Diese Präsentation wurde erfolgreich gemeldet.
Die SlideShare-Präsentation wird heruntergeladen. ×

Historikoa izan da

Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Historikoa izan da! 
Bi traineru izan ditu, historian lehen aldiz, Oriok Kontxako Estropa-dan. 
Neskak ligan sartu ez arre...
publizitatea 
2 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
Zaleen Orioko banderak Donostiako estropadetan. KArKArA 
Inoiz baino osasuntsuago 
iboN hueGuN 
baloRazioa 
2014Ko IrAIlAr...
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Anzeige
Wird geladen in …3
×

Hier ansehen

1 von 42 Anzeige

Weitere Verwandte Inhalte

Diashows für Sie (20)

Anzeige

Historikoa izan da

  1. 1. Historikoa izan da! Bi traineru izan ditu, historian lehen aldiz, Oriok Kontxako Estropa-dan. Neskak ligan sartu ez arren, Kontxan izan dira lehen aldiz. 3 Balorazioa Ibon Huegun 15 Irakurketa Arraun denboraldia 25 Erreportajea Aliron 38 Bideoa Kontxa Iruditan Orioko eta Aiako aldizkaria · 2014ko irailaren 30a ·Arrauna
  2. 2. publizitatea 2 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  3. 3. Zaleen Orioko banderak Donostiako estropadetan. KArKArA Inoiz baino osasuntsuago iboN hueGuN baloRazioa 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 3 ­arrauna berezia Orioko eta Aiako aldizkaria Kultur etxea 20810 Orio 943 83 15 27 karkara@karkara.com www.karkara.com Editorea Karkara taldea kultur elkartea Zuzendaria lore Berasaluze Erredakzio taldea onintza Aiestaran, olatz Artola, Iñigo exposito, Jon Garate Miriam Garcia, Iñaki Iturain, Idurre lizarralde, elizabete Manterola eta rikardo Uzkudun Publizitatea Idurre Telleria Ale honetako argazkiak JoxeMari olasagasti nadeth Arruti Diseinua Saioa Perona KArKArAk ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitako esa-nen edota iritzien erantzukizunik. KArKArAn argitaratutakoa berre-man daiteke, osorik edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. laGuNtzaileaK Aiako Udala Orioko Udala Eusko Jaurlaritza Kultura Sailak diruz lagundutako hedabidea karkara.com Publizitatea kontratatzeko: Karkara 688 859 682 (Idurre) karkara@karkara.com Gipuzkoako Foru Aldundia Elkartean lanean gaudenon aldetik, datuak hotzean eta osotasunean begi-ratuta, aurtengoa oso denboraldi ona izan dela uste dugu. Ez daukagu he-men hausnarketarako leku askorik, baina hona hemen datu batzuk: mu-tilen traineruak, ligan 4 bandera eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ditu eta TKE sortu zenetik, Oriok inoiz lortu duen puntuaketarik handiena lortu du; bigarren trainerua, arazorik gabe mantendu da KAE 1ean,betiko harrobiko lana egitez; neskek aurrerapauso bikaina eman dute, lehenengo aldiz Kontxan sailka-tzea lortu dute eta hurrengo urtera begira beste pausotxo bat emateko moduan dau-dela erakutsi dute; aulki mugikorrean, urtea ezin hobea izan da, Gipuzkoa eta Euskadi mailako txapelketa guztiak irabazi dira eta Espainiako Txapelketan, meritu handiko zilarrezko domina lortu da; Imanol Garmendia eta Ander Zabala Munduko Txapeldu-nak izan dira; gazte-mailetan, 100 arraunlari ditugu... Orio Arraunketa Elkartea inoiz baino osasuntsuago dagoela uste dugu, baina etorkizuna iragana bezain hobea izatea nahi badugu, lanean jarraitu behar dugu. Aupa Orio!
  4. 4. KRoNoGRama 4 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  5. 5. KRoNoGRama 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 5
  6. 6. SaN miGuel liGa Lau bandera ligan; Kontxan, bandera urrun Sasoi betean hasi zuten denboraldia Orioko mutilek, garai-penarekin. Liga amaieran dizdira falta izan zaien arren, estropadaz estropada joan dira ahalik eta lan txukunena egiten eta aurkariei lanak zailtzen. 6 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  7. 7. SaN miGuel liGa teStua: olatz aRtola aRGazKiaK: joxemaRi olaSaGaSti Hori kolorea Orio herriarekin lotzen dugu eta Orio herria arraunarekin. Historia luzea du arraunak Orion, arrantzale herria izanda be-tidanik egin izan da arraun. Lehen paladak eman zituen herrien artean dago Orio. Orioko traineruaren lehen erreferentzia ofizial idatzia 1879 urtekoa da, Donostiako Kontxako estropadetan biga-rren postuan geratu zenekoa. Geroztik hamaika dira Orioko Arraun taldeak eskuratu dituen garaipenak eta banderak; XX mendea geroztik hamarkada guztietan irabazi ditu Kontxa-ko Estropada eta Espainiako Txapelketa. 5 garaipen 22 estropadetan Atzean utzi berri duten denboraldia indartsu hasi zuten. Me-ditarrenoko uretan, Bartzelonan, hasi zen San Miguel Liga eta banderarekin itzuli ziren etxera. Lehen estropadan lehen garaipena. Ekainaren 29an hasi zen denboraldiak hiru hila-bete iraun du, irailaren 21ean amaitu da. 22 estropada jokatu dituzte denbora-tarte horretan eta bost garaipen eskuratu. 193 punturekin amaitu dute liga, bigarren postuan, Hon-darribiaren atzetik. Kontxan bandera urrun 24 ontzi eta 7 sailkatu. Oriok lortu zuen bandera zuri eta urdi-naren alde egiteko txartela. Santa Klara irla eta Urgul mendia alde banatan.Bi luze eta ziaboga bat aurretik. Helburua, biga-rren igandean banderaren lehiatik ez urruntzea. Ez zuten lortu, ordea. 19:22:72 denborarekin laugarren helmugaratu zen San Ni-kolas ontzia. Hurrengo igandean berriz ere laugarren pos-tuan igaro zuten helmugako marra eta sailkapen orokorrean ere laugarren geratu ziren. Guztira 38,96 segundokotartea atera zion irabazleak, Urdaibaiek. 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 7
  8. 8. taldea Gazi-gozo, gora eta behera Gora eta behera. Estropada batzuk maldan gora egin zaizkio Orioko arraun taldeari; beste batzuk, ordea, maldan behera. Beti puntakoen artean ibili da, beti izan da arerio zuzena eta gogorra banderaren aurkako lehian. Denetarik bizi izan dute denboraldian zehar; garaipen gozoak eta emaitza txa-rreko estropada gaziak. Baina arrauna dute pasio eta afizio, eta lanean jarraitu dute gogor, aurrera begira baikor. Esaerak dioen bezala: gustuko bidean aldaparik ez. 8 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  9. 9. taldea Igor Makazaga 2011ko azaroan sinatu zuen kontratua Orio Arraunketa Elkartearekin. Orion bizi den pasaitarrak hirugarren urtea egin du talde horian. San Juan traineruaren agintea eraman zuen ordurarte, baina arrauna uztea erabaki zuenean, Orioko entrenatzailea izateko eskaintza etorri zitzaion eta ezin izan zion aukera horri ixkin egin. Lehen urtean he-rritar guztien ametsa betetzea lortu zuten, TKE ligara igotzea. Behin arraunaren gorengo mailan egonda, indar-tsuenen artean mantendu dira. 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 9
