Diese Präsentation wurde erfolgreich gemeldet.
Die SlideShare-Präsentation wird heruntergeladen. ×

LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018

Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Lizartzako
inauteriak 2018
Urtarrilak 27, 28
Otsailak 2, 3 eta 4
25 urtez herria umorez janzten
ISSN: 2530-2426 · Lege-gordailua: SS-0058/04
Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa
SARRERA
3
InAUTERIAK GOG...
GORA BETI GURE INAUTERIAK!
Denbora batez elkartu eta berreskuratzen dantzak, galtzear zeuden eta nolabait piztu ziren
fest...
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Nächste SlideShare
Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19
Wird geladen in …3
×

Hier ansehen

1 von 36 Anzeige

Weitere Verwandte Inhalte

Diashows für Sie (20)

Ähnlich wie LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018 (20)

Anzeige

LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018

  1. 1. Lizartzako inauteriak 2018 Urtarrilak 27, 28 Otsailak 2, 3 eta 4 25 urtez herria umorez janzten
  2. 2. ISSN: 2530-2426 · Lege-gordailua: SS-0058/04 Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa SARRERA 3 InAUTERIAK GOGORATUZ: MENDE LAURDEN BAT HERRIA UMOREZ JANZTEN 4 EZ DIRA 25 URTE BAKARRIK 6 BERRIRO HASIKO GERA... 8 25 INAUTERI IRUDIZ IRUDI 10 OTSOLAR DANTZA TALDEAREN EKITALDIAK 16 ESKOLA BARATZA BILAKATU ZENEKOA 18 HERRIARI BEGIRA: 2017-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK 19 1940KO ESKOLA ARGAZKIA 20 ELKARRIZKETA: DANTZATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO 22 ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2017AN? 25 LIZARTZAN ZER BERRI? 29 OTSOLAR IREKITA: KAFEAREN BUELTAN GURASOAK ELKARLANEAN 30 LIZARTZAKO EH BILDU 32 LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK 33 PRINTZAK ETA APAINDU DITZAGUN BALKOIAK 34 EGITARAUA 35 bitxurre Argitaratzailea: Otsolar DantzaTaldea http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea
  3. 3. GORA BETI GURE INAUTERIAK! Denbora batez elkartu eta berreskuratzen dantzak, galtzear zeuden eta nolabait piztu ziren festa printzak. Piztu ziren eta ez dirudi itzaltzeko asmorik dutenik. Aurtengoan berriro hasiko gera inauteriak ospatzen arbasoen antzera. Bai, hogeita bostgarrenez mozorrotu eta kalera, ondo pasa nahi badugu aurten ere izango omen da aukera. Goizean goizetik Lizartzan entzuten da soinuaren hotsa, kalejira egiteko leku aproposa. Ka- leko doinuekin poteka eta saltoka-saltoka etortzen dira denak kalean behera, zu ere sartu parrandera eta zerrikitoen artera. Ez galdu halako aukera, egin egutegian marka igandetik igandera. Gora Lizartza beti soinua eta dantza! Bitartean, dantzariek paseoaz die ekin, gero primeran freskura onez, jarraian segundakin, sesta urrena lasterka handiz, arnas hotsa galantakin, ostiko dantza ere fin, etxe dantza ere berdin. Kapitain onak bukatu digu azken paseoarekin, gero makilak ondo astindu amaituz brokelarekin. Badakizue, jeiki zaitezte lizartzatarrok gaur hasten zaigu inauteria. Musika doinuz, kantu ta soinuzhasigerriamugitzen.Giroasortuzetamozorrotuz25urtekalebazterrakalaitzen.Inau- teri, inauteri zain gaude eta etor zaitez! OTSOLAR DANTZA TALDEA 3
  4. 4. Mende laurden bat herria umorez janzten 25 urte hauetan… • Lehen larunbateko pregoia idatzi duzuen horiei • Urtero istorio berriak sortu, idatzi eta antzeztu dituzuenoi • Denak frontoian gauden bitartean gibela prestatzen eta banatzen aritu zaretenoi • Mozorroak josten aritu zaretenei • Karrozak margotu, eraikitzen burubelarri ibili zaretenoi • Balkoien bitartez herria apaindu duzuenoi • Alpargata eta galtza zuriak txukun txukun prestatu dizkiguzuenei • Zuen baserrietan, etxean bezala jaso gaituzuen horiei • Goizeko zazpietarako txokolate beroa prestatzen diguzuenei • Kalejiran saltoka edo bazterretik begira egon zaren horri • Sagardogile, talogile eta larunbat iluntzea goxatu digun koadrilari Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  5. 5. • Lehen dantza pausuak irakatsi eta zuzentzen dizkigutenei • Ajea izan arren, igandeko dantzariak txalotzeko indarra ateratzen dutenei • Frontoia garbitzen, prestatzen aritu zaretenoi • Borondate osoz garbantzuak egosi dituzuen tabernariei eta hauek banatzen dituzuen zerbitzari koadrilari • Gure inauteriek doinu propio izan dezaten urte osoa entseatzen aritzen zaretenoi • Frontoian txekor ederra jateko, goizean goizetik lanean aritu direnei • Ijitoa prestatzen duzun horri • Astelehenean ontziak garbitzen dituzuenoi • Urtero urtero beraien txokoan lekua egin diguten Txirrita elkarteko kideei. • Eta zuri, ESKERRIK ASKO! Lizartzako inauteriak 2018 25 urte herria umorez janzten
