SlideShare a Scribd company logo
1 of 29
7.multzoa
Depresio Handia eta
garaiko Artea
Multzoko edukiak:
•Festaren amaiera. Krisi ekonomikoa.1929ko boltsa krisia. Mundu mailako
krisi ekonomikoa. Totalitarismoen gorakada.
•Txiroekin konprometituriko argazkilaritza:Dorothea Langue, Walker Evans.
•Komiki europarra: "Tintín", Hergé.
•Komiki iparramerikarra. Lehen super-heroia: "Superman" Jerry Siegel, Joe
Shuster.
•Heroi triste eta bakartia: "Batman" BobKane, Bill Finger.Amerikar ohorea:
"Captain America" Joe Simon, Jack Kirby.Espazioko abenturak: "Flash
Gordon", Alex Raymond.
Festaren amaiera. Krisi ekonomikoa.1929ko boltsa
krisia. Mundu mailako krisi ekonomikoa. Totalitarismoen
gorakada
1. Europako egoera politikoa eta honen islada artean.
Estatu Batuetako 1929ko boltsa crack-a eta errepresentazio
plastikoa.
1929ko crackaren kausak
Lehenik eta behin kontutan izan behar da Estau Batuek hazkunde ekonomiko handia eta oparotasun maila altua lortu
zuela.
Biztanleen diru-sarrerak ez ziren kontsumoa hazten jarraitzen joateko bezain beste igo
Industrian produkzioaren hazkunde garrantzitsua eman zen. 1921eko krisitik berreskuratu eta 1927ra bitartean garapena
konstatntea izan zen, produktu industrialen oparotasuna eman zen. Nekazaritzan produkzioaren gorakada garrantzitsua
izan zen, superabita zegoen.
Espekulazioa izan zen crackaren lehen kausa (akzioen prezioak ez zuten isladatzen enpresen ekonomia errealen egoera),
negozioak azkarragoak eta arrakastatsuagoak ziren, aurrezle txikiek inbertitzea erabaki zuten eta honetaz beren bizimodu
estiloa egin zuten; ez zen inbertitzen aurreztutako dirua, boltsa artekariek bezeroei prestatzen zieten dirua erositako titulu
propioen bermea izan ohi zen, akzioen prezioa inoiz jaitsiko ez zela uste baitzuten.
Crackaren eragina EEBBtan
•Depresio Sakona hasi zen une horretaitk aurrera.
•Milaka inbertsorek porrot egin zuten eta akzioak kredituekin erosi
zituztenak, jada ezin zituzten ordaindu.
•Biztanlerian izua zabaldu zen.
•Suizidio masiboak eman ziren.
•Prezioen erortzeagatik nekazaritza krisia eman zen.
•2000 bankutik goitik porrot egin zuten, milaka bezero bere aurrezkiak
ateratzera joan baitziren eta hauek ezin izan zuten egoera jasan.
•Industriarako kapitala falta zen.
•Langabeziak gora egin zuen (12 milioi langabe baino gehiago).
•Kontsumoa uzkurtu zen eta enpresak ezin izan zuten aurrera egin,
beraien kontsumitzaile kopurua murrriztu zen, hauek porrot egin
baitzuten eta besteak oso egoera ekonomiko zaila baitzuten.
Urte haietako burtsaren
krisialdiaren islada
Crackaren eragina mundu mailan
lKrisi ekonomikoa mundu mailan hedatzen da, sistema kapitalistarekiko mesfidantza
zabaltzen da, gizarte maila baxuenengandik probesten baita. Garai hautan ematen da
komunismoaren eta fasxismoaren garapen itzela.
lEstatu Batuetako eta nazioarteko ekonomiaren arteko loturak, bereziki europar
ekonomiaren menpekotasunak, Depresio Sakona mundu osora hedatu zuen.
lAmeriketako prezioen beherakadak munduko beste tokietako industrian eragin zuzena izan
zuen, hauek estatubatuarren prezioak baino garestiagoak zituzten eta ezin zutenez maila
berean konpetitu, beraien exportazioeetan beherakada jasan zuten. Bestalde,
estatubatuarren nazioarteko eskaerak (hauen inportazioak) murriztu ziren eta beste
herrialdetako exportazioak gelditu zituen, munduko komertzioa murriztu zelarik.
lEstatu Batuak beste herrialdeetan inbertituta zuen kapitala berreskuratzen saiatu zen.
Zehazki zuzenean Alemaniakoa, gudako konponketei aurre egiteko kreditu altuak
eskatzera behartua izan zena eta Ipar Amerikarekin zorpetuta zegoena Versalleseko
Tratatuan akordatu bezala,zeinetan zorra esku-dirutan ordaindu behar zuela sinatu zen.
II. Errepublikaren garaian, Espainian, gizarteko sektore batzuen eskutik egin nahi zuten modernizazio prozesuaren
porrotak kapitalismoaren historian eman zen depresio ekonomiko basatienarekin kointziditu zuen. Espainiako Guda
Zibilak Espainia odolustu zuen, estatu totalitario batean bihurtu zuen eta kontinentean etortzear zen guda handiaren
aurrekaria izan zen.
2. Giza-artea edo arte konprometitua.
2.1.Dorothea Lange eta Walker Evans-en lan
fotografikoa.
Argazkilaritza giza dokumentu
•Aktualitate erreportai eta erreportai dokumentalaren arteko
desberdintasunak:
•Argazkigintza dokumentalak luzaroan eta existitzen diren
egoerei buruz aritzen da.
•Aktualitate erreportaiak egoerak unekoak, laburrak eta
aislatu modura hartzen ditu, oinarrizko gertakarietan
zentratzen da (zer gertatu zen, nori, noiz eta non).
•Argazkigintza dokumentalak gertakariak eta baldintzak
aztertzen ditu, hauengatik ukitutako bizitzekin erlazionatuz.
Gertakariaren kausak bilatzen ditu eta honen ondorioak
parte hartzen duten pertsonengan edo ukituak suertatzen
direnen artean.
•Aktualitateko argazkigintzak iritzi publikoa hunkitzen eta
erreakzionarazten duten duten gertakariak ilustratzen ditu.
•Argazkigintza dokumentala argazkilariak duen
identifikazio sentimentuarekin, jarrera bat hartzearekin eta
bere interesekin erlazionatua dago. Argazkilariarentzat
erakusten ari dena garrantzitsua da eta
erretrataturikoarentzako desiratzen du giza jarraibideak
ulertuak badira, sinisten du ikuslegoak kontzientzia hartu
eta aktuatuko duela
•Dorothea Lange (1895 -1965) Fotokazetari dokumental
estatubatuar eragilea izan zen, Nekazaritza Segurtasunerako
Administrazioaren bulegorako egin zuen “Depresio Sakona”
lanagatik ezaguna. Depresio Sakonaren ondorioei buruzko Langen
argazki humanistak munduko fotokazetaritzan kazetari garrantzitsu
batean bihurtu zuten.
•Depresio Sakonarekin Langek bere estudioetako argazki kameren
objektiboak kalera atera zituen. Etxegabeen eta langabetuen
argazkiei esker bertoko argazkilarien arreta jaso zuen, eta
administrazio federalak bere barne lanetarako ere kontratatua
izatera iritsi zen.
•1935ko abenduan Dixon-etaz banantzen da eta Paul Schuster
Taylor, Kaliforniako Unibertsitateko ekonomia irakaslearekin
ezkontzen da. Taylorrek, Lange gizarte eta gai ekonomikoetan
prestatu zuen, eta elkarrekin, langile inmigrante eta landetako
esplotazioari eta nekazal munduko txirotasunari buruzko
dokumentala egin zuten hurrengo sei urteetan. Taylorrek
elkarrizketak eta Langek argazkiak egiten zituen.
•1935 eta 1939 bitartean Langek departamentu ofizialetarako lan
egin zuen, beti baztertuak eta txiroak erretratatzen, bareziki
baserritarrak, desplazaturiko familiak eta etorkinak. Egunkari
nazionalei doan banatuak, bere argazkiak aro hartako ikono
bilakatu ziren.
Dorothea Lange, 1938ko uztaila, portxean tabakoa sailkatzen atalekoa, Douglas-tik hurbil, Georgia.
Monokultibo sistemarekiko kezka eta arriskua murrizteko programakoa
Lewis Hine 1920-1940 garaia. 1932an argitaratu zuen Men at Work bilduma.
Garai honetan, Hine-k bere “Gizona lanean” seriea hasi zuen , industrian lan egiten zutenen pertsonalitatea eta duintasuna
dokumentatzen zuenekoa. Serie hau hogehita hamarreko hamarkadaren hasieran bukatu zuen Empire State Building etxeorratzaren
