SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
PostIndependentzia
#HanIzanikHonaGara
Mitxelko Uranga
Filosofian doktorea
PostIndependentzia dugu, Translokal argitaletxe berriaren bitartez, Igor Calzadak
atera berri duen liburuaren izenburua. #HanIzanikHonaGara, berriz, Sarrionandiari
omenaldia eginez, autoreak hautatutako azpititulua. Hitzak ez dira hutsalak, ondo
aukeratutakoak baizik, testuaren jomuga eta bidea adierazten baitute. Testu honetan
soziologoak, ume zirriborrogile gisa, munduan euskaldunok jarraitu beharreko ekintza
estrategiko bateratuak agertzen ditu, nahi dugun lekua lortu bidean: barnetik kanpora eta
kanpotik barrura pentsatzen hasteko beharraren aldarri ozena. Aitari eskainitako testu
honek, hitz gutxitan, iragana ahaztu barik etorkizuna zirriborratzen hasteko beharra
nabarmentzen du.
PostIndependentzia izeneko lan borobil honetara hurbiltzen den irakurleak, beraz,
ez ditu hausnarketa hutsalak topatuko, doktore tesia abiapuntu izanik, ondo perfilatutako
estrategia praktikoak baizik. Izan ere, gaia ez da berria Calzadarentzat, eskarmentu handiko
soziologo honek aspalditik ekin baitio gaiaren ikerketa mardulari. Deustuko eta Helsinkiko
unibertsitateetan doktoretza ikasketak egin dituen ikertzaile honek, AEBetako Nevadako
zein Erresuma Batuko Oxfordeko unibertsitateekin elkarlanean dabilen enbaxadore
bihurturik, urteak daramatza Euskal-Hiriaren ingurukoak ikertzen.
PostIndependentzia dugu, beraz, helburu. Haatik, liburu honetan hainbeste direnez
helburua lortzeko jorratu beharreko gaiak, zirriborratu beharreko mapak, helburua erabat
definitu bainoago, helburuak zeintzuk ez diren nabarmentzen tematzen da autorea.
Aipatutako gai guztietan sakontzerik ez baitago halako testu batean. Gauzak horrela,
helburu nagusi bakarra dago: PostIndependentzia, “5 urteren buruan Euskal Herrian
irekiko den eszena erreal baina prospektiboa definitzen hastea”. Kontuz, definitzeak ez
baitu zehaztu edo determinatu adierazi nahi, zirriborratubaizik, bideak zabaldu ahal izateko
zirriborratu egin behar baita lehenengo.
Orain, zeren gainean hasi behar dugu zirriborratzen? Logikoa denez, ezer eraiki ahal
izateko, Calzadak badaki materiala, lekua, unea eta langileak hautatu beharra dagoela. Eta,
noski, elementu horiek guztiak biltzen eta harremanetan jartzen dituen xede bat, zentzu bat.
Sare bat eraiki beharra dago: nodo sendoak dituen sare bat. Ostera, eraikitzean suntsitzen
motaren bat eskatzen du.
Independentzia mugimenduen zein estatu-nazioen postabertzaletasunaren
biziberritzearekin, Calzadak nortasunaren eta lurraldearen inguruko eztabaidari heldu behar
dio ezinbestean. Autoreak argi dauka: haize berriekin batera, euskal sistemak susperraldia
behar du. Nola suspertu behar du, berriz? Zein da gure mapa? Zein da gure tokia
munduan? Zer eskaini diezaioke euskaltasunak munduari?
Ezer baino lehen, azken aldian euskal pentsalarien artean loratzen hasia den
korronte kritiko berriaren eskutik, zenbait euskal oinarri moderno jartzen ditu hankaz gora.
Nolabaiteko Derridaren gisako dekonstrukzioari helduz, puzzlea desegin eta berregiten
saiatzen da Calzada, oraingo honetan puzzlearen pieza batzuk baztertu eta bestelako
elementu berriak sarrarazi behar baditu ere. Irudimena bidelagun, ume jostalari eta zindoak
bezala, Euskal Herria zirriborratzea aldarrikatzen du. Izan ere, herri bat ez du oroimenak
eratzen, ekintzak baizik. Bidea egin behar da, eta gure esku dago egitea.
HanIzanikHonaGara, mantra, –lurrak, nortasunak eta sareek osatutako hiruki santua–
dugu Calzadak zirriborratutako estrategia, ume zirriborrogileen komunitate translokalak
egituratzen hastea, dagoeneko independentzia gauzaturik balego bezala funtzionatzen
hastea. Hots, tigreak ehizatu behar dituzten milaka erleek osatutako sarea.
Lurraldeari dagokionez, Zazpiak Bat agertzen den maparen gainean hasi behar dugu
zirriborratzen, lur zati eta eremu berriei lekua utziz. Halaxe, euskal geografiak hartu
beharko lituzke kontuan, Zazpiak Bat nostalgikoaz gainera, Diaspora eta cybereuskadi
izendatzen dituenak. Euskal Herria kontzeptua dekonstruitu, gure lurraldea sare gisa
ulertzen hasteko. Nazio irudi modernoak baztertu beharra dago, soziologoaren ustez,
aldaketa globaletara egokitu ahal izateko. Lehendabizi, ekintza eta bidea, izenak ondoren
etorriko baitira.
Globalizazioaren garaian translokalitatea litzateke ikusmira; ez soilik
lurraldetasunaren ikuspegitik, nortasunaren ikuspegitik ere ezinbestekoa baitzaigu. Lokaletik
globalera eta globaletik glokalera pasatzean, Euskal Herria lurralde translokal moduan
ulertzen eta kudeatzen hastean, Gua ere Besteakekin interdependentzia harreman baten
barruan ikusten hasi beharko genuke. Gua Besteek eratzen baitute: “Gu ez gara Besteak ez
badu zilegitzen gu hori izatea”.
Sareek –fisiko, sozial eta digitalak– lotzen dituzte lurralde eta nortasun kontzeptuak;
hots, lurraldea eta nortasuna “gizarte-sareen ateko hartu-emanen ondorio gisa ulertu eta
estrategiak planteatzen hastea” iruditzen zaio, beraz, ezinbestekoa Calzadari. Laburbilduz,
nazioartearekin batera, izatera iritsi nahi dugun subjektu kultural, linguistiko, ekonomiko eta
politikoa eratu beharra dago, subjektua zer nolakoa izango den aldez aurretik definitzerik ez
dagoen arren. Bidea egin behar da, gure esku dago, eta hori ezinezkoa litzateke etengabeko
jardunean egon behar duten komunitate translokalak gauzatu barik.
Kanpotik barrura eta barrutik kanpora begiratzen ikasi behar dugulakoan dago
Calzada. Gua ezin baita Besteak gabe izan: lurralde bat ezagutzeko besteekin parekatu
beharra dago. Soilik besteak aurrean jarriz, ispilua bailiran, agertuko dira Euskal Herriaren
indargune eta ahulguneak. Gauzak horrela, eskuizkribuak Euskal Herria, Portland, Dublin,
Oresund, Iceland, Liverpool/Manchester, Scotland eta Catalonia jartzen ditu aurrez aurre,
ondo aukeratutako faktoreak kontutan harturik.
Arestian aipatutako hiri-eskualdeen aplikazio konparatiboaren gaineko begiradaren
ondorioz, Calzadak, bost sistematan oinarrituz, eraiki beharreko euskal hiri-eskualdearen
bost zutabeak zirriborratzen ditu: 1. URBS: lurra behar da, desagertu nahi ez bada; 2.
CYBER: harremanak behar ditugu; 3. CIVITAS: aniztasuna eta hiritartasuna bermatua
behar dugu konfliktoak ekiditeko; 4. POLIS: gobernantza egitura eta dinamika partekatuak
behar dira; 5. DEMOS: sistema demokratiko irekia, justu, etikoa eta bizia behar dugu. Soilik
horrela hasiko gara gure lurraldeak city-region edo hiri-eskualde gisa ulertzen.

