2. ia
1.000.000€
euskalgintzara
2013-2018
25kontserba-etxe
eta olio-errota
ehunkanekazari
ia 80.000 saski
Zer da
Errigora?
Euskal Herria oinarri eta auzolana
lanabes dituen ekimen herritarra da.
Nafarroa hegoaldea du ardatz eta eus-
kara ofiziala ez den zonaldean eragin
nahi du, eremu horretakoak propio
diren elikagaiei Euskal Herrian bidea
emanaz, euskaratik, euskararako eta
euskaraz.
euskarari puzka
Euskarari
puzka
Bi kanpaina nagusi egiten ditugu urtero:
• Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta es-
kutik eskura: bertako oliba-olio birjina
estra eta kontserba-sortak Euskal Herri
osoko etxeetara banatzen ditugu berta-
ko ekoizpena eta ekonomia sustatuz.
• Udazkenean, aurtengoan urriaren
30etik azaroaren 20ra, Nafar hegoal-
deko uzta euskarari puzka: Nafarroa
hegoaldeko produktuz osatutako sas-
kiak milaka etxetara eramaten ditugu,
auzolanari esker, bertako euskalgin-
tzari ekarpen-ekonomiko garrantzi-
tsua eginez (saski bakoitzaren balioa-
ren %25).
¿Qué es Errigora?
Errigora es una iniciativa popular que tiene
como eje la tierra navarra donde el euskera
no es oficial. Valiéndose del auzolan, pre-
tende abrir paso a los alimentos propios
de esta tierra en Euskal Herria. Desde, en y
para el euskera.
Qu'est-ce que Errigora?
Errigora est une initiative populaire qui
souhaite aider les zones de Navarre où l'eus-
kera n'est pas officielle. Par le biais d'une
campagne de solidarité, elle a pour but de
faire connaître les aliments et les produc-
teurs de Navarre. Tout cela pour, en faveur
et par le biais de l'Euskara.
argazkian
2018ko azaroan,
Ablitasen, boluntarioak
auzolanean saskiak osatzen.
La campaña
Del 30 de octubre al 20 de noviembre se pue-
den pedir cestas con productos de la huerta
navarra. Se destina el 25% de su valor a ayu-
dar al euskera en el sur de Nafarroa.
Campagne
Du 30 octobre au 20 novembre on peut com-
mander des paniers composés de produits
navarrais. 25% de leur valeur sera affectée
au soutien de la langue basque en Navarre.
3. Haizea Lizarbe (Tafalla, 1989) eta euskararen
arteko harremana aspaldikoa da. 3 urte zi-
tuela oparitu zioten, Tafallako ikastolan, eta
ordutik ez dira banandu. Gaur bera da Lo-
dosako ikastolako haurrei euskara oparitzen
diena, Irunberrin eta Tafallan ibili ostean.
Bere hizkuntza-ahalmenari erreparatuta si-
nesgaitza izanagatik, Blanca García (Tutera,
1995) orain 4 urte hasi zen AEKn euskara
ikasten. «Aspalditik neukan euskara ikasteko
asmoa», dio, «sentitzen nuelako gure herria-
ren hizkuntza jakitea ezinbestekoa zela eta
Iruñera ikasketak egitera joan nintzenean
izena eman nuen euskaltegian».
Haizea eta Blanca, beste hainbat lagunekin
batera, buru-belarri ari dira azken hilabeetan
Agerraldia izango denari forma ematen.
Nola ikusten da euskara AgerVasconumean?
Blanca García: Hegoaldean euskararekiko
pertzepzioa txarra izan da; esaten da hemen-
go euskaldun kopurua oso txikia dela eta zein
zaila den hemen euskalduna izatea, baina
nik uste dut pertzepzio hori aldatu behar
dela. Azken urteetan lortu dugunari arreta
jarri beharko genioke. Gutxinaka-gutxinaka
hemengo egoera hobetzen ari da eta hartu
behar dugu gogoz eta poztasunez aurrean du-
gun erronka.