eraikuntzan ateratako argazkiekin dokumentatu zuena, lehen indusketatik hasita azken altzairu habe garaierenera arte. Hinek lehen ald
erakutsi zuen argazki dokumentala ezin zela izan erabat erreala eta objektiboa.
« Mollohan Mills lantegian neskatikoa
lanean, Newberry, Hego Carolina»
(1908)
lWalker Evans, (1903 1975) argazkialri estatubatuarra.
lWilliam College-n ikasi zuen 1922-23 bitartean, eta 1926an
Sorbonan, 1930ean hasi zen argazkigintzan. 1940An John
Simon Guggenheim Fundazioaren beka lortu zuen. 1945An
Time aldizkarian sartu zen eta 1965an Fortune aldizkarian.
Urte berberean Yale Unibertsitateko arte eskolako
argazkigintza irakasle izatera pasa zen
•Bere lana 1929ko krisialdiari lotua dago, hamarkada horretan
Nekazal Segurtasun Administraziorako programan parte hartu
zuen. Alabamako partzuerren (aparcero) irudiak, Dorothea
Langerenekin batera mundu modernoaren ikono bilakatu dira.
•Evansek edertasuna eguneroko eta arruntak diren
objektuetan aurkitzen du.
•Bere lana Artearen Museo Metropolitanoak eskuratu zuen
1994an.
Walker Evans, Allie Mae Burroughs
Walker Evans "New Orleans downtown
street, Louisiana" c. December 1935.
2.2. Gizartearekin konprometitutako artisten lan
fotografikoa argazkilaritza estetizistarekin
konparatzea, adibidez Cecil Beaton-enarekin.
Argazkilaritza estetizista
Cecil Beaton 1926an Londonen eginiko erakusketarekin eman zen
ezagutzera. Jarraian, estudio fotografiko propioa ireki eta gero
(moda mundua eta erretratugintzara emana) 1920 hamarkadaren
amaieran, Vogue aldizkariaren amerikar ediziorako lan egin zuen,
hasieran ilustratzaile bezala izanz en kontratatua argazkilaria
izatera pasa aurretik. 1931An Vogue aldizkariaren britainiar
edizioarekin sinatuko du kontrata. Bere karrera lagunak eta jende
ospetsuari argazkiak egiten hasi zuen. Harper's Bazaar eta Vanity
Fair moda aldizkarietarako ere lan egin izan zuen.
1930eko urteetan Hollywoodeko pertsona ospetsuen erretratu
aunitz egin zituen, eta 1937an erretetxe britainiarreko erretratista
ofiziala izan zen.
1950eko hamarkadan moda argazkilari bezala gainbehera etorri
zen eta argazkilari independientea bilakatu zen. Garai hartan,
gertutik ezagutzera iritsi zen Carlos de Beistegui, jatorri hispano-
mexikarreko milioi-aniztun exzentrikoaren Veneciako jauregian
antolatutako festa itzelan argazkiak egiten aritu zen. Ordutik
aurrera zinema eta antzerkirako janztziak eta dekoratuak egiteari
ekin zion .
Konpara itzazu
Mona von Bismarck, 1936.
Cecil Beaton-ek Vogue-rako egina.
Errefuxiatuak, 1939ko uholdeak.
Dorothea Lange-k egina.
3. Komikiaren sorrera:
Historieta edo komikia mendebaldeko modernitate industrial eta
politikoakoaren produktu kulturala kontsideratzen da,
prentsarekin batera sortu eta paraleloan garatzen joan zena
lehenengo komunikazio mass median. Baina bere jatorria
inprentaren sorreran, 1446an, eta litografiarenean, 1789an,
topatzen da.
XIX. Mendearen amaieran Europan eta Estatu Batuetan
egunkariak irakurle kopurua handitzeko estrategia desberdinak
erabiltzen zituzten, merkatua bereganatzeko. Estatu Batuetan
inpresio sistemen modernizatzeak ahalbidetu zuen 1893an
igandeko suplementuetan koloreko orrialde bat gehitzea. Orduan
hasiko dira Outcault-en Hogan’s Alley (1895) seriea The Yellow
Kid protagonista dueneko hastapeneko komiki historikoa.
Honi jarraituko die Rudolph Dirks-en The Katzenjammer Kids
(1897) eta Frederick Burr Opper-en Happy Hooligan-ek (1899).
Gaur egungo komikiaren oinarriak ipini zituzten, istorioa
kontatzeko jarraian doazen irudi segida erabiliz, pertsonai bat
edo gehiagoren presentzia izatea seriean zehar eta irudian
elkarrizketa testua txertatzea globoetan.
3.1. Komiki europarraren garrantzia, bereziki
Hergé-ren lana.
1929ko Depresio Sakonak komikigintza estatubatuarrean gai eta
estilo berrikuntza areagotu zuen. Nahiz Al Capp-en 1934ko “Li'l
Abner” serie komiko esanguratsuaren moduko lanak agertu, urte
jarraietan abenturazko tirak izango dira arrakastatsuak, Alex
Raymond-en Flash Gordon (1934) , Harold Foster-en Príncipe
Valiente eta Burne Hogarth-en Tarzán , biak 1937koak, Jerry
Siegel eta Joe Shuster-en Superman 1938koa eta Bob Kanen
Batman. Tira komiko hauetan grafismo errealista eta dotorea
erabilko zuten, ilustrazioaren antzekoa, orfura arteko ohikoa zen
marrazki karikatureskoaren kaltetan, baina garrantzitsuagoa izan
zena, istorioa episodioka kontatu ordez hauek jarraitu egiten
zuten eta ezinbestekoa zen azken biñetan suspensea
mantentzea irakurlego fidelak lortzeko.
•Bitartean Paul Winckler-ek 1928an Parisen
sortu zuen Opera Mundi agentzia komiki
estatubatuarra Europan zehar ekoizteko.
•Junior edo Coeurs Valliant moduko aldizkari
franko-belgak abenturazko istorioak oso
grafismo zehatzekoak gehituko dituzte.
Hauetan ezagunena 1929ko Hergé-ren Tintín
•Laister gehituko zaie Le Journal de Spirou,
1938an jaioa Marcinellen (Bélgica), oraindik
gaur egunean ere argitaratzen dena eta
komikilari franko-belga maisu guztiek non
bertan lan egingo duten.
•Tintinen abenturak (jatorrizko izena frantsesez
“Tintin eta Milouren abenturak”) XX. mendeko
Europako istorio serie eragingarriena da. Georges
Remi (Hergé) egile belgak sortua eta “lerro
garbia” izeneko estilo grafiko eta narratibo
bereizgarrikoa. Lan osoa 24 albumez osatua
dago, lehenengoa 1930ean argitaratua eta
azkenaurrekoa 1976?an (azkena, Tintin eta Alfa-
Artea, ez zen bukatzera iritsi, nahiz egilearen
zirriborroak gerora argitaratu)
•Seriean Tintin itxura gazteko eta adin
ezezaguneko erreportari ausarta mundu guztian
barrena bere lagun Milú txakurrarekin ibiltzen
dena da. Berarekin badira ere bigarrren mailako
beste pertsonaia batzuk, zeinek protagonistaren
ospe berdina edo handiagoa lortu duten: hauen
artean Haddock kapitaina. Pertsonai hauen
istorioak kontu handiz girotuak daude bost
kontinenteetako kokapen errealetan, eta baita ere
Hergé-k berak sorturiko leku imajinarioetan.
Lerro garbia:
•Lerro jarrai eta garbiarekin
inguraturiko figurak
•Kolore tonu ertainen, orban beltzen
eta itzalen ez izatea edo gabezia.
•Maskara efektuaren erabilera, hau
da, grafikoki karikatureskoak diren
pertsonaiak ingurune errealistarekin
konbinatzea.
•Narratibari dagokionez,
konposaketa eta joskera klasikokoa,
baina biñeten muntaiari dagokionez
ez guztiz ertsia.
•Generoko historieta: abenturazko
generoko komikia.
Komiki amerikarren urrezko aroa:
1938an Superman sortzen da, komikietako lehen
superheroia gaur egunera arte iritsi dena eta
telebista eta zinemara eraman dena.
Jerry Siegel eta Joe Shuster sortzaileek hasieran
zientzilari ero batek sorturiko gaizkile batengan
pentsatu zuten, baina ideiari buelta batzuk
emanda beste planeta batetik etorritako eta
ongia egiten zuen super-gizonaren istorioa
asmatu zuten. Hasieran ideia zuzenean baztertua
izan zen, baina eskuartean zerbait berria
zutelaren konbentzimenduarekin insistitu zuten
komiki formatua izan zuen arte.
3.2. Komikietako heroi iparamerikarren sorrera:
Heroi triste eta bakartia: Bob Kane, Bill Finger-en “Batman”.
Amerikaren harrotaduna: Joe Simon, Jack Kirby-ren "Captain America".
Espazioko abenturak: Alex Raymond-en "Flash Gordon".