  10. 10. elKaRRizKeta "Guk irabazteko entrenatzen dugu, banderaren gosez" Bostgarren urtea egingo du Ibon Arrutik Orioko Arraun Tal-dean; TKEn, ordea, bigarrena. 2013an San Miguel ligako hiru bandera astindu zituen. Aurten, bi dantzatu ditu jada eta asteburu honetan beste hainbeste lortzeko gogoz dago. Zorionak Ibon. Ligako lehen estropada eta ligako lehen bandera. Bartzelonako egun hori ondo prestatu genuen. Nahiz eta eguraldi txarra izan eta egoera zailak izan, taldeak ondo gainditu zituen zailtasun guztiak eta uste baina hobeto amaitu genuen. Kantauri itsasoan izan ordez mediterraneoan egin zenuten arraun. Zelan sentitu zineten Bartzelonako uretan? Lehengo urtean joan ginanean harek errioa ematen zuen, ez zegoen olaturik. Aurten haize handia zegoen eta olatuak ere oso zakarrak ziren. Asko zaildu zuen horrek estropada. Gu ondo egokitu ginen baina beste talde batzuk asko sufritu zu-ten. Estropada baina gozoagoa garaipena izango zen, ziur. Liga hasteko modu ezinhobea, ezta? Dudik ez. Bartzelonatik buelta luzea egiten da iganden gaue-an, ordu horietan. Banderaren gozotasunarekin askoz era-mangarriagoa egin zen bidaia. Etxera iritsi eta plaza jendez lepo. Izugarria izan zen, ezta? Autobusarekin sartzen hasi eta jende asko zegoela ikustea, eta guztiek kamiseta horia soinean zutela ikustea... izugarria izan zen. Guri beste aldean egotea egokitzen zaigu. Azalduiguzu zer den Aliroia arraunlari batentzat. Zaila da azaltzea. Guk irabazteko entrenatzen dugu, bande-raren gosez. Gero, bandera horrek ematen dizkigun pozta-sunak ondorengo egunetan handiak izaten dira. Orioko pla-za azaldu eta umek, gaztek, zaharrak, helduak, gurasoak... guztiak ikustea emozioz gainezka, gu bezala, ikaragarria da. Estropada amaitu eta zazpi ordura jendea kamiseta horiare-kin ikustea izugarria da, hitzik ez dago hori azaltzeko. Eta oriotar batentzat are bereziagoa izango da, ezta? Koadrilako bi-hiru gaude taldean, denak lagunak gara eta guztion artean familia bat osatzen dugu. Ongi-etorria egiten digutenean Orio herria familia handi bat bihurtzen da. Egun hortan denak oriotarrak dira eta denak daude zurekin. Guz-tia oso polita da. Galdutakoan izaten dira komeriak... Arraunlari batentzat Orio omen da habirik amestuena. Zure ametsa ere Orion ibiltzea zen? Ni lehen futbolean ibiltzen nintzen. Futbolean jolasten nue-nean ere beti belarri eta begi bat arraunean nituen: Zer egin dute estropadan? Nire lagunak nola dabiltza? Oriori aparte-ko maitasuna nion eta arrauna probatzeko gogoa ez zitzai-dan sekula falta. Azkenean probatu nuen eta ametsa bete nuen. Futbolean aritzen zen gaztetan, baina begi bat beti arraunean zuen jarria. Arantza kentzeko, probatzera joan eta arraun taldeko harrobian hasi zen arraunean eta paladaz palada, lehen taldera iritsi da Elkarrizketa audioan: @ http://karkara.com/orio/ 1405074708841 10 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  11. 11. elKaRRizKeta "Oriorekin Orion lehiatzea ezin da diruarekin ordaindu” Uretan ia lehorrean baina ordu gehiago eman ditu Unai Etxeberriak. Zortzi urte zituela sartu zen lehendabizikoz traineru batean, eta ordutik Orioko Arraun Elkarteko kide da bera, Getarian eman zuen urtea salbu. Duela lau urte TKE ligara egin zuen salto eta ordutik 9 bandera lortu ditu. Garai-pen gosez dago oriotarra, bandera gehiago astintzeko gogoz. Larunbateko estropada Pedreñan izan zen, eta hirugarren egin zenuten. Emaitzarekin konforme? Beti irabaztera joaten gara. Nik Pedreñako estropada ere-mua ez dut ulertzen, mareak eta korrienteek eragin handia dute. Gure ondorioak atera ditugu, baina tira, ezin bada ira-bazi bigarren egin behar da, eta bigarren ez badutu egiten hi-rugarren. Hori bai, beti garaipenaren bila goaz. Igandean Donostian egin zenuten arraun. Kaleak eta itsaso-aren egoera erabakiorrak izan ziren? Baliteke baldintzatzea, baina guk ez diogu horri garrantzia gehiegi ematen. Badakigu zertara goazen eta nola gabiltzan lanean. Egiten ari garen lanarekin gustura gaude, eta he-mendik aurrera hobetzen joan behar dugu. Beti hobetzen. Asteburu hau eta gero, bi puntuko aldea duzue Hondarri-biarekin. Oraindik lidertza zuena da. Sinatuko genuke denboraldi hasieran garai honetan lider izatea. Bi puntuko aldea daukagu, oraindik aurretik gaude. Oraindik ez da mundua bukatu eta gu irabaztera goaz. Larunbat honetan Pasai San Pedron duzue estropada. Lider mantentzea da zuen helburua? Dudarik gabe. Estropadaz estropada joaten gara, estropada-ro garaipena dugula helburu. Borrokatzeko prest egongo gara beti, bandera astintzeko gogoz. Etxean jokatuko duzue igandeko estropada. Itsaso zabale-an izan ordez, errioan. Zer nahiago? Errioak bere xarma dauka. Jendea animatzen egongo da, zubi gainean. Jendez lepo egongo da eta hori guretzat moti-bazio iturri da. Oriotarra izanik, Oriorekin Orion lehiatzea. Berezia izango da, ezta? Hori ezin da diruarekin ordaindu. Berezia da oso. Orioren estropadetan herritar ia guztiek dute kamiseta ho-ria soinean jantzita. Zuretzat, zer da Orioren elastikoa jar-tzea? Txiki-txikia nintzenetik jarraitu dut arrauna, animatu dut Orio. Betidanik. Orain jendea Orioko kamisetarekin ikusten dut, Orio animatzen, eta ni kolore horiek defendatzen ego-ten naiz uretan. Hori, ikaragarria da.dan sekula falta. Azke-nean probatu nuen eta ametsa bete nuen. Gogoratzen duzu noiz jantzi zenuen lehendabizikoz? Zure lehen estropada? Zortzi edo bederatzi urte nituenean hasi nintzen arraunean. Urte asko pasa dira ordutik... Arraunari lotuta hazi eta hezi da oriota-rra. Txikia zela, elastiko horia jantzi eta arraunlariak animatzera joaten zen. Orain, bera da kolore horia defenda-tzen duena Elkarrizketa audioan: @http://karkara.com/orio/ 1405510612477 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 11