More Related Content

Similar to Grand Place Journal pp155 157 'Postindependentzia' (Dr Igor Calzada) reviewed by Dr Mitxelko Uranga

Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...
'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...
'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
 
Euskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektua Euskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektua Uxue Sanz Errasti
 
Euskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektuaEuskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektuaUxue Sanz Errasti
 

Similar to Grand Place Journal pp155 157 'Postindependentzia' (Dr Igor Calzada) reviewed by Dr Mitxelko Uranga (7)

Maia.egutegia
Maia.egutegiaMaia.egutegia
Maia.egutegia
 
Maia.egutegia.
Maia.egutegia.Maia.egutegia.
Maia.egutegia.
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
 
'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...
'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...
'Erresuma Batutik Eskoziara trenean, demokrazia eta independentziaz gutuna Eu...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
Euskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektua Euskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektua
 
Euskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektuaEuskara sustatzeko proiektua
Euskara sustatzeko proiektua
 

More from Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA

Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Libro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de VasconiaLibro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de VasconiaDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter CitiesReplication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter CitiesDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation PlanBarcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation PlanDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 

More from Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA (20)

Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
 
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
 
'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)
'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)
'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)
 
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
 
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
 
Will COVID19 be the end of Global Citizens?
Will COVID19 be the end of Global Citizens?Will COVID19 be the end of Global Citizens?
Will COVID19 be the end of Global Citizens?
 