3.3. Komikietako superheroien gako pertsonal eta
soziologikoen azterketa : "Superman" "Batman",
"Captain America"
1938an Max Gaines editoreak argitaratzea
onartu zuen eta urte hartako ekainean “Action
Comic” aldizkarian Supermanek argia ikusi
zuen, 10 zentaboko prezioarekin.
Arrakasta bapatekoa izan zen: bi asteetan,
Action Comic aldizkariaren 1 zenbakiko
edizioa, Supermanen lehen abentura
argitaratu zenekoa, agortu zen. Horrelakoa
izan zen, 30 eta 40ko urteetako historieta
aldizkari edo komikien merkatua erabat hartu
zuten superheroien oldearen hasiera.
Supermanek botere itzelak ditu eta ohikoa da
bera “bala baino azkarragoa, lokomotora
baino indartsuagoa, eraikinak jauzi bakar
batez saltatzeko ahalmena duenekoa” bezala
deskribatua izatea, superindarra,
zauriezintasuna, superabiadura, ikusmen
botereak (x izpiak, ikusmen kalorifikoa,
infragorria eta mikroskopikoa),
superentzumena, superarnasa, izozte
tenperaturetan putz egitea ahalbidetzen diona
eta haize hurakanatuaren indarrez aritzeko
gaitasuna duenekoa.
Batman 1939koa da. DC Comics-eko Batman
izeneko heroiaren seriea da.Egileak Bob Kane eta
Bill Finger. 1940an lehen argitalpenetik hilabete
batzuetara Robin “el chico Maravilla” delakoa kide
berria agertuko da.
DC-ko ikurra da, gaueko zalduna. Beste
superheroiek ez bezala, Batmanek ez ditu
superbotereak, beraz bere “ezagutza zientifikoa,
detektibeen baliabideak eta sasoi fisikoaz”
baliatzen da. Bestalde, ez ditu suzko armak
erabiltzen, hauek gaitzesten ditu bere gurasoak
suzko armez erahilak izan baitziren.
Istorioetan planetako detektiberik hoberenetarikoa
bezala aurkeztua da. Baina berak arau bakarra
dauka,hiriko gaizkileek honengatik beldurra diote
eta honegatik da ezaguna: Batmanek ez du
hiltzen, baina badaki mina egiten eta hiltzaileak
harrapatzeko edo behar duen informazioa lortzeko
edozein metodoz baliatzen da, batzutan mehatxua
eta tortura fisikoa barne.
Joe Simon eta Jack Kirby-ren "Captain
America".
Estatu Batuetako supersoldadu
superpatriota da. Gobernu
estatubatuarrerako Reinstein irakasleak
garatutako supersoldaduarentzako suero
misteriotsu batekin babestua izan zen Steve
Rogers. Honek burmuineko ehunak eta bere
fisikoa hobetzen laguntzen dio, adimen eta
altuera miresgarriak lortuz. Ultimate
unibertsoan, gainera, supersoldaduaren
sueroak Rogers gas pozointsuei eta mota
guztietako gaisotasunei inmune egin eta
edozein zauritik azkarrago osatzea ahaltzen
dio. Bere borrokarako trebeziaz gain,
Rogers-ek bere ezkutua jaurtitzen trebezia
handia du, jaurtiketa bakarrean bete betean
jomuga aunitz jo ahal dituelarik.1941ean
ezagutzera eman zen Capitan America
Comics 1 zenbakian, non portadan
kapitainak Hitler berberari ukabilkada
ozena ematen dion, aleak milioi bat kopia
saldu zituen.
Superheroia fikziozko pertsonaia da, heroi klasikoaren gainetiko
berezkotasunak dituena, gehienetan gizazgaindiko botereak
dituena, baina ez beti, eta fikziozko zientziari lotua. 1930Eko
hamarkadaren amaieran estatubatuar komik book industrian
sortuak, animoa igotzen lagundu zutenak, eta beste medioetara,
zehazki zinemara, egokituak izan direnak.
Superheroien ezaugarri tipikoak dira:
Superheroian bilakatzen deneko jatorri edo unea, bai ahalmen
bereziak lortu zitueneko moduagatik edo horretara bultzatu zuten
traumengatik. Ohikoenak dira:
Jatorri ez gizatiarra: estralurtarrak, jainko mitologikoak,
erdijainkoak, gizateriatik urruneko fikziozko arrazak, errobotak,
fantasmak, deabruak eta abar. Adibideak: Superman, Thor, “Los
Inhumanos”, “La Vision” eta Ziklope.
Jatorri naturala: mutanteak. Adibideak: Wolverine eta Ziklopea.
Zientzia experimentuak: Experimentu baten oker bat izan daiteke
superheroiaren jatorria. Adibidea: Spider-Man, Flash, Hulk edo Los
4 Fantásticos. Baita ere, nahita helburu jakin batekin lorturikoak
kontutan hartu daitezke (Captain America bezala).
Teknologia aurreratua edo gailu mistikoen jabetza, Linterna
Berdearen eraztuna kasu, Iron Man-en armadura edo Wolverine-
ren hatzapar eta eskeletoa egina dagoeneko adamantiuma.
Traumak. Adibidez superheroiaren familia erahila izan zenekoa..
Ez dituzte superbotereak, baina justizia egiten laguntzen dien
abilezia,tresna: eta arma sofistikatuak dituzte: Batman, The
Punisher, Daredevil, etc.
Abilezia bereziak:
Superbotereak: gizaki arrunton gaindiko
ahalmenak, adibidez energia tximistak
jaurtitzea, hegan egitea, gizakiaz
gaindiko indarra, zauriezintasuna,
telepatia, telekinesia eta abar.
Teknologia garaikoarenaren oso
aurretik, adibidez Iron Man-ena.
Botere mistikoak, Doctor Extraño-renak,
Zatanna edo Doctor Fate-renak
bezalakoak.
Gehienetan ez dira agertzen
pertsonaiaren “berezko” botere modura,
naturaz gaindiko izakiak edo botereak
deitzeko ikasi daitezkeen, eta ikasten
dituen edonork menperatu ditzakeen,
ezkutuko teknika bezala baizik.
Zientzia, arte matzial edo beste motako
ezagutzak, “Puño de Hierro”ren kasu.
Captain America edo Flecha Verde-ren
kasuan trebezia atletikoak.
Mr. Fantástico eta Batman-en kasuan
bezala adimen handia.
Errugabearen defentsan eginiko borroka
interesgabea: krimenak, hondamendiak,
estralurtarren inbasio edo baita ere gehienetan
legez kanpoko beste motako mehatxuen aurka
aritzen dira.
Honela beraien balio moralen egituraz hitzegin
daiteke: eskuzabaltasuna, sakrifizioa,
autokontrola, errukia eta abarrek superheroiak
benetako “saindu” moderno bihurtzen dituzte,
aurreko sainduetan fedea galdua duen mundu
batean (kristautasuneko tradizioari jarraiki
“munduaren salbatzaileak” izango dira). Hala eta
guztiz ere ez dute Lurreko bizitza asko aldatzen,
garrantzi gutxiko gaietan aritzen dira (esate
baterako ez dute gerrekin edo goseteekin
amaitzen) . Hau, komunitateari laguntzeko eta
talde lanean aritzeko girotzearekin,
indibidualismoaren garaipenarekin erlazionatu
izan da.
Perfekzio anatomikoak kanon grekolatindarra
jarraitzen du, baita ere beste estetikak jarraitu
ahal dituzte, mangarena esaterako.
Ezkutuko identitate sekretua (alter ego edo
identitate bikoitza); “zibilez” identitate bat dute,
pertsona arrunten itxura izanik, eta bestea
superheroiarena dute, Clark Kent (Superman)
edo Peter Parker (Spider-Man), salbuespenak ere
badira Los Cuatro Fantasticos-en kasu.
Uniforme bat, orokorrean oso estutua
(erropa zibilaren azpian jantzita eramatekoa)
eta kolore deigarrikoa da, identitate sekretua
ezkutatzen dio eta aldi berean superheroiaz
identifikatzen duena. Teorizatzaile batzuentzat
“azpiko-arroparen erakustaldia dirudieneko
traje estu” hau da beste boteredun
pertsonaietaz desberdintzen duen ezaugarria,
Doc Savage edo La Sombra-koak daramatena
ez bezala.
Gaizkile galeria, motibazio eta metodoetan
desberdinak diren, orokorrean beste
muturrekoak, superheroien antzeko
ezaugarriak dituzten pertsonaiak dira.
Superheroien istorioek ia beti maila batean
edo bestean gaizkile edo gaizkile talde
batekin arazoak izaten dituzte barne: el
Duende Verde ( Spider-Man-ekoa), Joker (
Batman-ekoa), el Mandarín (Iron Man-ekoa),
Lex Luthor (Superman-ekoa)ed o Red Skull (
Capitán América-koa).