  12. 12. elKaRRizKeta “Azken asteburura arte ez da garbi egongo liga nork irabaziko duen.” Bat edo bi talde indartsu egon izan dira beti; baina aurten, lau dira puntan daudenak Tartean da Orioko arraun taldea, eta taldeko kide da Iñaki Errasti, Azken estropada, Zarauzko ikurriña, ikusgarria izan zen. Nola bizi zenuen momentu hura? Estropada oso gogorra izan zen hasieratik. Gu ondo atera gi-nen eta lehen ziabogan aurretik ginen baina estropada guz-tian oso parean ibili ginen Kaiku, Hondarribia eta gu. Ni ba-borretik nengoen eta ez nituen ikusten, baina inguruan behin eta berriz entzuten nuen hori. Ez nekien lehen edo hi-rugarren gindoazen, eta estropada amaitu ondoren ere ez genekien hasieran. Estropada oso gogorra izan zen, baina ikuslearentzako oso polita. Gainera maila oso handiko lau talde daude ligan, nik uste dut ez dela horrelakorik gertatu inoiz. Beti bat edo bi indartsu egon izan dira eta aurten lau dira puntan daudenak. Beste taldeek ia ez dute aukerarik banderaren bat eramate-ko, aurreko astean adibidez bostgarren trainerua minutu eta erdira geratu zen. Aukera bikaina izan zen hondarribiarengana gerturatze-ko. Nola ikusten duzu liga aurrerantzean? Garbi dago hondarribia eta gure arteko lehia izango dela. Sei estropada falta dira eta ezin dugu akatsik egin. Puntu bateko abantaila bat ere egongo ez balitz bezala da eta gu indarrare-kin gatoz. Azken bi astebukaerak onak izan dira eta animatu-ta gaude. Momentu onean gaude eta animatuta, baina garbi dago azken aste bukaerara arte ez dela erabakiko liga. Hondarribia ere denboraldi bikaina egiten ari da, meri-tuak egin dituztelako daude lehen postuan. Liga amaiera zai-la izango da bai beraientzat eta baita geuretzat ere. Beste bi taldeek Kontxako estropadan jarri dute begia orain? Kaiku eta Urdaibai kontxara begira jarriko dira hemendik aurrera. Banderaren lehia hor dago baina ez dute liga irabaz-teko aukerarik eta alde batera utzi dute hori, lasaitasun gehiago dute aldaketak eta probak egiteko. Geuk ez daukagu marjina, bi fronteak ditugu irekita eta ezin dugu liga albo batera utzi. Guretzako, geratzen diren es-tropada guztiak final bat bezala izango dira. Denboraldia oso ongi hasi zenuten eta herrian asko entzun da aurten ligaesaldia. Presiorik nabaritu al duzue zentzu horretan? Negu ona egin genuen eta denboraldia oso ongi hasi genuen. Horrekfaborito izatea ekarri zuen, espektatiba asko sortu zi-ren. Horrek presioa eragin dezake, bai. Baina geu ere gogo handiz ari gara arraunean, hankak lurrean dauzkagu eta eta estropadaz estropada goaz; presio horrek ez digu hainbeste eragiten. Zazpi urte daramatza Orio Arraun El-kartean Iñaki Errasti usurbildarrak. San Miguel ligaz eta Kontxako estropa-daz aritu gara berarekin hizketan. Elkarrizketa osorik irakurtzeko: @karkara.com/orio/140871 5561290 12 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  13. 13. publizitatea 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 13
  14. 14. elKaRRizKeta Oso gazte zela hasi zen arraunean Agirregomezkorta. 12 urte zitue la hasi zen arraunean, Orion, eta bere ametsa egi bihurtu ahal izan zuen: lehen traineruan arraun egitea. Urte kopuru hori, 12, egin zi-tuen talde horretan. Gerora hainbat taldetan ibili da, baina Orioko urteak ezin ditu ahanzturan utzi, bereziak izan baitziren oso. Orain kamiseta horiak defendatzen ditu berriro ere, baina ez Oriokoak, La Jarrillerako-ak baizik. Denboraldi hasieran zuten helburua lortu ez duten arren, harro dago taldeare-kin, ohorezko txandan egoteko itxaropena eduki eta horrenbeste kolpe hartu eta gero batasunean jarraitzea lortu baitute. Oriotik zazpi lagun joaten dira eta ho-riek ere batuta daudela gaineratu du, familia txiki bat osatu dutela. Portugaleten gustura egon arren, Orion be-zala arrauna inon ez dela bizi azpimarratu du. Orion kaletik edozein adineko eta sexuko jen-deak “Orioko lehen trainerura iristean ez duzu pen-tsatu ere egiten beste inora joatea” arraunaz galdetzen baitu, zorionak edo animoak eman. Portugaleten arrau-na ez dela nabarmentzen azaldu du. Familiak eta taldearen inguruan ibiltzen dire-nak soilik bizi dute arrauna bertan; Orion, aldiz, ia guztiek bizi dute gertutik. Orio berezia dela aitortu du. Arrauna odolean darama Asier Puertasek. 20 urte egin ditu traine-ruan hasi zenetik. Esan daiteke bere ikasgai handienak itsasoan jaso dituela, olatu artean. Arraunaren habitat naturala itsasoa dela dio berak; baina berea ere bada, hein handi batean. Nahiago du itsasoan arraun egin errioan baino, estropada bereziagoa baita bere aburuz. Haize-boladak, olatuak, mareak... baldintzatzen duten aldagai asko daude ur sakonetan eta horrek are politagoa egiten du estropada, bai arraunlarientzat, bai ikuslearentzat. Olatu arteko paladak Hondarribia taldearekin ematen ditu orain Puertasek. Li-garako lehia Ama Guadalupekoaren eta orio-tarren artean dagoela uste du, nahiz eta Kai-ku ez luken lehiatik alboratuko. Orio talde sendoa dela iruditzen zaio, muntzo on eta in-dartsua duela, arraunlari paregabeekin. “Zoragarria izan zen Orioko estropadan arrauna-rekin horrenbeste jende gozatzen ikustea” Orion arrauna egitea ere esperientzia itzela iruditzen zaio, lagunak eta ezagu-nak baititu bertan. Errioaren inguruan jende andana zegoen, animatzen, eta oso momentu polita izan zen Puertseantzat. Bere herrian arraunarekin horrenbeste jende gozatzen ikustea zoragarria dela gaineratu du arraunlariak. 14 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  15. 15. iRaKuRKeta Manu Etxeberria Mikel Azkarate Migel Angel Lizarralde Orioko tostak belaunaldiz belaunaldi M. ETXEBERRIA. Traineruen urrezko aroan gaudela esan dezakegu, baina istorio hau duela berrogeita ha-mar urte hasi zen, orduan hasi ziren oraingo tostako arraunaren oinarriak jartzen. P.SARASUA. Bai, baina orduan ez zen gertatuguk hau egin behar duguesate-agatik, ez baikenekien ezer. 1964an Ur- Kirolak taldearekin Espainiako txapel-ketara joan nintzen, estropada bat zer zen jakin gabe. Han aurkariei begira egoten nintzen, ni hauek guztiak baino hobea nauk, eta Orion asko dira ni bai-no hobeak pentsatzen,esaten nion neure buruari. Orduan kluba sortzea erabaki genuen. M.ETXEBERRIA.Traineruetan en-trenatzeko modua asko aldatu da? P. SARASUA. Ni Juanito Altxerrire-kin joaten nintzen txapelketetara, eta hizketan aritzen ginen. Zer falta dugu Europa mailara iristeko?Ikusi genuen, geu uretara sartu eta irteerara zuzene-an