  6. 6. Lizartzako inauterien 25. urteurrena ospatuko dugun honetan, Lizartzako dantzen historia jakiteko 25 urte baino askoz ere atzerago joan beharra dugu. Orain 90 urte ateratako dantzari taldeen argazkiek erakusten dute belaunaldiz belaunaldi dantza hauek izan dute transmisio luzea gaur egunera arte. Transmisio hau eman zedin hainbat norbanako eta familiek egin dute lan, gure sentitzen ditugun dantza hauek gurekin jarrai- tzea helburu izanik. GALTZEKO ZORIAN 1936-37ko gerrak ondorio larriak izan zituen gurean ere, eta kultur arloko beste hainbat arlotan bezala, Li- zartzako dantzen transmisioa eten egin zen urte luzeen ondoren. 21 urtez geldirik eta baztertuta egon ondoren berriro heldu zitzaien arte, nola ez gurean askotan egin ohi den bezala tabernako kontuei tiraka. Egun elizara asko hurbiltzen ez bagara ere, garai har- tan oso ohikoa zen larunbat eta igandetako meza. Meza bakarrik ez, mezaren ondoren tabernara hamaiketakoa egitera joateko ohitura zegoen eta mahaiaren bueltako tertuliak siestako ordura arte ere luzatzen ziren askotan. Gauza batzuk ez dira horrenbeste aldatu orduan! Egun horietako batean, Lizartzako Otele tabernan mahai inguruan bilduta omen zeuden bi apaiza eta meza nagusitik ateratako jendea. Juan Inazio Urdanpi- lleta kojutorea Otelen egoten zen apopilo, ardo pixka batekin lagundurik hainbat pasadizo eta kontu ibiltzen omen zituzten giroa ederki berotuz. Horrela ari zirela, aspaldiko abentura eta kontu zaharrak aipatuz, norbaitek inauteri dantzen kontua atera omen zuen. Bertan aurrez dantzan ibilitakoak ere ba omen zeu- den, Inaxio Bengoetxea tabernako jabea esaterako, eta Ez dira 25 urte bakarrik 1931. Urtea Lizartzako Dantzariak. Argazkia: Joakin Galartza 6 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  7. 7. hantxe piztu omen zuten gaurdaino jarraituko zuen sua. Beraien artean animatuz taldea sortzeari ekin zioten. Ta- bernako kontu guztiak ez dira alferrikakoak izango, beraz! TALDE GAZTEA Hasierako taldearen ondoren, belaunaldi berriko lehenbiziko gazte taldea sortu zuten 60. hamarkadan. 15-20 urte arteko taldea zen, hamasei lagunez osatua: kapitaina, sarjentoa, 12 dantzari eta 2 espentsero. Ordura arte bezala, dantzako taldea gizonezkoek osatzen zuten. Entsegu guztiak txistulariekin egiten zituzten eta 6-8 guraso gainean izaten omen zituzten aldiro, bueltak, gu- rutzeak eta pausu guztiak zuzenduz. Postu guztietako egin beharrak ondo zehaztu zituzten eta goitik behera ondo ikasi zituzten atzetik etorriko ziren talde berriei era- kusteko. INAUTERIETAN Inauterien 25 urte hauetan ere dantzek bere lekua izan dute. Larunbatean puske biltzeko usadioari jarrai- tuz Lizartzako baserri guztietara eraman dituzte dan- tzak. Baserrietako puska bildu eta hamaiketako bat baino gehiago eginez, ateratzean baino indar gehiago- rekin bueltatzen omen dira! Igande eguerdian berriz, herri guztian zehar ibili ondoren herriko plazan erakus- ten dira. Lizartzako dantzak belaunaldiz belaunaldi pasatze- ko beharrezko izan da emakumeen lana. Beste arlo as- kotan gertatzen zen bezala, plaza gizonen eremua iza- ten zen. Emakumeek atzeko lana egiten bazuten ere, luzimendua gizonena izan ohi zen. Gauzak aldatu dira zorionez eta egun, emakume eta gizonek osatzen di- tuzte taldeak. Hainbat urtetan iraun duten dantzek, jende asko- ren lana eskatzen dute. Gure herriaren ondare eta kultur adierazle diren neurrian ardura handia izateaz gain lan zoragarria daukagu, beraz, guri transmititu ziguten bezala gure ondorengoei ahalik eta egokien eta maitasun handienarekin pasatu beharko diegu le- kukoa. Argazkia: Joakin Galartza 7 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  8. 8. 25. aldiz ospatzera goazen inauteri hauen hasiera ulertzeko goazen 1993 urte ingurura. Lizartzan bada inauteri edo karnabaletako dantzak bezala ezagutzen diren dantza sorta. Irailean ospatzen diren herriko fes- tetan edo jairen baten aitzakian dantzatu izan dira data jakinik gabe. Baita kanpoko herriren batean ere inoiz. Iñaki Zubeldia (1935-2012) aritzen zen dantza hauek gazteei erakutsi, taldeak osatu eta bultzatzen. Baziren herrian dantza hauen doinuak txistu eta atabalaz jotzen zituzten musikariak ere. Neska talde bat ere bazen, Gi- puzkoako aurreskua ikasteko aitzakiarekin hasi, Lizar- tzako dantza-sokarekin jarraitu eta Tolosako Udaberri dantza taldearen laguntzaz, dantza gehiago ikasteko gogoz zebilena. 1993ko herriko festetan, garai hartako “plaza txurian”, mutilen taldeak inauteri dantzak eta neskek bestelako dantzen saioa eskaini zuten. Ondorengo afari hartan, jan-edanaren indarrak, jakin-minak, ametsak eta erron- kak nahastu ziren. Inauteri edo karnabaletako dantza haien jatorriaren inguruan hizketan hasi eta “Lizartzan karnabalak inbeatteu” eginaz bukatu zuten. Erronka handia zen, aspaldiko kontuak baitziren haiek. Baina argi zegoen Tolosa ez zela eredu. Garai batean egiten BERRIRO HASIKO GERA... 8 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  9. 9. ziren bezala, nekazal giroko inauteriak nahi zi- ren. Zailtasunak zailtasun, belaunaldiz belau- naldi gureganaino iritsi ziren dantza haiekin lotura zuten inauteriak nahi ziren. Lehendabiziko lana informazioa biltzea izan zen. Liburuetan idatzita zegoen apurra lortu, jendeari galdetu... Iturri nagusia dantza haiek hainbeste maite zituen Iñaki Zubeldia izan zen. Honek urteren batean, inauterietan, la- gun talderen bat mozorrotu eta aberearekin baserriz baserriz puske biltzea ezagutu zuen, baina dantzarik egin gabe. Aurreko belaunal- diak, Iñakiren gurasoen adin bueltakoak, ibili omen ziren inauterietan puske biltzen inauteri edo karnabaletako dantzak dantzatuz. Baina garai zailak izanik ez omen ziren urtero ibil- tzen. Eta gerra garaian, inauteriak ez ezik dan- tzak egiteari ere utzi zioten. Hauen aurrekoek txekorra hilez hasten omen zituzten inauteriak eta hiru egunez luzatzen omen ziren. Dantzariak etxera erretira- tu gabe ibiltzen omen ziren egun haietan. Puske biltze eskeari erantzunez, etxe bakoitzeko nagusia edo seme zaharrena asteartitan inauteri