2. Lehen mailako ekuazioak Adierazpen aljebraikoak Eragiketa aritmetikoen ikurren bidez lortutako zenbakien eta letren multzoa adierazpen aljebraikoa da. Adibidez: Berdintza aljebraikoak Berdintza aljebraikoak = ikurraren bidez bereizita dauden bi adierazpen aljebraikoz osatuta daude. Bi motatakoak dira: Identitatea : letraren edozein baliotarako betetzen da. Ekuazioa : ez da betetzen letraren edozein baliotarako.
3. Ekuazioen elementuak Hauek dira ekuazioen elementu nagusiak: Atal a. berdin ikurrak bereizten dituen bi adierazpen aljebraikoetako bakoitza da, ezxkerraldean dagoen atalari lehen atal a deritzo, eta eskuinaldekoari, berriz, bigarren atal a. Gaia : bi ataletako batugaiak dira. Zenbaki bakar batez osatuta badaude, gai aske ak deritze. Ezezaguna k: letrak dira, balio ezezagunekoak. Maila : ekuazioan adierazten diren eragiketak egin ondoren ezezagunak ageri duen berretzailerik handiena da.
4. Ebazpena. Ekuazio baliokideak Berdintza betetzen duten ezezagunaren balioei ebazpen ak deritze. Ekuazio bat ebaztea ekuazioaren ebazpena edo ebazpenak aurkitzea da. Bi ekuazio baliokide ak dira ebazpen berak badituzte.
5. Lehen mailako ekuazioak Lehen mailako ekuazio ak berdintza aljebraikoak dira, a eta b zenbaki errealak eta izanik , gisa adieraz daitezkeenak. Ekuazio horren ebazpen bakarra da: Batuketaren eta biderketaren arauak Lehen mailako edozein ekuazio forma orokorrean adierazteko balio dute batuketaren eta biderketaren arauek: Batuketaren araua . Ekuazio baten bi atalei zenbaki bat, edo ekuazioan agertzen direnen antzeko adierazpen bat batzen edo kentzen badiegu, hasierakoaren baliokidea den beste ekuazio bat lortuko dugu. Biderketaren araua . Ekuazio baten bi atalak zero ez den zenbaki batez biderkatzen edo zatitzen baditugu, hasierakoaren baliokidea den beste ekuazio bat lortuko dugu.
7. Lehen mailakoekuazioak ebazteko metodo orokorra Oro har urrats hauei jarraitu behar zaie: 1 Izendatzaileak kentzea, mkt erabiliz. 2 Parentesiak kentzea, banatze-propietatea erabiliz. 3 x duten gaiak atal batean eta zenbakiak bestean biltzea. 4 Antzeko gaiak laburtzea. 5 Ezezaguna bakantzea. 4 Ebazpena egiaztatzea. Ebatz itzazu ARIKETAK ataleko ekuazioak
8. Ezezagun bateko ekuazioen aplikazioak problemen ebazpenean Bizitza arruntan ekuazioak baliagarriak dira zenbait problema soluzionatzeko hitzez emandako testua aljebraikikoki adierazten bada. Oro har urrats hauei jarraitu behar zaie: 1 Enuntziatua arretaz irakurri eta ezezaguna letra batez (x) identifikatzea. 2 Datuak eta ezezaguna lotzen dituen erlazioa ekuazio moduan idaztea. 3 Ekuazioa ebaztea. 4 Lortutako ebazpenak balio duela egiaztatzea eta problemaren testuinguruan interpretatzea.
9. Adibidea Ondoz ondoko bi zenbakien batura 17 da. Kalkula itzazu zenbaiak. Ebatz itzazu PROBLEMAK atalean proposatutakoak