12. Urumea dugu gure lurraldeko ibairik ezagunenetako bat. Urumea Arroak 279 km 2 -ko azalera baino ez dauka; horietatik 103 soilik daude Gipuzkoan, eta gainerakoak Nafarroan. Urumearen sorburua Bortzirietako mendigunean dago, Basaburuan zehazkiago, Bederan eta Zumarretza errekatxoak elkartzearen ondorio baita. Aranotik hurbil, Urumea ibaiari Añarbe elkartzen zaio, daukan ibaiadar nagusia. Urumea Nafarroatik Gipuzkoara pasatzen denean haran estu batetik sartzen da, meandro ugari eginez eta herri txiki batzuk zeharkatuz (Pagoaga, Ereñozu, Ugaldetxo, Epela, Osinaga) hemen egin ditugu gure behaketak, ibaiaren erdi ibilguan,, Hernanira iritsi baino lehen. Ibilbidearen bukaeran, Urumea ibaiaren aldapa leundu egiten da nabarmenki, maldarik ia ez dauka, eta trazatu bihurgunetsua egituratzen du; hor ibai jalkin aberatsek eratutako ibai zabal eta emankorra, ureztatzen du. Itsasorako bide horretan, oso jendeztaturik dauden hiriguneak zeharkatzen ditu, hala nola, Ergobia, Astigarraga, Martutene edo Loiola. Azkenik, 59,40 km ibili ondoren isurtzen ditu bere urak Kantaurira, Donostian.
13. 2.galdera Ez, ez dago usain nabarmenik, oso islatua dagoelako. Bertako bati eginiko elkarrizketa Ikusizko azterketa 1.galdera Kiratsa dago?
14. 2.galdera 3.galdera Ez, arrain batzuk ikusi genituen baina oso biziak ematen zuten. Ikusi al duzue arrain hilik?
16. 4.galdera 5.galdera Ez dago koiperik, baina egur zatiak daude. Bada olio edo koipearen arrastorik? Eta aurkitu al duzue tamaina handiko hondakinik?
17. 5.galdera Bai, hori bai. Lurrean eta uretan bizitza nabarmena zen. Lurrean, bisoi europarra bizi da. Eta uretan, amu arraina, ezkailua eta izokinak daude. Animali hauetatik gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen Bizitzarik al zegoen? Zer motatako bizitza?
19. Loiolako araztegia Araztegiak ura garbitzeko edo hondakinak kentzeko prozesu bat betetzen duten eraikin edo instalazioak dira. Hau lortzeko, onddoak eta beste zenbait bakterio erabiltzen dira. Normalean, araztegietara eramandako urak inguruko herri eta hirietako ur zikinak dira. Ur horiei ur beltzak esaten zaie eta etxeetako urak, kaleak garbitzen erabilitako urak… izan daitezke. Gero, tratamendu hau jasan eta gero, berriz ere ibaira bueltatzen da ura.
20. Araztegi baten zatiak : (Klikatu borobil barruan dauden zenbakiak) BUKATUTAKOAN EGIN KLIK
21. Atzera 1:-Ur zikinak araztegira iristen dira biltzaile batzuen bidez. Hemen hasten da tratamentua eta bertan, bide mekanikoei esker, pisu handieneko eta bolumen handieneko gauzak aldentzen dira. 2:- Burdin-sare batzuk uraren zikinkeria solidoa aldentzen dute eta ura aurrera doa.
22. 3:-Ura bultzatua izaten da araztegiko leku guztietatik pasatzeko eta behar duen tratamendua jasateko. Atzera 4:- Gero, beste tratamendu bat jasaten du urak bere partikula txikienak baztertzeko. Ondoren, prozesu espezializatu batzuk erabili eta gero, areak hondora bidaltzen ditu eta koipeak goruntz.
23. 5:- Aldaketa fisikoak erabiliz, ureko lokatza aldentzen saiatzen dira baina ura oso kutsatua badago material kimikoak erabiltzen dira. Atzera 6:- Hemen uretan gelditzen diren zikinkeriez elikatzen diren zenbait bakterio gehitzen dira oxigenoarekin batera prozesu honi amaiera emateko.