bazkarira gonbidatua iza- ten omen zen. Garbantzuak eta aurrez hildako txekor haragia izaten omen zen jaki bazkari hartan. Txekorra hiltzea, puske biltzea, dantzak, mozorroak... Osagai ezberdinak hartu eta inauteriak berreskuratzeari ekin zitzaion. Inguru honetan sortu zen Otsolar dantza taldea. Arantzabene etxeko mahai luzearen bueltan, do- zena inguru lagun, neska eta mutil, ilusioz beteta. Gaue- ko hamarrak izaten ziren askotan biltzerako, eguneko lan orduak bukatu, nekeak alde batera utzi eta ametsak egi bihurtzeko gogoa izaten zen nagusi. Garai bateko inauteri haiek berreskuratzea zen helbu- rua, baina momentuko egoerara egokitzea beharrezkoa zen. Bide horretan ospakizunak bi asteburuetan egitea erabaki zen. Data ere aldatu zenTolosako inauterien era- gina ekidin nahian. Dantzen inguruan sortutako ideia izan arren, txantxo eta mozorroen bidez inauteri parte hartzailea bultzatu zen, herri guztiaren festa bihurtuz. Erronka handiak arriskuak ere tamainan. Baina ame- tsez jositako taldea prest zegoen ondorioak bere gain hartzeko. Baita ekonomikoak ere. Inauterien berresku- ratze bidean debaldeko laguntzaile ugari topatu zituen ordea, lana festaren parte bihurtuz. Eta guzti honen ondorio izan zen 1994ko inauterien arrakasta. Hasie- ran zalantzak izan baziren ere, izandako arrakastari es- ker, inauteriak urtero ospatzea erabaki zen. Lehenengo urte hartan Tolosakoen ondoren, Garizuma garaian, ospatu baziren ere, geroztik Tolosakoak baino astebete lehenago ospatzen dira inauteriak Lizartzan. Eta hor jarraitzen dute geroztik, aldaketa batzuk gora behera, aurten 25. aldiz ospatzera goaz inaute- riak! Eta berriro berreskuratu beharrik gabe, jarrai de- zatela urte luzez belaunaldiz belaunaldi! Gaur egun, inauterien ospakizuna errotu den ohitura dela esan genezake Lizartzan. Arantzabeneko mahai bueltan eta inauterien inguruan izan dira aldaketak, bizi legean. Baina ohitura hau berreskuratu eta mantentzeko la- nean jarraitzen dutenen artean dira jadanik, beraien bizitza osoan Lizartzan inauteriak bizitu eta gozatze- ko aukera izan duten gazteak. Jarrai dezala inauteriak etenik gabe! 9 Lizartzako inauteriak 2018 25 urte herria umorez janzten
  10. 10. 10 25 Inauteri irudiz irudi
  11. 11. 11 25 Inauteri irudiz irudi25 Inauteri irudiz irudi 1111
  12. 12. 25 Inauteri irudiz irudi
  13. 13. 25 Inauteri irudiz irudi Iturria: Ataria
  14. 14. 14 25 Inauteri irudiz irudi Iturria: Ataria
  15. 15. 25 Inauteri irudiz irudi
  16. 16. Otsolar dantza taldearen ekitaldiak Hona hemen 2017. urtean dantza taldeak antolatu dituen edo parte hartu duen ekitaldiak. Erregeen etorrera Urtero bezala, taldeko gaztetxoek erregeei ongi etorri beroa egin zie- ten herriko frontoian. Hasierako ur- duritasunak gaindituta, dantza poli- tak eskaini zizkieten errege magoei. Inauteriak Pasa den urtean, berrikuntza mo- duan, igandeko bazkal ondorena “Tio Teronen Semeak” taldeak alaitu zuen. Emanaldi berezia izan zen, izan ere, hauek euskal dantza tradiziona- lari buelta eman eta umorea nahas- ten dituzte beraien ikuskizunetan. Giro ederra sortu zen eta herritar zein eskualdeko jende asko gertura- tu zen emanaldiaz gozatzera. Luzea sariari dagokionez, berriz, Etxe-zahar baserrikoei eman zi- tzaien, inauteriak aurrera eraman ahal izateko beraien laguntza es- kertzeko. Honez gain, urteroko emanaldiek ere izan zuten tartea, lehenengo la- runbateko ekitalditik hasi eta igan- deko ijito erretzearekin amaitu arte. Dantzari txiki Otsailaren 25ean taldeko txikienek Tolosako Udaberri dantza taldeak antolatutako dantzari txiki ekital- dian parte hartu zuten. “Eskolatik plazara”ikuskizuna Martxoaren 5ean Alegian eta aza- roaren 1ean Orexako kultur hama- bostaldiaren barruan, Oinkari Dan- tza eskolak antolatuta “Eskolatik plazara dantza emanaldian” parte hartu genuen, Aduna, Alegi, Ama- sa-Villabona, Asteasu eta Larraulgo dantzariekin batera. 16 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  17. 17. Erromeri eguna Ekainaren 3an Erromeri eguna os- patu genuen, Tolosako Udaberri eta Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeekin batera. Egun osoan zehar izan zen dantzarako aukera eta giro ederrean igaro genuen eguna. San Juan sua Urtero legez, ekainaren 23an sua- ren inguruan dantza batzuk eskain- tzeko aukera izan zuten taldeko gazteek. XLV. Euskal Herriko dantza agerketa Basaurin Irailaren 16an, Euskal Herriko dan- tza agerketan Gipuzkoako ordezka- ri gisa herriko inaute dantzak eskai- ni genituen Basaurin, Kuartangoko Trinitatea (Araba), Zerutxu (Bizkaia), Danzantes del Paloteado (Nafarroa) eta Begiraleak (Lapurdi) dantza tal- deekin batera. Herrian zehar Deustuko Ondalan konpartsako erraldoiekin batera dantzatu ondoren, antzokian izan zen lizartzarrak dantzan ikusteko aukera. Festak Festetan ere izan genuen dantza- tzeko aukera, batetik larunbatean dantza soka izan zen mutilen esku- tik eta igandean, berriz, emanaldia. Gabonak Abenduaren 24ean Olentzerori dantzan egin genion harrera. Ekitaldi hauez gain, omenaldi eta ezkontzetan ere hartu du parte Otsolar Dantza Taldeak. 2017an, Ina Zeberioren hilketaren urteurrenean eta Nagore Arozenari festetan ema- kumeen pilota erakustaldiaren ba- rruan egindako omenaldietan parte hartu genuen agurra eskainiz. 17 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  18. 