1. NERE HERRIKO NESKATZA MAITEAE
Benito lertxundi
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur lanztatzen
itsaso garden, lur gozoko landare ,
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen
bihotz minberen egunsentia
herri sufrituen lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira
Bederatzi anai-arrebetatik azkena da Benito Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean,
ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak
marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen
zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta
tailugile gisa lehen lanak egin zituen.
Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun batean bertako jabeak, Martin
Lizasok, bat utzi zion. Bere kabuz jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra
2. elektriko bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen
zituen;