More Related Content

What's hot

Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Maria Granados
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaaintzira2005
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoamfresnillo
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaaintzira2005
 
Erromantizismoa2
Erromantizismoa2Erromantizismoa2
Erromantizismoa2mfresnillo
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...aintzira2005
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteaknekane zaldua iturrioz
 
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.mfresnillo
 
Abangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuaAbangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuamfresnillo
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoamfresnillo
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakPlastikaDBHLauro
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK951961
 
Erromantizismoa
ErromantizismoaErromantizismoa
Erromantizismoamfresnillo
 
Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)mfresnillo
 
Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.mfresnillo
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak arteanmfresnillo
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoamfresnillo
 

What's hot (20)

Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoa
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
 
Erromantizismoa2
Erromantizismoa2Erromantizismoa2
Erromantizismoa2
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
 
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
 
Abangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuaAbangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktua
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
 
Surrealismoa
SurrealismoaSurrealismoa
Surrealismoa
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK
 
Erromantizismoa
ErromantizismoaErromantizismoa
Erromantizismoa
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)Espresionismoa (berria)
Espresionismoa (berria)
 
Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak artean
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoa
 

Similar to Artearen Oinarriak II 7multzoa

1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAK
1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAK1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAK
1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAKJabitxu Tokiona
 
Historia3.3 3
Historia3.3 3Historia3.3 3
Historia3.3 3katixa
 
Francoren diktadura
Francoren diktaduraFrancoren diktadura
Francoren diktadurajcolaeta
 
Hitler: Gaitzaren inperioa
Hitler: Gaitzaren inperioaHitler: Gaitzaren inperioa
Hitler: Gaitzaren inperioaJabitxu Tokiona
 
9 gaia demokraziak eta totalitarismoa
9 gaia demokraziak eta  totalitarismoa9 gaia demokraziak eta  totalitarismoa
9 gaia demokraziak eta totalitarismoaTeresa Olabarria
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAAna Espinosa
 
FAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZ
FAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZFAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZ
FAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZAna Espinosa
 
