SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 16
Downloaden Sie, um offline zu lesen
EGAPE_
TXO! 4
3. ZIKLOA
(2015-2016)
2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN…………..…...….. 2-3
KIROLARIEN BERRI.:
EUSKALDUNAK RION…..……..... 4-5
ZIENTZIALARIEN TXOKOA…….…….. 6
UDAKO OPORRAK.....................................7
BIRZIKLATZEA….…………….…….…...8-9
MUNDUAN ZE BERI?.............………..…. 10
ASMATZAILEAK…………………….…...11
LIBURUTEGIKERIAK…………….…….. 12
ZINEA ETA MUSIKA……….….......….13-14
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK………….. 15
DENBORAPASAK…………………...….…16
BERRIAK MOTZEAN...
LIBURUAREN EGUNA:
5. mailan liburuaren eguna ospatu genuen 2016 ko
Apirilaren 22an. Berez Liburuaren eguna 2016 eko
Apirilaren 23an da baina egun hori festa zenez,
Egapen 22an ospatu genuen. 6.mailakoekin libu-
ruak trukatu genituen. 12:30 etan liburute-
gian tailerreko aukera izan genuen Yoli rekin. Oso
ondo pasa genuen liburuak trukatzen!!!!
6. mailan liburuaren eguna izan zen, egun horretan
idazle famatua Gaizka Arostegi etorri zen gurera
eta guk bere liburuen bi irakurriak genituen gelan.
Nerbioiko Piratak eta Karlisten Altxorra izena zuten
liburuek. 6.A gelan Karlisten Altxorrari buruz 4 kartel egin genituen talde bakoitzak. Bakoit-
zaren iritzia jarri genuen, gehien gustatu zaigun momentua…
Patio eta gero liburuak hartu eta 5.mailakoekin batera liburu trukaketa egin genuen. Oso
ondo pasa nuen.
.ANTIA lehiaketako irabazleak:
2016ko Maiatzaren 11an udaletxean izan ziren sarituak Kimetz Cachafeiro, Joana
Garcia eta Arixen Unanue. Antia lehiaketarako egin genituen
ipuinetatik hauek izan ziren sarituak
Lehen saria Kimetz Cachafeirok lortu zuen, bigarrena Joana
Garciak lortu zuen eta hirugarren saria Arixen Unanuek lortu zu-
ten. Zorionak guztioi!!!
KROSA:
2016ko Maiatzak 6an krosa eduki ge-
nuen Egapekoak eta Presentación de
Mariakoak. 3.mailatik 6.mailaraino egin
zuten krosa. Krosa egiten zuten bitarte-
an Egapekoak Egapekoei animatzen
zeuden eta Presentación de Mariako-
ak Presentación de Mariakoei.
Oso ondo atera
zen eta oso diber-
tigarria izan
zen.Saria saskiba-
loiko baloi bat izan
zen. Oso ondo
pasa genuen.
ODOL EMAILEEN ELKARTEA:
2O16ko Apirilak 12 Odol emaileen el-
kartekoak etorri ziren 6.mailara. Gauza
asko irakatsi ziguten: Odol talde ez-
berdinak, nola egiten diren odol ema-
teak…Oso interesgarria izan zen
3
TXANGO KOOPERATIBOA:
2016 eko Maiatzaren 10ean 5. mailako bi gelak txango kooperatiboa egin genuen. Santa
Barbaraino igo eta Saretxotik jaitsi ginen eskolara.
Ibilbidean geziak jarraituz 6 km egin genituen igo eta jaitsiz. Txango kooperatiboa talde ko-
peratibotan egin genuen. Kontrol batzuk zeuden eta irakasleek sinatu egin behar zuten tal-
dekide guztiak zeudenean. Santa Barbara tontorrean argazkia atera zitzaion talde bakoitza-
ri.
Oso ondo pasa genuen!
EUROPAREN EGUNA:
2016 eko Maiatzaren 9an Europaren eguna
ospatu genuen. Hiru tailer egin genituen.
Talo tailerra: Bi gune zeuden “A gunea” eta “B
gunea”. A gunea A gelakoei tokatu zitzaien
eta B gunea B gelakoei tokatu zitzaien.Talo
tailerrean taloak egin genituen eta gero jan
genituen egindako taloak txokolaterarekin.
Bigarren tailer bat kandelak egitea zen. Urez-
ko globo batzuekin. Globoak argizari urtuan
sartu genituen. Gero, globoa barrutik kendu eta puntetan tinta urdina jarri eta lehort-
zen utzi genuen. Lehortzean kandela txiki bat jarri zioten.
Beste tailer bat baratzarena izan zen. Begiraleak ur botila eta iogurt poto bat eman
ziguten lurra jartzeko. Gero, letxua eta ziazerbak landatu genituen.
Oso ondo pasa genuen!
ANTZERKIA:
2016 eko Maiatzaren 5ean 5. mailakoak antzerkia egin ge-
nuen .5. mailan bi antzerki egin genituen 5.A koena eta 5.B koe-
na lehenengo 5.A koak 5.A koen antzerkia ikusi genuen eta gero
alderantziz. Gure antzerkiak lehenengo mailakoei erakutsi geniz-
kien. Batzuk lotsa pizka bat zeukaten baina ez zen inor nahastu.
Lehenengo mailakoak oso ondo pasa zuten eta guk berdin.
6.mailakoak beste antzerki bat egin dugu 2016ko Maiatzak 6e-
an.
BERTSO JAIALDIA:
2016 eko maiatzaren 11ean bertso jaialdia ospatu genuen.
5.maila,6.maila eta DBH1. joan ziren bertso jaialdira.
Lehenengo bertsoa 6.B ko gelarena izan zen. 6.B koaren gaia
da bigarren eskuko merkatua.
Bigarren bertsoa 6.Ako gelarena izan zen.6.A koaren gaia da sagardotegi exagera-
tua.
Hirugarren bertsoa 5.Ako gelarena izan zen.5.A koaren gaia da kiroletan traketsak
gara.
Azkeneko bertsoa 5.Bko gelarena izan zen. 5.B koaren gaia da baserriko animaliak
greban. Bertso jaialdian oso ondo pasa genuen nahiz eta lotsa pixka bat pasa ge-
nuen.
ERIK,IGOR,ETA AIMAR
4
KIROLEN BERRI….
Rio 2016 Olinpiar eta Paralinpiar jokoetan parte hartzeko aukerak dituzte
euskal kirolari batzuk. Horien inguruko informazioa ekarri dizuegu.
Abuztuaren 5etik Abuztuaren 21arte ospatzen dira olinpiadak.
Markel Alberdi igerilari eibartarra. 2013an Munduko Txapelke-
tan4x100 metro txandakakoan lehiatu zen.
Iker Martinez de Lizardui Lizarribar (Donostia,
1977ko ekainaren 16a - ) euskal herritar kirolaria da, belako 49er
Klasean aritua, Xabi Fernandezekin batera.
Olimpiar Joko bitan hartu du parte: 2004an eta2008an, bitan izan
da munduko txapelduna (Atenasen 2004an eta Hawaiiko Ka-
neohen 2002an), eta hirutan Europakoa.
2008ko Olinpiar Jokoetan Xabi Fernandezek eta biek zilarrezko domina lortu
zuten 49er bela diziplinan, abuztuaren 17an.
Pablo Carrera (Bilbo, 1986ko abuztuaren 2a -) Euskal kirola-
ria da, tiroko pistola modalitatean aritzen dena. Lanbi-
dez Kirolaria da [1]
2012ko Olinpiar Jokoetan egoteko txartela Fort Benning-eko
(AEB) Munduko Kopan lortu zuen. 2009an 6.izan zen pistola
libreko Europako txapelketan eta 12. aire bidezko pistola 60
mailako 2010eko mundialean
Mikel Odriozola Domínguez (Errenteria, 1973komaiatzaren 25a) eus-
kal atleta da, ibilketa espezialitatean aditua[1]
.
Olimpiar Joko behin hartu du parte, 2008an hain zuzen