18. Eskola baratza bilakatu zenekoa Baratzebat nahideizutegin… Aizue, gogoratzen al duzue iazko inauterie- tan herriko eskola dagoen lekuan sekulako baratza agertu zela? Ez al didazue sinisten? Ikusi ikusi... Baserritarrek, beren lan tresnekin tomateak, piperrak, kalabazak, kalabazinak eta arto mordo bat ere landatu zuten. Erle zein mantan- gorriak laster gerturatu ziren eta azkenik, txorimaloak agertu ziren, ko- loretako oihal eta txapel ederrez apaindurik geldi geldi bakoitza bere lekuan. Halako batean, kantu bat entzun zen eta musika hasi orduko laster hasi ziren guztiak irrintzi artean dantzan. Artoak aitzurrekin, erleak mantangorriekin, sardeak tomateekin, porruak kala- bazekin eta txorimaloak ez ziren atzean gelditu, ederki astindu zituzten oinak. A ze festa! 18 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  19. 19. 2017an GURE ARTETIK agurtutakoak • Maria Esnaola Arregi 2017-01-15 • Manu Ibarguren Etxeberria 2017-02-13 • Milagros Aizpurua Alkorta 2017-02-20 • Francisco Pardiñas Gomez 2017-03-16 • Matias Mendigain Luluaga 2017-03-19 • Jesus Alcalde Velez 2017-04-22 • Pedro Arrospide Iraeta 2017-05-23 • Juan Arozena Etxeberria 2017-06-24 • Joakin Ibarluzea Iturralde 2017-09-04 2017an GURE ARTERA ETORRITAKOAK EriK Garaikoetxea De los Dolores 2017-04-14 XEla Olaetxea Zubiria 2017-06-03 Joel Clemente Monteiro 2017-09-09 19 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  20. 20. Argazki hau 1940.urte inguruko Lizartzako haur eta irakaslearena (señorita) da. Haur hauek laurogei urtetik gorakoak dira gaur egun, baino ondo ezagutzen dute elkar, 5-6 urterekin hasi eta 12 urte arte joaten ziren gehienez eskolara eta tartean joan gabeko hilabeteak ere izaten zituzten, neskame lana edo baserriko lanetan laguntza behar zutelako etxean, etab. Bi maixu-maixtra izaten ziren denentzat; bat neska guztientzat eta mutilentzat bestea. Eskola gaur egun udaletxea dagoen eraikinean zegoen, goian neskak eta behean mutilak. Ikasteko liburua “Enciclopedia” zen, eta hor etortzen ziren materia guztiak: Historia Sagra- da, Lengua Española, Aritmética, Geometría, Geografía, Historia de España, Ciencias de la naturaleza eta Forma- ción Político-Social. Eskola hasitakoan lehenengo gauza erdara ikastea izaten zen ikasgairik zail eta gogorrena, beste inon entzuten ez zuten hizkuntza zen hura, eta derrigorrez ikastera behartuak zeuden, hori dela eta, zigor ugari ja- sotzen zituzten haurrek. Señorita Conchi (Donostiakoa) izenekoak euskaraz mintzatzen zen haurrari bizkarrean taula bat zintzilikatzen zion egun guztirako zigor modu- ra ”he hablado en vasco”idatzita, eta besteen burlak eta barreak aguantatu behar izaten zituen errekreo ordutan bereziki, haurra lotsarazteko egiten zuen noski. Edo bes- tela, eskuko behatzak bilduta jarrarazi eta erregelarekin gainean jotzen zituen min latza emanez, ikasleek esaten dutenez. Frankismoko garai gogorrak eta zailak haiek. 1940ko Eskola argazkia Hauek dira argazkiko haurren izenak: 1- Irene Bengoetxea 2- Maria Jesus Kaminos 3- Ixabel Garaikoetxea 4- Xagrario Soroa 5- Margari Jauregui 6- Mikaela Urkizar 7- Mertxe Kerejeta 8- Conchi Narbaiza (maixtra) 9- Joakina Urkizar 10- Inaxi Gogortza 11- Maria Aginaga 12- Maria Luisa Arrate 13- Luxia Garmendia 14- Jexuxa Garmendia 15- Anttoni Zalakain 16- Maria Felixa Zinkunegi 17- Anjelita Garaikoetxea 18- Axun Ibarguren 19- Xagrario Gogortza 20- Mertxe Bengoetxea 21- Xagrario Mugika 22- Lurdes Mugika 23- Maria Teresa Sarasola 24- Maritxu Zinkunegi 25- Anttoni Bengoetxea 26- Joxepa Artola 27- Ebarista Arrate 28- Joxepa Luluaga 29- Maria Jesús Bengoetxea 30- Ixabel Furundarena 31- Eujeni Agirre 20 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  21. 21. 21 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  22. 22. Lizartzan primerako kirolariak ditugu: pilotariak, segalariak, futbolariak… aurtengo protagonistak hiru neska dira. Dan- tzan maila oso ona erakusten digute eskaintzen dizkiguten emanaldietan eta baita parte hartzen duten dantza txapel- ketetan ere. Beraiek Otsolar DantzaTaldeko Lide Bengoetxea (17), Enara Goikoetxea (16) eta Maddi Bengoetxea (15) dira. Solasaldian,dantzatxapelketenetaberaienberrigehiagoja- kiteko aukera bikaina izan dugu. Urte asko daramatzazue dantzan? Noiz hasi zineten? Enara: gutxi gorabehera 13 edo 14 urte daramatzagu. 4 urte genituela Malentxorekin hasi ginen Otsolar Dantza taldean eta ondoren, Enekorekin ensaiatzen hasi ginen. 12 urte genituela Enekok Oinkari Dantza taldearekin udako emanaldi bat egiteko proposamena egin zigun. Bertan emaitzarekin eta jendearekin oso gustura sen- titu ginen eta ordutik bi taldeetan gabiltza emanaldiak egiten. Nola hasi zineten txapelketetan parte hartzen? Lide: Oinkari Dantza Taldean, txapelketetara bideratuta dagoen talde bat dago. Jendeak aukera dauka proba- tzeko eta proposamena egin ziguten ensaio horietara joateko. Proba egin genuen eta taldearekin eta irakas- learekin oso gustura sentitu ginenez, talde horretan ja- rraitzea erabaki genuen. Txapelketa nola prestatzen duzue? Emanaldiak eta txapelketak desberdin prestatzen al dituzue? Maddi: txapelketak Billabonan Lurdesekin prestatzen ditugu ostegunetan egiten ditugun ensaioetan. Baina txapelketa hurbiltzen ari denean, astean beste saioren bat ere egiten dugu. Txapelketa eta emanaldien artean desberdintasunak badaudela esan dezakegu. Txapel- ketetan ikusleak gustura egoteaz gain epaimahai dago baloratzen, beraz, sentitzen dugun presioa eta urduri- tasuna handiagoa da. Emanaldietan aldiz, guk eta ikus- leek disfrutatzea eta gustura geratzea da helburua. Txapelketa mota desberdinak daude? Zuek zeinetan hartzen duzue parte? Lide: txapelketen bi modalitate nagusienak edo eza- gunenak Soinu Zaharrak eta Suelto txapelketak direla esan genezake. Lehenengoan, doinu bat ematen dizu- Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko Lide Bengoetxea, Enara Goikoetxea eta Maddi Bengoetxearekin solasean 22 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  23. 