Mikel Martin zenari omenaldia egin dio Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiak, Errenteriako Emakumeen Etxean LGTBIq+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Elena Vazquez lankideak bertsoak egin ditu
1. Mikel Martin Conde
(1954-2023)
Doinua: Orioko balea
Ikasle saiatua,
parte hartzailea,
erabat euskalduna
izan nahi zuena.
Gizartea hobetzen
lan asko egina,
ez zuen ezer arrotz,
handi jakin-mina.
Aisia eta lana
gozatzen zekina
zintzoa eta ona,
lagunen laguna.
Aulkia utzi arren
ez zaude ahaztuta,
guk mantenduko dugu
argia piztuta.