ere. 2004an Espainiako Federakuntzak ez zuen eraman[2]
.
Real Sociedad taldean ibili ondoren, Errenteriako Atletismo
Taldean dabil[3]
.
5
Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte, 1983komartxoaren 8a -) eus-
kal kirolaria da, ur bizietakokayak (K1) mo-
dalitatean aritzen dena. Atletico San Sebas-
tian arraun taldean aritzen da.
Hamar aldiz Espainiako txapelduna izan da
[1]
.2009ko Munduko txapelketan zilarrezko
domina lortu zuen
eta 2011koan brontzezkoa. 2012anCardiffen eta Pauen jokatutako Munduko
Kopako probetan nagusitu zen[2]
eta Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko
domina irabazi zuen.
Leire Olaberria:
Euskal txirrindularia da, pistan aritzen dena.
Bere lehen urratsak atletismoan egin bazituen ere, emaitza
ezin hobeak lortuz, 100 metrotako Espainiako txapelduna iza-
tea lortu zuen kadete eta junior mailatan- egun txirrindulari-
tzan aritzen da. Bere hobekuntza nabarmena da eta oraindik
ez ditugu ezagutzen zeintzuk diren bere mugak.
Munduko Txapelketetan eginkizun bikaina bete ondoren, 2008an Beijingo
Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen brontzezko domina lortuz puntuazioko
proban.
Tania Calvo Barbe-
ro (Gasteiz, Araba, 1992koekainaren
26a) pistako txirrindularitzan espezializatu-
tako euskal txirrindularia da. Gaur
egun Eustrak-Euskadi taldean lehiatzen da.
IKER ETA LEIRE EREA ETAALOÑA
6
ZIENTZIALARIAK
ARRAKASTAZ LURRERATUTAKO SUZIRIA
SustatunSpaceX, Nazioarteko Espazio Estazioa horni-
tzeko hainbat bidai egin ditu suziriak, eta 2017tik au-
rrera astronautak espazioratuko ditu. Horretarako suzi-
riak berrerabiltzea ezinbestekoa da, ekonomikoki bide-
ragarria izan dadin.
Urtarrilean saiakera egin zuten suziria itsasontzi-
plataforma batean lurreratu zedin, baina azken unean
hanka hautsi eta lehertu egin zen. Ostiralean beste
saiakera bat egin zuen SpaceX-ek eta bere suziria arrakastaz lurreratu zuen itsa-
sontzi-plataforma batean.
CRS-8 misioaren parte zen suziria, eta bere helburua Nazioarteko Espazio Estazi-
ora hainbat hornidura eramatea zen.Puztu eta hedatu egiten den modulua da hau.
Bi urtez Nazioarteko Espazio Estazioan probatuko dute modulua eta asmoa etorki-
zuneko espazio-misioetan erabiltzea da. Izan ere, garraiatzeko errazagoa izango
dira horrelako moduluak, pisu eta bolumenagatik.
LURRIKARAK
Lurrikara seismoa edo sismoa deitzen da. Lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza
da. Seismoa itsasoan gertatzen bada, itsasikara deritzo. Lurrikarak, haien jatorriak eta uhin
sismikoak lurrean nola hedatzen diren aztertzen duen zientziari sismologia deritzo.
Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere berti-
kalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen pun-
tuari) epizentro.
Itsaspeko lurrikarek itsasikarak eta tsunamiak sor ditzakete. Adibidez, 2004ko
Indiako ozeanoko lurrikarak Eguberrietan Indonesia, Thailandia eta kostako beste hainbat
herrialdeetan 200.000 hildakotik gora eragin zituen.
ALAITZ ETA LAIDA
7
UDAKO OPORRAK ANTOLATZEN…
Hemen proposatzen dizkizuegu bidai batzuk, udara honetarako:
HAWAI
Bertan aurkituko duzun eguraldia honako hau da… euri-jasa handiak tarteka, eta eguzki-
tsua oro har. Beraz, arropa frexkoa eta eguzkitako betaurrekoak!!!
Honelako monumentu asko ikusi ditzakezu.
Hawaiiko hondartzak oso politak dira beti ikustean hondartzara joateko gogoa sartzen
zaizu klima ona dagoelako.
MUMBAI.
Mumbai Arabiako itsasoaren kostan Indiako mendebaldean kokatzen da. Hiriaren batez
besteko altuera 11 metroetakoa da.
Indiako herrialdekoa da.
Hiria bi uharteetan kokatzen da, hiriaren erdialdea hegoaldean kokatutako Mumbai izeneko
uhartean kokatzen da eta metropoliaren zati handiena (baita Thane hiria) iparraldeko Salse-
tte uhartean kokaturik dagoen bitartean. Bi uharte hauek zubi bitartez loturik daude.
Hemen daude pare bat monumentu
Han oso monumentu ederrak ikus daitezke.
ANIMATU ETA BIDAIATU, MUNDUA EZAGUTU!!!!
AXIER ETA IKER
8
BIRZIKLATZEA…
BA AL ZENEKIEN … Pertsona bakoitzak urte batean aluminio
eta latorrizko 13 kilo lata inguru botatzen dituela?
Horrek Espainia osoan sei milioi lata baino gehiago daudela esan
nahi du.
Espainian gutxi gorabehera 42 milioi telefono mugikor daude, urtero
20 milioi inguru baztertzen dira.
Horietako asko zuzenean zaborretara
botatzen dira.
Sortzen ditugun hondakinetatik, %20 eta %25 artean pa-
perezkoak eta kartoizkoak dira.
Aluminiozko potoak fabrikatzen hasi zirenetik birziklatzen
dira, eta haiekin poto berriak edo aluminiozko beste pro-
duktu batzuk egiten dira.Birziklatze-prozesua ez da inoiz
bukatzen, hau da, poto bat epegabeki birzikla daiteke kalitatea galdu gabe.
Latorria, eztainuzko geruza mikroskopiko batez es-
talitako altzairuzko xafla oso mehe bat da. Altzai-
ruak erresistentzia, gogortasuna eta xaflagarrita-
suna ematen du; eztainuak, berriz, kontaktuan sartu
beharreko elementuen aurrean multzoaren kaltega-
betasuna ziurtatzen du. Latorrizko latak birziklatzen dira, altzairua eztainutik bereiziz.
9
PAPERAREN SORRERA….
Lehen paper-fabrikatzailea liztorra (Polistes gallicus) izan zen. Liztorrak
azal eta orri zatiak mozten ditu, bere barailekin ehotzen ditu. Bere lis-
tuarekin pasta bat egiten du eta material horrekin bere habia eraikitzen
du.
Duela 2.000 urte baino gehiago, T’sai
n deitzen zen bati, intsektu horiek nola
lan egiten zuten ikusita, antzeko zerbait
egitea bururatu zitzaiola. Banbu-zatiak
eta masustondoarenak birrindu zituen,
uraz nahastu eta pasta likido bat egin
zuen. Gero, iragazi, lehortzen utzi eta
lautu zuen, horrela lehenengo paper-
orria sortuz.
Eta datu interesgarri batzuk aipatzearren:
*Paper berbera 6-15 aldiz birzikla daiteke.
*Erabilera guztietarako paper birziklatu eta ekologikoa existitzen da.
*Paperaren zuritasunak ez du esan nahi kalitatezkoa denik.
*Paper birziklatua ezin hobea da ikuspuntu higienikotik eta osasunaren
aldetik.
MARKEL ETA OIHAN
10
MUNDUAN, ZER BERRI,…