23. te eta pauso tradizionalak erabiliz dantza bat osatzen duzu, zailtasun maila zuk erabakiz. Bigarrenean berriz, arin-arina eta fandangoa dantzatzen dira bikotearekin, eta pausoak zuk jartzen eta erabakitzen dituzu horrek zailtasun mailan eraginez. Hirurok Soinu Zahar modali- tatean parte hartu dugu eta orain Maddi Suelto txapel- ketetan ere ibiltzen da. Txapelketetan maila edo kategoria desberdinak daude? Haurrak, gazteak, helduak… Enara: Soinu Zaharretan hiru maila daude: haurrena, gaztetxoena edo erdikoa eta helduena. Sueltoan aldiz, bi maila daude: gaztetxoena eta helduena. Gazteen maila Soinu Zaharretan 15 urte arte izaten da eta guk maila horretan parte hartu izan dugu. Sueltoan aldiz, gazteena 16 urte bitarte izaten da eta 16 urtetik gora- koak helduen mailan parte hartzen dute. Jantziek emanaldian duten garrantzia ezagutzen dugu, baina txapelketetan ba al du garrantzirik? Enara: txapelketetan jantziak baloratu eta saritu egi- ten dira eta arautua dago denak antzeko joateko. Jantzi horiek Gipuzkoanoen trajeak izaten dira, guk baserrita- rrena ezagutzen duguna, baina landuagoak eta gonak bolumen handiagoekin… Gainera, esan beharra dago, batzuetan jostunak argazki zahar edo kuadroetan oina- rritzen direla jantziak egiterako garaian, balore histori- koa izan dezaten. Emanaldietan berriz, erabakitzeko askatasun osoa dago eredu bat jarraitzea behartuak ez gaudelako. Horrega- tik, jantzi desberdinak erabiltzen ditugu, emanaldiaren gaiaren araberakoak. Gaur egun jantzi tradizionalak ikusteaz gain, dantza estilo berrira moldatutako jantziak ere erabiltzen ditugu: galtzak, txapelak, gerrikoak, soi- neko arinak, oin hutsik… Txapelketa edo emanaldi baten aurrean nola sentitzen zarete? Emozio desberdinak sentitzen al dituzue? Lide: txapelketetan, hasiera batean bakarrik sentitzen zara, baina egoera horri aurre nola egiten diozun kon- turatzeko balio du eta erronka pertsonal bat bezala har- tzen dut. 23 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  24. 24. Emanaldian berriz, talde lan bat da eta honen babesa sentitzen da. Urte guztian lantzen dugunaren emaitza dela esan daiteke. Nik uste dut emanaldiak eta txapelketak guztiz desber- din sentitzen direla. Lehenengoan duzun maila erakus- tera zoaz jendeari eta epaimahaiari. Bigarrengoan aldiz, ikuskizunaz gozatzea gain, ikasi duzun guztia erakuste- ra zoaz: pausoak, koraografiak, emozioak trasmititzea... Txapelketetan epaimahaiak daude. Orokorrean, zer baloratzen dute? Maddi: gauza desberdinak baloratzen dituzte. Soinu Zaharretan oinak oinarrituta, puntak eta pausoen or- dena kontuan hartzen dute, hau da, errazenetik hastea eta zailenekin jarraitzea. Gorputzaren jarrera, postura, elegantzia eta oreka baloratzen dute. Soinu Zaharretan pausuak zailtasun mailaren arabera banatzen dira eta zailtasun maila handiko pausuak ondo egiten badituzu bukaeran puntuaketa hobea izatea lortzen duzu. Sueltoetan, aipatutakoaz gain, aurpegiko espresioa eta bikote lana baloratzen dute. Mugimenduak eta pau- suak ahalik eta simetrikoenak izan behar dute. Bikoteak elkarrekin egiten duguna baloratzen dute, bat izan- go bagina bezala. Sueltoan, pausoak baloratzeaz gain, epaimahaikideen arabera ere emaitza aldatu daiteke, pau- su edo dantza estilo bat gus- tukoago izan dezaketelako. Zenbat ordu ensaiatzen dituzue astean? Enara: astean lau egunetan ensaiatzen dugu. Asteartee- tan, Billabonan ordu eta erdi dantza garaikidea egiten dugu Kukai dantza taldeko Eneko Gilekin. Asteazkene- tan, Lizartzan bi ordu en- saiatzen ditugu: lehenengo ordua Lurdesekin arin-arin eta fandangoa eta bigarren ordua Eneko Arteagarekin. Ostegunetan, Billabonan Lurdesekin aukerako klase bat izaten dugu (nahi duena joten da) txapelketetara bide- ratua dagoena. Azkenik, ostiraletan 2 orduko ensaioa izaten dugu Eneko Arteagarekin Billabonan, pausoak eginez fondoa landu eta emanaldiak ensaiatzeko erabil- tzen duguna. Honetaz gaiz, emanaldiak edo txapelketak ditugunean, beste ensaioren bat edo beste izaten dugu. Euskal Herri mailan zein da edo zeintzuk dira txapelketarik garrantzitsuenak? Maddi: suelto mailan garrantzitsuena Euskal Herriko Suelto Txapelketa da, Seguran ospatzen dena. Bertan, maila oso ona egoten da eta garrantzitsuena izateaz gain, ezagunena ere badela esan dezakegu, telebistan ere botatzen bait dute. Soinu Zaharretan aldiz, Pasaian ospatzen dena da. Ez du Segurakoak duen fama berdina baina garrantzitsua da. Bertan, maila oso ona egoten da eta dantzarien artean ezaguna eta garrantzizko txapelketa bat da. Eskerrik asko neskak tartetxo honegatik. Jarraitu dan- tzan eta jarraitu herri hau dantzan jartzen, dantzatzen duen herri bat ez baita inoiz hilko! Biba zuek! 24 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  25. 