SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 214
1.GAIA:
ESPAINIA
GARAIKIDEAREN
SUSTRAI HISTORIKOAK
(II)
Aro Modernoa. Errege-erregina Katolikoak
ARO MODERNOA: XVI., XVII. eta XVIII. mendeak. Antzineko Erregimenaren
garaia.
ERREGE-ERREGINA KATOLIKOAK (1479-1516). Erdi Aroaren amaiera
izan zen.
 Iberiar Penintsulako erreinuen bateratzea gauzatu zuten:
- GAZTELA ETA ARAGOIKO KOROEN ARTEKO BATASUNA (1479)
-Granadaren konkista (1492). Iberiar Penintsulako azken erreinu
musulmana menpean hartu zuten.
- NAFARROA GAZTELAKO KOROARI ATXIKITZEA (1512)
• Kanariar irlen konkista (1512).
 Politika espantsionista:
- Frantziarekin gerran, Italia kontrolatzeko.
- Afrika iparraldeko nukleo garrantzitsuak kontrolatu zituzten.
-Amerikaren aurkikuntza eta konkista (1492). Amerika eta Espainiaren
arteko harreman ekonomikoak KONTRATAZIO ETXEAk kontrolatu zituen.
Aro Modernoa. Errege-erregina Katolikoak
• Monarkia autoritarioa:
- Kontrolpetik kanpo egon ohi ziren gizarte taldeak ere (noblezia, kleroa...),
“mesedeen truke”, menpean hartu zituzten.
- Estatu modernoaren sorrera ahalbidetuko duten gobernu organo berriak
sortu zituzten:
 Errege-kontseilua: ordezkariak monarkek aukeratzen zituzten.
 Errege-ordeak: erreinu bakoitzeko erret-ordezkariak.
 Hermandade Saindua: orden publikoaren mantenurako.
 Ejertzito nazionala: nobleen menpe ez egoteko.
 Ogasuna: zergak kobratzeaz arduratu ziren.
Errege-erregina Katolikoak
Aragoiko Fernando II.a Gaztelako Isabel I.a
ESTATU MODERNOAREN ERAIKUNTZA
BATASUN DINASTIKOA: Errege-erregina Katolikoak (1479-1516)
14. Gaztela eta Aragoiko koroen arteko batasuna
Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ondoren, errege-erreginak
izendatu zituztenean 1479an gertatu zen batasun dinastikoa. Senar-emazteari
erreinu bitan agintea aitortzeak Monarkia Hispaniarraren hasiera suposatu zuen.
Batasun pertsonala izan zen, baina ez zuen batasun politikoa ekarri, Gaztelak eta
Aragoiko Koroak politikoki independente jarraitu zutelako. Erreinu bakoitzak bere
mugak, legeak, erakundeak, hizkuntzak, txanponak eta ohiturak mantendu zituen
independentzia osoz, komunean soilik Erregetzaren erakundea eta Inkisizio
Auzitegia izanik.
Ezin esan daiteke erreinuen arteko berdintasuna ezarri zenik, Gaztelaren aldeko
desoreka agerikoa baitzen.
Egoera bere horretan mantendu zen Ondorengotza Gerrara arte (1714), hau da,
Borboien dinastia ezarri arte (zeinarekin Aragoiko Koroak bere foruak galdu zituen).
GAZTELA ETA
ARAGOIKO
BATASUN
DINASTIKOA
(1479)
Elkarrekin gobernatzea erabaki zuten, baina batasuna dinastikoa soilik
izan zen, erresuma bakoitzak bere lege eta erakundeak mantendu
baitzituen.
15. Nafarroa Gaztelako Koroari atxikitzea
1512an Fernando erregeak, Gaztelaren izenean eta Albako Dukearen zuzendaritzapean,
egindako Nafarroaren konkista. Konkista hau Gaztelaren testuinguru espantsionistaren garaian
egin zen, Nafarroa aspaldian Frantzia eta Gaztela-Aragoiren ikusmiran baitzegoen.
Nafarroaren barnean ere bi leinu nagusien arteko gatazkak zeuden (agramondarrak eta
beaumondarrak). Azken hauek gaztelarrei laguntza eskatu zieten eta honek konkista erraztu
zuen.
Konkista azkarra izan zen: 1512ko uztailean tropa gaztelarrek, barneko beaumondarren
laguntzarekin, ekin zioten inbasioari eta hilabete gutxitan Nafarroa osoa konkistatu zuten,
Nafarroako errege-erreginek (Katalina eta Albreteko Juan) Frantzia aldera ihes egin zutelarik.
Errege-erreginek eta agramondarrek lurraldea berreskuratzeko zenbait saiakera egin zituzten
(Noain eta Amaiurko batailak esaterako), baina guztiek porrot egin zuten.
1515ean Burgosko Gorteetan berretsi zen Nafarroa Gaztelaren barneko erresuma zela. Hala ere,
bere foruak, Gorteak eta erakunde politikoak, mugak, zerga-sistema, e.a. mantendu zituen.
Egoera hau horrela mantenduko da 1841. urtera arte, Foru-Legea indarrean jarri arte, zeinaren
bidez Nafarroa probintzia bat bihurtu zuten.
Penintsulako XV. mendeko erreinuak
BIRKONKISTAREN
AMAIERA. GRANADAKO
KONKISTA (1492)
NAFARROAKO
KONKISTA (1512)
AMAIUR (1522)
Xabierreko Gaztelua
Tiebaseko GazteluaAmaiur
Noaingo bataila
Aro Modernoa. Errege-erregina Katolikoak
BATASUN ERLIJIOSOA: erlijioen arteko elkarbizitza eten egin zen,
kristautasunaren mesedean.
- JUDUEN KANPORAKETA (1492).
- Mudejarren kanporaketa (1501). Kristautu ezean, lurraldea uztera
behartuak izan ziren, Granadan egondako altxamendu batzuei
erantzunez.
- Inkisizioaren ezarpena: kristautasunaren aurkako jarrerak epaitzen
zituen auzitegia. Sorginen, konbertsoen... aurka jotzen zuen,
horretarako bitarteko gogorrak erabiliz.
16. Juduen kanporaketa
1492an, Errege-erregina Katolikoek, Jainkoa eta erlijio-batasunaren izenean,
Gaztela eta Aragoiko judu guztien (“sefardi” deituak) kanporaketa dekretatu zuten,
kristautasunera bihurtzen ez baziren.
Juduen aurkako sentimendua indartzearen arrazoiak herri honen erlijio-ohiturak
eta bereziki beren egoera ekonomiko ona izan ziren.
Kalkuluen arabera 150.000 izan ziren alde egin zuten juduak, euren ondasunak
Koroaren esku utzita. 50.000 lagunek, aldiz, bataioa hartzea onartu zuten eta
geratu egin ziren.
Kanporaketak ondorio negatiboak izan zituen arlo askotan: batez ere ekonomian
(bankari eta mailegu-emaleak baitziren) eta zientzian (mediku onak zirelako).
INKISIZIOA ETA JUDUEN KANPORAKETA
BATASUN ERLIJIOSOA: JUDUEN KANPORAKETA
"Hemos decidido ordenar
que todos los judíos,
hombres y mujeres, de
abandonar nuestro reino, y
de nunca más volver. Con
la excepción de aquellos
que acepten ser bautizados,
todos los demás deberán
salir de nuestros territorios
el 31 de julio de 1492 para
no ya retornar bajo pena de
muerte y confiscación de
sus bienes (...)"
Juduen kanporaketa. XIX. mendeko grabatua
JUDUEN KANPORAKETA
INKISIZIOAREN TRIBUNALA: TORQUEMADA
Inkisizioa
INKISIZIOA
BATASUN ERLIJIOSOA: INKISIZIOA
XV. mendearen hasieran europarrek ezagutzen zuten mundua:
Europa, Mediterraneoa inguratzen zuten lurraldeak eta Itsaso Beltza.
AMERIKAREN AURKIKUNTZA. 1492
Aurkikuntzen kausak – Mapa berriak
Mapa berriak garatu zituzten, portulanoak. Itsasertza eta oztopoak soilik
marratzen ziren.
Iparrorratza
Astrolabioa Koadrantea
Nabigazio tresna berriak ere garatuta zeuden eta
baliagarriak ziren kostaldetik urrundu ahal
izateko.
XV. mendearen amaieran, beste itsasontzi mota batzuk sortu ziren:
karabelak
Grekoen trirremea
Erromatarren galera
Karabela
Kristobal Kolonek, Italiako
Genobako itsas-gizonak, uste bat
zuen: mundua borobila bazen,
Asiara joateko mendebalderanzko
bidea hartuta heldu zitekeela,
Atlantikoa zeharkatuta, Afrika
inguratu gabe.
Kolonek bere proiektua Errege
Katolikoei aurkeztu zien eta Isabel
erreginak eman zuen dirua
espediziorako, Santa Fe-ko
Kapitulazioak deituriko akordioak
sinatuz. (1492).
Gaztelarren bidaiak - Kolonen proiektua
Kristobal Kolon
1492
Kolonen proiektua
Hiru itsasontzi atera ziren Huelvako Palos
de la Fronterako portutik 1492ko
abuztuaren 3an: Santa Maria, Pinta eta
Niña izenekoak.
Lurra!!!
1492ko urriaren 12an Kolonek Asiara iritsia zela uste izan
zuen. Baina, egiazki, kontinente berria aurkitua zuen, Amerika.
Kolonek
pentsatutako
bidaia (1492)
Kolon Amerikara iritsi zen: XIX. mendeko margolari batek egindako irudi
idealizatua
Guanahami irla, San
Salvador izenarekin
bataiatua
Indigenak, Kolonen arabera
“kanarioen kolorekoak, ez zuriak,
ez eta beltzak ere”
Pinzon anaiak, karabelen kapitainak,
espedizioko banderak dituztela: gurutze
berdea fondo zuriaren gainean.
Kristobal Kolon
errege
banderarekin.
Kolonen bidaiak
1. Guanahaní irla aurkitu zuten,
Bahamak artxipelagoan eta
Kolonek San Salvador izena jarri
zion.
2. 1493.ean atera zen. La Española
irlara heldu ziren eta
merkataritzarako guneak sortu
zituzten
3. 1498an, Kolon Dominica,
Trinidad irletara heldu zen.
4. 1502an Ertamerikako kostaldean
zehar ibili zen.
Kolonen bidaiak
Kolonek aurkitutako lurraldeak esploratzeko eta ebanjelizatzeko (kristau
egiteko) Errege Katolikoek Aita Santuari lurralde haiekiko soberania eta
agintaritza eskubidea eskatu zioten.
Kolonen bidaiak eta mundu berriaren zatiketa
Baina Portugalek ere nahi zuen bere itsas-gizonek esploratutako
lurraldeak bereganatzea eta kontrolatzea. Gatazkak ebazteko,
konpontzeko, Tordesillasko Ituna sinatu zen. (1494).
INDICAKO
OZEANOA
OZEANO
ATLANTIKOA
OZEANO
BAREA
Ekuador
OZEANO
BAREA
Tordesillasko itunaren
eskumen marra
Portugalerako
hemisferioa
Gaztelarako
hemisferioa
Dokumentu honek irudizko lerro bat markatzen zuen: 370 legua Cabo
Verde irletatik mendebalderantz. Hortik mendebalderantz zeuden lurrak
Gaztelarentzat eta ekialderantz zeudenak portugaldarrentzat.
Horregatik gaurko Brasil portugaldarren esku geratu zen.
Gaztela
Portugal
Konkistatutako lurraldeak Gaztelako
Koroak bereganatu zituen.
Aurkikuntzarako espedizioa ordaindu
zuen eta lurralde berrien kolonizazioa
kontrolatu zuen.
Berehala ezarri ziren hizkuntza,
(gaztelania) kultura, erlijioa eta
Gaztelako legeak.
Gaztelarren esplorazioak
 Gaztelako Koroa Asiara mendebaldetik iristen saiatu zen,
Atlantikoa gurutzatuta.
 1492an Kolonek Asiara iritsia zela uste izan zuen. Baina,
egiazki, kontinente berria aurkitua zuen, Amerika.
 1520an Fernando de Magallanes eta Juan Sebastian
Elkanok zuzendutako espedizio espainiarrak, munduari
lehenengo bira eman zion eta lurra borobila zela erakutsi
zen.
Portugaldarren eta gaztelarren esplorazio nagusiak
AURKIKUNTZA GEOGRAFIKOAK
17. Kontratazio etxea
Amerikako konkistak sortutako beharrei erantzunez, 1503an Errege-erregina
Katolikoek Sevillan sortutako erakunde ekonomikoa.
Kontratazio Etxearen funtzio nagusia Amerikako merkataritzaren monopolioa
bermatzea zen, hau da, Amerikako merkataritza trafikoaren kontrol osoa egitea.
Horrela, Amerikara bideratutako esportazioek Sevilla zuten abiapuntu, eta era
berean hango inportazioak Sevillan porturatzen ziren.
Horretaz gain, produktuen gaineko zergak kontrolatzen zituen (“erret-bostena”
jasotzea batez ere, hau da, Koroak hartutako etekinen %20), Indietako mapak
egiten eta gordetzen zituen, itsas pilotuen eskola zen eta merkatal arloko delituak
epaitzeko eskubidea zuen.
XVIII. mendean Borboiek Sevillatik Kadizera eraman zuten egoitza eta azkenik,
1790. urtean erakundea desagertu egin zen, merkataritza libre utziz.
Sevillako Kontratazio Etxea
• Merkataritzarako monopolioa
(erakunde batek bakarrik egitea)