24. 7:- Eraikuntza espezializatu batetik erreaktore biologiko baten bidez tratamenduak behar duen aire kopurua gehitzen zaio materia organikoa agertzeko helburuarekin. 8:- Material hauen pisuagatik erreaktorean sortutako materialak dekantadorearen hondoan geratzen dira uretatik banatzeko. Horrela ura garbi doa berriz ere naturako uretara. Atzera
25. 1- Zer gertatuko ote da zure ustez etorkizunean? Fabrika denborarekin itxi egingo dela edo beste guneren batera mugituko dela. 2- Zer zegoen aurreko urteetan gu gauden lekuan? Ermita txiki bat zegoen. Horregatik, papertegiaren seilua ermitarenaren berdina da. 3- Zer egiten duzue industria honetan? Zuhaitzetatik papera ateratzen dugu, baita beste produkturen batzuk baina papera gehien bat. 4- Zer erabilpen ematen diozue urari industria honetan? Ura, egurra egosteko erabiltzen da industria honetan. 5- Ura erabili ondoren, zikina botatzen al duzue ibaira? Ez, depuradorara botatzen da hau garbitzeko. Hernaniko papertegiari buruz hitz egingo dizuegu. Bertako langile bati galdeketa bat egin eta erantzun digu:
26. 6- Zer egiten duzue erabilitako urarekin? Normalean bota egiten dugu, baina, batzutan aprobetxagarri dagoenean beste baterako gordetzen da. 7- Non botatzen dituzue erabilitako produktu kimiko guztiak? Ura bezala depuradorara botatzen da. 8- Ibaiko zenbat litro ur erabiltzen dituzue gutxi gora behera egunero? 300litro baino gehiago. 9- Ze urtarotan aurki ditzakegu ur kantitate gehiena Urumea ibaian? Azken urte hauetan ez dakit ondo esaten zein urtarotan, baina normalean udaberrian edo neguan. 10- Zergatik fabrika alderdia hauetan eraiki zen eta ez herritik alde dagoen beste guneren batean? Eraiki zenean ez zegoelako etxebizitzarik inguru hauetatik. 11- Noiztik dago funtzionamenduan fabrika hau? 51 urte daramatza. BUKATUTAKOAN EGIN KLIK
28. Datu teknikoak Dependentzia: Orereta, Oiartzun eta Donostiako udalak, Añarbeko mankomunitatea. Iristeko modua: 1.: Lehenengo modua oinez da, Liztorreta eta Landarbaso (Errenteria) eta Urdaburu mendia elkartzen dituen mendi pistatik. Ezkerreko aldean Pagotzalde utziz jaisten da eta zuzenean urtegira doa. 2.: Beste modua Nafarroatik iristea da. Hernani-Goizueta errepidetik, 38. kilometroan urtegira iristen den tunel batera iristen da. Aipatzeko elementuak: Balio natural handiko lekua da, leku basati batean ur lamina bat egotearen kontsekuentzia. Paseo lasaiak emateko oso leku ona da. Debeku espezifikoak: Ezin da sartu motordun ibilgailuekin Añarbeko mankomunitatearen lurretan. Gainera, ezin da kanpin dendarik jarri ezta arrantza edo bainua.
36. Kokapenaren zergatia Kokapenak badu bere zergatia: Urumearen meandro baten erdi-erdian dago eta gainera beste fabrika baino lehenago dago menditik datorren ur garbia erabiltzen dute beraien garagardoa egiteko
39. Heineken fabrika 1982an sortu zen Nafarroan, Aranon, Urumea ibaiaren ondoan hain zuzen ere. Historia
40. Uraren erabilera Ura batez ere garagardoa egiteko erabiltzen dute. Baina erabilera gehiago ere edukiko ditu adibidez, makinak hozteko, bertako langileentzako… Erabilitako ura nekazaritzarko onurak ditu. Gainera aurrerago dagoenur araztegi batetik pasatzen da. ITZULI IBAIARA
42. Hara iritsi eta sorpresa ikaragarria hartu genuen, bertan, Ugaldetxon, ibaia garbia zegoela ikustean, guk, gure etxeetatik, Urumea ibaia ikusten dugun leku bakarra, bere itsasoratze eremua baita, eta bertan, nahiko zikina baitago. Urumearen itsasoratzea eremua (Donostia) Ugaldetxo Gainera, Heineken fabrika Arañon dagoenez, gure pentsaera hori sendotzen du, fabrika horrek edariak egiten dituenez, eta edari horiek egiteko ur garbia behar denez, Ereñozuko ibaiko ura garbia egon behar du. Ura garbia egon arren, bertan, ez ditugu bizidun asko ikusi Ugaldetxo aldean. Donostian, berriz, arrain gehiago daude. Aldiz, lurreko bizidunak ugariak dira bi lekuetan, bai hostoak, landareak, hegaztiak, erleak, intsektuak… BUKATUTAKOAN EGIN KLIK
43.
44. Laburbilduz,ibaia nahiko garbia dagoela iruditu zaigu eta horrela jarraitzea espero dugu. Gainera, proba hau, oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zaigu irteera egin dugu eta. Ibaia guk egon ginenean bezala jarraitzea espero dugu. Ikus ezazue, ETA ITXARON!