PALEOLITOKO AZTARNAK ZESTOAN
Zestoako leizeetan Paleolitoko aztarnak aurkitu dituzte.
Haitzulo txikia da Astuigaña, eta, zaldiarekin eta ahun-
tzarekin batera, horkoeremu estu eta deseroso batean
beste lerro batzuk ere identifikatu dituzte.
Orain dela 13.000-12.000 urte egindako lanak direla
diote.
Deba-Itziar-Zestoa inguruak labar artean duen ga-
rrantzia berretsi du aurkikuntzak. Joan den urtean
bertan, bi aurkikuntza egin zituzten Zestoan, Danbo-
linzulo eta Erlaitz kobazuloetan.
Álvaro Arrizabalaga buru duen indusketa taldeak 25.000 urte izan ditzakeen zintzilikario bat
aurkitu zuen.
TXOKOLATEA LAPURTU DUTE MENDARON
Apirilaren 11ko goizaldean izan zen lapurreta Mendaroko txo-
kolate fabrikan. 500 tabletaz gain, txokolate hautsa eta hain-
bat bonboi kaxa ere lapurtu zituzten. Orotara, 7.000 edo
8.000 euroren gaiak eraman zituzten; fabrikan gordeta zegoen
produktu guztia. Gainera, fabrikaren jabe den familiarentzat "balio sentimental han-
dia" duten dekorazioko pieza batzuk eta antigoaleko gauzak ere ostu zituzten.
Atzo, Mendaron bertan 44 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten lapurretare-
kin zerikusia duelakoan.
Txokolate fabrikaren jabeen etxebizitzarekin lotzen duen barruko ate bat ere ireki
zuten lapurrek, eta handik ere ostu zituzten hainbat
gauza, baina ez dute jakinarazi zer, "intimitatea" errespe-
tatzeko.
Egun horretan fabrikako langile bat denda irekitzera joan
zenean ohartu zen lapurreta egin zietela. 1850ean sortu
zuten txokolate fabrika.
EDORTA ETA JOSE
11
EMAKUME ASMATZAILEAK HISTORIAN ZEHAR
PERISKOPIOA: 1845ean Sarah Matherrek perisko-
pioa asmatu zuen, ur barrutik kanpoko gauzak ikus-
teko. Instrumentu harrigarri horrek ze posizioan eta
distantzian zauden esaten dizu.
1864ean SarahMatherrekperiskopioahobetuzuengerra-
koitsasontziakdetektatzeko.
MUGIKORREKO KOMUNIKAZIO ETA WIFIA : HedyLa-
marr aktore famatua izan zen pelikula batzuetan parte hartzeagatik .
Horrez gain famatua da gaur egungo sakelakoak egi-
teagatik. 1941ean komunikazio berri sekretu bat as-
matu zuen bere begiraleak bidaltzen zituen mezuak
ez ikustek
PAPEREZKO POLTSAK: Marga-
ret Knigntek paperezko poltsak egi-
teko makina asmatu zuen 1968. Le-
hen paperezko poltsak kartazalak
ematen zuten baina bururatu zi-
tzaion poltsaren forma aldatzea
poltsaren barruan dauden gauzak
tokietara errezago eramateko. XIX-
X.mendean asmatzaile ospetsua izan zen.
EREA ETAALOÑA
12
Kaixo irakurzaleok!
Konturatzerako badator ikasturtearen bukaera eta beraz,
udako oporrak laster dira. Ikasturte honetan lan asko izan
dugu eta agian, denbora gutxiegi guk nahi genuen guztia ira-
kurtzeko. Uda paregabeko momentua da liburu polit bat
hartu eta bertako istorioaz gozatzeko. Bakoitzak aukera de-
zala bere gustuko liburu bat, garrantzitsuena irakurtzen go-
zatzea baita.
Nik hemen proposamen batzuk egingo dizkizuet gustuko ezer
ez duzuenontzat:
Egilea: Ramon Olasagasti Aiestaran / Bruno Hidalgo Gar-
cia (il. )
Argitaletxea: ELKAR
Bilduma: 7 XAGUXAR
Hizkuntza: Euskara
Sinopsia
Gabonak iritsi dira, eta Eki gaixotu egin da, medikuek
antzematen ez dioten gaixotasun arraro batekin. Haren
arreba Izadik susmoa du Eki eta bere lagun Martxel jolasean ibili diren
Lindozuloko putzuak izan dezakeela zerikusiren bat gaitzarekin. Bere
kasa ikertzen hasten da, eta hainbat sekretu joango da aurkitzen ain-
tzira misteriotsu horren inguruan…
Egilea: Nerea Arrien
Argitaletxea: EREIN
Bilduma: Auskalo Bumeran
Hizkuntza: Euskara
Sinopsia
Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen.
Izatez, beretzako zigor bat da. Gaizkileentzat kartzelak
eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du.
Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean.
Pentsatzeko txokora. Niri, berriz, pentsatzea gustatu egi-
ten zait.
Yoli San Sebastian
LIBURUTEGITIK...
13
ZINEA
ALICIAA TRAVÈS DEL ESPEJO
Alicia a través del espejo, izeneko pelikula, Maiatzaren 27an es-
treinatuko da zinemetan.
Alicia lurralde harrigarrietan esnatzen da, protagonista gazteak
bakarrik bidaiatu beharko du lurralde magiko eta misteriotsu ba-
tean.Erlojua ezarritako epearen aurretik
lortu behar duten zeregina. Bestela lurralde
harrigarria, bizitza gabeko mundu bat bi-
hurtuko da.
Pelikularen iraupena ordu bat eta 48 minu-
tukoa da.
Hilda dagoen Alan Rickmanek bere ahotsa
jarri zuen, pelikulako ahotsa jarri zion beldar urdina pertsonaiari.
Lehenengo Alicia, takillako errekorra
Alicia en el País de las Maravillas (2010) Disney 1.025 milioi
dolar irabazi zituen pelikula honekin. Errekor hau13 pelikulek
bakarrik lortu dute zinearen historian.
IBAI ETA KIMETZ
14
MUSIKA
ENCORE
Encore musika talde bat da rock estilokoa, 2009an sortu zen, Bilbon. EP bi eta single
batautoekoitzi zituzten, 2012an Faktore komunak(Baga-biga) diskoa kaleratu zuten; eta
2014an, Kanala (Elkar/Oihuka) diskoa. Azkeneko diskoetan arrakasta handiko zenbait
kantu bildu dituzte: “Beti Gazte”, “Dantzan, dantzan!”, “Gure ereserkia”, “Muxurik
muxu”, “Airea”, “Ozen oihukatu”… Gehienek Gaztea irratikoTop Gaztea zerrendako
lehenengo postuak lortu dituzte Euskal Herri osoko entzuleen botoei esker.
TALDEKIDEAK:
XabiHoo: ahotsa
Urtzi Iza: gitarra
Aitor Gallastegui: baxua
Alvaro Olaetxea: bateria
IBAI ETA KIMETZ
15
EGUZKIA ETA EURIA
ERROMAKO ZUBIA.
ERANTZUNA:……………………………….
BOST LAGUN DIRA:
BATA TXIKIA,
BESTE BAT LODIA,
BESTE BAT LUZEA,
BESTE BAT ALFERRA
ETA AZKENA LANGILEA
ERANTZUNA:
………………………………...
BETI DAGO ZUTIK
ETA EZ DAKI IBILTZEN.
HIRU BEGI DITU,
AUTOAK GIDATZEN.
GORRI, BERDE, HORI,
ZUK ASMATU HORI
ERANTZUNA:………………………………….
TXISTEAK
Ume batek bere aitari:
-Aita,aita,aita!! Utziko al didazu telebista ikusten?
-Bai! Baina piztu ez!
Andereñoak Mikeli:
-Esaidazu nola banatu zenituen hiru patata hamar lagunen
artean?
-Oso erraz!, purea egiten!!
GAROA ETA ENERITZ
16
HIZKI ZOPA
WATERPOLOA
BOLEIBOLA
SURF
ESKUBALOIA
IGERIKETA
TENISA
URPEKARITZA
PIRAGUA
ARRAUN
SUDOKUA
GAROA ETA ENERITZ