joaten ginen bezala, besteak lehena-go retaratu eta alde batetik bestera ari-tzen zirela, estropada prestatzen. Le-hen gure entrenamenduak oso bestelakoak ziren. M.A LIZARRALDE. Korta etorri ze-nean aldaketa handia egon zen ordura arteko entrenamenduarekiko. Presta-tzaile fisikoa eta medikua etorri ziren. Elikadura, proba fisikoak... beste pres-taketa maila batekin hasi ginen, akaso ez gaur egungoa bezalakoa, baina au-rrekoarekiko desberdina. “Korta etorri zenean aldaketa handia egon zen ” M.A. Lizarralde M. ETXEBERRIA. Jar gaitezen Kon-txari begira... M. AZKARATE. Bandera eramateko maila emango dugula uste dut, errota-zioa egiteko mailako arraunlariak dau-de traineruan eta edozein konbinazio-rekin talde konpetitibo bat atera daite-ke. Horrek lagunduko digu azken txanpa honetan, baina auskalo zer pa-satzen den. P. SARASUA. Nik Kontxari garrantzia gehiago ematen diot tradizioz, baina li-gak badu berea. Estropada horretan, beste askotan bezala, tripulazio onaz gain –hori badu Oriok–zortea ere be-harrezkoa da. Nik berdintasuna eska-tuko nuke, baina Donostian ezinezkoa da hori. Bandera bakarrarentzako lau traineru daude lehia bizian, eta laueta-ko edozeinek irabaz lezake. Kontxan, estropada batetik bestera astebete ego-teak errekuperatzeko eta aldaketak egiteko denbora ematen du. M.A. LIZARRALDE Kaiku eta Urdai-bai ez daude liga irabazteko lehiak eta gehixeago jokatu dezakete Kontxan. Oriok eta Hondarribiak beste egoera bat dute. Gero, zorte txarrik ez izatea espero dugu. Nire ustez sailkapeneko lehen postuetako traineruek tanda be-rean egon beharko lukete, baldintza antzekoak izateko. “Nik Kontxari garrantzia gehiago ematen diot tra-dizioz” P. Sarasua “Errotazioa egiteko mai-lako arraunlariak daude traineruan” M. Azkarate Patxi Sarasua Eztabaida osoa: Paperekoa. 353 alea, 28 orria 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 15
  16. 16. euSKotReN liGa Euskotren Liga, galdutako trena Uztaileko bigarren asteburuan Euskotren Ligara sailkatzeko helburua hondoratu zitzaien Orioko neskei.Burumakur egon ordez, burua tente mantendu eta hobetuz joan dira, arraunkera finduz eta emaitzak lortuz. 16 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  17. 17. euSKotReN liGa teStua: olatz aRtola aRGazKiaK: KaRKaRa eta joxemaRi olaSaGaSti 5urte bete ditu aurtengoan Emakumezkoen Trai-neru Ligak. 2009a baino lehen banderak jokatzen ziren emakumezkoen ontzien artean, esperien-tzia horien arrakasta ikusita Liga sortzeko beha-rra ikusi zen. Oriok 2010ean atera zuen bere lehen trainerua, eta hiru denboraldi eta gero lortu zuen Euskotren Ligan sartzea, 2013an. Laugarren postuarekin erdietsi zuen Liga. Urperatutako ametsa Denboraldi gazi-gozoa izan da oriotarrentzat. Uztailaren 12an Pedreñara eta 13an Donostiara Euskotren Ligan lehia-tzeko txartelaren bila joan ziren. Helburua bete gabe etxera-tu ziren, ordea. Donostiako portuko arranpla zeharkatzea maldan gora egin zitzaien, triste zeuden. Sailkapena usaindu zuten Pedreñan, baina urruntzen sen-titu Donostian. Zazpi segundoko tartearekin bosgarren ge-ratu ziren sailkapen orokorrean.Zumaiarekin batera lehia-tzeko aukera ez zuten galtzen utzi San Juanek, Hibaikak eta Samertolameuk; eta Batelerak ez diote Euskotren Ligako bandera eramateko aukerari alde egiten utzi. Kendutako arantza Donostiako kaiko arranplara itzuli ziren iraileko lehen oste-gunea. Kontxako sailkapen estropadak zeuden jokoan, eta txartela eskuratzeko gogoz zortzi traineru: Santoña, Cabo, Zarautz-Getaria, Samertolameu, Zumaia, Hibaika, San Juan eta Orio. Estropada bikain egin ostean, arina egin zitzaien arranpla-ko igarobidea Orioko neskei, sailkatzea lortu baitzuten. Ametsa bete eta urteetako arantza kendu zuten. Ondorengo bi igandeetan arraunaz eta arraunean gozatzea izan zuten helburu.Eta etxekolanak ongi beteta itzuli ziren Oriora. 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 17
  18. 18. taldea Paladaz palada sendotzen joan den taldea 5urte igaro dira Orion emakumezkoen lehen trainerua sortu zenetik. Txikitraineruaren tostek aldaketa ugari izan dituzte ordutik; baina az-ken bi urtetan taldea finkatu, indartu eta sendotu egin da. Taldea batu-ta dago uretan, baita uretatik kanpo ere. Batasun hori beren arraunke-ran islatzen da, egunetik egunera hobetzen baitoaz. Branka eta popa, guztiak norabide berean, helburu beraren bila. Nadeth Agi-rre gidari, Claudio Etxeberria entrenatzaile eta Juan Antonio Erkizia laguntzai-le. Paladaz palada eta pausoz pauso lortu dute taldea mantentzea eta aurkariei lanak ematea. 18 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  19. 19. taldea Claudio Etxeberria Oriotarrek odolean daramate arraunarekiko maitasu-na, baina Claudio Etxeberriari familiatik ere badatorkio kirol honekiko erakarpena.2012 urtea geroztik Orioko nesken entrenatzailea da. Juan Antonio Erkizia Entrenatzailearen alboan beti eta neskengandik hurbil. Emakumezkoan traineruko familiako kide bat gehiago da Erkizia. Aurtengoa izan da bere lehen urtea, lehenago Zu-maian ibilitzen baitzen. 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 19
  20. 20. elKaRRizKeta Arantza kendu eta maila onean aritu euskotren ligan sartzea eta Kontxan sailkatzea dira,liga hasterako, Orioko neska arraunlariek dituzten helburuak. Iaz geratu zitzaien arantza izan zen Kontxa. Aurten, arantza kentzeaz gain maila onean aritzea zen euren xedea. Bi helburu horiei begira egin du lan Orioko nesken talde-ak. Entrenamendu ordu asko dituzte atzean, eta orain, es-tropadetako ordu asko aurretik. Erlojuaren tik-tak bakoitzean eta bihotzaren taupada ba-koitzean arrauna dute presente. Mugak jartzen dizkieten arren, aske sentitzen dira arraunean ari direnean. Arraunari eskainitako denboraren erruz bizitzako hainbat alor desore-katu arren, arraunak oreka ematen diete. Paladaz palada egin dute euren tokia Orioko neska arraunlariek. Taldea sendotuz joan da eta traineru indartsu bat dute denboraldi berriari aurre egiteko. Nabaria da elkarrekin igarotako denborak taldea bateratu duela. Elkarrekiko errespetua nabari da, eta keinu lagun-koiak noiznahi ikusi daitezke. Giro ona gailentzen da entre-namentuan. Arraun talde bat izateaz gain lagun talde bat ere bada. Itsasoan sartu eta jarritako helburuak betetzeko arraunean egingo duen lagun taldea Klaudio Etxeberria eta Itziar Olasagastirekin bildu gara, entrenatzailearekin eta arraunlari oriotarrarekin. Dituzten helburuez hitz egin digute, baita dituzten zailtasun eta ozto-poez ere. Baina, guztiaren gainetik, duten gogoa eta ilusioa da transmititu digutena. Arraunean aritzeko gogoarekin eta Euskotren ligara sailkatzeko helburua-rekin hasi zuten denboraldia Orioko neska arraunlariek; ilusioarekin, gogo-arekin eta anbizioarekin. Elkarrizketaren bideoa ikusteko: @ karkara.com/orio/ 1404475456357 20 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  21. 