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
 
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
 
Data Spaces and Democracy
Data Spaces and DemocracyData Spaces and Democracy
Data Spaces and Democracy
 
Libro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de VasconiaLibro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
 
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
 
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
 
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
 
From Smart Cities to Experimental Cities?
From Smart Cities to Experimental Cities?From Smart Cities to Experimental Cities?
From Smart Cities to Experimental Cities?
 
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter CitiesReplication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
 
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation PlanBarcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
 
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
 
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
 
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
 
Workshop #RethinkingCommons 12Feb2018 Brussels
Workshop #RethinkingCommons 12Feb2018 BrusselsWorkshop #RethinkingCommons 12Feb2018 Brussels
Workshop #RethinkingCommons 12Feb2018 Brussels
 

Grand Place Journal pp155 157 'Postindependentzia' (Dr Igor Calzada) reviewed by Dr Mitxelko Uranga

  • 1. PostIndependentzia #HanIzanikHonaGara Mitxelko Uranga Filosofian doktorea PostIndependentzia dugu, Translokal argitaletxe berriaren bitartez, Igor Calzadak atera berri duen liburuaren izenburua. #HanIzanikHonaGara, berriz, Sarrionandiari omenaldia eginez, autoreak hautatutako azpititulua. Hitzak ez dira hutsalak, ondo aukeratutakoak baizik, testuaren jomuga eta bidea adierazten baitute. Testu honetan soziologoak, ume zirriborrogile gisa, munduan euskaldunok jarraitu beharreko ekintza estrategiko bateratuak agertzen ditu, nahi dugun lekua lortu bidean: barnetik kanpora eta kanpotik barrura pentsatzen hasteko beharraren aldarri ozena. Aitari eskainitako testu honek, hitz gutxitan, iragana ahaztu barik etorkizuna zirriborratzen hasteko beharra nabarmentzen du. PostIndependentzia izeneko lan borobil honetara hurbiltzen den irakurleak, beraz, ez ditu hausnarketa hutsalak topatuko, doktore tesia abiapuntu izanik, ondo perfilatutako estrategia praktikoak baizik. Izan ere, gaia ez da berria Calzadarentzat, eskarmentu handiko soziologo honek aspalditik ekin baitio gaiaren ikerketa mardulari. Deustuko eta Helsinkiko unibertsitateetan doktoretza ikasketak egin dituen ikertzaile honek, AEBetako Nevadako zein Erresuma Batuko Oxfordeko unibertsitateekin elkarlanean dabilen enbaxadore bihurturik, urteak daramatza Euskal-Hiriaren ingurukoak ikertzen. PostIndependentzia dugu, beraz, helburu. Haatik, liburu honetan hainbeste direnez helburua lortzeko jorratu beharreko gaiak, zirriborratu beharreko mapak, helburua erabat definitu bainoago, helburuak zeintzuk ez diren nabarmentzen tematzen da autorea. Aipatutako gai guztietan sakontzerik ez baitago halako testu batean. Gauzak horrela, helburu nagusi bakarra dago: PostIndependentzia, “5 urteren buruan Euskal Herrian irekiko den eszena erreal baina prospektiboa definitzen hastea”. Kontuz, definitzeak ez baitu zehaztu edo determinatu adierazi nahi, zirriborratubaizik, bideak zabaldu ahal izateko zirriborratu egin behar baita lehenengo. Orain, zeren gainean hasi behar dugu zirriborratzen? Logikoa denez, ezer eraiki ahal izateko, Calzadak badaki materiala, lekua, unea eta langileak hautatu beharra dagoela. Eta, noski, elementu horiek guztiak biltzen eta harremanetan jartzen dituen xede bat, zentzu bat. Sare bat eraiki beharra dago: nodo sendoak dituen sare bat. Ostera, eraikitzean suntsitzen motaren bat eskatzen du. Independentzia mugimenduen zein estatu-nazioen postabertzaletasunaren biziberritzearekin, Calzadak nortasunaren eta