Sevillako portuari eman zioten.
Handik irten eta heldu behar zuten
itsasontziek.
• 1503an Sevillako Kontratazio Etxea
sortu zen (Casa de Contratación de
Sevilla), merkataritza trafikoa
kontrolatzeko.
Amerika: espainiarren kolonizazioa – Baliabideen ustiapena
KONTRATAZIO ETXEA
Metalen sarrera eta prezioen igoera
Sevillako Kontratazio Etxearen Museoa
Aro Modernoa. Austriarren garaia
Austriar Handiak. XVI. mendea
Austriar Txikiak. XVII. mendea
Karlos I.a (1517-56)
Felipe II.a (1556-98)
Felipe III.a (1598-1621)
Felipe IV.a (1621-65)
Karlos II.a (1665-1700)
Aro Modernoa. Austriarren garaia
AUSTRIARREN DINASTIA (1516-1701)
- Austriar Handiak
• Aldiaren ezaugarria: goraldia. Lurralde ugari bereganatu zituzten,
baliabideak agortzearen truke.
• Erregeak: Karlos I.a eta Felipe II.a
Errege-erregina Katolikoen hedapenarekin jarraitu zuten, baina
Estatua zorpetuz.
- Austriar Txikiak
• Aldiaren ezaugarriak: krisia eta gainbehera.
Politikan:
a) Lurraldeen eta era berean hegemoniaren galera. Westfaliako
bakea.
b) Olivares Konde-Dukearen zentralismoari aurre egiteko barne-
borrokak.
c) Erregeen gobernatzeko gaitasun eza. BALIDOAren figuraren
sorrera.
AUSTRIAR HANDIAK: Karlos I.a eta Felipe II.a
AUSTRIAR TXIKIAK: Felipe III.a, Felipe IV.a eta Karlos II.a
FELIPE EDERRA eta JUANA
EROA
ERREGE-ERREGIN KATOLIKOAK:
GAZTELAKO ISABEL eta
ARAGOIKO FERNANDO
Juana EroaFelipe Ederra
XVI. mendea. Aro Modernoa
FELIPE II.aKARLOS I.a
Karlos I.a
(1517-1556)
Felipe II.a
(1556-1598)
18. Karlos I.aren lurralde oinordekotza
Errege-erregina Katolikoen oinordekotza haien biloba Karlos I.ak hartu zuen 1517an eta
hasiera eman zion Austriarren dinastiari (Habsburgotarrak). Juana Eroa eta Felipe
Ederraren semea zen, eta beraz, Errege-erregina Katolikoen eta Austriako enperadorearen
biloba zen. Honen ondorioz, izugarrizko lurralde oinordekotza jaso zuen (monarkia
hispaniarrak inoiz ezagututako zabalena):
Amarengandik (Juana Eroa), Isabel Katolikoaren lurraldeak (Gaztela-Nafarroa, Afrika
iparraldeko lurraldeak eta Amerika) eta Fernando Katolikoarenak (Aragoiko Koroa eta
Italiako lurrak).
Aitarengandik (Felipe Ederra), Austriako Maximilianoren lurrak (Austria) eta Germaniar
Inperio Santuaren enperadore titulua, eta Borgoñako Mariaren lurrak (Herbehereak,
Luxenburgo eta Flandes).
Eremu zabala zen, baina lurralde hauek elkarren artean oso desberdinak ziren eta bata
bestearekiko urrun zeuden. Batasun dinastiko baten parte ziren, baina lurralde bakoitzak
bere erakunde eta legeak mantendu zituen.
Egoera honek eragindako barne-arazo desberdinak zirela eta, 1556an abdikatu egin zuen
eta lurraldeak bere seme Felipe II.aren eta Fernando anaiaren artean banatu zituen, azken
honi Austria eta enperadore titulua emanez.
ZUHAITZ GENEALOGIKOA
KARLOS I.a
Espainiako Karlos I.a
Karlos I.a
Mühlbergen
Karlos I.ak oinordetzan
jasotakoa
Karlos I.a 1517 eta 1556
urte bitartean izan zen
errege
Aiton-amonen eskutik inperio zabala jaso
zuen eta Europan lur asko jaso zituen
(Gaztela, Aragoi, Herbehereak, Luxenburgo,
Flandes, Inperio Santua, Austria, Italiako
lurraldeak), Afrika iparraldean eta Amerikan.
Karlos I.aren zuhaitz genealogikoa
HABSBURGOKO
MAXIMILIANO
• Austriar etxeko
estatuak
• Inperio
Santuaren
titulua lortzeko
eskubidea
BORGOÑAKO
MARIA
• Herbehereak
• Luxenburgo
• Flandes
GAZTELAKO
ISABEL
• Gaztelako koroa
eta jabetzak
Penintsulatik
kanpo (Kanariak,
amerikar
lurraldeak eta
afrikar plazak)
ARAGOIKO
FERNANDO
• Aragoiko Koroa
eta Italiako
jabetzak
(Sardinia,
Napoli eta Sizilia)
FELIPE Ederra
KARLOS I.a
JUANA Eroa
100
Karlos I.aren inperioa
Karlos I.a (1517-56)
Felipe «Ederra» Juana «Eroa»
Maximiliano
Habsburgokoa
Maria
Borgoñakoa
Fernando
Aragoikoa
Isabel
Gaztelakoa
Austriar
Estatuak
Alemaniako
enperadorea
Herbehereak
Flandes
Luxemburgo
Aragoi
Katalunia
Valentzia
Balear irlak
Napoles
Sizilia
Zerdeña
Gaztela
Nafarroa
Amerika
Ipar Afrikako
guneak
Karlos I.aren inperioa Europan eta munduan
Inperioko lurraldeek
beren legeak eta
instituzioak
mantendu zituzten.
Lurralde bakoitzean
erregeordea edo
gobernadorea
zegoen, erregearen
izenean gobernatzen
zuena
Karlos I.aren inperioa
Europan
Karlos I.aren kontrol esparrua
s. XVI
XVI. mendea: Espainiako Inperioaren goraldia
-Karlos I.a (1517-1556)
-Felipe II.a (1556-1598)
Felipe II.a
Felipe II.aren inperioa
1556an Karlos I.ak abdikatu zuen eta bere inperio handia
bitan banatu zuen. Felipe semeari Espainiako, Italiako eta
Flandesko lurraldeak utzi zizkion. Alemania aldekoak bere
anaia Habsburgoko Fernando I.ari.
Karlos I
Felipe II
Felipe II.aren inperioa
Europan
Felipe semeari
lurralderik
garrantzitsuenak utzi
zizkion: espainiarren,
italiarren eta
flamenkoen lurraldeak
Felipe II.aren Inperioa
Madril, inperioaren hiriburua: Eskoriala
v x xv xx
Aro Modernoa – XVII. mendea
XVII. mendearen hasieran
Espainiak munduko
inperiorik aberatsena eta
boteretsuena zuen
AUSTRIAR HANDIAK
KARLOS I.a
FELIPE II:a
XVI. mendea
AUSTRIAR TXIKIAK
FELIPE III.a
FELIPE IV.a
KARLOS II.a
XVII. mendea
Karlos II.a
(1665-1700)
Felipe IV.a
(1621-1665)
Felipe III.a
(1598-1621)
FELIPE III.a
• 1598an heldu zen tronura
• Gobernu lanak balido baten esku
utzi zituen (Lermako Dukea)
• Kanpo politika bakezalea: aurreko
denboretan ez bezala, gerretan ez
sartzea zuen helburu.
• Baina arazo ekonomikoak ez ziren
konpondu.
• Moriskoak kanporatu zituen 1609an.
300.000 inguru.
Felipe III.aren erregealdia (1598 – 1621)
Moriskoak: jatorri musulmaneko biztanleak.
Kristautasunera bihurtu ziren XVI. mendean,
baina praktikan, bere hizkuntza eta ohitura
islamdarrei eutsi zieten.
Lermako Dukea
Felipe III.a
FELIPE IV.a
• 1621an hartzen du tronua
• Aitak bezala balidoa zuen, Olivares-ko konde-dukea.
• Kanpo politika: 1621an flandestarren aurkako gerra jarraitu zuen;
• 1618an Hogeita Hamar Urteetako Gerran aritu zen talde
katolikoaren buru.
Felipe IV.aren erregealdia (1621 – 1665)
Olivaresko Konde-Dukea
FELIPE IV.a
Felipe IV.a
Karlos II.aren erregealdia (1665 - 1700)
• 4 urterekin hartu zuen tronua eta bere
ama Maria Austriakoa erregeorde
izendatu zuten
•Bere erregetzaren lehen zatian krisia izan
zuen, baina egoerak onera egin zuen
1680tik aurrera.
• Ez zuen izan seme-alabarik eta horrek
ondorengotzaren arazoa sortu zuen. Nor
izanen zen hurrengo erregea?
• 1700.ean hil zenean, Austriako etxearen
dinastia amaitu egin zen eta jatorriz
Frantziakoa zen dinastia batek hartu zuen
tronua, Borboi dinastiak.
Karlos II.a
Karlos II
(1665-1700)
19. Balidoak
Austriar Txikien garaian (XVII. mendean), errege hauen gobernatzeko gaitasun
ezagatik, Felipe III. erregeak sortutako kargu politikoa. Erregearen konfiantzazko
pertsonak ziren, eta oso eskumen zabalak zituzten, batez ere ekonomia eta politika
arloan, praktikan erregearen izenean gobernatuz.
Haietako askok boterea beren mesedean erabiltzearen ondorioz, Koroaren
administrazioaren ustelkeria eta eraginkortasunik eza areagotu ziren.
Botere handiko balidoak egon ziren: Lermako Dukea (Felipe III.arekin), Olivares
Konde-Dukea (Felipe IV.arekin) eta Juan Jose Austriakoa (Karlos II.arekin).
Borboien garaian balidoen betekizuna ministroek hartu zuten eta azken balidoen
eredu nagusia Godoy dugu, Karlos IV.arekin XIX. mendearen hasieran.
Lermako Dukea
Juan Jose
Austriakoa
Olivaresko Konde-
Dukea
Lermako Dukea Felipe III.a
BALIDOAK
Lermako DukeaFelipe III.a
Felipe IV.a Olivares Konde-Dukea
OLIVARESKO KONDE-DUKEA
JUAN JOSE AUSTRIAKOA
Juan Jose Austriakoa
20. Moriskoen kanporaketa
Moriskoak, Granadako konkista ondoren, Iberiar Penintsulan bizi ziren kristauturiko
musulmanak ziren (haien hizkuntza eta ohiturak mantenduz) eta 1609. urtean, Felipe III.
erregeak horrela erabaki zuelako, kanporatuak izan ziren.
XVI. mendearen erdialdetik aurrera, beren egoerak okerrera egin zuen: nekazaritza-lurrak
kendu zitzaizkien eta beren bizimoduaren (hizkuntza, janzkera…) aurkako dekretuak
kaleratu zituzten. Honen aurrean, Alpujarretan matxinatu ziren, baina erregearen tropek
zapaldu egin zituzten.
Erabateko kanporaketa 1609an dekretatu zen, Felipe III.aren garaian, monarkiaren batasun
edo uniformetasun erlijiosoa lortzeko, baina erabili zen aitzakia honakoa izan zen:
moriskoek turkiarrak eta berebereak lagundu omen zituzten espainiar kostalde
mediterraneoan gertatu ziren erasoetan.
300.000 moriskok baino gehiagok alde egin behar izan zuten Penintsulatik, batez ere
Aragoiko Korotik, eta gehienek Afrika iparraldera jo zuten.
Moriskoak kanporatzeak ondorio negatiboak eragin zituen nekazaritzan eta artisautzan,
bereziki Levante aldean igarri zirenak (langile trebeak eta onak baitziren).
ALPUJARRETAKO MATXINADA (1568-71)
MORISKOEN KANPORAKETA. 1609
149
MORISKOEN KANPORAKETA
Ekonomia eta gizarte-
krisialdia
XVII. mendean espainiar biztanleriak
atzerakada izan zuen, ondokoak zirela
eta:
- Uzta txarrak eta izurriak,
- Moriskoak kanporatzea,
- Gerrak eta
- Amerikarako emigrazioa.
Aro Modernoa. Austriarren garaia
Karlos II.a:
Austriarren arteko azken erregea.
Ondorengo zuzenik gabe hil zen, eta
testamenduan Borboi familiako Felipe
izendatu zuen ondorengo bezala.
Austriarren familiak ez zuen hori onartu, eta
ONDORENGOTZA GERRA hasi zen.
Borboien garaipenak dinastia aldaketa ekarri
zuen.
21. Ondorengotza gerra
1701 eta 1714 bitartean, Austriar etxeko Karlos II.a ondorengorik gabe hil zenean piztu zen
gerra, zeinaren ondoren Borboien dinastia ezarri zen Espainian.
Egoerak bi hautagai egotea ekarri zuen, eta bakoitzak bere aliatuak zeuzkan:
Borboien hautagaia Felipe d´Anjou zen. Nazio barnean Nafarroa eta Gaztelaren babesa
izan zuen. Nazioartean, aldiz, Frantziarena.
Austriarren hautagaia Karlos Artxidukea zen. Nazio barnean Aragoiren babesa zuen,
nazioartean Britainia Handiarena, Portugalena eta Holandarena zuen bitartean (azken
hauek Borboien indartzea ekidin nahi zuten).
Baina 1711n Karlos artxidukea Austriako enperadore bihurtu zenean (Austriarrak gehiegi
ez indartzearen beldurrez, Austria eta Espainiako koroak batzen baziren), ingelesek eta
holandarrek gerrari bukaera ematea erabaki eta bitartekaritza papera hartu zuten.
Gerra 1714. urtean amaitu zen Utrecht eta Rastadt bake-itunen bitartez: Felipe V. Borboia
onartu zen erregetzat (Frantziako tronuaren eskubideei uko eginez), Borboien dinastiari
hasiera emanez. Ordainetan, Espainiak Austriari Italiako lurrak eta Britainia Handiari
Gibraltar eta Menorka eman behar izan zizkien.