21. Irteera puntuan, prest, arraunlariak Arratsaldeko 17:00ak inguruan bildu dira Arraunetxean. Bat estropuak egiten zegoen, itxuraz, lasai. Beste bat ixilik zegoen, mutu. Beste bat azazkalak jan eta jan, nerbioetatik jota. Guztiek gauza berdina zuten buruan, ate joka duten estropada.. Buruan eta ahoan. Biharko estropada izan dute hizketagai. Jokoan dute Euskotren ligarako txartela, eta hori eskuratzea dute orain amets; batzuei loa kendu dien ametsa. Ametsa egi bihurtzera joango dira bai bihar, eta baita etzi ere. Gratxina Lertxundik aitortu du urduri daudela. Lehengo asteko hirugarren puntuak ziurtasuna eman dien arren, eza-gutzen ez dituzten bi aurkari izango dituztela, eta hori ner-bioso egoteko arrazoia dela. Dena den, urduritasuna baina handiagoa da arraunean egiteko duten gogoa. Urtean zehar lana gogor egin dutela aitortu du, baina, ba-tez ere, ilusioz egin dutela azpimarratu du. Taldeak ere sen-dotasuna hartu duela gaineratu du eta hori arraunean egite-an nabari dela. Arraunerako elkartzen den taldea izatez gain, lagun taldea ere bada Orioko Arraun Elkarteko neskena. Elkarrekin kon-fiantza handia dutela azaldu du Lertxundik, taldean oso giro ona dutela. Hori, aldeko daukatela gaineratu du, hori dela berek duten ezaugarri bereizgarriena-edo. Estropadetan eta entrenamentuetan elkar laguntzen ahalegintzen direla kon-tatu du, eta baten bat bere onenean ez dagoenean indarrak batu eta animatzen ahalegintzen direla azaldu du. Asteburu hau erabakigarria da Orioko neska arraunlarientzat, Euskotren li-gara sartzeko txartela baitute jokoan. Asteburuko estropaden garrantzia medio urduri daude arraunlariak. Elkarrizketaren bideoa ikusteko: @karkara.com/orio/ 1405085219103 elKaRRizKeta 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 21
  22. 22. elKaRRizKeta "Golpe gogorra izan zen, baina aurrera egin behar dugu" Kontxako badian burumakur eta malkoak begietan zeuden Orioko neska arraunlariak. Trainerua heldu, arraunak es-kuetan hartu, milaka sentimendu buruan bueltaka zituztela agurtu zuten Euskotren Liga. Astebeteren buruan indarrak batu, burua tente altxa eta lanean jarraitzeko gogoz daude; hori aitortu dute Nadeth Agirrek eta Leire Arriolak Helburu bat hondoratu zitzaizuen pasa den asteburuan? Nadeth Agirre: Gu itxaropentsu geuden. Galizitik bi talde ze-tozen, eta ezagutzen ez genituenez, beldurra ere ematen zi-gun. Larunbaten bi segunduko aldea atera ziguten, eta hor genitiuela ikusi genuen, gertu. Igandean aurrea hartu gene-zakela ikusi genuen, eta asmo horrekin uretaratu ginen. Itsasoa bare zegoen, eta estropada ona egin arren, ezin izan genituen mendean hartu. Leire Arriola: Kanpoan ez ginen geratu segundu askoren al-dearengatik, tartea txikia zen. Estropadan lan ona eginda geratu zineten kanpoan; eta amaitzean, arraun talde bat izateaz gain lagun talde bat za-retela adierazi zenuten. Arriola: Nahiz eta gure artean lehiakortasuna egon, denak traineruan egon nahi dugulako, elkarri animatzeko ere asko elkartzen gara. Momentu txar hauetan, are gehiago. Ezin izan dugu Euskotrenen sartu baina orain gogo gehiokin hasi behar dugu elkarrekin lanean, batak besteari laguntzen eta aurretik ditugun estropadei zukua ateratzen. Agirre: Urtetik urtera arraunlari gehiago gara taldean jarrai-tzen dugunak, eta horrek eragina dauka. Taldekideok harre-man gehiago daukagu eta taldea osatuagoa dago. Estropadan zehar, ordea, indartsu ikusten zitzaizuen. Agirre: Ondo joan ginen, estropada ona egin genuen. Orain positiboki pentsatzea besterik ez zaigu geratzen. Denborak aitortzen du urtean egindako lana, lehengo urte-tik hona asko hobetu duzue. Arriola: Neguan egun bat izaten genuen jai, gainontzean, egunero entrenatzen genuen. Korrika, ergometroan, foso-an... Agirre: Ureta joateko trainerua osatzen ez genuenez, fosoan asko ikasi dugu. Batzuk kanpoan ikasten dutenez eta beste batzuk lanean daudenez, kosta egiten zaigu elkartzea. Urte guzti hauetako lanaren ondoren, herrian ere zuen lana baloratzen dela sentitzen duzue? Agirre: Hasi ginanetik hona bai aldatu da herritarren jarrera; hasieran ez-ohikoa zenez, desberdina, ez ziguten apenas ja-ramonik egiten. Denborarekin gero eta babes gehiago ema-ten digute, baina oraindik asko dago egiteke alor honetan. Mutilei baliabide guztiak ematen zaizkie; neskek, ordea, ba-liabideak lortzearren borrokatu egin behar dugu. Uste dugu nesken kirolari gehiago eman behar zaiola, apostu handia-goa egin behar dela. Arriola: Guzti honek baldintzatu egiten ditu emaitzak. Nadeth Agirre Orioko arraun taldeko patroia da, traineruaren gidaritza ema-ten duena. Agirreren aginduak bete-tzen ditu Leire Arriolak, arraunean aritzen baita bera Elkarrizketa osorik irakurtzeko: @ karkara.com/orio /1405578697459 22 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  23. 