Haizea Lizarbe: Erdialdean euskararen egoe-
ra herriz herri aldatzen da, baina azken ur-
teotan euskararekiko begirada asko aldatu
da, hobe ikusten dela uste dut. Gero eta ume
gehiago hasten dira euskara ikasten eskole-
tan.
Zein dira, beraz, euskarak eta euskaltzaleta-
sunak zonaldean dituen erronka nagusiak?
B.G: Bultzada bat eman behar genioke eus-
kararen ezagutzari eta erabilerari, eta eremu
horretan euskararekiko dagoen jarrera alda-
razi. Hau da, lortu behar dugu euskaldunok
espazioa izatea euskara praktikatu ahal iza-
teko, euskaltzaleek euskara ikasteko pausoa
ematea eta euskara hobeto ikusita egotea, au-
rreiritziak aldatzea. Eta noski, hezkuntza sare
publikoan euskaraz ikasteko aukera izatea.
H.L: Euskarak lortu behar du bere lekua zo-
naldean. Aisialdia behar da euskaraz, irratia,
«Euskara herriko plazetara ekarri
nahi duen ekimena da Agerraldia»
elkarrizketa | blanca garcia eta haizea lizarbe
Agerraldia:
la era del Ager
Vasconum.
Agerraldia:
l’ère deAger
Vasconum.
Debe de haber 7.000 lenguas vivas en el mun-
do. Una de ellas el euskera, idioma que habi-
ta nuestra tierra y no se escucha en ninguna
otra. Debe de haber al menos tantas zonas en
nuestras tierras como criterios de zonifica-
ción. Una de ellas es la zona que los romanos
denominaron Ager Vasconum, las tierras ba-
jas de los euskaldunes. El territorio que en-
contramos entre Cortes y Gares y desde Viana
a Zangoza.
Precisamente, Errigora se encuentra a punto
de parir una nueva iniciativa que pretende sa-
car el euskera a la plaza del Ager. Queremos
que cada vez más agerresas y agerreses apre-
cien, sepan y hablen euskera. Queremos, asi-
mismo, que los euskaldunes y las euskaltzales
de la zona seamos protagonistas de una nueva
ola que impulse las iniciativas existentes y sa-
que a flote nuevos proyectos pro euskera que
inunden la Ribera y la Zona Media.
Agerraldia quiere ser algo práctico, que se
desarrollará en tres frentes: 1) ayudaremos y
fomentaremos proyectos para aprender eus-
kera, 2) crearemos y consolidaremos espacios
para utilizar el euskera y 3) trans-
formaremos y fortaleceremos
posiciones y actitudes a favor del
euskera. Abriremos caminos que
crucen todo tipo de espacios: el de la
cultura, el ocio, deporte, el espacio
laboral, el de los medios de comuni-
cación, educación, redes sociales…
Será una iniciativa creada desde y
para el Ager que pretende tejer una
amplia red entre euskaltzales de la
zona para producir un movimiento.
Una iniciativa que nacerá de Erri-
gora, pero, como a toda criatura,
le llegará el momento de
hacer su propio camino.
Il y a près de 7 000 langues vivantes dans
le monde. L’une d’elles est l’euskera, la
langue propre à notre territoire. Les
romains l’avaient nommée Ager Vasco-
num, c’est à dire les terres basques du
sud. Il s’agit de la zone comprise entre
Cortes et Gares, et de Viana à Zangoza.
Ainsi, Errigora lance une initiative vi-
sant à promouvoir le basque sur le ter-
ritoire dit Ager. Nous voulons faire en
sorte que de plus en plus de personnes
connaissent, apprennent et ultilisent la
langue basque. Nous souhaitons égale-
ment relancer les projets et les dyna-
miques en faveur de l’euskara sur ce
territoire en impliquant les habitants
navarrais.
Agerraldia se veut pratique et se déve-
loppera selon 3 axes: 1) aider et soutenir
les projets d’apprentissage du basque,
2) créer ou péréniser les espaces de
pratique de la langue basque et 3) trans-
former et renforcer les engagements
et actions en faveur du basque. Nous
ouvrirons des chemins où se
croisent tous types d’es-
paces: celui de la culture,
des loisirs, du sport, du travail,
de la communication, de l’en-
seignement, des réseaux so-
ciaux...