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)beitza
 
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)beitza
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)beitza
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)beitza
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)beitza
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)beitza
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)beitza
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)beitza
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)beitza
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)beitza
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Andere Garcia
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria megakotilak6a
 

Was ist angesagt? (17)

Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)
 
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)
Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
 
1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
 

Andere mochten auch

Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...
Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...
Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...Cristian Ghinghes
 
PRESENTACION TICS
PRESENTACION TICSPRESENTACION TICS
PRESENTACION TICSMEXICAN2727
 
Integrating Gender Into C B D R M Training Manual
Integrating  Gender Into  C B D R M   Training  ManualIntegrating  Gender Into  C B D R M   Training  Manual
Integrating Gender Into C B D R M Training ManualPsdmn Phil
 
Cinematic Adventures Part 1, music by Jeremy Leidhecker
Cinematic Adventures Part 1, music by Jeremy LeidheckerCinematic Adventures Part 1, music by Jeremy Leidhecker
Cinematic Adventures Part 1, music by Jeremy LeidheckerJeremy Leidhecker
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1abrahamm99
 
Panel de control
Panel de controlPanel de control
Panel de controlabrahamm99
 

Andere mochten auch (12)

Cure odontoiatriche sociali: apertura del nuovo centro odontoiatrico Fortis
Cure odontoiatriche sociali: apertura del nuovo centro odontoiatrico FortisCure odontoiatriche sociali: apertura del nuovo centro odontoiatrico Fortis
Cure odontoiatriche sociali: apertura del nuovo centro odontoiatrico Fortis
 
Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...
Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...
Tabel dosare penale inaintate de Curtea de Conturi judetul bacau (2005 - iuli...
 