23. elKaRRizKeta "Taldekide izateaz gain, pisukideak eta lagunak ere bagara" Emakumezkoen Traineru Ligan aritzeko trenak alde egin zien oriotarrei. Burua altxa eta arraunkera fintzea izan dute ordutik helburu. Lehia ez dute erabat alboratu, Gipuzkoako Ligan aritu baitira. Eskuratutako emaitzek izandako hobe-kuntza islatzen dute. Gipuzkako liga amaituta, nola ikusi duzue zuen burua? Lukene Lizaso:Denboraldi hasieran gure helburua edo nahia Euskotren ligara sartzea zen. Ez genuen lortu, baina geroztik egin dugun hobekuntza oso handia izan da. Hasie-ran kosta egin zitzaigun han ez ginela asimilatzea, baina den-bora aurrera joan den bezala geuk geroz konturatu ginen ho-betzeko aukera handiak genituela. Eta aukera hori aprobe-txatzen ari gara. Denboraldi honetako saria Kontxan sartzea izango zen. Ondiz Lekubarri: Liga amaieran hobekuntza handia egin dugu eta motibatuta eta konfiantzarekin gaude Kontxarako. Nola ikusten duzue Kontxa, sailkatzeko moduan zaudete? Lizaso: Guk gurea egin behar dugu, hemen ez da ezer opari-tzen. Aukerak baditugura uste dut. Askotan uste da Eusko-tren ligan daudenak egongo direla Kontxan, baina gu ez gau-de urruti. Lekubarri: Hainbat estropadatan beraiekin jokatu dugu eta batzuei aurrea hartu diegu. Hor gaude. Lukenek esan duen bezala, denboraldia beherakada batekin hasi genuen, baina hortik aurrera behetik gora joan gara. Urduri gaude, baina aukerak ditugulako gaude horrela. Kontxan sailkatzeko aukerarik ez bagenu ikusiko etsita egongo ginake. Orduan, Gipuzkoako Traineru Ligak hobetzeko balio izan dizue. Lizaso: Bai, ligarik ez balego guk ez genuen konpetiziorik izango Kontxako estropadara arte. Honek Gipuzkoako trai-neruoi udan zehar jarraitzeko aukera ematen digu. Bestela, neguan egindako lan guztiarekin, Euskotren ligarako ez ba-gara sailkatzen zer egin behar dugu? Lekubarri: Sartzen ez garenontzat lehiakortasuna manten-tzeko eta hobetzeko aukera da. Estropada bakoitza mundu bat da eta beti zerbait ikasten da. Taldekoak izateaz gain, elkarrekin bizi zarete. Lizaso: Behar bat betetzeko irtenbidea izan zen: Ondiz kan-potik zetorren arraunera eta nik gela huts bat nuen etxean. Klubarekin hitz eginda, hemen geratzeko aukera suertatu zen. Orain taldekideez gain, pisukideak ere bagara; harre-man ona dugu. Lekubarri: Bizitzeko beste modu bat da. Hemen bakoitzak bere koadrila du eta Lukenerekin etxean egonda errazago ezagutzen dut jendea bakarrik bizita baino. Lizaso: Honela, laguntasuna sortzen da taldean. Lukene oriotarra da eta bigarren urtea du emakumezkoen traineruan arrau-nean. Ondiz santurtziarrak urte mor-doa darama aulki mugikorrean eta finkoan. Taldean elkarrekin aritzeaz gain elkarrekin bizi dira. Elkarrizketa osorik irakurtzeko: @ karkara.com/orio/ 1409303122399 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 23
  24. 24. publizitatea 24 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  25. 25. Historiako Alironik jendetsuena izan zen 1946an. Domingo Mitxelena arraunlarien patroia argazkiaren erdian . IÑAKI ITUrAIn Bizirik dirauen ohitura zaharra 1946an egin zen Orioko historiako errezibimendurik jendetsuena, 2001ekoa historiako tragikoena eta 2014ko abuztuaren 30ean orain arte ospatu den azkena. Indar eta historia handiko usadioa da Alironarena. 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 25
  26. 26. 2014ko abuztuaren 31ean Portugaleteko banderaren errezibimendua. JoxeMArI olASAGASTI teStua: iñaKi ituRaiN aRGazKiaK: joxemaRi olaSaGaSti eta iñaKi ituRaiN Alirona antzerkia da, festa-giroko herri-an-tzerki bat; herriko arraunlariek estropada irabazi dutenean egiten dena, hori koloreko estropalariak herriratzen direnean. Antzokia herriko plaza izan ohi da; agertokia, udale-txea; aktore nagusiak arraunlariak, eta figurante edo estrak herritarrak, herriko jendea. Alironeko antzerki-lanaren atrezoa xumea da. Osagai na-gusia bandera da, kirol-lehian eskuratutako bandera. Euskal kirol gehienetan txapela da irabazlearen ezaugarria, txapel-dunaren saria –irabazle gudan, txapela buruan–. Baina arraunean ez, tostako arraunean, bandera da irabazleak es-kuratzen duen saria. Banderarik gabe ez dago alironik. Hura-xe da estropadan, garaipenaren ikurra, huraxe lehiakide guz-tien helburua eta huraxe ahaleginaren saria. Alironean, begi-rada guztien erdigunea. Beste osagai nagusietako bat, Orion, kolore horia da, jende-aren arropetan eta balkoietako zapietan. Kolore horiak ema-ten dio bateratasuna ospakizunari, antzezpenari. Beste bat itxaferoak dira: zzzzz… pum!Estropada bukatu orduko, Oriok irabazi badu, gure zeruan lehertzen diren itxaferoak, herriari garaipenaren berri emateko, eta gero arraunlariei ongi etorria egiteko balio dutenak. Eta, jakina, nola ez, musika da ezinbesteko beste osagai bat, kantua. Antzerki-laneko kantu nagusia alirona da, festa-ri izena eman diona. Garai batean, herriko musika-bandak jotzen zuen; gaur egun, txarangak. Bertso-sortak ere asko-tan jartzen ziren alironeko ospakizunetan kantatzeko: es-tropada- bertsoak. Orioko pastoral komedia alaia Alironeko herri-antzerkiaren ekintza xumea da, ia beti berdina: jendea arraunlarien zain egoten da. Haiek etorrita-koan abiatzen da herri-antzerkia, entzuten da kantua herri-tarren ahotik: Aliron, aliron, bandera da Orion, ez dago orio- aliRoN 26 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  27. 27. aliRoN “Alironeko herri-antzerkiaren ekintza xumea da, ia beti ber-dina: jendea arraunlarien zain egoten da.” “1941ean finkatu ziren arraun taldeen koloreak, ordura arte zozketatu egiten ziren.” tarrik kantu hau ez dakinik, ez dago inon herririk bandera gehio dunik, aliron, aliron, bandera da Orion. Arraunlariak udaletxera igo eta balkoitik herriaren aurrean agertzen dira; bandera eskutik eskura, txandaka, astindu egiten dute herri-tarren buruen gainean. Kresal usaineko Orioko pastorala komedia alaia izan ohi da ia beti eta, antzerki lan onek bezala, parte hartzaileengan sentimendu positiboak sortzen ditu: zirrara, poza, enpatia, atxikimendua, esker ona… Antzezpenak herria batzeko eta indartzeko balio izan ohi du. Kirolarien lan onarentzako sa-ria da alirona, lanean jarraitzeko indarra ematen die. Indar-tuta ateratzen dira herri-antzerkitik. Baina antzoki guztietan bezala, Orioko plazakoan ere izan da tragedia kutsuko alironik; historiako tragikoena 2001ekoa izan zen, sekulako alironik handiena eta komedia-rik alaiena izan behar zuena tragediarik tristeena bihurtu zen 2001eko irailaren 9an, 1901eko banderaren mendeurre-nean. Egun hartan, estropadako azken minutuan ia irabazita zegoen bandera galdu zuten. Kortak eraman zuen Castrore-kin. Minutu hartan aldatu zen arratsaldean izango zen an-tzerkia komediatik tragediara. Egun hartan arraunlariek eta herritarrek negar egin zuten alironean, barru-barrutik. Kantua, alirona, gaur egun batzuek euskaraz kantatzen dutena, sortu erdaraz sortu zen, gerra aurreko garaian. Hi-tzak Marin jaunak asmatu zituen, musika-bandaren zuzen-dari zenak: Alirón, alirón, oriotarra campeón, en Orio se ha puesto de moda el cantar el alirón, no hay ningún oriotarra que no sepa esta canción, alirón, alirón, oriotarra campeón”. XXI. mendearen hasieran Iñaki Iturainek euskarazko ber-tsioa sortu zuen. Aliron hitzaren jatorria Aliron hitza Bilboko Athletic hasi zen erabiltzen bere kan-tuan. Dirudienez, all ironingelesezko hitzetatik dator, Biz-kaiko meatzetan burdin mea topatutakoan botatako oihutik. 