Agerraldia sera donc une initia-
tive en faveur des habitants de
la zone Ager et avec leur im-
plication. En tissant un réseau
de solidarité, nous espérons y
voir naître un mouvement
durable, qui aura par la
suite son propre ave-
nir.
4. telebista, zerbitzuetan… Euskararekiko jarre-
ra hobea den arren, euskaldunen eskubideak
behin eta berriz urratuak dira. Ezinezkoa da
euskaraz bizitzea, eta udaletxeetan euskara
jakitea eskatzeko ahalegina egiten denean
“aukera berdintasuna” argudio moduan era-
biliz deuseztatzen saiatzen dira. Horrela ezin
zerbitzuak euskaraz eskaini.
Erronka horiei erantzutera dator Agerraldia?
B.G: Agerraldia euskara herriko plazetara
ekarri nahi duen ekimena da. Jaio da Nafa-
rroa hegoaldean eta erdialdean euskalgin-
tzaren eta euskaltzaleen beharrak asetzen
laguntzeko beste modu batean: formazioa,
finantziazioa, bitartekoak emanez… Erronka
da euskararen ezagutza erraztea, erabilera
sustatzea eta euskararen aldeko jarrerak bul-
tzatzea eta euskararen presentzia handitzea
ildo desberdinetan: kulturan, aisian, kiro-
lean, alor sozioekonomikoan eta instituzio-
nalean.
Eginkizun nagusietakoa zonaldeko euskal-
dunak, euskaltzaleak eta eragileak saretzea
izango da. Modu honetan, kontaktuak eta
harremanak egiteaz gain, herritarren beha-
rrak eta hausnaketak aztertu ahalko dira.
Hori dela eta herritarrak protagonista izango
dira erabakietan eta egitasmoen gauzatzean.
Horrez gain Euskal Herriko gainontzeko era-
gileak zonaldeari begira jartzen saiatuko da,
eta proiektu zehatzetan parte hartzeko auke-
ra izango dute.
H.L: Batez ere euskara, gure kultura eta eus-
kaltzaletasunean, dagoena indartzera eta
behar dena mugitzera dator. Agerrean euska-
raren alde lan egiteko prest dauden elkarte,
herri, taldeei... bultzada emango die.
Saretzearigarrantziahandiaematendiozue...
H.L: Bai, beharrezkoa da saretzea, Agerral-
diaren lehenengo pausua da. Hasi aurretik
jakin beharra dago zer dagoen. Dagoena in-
dartzeko. Ingurukoak ezagutzea batzuetan
gurerako ideiak ekartzen ahal dizkigu, bes-
teetan elkarlanak...
B.G: Zonaldeko pertsona, eragile, erakun-
deekin kontaktuan jartzen hasi gara, zentsoa
osatzeko, diagnosia egiteko eta hemengo
jendearen hausnarketak eta beharrak ezagu-
tzeko. Eskualde guztietara ailegatzeko asmoa
dugu.
Zergatik orain?
B.G: Errigoraren kezka hau zen: Euskarari
Puzka kanpainak agortzen direnean zer gel-
dituko da zonalde honetan euskalgintzan?
Kezka honi aurre egiteko erabaki zen proiek-
tu bat sortzea, gero ere bide propioa izango
zuena, zonaldean euskararen alde ari diren
ekimenak indartzeko eta berriak lortzeko.
Eta asmo horrek Agerraldiaren forma hartu
du.
Zein eremu hartuko du ekimenak?
H.L: Erromatarrek Ager Vasconum deitu zu-
tena, alegia, Nafarroako nekazal guneek osa-
tzen dutena. Geroago izen itsusiagoa jarriko
zioten zonaldeari: “zona no vascofona”. Eta
horren ondorioz behar-beharrezkoa da eus-
karari berriz bultzada erraldoia ematea ken-
du zitzaion gunea berreskura dezan.
Zer nolako ekinbideak proposatuko ditu-
zue?
H.L: Argi dugu herri bakoitzean egingo dena
bertatik bertara erabaki beharko dela. He-
rriak dira haien beharrak ikusi behar dituzte-
nak eta horrekin hasi beharko dugu lanean.