plus2 crtfct
plus2 crtfctplus2 crtfct
plus2 crtfct
 
PRESENTACION TICS
PRESENTACION TICSPRESENTACION TICS
PRESENTACION TICS
 
GUIÓN EUCARÍSTICO
GUIÓN EUCARÍSTICOGUIÓN EUCARÍSTICO
GUIÓN EUCARÍSTICO
 
Good Doc Sample
Good Doc SampleGood Doc Sample
Good Doc Sample
 
Amor ,celina 2
Amor ,celina 2Amor ,celina 2
Amor ,celina 2
 
Estequiometria
EstequiometriaEstequiometria
Estequiometria
 
Integrating Gender Into C B D R M Training Manual
Integrating  Gender Into  C B D R M   Training  ManualIntegrating  Gender Into  C B D R M   Training  Manual
Integrating Gender Into C B D R M Training Manual
 
Cinematic Adventures Part 1, music by Jeremy Leidhecker
Cinematic Adventures Part 1, music by Jeremy LeidheckerCinematic Adventures Part 1, music by Jeremy Leidhecker
Cinematic Adventures Part 1, music by Jeremy Leidhecker
 
Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1
 
Panel de control
Panel de controlPanel de control
Panel de control
 

Ähnlich wie Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)beitza
 
Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)beitza
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)beitza
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)beitza
 
Egape txo!1 (19 20)
Egape txo!1 (19  20)Egape txo!1 (19  20)
Egape txo!1 (19 20)beitza
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekobeitza
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)beitza
 
205_ikasarrauna bukatuta.ppt
205_ikasarrauna bukatuta.ppt205_ikasarrauna bukatuta.ppt
205_ikasarrauna bukatuta.pptElhuyarOlinpiada
 
Murualde
MurualdeMurualde
MurualdeIosuiri
 
Rosariokariak abenduak 2012
Rosariokariak abenduak 2012Rosariokariak abenduak 2012
Rosariokariak abenduak 2012Andere Garcia
 
Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13iratxea
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
AldizkariaSolde95
 
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAURKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAgabikirolariak
 
Igeriketa
IgeriketaIgeriketa
Igeriketazuga67
 

Ähnlich wie Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura) (20)

Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)
 
Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 
Egape txo!1 (19 20)
Egape txo!1 (19  20)Egape txo!1 (19  20)
Egape txo!1 (19 20)
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 
205_ikasarrauna bukatuta.ppt
205_ikasarrauna bukatuta.ppt205_ikasarrauna bukatuta.ppt
205_ikasarrauna bukatuta.ppt
 
Murualde
MurualdeMurualde
Murualde
 
255_zientzia festa.doc
255_zientzia festa.doc255_zientzia festa.doc
255_zientzia festa.doc
 
Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014Berrizko San Antonio jaiak 2014
Berrizko San Antonio jaiak 2014
 
Olinpiadak 5C
Olinpiadak 5COlinpiadak 5C
Olinpiadak 5C
 
Joko olinpikoak 5A
Joko olinpikoak 5AJoko olinpikoak 5A
Joko olinpikoak 5A
 
Rosariokariak abenduak 2012
Rosariokariak abenduak 2012Rosariokariak abenduak 2012
Rosariokariak abenduak 2012
 
Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAURKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
 
Munduko etniak
Munduko etniakMunduko etniak
Munduko etniak
 
Igeriketa
IgeriketaIgeriketa
Igeriketa
 

Mehr von beitza

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfbeitza
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfbeitza
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bbeitza
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22beitza
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-abeitza
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!beitza
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)beitza
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)beitza
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakobeitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa libreabeitza
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)beitza
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeabeitza
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeabeitza
 
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)beitza
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)beitza
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkariabeitza
 

Mehr von beitza (17)

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-a
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerako
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdea
 
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 

Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)