Mundu Garaikideko pertsonaia historikoak
Mundu Garaikideko pertsonaia historikoakMundu Garaikideko pertsonaia historikoak
Mundu Garaikideko pertsonaia historikoakitziarvillanueva
 
Kopia hippien lana erakusketa
Kopia   hippien lana erakusketaKopia   hippien lana erakusketa
Kopia hippien lana erakusketajuanicastro
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herriantomasasas
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianMiryaam_
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianenaraa97
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianrafa12El
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianAlex Suslic
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianenaraa97
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianenaraa97
 
BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)
BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)
BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)Mentxu Gandarias
 
Krisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdea
Krisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdeaKrisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdea
Krisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdeaTeresa Olabarria
 

Similar to Artearen Oinarriak II 7multzoa (20)

1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAK
1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAK1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAK
1914 1939: TENTSIOAK ETA GATAZKAK
 
Historia3.3 3
Historia3.3 3Historia3.3 3
Historia3.3 3
 
Francoren diktadura
Francoren diktaduraFrancoren diktadura
Francoren diktadura
 
Hitler: Gaitzaren inperioa
Hitler: Gaitzaren inperioaHitler: Gaitzaren inperioa
Hitler: Gaitzaren inperioa
 
9 gaia demokraziak eta totalitarismoa
9 gaia demokraziak eta  totalitarismoa9 gaia demokraziak eta  totalitarismoa
9 gaia demokraziak eta totalitarismoa
 
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENAGIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
GIZARTE ETA KULTURA ALDAKETA (XX. MENDEA) Amaia DAPENA
 
FAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZ
FAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZFAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZ
FAXISMOA ETA NAZISMOA Iratxe LÓPEZ eta Haizea FERNÁNDEZ
 
Mundu Garaikideko pertsonaia historikoak
Mundu Garaikideko pertsonaia historikoakMundu Garaikideko pertsonaia historikoak
Mundu Garaikideko pertsonaia historikoak
 
Kopia hippien lana erakusketa
Kopia   hippien lana erakusketaKopia   hippien lana erakusketa
Kopia hippien lana erakusketa
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Nazismo eta faxismoa
Nazismo eta faxismoaNazismo eta faxismoa
Nazismo eta faxismoa
 
BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)
BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)
BIGARREN MUNDU GERRA ETA GERRA HOTZA (4-DBH)
 
Krisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdea
Krisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdeaKrisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdea
Krisia eta langabezia laneko gidoia 261 orrialdea
 

More from aintzira2005

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaaintzira2005
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power pointaintzira2005
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianaintzira2005
 

More from aintzira2005 (8)