Karlos II.a
(1665-1700)
BORBOIAK:
Felipe d´Anjou
HABSBURGO ETXEA:
Karlos artxidukea
Ondorengotza Gerra
(1701-1714)
KARLOS II.a eta ONDORENGOTZA GERRA
KARLOS II.a
(hiltzean)
Espainiako
Ondorengotza
gerra
(1701-1714)
Frantziako Felipe d´Anjou
Austriako Karlos artxidukea
VS.
ONDORENGOTZA GERRA
FELIPE
D´ANJOU
AUSTRIAKO
KARLOS
ARTXIDUKEA
Karlos II.a eta Felipe d’Anjou
Karlos II.a eta
Austriako
Karlos artxidukea
Ondorengotza Gerran
borrokatu zuten
Estatuak
Ondorengotza Gerra: Bartzelonako defentsa (1714/9/11)
ONDORENGOTZA GERRAREN ONDORIOAK
Utrecht-eko Tratatua: Espainiak galdutako lurraldeak
Felipe V.a
22. Planta Berriko Dekretuak
1707 eta 1716 urte bitartean Felipe V. Borboiak Aragoiko Koroan aplikatutako
dekretuak, Ondorengotza Gerran Borboien kontra egiteagatik.
Aragoiko Koroako lurraldeek (Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Mallorka) haien
foruak eta erakunde guztiak galdu zituzten, eta handik aurrera Gaztelako legeak,
erakundeak eta administrazioa onartu behar izan zituzten, hizkuntzarekin batera
(gaztelania ezarri zen hizkuntza ofizial bakarra). Horrela erresumak izateari utzi
eta probintziak bihurtu ziren.
Nafarroak eta euskal probintziek foruak eta erakundeak mantendu zituzten,
Ondorengotza Gerran Borboien alde borrokatu zutelako (Lehen Gerra Karlistara
arte mantendu zituztelarik).
Planta Berriko Dekretu hauek Borboien politika zentralistaren lehenengo neurria
izan ziren.
Borboiak. XVIII. mendea
Felipe V.a (1701-46)
Fernando VI.a (1746-59)
Karlos III.a (1759-88)
Karlos IV.a (1788-1808)
BORBOIAK: XVIII. mendeko ERREGEAK
Felipe V.ak (1701-1746) hasiera eman zion Borboien dinastiari
Espainian.
1. Barne politika:
Errege berriak Espainiako erresuma ezberdinen bateratze
administratiboa eragin zuen politika zentralista bat gauzatu zuen.
Planta Berriko dekretuen bidez, (Aragoi, Katalunia, Valentzia eta
Balearrak) foruak indargabetuak geratu ziren. Okupazio
militarraren bidez lurralde hauek Gaztelan integratuak egotea
ziurtatu zuen.
2- Kanpo-politika:
Felipe V.arekin, Utrechteko akordioan Espainiak Europako
lurraldeak galdu zituen.
Espainiako kanpo jokaera frantziarren interesen menpe gelditu
zen.
Karlos III.ak (1759-1788) erreforma-programa bat bultzatu zuen
Despotismo Ilustratuaren korronteari jarraituz:
• Administrazio zentralizatua eta eraginkorra ezartzea.
• Erregimen Zaharreko instituzio eta pribilegioak desagerraraztea.
• Ekonomia hobetzea (Estatuaren lantegien sorrera, ubideen eta
bideen eraiketa…).
• Eliza Estatuaren kontrolpean jartzea.
• Gobernuak irakaskuntza berrantolatu zuen.
Felipe V.a
Fernando VI.a
Karlos III.a
Karlos IV.a
ESPAINIAKO ERREGEAK
BORBOIAK
Aro Modernoa. Borboien garaia
 Aldiaren ezaugarri orokorrak:
- Espainia bigarren mailako potentzia izatera pasa zen.
- Politika barne-gaietara mugatu zen.
- Ageriko errekuperazio zantzuak, arlo guztietan.
 Oinarri politikoak:
- Absolutismoa: erregearen botere mugagabea.
- Zentralismoa.
 ILUSTRAZIOA: HERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTE
EKONOMIKOei esker ezarria. Erreformei esker ekonomiak
hobera egin zuen, eta zenbait sektore indartu egin ziren, hala
nola Kataluniako ehungintza eta itsas-merkataritza. Hala ere,
Antzineko Erregimenaren oinarriak bere horretan mantendu
ziren (jabetzak, estamentuak…).
XVIII. MENDEA
 XVIII. mendean aurreko mendeetako gizarte eta ekonomiaren egitura
berberek bere horretan jarraitzen zuten. Baina aldaketa sakonak
gertatzen ari ziren, azkenean sistema hori desagerraraziko zutenak.
 Antzinako Erregimeneko ekonomiaren ezaugarri nagusiak ziren lehen
sektoreko jardueren nagusitasuna, batez ere nekazaritza eta
abeltzaintzarena, eta merkataritza eta industriaren pixkanakako
hazkunde etengabea.
 XVIII. mendean zehar, absolutismoa Europako monarkia ia guztien
sistema politikoa izan zen, eta honen ezaugarria zen erregeak botere
guztiak biltzen zituela bere baitan. Salbuespena Britainia Handia zen,
bertan erregea legearen eta Parlamentuaren menpe baitzegoen.
 XVIII. mendean mugimendu intelektual bat garatu zen, Ilustrazioa,
Antzinako Erregimenaren kritika sakona egin zuena. Erregeek ideia
ilustratu batzuk erabili zituzten, eta horrela DESPOTISMO
ILUSTRATUA sortu zen.
XVIII. MENDEA
 XVIII. mendeko azken herenean, monarkia absolutuaren
eta gizarte estamentalaren kontrako jarrera indartu egin
zen. Kontrakoek liberalismoaren ideia berriak baliatu
zituzten politika, ekonomia eta gizartea antolatzeko bide
berriak proposatzeko.
Ilustrazioa
XVIII. mendean Europan garaturiko mugimendu intelektuala,
Antzineko Erregimenaren sistema politikoa, ekonomikoa,
soziala eta kulturala gogor kritikatuz. Arrazoian, askatasunean
eta berdintasunean oinarrituta, Erregimen Berri bat
proposatzen zuen:
Monarkia absolutua ↔ Monarkia Parlamentarioa
Gizarte estamentala ↔ Klase-gizartea
Merkantilismoa ↔ Liberalismo Ekonomikoa
Pentsamendu tradizionala ↔ Pentsamendu arrazionala
Estatu konfesionala ↔ Estatu akonfesionala
↓
LIBERALISMO POLITIKOA ETA EKONOMIKOA SORTUZ
MONTESQUIEU:
•Aginteen banaketa
•Gizonezko sufragio zentsitarioa
•Subiranotasun nazionala
•Monarkia parlamentarioa
•Berdintasun juridikoa
ROUSSEAU:
•Subiranotasun herritarra
•Benetako berdintasuna
VOLTAIRE:
•Sineskeria eta Elizaren kritika
LIBERALISMO POLITIKOA
LIBERALISMO EKONOMIKOA
ADAM SMITH
1. Nazio baten aberastasuna lanean datza
2. Askatasun ekonomikoa:
1. Ekimen pertsonala
2. Konpetentzia
3. Estatuak ez du parte hartu behar
ekonomian.
4. Librekanbismoa.
5. Merkatu-ekonomia
ADAM SMITH
AINTZINAKO ERREGIMENAREN KRITIKA
ESPAINAKO
ILUSTRAZIOA
Floridablancako
kondea
[Estatuko
Idazkaria]
Arandako kondea
Pablo de Olavide
Jovellanos
Campomanes
[Hazienda]
Francisco de Cabarrús
Hazienda
23. Merkantilismoa
XVII eta XVIII. mendeetan, absolutismoaren garaian, eman zen teoria ekonomikoa.
Honen arabera, Estatu baten aberastasuna metal preziatu (urrea eta zilarra)
kopuruaren arabera neurtzen zen. Hori dela eta Estatuak ekonomian esku hartu
zuen (interbentzionismoa, ekonomiaren planifikazioa), neurri protekzionisten bidez
herrialdea aberastuko zelakoan. Hartutako neurri nagusiek esportazioak
sustatzeaz gain inportazioak mugatzen zituzten (muga-zergen bidez).
Merkantilismoak Estatuaren aberastasuna (metalak) handitu zuen, baina ez zuen
garapen ekonomikoa sustatu.
XVIII. mendearen bukaeran Adam Smithek sortutako liberalismo ekonomikoak
gogor kritikatu zuen merkantilismoa, askatasun ekonomikoaren kontrakoa zelako.
MERKANTILISMOA
DEFINIZIOA
Nazio baten aberastasuna
metal preziatuen metaketan
datza.
EZAUGARRIAK:
Barneko ekonomia babestea:
• Inportazioak murriztea
zergekin.
• Esportazioak sustatzea.
Interbentzionismoa: Estatuak
ekonomia planifikatzea
PROTEKZIONISMOA
Sortzailea: COLBERT
Espainiako Ilustrazioa eta Despotismo Ilustratua
Borboien erreformismoa: Karlos III.a
Hezkuntza
garrantzia eman
Arazoak • Burgesiaren ahultasuna
• Pentsamendu kontserbadorea
• Elizaren nagusitasuna
Azpigarapena
Inkisizioa
Protagonistak • Campomanes
• Jovellanos
• Aranda
• Floridablanca
• Olavide
• Capmany
• Espiritu kritikoa
• Zientziarekiko
interesa
zertarako
Gizartea
aldatzea
noren aurka
Pribilegiatuak
Erreforma
ekonomikoak
proposatu
Jovellanos
Karlos III Esperientzia gobernu
ilustratuan (Napoles)badu
Despotismo Ilustratua
aurka agertzen dira
nahi du
• Aurrerapena
• Estatuaren modernizazioa
noren aurka
Liberalismo ekonomikoa
Garapen
ekonomikoa
• Kritika soziala
• Orden erlijiosoen
aurkako
oposizioa
• Aurrerapenaren
ideia
Errege
erreformistak
25. Despotismo Ilustratua
XVIII. mendean, Ilustrazioaren eraginez, Europako errege batzuek indarrean jarri
zuten gobernatzeko modua, absolutismoa eta Ilustrazioaren zenbait oinarri
konbinatzen dituena.
Errege hauek, beren botere absolutua eta gizarte estamentala ukitu gabe,
erreforma ekonomiko, administratibo eta kulturalak aplikatu zituzten, Estatua
sendotzeko, administrazioa eta ekonomia modernizatzeko eta kultura hedatzeko.
Despotismo Ilustratua definitzen duen esaldia “Dena herriarentzat, baina herririk
gabe” da, hau da, erregeek herriaren hobe beharrez agintzen zuten, baina,
errealitatean, herria kontuan izan gabe.
Espainian, Despotismo Ilustratuaren ordezkari nagusia Karlos III.a izan zen.
Karlos III.a
ESPAINIAKO ILUSTRAZIOA
Karlos III.aren erregetzan zehar mugimendu ilustratua hedatu
zen
Noren bidez
-Arandako kondea, Floridablanca, Campomanes eta Jovellanos
-Akademiak eta Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak
-Elizaren pentsamendu tradizionalaren nagusitasuna
eta Elizak zuen hezkuntzaren kontrola
-Zientzia, teknika eta industria eta merkataritzarekin
erlazionaturiko lanbideen onespen sozial eskasa
-Nekazaritzaren egoera txarra pribilegioen
ondorioz (noblezia, Eliza, Mestarenak…)
Jovellanos
Campomanes
Floridablanca
Espainiako atzerapen ekonomiko eta intelektuala kritikatzen dute:
Beraz, erreformak egin behar ziren, baina erregea
kontuan hartuz
Despotismo Ilustratua
XVIII. mendean Europako errege
absolutuek ideia ilustratuak aplikatzean
sorturiko politika-sistemari deitzen zaio.
Erregeak saiatu ziren hainbat erreforma
egiten (hirigintzan, hezkuntzan,
nekazaritzan...) ilustratuen eragina
kontrolatzeko eta bere menpekoen bizi-
baldintzak hobetzeko asmoz, baina une
guztietan bere gidaritza eutsiz eta
herriaren parte hartzea baztertuz.
Gainera, erregeek aurrera egin nahi zuten
botere-kontzentrazioan eta ilustratuek
eginiko hainbat kritika baliagarriak ziren
bere kontroletik at zeuden zenbait arlo
desagerrarazteko, esaterako, nobleziaren
eta kleroaren zerga-salbuespenak,
elizaren independentzia eta gremioen
pribilegioak.
24. Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak
XVIII. mendearen bigarren erdian, Estatuaren laguntzarekin, ilustratuek sortu
zituzten elkarte ekonomiko pribatuak, beren ideiak zabaltzeko.
Haien helburu nagusia irakaskuntza eta jarduera ekonomikoak bultzatzea zen,
herrialdearen modernizazioa eta garapena lortzeko asmoz. Honetarako, ezagupen
teknikoak bultzatu, lanbide heziketako eskolak eratu eta atzerriko liburuak
argitaratu zituzten.
Lehenengo elkartea Euskal Herriko Adiskideen Elkartea izan zen (1746),
Peñafloridako Kondeak sortu eta Bergaran egoitza zuena. Ondoren, penintsula
osora hedatu ziren (XVIII. mende bukaera ehun baino gehiago izanik).
Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak: Hedapena (1775-1788)