Ideia asko egon dira mahai gainean: euska-
razko ludoteka ibiltaria, sukaldari ospetsu
baten klaseak, pilota eskolak... Eremu ezber-
dinak hartu nahi dira ekintzetan: aisialdia,
kultura, kirola, hezkuntza...
B.G: Pentsatu da hedabide bat sortzea. Inte-
resgarria iruditzen zaigu ere kultur agenda
bat osatzea. Lasterketa bat Bardeetan, Euskal
Herriko herrien arteko elkartrukaketak, ber-
tako musika taldeak sustatzea... Eta lehendik
sortuta dauden ekimenak mantentzen ere la-
gunduko du, noski. Momentuz ez dago ezer
itxita, baina ideiak ez dira falta.
Edonola ere, proposatutako ekintzek baldin-
tza batzuk bete beharko dituzte. Besteak bes-
te, euskaldunei euskara erabiltzeko aukera
ematea, euskararentzat espazio berriak ira-
baztea, bitarteko ekonomikoak biderkatzeko
gaitasuna izatea, parte-hartze eta auzolana
sustatzea, bertatik sortua izatea…
Noiz hasiko da Agerraldia?
H.L: Orain buru-belarri ari gara saretzea-
rekin eta espero dugu datorren udaberrian
martxan jarri ahalko dugula jardueren agen-
da.
Nola finantzatuko da?
B.G: Hasiera batean, “euskarari puzka” kan-
painaren bidez. 2013tik kanpainetan biltzen
den ekarpen ekonomikoa Ikastolek, Sortze-
nek eta AEK-k proposatutako proiektuetara
bideratzen zen, baina azken urteetan ekar-
pen ekonomiko horretatik zatitxo bat gorde
egin da, balizko proiektu bateratu eta estra-
tegiko baterako. Hasteko, horrekin finantzia-
tuko da Agerraldia eta etorkizunean asmoa
da autonomoa izatea eta bere baliabide pro-
pioak sortzeko gai izatea.
Eta zer harreman izango du Errigorarekin?
B.G: Momentuz esan ahal dugu Errigoraren
barnean dagoela. Errigora izango da Agerral-
dia bultzatuko duena; bere eskutik egingo du
bidea proiektua autonomoa izatea lortu arte.
Eta une hori heltzean ere harremanean jarrai-
tuko dute, azken finean eremua eta euskara
sustatzeko helburua partekatzen dutelako.
«Behar-beharrezkoa da eus
karari berriz bultzada erral-
doia ematea kendu zitzaion
espazioa berreskura dezan»
«Errigora izango da Agerral-
dia bultzatuko duena; bere
eskutik egingo du bidea au-
tonomoa izan arte»
5. ager vasconum
Ager. Lurra. Antzinako Erroman lur publikoei ager publicus deitzen zitzaien eta etsaiei
kendutako eremuak izan ohi ziren.
Historialariren artean nagusi den iritziaren arabera, erromatarrek bi eremu bereizi zi-
tuzten euskaldunen lurretan: saltus vasconum eta ager vasconum. Azken honek gaur
egungo Nafarroaren hegoaldea eta inguruko eremua —gaur egun Araba, Errioxa eta
Aragoiko lurretan legokeena— hartuko luke. Mapan ikus daitekeenez, oro har, eremu
laua da. Iparralde menditsu eta basotsuan ez bezala, zerealen laborantzari lotutako eko-
nomia garatu bide zuten hegoaldean.
Gaur egun ere, laborantzak lehen-mailako garrantzia du zonaldean. Gainde-
giaren datuen arabera, zonalde honetakoak dira nekazal-lurrei espazio
gehien eskaintzen dieten Euskal Herriko bi eskualdeak. Ebro Garaiko
Erriberako lurren %82,9 nekazaritza-ustiapenetarako erabiltzen
dira; Arga-Aragoiko Erriberan, berriz, lurren %80,5 erabil-
tzen dira nekazaritzarako. Xabier Letek esango lukeen
bezala, Nafarroaren «lur beroen sabel emankorra»
da Agerra.