25. Zer egin dugu LiZartZan 2017an 2017-01-01 Otsabiora irteera 2017-01-05 Erregeen etorrera 2017-01-28 Auzolana 2017-03-08 Emakumeen eguna2017-03-09 Kapulana bat zintzilik 25 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  26. 26. 2017-03-11 Gure esku dago prestaketa 2017-03-17 Aroa eta mirariak magia ikuskizuna Asier Kidam-en eskutik 2017-03-19 Gure esku dago galdeketa 2017-04-04 Korrika eta korrika txikia 2017-05-15etik 19ra Eskolaren astea 2017-05-27 Hostotsa abesbatzaren kontzertua 2017-06-03 Erromeri eguna 26 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  27. 27. 2017-06-04 Ina Zeberiori omenaldia 2017-06-23 San Juan sua 2017-07-22 Gazte eune 2017-09-07tik 10era Festak 2017-09-23 Lizartzatik Mendiz Mendi Etxera III 2017-10 Kataluniari babesa 2017-11-04,25 eta 2017-12-16 Sukaldaritza ikastaroa 2017-11-27 Pasaiako Badia dokumentala 27 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  28. 28. 2017-12-03 Euskararen eguna 2017-12-15 Igor Meltxorrekin solasaldia 2017-12-24 Gabonak 2017-12-28Euskalkantuetajolasentailerra,antzinakojolasak 2017-12-31 San Silbestre froga 28 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  29. 29. Lizartzan zer berri? JoseMiguelEtxeberria“Naparra” Jon Alonsok Euskal Herriko historia hurbila ikertzeko asmotan Naparra desagertuaren kasua hartu zuen kon- taketaren ardatz modura. Bere belau- naldiak euskal gatazkaren gorabehe- rak nola bizi izan zituen kontatzea da Alonsoren proiektuaren asmoa eta Naparraren historia kontatzea da proiektuaren helburua. 36 urteren ondoren informazio be- rriei esker, Naparraren gorpuzkia aur- kitzeko urratsak eman ziren, apirilean Frantziako Mont de Marsan inguruan indusketak egitea lortuz, baina, ez zu- ten ezer aurkitu. Hala ere, gogoratu behar da, bilaketa ez dela eten, kasua ez baitago erabat itxita. LanuzteakInsalusen Otsailaren 9an hasi ziren Insaluseko langileak bi orduko lanuzteekin, izan ere, soldaten inguruko gorabeherez gain, enpresa hitzarmenaren inda- rraldia 2015ean bukatu zen eta ez dute berria sinatu. Otsailaren 13an zuzendaritzarekin egindako bileran ez zuten akordiorik lortu eta ondorioz, bi orduko lanuz- teekin jarraitu zuten. Otsailaren 20an, berriz, lau orduko lanuzteekin hasi ziren. Baina, otsailaren 24an zuzenda- ritzarekin iritsitako akordoiak medio, lanuzteak utzi zituzten. NagoreArozenaazpitxapeldun Emakumeen Euskal Herriko I. Bina- kako Esku Pilota Txapelketaren finala jokatu zuen martxoaren 5ean Zorno- tzan, Maider Mendizabalekin batera. Partida lehiatua izan zen, baina 22-14 galdu zuten azkenean Arozena eta Mendizabalek. LuisMariMujikarenheriotza Apirilean hil zen Luis Mari Mujika (Li- zartza, 1939) idazle eta euskaltzalea. Literaturarekin batera, toponimia eta hiztegigintza landu zituen. «Egan» al- dizkariko zuzendari eta literatur iker- tzaileak filologia ikasketak egin zi- tuen doktore izatera iritsiz eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle esko- lan aritu zen irakasle. 1963. urtean eman zuen argitara bere lehen litera- tur lana, eta 24 izenburu baino gehia- go eman zituen argitara ordudanik. Hainbat literatur sari irabazi zituen bere lanari esker, horien artean, Kri- tikaren saria (“Hitzak ebakitzean”); Lizardi olerki saria (“Aire neurtuak”); Txomin Agirre eleberri saria (bi aldiz: “Loitzu herrian uda partean”eta“Hiru egun Larburun”); Irun Hiria poesia sa- ria (“Nire soneto beroak”); eta Irun Hi- ria eleberri saria (“Bidean ihes”). MaddiBengoetxeatxapeldun Lazkaoko37.DantzaSueltoTxapelke- tako lehen saria eskuratu zuten Aritz Maizak eta Maddi Bengoetxeak. ErikJakaAspen Erik Jakak 2020. urtera arte sinatu du Asperekin, aurrelariak 2013an debutatu zuen profesionaletan, en- presa berarekin. Garikoitz Etxeberriak elkartasuna gaixodaudenkideei Sevilla II espetxean dauden euskal preso politikoek borrokaldia hasi zu- ten pasa den urriaren 30ean gaixo dauden euskal preso politikoen eta bereziki Ibon Iparragirreren egoera salatzeko. “Ibon Etxera Bizirik” lelo- pean ari dira itxialdia eta baraualdia egiten. 29 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  30. 30. Arratsaldeko bostak, parkean haur mordoa dabil jolasean eta bitartean kafe baten inguruan bilduta zenbait guraso. Haiengana gerturatu gara eta ez daude arratsalde pasa. Ideiak, proposamenak, eztabaida gaiak, antolaketa orriak... dituzteeskuartean.Eskolagaraiakurrunsamargeldituzaiz- kigunok konturatu ez bagara ere, guraso talde hau 2016eko ekainaz geroztik hilean behin “kafe-bilera” deiturikoan el- kartzen da. Herriko haur eta gurasoen arteko ekintza ezber- dinak antolatzea helburu dutelarik. Gaurkoan, gu ere ka- fearen ingurura bildu gara, euren lanaren nondik norakoak ezagutzeko asmotan. Nola hasi zineten eta nondik sortu zen zuen artean elkartzeko ideia? 2015-16ko ikasturte bukaeran Eskolako Guraso El- karteko diru poltsa gutxitu zela eta ama batzuk elkartu ginen ekintza batzuk antolatuz dirua ateratzeko helbu- ruarekin. Honen harira, 2016ko festetan pintxo lehia- keta antolatu genuen. Giro bikaina ikusita, guraso eta seme-alaben arteko ekintzak bultzatzeko taldearekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Bakoitzak zer antola- tu edo eskaini zezakeen pentsatu genuen eta ideia anitz sortu ziren. Hausnarketa hau egin ostean, gauzak anto- latzeari ekin genion. Zein da zuen arteko elkarlanaren helburu nagusia? Guraso eta seme-alaben artean aisialdiko ekintza ez- berdinak egiteaz gain, gurasoon arteko elkarlana eta harremana sendotzen ere saiatzen gara. Nola antolatzen zarete? Hilean behin kafe baten inguruan elkartzen saiatzen gara. Baina ekintzaren arabera maiztasun gehiagore- kin ere elkartu izan gara. Hasieran, ama batzuk baka- rrik elkartu baginen ere, egun Lizartza eta Orexako 20 Kafearen bueltan, GURASOAK ELKARLANEAN 30 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  31. 