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)
Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)
Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)Mentxu Gandarias
 
10.gaia errenazimendua eta erreforma
10.gaia  errenazimendua eta erreforma10.gaia  errenazimendua eta erreforma
10.gaia errenazimendua eta erreformaaingura
 
La guerra de la independencia y cortes de Cádiz
La guerra de la independencia y cortes de CádizLa guerra de la independencia y cortes de Cádiz
La guerra de la independencia y cortes de Cádizjaviertalaver92
 
La rendición de Breda_VELAZQUEZ
La rendición de Breda_VELAZQUEZLa rendición de Breda_VELAZQUEZ
La rendición de Breda_VELAZQUEZJavier Pérez
 
10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroa10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroananu373
 
2. M Errenazimendua Eta Erreforma Rg
2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg
2. M Errenazimendua Eta Erreforma RgIES F.J.Z. BHI
 
Monarcas españoles del siglo XVIII
Monarcas españoles del siglo XVIIIMonarcas españoles del siglo XVIII
Monarcas españoles del siglo XVIIIpetasvidal10
 
U8. spanish hegemony 16 century
U8. spanish hegemony 16 centuryU8. spanish hegemony 16 century
U8. spanish hegemony 16 centuryRocío Bautista
 
Renacimiento cinquecento
Renacimiento cinquecentoRenacimiento cinquecento
Renacimiento cinquecentoEvaPaula
 
Esquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xix
Esquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xixEsquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xix
Esquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xixjjsg23
 
U.D.8 La decadencia del Imperio de los Austrias
U.D.8 La decadencia del Imperio de los AustriasU.D.8 La decadencia del Imperio de los Austrias
U.D.8 La decadencia del Imperio de los AustriasManolo Ibáñez
 
A török kiűzése magyarországról
A török kiűzése magyarországrólA török kiűzése magyarországról
A török kiűzése magyarországrólRekuc24
 
Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II.
Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II. Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II.
Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II. Chema R.
 
Feudalismoa
FeudalismoaFeudalismoa
Feudalismoakold78
 
Tema7 el renacer urbano de europa
Tema7 el renacer urbano de europaTema7 el renacer urbano de europa
Tema7 el renacer urbano de europadedededo
 
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-Mentxu Gandarias
 
Aro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaAro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaokiltxo
 

Was ist angesagt? (20)

Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)
Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)
Erregimen Zaharraren krisia (1788 1833)
 
10.gaia errenazimendua eta erreforma
10.gaia  errenazimendua eta erreforma10.gaia  errenazimendua eta erreforma
10.gaia errenazimendua eta erreforma
 
La guerra de la independencia y cortes de Cádiz
La guerra de la independencia y cortes de CádizLa guerra de la independencia y cortes de Cádiz
La guerra de la independencia y cortes de Cádiz
 
14. Aro Modernoa 2
14. Aro Modernoa 214. Aro Modernoa 2
14. Aro Modernoa 2
 
La rendición de Breda_VELAZQUEZ
La rendición de Breda_VELAZQUEZLa rendición de Breda_VELAZQUEZ
La rendición de Breda_VELAZQUEZ
 
10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroa10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroa
 
2. M Errenazimendua Eta Erreforma Rg
2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg2. M   Errenazimendua Eta Erreforma   Rg
2. M Errenazimendua Eta Erreforma Rg
 
Monarcas españoles del siglo XVIII
Monarcas españoles del siglo XVIIIMonarcas españoles del siglo XVIII
Monarcas españoles del siglo XVIII
 
U8. spanish hegemony 16 century
U8. spanish hegemony 16 centuryU8. spanish hegemony 16 century
U8. spanish hegemony 16 century
 
AURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIAAURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIA
 
Renacimiento cinquecento
Renacimiento cinquecentoRenacimiento cinquecento
Renacimiento cinquecento
 
Esquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xix
Esquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xixEsquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xix
Esquema de la evolución de los partidos españoles en el s. xix
 
U.D.8 La decadencia del Imperio de los Austrias
U.D.8 La decadencia del Imperio de los AustriasU.D.8 La decadencia del Imperio de los Austrias
U.D.8 La decadencia del Imperio de los Austrias
 
A török kiűzése magyarországról
A török kiűzése magyarországrólA török kiűzése magyarországról
A török kiűzése magyarországról
 
Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II.
Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II. Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II.
Tema 8 2 ESO . LA edad moderna en España- Desde Carlos I a Felipe II.
 