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainian
 

Artearen Oinarriak II 7multzoa

  • 2. Multzoko edukiak: •Festaren amaiera. Krisi ekonomikoa.1929ko boltsa krisia. Mundu mailako krisi ekonomikoa. Totalitarismoen gorakada. •Txiroekin konprometituriko argazkilaritza:Dorothea Langue, Walker Evans. •Komiki europarra: "Tintín", Hergé. •Komiki iparramerikarra. Lehen super-heroia: "Superman" Jerry Siegel, Joe Shuster. •Heroi triste eta bakartia: "Batman" BobKane, Bill Finger.Amerikar ohorea: "Captain America" Joe Simon, Jack Kirby.Espazioko abenturak: "Flash Gordon", Alex Raymond.
  • 3. Festaren amaiera. Krisi ekonomikoa.1929ko boltsa krisia. Mundu mailako krisi ekonomikoa. Totalitarismoen gorakada 1. Europako egoera politikoa eta honen islada artean. Estatu Batuetako 1929ko boltsa crack-a eta errepresentazio plastikoa. 1929ko crackaren kausak Lehenik eta behin kontutan izan behar da Estau Batuek hazkunde ekonomiko handia eta oparotasun maila altua lortu zuela. Biztanleen diru-sarrerak ez ziren kontsumoa hazten jarraitzen joateko bezain beste igo Industrian produkzioaren hazkunde garrantzitsua eman zen. 1921eko krisitik berreskuratu eta 1927ra bitartean garapena konstatntea izan zen, produktu industrialen oparotasuna eman zen. Nekazaritzan produkzioaren gorakada garrantzitsua izan zen, superabita zegoen. Espekulazioa izan zen crackaren lehen kausa (akzioen prezioak ez zuten isladatzen enpresen ekonomia errealen egoera), negozioak azkarragoak eta arrakastatsuagoak ziren, aurrezle txikiek inbertitzea erabaki zuten eta honetaz beren bizimodu estiloa egin zuten; ez zen inbertitzen aurreztutako dirua, boltsa artekariek bezeroei prestatzen zieten dirua erositako titulu propioen bermea izan ohi zen, akzioen prezioa inoiz jaitsiko ez zela uste baitzuten.
  • 4. Crackaren eragina EEBBtan •Depresio Sakona hasi zen une horretaitk aurrera. •Milaka inbertsorek porrot egin zuten eta akzioak kredituekin erosi zituztenak, jada ezin zituzten ordaindu. •Biztanlerian izua zabaldu zen. •Suizidio masiboak eman ziren. •Prezioen erortzeagatik nekazaritza krisia eman zen. •2000 bankutik goitik porrot egin zuten, milaka bezero bere aurrezkiak ateratzera joan baitziren eta hauek ezin izan zuten egoera jasan. •Industriarako kapitala falta zen. •Langabeziak gora egin zuen (12 milioi langabe baino gehiago). •Kontsumoa uzkurtu zen eta enpresak ezin izan zuten aurrera egin, beraien kontsumitzaile kopurua murrriztu zen, hauek porrot egin baitzuten eta besteak oso egoera ekonomiko zaila baitzuten. Urte haietako burtsaren krisialdiaren islada
  • 5. Crackaren eragina mundu mailan lKrisi ekonomikoa mundu mailan hedatzen da, sistema kapitalistarekiko mesfidantza zabaltzen da, gizarte maila baxuenengandik probesten baita. Garai hautan ematen da komunismoaren eta fasxismoaren garapen itzela. lEstatu Batuetako eta nazioarteko ekonomiaren arteko loturak, bereziki europar ekonomiaren menpekotasunak, Depresio Sakona mundu osora hedatu zuen. lAmeriketako prezioen beherakadak munduko beste tokietako industrian eragin zuzena izan zuen, hauek estatubatuarren prezioak baino garestiagoak zituzten eta ezin zutenez maila berean konpetitu, beraien exportazioeetan beherakada jasan zuten. Bestalde, estatubatuarren nazioarteko eskaerak (hauen inportazioak) murriztu ziren eta beste herrialdetako exportazioak gelditu zituen, munduko komertzioa murriztu zelarik. lEstatu Batuak beste herrialdeetan inbertituta zuen kapitala berreskuratzen saiatu zen. Zehazki zuzenean Alemaniakoa, gudako konponketei aurre egiteko kreditu altuak eskatzera behartua izan zena eta Ipar Amerikarekin zorpetuta zegoena Versalleseko Tratatuan akordatu bezala,zeinetan zorra esku-dirutan ordaindu behar zuela sinatu zen.
  • 6. II. Errepublikaren garaian, Espainian, gizarteko sektore batzuen eskutik egin nahi zuten modernizazio prozesuaren porrotak kapitalismoaren historian eman zen depresio ekonomiko basatienarekin kointziditu zuen. Espainiako Guda Zibilak Espainia odolustu zuen, estatu totalitario batean bihurtu zuen eta kontinentean etortzear zen guda handiaren aurrekaria izan zen.
  • 7. 2. Giza-artea edo arte konprometitua. 2.1.Dorothea Lange eta Walker Evans-en lan fotografikoa. Argazkilaritza giza dokumentu •Aktualitate erreportai eta erreportai dokumentalaren arteko desberdintasunak: •Argazkigintza dokumentalak luzaroan eta existitzen diren egoerei buruz aritzen da. •Aktualitate erreportaiak egoerak unekoak, laburrak eta aislatu modura hartzen ditu, oinarrizko gertakarietan zentratzen da (zer gertatu zen, nori, noiz eta non). •Argazkigintza dokumentalak gertakariak eta baldintzak aztertzen ditu, hauengatik ukitutako bizitzekin erlazionatuz. Gertakariaren kausak bilatzen ditu eta honen ondorioak parte hartzen duten pertsonengan edo ukituak suertatzen direnen artean. •Aktualitateko argazkigintzak iritzi publikoa hunkitzen eta erreakzionarazten duten duten gertakariak ilustratzen ditu. •Argazkigintza dokumentala argazkilariak duen identifikazio sentimentuarekin, jarrera bat hartzearekin eta bere interesekin erlazionatua dago. Argazkilariarentzat erakusten ari dena garrantzitsua da eta erretrataturikoarentzako desiratzen du giza jarraibideak ulertuak badira, sinisten du ikuslegoak kontzientzia hartu eta aktuatuko duela
  • 8. •Dorothea Lange (1895 -1965) Fotokazetari dokumental estatubatuar eragilea izan zen, Nekazaritza Segurtasunerako Administrazioaren bulegorako egin zuen “Depresio Sakona” lanagatik ezaguna. Depresio Sakonaren ondorioei buruzko Langen argazki humanistak munduko fotokazetaritzan kazetari garrantzitsu batean bihurtu zuten. •Depresio Sakonarekin Langek bere estudioetako argazki kameren objektiboak kalera atera zituen. Etxegabeen eta langabetuen argazkiei esker bertoko argazkilarien arreta jaso zuen, eta administrazio federalak bere barne lanetarako ere kontratatua izatera iritsi zen. •1935ko abenduan Dixon-etaz banantzen da eta Paul Schuster Taylor, Kaliforniako Unibertsitateko ekonomia irakaslearekin ezkontzen da. Taylorrek, Lange gizarte eta gai ekonomikoetan prestatu zuen, eta elkarrekin, langile inmigrante eta landetako esplotazioari eta nekazal munduko txirotasunari buruzko dokumentala egin zuten hurrengo sei urteetan. Taylorrek elkarrizketak eta Langek argazkiak egiten zituen. •1935 eta 1939 bitartean Langek departamentu ofizialetarako lan egin zuen, beti baztertuak eta txiroak erretratatzen, bareziki baserritarrak, desplazaturiko familiak eta etorkinak. Egunkari nazionalei doan banatuak, bere argazkiak aro hartako ikono bilakatu ziren.
  • 9. Dorothea Lange, 1938ko uztaila, portxean tabakoa sailkatzen atalekoa, Douglas-tik hurbil, Georgia. Monokultibo sistemarekiko kezka eta arriskua murrizteko programakoa
  • 10.
  • 11. Lewis Hine 1920-1940 garaia. 1932an argitaratu zuen Men at Work bilduma. Garai honetan, Hine-k bere “Gizona lanean” seriea hasi zuen , industrian lan egiten zutenen pertsonalitatea eta duintasuna dokumentatzen zuenekoa. Serie hau hogehita hamarreko hamarkadaren hasieran bukatu zuen Empire State Building etxeorratzaren eraikuntzan ateratako argazkiekin dokumentatu zuena, lehen indusketatik hasita azken altzairu habe garaierenera arte. Hinek lehen ald erakutsi zuen argazki dokumentala ezin zela izan erabat erreala eta objektiboa. « Mollohan Mills lantegian neskatikoa lanean, Newberry, Hego Carolina» (1908)