31. 31 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten amak parte hartzen dugula esan dezakegu. Hala ere, taldean parte hartzeko gogoa duen guraso guztien- tzat irekita dago. Aurrez aurreko hitzorduez aparte, WhatsApp-a erabiltzen dugu komunikatzeko. Bertan, ekintzen eta antolakuntzaren jarraipena egiteko talde- txo bat dugu. Zein izan dira orain arte antolatu dituzuen ekintzak? Hainbat ekintza desberdin egin ditugu guraso eta batez ere, seme-alabei bideratuta. Lehenbizi, 2016ko festetako pintxo lehiaketa, urdaiazpiko eta gazta apus- tuak antolatu genituen. Ondoren, urtean zehar, mendi irteerak, gaztain jatea, masaje tailerrak, eskola asteko jolasak... antolatzen aritu gara guraso eta haurren aisial- dia aberasteko asmoz. Ikasturtean zeharreko ekintzez gain, festa ezberdinetan ere egin dugu gure ekarpena. Adibidez, azken festetan haurrentzako ginkana antola- tu genuen. Udazkenean, gau beltza eta gabonetan ere hainbat ekintza antolatu izan ditugu: haur jolasak, txo- kolatada eta zinea besteak beste. Orain arteko lanak zer nolako harrera izan du herrian? Nahiz eta ekintza guztiak irekiak izan diren, aipatu behar da, herrian baino eragin gehiago duela eskola- ren bueltan biltzen garen familiengan. Hala ere, gure in- guruan oso harrera ona izan du, pozik gaude lorturiko emaitzekin. Gainera, horrelako talde batek herriari ekar- pen aberatsa egiten diola pentsatzen dugu, ekintzak herrian bertan antolatzeak herri giroa sustatzen baitu. Dagoeneko, kafea amaitu zaigu. Koadernoa jaso eta joateko ordua da baina, lanean utzi ditugu. Aurrera be- gira, ideia, erronka mordoa dituztela ikusi dugu eta he- rriko aisialdia hobetzeko elkarlanean jarraituko dutela adierazi digute. Gainera, ateak zabalik dituztela eta an- tolakuntzan zein ekintzetan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.
  32. 32. Lizartzako EH BILDU 32 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten Lizartzako inauteriak iristear diren honetan, Euskal Herria Bildutik oso presente ditugu arrazoi politikoen- gatik espetxean dauden Aitor Agirrebarrena eta Gari- koitz Etxeberria herrikideak. Arrazoi politikoengatik preso eta dispertsatuta aur- kitzen dira. Aitorren kasuan Puerto de Santa Maria es- petxean (1.021 km) eta Garikoitzen kasuan Sevilla IIko espetxean (982 km). Euskal Herriarentzat bestelako etorkizun bat lortzeko konpromisoak eraman zituzten borrokara eta hortik es- petxera. Gogoratu behar da gure gizartean, hamar- kadetan, independentziaren aldeko borroka berezko aldarria izan dela. Independentziaren aldarrikapena eta asmoa aspaldikoa da Lizartza- rron artean, orohar euskal herrita- rron artean. Herri burujabetzan oi- narritutako independentismoaren fenomenoa, Europan eta mundu osoan, modernoa da, tokian tokiko gauzatze dinamikoa izan duena, aldagai ezberdinen baitan egon dena: indar korrela- zioa, nazioarteko testuingurua edota unean une- ko aldagai ekonomiko eta geoestrategikoak. Gaur egungo independentismoak herri burujabetzan du oinarri, hau da, herritartasun kontzeptua biltzen du bere baitan. Kontzeptu demokratikoa da, herritarren ahalduntzea bilatzen duena. Eta herritarren ahalduntze horretatik, herritarren erabaki ahalmenetik, eraiki nahi dugu Euskal Estatua. Izan ere, gure soberanismoa soziala da, pertsonen be- netako oinarrizko beharretan du jatorria. Bere helburua herri berri baten eraikuntza kolektiboa da, bertan biziko diren pertsona guztiak bakean, askatasunean eta justi- zia sozialean bizi daitezen. Hartara, dagozkigun eskubide historikoetatik gaur egungo herritarren eskubide demokratikoetara jauzi berri bat egiteko unea iritsi dela deritzogu: iraganeko eskubide historikoen defentsatik gaur eguneko esku- bide demokratikoen defentsara jauzi egin behar da. Ulertzen dugulako gaur eta hemen Euskal Herrian bizi garen herritar guztion erabaki eskubidean egon behar dela herri honen etorkizuna, baita euskal estatua sor- tzeko aukera ere. Konbentzituta gaude autodetermi- nazio-eskubidea egingarri egite- ko bidean urrats eraginkorrak egiteko eta oraingo legezko esparrua gainditzeko aroan egon gaitezkela. XIX. men- dea foruen abolizioarena izan zen, XX. mendea auto- nomismoarena izan da eta XXI. mendeak autodetermina- zioarena izan behar du subirano- tasuna eta independentzia erdiesteko jomugarekin. Helburu horrek oinarrizko printzipio batzuk aintzat hartu behar ditu: herritarren borondatea errespetatzea, gardentasuna eta ahalik eta integraziorik handiena er- diestea gure estatu propioa aldarrikatzeaz gainera. Horretarako egingo du lan EH Bilduk. Horretarako eta egunerokotasunean herri honek ja- san duen gatazka politikoaren ondorioak konpontzeko konpromezu osoarekin jarraituko dugu lanean Euskal Herria Bildu osatzen dugun herritar guztiok. Demokrazia Euskal Herriarentzat Independentzia Inauteri hauetan falta ditugunak gogoan, Aitor eta Gari ETXERA !!!