1941ean finkatu ziren arraun taldeen koloreak, ordura arte zozketatu egiten ziren. Herria kolore horiz apaintzen bat na-barmendu bada hori Gregori Akaña da. Eta aspaldiko azken urtetotan alirona jotzen ibili dena peronatarren txaranga da. Herriko zaharrenek gogoan duten alironik handiena 1946koa da: Lenbizi Orio ta, bigarren Pedreña, hirugarren Sestao, laugarren Coruña, bat, bi, hiru, lau (bis), bost, sei, zazpi (bis), arraunean irabazi, irabazi, bandera.Gerora, erdaraz ere erabili da kantua: Orio es tan pequeño, que no se ve en el mapa, pero jugando al remo a todos se le escapa, bat, bi, hiru, lau (bis), bost, sei, zazpi (bis), arraunean irabazi, irabazi, ba-dera.” 1970eko hamarkadan, The Beatlesen eraginez, hau ere kantatzen zen: submarino amarillo es, yelow submarinetik abiatuta. Azken urteotan alirona beste kirol batzuetara ere zabaldu da: judoko Oihana Blanco, futbolariak… baina handienak Oriok Kontxako bandera irabazi ohi duenean izaten dira. Urte horietan, negu partean, banderak bedeinkatzeko eguna ere izaten da, alironaren nolabaiteko jarraipena. Horrelako azken alirona, azken herri-antzerki handia 2007an izan zen. Hurrengoa noiz? 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 27
  28. 28. KoNtxa Arraunaren olinpiada, urteko estropadarik berezi eta jendetsuena Arraunaren historian dagoen estropadarik bereziena da Kontxakoa. Aurtengoa bereziki espeziala izan da oriotarren-tzat, historikoa izan baita neskek lortutakoa. Orioko bi trai-neru aritu dira banderaren lehian historian lehenengoz. 28 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  29. 29. teStua: olatz aRtola aRGazKiaK: KaRKaRa 1879. Bizkaiko Golkoko estropadarik zaharrena egin zen urtea, Kontxako bandera lehen aldiz astindu zena, Euskaldun askorentzat ogibide zen arrantzatik erato-rritako kirolak Donostiako Kontxa badian bilatu zuen habia. Donostiako udako jaien ekitaldien zerrendan bat gehiago zen, baina urte horretako arrakasta medio, urteroko egita-rauko ekitaldi fidel bihurtu zen. Denboraren poderioz egute-gietan gorriz margotzen diren asteburuak dira iraileko biak; sona handia hartu du, arraunaren Olinpiada bilakatzeraino. 118 edizio eta 31 bandera Ia hamarkada guztietan utzi du marka Oriok. Lehenengoa 1901ean izan zen, Lersundi traineruaren gidaritza Manuel Olaizolak zuenean. Azkena, 2007an, Irakoitz Etxeberria San Nikolas ontziaren patroi zela. Mirotza traineruaren eskifaia batu eta sendoak aurtengoan ez du trapua astintzerik izan. . Pauso bat parekidetasunerantz 129 urte igaro behar izan ziren emakumezkoen presentzia izateko Donostiako uretan. 2008 egin zen emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera. 2.778 metrotan bandera bat jokoan eta lau talde eskuratzeko lehian. Txiki traineruak lau denboraldi egin ditu uretan. Nadeth Agirrek darama ontziaren gidaritza, eta 2010 urtea geroztik Kontxan sailkatzeko arantza zuten sartuta neska oriotarrek, eta aurtengoan kendu ahal izan dute. Lortu dute! Hori koloreko odola Arraunzale jaiotzen dira oriotarrak, eta horiz jantzita joa-ten dira Kontxako banderaren konkistan laguntzera.Urgu-len magalean biltzen dira zaletuak, talde bakoitzaren kolorez betetzen da arranpla. KoNtxa 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 29
  30. 30. KoNtxa Helburu berberarekin uretaratu ziren bi ontziak, bai mutilena baita neskena ere. Mutilek txartela ia baietsia zuten, ziurtatuta. Neskek orain artean lortu gabekoa eskuratu nahi zuten, ametsa egi bihurtu. Biak sailkatu ziren, biek lortu zuten xedea.Historikoa izan zen Orioko neskek lortu zutena, lehen aldiz Kontxako Estropadarako sailkatzea. Egindako lanak eman zituen fruituak; eta lanean jarraituko dute, ereindakoak uzta ematen baitu. aRGazKi GaleRia 30 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  31. 31. KoNtxa Arraunlarien testigantzak: @karkara.com/orio/1409923493 5021405085219103 Sailkapen estropadaren kronika: @karkara.com/orio/1409908634 509 Sailkapen estropadaren biharamuna: @karkara.com/orio/1409923962 4481405085219103 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 31
  32. 32. KoNtxa Arraunzale eta ez hain zale, guztiak biltzen dira festa giroan Kontxako badian. Arraunlarientzat ere zita berezia izaten da Arraunaren Olinpiadena. Atzokoa bi igandeetako lehena izan zen; eta irabazleak egon arren, banderek oraindik ez dute jaberik.Neskek lehendabizikoz esperientzia bizitzeko aukera izan zu-ten. Mutilei, ordea, jazotzea nahi ez zutena gertatu zitzaien, banderaren lehiatik urruntzea.Pasa den igandeakoa atzean utzi eta igande honetan jarri dute fokua Orioko arraunlariek. aRGazKi GaleRia 32 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  33. 33. KoNtxa Arraunlarien testigantzak: @karkara.com/orio/1409923493 5021405085219103 Igandeko estropadaren kronika: @karkara.com/orio/1409908634 509 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 33
  34. 34. KoNtxa Banderarik gabeko garaipena izan da neskena. Urte luzez amestutakoa lortu dute, Kontxako Estropa-dan arraun egitea. Bandera zuri eta urdinaren aldeko lehian sartu dira eta tajuz bete dute beren lana. . Arranplan umoreko ez zeudenak gizonezkoak ziren. Lehen igandean banderaren lehiatik kanpo gera-tu ziren, urrun zuten trapua. Atzokoan txanda irabaztea joan ziren baina helburua hondoratu zitzaien. Ez bandera, ez txanda. aRGazKi GaleRia 34 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  35. 35. KoNtxa Arraunlarien testigantzak: @karkara.com/orio/1409923493 5021405085219103 Igandeko estropadaren kronika: @karkara.com/orio/ 1410782020823 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 35