Feudalismoa
FeudalismoaFeudalismoa
Feudalismoa
 
Antiguoregimen
AntiguoregimenAntiguoregimen
Antiguoregimen
 
Tema7 el renacer urbano de europa
Tema7 el renacer urbano de europaTema7 el renacer urbano de europa
Tema7 el renacer urbano de europa
 
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
 
Aro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaAro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpena
 

Ähnlich wie 1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia

Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.3ziklozuza
 
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraErdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraorixe5maila
 
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAKHISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAKIES F.J.Z. BHI
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rgaingura
 
C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs Rg
C:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   RgC:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   Rg
C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs RgIES F.J.Z. BHI
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historiaAitzi Es
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.Dtalaia
 
Aro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaima
Aro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaimaAro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaima
Aro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaimaorixe6maila
 
Aurkikuntzen Garaia
Aurkikuntzen GaraiaAurkikuntzen Garaia
Aurkikuntzen GaraiaJon_1998
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoasara6
 
Egokitzapena XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldea
Egokitzapena  XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldeaEgokitzapena  XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldea
Egokitzapena XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldeaaingura
 
AURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIAAURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIAguest24eae2
 
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaiaErdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaiaorixe5maila
 
Aurkikuntza geografikoak
Aurkikuntza geografikoakAurkikuntza geografikoak
Aurkikuntza geografikoakGernikagiza
 

Ähnlich wie 1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia (20)

Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
Aro modernoa; endika m, aitor, antonio, mariana, aida.
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraErdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
 
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAKHISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMAK
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
 
C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs Rg
C:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   RgC:\Fakepath\11   Xvi  M  Espainiako Inperioaren Goren Aldea   Zs   Rg
C:\Fakepath\11 Xvi M Espainiako Inperioaren Goren Aldea Zs Rg
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historia
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.D
 
Aro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaima
Aro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaimaAro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaima
Aro modernoa erik, nora, aimar, maialen, chaima
 
Aurkikuntzen Garaia
Aurkikuntzen GaraiaAurkikuntzen Garaia
Aurkikuntzen Garaia
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Egokitzapena XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldea
Egokitzapena  XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldeaEgokitzapena  XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldea
Egokitzapena XVI.m.Espainiako inperioaren goren aldea
 
AURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIAAURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIA
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaiaErdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
 
Erdi aroa lana.jpeg
Erdi aroa lana.jpegErdi aroa lana.jpeg
Erdi aroa lana.jpeg
 
Aro modernoa 4
Aro modernoa 4Aro modernoa 4
Aro modernoa 4
 
Aurkikuntza geografikoak
Aurkikuntza geografikoakAurkikuntza geografikoak
Aurkikuntza geografikoak
 

Mehr von asunasenjo

1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatiaasunasenjo
 
Vincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh IVincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh Iasunasenjo
 
Vincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh IIVincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh IIasunasenjo
 
Henri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-LautrecHenri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-Lautrecasunasenjo
 
Neoinpresionismoa
NeoinpresionismoaNeoinpresionismoa
Neoinpresionismoaasunasenjo
 
Sorolla. Inpresionismoa
Sorolla. InpresionismoaSorolla. Inpresionismoa
Sorolla. Inpresionismoaasunasenjo
 
Morisot. Inpresionismoa
Morisot. InpresionismoaMorisot. Inpresionismoa
Morisot. Inpresionismoaasunasenjo
 
Degas. Inpresionismoa
Degas. InpresionismoaDegas. Inpresionismoa
Degas. Inpresionismoaasunasenjo
 
Renoir. Inpresionismoa
Renoir. InpresionismoaRenoir. Inpresionismoa
Renoir. Inpresionismoaasunasenjo
 
Sisley. Inpresionismoa
Sisley. InpresionismoaSisley. Inpresionismoa
Sisley. Inpresionismoaasunasenjo
 
Pissarro. Inpresionismoa
Pissarro. InpresionismoaPissarro. Inpresionismoa
Pissarro. Inpresionismoaasunasenjo
 
Monet II. Inpresionismoa
Monet II. InpresionismoaMonet II. Inpresionismoa
Monet II. Inpresionismoaasunasenjo
 
Monet I. Inpresionismoa
Monet I. InpresionismoaMonet I. Inpresionismoa
Monet I. Inpresionismoaasunasenjo
 
Manet. Inpresionismoa
Manet. InpresionismoaManet. Inpresionismoa
Manet. Inpresionismoaasunasenjo
 
XIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaXIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaasunasenjo
 
Velazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoaVelazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoaasunasenjo
 

Mehr von asunasenjo (20)

Irudi guztiak
Irudi guztiakIrudi guztiak
Irudi guztiak
 
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak.1.zatia
 
Vincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh IVincent Van Gogh I
Vincent Van Gogh I
 
Vincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh IIVincent Van Gogh II
Vincent Van Gogh II
 
Henri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-LautrecHenri Toulouse-Lautrec
Henri Toulouse-Lautrec
 
Paul Gauguin
Paul GauguinPaul Gauguin
Paul Gauguin
 
Paul Cezanne
Paul CezannePaul Cezanne
Paul Cezanne
 
Neoinpresionismoa
NeoinpresionismoaNeoinpresionismoa
Neoinpresionismoa
 
Sorolla. Inpresionismoa
Sorolla. InpresionismoaSorolla. Inpresionismoa
Sorolla. Inpresionismoa
 
Morisot. Inpresionismoa
Morisot. InpresionismoaMorisot. Inpresionismoa
Morisot. Inpresionismoa
 
Degas. Inpresionismoa
Degas. InpresionismoaDegas. Inpresionismoa
Degas. Inpresionismoa
 
Renoir. Inpresionismoa
Renoir. InpresionismoaRenoir. Inpresionismoa
Renoir. Inpresionismoa
 
Sisley. Inpresionismoa
Sisley. InpresionismoaSisley. Inpresionismoa
Sisley. Inpresionismoa
 
Pissarro. Inpresionismoa
Pissarro. InpresionismoaPissarro. Inpresionismoa
Pissarro. Inpresionismoa
 
Monet II. Inpresionismoa
Monet II. InpresionismoaMonet II. Inpresionismoa
Monet II. Inpresionismoa
 
Monet I. Inpresionismoa
Monet I. InpresionismoaMonet I. Inpresionismoa
Monet I. Inpresionismoa
 
Manet. Inpresionismoa
Manet. InpresionismoaManet. Inpresionismoa
Manet. Inpresionismoa
 
XIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaXIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitektura
 
Goya
GoyaGoya
Goya
 
Velazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoaVelazquez. Pintura barrokoa
Velazquez. Pintura barrokoa
 