  • 2. 2 AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN…………..…...….. 2-3 KIROLARIEN BERRI.: EUSKALDUNAK RION…..……..... 4-5 ZIENTZIALARIEN TXOKOA…….…….. 6 UDAKO OPORRAK.....................................7 BIRZIKLATZEA….…………….…….…...8-9 MUNDUAN ZE BERI?.............………..…. 10 ASMATZAILEAK…………………….…...11 LIBURUTEGIKERIAK…………….…….. 12 ZINEA ETA MUSIKA……….….......….13-14 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK………….. 15 DENBORAPASAK…………………...….…16 BERRIAK MOTZEAN... LIBURUAREN EGUNA: 5. mailan liburuaren eguna ospatu genuen 2016 ko Apirilaren 22an. Berez Liburuaren eguna 2016 eko Apirilaren 23an da baina egun hori festa zenez, Egapen 22an ospatu genuen. 6.mailakoekin libu- ruak trukatu genituen. 12:30 etan liburute- gian tailerreko aukera izan genuen Yoli rekin. Oso ondo pasa genuen liburuak trukatzen!!!! 6. mailan liburuaren eguna izan zen, egun horretan idazle famatua Gaizka Arostegi etorri zen gurera eta guk bere liburuen bi irakurriak genituen gelan. Nerbioiko Piratak eta Karlisten Altxorra izena zuten liburuek. 6.A gelan Karlisten Altxorrari buruz 4 kartel egin genituen talde bakoitzak. Bakoit- zaren iritzia jarri genuen, gehien gustatu zaigun momentua… Patio eta gero liburuak hartu eta 5.mailakoekin batera liburu trukaketa egin genuen. Oso ondo pasa nuen. .ANTIA lehiaketako irabazleak: 2016ko Maiatzaren 11an udaletxean izan ziren sarituak Kimetz Cachafeiro, Joana Garcia eta Arixen Unanue. Antia lehiaketarako egin genituen ipuinetatik hauek izan ziren sarituak Lehen saria Kimetz Cachafeirok lortu zuen, bigarrena Joana Garciak lortu zuen eta hirugarren saria Arixen Unanuek lortu zu- ten. Zorionak guztioi!!! KROSA: 2016ko Maiatzak 6an krosa eduki ge- nuen Egapekoak eta Presentación de Mariakoak. 3.mailatik 6.mailaraino egin zuten krosa. Krosa egiten zuten bitarte- an Egapekoak Egapekoei animatzen zeuden eta Presentación de Mariako- ak Presentación de Mariakoei. Oso ondo atera zen eta oso diber- tigarria izan zen.Saria saskiba- loiko baloi bat izan zen. Oso ondo pasa genuen. ODOL EMAILEEN ELKARTEA: 2O16ko Apirilak 12 Odol emaileen el- kartekoak etorri ziren 6.mailara. Gauza asko irakatsi ziguten: Odol talde ez- berdinak, nola egiten diren odol ema- teak…Oso interesgarria izan zen
  • 3. 3 TXANGO KOOPERATIBOA: 2016 eko Maiatzaren 10ean 5. mailako bi gelak txango kooperatiboa egin genuen. Santa Barbaraino igo eta Saretxotik jaitsi ginen eskolara. Ibilbidean geziak jarraituz 6 km egin genituen igo eta jaitsiz. Txango kooperatiboa talde ko- peratibotan egin genuen. Kontrol batzuk zeuden eta irakasleek sinatu egin behar zuten tal- dekide guztiak zeudenean. Santa Barbara tontorrean argazkia atera zitzaion talde bakoitza- ri. Oso ondo pasa genuen! EUROPAREN EGUNA: 2016 eko Maiatzaren 9an Europaren eguna ospatu genuen. Hiru tailer egin genituen. Talo tailerra: Bi gune zeuden “A gunea” eta “B gunea”. A gunea A gelakoei tokatu zitzaien eta B gunea B gelakoei tokatu zitzaien.Talo tailerrean taloak egin genituen eta gero jan genituen egindako taloak txokolaterarekin. Bigarren tailer bat kandelak egitea zen. Urez- ko globo batzuekin. Globoak argizari urtuan sartu genituen. Gero, globoa barrutik kendu eta puntetan tinta urdina jarri eta lehort- zen utzi genuen. Lehortzean kandela txiki bat jarri zioten. Beste tailer bat baratzarena izan zen. Begiraleak ur botila eta iogurt poto bat eman ziguten lurra jartzeko. Gero, letxua eta ziazerbak landatu genituen. Oso ondo pasa genuen! ANTZERKIA: 2016 eko Maiatzaren 5ean 5. mailakoak antzerkia egin ge- nuen .5. mailan bi antzerki egin genituen 5.A koena eta 5.B koe- na lehenengo 5.A koak 5.A koen antzerkia ikusi genuen eta gero alderantziz. Gure antzerkiak lehenengo mailakoei erakutsi geniz- kien. Batzuk lotsa pizka bat zeukaten baina ez zen inor nahastu. Lehenengo mailakoak oso ondo pasa zuten eta guk berdin. 6.mailakoak beste antzerki bat egin dugu 2016ko Maiatzak 6e- an. BERTSO JAIALDIA: 2016 eko maiatzaren 11ean bertso jaialdia ospatu genuen. 5.maila,6.maila eta DBH1. joan ziren bertso jaialdira. Lehenengo bertsoa 6.B ko gelarena izan zen. 6.B koaren gaia da bigarren eskuko merkatua. Bigarren bertsoa 6.Ako gelarena izan zen.6.A koaren gaia da sagardotegi exagera- tua. Hirugarren bertsoa 5.Ako gelarena izan zen.5.A koaren gaia da kiroletan traketsak gara. Azkeneko bertsoa 5.Bko gelarena izan zen. 5.B koaren gaia da baserriko animaliak greban. Bertso jaialdian oso ondo pasa genuen nahiz eta lotsa pixka bat pasa ge- nuen. ERIK,IGOR,ETA AIMAR
  • 4. 4 KIROLEN BERRI…. Rio 2016 Olinpiar eta Paralinpiar jokoetan parte hartzeko aukerak dituzte euskal kirolari batzuk. Horien inguruko informazioa ekarri dizuegu. Abuztuaren 5etik Abuztuaren 21arte ospatzen dira olinpiadak. Markel Alberdi igerilari eibartarra. 2013an Munduko Txapelke- tan4x100 metro txandakakoan lehiatu zen. Iker Martinez de Lizardui Lizarribar (Donostia, 1977ko ekainaren 16a - ) euskal herritar kirolaria da, belako 49er Klasean aritua, Xabi Fernandezekin batera. Olimpiar Joko bitan hartu du parte: 2004an eta2008an, bitan izan da munduko txapelduna (Atenasen 2004an eta Hawaiiko Ka- neohen 2002an), eta hirutan Europakoa. 2008ko Olinpiar Jokoetan Xabi Fernandezek eta biek zilarrezko domina lortu zuten 49er bela diziplinan, abuztuaren 17an. Pablo Carrera (Bilbo, 1986ko abuztuaren 2a -) Euskal kirola- ria da, tiroko pistola modalitatean aritzen dena. Lanbi- dez Kirolaria da [1] 2012ko Olinpiar Jokoetan egoteko txartela Fort Benning-eko (AEB) Munduko Kopan lortu zuen. 2009an 6.izan zen pistola libreko Europako txapelketan eta 12. aire bidezko pistola 60 mailako 2010eko mundialean Mikel Odriozola Domínguez (Errenteria, 1973komaiatzaren 25a) eus- kal atleta da, ibilketa espezialitatean aditua[1] . Olimpiar Joko behin hartu du parte, 2008an hain zuzen ere. 2004an Espainiako Federakuntzak ez zuen eraman[2] . Real Sociedad taldean ibili ondoren, Errenteriako Atletismo Taldean dabil[3] .