  36. 36. elKaRRizKeta “Arraunketa ondo egin genuen baina distira falta zitzaigun” Anartz Larrea orioko arraunlaria olatz aRtola Golpe gogorra jaso ostean burua altsa eta Donostiako uretan arraun egiteko gogoz dago errenteriarra. Kontxako Estropa-da berezia da arraunlariarentzat eta banderaren lehiatik kanpo geratzea tristea den arren, pasa den igandekoak ahaz-tu eta igande honetan txanda irabaztera atera behar direla ai-tortu du. Kontxako bigarren igandea ate joka daukazuen honetan, egin dezagun atzera begirakoa. Zer gertatu zen pasaden igandean? Ez genuen estropada txarra egin; ez onena, baina ezta txa-rrena ere. Bi minututan Hondarribiak aldea atera zigun, eta tarte hori handituz joan zen estropadan zehar. Lehen txandakoen denborak ez genekizkien, eta lehenda-bizikoarekin –Urdaibai– 19 segundoko tartea genuela jakin genuen arranplara iristean. Golpe handia izan zen. 19 segundo tarte handia da... Banderaren lehiatik kanpo geratu ginen eta hori zen lehe-nengo igandean pasatzen utzi nahi ez genuena, lehian ego-tea. Pena handia hartu nuen. Igande honetan ezinezkoa izango zaigu bandera eskura-tzea, horretarako baldintzak ere muturrekoak izan beharko lirateke, lau metroko olatuak esaterako. Itsaso barea dago emanda, orduan, gure helburuak aldatu behar izan ditugu, ezin dugu bandera eskuratu. Zuen helburua hasiera batea ez zen, orain? Txanda irabaztera joan gara, gai ikusten gara horretarako, ea lortzen dugun. Behin gure tanda irabazita sailkapen oroko-rrean posturen bat aurreratzea ez legoke gaizki. Horren bila joango gara, hori bai, zer gertatuko den... nork daki. Kontxan edozer gertatu daiteke. Taldean nola daramazue hori, golpe gogorra izan da? Oso. Estropadaren biharamunean hitz egin genuen gertatu-takoaz. Ez genuela estropada txarra egin pentsatzen genuen guztiok, baina atera diguten aldea handia da oso. Igandera begira jarri ginen, hobetu beharreko gauzetan jarri genuen fokua. Arraunketa ondo egin genuen baina distira falta zi-tzaigun. Horretan jardun gara lanean aste honetan, txipa hori lortzen. Arantza sartuta geratu zaizue al zaizue? Bai... Ligan ikusten denaren arabera, lehen lau postuarenga-tik lehian gaudenaren eta ondorengoen arteko desberdinta-suna handia da. Lehen lauen artean, aldiz, oso parekatuta ibili gara. Hori kontuan izanda, laugarrenak geratu ginela ikustea pena bat da. Ligan zuen eta Hondarribiaren artean al dago lehia? ontuan hartuta Urdaibai ez dela egongo eta Hondarribiari bost postuko aldea atera beharko dizkiogula... liga ere ia ezi-nezkoa daukagu. errenteriarra da Anartz larrea –errenteria, 1978– eta San Juanen ontzian urte mordoa eman estropa-daz zituen arren, orion ere motxila bete du 36 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  37. 37. elKaRRizKeta “Nire bizitzako egunik zoriontsuena izan zen"” olatz aRtola eta miRiam GaRcia Baloi asko saskiratutakoa da Maria Gutierrez. Lehorrekoa izanagatik beti izan du begi bat ur zabalean; azkenik, itsasoa saskibaloi kantxarengatik ordezkatu zuen pasa den denbo-raldian. Bi urte daramatza arraunean eta sekula imajinatuko ez lukeena lortu du jada: Kontxan arraun egitea. Gueñestarra zara, lehorrekoa. Nolatan hurbildu zinen kos-taldeko kirol batetara, arraunera? Lehorrekoa izanagatik familian askotan joan gara arrauna ikustera, nire ama Castrokoa baita. Kirolari lotuta betidanik egon naiz; zortzi urte nituela saskibaloiean hasi nintzen eta 21 urte eman nituen horretan, arraunean aritzeko gogoa piz-tu zitzaidan arte. Zerk bultzatu zintuen arrauna probatzera? Itsasoa betidanik gustatu izan zait, betidanik ibili izan naiz uretan atzera eta aurrera. Duela bederatzi urte etorri nin-tzen Donostiara, eta ordutik are lotura handiagoa daukat, beti itsasotik gertu ibiltzen naiz. Akaso horrek bultzatu nin-duen. Dena den, nire gorpuzkerara gehien egokitzen den ki-rola dela uste dut. Aurtengo urtean bi helburu zenituzten. Bata Euskotren li-gan sartzea zen... Bi aste gogor pasa genituen, golpe gogorra izan baitzen. Ge-rora gure helburua hobetzea zen, begirada Kontxan jarri gabe. Entrenamendu bakoitzean ikusten genuen hobetzen Maria Gutierrez orioko arraunlaria Gueñesetik Donostiara lan kontuengatik eta Donostiatik oriora arraunarengatik. Gutierrez –Gueñes, 1981– itsasoari lotua egon da haurra zenetik, eta orain arraunak harrapatu du. . ari ginela eta, azkenean, Kontxara sailkatzeko aukerak geni-tuela ikusi genuen. Bide horretan, pixkanaka-pixkanaka go-raka joan gara. Gure buruarengan konfiantza izatea izan da aldagairik nagusiena bide horretan. Norbere burua hotz eta indartsu mantentzeak norberak eragina izango du, baina baita taldeko giroak ere, ezta? Denbora asko igarotzen dugu elkarrekin; beraiekin denbora gehiago pasatzen dut familiarekin eta lankideekin baino. Harreman ona daukagu, ondo ezagutzen dugu elkar. Denok batera bagoaz burua altxa eta gauzak ondo egiteko gai gara. Batasun horrek indartu egiten gaitu. Iritsi zen Kontxako eguna. Pentsatzen dut nerbioak dan-tzan izango zenituztela. Hori guztia kudeatzea ez da erraza izango, ala? Urduri geuden, baina aldi berean, bagenekien gure gaitasu-nak zeintzuk ziren, eta hori uretan nabaritu egin zen. Beste talde batzuk baina presio gutxiago genuen, besteak goran ibilitakoak baitziren. Ostegun horretako sentsazio berberak ditut igande honetarako;pittin bat nerbiosa nago, baina, aldi berean, ziur gure ahalmenez. Uretaratu eta helburua lortu. Historikoa izan zen. Kirolari dagokionean nire bizitzako egunik zoriontsuena izan zen. Jendearen babesa sentitu nuen eta hor ohartzen zara esfortzu guztiak balio izan duela, fruituak eman dituela. 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 37
  38. 38. KoNtxa iRuditaN Izan arraunlari, izan arraunzale; guztiontzat da berezia Kontxako estropada. Kaiko arranplako giro uretan dauden bandera horidun baporeak... Urrun bezain gertu sentitzen dute zaleek. Guztientzat bereziak izaten dira herrian eta arraunzaleak estropada honetan bereziki animatzen dute etxeko irudiekin. Han izan bazina, ziur ikus-entzunezko honetan zaudela. 38 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  39. 39. KoNtxa iRuditaN giro beroa, akuarium inguruko marea horia, mendiko maldan oreka mantendu ezinik dabiltzanak, Guztientzat da berezia Kontxa; osteguneko sailkapen estropadatik hasi eta bigarren igandera bitarte. Egun etxeko taldea. Berezitasun hori nabarmentzen duen ikus-entzunezko bat osatu dugu bertaratu ziren za-leen 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 39
  40. 40. txioKa 40 KaRKaRa 2014Ko IrAIlAren 30A
  41. 41. txioKa 2014Ko IrAIlAren 30A KaRKaRa 41

×