1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia

  • 2. Aro Modernoa. Errege-erregina Katolikoak ARO MODERNOA: XVI., XVII. eta XVIII. mendeak. Antzineko Erregimenaren garaia. ERREGE-ERREGINA KATOLIKOAK (1479-1516). Erdi Aroaren amaiera izan zen.  Iberiar Penintsulako erreinuen bateratzea gauzatu zuten: - GAZTELA ETA ARAGOIKO KOROEN ARTEKO BATASUNA (1479) -Granadaren konkista (1492). Iberiar Penintsulako azken erreinu musulmana menpean hartu zuten. - NAFARROA GAZTELAKO KOROARI ATXIKITZEA (1512) • Kanariar irlen konkista (1512).  Politika espantsionista: - Frantziarekin gerran, Italia kontrolatzeko. - Afrika iparraldeko nukleo garrantzitsuak kontrolatu zituzten. -Amerikaren aurkikuntza eta konkista (1492). Amerika eta Espainiaren arteko harreman ekonomikoak KONTRATAZIO ETXEAk kontrolatu zituen.
  • 3. Aro Modernoa. Errege-erregina Katolikoak • Monarkia autoritarioa: - Kontrolpetik kanpo egon ohi ziren gizarte taldeak ere (noblezia, kleroa...), “mesedeen truke”, menpean hartu zituzten. - Estatu modernoaren sorrera ahalbidetuko duten gobernu organo berriak sortu zituzten:  Errege-kontseilua: ordezkariak monarkek aukeratzen zituzten.  Errege-ordeak: erreinu bakoitzeko erret-ordezkariak.  Hermandade Saindua: orden publikoaren mantenurako.  Ejertzito nazionala: nobleen menpe ez egoteko.  Ogasuna: zergak kobratzeaz arduratu ziren.
  • 5.
  • 6.
  • 7. ESTATU MODERNOAREN ERAIKUNTZA BATASUN DINASTIKOA: Errege-erregina Katolikoak (1479-1516)
  • 8. 14. Gaztela eta Aragoiko koroen arteko batasuna Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ondoren, errege-erreginak izendatu zituztenean 1479an gertatu zen batasun dinastikoa. Senar-emazteari erreinu bitan agintea aitortzeak Monarkia Hispaniarraren hasiera suposatu zuen. Batasun pertsonala izan zen, baina ez zuen batasun politikoa ekarri, Gaztelak eta Aragoiko Koroak politikoki independente jarraitu zutelako. Erreinu bakoitzak bere mugak, legeak, erakundeak, hizkuntzak, txanponak eta ohiturak mantendu zituen independentzia osoz, komunean soilik Erregetzaren erakundea eta Inkisizio Auzitegia izanik. Ezin esan daiteke erreinuen arteko berdintasuna ezarri zenik, Gaztelaren aldeko desoreka agerikoa baitzen. Egoera bere horretan mantendu zen Ondorengotza Gerrara arte (1714), hau da, Borboien dinastia ezarri arte (zeinarekin Aragoiko Koroak bere foruak galdu zituen).
  • 9.
  • 10. GAZTELA ETA ARAGOIKO BATASUN DINASTIKOA (1479) Elkarrekin gobernatzea erabaki zuten, baina batasuna dinastikoa soilik izan zen, erresuma bakoitzak bere lege eta erakundeak mantendu baitzituen.
  • 11.
  • 12.
  • 13.
  • 14. 15. Nafarroa Gaztelako Koroari atxikitzea 1512an Fernando erregeak, Gaztelaren izenean eta Albako Dukearen zuzendaritzapean, egindako Nafarroaren konkista. Konkista hau Gaztelaren testuinguru espantsionistaren garaian egin zen, Nafarroa aspaldian Frantzia eta Gaztela-Aragoiren ikusmiran baitzegoen. Nafarroaren barnean ere bi leinu nagusien arteko gatazkak zeuden (agramondarrak eta beaumondarrak). Azken hauek gaztelarrei laguntza eskatu zieten eta honek konkista erraztu zuen. Konkista azkarra izan zen: 1512ko uztailean tropa gaztelarrek, barneko beaumondarren laguntzarekin, ekin zioten inbasioari eta hilabete gutxitan Nafarroa osoa konkistatu zuten, Nafarroako errege-erreginek (Katalina eta Albreteko Juan) Frantzia aldera ihes egin zutelarik. Errege-erreginek eta agramondarrek lurraldea berreskuratzeko zenbait saiakera egin zituzten (Noain eta Amaiurko batailak esaterako), baina guztiek porrot egin zuten. 1515ean Burgosko Gorteetan berretsi zen Nafarroa Gaztelaren barneko erresuma zela. Hala ere, bere foruak, Gorteak eta erakunde politikoak, mugak, zerga-sistema, e.a. mantendu zituen. Egoera hau horrela mantenduko da 1841. urtera arte, Foru-Legea indarrean jarri arte, zeinaren bidez Nafarroa probintzia bat bihurtu zuten.
  • 16.
  • 18.
  • 19.
  • 20.
  • 21.
  • 22.
  • 23.
  • 24.
  • 25.
  • 26.
  • 29. Aro Modernoa. Errege-erregina Katolikoak BATASUN ERLIJIOSOA: erlijioen arteko elkarbizitza eten egin zen, kristautasunaren mesedean. - JUDUEN KANPORAKETA (1492). - Mudejarren kanporaketa (1501). Kristautu ezean, lurraldea uztera behartuak izan ziren, Granadan egondako altxamendu batzuei erantzunez. - Inkisizioaren ezarpena: kristautasunaren aurkako jarrerak epaitzen zituen auzitegia. Sorginen, konbertsoen... aurka jotzen zuen, horretarako bitarteko gogorrak erabiliz.
  • 30. 16. Juduen kanporaketa 1492an, Errege-erregina Katolikoek, Jainkoa eta erlijio-batasunaren izenean, Gaztela eta Aragoiko judu guztien (“sefardi” deituak) kanporaketa dekretatu zuten, kristautasunera bihurtzen ez baziren. Juduen aurkako sentimendua indartzearen arrazoiak herri honen erlijio-ohiturak eta bereziki beren egoera ekonomiko ona izan ziren. Kalkuluen arabera 150.000 izan ziren alde egin zuten juduak, euren ondasunak Koroaren esku utzita. 50.000 lagunek, aldiz, bataioa hartzea onartu zuten eta geratu egin ziren. Kanporaketak ondorio negatiboak izan zituen arlo askotan: batez ere ekonomian (bankari eta mailegu-emaleak baitziren) eta zientzian (mediku onak zirelako).
  • 31. INKISIZIOA ETA JUDUEN KANPORAKETA
  • 33. "Hemos decidido ordenar que todos los judíos, hombres y mujeres, de abandonar nuestro reino, y de nunca más volver. Con la excepción de aquellos que acepten ser bautizados, todos los demás deberán salir de nuestros territorios el 31 de julio de 1492 para no ya retornar bajo pena de muerte y confiscación de sus bienes (...)"
  • 34. Juduen kanporaketa. XIX. mendeko grabatua
  • 38.
  • 41.
  • 42.
  • 43.
  • 44. XV. mendearen hasieran europarrek ezagutzen zuten mundua: Europa, Mediterraneoa inguratzen zuten lurraldeak eta Itsaso Beltza. AMERIKAREN AURKIKUNTZA. 1492
  • 45. Aurkikuntzen kausak – Mapa berriak Mapa berriak garatu zituzten, portulanoak. Itsasertza eta oztopoak soilik marratzen ziren.
  • 46. Iparrorratza Astrolabioa Koadrantea Nabigazio tresna berriak ere garatuta zeuden eta baliagarriak ziren kostaldetik urrundu ahal izateko.
  • 47. XV. mendearen amaieran, beste itsasontzi mota batzuk sortu ziren: karabelak Grekoen trirremea Erromatarren galera Karabela
  • 48.
  • 49. Kristobal Kolonek, Italiako Genobako itsas-gizonak, uste bat zuen: mundua borobila bazen, Asiara joateko mendebalderanzko bidea hartuta heldu zitekeela, Atlantikoa zeharkatuta, Afrika inguratu gabe. Kolonek bere proiektua Errege Katolikoei aurkeztu zien eta Isabel erreginak eman zuen dirua espediziorako, Santa Fe-ko Kapitulazioak deituriko akordioak sinatuz. (1492). Gaztelarren bidaiak - Kolonen proiektua
  • 51. 1492
  • 52.
  • 53. Kolonen proiektua Hiru itsasontzi atera ziren Huelvako Palos de la Fronterako portutik 1492ko abuztuaren 3an: Santa Maria, Pinta eta Niña izenekoak. Lurra!!!
  • 54.
  • 55. 1492ko urriaren 12an Kolonek Asiara iritsia zela uste izan zuen. Baina, egiazki, kontinente berria aurkitua zuen, Amerika.
  • 57.
  • 58. Kolon Amerikara iritsi zen: XIX. mendeko margolari batek egindako irudi idealizatua Guanahami irla, San Salvador izenarekin bataiatua Indigenak, Kolonen arabera “kanarioen kolorekoak, ez zuriak, ez eta beltzak ere” Pinzon anaiak, karabelen kapitainak, espedizioko banderak dituztela: gurutze berdea fondo zuriaren gainean. Kristobal Kolon errege banderarekin.
  • 59.
  • 60.
  • 61.
  • 62. Kolonen bidaiak 1. Guanahaní irla aurkitu zuten, Bahamak artxipelagoan eta Kolonek San Salvador izena jarri zion. 2. 1493.ean atera zen. La Española irlara heldu ziren eta merkataritzarako guneak sortu zituzten 3. 1498an, Kolon Dominica, Trinidad irletara heldu zen. 4. 1502an Ertamerikako kostaldean zehar ibili zen.
  • 64. Kolonek aurkitutako lurraldeak esploratzeko eta ebanjelizatzeko (kristau egiteko) Errege Katolikoek Aita Santuari lurralde haiekiko soberania eta agintaritza eskubidea eskatu zioten. Kolonen bidaiak eta mundu berriaren zatiketa
  • 65. Baina Portugalek ere nahi zuen bere itsas-gizonek esploratutako lurraldeak bereganatzea eta kontrolatzea. Gatazkak ebazteko, konpontzeko, Tordesillasko Ituna sinatu zen. (1494).
  • 66. INDICAKO OZEANOA OZEANO ATLANTIKOA OZEANO BAREA Ekuador OZEANO BAREA Tordesillasko itunaren eskumen marra Portugalerako hemisferioa Gaztelarako hemisferioa Dokumentu honek irudizko lerro bat markatzen zuen: 370 legua Cabo Verde irletatik mendebalderantz. Hortik mendebalderantz zeuden lurrak Gaztelarentzat eta ekialderantz zeudenak portugaldarrentzat. Horregatik gaurko Brasil portugaldarren esku geratu zen.
  • 68. Konkistatutako lurraldeak Gaztelako Koroak bereganatu zituen. Aurkikuntzarako espedizioa ordaindu zuen eta lurralde berrien kolonizazioa kontrolatu zuen. Berehala ezarri ziren hizkuntza, (gaztelania) kultura, erlijioa eta Gaztelako legeak.
  • 69. Gaztelarren esplorazioak  Gaztelako Koroa Asiara mendebaldetik iristen saiatu zen, Atlantikoa gurutzatuta.  1492an Kolonek Asiara iritsia zela uste izan zuen. Baina, egiazki, kontinente berria aurkitua zuen, Amerika.  1520an Fernando de Magallanes eta Juan Sebastian Elkanok zuzendutako espedizio espainiarrak, munduari lehenengo bira eman zion eta lurra borobila zela erakutsi zen.
  • 70. Portugaldarren eta gaztelarren esplorazio nagusiak
  • 72. 17. Kontratazio etxea Amerikako konkistak sortutako beharrei erantzunez, 1503an Errege-erregina Katolikoek Sevillan sortutako erakunde ekonomikoa. Kontratazio Etxearen funtzio nagusia Amerikako merkataritzaren monopolioa bermatzea zen, hau da, Amerikako merkataritza trafikoaren kontrol osoa egitea. Horrela, Amerikara bideratutako esportazioek Sevilla zuten abiapuntu, eta era berean hango inportazioak Sevillan porturatzen ziren. Horretaz gain, produktuen gaineko zergak kontrolatzen zituen (“erret-bostena” jasotzea batez ere, hau da, Koroak hartutako etekinen %20), Indietako mapak egiten eta gordetzen zituen, itsas pilotuen eskola zen eta merkatal arloko delituak epaitzeko eskubidea zuen. XVIII. mendean Borboiek Sevillatik Kadizera eraman zuten egoitza eta azkenik, 1790. urtean erakundea desagertu egin zen, merkataritza libre utziz.
  • 73.
