1. HIZTEGIA
Haur Hezkuntzan ezinbestekoa da hiztegi simple eta orokor bat ezagutzen hastea edo,
beste era batean esanda, eguneroko bizitzan erabiltzen den hiztegia. Horretarako
ondorengo 3 ariketak proposatzen dizuet, modu honetan haurrek era dibertigarri,
motibagarri eta erraz batean urtaroak, animaliak eta hizkiak (fruten garrantziekin)
ikasiko dituzte.
URTAROAK ETA HAIEN EZAUGARRI BATZUK
Ariketa hau puzzlea da! Bertan behean agertzen diren definizioen hitzak jarri behar dira.
Aukeratutako gaia urtaroak izan da, eta bertan nagusitzen diren ezaugarri, tresna edo
objektu batzuk. Gustuko duzue? Ba… hasi jolasten!
Ezkerretik eskuinera Goitik behera
1. hotz handiko urtaroa
4. bero handiko urtaroa
6. oporretako urtaroan joaten zaren lekua
uretan sartzeko
8. zeruan agertzen da urtaro batean argia
ematen
9. haizearen urtaroa
2. mendiak estaltzen du urtaro batean
3. urtaro batean zuhaitzetatik hartzen den fruitu
lehorra gero bero jateko
5. zuhaitzetatik erortzen dira urtaro batean
7. kolorez beteta ateratzen dira urtaro batean
8. erabiltzen duzun tresna urtaro batean euritik
babesteko
9. euriaren urtaroa
2. ANIMALIAK
Badakit animaliak izugarri gustatzen zaizkizuela, horregatik ariketa hau horri buruz doa.
Hitzen hizkiak desordenaturik daude, zuek ordenatu behar dituzue eta alboan dauden
laukietan hitza idatzi. Borobildutako hizkiekin hitz oso garrantzitsu eta polita aterako da.
Ziur nago primeran egingo duzuela!
3. FRUTAK
Ariketa kriptograma da, urkatuaren jolasa bezalakoa, beraz esaldiaren hizkiak asmatu
beharko duzue. Ez zaudete jakin-minez esaldiak zer esan nahi duen jakiteko? Ba aurrera
txikitxoaaak!