  • 12. lWalker Evans, (1903 1975) argazkialri estatubatuarra. lWilliam College-n ikasi zuen 1922-23 bitartean, eta 1926an Sorbonan, 1930ean hasi zen argazkigintzan. 1940An John Simon Guggenheim Fundazioaren beka lortu zuen. 1945An Time aldizkarian sartu zen eta 1965an Fortune aldizkarian. Urte berberean Yale Unibertsitateko arte eskolako argazkigintza irakasle izatera pasa zen •Bere lana 1929ko krisialdiari lotua dago, hamarkada horretan Nekazal Segurtasun Administraziorako programan parte hartu zuen. Alabamako partzuerren (aparcero) irudiak, Dorothea Langerenekin batera mundu modernoaren ikono bilakatu dira. •Evansek edertasuna eguneroko eta arruntak diren objektuetan aurkitzen du. •Bere lana Artearen Museo Metropolitanoak eskuratu zuen 1994an. Walker Evans, Allie Mae Burroughs
  • 13. Walker Evans "New Orleans downtown street, Louisiana" c. December 1935.
  • 14. 2.2. Gizartearekin konprometitutako artisten lan fotografikoa argazkilaritza estetizistarekin konparatzea, adibidez Cecil Beaton-enarekin. Argazkilaritza estetizista Cecil Beaton 1926an Londonen eginiko erakusketarekin eman zen ezagutzera. Jarraian, estudio fotografiko propioa ireki eta gero (moda mundua eta erretratugintzara emana) 1920 hamarkadaren amaieran, Vogue aldizkariaren amerikar ediziorako lan egin zuen, hasieran ilustratzaile bezala izanz en kontratatua argazkilaria izatera pasa aurretik. 1931An Vogue aldizkariaren britainiar edizioarekin sinatuko du kontrata. Bere karrera lagunak eta jende ospetsuari argazkiak egiten hasi zuen. Harper's Bazaar eta Vanity Fair moda aldizkarietarako ere lan egin izan zuen. 1930eko urteetan Hollywoodeko pertsona ospetsuen erretratu aunitz egin zituen, eta 1937an erretetxe britainiarreko erretratista ofiziala izan zen. 1950eko hamarkadan moda argazkilari bezala gainbehera etorri zen eta argazkilari independientea bilakatu zen. Garai hartan, gertutik ezagutzera iritsi zen Carlos de Beistegui, jatorri hispano- mexikarreko milioi-aniztun exzentrikoaren Veneciako jauregian antolatutako festa itzelan argazkiak egiten aritu zen. Ordutik aurrera zinema eta antzerkirako janztziak eta dekoratuak egiteari ekin zion .
  • 15. Konpara itzazu Mona von Bismarck, 1936. Cecil Beaton-ek Vogue-rako egina. Errefuxiatuak, 1939ko uholdeak. Dorothea Lange-k egina.
  • 16. 3. Komikiaren sorrera: Historieta edo komikia mendebaldeko modernitate industrial eta politikoakoaren produktu kulturala kontsideratzen da, prentsarekin batera sortu eta paraleloan garatzen joan zena lehenengo komunikazio mass median. Baina bere jatorria inprentaren sorreran, 1446an, eta litografiarenean, 1789an, topatzen da. XIX. Mendearen amaieran Europan eta Estatu Batuetan egunkariak irakurle kopurua handitzeko estrategia desberdinak erabiltzen zituzten, merkatua bereganatzeko. Estatu Batuetan inpresio sistemen modernizatzeak ahalbidetu zuen 1893an igandeko suplementuetan koloreko orrialde bat gehitzea. Orduan hasiko dira Outcault-en Hogan’s Alley (1895) seriea The Yellow Kid protagonista dueneko hastapeneko komiki historikoa. Honi jarraituko die Rudolph Dirks-en The Katzenjammer Kids (1897) eta Frederick Burr Opper-en Happy Hooligan-ek (1899). Gaur egungo komikiaren oinarriak ipini zituzten, istorioa kontatzeko jarraian doazen irudi segida erabiliz, pertsonai bat edo gehiagoren presentzia izatea seriean zehar eta irudian elkarrizketa testua txertatzea globoetan.
  • 17.
  • 18. 3.1. Komiki europarraren garrantzia, bereziki Hergé-ren lana. 1929ko Depresio Sakonak komikigintza estatubatuarrean gai eta estilo berrikuntza areagotu zuen. Nahiz Al Capp-en 1934ko “Li'l Abner” serie komiko esanguratsuaren moduko lanak agertu, urte jarraietan abenturazko tirak izango dira arrakastatsuak, Alex Raymond-en Flash Gordon (1934) , Harold Foster-en Príncipe Valiente eta Burne Hogarth-en Tarzán , biak 1937koak, Jerry Siegel eta Joe Shuster-en Superman 1938koa eta Bob Kanen Batman. Tira komiko hauetan grafismo errealista eta dotorea erabilko zuten, ilustrazioaren antzekoa, orfura arteko ohikoa zen marrazki karikatureskoaren kaltetan, baina garrantzitsuagoa izan zena, istorioa episodioka kontatu ordez hauek jarraitu egiten zuten eta ezinbestekoa zen azken biñetan suspensea mantentzea irakurlego fidelak lortzeko.
  • 19. •Bitartean Paul Winckler-ek 1928an Parisen sortu zuen Opera Mundi agentzia komiki estatubatuarra Europan zehar ekoizteko. •Junior edo Coeurs Valliant moduko aldizkari franko-belgak abenturazko istorioak oso grafismo zehatzekoak gehituko dituzte. Hauetan ezagunena 1929ko Hergé-ren Tintín •Laister gehituko zaie Le Journal de Spirou, 1938an jaioa Marcinellen (Bélgica), oraindik gaur egunean ere argitaratzen dena eta komikilari franko-belga maisu guztiek non bertan lan egingo duten.
  • 20. •Tintinen abenturak (jatorrizko izena frantsesez “Tintin eta Milouren abenturak”) XX. mendeko Europako istorio serie eragingarriena da. Georges Remi (Hergé) egile belgak sortua eta “lerro garbia” izeneko estilo grafiko eta narratibo bereizgarrikoa. Lan osoa 24 albumez osatua dago, lehenengoa 1930ean argitaratua eta azkenaurrekoa 1976?an (azkena, Tintin eta Alfa- Artea, ez zen bukatzera iritsi, nahiz egilearen zirriborroak gerora argitaratu) •Seriean Tintin itxura gazteko eta adin ezezaguneko erreportari ausarta mundu guztian barrena bere lagun Milú txakurrarekin ibiltzen dena da. Berarekin badira ere bigarrren mailako beste pertsonaia batzuk, zeinek protagonistaren ospe berdina edo handiagoa lortu duten: hauen artean Haddock kapitaina. Pertsonai hauen istorioak kontu handiz girotuak daude bost kontinenteetako kokapen errealetan, eta baita ere Hergé-k berak sorturiko leku imajinarioetan.
  • 21. Lerro garbia: •Lerro jarrai eta garbiarekin inguraturiko figurak •Kolore tonu ertainen, orban beltzen eta itzalen ez izatea edo gabezia. •Maskara efektuaren erabilera, hau da, grafikoki karikatureskoak diren pertsonaiak ingurune errealistarekin konbinatzea. •Narratibari dagokionez, konposaketa eta joskera klasikokoa, baina biñeten muntaiari dagokionez ez guztiz ertsia. •Generoko historieta: abenturazko generoko komikia.
  • 22. Komiki amerikarren urrezko aroa: 1938an Superman sortzen da, komikietako lehen superheroia gaur egunera arte iritsi dena eta telebista eta zinemara eraman dena. Jerry Siegel eta Joe Shuster sortzaileek hasieran zientzilari ero batek sorturiko gaizkile batengan pentsatu zuten, baina ideiari buelta batzuk emanda beste planeta batetik etorritako eta ongia egiten zuen super-gizonaren istorioa asmatu zuten. Hasieran ideia zuzenean baztertua izan zen, baina eskuartean zerbait berria zutelaren konbentzimenduarekin insistitu zuten komiki formatua izan zuen arte. 3.2. Komikietako heroi iparamerikarren sorrera: Heroi triste eta bakartia: Bob Kane, Bill Finger-en “Batman”. Amerikaren harrotaduna: Joe Simon, Jack Kirby-ren "Captain America". Espazioko abenturak: Alex Raymond-en "Flash Gordon". 3.3. Komikietako superheroien gako pertsonal eta soziologikoen azterketa : "Superman" "Batman", "Captain America"