  • 75. • Merkataritzarako monopolioa (erakunde batek bakarrik egitea) Sevillako portuari eman zioten. Handik irten eta heldu behar zuten itsasontziek. • 1503an Sevillako Kontratazio Etxea sortu zen (Casa de Contratación de Sevilla), merkataritza trafikoa kontrolatzeko. Amerika: espainiarren kolonizazioa – Baliabideen ustiapena
  • 76.
  • 77.
  • 78.
  • 79. KONTRATAZIO ETXEA Metalen sarrera eta prezioen igoera
  • 80.
  • 82.
  • 83. Aro Modernoa. Austriarren garaia Austriar Handiak. XVI. mendea Austriar Txikiak. XVII. mendea Karlos I.a (1517-56) Felipe II.a (1556-98) Felipe III.a (1598-1621) Felipe IV.a (1621-65) Karlos II.a (1665-1700)
  • 84. Aro Modernoa. Austriarren garaia AUSTRIARREN DINASTIA (1516-1701) - Austriar Handiak • Aldiaren ezaugarria: goraldia. Lurralde ugari bereganatu zituzten, baliabideak agortzearen truke. • Erregeak: Karlos I.a eta Felipe II.a Errege-erregina Katolikoen hedapenarekin jarraitu zuten, baina Estatua zorpetuz. - Austriar Txikiak • Aldiaren ezaugarriak: krisia eta gainbehera. Politikan: a) Lurraldeen eta era berean hegemoniaren galera. Westfaliako bakea. b) Olivares Konde-Dukearen zentralismoari aurre egiteko barne- borrokak. c) Erregeen gobernatzeko gaitasun eza. BALIDOAren figuraren sorrera.
  • 85. AUSTRIAR HANDIAK: Karlos I.a eta Felipe II.a AUSTRIAR TXIKIAK: Felipe III.a, Felipe IV.a eta Karlos II.a
  • 86. FELIPE EDERRA eta JUANA EROA ERREGE-ERREGIN KATOLIKOAK: GAZTELAKO ISABEL eta ARAGOIKO FERNANDO
  • 88. XVI. mendea. Aro Modernoa FELIPE II.aKARLOS I.a
  • 90. 18. Karlos I.aren lurralde oinordekotza Errege-erregina Katolikoen oinordekotza haien biloba Karlos I.ak hartu zuen 1517an eta hasiera eman zion Austriarren dinastiari (Habsburgotarrak). Juana Eroa eta Felipe Ederraren semea zen, eta beraz, Errege-erregina Katolikoen eta Austriako enperadorearen biloba zen. Honen ondorioz, izugarrizko lurralde oinordekotza jaso zuen (monarkia hispaniarrak inoiz ezagututako zabalena): Amarengandik (Juana Eroa), Isabel Katolikoaren lurraldeak (Gaztela-Nafarroa, Afrika iparraldeko lurraldeak eta Amerika) eta Fernando Katolikoarenak (Aragoiko Koroa eta Italiako lurrak). Aitarengandik (Felipe Ederra), Austriako Maximilianoren lurrak (Austria) eta Germaniar Inperio Santuaren enperadore titulua, eta Borgoñako Mariaren lurrak (Herbehereak, Luxenburgo eta Flandes). Eremu zabala zen, baina lurralde hauek elkarren artean oso desberdinak ziren eta bata bestearekiko urrun zeuden. Batasun dinastiko baten parte ziren, baina lurralde bakoitzak bere erakunde eta legeak mantendu zituen. Egoera honek eragindako barne-arazo desberdinak zirela eta, 1556an abdikatu egin zuen eta lurraldeak bere seme Felipe II.aren eta Fernando anaiaren artean banatu zituen, azken honi Austria eta enperadore titulua emanez.
  • 91.
  • 94.
  • 96.
  • 97.
  • 98. Karlos I.a Mühlbergen Karlos I.ak oinordetzan jasotakoa Karlos I.a 1517 eta 1556 urte bitartean izan zen errege Aiton-amonen eskutik inperio zabala jaso zuen eta Europan lur asko jaso zituen (Gaztela, Aragoi, Herbehereak, Luxenburgo, Flandes, Inperio Santua, Austria, Italiako lurraldeak), Afrika iparraldean eta Amerikan.
  • 99. Karlos I.aren zuhaitz genealogikoa HABSBURGOKO MAXIMILIANO • Austriar etxeko estatuak • Inperio Santuaren titulua lortzeko eskubidea BORGOÑAKO MARIA • Herbehereak • Luxenburgo • Flandes GAZTELAKO ISABEL • Gaztelako koroa eta jabetzak Penintsulatik kanpo (Kanariak, amerikar lurraldeak eta afrikar plazak) ARAGOIKO FERNANDO • Aragoiko Koroa eta Italiako jabetzak (Sardinia, Napoli eta Sizilia) FELIPE Ederra KARLOS I.a JUANA Eroa
  • 100. 100 Karlos I.aren inperioa Karlos I.a (1517-56) Felipe «Ederra» Juana «Eroa» Maximiliano Habsburgokoa Maria Borgoñakoa Fernando Aragoikoa Isabel Gaztelakoa Austriar Estatuak Alemaniako enperadorea Herbehereak Flandes Luxemburgo Aragoi Katalunia Valentzia Balear irlak Napoles Sizilia Zerdeña Gaztela Nafarroa Amerika Ipar Afrikako guneak
  • 101. Karlos I.aren inperioa Europan eta munduan Inperioko lurraldeek beren legeak eta instituzioak mantendu zituzten. Lurralde bakoitzean erregeordea edo gobernadorea zegoen, erregearen izenean gobernatzen zuena
  • 103.
  • 104.
  • 106.
  • 107. s. XVI
  • 108. XVI. mendea: Espainiako Inperioaren goraldia -Karlos I.a (1517-1556) -Felipe II.a (1556-1598)
  • 109.
  • 111. Felipe II.aren inperioa 1556an Karlos I.ak abdikatu zuen eta bere inperio handia bitan banatu zuen. Felipe semeari Espainiako, Italiako eta Flandesko lurraldeak utzi zizkion. Alemania aldekoak bere anaia Habsburgoko Fernando I.ari. Karlos I Felipe II
  • 112. Felipe II.aren inperioa Europan Felipe semeari lurralderik garrantzitsuenak utzi zizkion: espainiarren, italiarren eta flamenkoen lurraldeak
  • 114.
  • 116.
  • 117.
  • 118. v x xv xx Aro Modernoa – XVII. mendea XVII. mendearen hasieran Espainiak munduko inperiorik aberatsena eta boteretsuena zuen
  • 119. AUSTRIAR HANDIAK KARLOS I.a FELIPE II:a XVI. mendea AUSTRIAR TXIKIAK FELIPE III.a FELIPE IV.a KARLOS II.a XVII. mendea
  • 121.
  • 123. • 1598an heldu zen tronura • Gobernu lanak balido baten esku utzi zituen (Lermako Dukea) • Kanpo politika bakezalea: aurreko denboretan ez bezala, gerretan ez sartzea zuen helburu. • Baina arazo ekonomikoak ez ziren konpondu. • Moriskoak kanporatu zituen 1609an. 300.000 inguru. Felipe III.aren erregealdia (1598 – 1621) Moriskoak: jatorri musulmaneko biztanleak. Kristautasunera bihurtu ziren XVI. mendean, baina praktikan, bere hizkuntza eta ohitura islamdarrei eutsi zieten. Lermako Dukea
  • 125.
  • 127. • 1621an hartzen du tronua • Aitak bezala balidoa zuen, Olivares-ko konde-dukea. • Kanpo politika: 1621an flandestarren aurkako gerra jarraitu zuen; • 1618an Hogeita Hamar Urteetako Gerran aritu zen talde katolikoaren buru. Felipe IV.aren erregealdia (1621 – 1665) Olivaresko Konde-Dukea
  • 130.
  • 131. Karlos II.aren erregealdia (1665 - 1700) • 4 urterekin hartu zuen tronua eta bere ama Maria Austriakoa erregeorde izendatu zuten •Bere erregetzaren lehen zatian krisia izan zuen, baina egoerak onera egin zuen 1680tik aurrera. • Ez zuen izan seme-alabarik eta horrek ondorengotzaren arazoa sortu zuen. Nor izanen zen hurrengo erregea? • 1700.ean hil zenean, Austriako etxearen dinastia amaitu egin zen eta jatorriz Frantziakoa zen dinastia batek hartu zuen tronua, Borboi dinastiak.
  • 133.
  • 134.
  • 136. 19. Balidoak Austriar Txikien garaian (XVII. mendean), errege hauen gobernatzeko gaitasun ezagatik, Felipe III. erregeak sortutako kargu politikoa. Erregearen konfiantzazko pertsonak ziren, eta oso eskumen zabalak zituzten, batez ere ekonomia eta politika arloan, praktikan erregearen izenean gobernatuz. Haietako askok boterea beren mesedean erabiltzearen ondorioz, Koroaren administrazioaren ustelkeria eta eraginkortasunik eza areagotu ziren. Botere handiko balidoak egon ziren: Lermako Dukea (Felipe III.arekin), Olivares Konde-Dukea (Felipe IV.arekin) eta Juan Jose Austriakoa (Karlos II.arekin). Borboien garaian balidoen betekizuna ministroek hartu zuten eta azken balidoen eredu nagusia Godoy dugu, Karlos IV.arekin XIX. mendearen hasieran.
  • 140.
  • 141. Felipe IV.a Olivares Konde-Dukea
  • 143.
  • 146. 20. Moriskoen kanporaketa Moriskoak, Granadako konkista ondoren, Iberiar Penintsulan bizi ziren kristauturiko musulmanak ziren (haien hizkuntza eta ohiturak mantenduz) eta 1609. urtean, Felipe III. erregeak horrela erabaki zuelako, kanporatuak izan ziren. XVI. mendearen erdialdetik aurrera, beren egoerak okerrera egin zuen: nekazaritza-lurrak kendu zitzaizkien eta beren bizimoduaren (hizkuntza, janzkera…) aurkako dekretuak kaleratu zituzten. Honen aurrean, Alpujarretan matxinatu ziren, baina erregearen tropek zapaldu egin zituzten. Erabateko kanporaketa 1609an dekretatu zen, Felipe III.aren garaian, monarkiaren batasun edo uniformetasun erlijiosoa lortzeko, baina erabili zen aitzakia honakoa izan zen: moriskoek turkiarrak eta berebereak lagundu omen zituzten espainiar kostalde mediterraneoan gertatu ziren erasoetan. 300.000 moriskok baino gehiagok alde egin behar izan zuten Penintsulatik, batez ere Aragoiko Korotik, eta gehienek Afrika iparraldera jo zuten. Moriskoak kanporatzeak ondorio negatiboak eragin zituen nekazaritzan eta artisautzan, bereziki Levante aldean igarri zirenak (langile trebeak eta onak baitziren).
  • 149. 149
  • 150.
  • 151.
  • 152.
  • 154.
  • 155.
  • 156.
  • 157. Ekonomia eta gizarte- krisialdia XVII. mendean espainiar biztanleriak atzerakada izan zuen, ondokoak zirela eta: - Uzta txarrak eta izurriak, - Moriskoak kanporatzea, - Gerrak eta - Amerikarako emigrazioa.
  • 158. Aro Modernoa. Austriarren garaia Karlos II.a: Austriarren arteko azken erregea. Ondorengo zuzenik gabe hil zen, eta testamenduan Borboi familiako Felipe izendatu zuen ondorengo bezala. Austriarren familiak ez zuen hori onartu, eta ONDORENGOTZA GERRA hasi zen. Borboien garaipenak dinastia aldaketa ekarri zuen.
  • 159. 21. Ondorengotza gerra 1701 eta 1714 bitartean, Austriar etxeko Karlos II.a ondorengorik gabe hil zenean piztu zen gerra, zeinaren ondoren Borboien dinastia ezarri zen Espainian. Egoerak bi hautagai egotea ekarri zuen, eta bakoitzak bere aliatuak zeuzkan: Borboien hautagaia Felipe d´Anjou zen. Nazio barnean Nafarroa eta Gaztelaren babesa izan zuen. Nazioartean, aldiz, Frantziarena. Austriarren hautagaia Karlos Artxidukea zen. Nazio barnean Aragoiren babesa zuen, nazioartean Britainia Handiarena, Portugalena eta Holandarena zuen bitartean (azken hauek Borboien indartzea ekidin nahi zuten). Baina 1711n Karlos artxidukea Austriako enperadore bihurtu zenean (Austriarrak gehiegi ez indartzearen beldurrez, Austria eta Espainiako koroak batzen baziren), ingelesek eta holandarrek gerrari bukaera ematea erabaki eta bitartekaritza papera hartu zuten. Gerra 1714. urtean amaitu zen Utrecht eta Rastadt bake-itunen bitartez: Felipe V. Borboia onartu zen erregetzat (Frantziako tronuaren eskubideei uko eginez), Borboien dinastiari hasiera emanez. Ordainetan, Espainiak Austriari Italiako lurrak eta Britainia Handiari Gibraltar eta Menorka eman behar izan zizkien.