  33. 33. Beste urtetan bezala, gonbitea luzatu diguzue inau- terietako aldizkarian idazteko eta txokoa aprobetxatuz idazteari ekingo diogu. Dagoeneko 25 urte igaro dira Lizartzako inauteriak berreskuratu zirenetik. Alaitasuna, festa, mozorroak, puska biltzea, dantzariak, otorduak… Inauteri hauek urtez urte iraun dute, eta herritarren parte hartzeare- kin aurten ere festaz beteriko asteburua izango da. Hala ere, herriko seme Aitor eta Garik, aurten ere, ezin izango dute inauterietako festa giroaz gozatu, duela 28 urte ja- rritako DISPERTSIOAREN eraginez, herritik mila kilome- trotara aurkitzen baitira, Cadizen eta Sevillan. Bisitak asteburutan egiten dizkiegu senide zein lagu- nek. Bisita egiterako orduan, aurrez 6 hileko asteburuko egutegia antolatu behar da, asteburu bakoitzean nor joango den, bisitak hartu, bera lana dakarki eta gure aurrez aurrekoen bisitak antolatzeko garaiean ere hila- bete lehenagoz eskatu behar ditugu, ondoren bidaiak antolatu, garraiobidea, lotako lekua, alokatutako autoa lotu. Honekin, orainarte esan izan den moduan, Sakabanaketa honen eraginez preso dagoenak eta ondokoek jasaten dugu sufrimentu eta zigorra. Horren adibide dugu, urte guzti hauetan, zo- rigaiztoko dispertsioa indarrean jarri zenetik, 16 familiar eta lagun hil direla eta hainbat zauritu. Gertukoak, asko zarete galdetzen digute- nak ea gauzak ez diren aldatuko eta gure seni- deak etxeratzeko garaia noiz iritsiko den, ba irakur- keta positiboa egin nahi dugun arren, euskal preso eta iheslari politikoen egoerak berdin jarraitzen du, gure senide presoak urrun jarraitzen baitute oraindik, gainera larriki gaixo dauden euskal presoen egoera konpontzeke dago eta bertan salatu behar dugu Ibon Iparragirre eta bere familiari sufriarazten ari zaiena, mu- turrerainoko egoerara eramanez. Horren aurrean, Gari eta Sevillako beste kideek, gaixo dauden preso politi- koek pairatzen duten egoera larriaren aurrean, urriaren 30tik ezkero, borroka iraunkor baten aurrean daude; txandakako txapeo, barau eta janariari uko eginez, “ IBON ETXERA BIZIRIK”leloarekin. Pausoz pauso eta elkarrekin ea lortzen dugun, pre- so ditugun gure senide zein lagunak etxera ekartzea, eta gure herriko inauteri eder hauetaz gozatzeaz gain, gure EUSKAL HERRIKO txoko guztiren bitaminaz blai- tzea. GOZA DITZAGUN INAUTERIAK AHAZTU GABE SAKABANATURIK DAUDEN EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK!!!! LizartzAko preso eta iheslarien lagun eta senideak 33 Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  34. 34. apaindu ditzagun balkoiak! Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere herrian inaute- rietan balkoirik politena, eleganteena, bereziena… sarituko dugu. Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria Danon Txokoa jatetxean bi la- gunentzako otordua izango da. Iaz Laxarone etxekoak izan ziren sari horren irabazle. Ea aurten ere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTINTZEN!!!!! pRINTZAK nOIZ? URTARRILAK 19 OSTIRALA, 19.30tan nOn? ZEZENGORRI GAZTETxEAN ZER?TxANTxOTANATERATZEKOMOZORROTAILERRA Ekarri etxean duzun zaku, zapi, trapu zahar edo txapela hori eta guk emango dizkizugu ideiak. AnIMATU! 17 urtetik beherakoek mozorrotuen saria jasotzeko (baserriko oilaskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) inauteri ondoren emango den afarira joateko ezinbestekoa izango dute beren izena ematea taberne- tan jarriko diren zerrendetan. Listak otsailaren 1ean jasoko dira. Adi! Aurtengoan, larunbat eguer- diko (Otsailak 3) gurdi eta mozorroen kalejira errota ataritik beharrean, Joxe Ma- riko aparkalekutik hasiko da. AldAketA! AURKEZPEnA ETA MOKADUTXOA, URTARRILAK 28 EGUERDIKO 12etan, UDALETXEAn. OnDOREn, KAnTU JIRA HERRIKO TXOKO EZBERDInETAKO ARGAZKIAK IKUSIZ. AnIMATU! Bazkaria Bazkari txartela salgai otsailak 1arte: HELDUAK 20 € HAURRAK 12 € (14 urte artekoak) Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten 34
  35. 35. EGITARAUA URTARRILAK 27, LARUNBATA 12.00: Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz, Udal ordezkariak eta txekorra plazan ditugula. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia. URTARRILAK 28, IGANDEA 12.00: “25 inauteri, irudiz irudi”argazki erakusketaren aurkezpena eta mokadutxoa udaletxean. Ondoren, kantu jira herriko taberna eta txokoetan zehar argazki erakusketa ikusiz. OTSAILAK 2, OSTIRALA 14.15: Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren, kalejira OTSAILAK 3, LARUNBATA 07:00: Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin.“Diana” abestuz hasiko dugu inauteria. 07.30: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. 10.00: Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko. 12.00: Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko aparkalekutik. 13.00 aldera: Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian. 18.00: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta“ Lizartzako talogileak”egindako taloak jateko aukera izango da. OTSAILAK 4, IGANDEA 11:00: Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan. 12:00: Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Inauteri Dantzak plazan. 14.00: Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Ondoren, zozketak“ KALAKAN & Luis Peixoto”emanaldi berezia. 19.30: Plazan“ijitoa”errez inauterien amaiera. Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
  36. 36. DanonTxokoa bar INAUTERIZAHARREI JARRITAKOBERTSOBERRIAK PARAJE HAUEK IKUSI ETA AURKI EZInIK PAREKO ZER FALTA OTE URTE OSOAn HAIn EDERRA IZATEKO FESTA GIROAn ELKARTU ETA GAUZ HAUETAZ GOZATZEKO JAn EDAnEZ ASETZEKO GURE DAnTZAK IKUSTEKO IHAUTERIAK IHAUTE DAnTZAK PARAJE TA GAInOnTZEKO GUREAK ZIREn GUREAK DIRA ELKARREKIn GOZATZEKO. DEnBORA BATEZ ELKARTU ETA BERRESKURATZEn DAnTZAK GALTZEAR ZEUDEn ETA nOLABAIT PIZTU ZIREn FESTA PRInTZAK GEROZTIK OnA GOXATUZ DOAZ AITOn ZAHARREn HITZAK GARATUZ DEnOK BALDInTZAK GEUK DITUGU ORAIn GILTZAK MALKOZ BETERIK ESAnGO DUT nIK AGInTZEn BAIT DIT BIHOTZAK TXALO OnEnA MEREZI DULA IHAUTERITAn LIZARTZAK. Balmaseda Banaketak Lizartzako Udala

×