  • 23. 1938an Max Gaines editoreak argitaratzea onartu zuen eta urte hartako ekainean “Action Comic” aldizkarian Supermanek argia ikusi zuen, 10 zentaboko prezioarekin. Arrakasta bapatekoa izan zen: bi asteetan, Action Comic aldizkariaren 1 zenbakiko edizioa, Supermanen lehen abentura argitaratu zenekoa, agortu zen. Horrelakoa izan zen, 30 eta 40ko urteetako historieta aldizkari edo komikien merkatua erabat hartu zuten superheroien oldearen hasiera. Supermanek botere itzelak ditu eta ohikoa da bera “bala baino azkarragoa, lokomotora baino indartsuagoa, eraikinak jauzi bakar batez saltatzeko ahalmena duenekoa” bezala deskribatua izatea, superindarra, zauriezintasuna, superabiadura, ikusmen botereak (x izpiak, ikusmen kalorifikoa, infragorria eta mikroskopikoa), superentzumena, superarnasa, izozte tenperaturetan putz egitea ahalbidetzen diona eta haize hurakanatuaren indarrez aritzeko gaitasuna duenekoa.
  • 24. Batman 1939koa da. DC Comics-eko Batman izeneko heroiaren seriea da.Egileak Bob Kane eta Bill Finger. 1940an lehen argitalpenetik hilabete batzuetara Robin “el chico Maravilla” delakoa kide berria agertuko da. DC-ko ikurra da, gaueko zalduna. Beste superheroiek ez bezala, Batmanek ez ditu superbotereak, beraz bere “ezagutza zientifikoa, detektibeen baliabideak eta sasoi fisikoaz” baliatzen da. Bestalde, ez ditu suzko armak erabiltzen, hauek gaitzesten ditu bere gurasoak suzko armez erahilak izan baitziren. Istorioetan planetako detektiberik hoberenetarikoa bezala aurkeztua da. Baina berak arau bakarra dauka,hiriko gaizkileek honengatik beldurra diote eta honegatik da ezaguna: Batmanek ez du hiltzen, baina badaki mina egiten eta hiltzaileak harrapatzeko edo behar duen informazioa lortzeko edozein metodoz baliatzen da, batzutan mehatxua eta tortura fisikoa barne.
  • 25. Joe Simon eta Jack Kirby-ren "Captain America". Estatu Batuetako supersoldadu superpatriota da. Gobernu estatubatuarrerako Reinstein irakasleak garatutako supersoldaduarentzako suero misteriotsu batekin babestua izan zen Steve Rogers. Honek burmuineko ehunak eta bere fisikoa hobetzen laguntzen dio, adimen eta altuera miresgarriak lortuz. Ultimate unibertsoan, gainera, supersoldaduaren sueroak Rogers gas pozointsuei eta mota guztietako gaisotasunei inmune egin eta edozein zauritik azkarrago osatzea ahaltzen dio. Bere borrokarako trebeziaz gain, Rogers-ek bere ezkutua jaurtitzen trebezia handia du, jaurtiketa bakarrean bete betean jomuga aunitz jo ahal dituelarik.1941ean ezagutzera eman zen Capitan America Comics 1 zenbakian, non portadan kapitainak Hitler berberari ukabilkada ozena ematen dion, aleak milioi bat kopia saldu zituen.
  • 26. Superheroia fikziozko pertsonaia da, heroi klasikoaren gainetiko berezkotasunak dituena, gehienetan gizazgaindiko botereak dituena, baina ez beti, eta fikziozko zientziari lotua. 1930Eko hamarkadaren amaieran estatubatuar komik book industrian sortuak, animoa igotzen lagundu zutenak, eta beste medioetara, zehazki zinemara, egokituak izan direnak. Superheroien ezaugarri tipikoak dira: Superheroian bilakatzen deneko jatorri edo unea, bai ahalmen bereziak lortu zitueneko moduagatik edo horretara bultzatu zuten traumengatik. Ohikoenak dira: Jatorri ez gizatiarra: estralurtarrak, jainko mitologikoak, erdijainkoak, gizateriatik urruneko fikziozko arrazak, errobotak, fantasmak, deabruak eta abar. Adibideak: Superman, Thor, “Los Inhumanos”, “La Vision” eta Ziklope. Jatorri naturala: mutanteak. Adibideak: Wolverine eta Ziklopea. Zientzia experimentuak: Experimentu baten oker bat izan daiteke superheroiaren jatorria. Adibidea: Spider-Man, Flash, Hulk edo Los 4 Fantásticos. Baita ere, nahita helburu jakin batekin lorturikoak kontutan hartu daitezke (Captain America bezala). Teknologia aurreratua edo gailu mistikoen jabetza, Linterna Berdearen eraztuna kasu, Iron Man-en armadura edo Wolverine- ren hatzapar eta eskeletoa egina dagoeneko adamantiuma. Traumak. Adibidez superheroiaren familia erahila izan zenekoa.. Ez dituzte superbotereak, baina justizia egiten laguntzen dien abilezia,tresna: eta arma sofistikatuak dituzte: Batman, The Punisher, Daredevil, etc.
  • 27. Abilezia bereziak: Superbotereak: gizaki arrunton gaindiko ahalmenak, adibidez energia tximistak jaurtitzea, hegan egitea, gizakiaz gaindiko indarra, zauriezintasuna, telepatia, telekinesia eta abar. Teknologia garaikoarenaren oso aurretik, adibidez Iron Man-ena. Botere mistikoak, Doctor Extraño-renak, Zatanna edo Doctor Fate-renak bezalakoak. Gehienetan ez dira agertzen pertsonaiaren “berezko” botere modura, naturaz gaindiko izakiak edo botereak deitzeko ikasi daitezkeen, eta ikasten dituen edonork menperatu ditzakeen, ezkutuko teknika bezala baizik. Zientzia, arte matzial edo beste motako ezagutzak, “Puño de Hierro”ren kasu. Captain America edo Flecha Verde-ren kasuan trebezia atletikoak. Mr. Fantástico eta Batman-en kasuan bezala adimen handia.
  • 28. Errugabearen defentsan eginiko borroka interesgabea: krimenak, hondamendiak, estralurtarren inbasio edo baita ere gehienetan legez kanpoko beste motako mehatxuen aurka aritzen dira. Honela beraien balio moralen egituraz hitzegin daiteke: eskuzabaltasuna, sakrifizioa, autokontrola, errukia eta abarrek superheroiak benetako “saindu” moderno bihurtzen dituzte, aurreko sainduetan fedea galdua duen mundu batean (kristautasuneko tradizioari jarraiki “munduaren salbatzaileak” izango dira). Hala eta guztiz ere ez dute Lurreko bizitza asko aldatzen, garrantzi gutxiko gaietan aritzen dira (esate baterako ez dute gerrekin edo goseteekin amaitzen) . Hau, komunitateari laguntzeko eta talde lanean aritzeko girotzearekin, indibidualismoaren garaipenarekin erlazionatu izan da. Perfekzio anatomikoak kanon grekolatindarra jarraitzen du, baita ere beste estetikak jarraitu ahal dituzte, mangarena esaterako. Ezkutuko identitate sekretua (alter ego edo identitate bikoitza); “zibilez” identitate bat dute, pertsona arrunten itxura izanik, eta bestea superheroiarena dute, Clark Kent (Superman) edo Peter Parker (Spider-Man), salbuespenak ere badira Los Cuatro Fantasticos-en kasu.
  • 29. Uniforme bat, orokorrean oso estutua (erropa zibilaren azpian jantzita eramatekoa) eta kolore deigarrikoa da, identitate sekretua ezkutatzen dio eta aldi berean superheroiaz identifikatzen duena. Teorizatzaile batzuentzat “azpiko-arroparen erakustaldia dirudieneko traje estu” hau da beste boteredun pertsonaietaz desberdintzen duen ezaugarria, Doc Savage edo La Sombra-koak daramatena ez bezala. Gaizkile galeria, motibazio eta metodoetan desberdinak diren, orokorrean beste muturrekoak, superheroien antzeko ezaugarriak dituzten pertsonaiak dira. Superheroien istorioek ia beti maila batean edo bestean gaizkile edo gaizkile talde batekin arazoak izaten dituzte barne: el Duende Verde ( Spider-Man-ekoa), Joker ( Batman-ekoa), el Mandarín (Iron Man-ekoa), Lex Luthor (Superman-ekoa)ed o Red Skull ( Capitán América-koa).

Editor's Notes

  1. 1