Joint Venture: ¿Instrumento válido para hacer frente a la coyuntura económica...
Gonbidapena ii finantzen foroa lks
1. II finantzen foroa LKS
Bilbo 2011
EGUNGO EGOERAREN
KUDEAKETA FINANTZARIOA:
BISIOTIK EKINTZARA
2011ko azaroaren 23a
BILBOKO MERKATARITZA GANBERA
Alameda Recalde 50, Bilbo
Norentzat: Finantza Zuzendaritzak eta laguntzaileak (Controllerrak, Informazio Sistemen zuzendariak…)
Lagun agurgarria:
II FINANTZA FOROA LKS - Bilbo 2011 forora gonbidatu nahi zaitugu. Foroa finantzen arloko profesionalentzako
ohiko topagune bihurtzea nahi dugu, elkar ezagutzeko eta gaur egun bizitzen ari garen egoeran dauden aukerei
buruzko erronkak eta hausnarketak partekatzeko eta Finantza Zuzendaritzak horren aurrean hartzen ari diren
edo hartu behar luketen jokaera aztertzeko.
Ekitaldia LKS Taldeak antolatu du, SAGEren laguntzarekin, eta izenburua da “Gestión financiera en la situación
actual: de la visión a la acción”. Ekitaldia Bilboko Merkataritza Ganberan egingo da, datorren azaroaren 23an,
eta oso pozik hartuko genuke zu beran izatea. Hurrengo orrian programa zehaztua duzu.
Gure iritziz, oso aukera ona izan daiteke beste pertsona eta enpresa batzuk ezagutzeko, inguruan zein
nazioartean garatzen ari diren esperientzia interesgarriak ezagutzeko.
Eztabaida aberasteko, gaiari buruzko hainbat profesionalek eta adituk parte hartuko dute, eta beraien ideiak eta
esperientziak helaraziko dizkigute. Tartean izango dira: Belen Kortabarria andrea (MONDRAGON Korporazioko
Finantza zuzendaria), eta enpresa talde hori finantzen arloan hartzen ari den neurrien gain hitz egingo digu.
Bizkaian erreferenteak diren bi enpresa ordezkatuz parte hartuko dute Alfredo Gonzalez jaunak (Maier Taldeko
Finantza zuzendaria) eta Veronica Barona andreak (ARTECHE Taldeko Diruzaintzako arduraduna). Teresa
Nuñez andrea ere bertan izango da (SAGE XRTko zuzendaria), SAGE ordezkatuz.
Klausurako hitzak Andres Araujo jaunak esango ditu (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako sailburuordea).
Jakina, gonbidapen hau gaian interesa duten zure lankideengana zabal dezakezu. Bertan izango zarelakoan, har
ezazu agur beroa.
Fermin Garmendia
Zuzendari Nagusia
LKS Taldea
Bilbo,2011ko azaroaren 7a
2. Programa
9:00 Ongietorria eta bertaratuen erregistroa
9:30 Foroaren hasiera (Iñaki Ormaetxe –LKSko lehendakaria)
9:45 MONDRAGON Korporazioaren Finantza Politika (Belen Kortabarria – MONDRAGON Korporazioko Finantza
zuzendaria)
10:20 Maier Taldearen esperientzia (Alfredo Gonzalez – MAIER Taldeko Finantza zuzendaria)
11:00 Atsedenaldia - Kafea
11:30 Finantza Kudeaketa hobetzeko ekimenak Hainbat esperientzia arrakastatsu (Itxaso Otazua – LKSko Arloko
arduraduna)
11:45 ARTECHE Taldearen Diruzaintzaren Kudeaketa (Veronica Barona – ARTECHE Taldeko Diruzaintzako
arduraduna eta Teresa Nuñez – SAGE XRTko zuzendaria)
12:45 Foroaren klausura, Andres Araujo jaunarekin (Eusko jaurlaritzako Ekonomia, Aurrekontu eta kontrol
Ekonomikoko sailburuordea)
Informazioa Praktikoa
IZENA EMATEA
Leku mugatuak. Parte hartu nahi baduzu, mesedez eman izena azaroaren 20aren aurretik,Silvia Nuñez
andrearekin harremanetan jarriz, helbide honetan: s.nunez@lks.es, edo telefono zenbaki honetara deituta: 94
4062701