  • 160. Karlos II.a (1665-1700) BORBOIAK: Felipe d´Anjou HABSBURGO ETXEA: Karlos artxidukea Ondorengotza Gerra (1701-1714) KARLOS II.a eta ONDORENGOTZA GERRA
  • 161.
  • 164.
  • 165. Karlos II.a eta Felipe d’Anjou
  • 167.
  • 169.
  • 170.
  • 171. Ondorengotza Gerra: Bartzelonako defentsa (1714/9/11)
  • 173.
  • 174. Utrecht-eko Tratatua: Espainiak galdutako lurraldeak
  • 176. 22. Planta Berriko Dekretuak 1707 eta 1716 urte bitartean Felipe V. Borboiak Aragoiko Koroan aplikatutako dekretuak, Ondorengotza Gerran Borboien kontra egiteagatik. Aragoiko Koroako lurraldeek (Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Mallorka) haien foruak eta erakunde guztiak galdu zituzten, eta handik aurrera Gaztelako legeak, erakundeak eta administrazioa onartu behar izan zituzten, hizkuntzarekin batera (gaztelania ezarri zen hizkuntza ofizial bakarra). Horrela erresumak izateari utzi eta probintziak bihurtu ziren. Nafarroak eta euskal probintziek foruak eta erakundeak mantendu zituzten, Ondorengotza Gerran Borboien alde borrokatu zutelako (Lehen Gerra Karlistara arte mantendu zituztelarik). Planta Berriko Dekretu hauek Borboien politika zentralistaren lehenengo neurria izan ziren.
  • 177.
  • 178.
  • 179.
  • 180. Borboiak. XVIII. mendea Felipe V.a (1701-46) Fernando VI.a (1746-59) Karlos III.a (1759-88) Karlos IV.a (1788-1808)
  • 182.
  • 183.
  • 184.
  • 185. Felipe V.ak (1701-1746) hasiera eman zion Borboien dinastiari Espainian. 1. Barne politika: Errege berriak Espainiako erresuma ezberdinen bateratze administratiboa eragin zuen politika zentralista bat gauzatu zuen. Planta Berriko dekretuen bidez, (Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Balearrak) foruak indargabetuak geratu ziren. Okupazio militarraren bidez lurralde hauek Gaztelan integratuak egotea ziurtatu zuen. 2- Kanpo-politika: Felipe V.arekin, Utrechteko akordioan Espainiak Europako lurraldeak galdu zituen. Espainiako kanpo jokaera frantziarren interesen menpe gelditu zen. Karlos III.ak (1759-1788) erreforma-programa bat bultzatu zuen Despotismo Ilustratuaren korronteari jarraituz: • Administrazio zentralizatua eta eraginkorra ezartzea. • Erregimen Zaharreko instituzio eta pribilegioak desagerraraztea. • Ekonomia hobetzea (Estatuaren lantegien sorrera, ubideen eta bideen eraiketa…). • Eliza Estatuaren kontrolpean jartzea. • Gobernuak irakaskuntza berrantolatu zuen.
  • 192. Aro Modernoa. Borboien garaia  Aldiaren ezaugarri orokorrak: - Espainia bigarren mailako potentzia izatera pasa zen. - Politika barne-gaietara mugatu zen. - Ageriko errekuperazio zantzuak, arlo guztietan.  Oinarri politikoak: - Absolutismoa: erregearen botere mugagabea. - Zentralismoa.  ILUSTRAZIOA: HERRIAREN ADISKIDEEN ELKARTE EKONOMIKOei esker ezarria. Erreformei esker ekonomiak hobera egin zuen, eta zenbait sektore indartu egin ziren, hala nola Kataluniako ehungintza eta itsas-merkataritza. Hala ere, Antzineko Erregimenaren oinarriak bere horretan mantendu ziren (jabetzak, estamentuak…).
  • 193. XVIII. MENDEA  XVIII. mendean aurreko mendeetako gizarte eta ekonomiaren egitura berberek bere horretan jarraitzen zuten. Baina aldaketa sakonak gertatzen ari ziren, azkenean sistema hori desagerraraziko zutenak.  Antzinako Erregimeneko ekonomiaren ezaugarri nagusiak ziren lehen sektoreko jardueren nagusitasuna, batez ere nekazaritza eta abeltzaintzarena, eta merkataritza eta industriaren pixkanakako hazkunde etengabea.  XVIII. mendean zehar, absolutismoa Europako monarkia ia guztien sistema politikoa izan zen, eta honen ezaugarria zen erregeak botere guztiak biltzen zituela bere baitan. Salbuespena Britainia Handia zen, bertan erregea legearen eta Parlamentuaren menpe baitzegoen.  XVIII. mendean mugimendu intelektual bat garatu zen, Ilustrazioa, Antzinako Erregimenaren kritika sakona egin zuena. Erregeek ideia ilustratu batzuk erabili zituzten, eta horrela DESPOTISMO ILUSTRATUA sortu zen.
  • 194. XVIII. MENDEA  XVIII. mendeko azken herenean, monarkia absolutuaren eta gizarte estamentalaren kontrako jarrera indartu egin zen. Kontrakoek liberalismoaren ideia berriak baliatu zituzten politika, ekonomia eta gizartea antolatzeko bide berriak proposatzeko.
  • 195. Ilustrazioa XVIII. mendean Europan garaturiko mugimendu intelektuala, Antzineko Erregimenaren sistema politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala gogor kritikatuz. Arrazoian, askatasunean eta berdintasunean oinarrituta, Erregimen Berri bat proposatzen zuen: Monarkia absolutua ↔ Monarkia Parlamentarioa Gizarte estamentala ↔ Klase-gizartea Merkantilismoa ↔ Liberalismo Ekonomikoa Pentsamendu tradizionala ↔ Pentsamendu arrazionala Estatu konfesionala ↔ Estatu akonfesionala ↓ LIBERALISMO POLITIKOA ETA EKONOMIKOA SORTUZ
  • 196. MONTESQUIEU: •Aginteen banaketa •Gizonezko sufragio zentsitarioa •Subiranotasun nazionala •Monarkia parlamentarioa •Berdintasun juridikoa ROUSSEAU: •Subiranotasun herritarra •Benetako berdintasuna VOLTAIRE: •Sineskeria eta Elizaren kritika LIBERALISMO POLITIKOA
  • 197. LIBERALISMO EKONOMIKOA ADAM SMITH 1. Nazio baten aberastasuna lanean datza 2. Askatasun ekonomikoa: 1. Ekimen pertsonala 2. Konpetentzia 3. Estatuak ez du parte hartu behar ekonomian. 4. Librekanbismoa. 5. Merkatu-ekonomia
  • 200. ESPAINAKO ILUSTRAZIOA Floridablancako kondea [Estatuko Idazkaria] Arandako kondea Pablo de Olavide Jovellanos Campomanes [Hazienda] Francisco de Cabarrús Hazienda
  • 201. 23. Merkantilismoa XVII eta XVIII. mendeetan, absolutismoaren garaian, eman zen teoria ekonomikoa. Honen arabera, Estatu baten aberastasuna metal preziatu (urrea eta zilarra) kopuruaren arabera neurtzen zen. Hori dela eta Estatuak ekonomian esku hartu zuen (interbentzionismoa, ekonomiaren planifikazioa), neurri protekzionisten bidez herrialdea aberastuko zelakoan. Hartutako neurri nagusiek esportazioak sustatzeaz gain inportazioak mugatzen zituzten (muga-zergen bidez). Merkantilismoak Estatuaren aberastasuna (metalak) handitu zuen, baina ez zuen garapen ekonomikoa sustatu. XVIII. mendearen bukaeran Adam Smithek sortutako liberalismo ekonomikoak gogor kritikatu zuen merkantilismoa, askatasun ekonomikoaren kontrakoa zelako.
  • 202. MERKANTILISMOA DEFINIZIOA Nazio baten aberastasuna metal preziatuen metaketan datza. EZAUGARRIAK: Barneko ekonomia babestea: • Inportazioak murriztea zergekin. • Esportazioak sustatzea. Interbentzionismoa: Estatuak ekonomia planifikatzea PROTEKZIONISMOA Sortzailea: COLBERT
  • 203.
  • 204.
  • 205. Espainiako Ilustrazioa eta Despotismo Ilustratua Borboien erreformismoa: Karlos III.a Hezkuntza garrantzia eman Arazoak • Burgesiaren ahultasuna • Pentsamendu kontserbadorea • Elizaren nagusitasuna Azpigarapena Inkisizioa Protagonistak • Campomanes • Jovellanos • Aranda • Floridablanca • Olavide • Capmany • Espiritu kritikoa • Zientziarekiko interesa zertarako Gizartea aldatzea noren aurka Pribilegiatuak Erreforma ekonomikoak proposatu Jovellanos Karlos III Esperientzia gobernu ilustratuan (Napoles)badu Despotismo Ilustratua aurka agertzen dira nahi du • Aurrerapena • Estatuaren modernizazioa noren aurka Liberalismo ekonomikoa Garapen ekonomikoa • Kritika soziala • Orden erlijiosoen aurkako oposizioa • Aurrerapenaren ideia Errege erreformistak
  • 206. 25. Despotismo Ilustratua XVIII. mendean, Ilustrazioaren eraginez, Europako errege batzuek indarrean jarri zuten gobernatzeko modua, absolutismoa eta Ilustrazioaren zenbait oinarri konbinatzen dituena. Errege hauek, beren botere absolutua eta gizarte estamentala ukitu gabe, erreforma ekonomiko, administratibo eta kulturalak aplikatu zituzten, Estatua sendotzeko, administrazioa eta ekonomia modernizatzeko eta kultura hedatzeko. Despotismo Ilustratua definitzen duen esaldia “Dena herriarentzat, baina herririk gabe” da, hau da, erregeek herriaren hobe beharrez agintzen zuten, baina, errealitatean, herria kontuan izan gabe. Espainian, Despotismo Ilustratuaren ordezkari nagusia Karlos III.a izan zen.
  • 208. ESPAINIAKO ILUSTRAZIOA Karlos III.aren erregetzan zehar mugimendu ilustratua hedatu zen Noren bidez -Arandako kondea, Floridablanca, Campomanes eta Jovellanos -Akademiak eta Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak -Elizaren pentsamendu tradizionalaren nagusitasuna eta Elizak zuen hezkuntzaren kontrola -Zientzia, teknika eta industria eta merkataritzarekin erlazionaturiko lanbideen onespen sozial eskasa -Nekazaritzaren egoera txarra pribilegioen ondorioz (noblezia, Eliza, Mestarenak…) Jovellanos Campomanes Floridablanca Espainiako atzerapen ekonomiko eta intelektuala kritikatzen dute: Beraz, erreformak egin behar ziren, baina erregea kontuan hartuz
  • 209. Despotismo Ilustratua XVIII. mendean Europako errege absolutuek ideia ilustratuak aplikatzean sorturiko politika-sistemari deitzen zaio. Erregeak saiatu ziren hainbat erreforma egiten (hirigintzan, hezkuntzan, nekazaritzan...) ilustratuen eragina kontrolatzeko eta bere menpekoen bizi- baldintzak hobetzeko asmoz, baina une guztietan bere gidaritza eutsiz eta herriaren parte hartzea baztertuz. Gainera, erregeek aurrera egin nahi zuten botere-kontzentrazioan eta ilustratuek eginiko hainbat kritika baliagarriak ziren bere kontroletik at zeuden zenbait arlo desagerrarazteko, esaterako, nobleziaren eta kleroaren zerga-salbuespenak, elizaren independentzia eta gremioen pribilegioak.
  • 210. 24. Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak XVIII. mendearen bigarren erdian, Estatuaren laguntzarekin, ilustratuek sortu zituzten elkarte ekonomiko pribatuak, beren ideiak zabaltzeko. Haien helburu nagusia irakaskuntza eta jarduera ekonomikoak bultzatzea zen, herrialdearen modernizazioa eta garapena lortzeko asmoz. Honetarako, ezagupen teknikoak bultzatu, lanbide heziketako eskolak eratu eta atzerriko liburuak argitaratu zituzten. Lehenengo elkartea Euskal Herriko Adiskideen Elkartea izan zen (1746), Peñafloridako Kondeak sortu eta Bergaran egoitza zuena. Ondoren, penintsula osora hedatu ziren (XVIII. mende bukaera ehun baino gehiago izanik).
  • 211.
  • 212.
  • 213.
  • 214. Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak: Hedapena (1775-1788)