  • 5. 5 Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte, 1983komartxoaren 8a -) eus- kal kirolaria da, ur bizietakokayak (K1) mo- dalitatean aritzen dena. Atletico San Sebas- tian arraun taldean aritzen da. Hamar aldiz Espainiako txapelduna izan da [1] .2009ko Munduko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen eta 2011koan brontzezkoa. 2012anCardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen[2] eta Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen. Leire Olaberria: Euskal txirrindularia da, pistan aritzen dena. Bere lehen urratsak atletismoan egin bazituen ere, emaitza ezin hobeak lortuz, 100 metrotako Espainiako txapelduna iza- tea lortu zuen kadete eta junior mailatan- egun txirrindulari- tzan aritzen da. Bere hobekuntza nabarmena da eta oraindik ez ditugu ezagutzen zeintzuk diren bere mugak. Munduko Txapelketetan eginkizun bikaina bete ondoren, 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen brontzezko domina lortuz puntuazioko proban. Tania Calvo Barbe- ro (Gasteiz, Araba, 1992koekainaren 26a) pistako txirrindularitzan espezializatu- tako euskal txirrindularia da. Gaur egun Eustrak-Euskadi taldean lehiatzen da. IKER ETA LEIRE EREA ETAALOÑA
  • 6. 6 ZIENTZIALARIAK ARRAKASTAZ LURRERATUTAKO SUZIRIA SustatunSpaceX, Nazioarteko Espazio Estazioa horni- tzeko hainbat bidai egin ditu suziriak, eta 2017tik au- rrera astronautak espazioratuko ditu. Horretarako suzi- riak berrerabiltzea ezinbestekoa da, ekonomikoki bide- ragarria izan dadin. Urtarrilean saiakera egin zuten suziria itsasontzi- plataforma batean lurreratu zedin, baina azken unean hanka hautsi eta lehertu egin zen. Ostiralean beste saiakera bat egin zuen SpaceX-ek eta bere suziria arrakastaz lurreratu zuen itsa- sontzi-plataforma batean. CRS-8 misioaren parte zen suziria, eta bere helburua Nazioarteko Espazio Estazi- ora hainbat hornidura eramatea zen.Puztu eta hedatu egiten den modulua da hau. Bi urtez Nazioarteko Espazio Estazioan probatuko dute modulua eta asmoa etorki- zuneko espazio-misioetan erabiltzea da. Izan ere, garraiatzeko errazagoa izango dira horrelako moduluak, pisu eta bolumenagatik. LURRIKARAK Lurrikara seismoa edo sismoa deitzen da. Lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da. Seismoa itsasoan gertatzen bada, itsasikara deritzo. Lurrikarak, haien jatorriak eta uhin sismikoak lurrean nola hedatzen diren aztertzen duen zientziari sismologia deritzo. Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere berti- kalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen pun- tuari) epizentro. Itsaspeko lurrikarek itsasikarak eta tsunamiak sor ditzakete. Adibidez, 2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak Eguberrietan Indonesia, Thailandia eta kostako beste hainbat herrialdeetan 200.000 hildakotik gora eragin zituen. ALAITZ ETA LAIDA
  • 7. 7 UDAKO OPORRAK ANTOLATZEN… Hemen proposatzen dizkizuegu bidai batzuk, udara honetarako: HAWAI Bertan aurkituko duzun eguraldia honako hau da… euri-jasa handiak tarteka, eta eguzki- tsua oro har. Beraz, arropa frexkoa eta eguzkitako betaurrekoak!!! Honelako monumentu asko ikusi ditzakezu. Hawaiiko hondartzak oso politak dira beti ikustean hondartzara joateko gogoa sartzen zaizu klima ona dagoelako. MUMBAI. Mumbai Arabiako itsasoaren kostan Indiako mendebaldean kokatzen da. Hiriaren batez besteko altuera 11 metroetakoa da. Indiako herrialdekoa da. Hiria bi uharteetan kokatzen da, hiriaren erdialdea hegoaldean kokatutako Mumbai izeneko uhartean kokatzen da eta metropoliaren zati handiena (baita Thane hiria) iparraldeko Salse- tte uhartean kokaturik dagoen bitartean. Bi uharte hauek zubi bitartez loturik daude. Hemen daude pare bat monumentu Han oso monumentu ederrak ikus daitezke. ANIMATU ETA BIDAIATU, MUNDUA EZAGUTU!!!! AXIER ETA IKER
  • 8. 8 BIRZIKLATZEA… BA AL ZENEKIEN … Pertsona bakoitzak urte batean aluminio eta latorrizko 13 kilo lata inguru botatzen dituela? Horrek Espainia osoan sei milioi lata baino gehiago daudela esan nahi du. Espainian gutxi gorabehera 42 milioi telefono mugikor daude, urtero 20 milioi inguru baztertzen dira. Horietako asko zuzenean zaborretara botatzen dira. Sortzen ditugun hondakinetatik, %20 eta %25 artean pa- perezkoak eta kartoizkoak dira. Aluminiozko potoak fabrikatzen hasi zirenetik birziklatzen dira, eta haiekin poto berriak edo aluminiozko beste pro- duktu batzuk egiten dira.Birziklatze-prozesua ez da inoiz bukatzen, hau da, poto bat epegabeki birzikla daiteke kalitatea galdu gabe. Latorria, eztainuzko geruza mikroskopiko batez es- talitako altzairuzko xafla oso mehe bat da. Altzai- ruak erresistentzia, gogortasuna eta xaflagarrita- suna ematen du; eztainuak, berriz, kontaktuan sartu beharreko elementuen aurrean multzoaren kaltega- betasuna ziurtatzen du. Latorrizko latak birziklatzen dira, altzairua eztainutik bereiziz.
  • 9. 9 PAPERAREN SORRERA…. Lehen paper-fabrikatzailea liztorra (Polistes gallicus) izan zen. Liztorrak azal eta orri zatiak mozten ditu, bere barailekin ehotzen ditu. Bere lis- tuarekin pasta bat egiten du eta material horrekin bere habia eraikitzen du. Duela 2.000 urte baino gehiago, T’sai n deitzen zen bati, intsektu horiek nola lan egiten zuten ikusita, antzeko zerbait egitea bururatu zitzaiola. Banbu-zatiak eta masustondoarenak birrindu zituen, uraz nahastu eta pasta likido bat egin zuen. Gero, iragazi, lehortzen utzi eta lautu zuen, horrela lehenengo paper- orria sortuz. Eta datu interesgarri batzuk aipatzearren: *Paper berbera 6-15 aldiz birzikla daiteke. *Erabilera guztietarako paper birziklatu eta ekologikoa existitzen da. *Paperaren zuritasunak ez du esan nahi kalitatezkoa denik. *Paper birziklatua ezin hobea da ikuspuntu higienikotik eta osasunaren aldetik. MARKEL ETA OIHAN
