SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 1
Orlegia vs berdea
Aurrekoan, haur hezkuntza garaiko kide, eta orain lagun dudan I.D-ek,
komentatzen zidan zer nola deitzen nion gaztelaniaz "verde" modura
ezagutzen dugun koloreari. Nik azkar asko, eta gure aintzinetako pasartetara
salto eginaz…, Donostiako urguleko aldapan, Santa Maria elizaren
atzekaldean izkutaturik dagoen ate txiki batetatik sartzen zen Orixe
ikastolara, ametsetako oroitzapenetan oinarriturik “verde” orlegi modura
ezagutzen genuela azpimarratu nion. Honek berarengandik niganako buru
mugimendu bat eragin zuen, nire erantzunari oniritzia ematen ziola iragarri
nuelarik.
I.D-ek, aurreko egunen batetan, orain andereño den emakume batekin ika
mika bat izan zuela azaldu zuen, berdea eta orlegiren arteko eztabaida
batetan oinarritutakoa.
Izparringia, urrutizkiña, guardasola, hutsa, orlegia… hainbeste hitz eta esaera
datorzkit burura, iragan gertuko garaietara naramatela… orain hitz hauek
galdu direla dirudi, akaso nahita, euskera batua dela edo ez dela, beste
esanahi ezberdinak dituztela azalduaz, hutsa, zero…
Nik usted dut, dana dala ere, dena duela bere betebehar zein leku, hau da
hitzen galera baino hobe hitzan gehiketa edo batuketa, azkenan berdin dio
batak edo besteak zer nola esan, gauza elkar ulertzea beharko luke izan.
Oianko Txoperena
10.11.17a

Weitere ähnliche Inhalte

Mehr von Oianko Choperena

Mehr von Oianko Choperena (6)

Spain is different
Spain is differentSpain is different
Spain is different
 
Generación "y"
Generación "y"Generación "y"
Generación "y"
 
Correbous
CorrebousCorrebous
Correbous
 
Euskera glokala 2.0v
Euskera glokala 2.0vEuskera glokala 2.0v
Euskera glokala 2.0v
 
Rompeolas | Olatu Talka
Rompeolas | Olatu TalkaRompeolas | Olatu Talka
Rompeolas | Olatu Talka
 
Las Ciudades
Las CiudadesLas Ciudades
Las Ciudades
 

Orlegia vs berdea

  • 1. Orlegia vs berdea Aurrekoan, haur hezkuntza garaiko kide, eta orain lagun dudan I.D-ek, komentatzen zidan zer nola deitzen nion gaztelaniaz "verde" modura ezagutzen dugun koloreari. Nik azkar asko, eta gure aintzinetako pasartetara salto eginaz…, Donostiako urguleko aldapan, Santa Maria elizaren atzekaldean izkutaturik dagoen ate txiki batetatik sartzen zen Orixe ikastolara, ametsetako oroitzapenetan oinarriturik “verde” orlegi modura ezagutzen genuela azpimarratu nion. Honek berarengandik niganako buru mugimendu bat eragin zuen, nire erantzunari oniritzia ematen ziola iragarri nuelarik. I.D-ek, aurreko egunen batetan, orain andereño den emakume batekin ika mika bat izan zuela azaldu zuen, berdea eta orlegiren arteko eztabaida batetan oinarritutakoa. Izparringia, urrutizkiña, guardasola, hutsa, orlegia… hainbeste hitz eta esaera datorzkit burura, iragan gertuko garaietara naramatela… orain hitz hauek galdu direla dirudi, akaso nahita, euskera batua dela edo ez dela, beste esanahi ezberdinak dituztela azalduaz, hutsa, zero… Nik usted dut, dana dala ere, dena duela bere betebehar zein leku, hau da hitzen galera baino hobe hitzan gehiketa edo batuketa, azkenan berdin dio batak edo besteak zer nola esan, gauza elkar ulertzea beharko luke izan. Oianko Txoperena 10.11.17a