Vasconum. Euskaldunena. Gaur egungo uste nagusiaren arabera, latinezko vasco edo
uasco aitzineuskarazko eusk errotik dator. Uste honen arabera, euskaldunek beren bu-
ruari deitzen zioten antzera deitu zieten erromatarrek ere.
Bi milurteko beranduago, garai bateko ager vasconum hura zona no vascófona bilakatu
zuten agintariek. 1986ko Euskararen Foru Legeak Nafarroa hiru eremutan zatitu zuen,
eta nafarrok eskubide gehiago edo gutxiago izango genuen gure bizitokiaren arabera.
Hegoalde eta erdialdekoentzat euskara ez zen ofiziala izango: ezin izango genuen sare
publikoan euskaraz ikasi, administrazioarekin euskaraz aritu, gure herriaren izena eus-
karaz irakurri... Eta hori gutxi balitz, euskarari «arrotz» marka eta euskaltzaleoi «inpo-
satzaile» estigma ezartzeko ahaleginak nagusitu dira.
1986an 150 udalerri baino gehiago sartu zituzten haien ager ez vasconum berrian.
2010ean eta, batez ere, 2017an legeak jasandako aldaketaren ostean, 110 uda-
lerrik osatzen du gaur zonaldea, baina Agerraldiak hasierako eremua
eta honen inguru hurbila hartuko ditu aintzat, ondotxo baita-
kigu ez dagoela hamarkadetako zauriak bi urtetan sen-
datzeko modurik.
6. herria
saski beltzak (x50€)
telefonoa
Datu Pertsonalen Babesari buruzko indarreko Lege eta Araudiak betez, ERRIGORA ERRIBERA ELKARTEA-k zure datuak gor-
deko dituela jakinarazten dizugu, gure zerbitzu eta produktuak kudeatu eta emateko helburuz, lege-betebeharrek agintzen
duten epeetan. Zure datu pertsonalen trataera hau gure jarduera burutzeko ezinbesteko beharrean oinarritzen dugu. Datuok ez
zaizkio beste inori utziko, zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen duten bitartekari-boluntarioei izan ezik, edota lege-betebeharrei
erantzuteko. Zure datuak ikusteko, zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea gauzatzeko info@errigora.eus helbidera idatzi edo,
posta arruntez, San Francisco, 11 (31600 Burlata) helbidera.
Inprimaki honetako emaila eremua betez, gure jarduerarekin lotutako produktu eta zerbitzuen inguruko informazioa jasotzeko
baimena ematen diguzu. Datuen Babeserako informazio gehigarri eta zehatza: https://www.errigora.eus/pribatutasun-politika
saski berdeak (x60€) saski zuriak (x70€)
eskaera (saski kopurua zehaztu)
izena
1. abizena
2. abizena
emaila
herrialdea
araba behenafarroa bizkaia gipuzkoa lapurdi nafarroa zuberoa
eskatu saskia(k) online:
errigora.eusEskatu saskia(k) eta sustatu euskara Agerrean. Saskien balioaren %25
bideratuko da zonaldeko ikastolei, Sortzeni eta AEKri laguntzera eta
Agerraldia abian jartzera. Eskaera online egiteko arazorik bazenu, inpri-
maki hau bete eta zure auzo/herriko arduradunari eman diezaiokezu.
saski beltza
—betikoa—
50€
orburuak
zainzuri zuriak
pikillo piperrak
ardoa
oliba-olio birjina estra
potxak
mahats-zukua
zainzuri-krema
teilak
melokotoia almibarrean
kardua
tomate frijitua
piper txorizero mamia
saski berdea
—ekologikoa—
60€
orburuak
zainzuri zuriak
pikillo piperrak
ardoa
oliba-olio birjina estra
potxak
mahats-zukua
arroza
pasta
barazki-menestra
ozpina
saski zuria
—berezia—
70€
orburuak
zainzuri zuriak
pikillo piperrak
ardoa (kriantza)
patxarana
extra brut
polboroiak
patxaran mantekatuak
txokolatezko arrokak
pikillo piper marmelada