lurraldearen inguruko eztabaidari heldu behar dio ezinbestean. Autoreak argi dauka: haize berriekin batera, euskal sistemak susperraldia behar du. Nola suspertu behar du, berriz? Zein da gure mapa? Zein da gure tokia munduan? Zer eskaini diezaioke euskaltasunak munduari? Ezer baino lehen, azken aldian euskal pentsalarien artean loratzen hasia den korronte kritiko berriaren eskutik, zenbait euskal oinarri moderno jartzen ditu hankaz gora. Nolabaiteko Derridaren gisako dekonstrukzioari helduz, puzzlea desegin eta berregiten saiatzen da Calzada, oraingo honetan puzzlearen pieza batzuk baztertu eta bestelako elementu berriak sarrarazi behar baditu ere. Irudimena bidelagun, ume jostalari eta zindoak bezala, Euskal Herria zirriborratzea aldarrikatzen du. Izan ere, herri bat ez du oroimenak eratzen, ekintzak baizik. Bidea egin behar da, eta gure esku dago egitea. HanIzanikHonaGara, mantra, –lurrak, nortasunak eta sareek osatutako hiruki santua– dugu Calzadak zirriborratutako estrategia, ume zirriborrogileen komunitate translokalak egituratzen hastea, dagoeneko independentzia gauzaturik balego bezala funtzionatzen hastea. Hots, tigreak ehizatu behar dituzten milaka erleek osatutako sarea.
  • 2. Lurraldeari dagokionez, Zazpiak Bat agertzen den maparen gainean hasi behar dugu zirriborratzen, lur zati eta eremu berriei lekua utziz. Halaxe, euskal geografiak hartu beharko lituzke kontuan, Zazpiak Bat nostalgikoaz gainera, Diaspora eta cybereuskadi izendatzen dituenak. Euskal Herria kontzeptua dekonstruitu, gure lurraldea sare gisa ulertzen hasteko. Nazio irudi modernoak baztertu beharra dago, soziologoaren ustez, aldaketa globaletara egokitu ahal izateko. Lehendabizi, ekintza eta bidea, izenak ondoren etorriko baitira. Globalizazioaren garaian translokalitatea litzateke ikusmira; ez soilik lurraldetasunaren ikuspegitik, nortasunaren ikuspegitik ere ezinbestekoa baitzaigu. Lokaletik globalera eta globaletik glokalera pasatzean, Euskal Herria lurralde translokal moduan ulertzen eta kudeatzen hastean, Gua ere Besteakekin interdependentzia harreman baten barruan ikusten hasi beharko genuke. Gua Besteek eratzen baitute: “Gu ez gara Besteak ez badu zilegitzen gu hori izatea”. Sareek –fisiko, sozial eta digitalak– lotzen dituzte lurralde eta nortasun kontzeptuak; hots, lurraldea eta nortasuna “gizarte-sareen ateko hartu-emanen ondorio gisa ulertu eta estrategiak planteatzen hastea” iruditzen zaio, beraz, ezinbestekoa Calzadari. Laburbilduz, nazioartearekin batera, izatera iritsi nahi dugun subjektu kultural, linguistiko, ekonomiko eta politikoa eratu beharra dago, subjektua zer nolakoa izango den aldez aurretik definitzerik ez dagoen arren. Bidea egin behar da, gure esku dago, eta hori ezinezkoa litzateke etengabeko jardunean egon behar duten komunitate translokalak gauzatu barik. Kanpotik barrura eta barrutik kanpora begiratzen ikasi behar dugulakoan dago Calzada. Gua ezin baita Besteak gabe izan: lurralde bat ezagutzeko besteekin parekatu beharra dago. Soilik besteak aurrean jarriz, ispilua bailiran, agertuko dira Euskal Herriaren indargune eta ahulguneak. Gauzak horrela, eskuizkribuak Euskal Herria, Portland, Dublin, Oresund, Iceland, Liverpool/Manchester, Scotland eta Catalonia jartzen ditu aurrez aurre, ondo aukeratutako faktoreak kontutan harturik. Arestian aipatutako hiri-eskualdeen aplikazio konparatiboaren gaineko begiradaren ondorioz, Calzadak, bost sistematan oinarrituz, eraiki beharreko euskal hiri-eskualdearen bost zutabeak zirriborratzen ditu: 1. URBS: lurra behar da, desagertu nahi ez bada; 2. CYBER: harremanak behar ditugu; 3. CIVITAS: aniztasuna eta hiritartasuna bermatua behar dugu konfliktoak ekiditeko; 4. POLIS: gobernantza egitura eta dinamika partekatuak behar dira; 5. DEMOS: sistema demokratiko irekia, justu, etikoa eta bizia behar dugu. Soilik horrela hasiko gara gure lurraldeak city-region edo hiri-eskualde gisa ulertzen.