  • 10. 10 MUNDUAN, ZER BERRI,… PALEOLITOKO AZTARNAK ZESTOAN Zestoako leizeetan Paleolitoko aztarnak aurkitu dituzte. Haitzulo txikia da Astuigaña, eta, zaldiarekin eta ahun- tzarekin batera, horkoeremu estu eta deseroso batean beste lerro batzuk ere identifikatu dituzte. Orain dela 13.000-12.000 urte egindako lanak direla diote. Deba-Itziar-Zestoa inguruak labar artean duen ga- rrantzia berretsi du aurkikuntzak. Joan den urtean bertan, bi aurkikuntza egin zituzten Zestoan, Danbo- linzulo eta Erlaitz kobazuloetan. Álvaro Arrizabalaga buru duen indusketa taldeak 25.000 urte izan ditzakeen zintzilikario bat aurkitu zuen. TXOKOLATEA LAPURTU DUTE MENDARON Apirilaren 11ko goizaldean izan zen lapurreta Mendaroko txo- kolate fabrikan. 500 tabletaz gain, txokolate hautsa eta hain- bat bonboi kaxa ere lapurtu zituzten. Orotara, 7.000 edo 8.000 euroren gaiak eraman zituzten; fabrikan gordeta zegoen produktu guztia. Gainera, fabrikaren jabe den familiarentzat "balio sentimental han- dia" duten dekorazioko pieza batzuk eta antigoaleko gauzak ere ostu zituzten. Atzo, Mendaron bertan 44 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten lapurretare- kin zerikusia duelakoan. Txokolate fabrikaren jabeen etxebizitzarekin lotzen duen barruko ate bat ere ireki zuten lapurrek, eta handik ere ostu zituzten hainbat gauza, baina ez dute jakinarazi zer, "intimitatea" errespe- tatzeko. Egun horretan fabrikako langile bat denda irekitzera joan zenean ohartu zen lapurreta egin zietela. 1850ean sortu zuten txokolate fabrika. EDORTA ETA JOSE
  • 11. 11 EMAKUME ASMATZAILEAK HISTORIAN ZEHAR PERISKOPIOA: 1845ean Sarah Matherrek perisko- pioa asmatu zuen, ur barrutik kanpoko gauzak ikus- teko. Instrumentu harrigarri horrek ze posizioan eta distantzian zauden esaten dizu. 1864ean SarahMatherrekperiskopioahobetuzuengerra- koitsasontziakdetektatzeko. MUGIKORREKO KOMUNIKAZIO ETA WIFIA : HedyLa- marr aktore famatua izan zen pelikula batzuetan parte hartzeagatik . Horrez gain famatua da gaur egungo sakelakoak egi- teagatik. 1941ean komunikazio berri sekretu bat as- matu zuen bere begiraleak bidaltzen zituen mezuak ez ikustek PAPEREZKO POLTSAK: Marga- ret Knigntek paperezko poltsak egi- teko makina asmatu zuen 1968. Le- hen paperezko poltsak kartazalak ematen zuten baina bururatu zi- tzaion poltsaren forma aldatzea poltsaren barruan dauden gauzak tokietara errezago eramateko. XIX- X.mendean asmatzaile ospetsua izan zen. EREA ETAALOÑA
  • 12. 12 Kaixo irakurzaleok! Konturatzerako badator ikasturtearen bukaera eta beraz, udako oporrak laster dira. Ikasturte honetan lan asko izan dugu eta agian, denbora gutxiegi guk nahi genuen guztia ira- kurtzeko. Uda paregabeko momentua da liburu polit bat hartu eta bertako istorioaz gozatzeko. Bakoitzak aukera de- zala bere gustuko liburu bat, garrantzitsuena irakurtzen go- zatzea baita. Nik hemen proposamen batzuk egingo dizkizuet gustuko ezer ez duzuenontzat: Egilea: Ramon Olasagasti Aiestaran / Bruno Hidalgo Gar- cia (il. ) Argitaletxea: ELKAR Bilduma: 7 XAGUXAR Hizkuntza: Euskara Sinopsia Gabonak iritsi dira, eta Eki gaixotu egin da, medikuek antzematen ez dioten gaixotasun arraro batekin. Haren arreba Izadik susmoa du Eki eta bere lagun Martxel jolasean ibili diren Lindozuloko putzuak izan dezakeela zerikusiren bat gaitzarekin. Bere kasa ikertzen hasten da, eta hainbat sekretu joango da aurkitzen ain- tzira misteriotsu horren inguruan… Egilea: Nerea Arrien Argitaletxea: EREIN Bilduma: Auskalo Bumeran Hizkuntza: Euskara Sinopsia Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen. Izatez, beretzako zigor bat da. Gaizkileentzat kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du. Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean. Pentsatzeko txokora. Niri, berriz, pentsatzea gustatu egi- ten zait. Yoli San Sebastian LIBURUTEGITIK...
  • 13. 13 ZINEA ALICIAA TRAVÈS DEL ESPEJO Alicia a través del espejo, izeneko pelikula, Maiatzaren 27an es- treinatuko da zinemetan. Alicia lurralde harrigarrietan esnatzen da, protagonista gazteak bakarrik bidaiatu beharko du lurralde magiko eta misteriotsu ba- tean.Erlojua ezarritako epearen aurretik lortu behar duten zeregina. Bestela lurralde harrigarria, bizitza gabeko mundu bat bi- hurtuko da. Pelikularen iraupena ordu bat eta 48 minu- tukoa da. Hilda dagoen Alan Rickmanek bere ahotsa jarri zuen, pelikulako ahotsa jarri zion beldar urdina pertsonaiari. Lehenengo Alicia, takillako errekorra Alicia en el País de las Maravillas (2010) Disney 1.025 milioi dolar irabazi zituen pelikula honekin. Errekor hau13 pelikulek bakarrik lortu dute zinearen historian. IBAI ETA KIMETZ
  • 14. 14 MUSIKA ENCORE Encore musika talde bat da rock estilokoa, 2009an sortu zen, Bilbon. EP bi eta single batautoekoitzi zituzten, 2012an Faktore komunak(Baga-biga) diskoa kaleratu zuten; eta 2014an, Kanala (Elkar/Oihuka) diskoa. Azkeneko diskoetan arrakasta handiko zenbait kantu bildu dituzte: “Beti Gazte”, “Dantzan, dantzan!”, “Gure ereserkia”, “Muxurik muxu”, “Airea”, “Ozen oihukatu”… Gehienek Gaztea irratikoTop Gaztea zerrendako lehenengo postuak lortu dituzte Euskal Herri osoko entzuleen botoei esker. TALDEKIDEAK: XabiHoo: ahotsa Urtzi Iza: gitarra Aitor Gallastegui: baxua Alvaro Olaetxea: bateria IBAI ETA KIMETZ
  • 15. 15 EGUZKIA ETA EURIA ERROMAKO ZUBIA. ERANTZUNA:………………………………. BOST LAGUN DIRA: BATA TXIKIA, BESTE BAT LODIA, BESTE BAT LUZEA, BESTE BAT ALFERRA ETA AZKENA LANGILEA ERANTZUNA: ………………………………... BETI DAGO ZUTIK ETA EZ DAKI IBILTZEN. HIRU BEGI DITU, AUTOAK GIDATZEN. GORRI, BERDE, HORI, ZUK ASMATU HORI ERANTZUNA:…………………………………. TXISTEAK Ume batek bere aitari: -Aita,aita,aita!! Utziko al didazu telebista ikusten? -Bai! Baina piztu ez! Andereñoak Mikeli: -Esaidazu nola banatu zenituen hiru patata hamar lagunen artean? -Oso erraz!, purea egiten!! GAROA ETA ENERITZ