SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
IES San Adrian BHI
GAIA
MATERIA
FILOSOFIA ETA HERRITARTASUNA
BATX. BATX.
1
X BATX. 2
SAILA
DEPARTAMENTO
FILOSOFIA
ASTEKO ORDUAK
3 Iraupena 96 ordu
1 ARLOAREN HELBURUAK
Batxilergoko ikasleen adina kontuan izanik, filosofia ikasgaiaren helburua ikaslearen heldutasun
prozesuan lagungarri izatea da, ikaslea persona kritiko, ireki, arduratsu eta bere ingurunearekiko
arduradun gisa gara dadin. Beraz, Filosofiaren inguruan egiten den lana, ezagutzak transmititzeko bide
bilakatzeaz gain, ordenaturiko gogoetarako, orientaziorako, munduaren argiketarako eta gaur egun
dituen arazoen ulerkuntzarako bide da, batez ere.
Beste alde batetik, azpimarratu egin behar da Filosofiak, gizakiaren existentziaren galderei erantzun
globalak eman nahi dizkiela, bere dimentsio guztietan: ezagutzaren, ekintzaren, etikaren, politikaren,
justiziaren … dimentsioetan, alegia. Eta azterketa horretan hartzen du gogoeta filosofikoak veste inon
baino gaurkotasun gehiago; gure gizartean gertatzen ari diren kontaezinezko aldaketa guztiei buruz
argitasunarekin, sentsibilitatearekin, garai jakin bat gaindituko duten erantzun unibertsalak aurkitzeko
borondatearekin eta ezagutzako esparru desberdinak osatzen dituzten ekintzen artean gertatzen diren
erlazioen ezagutzarekin eghin behar zaie aurre.
Edozien gaietaz pentsatzen edo hitz egiten dugunean filosofatzen ari garela kontuan izanik, filosofía
beraien bizitza eta ingurugiroa ulertzen lagunduko dien ikasgaia bezala ulertu behar da. Ondorengoak
izango ditu helburu:
1. Ikasleak bere pentsatzeko estilo pertsonala garatzea eta bere pentsaera modu argi, koherente
batez azaltzeko gaitasuna lortzea.
2. Filosofaren ikuspegitik, jakintza, ezagutza, errealitatea, gizakia, ekintza eta gizarteak sortzen
dituen arazo garrantzitsuenak ulertzea.
3. Erantzun filosofiko garrantzitsuenak ulertzen, deskribatzen eta elkarlotzen jakitea.
4. Gogoetarako jakinmina eta interesa erakustea historiaren testuingurutik.
5. Filosofiak erabiltzen duen lexiko berezia ulertzea, eta definitzen eta erabiltzen jakitea.
6. Testu filosofikoak ulertu, kritikatu eta erlazionatzeko gai izatea.
7. Gure gizartean aurki daitezkeen iritrzi ezberdinak ulertzen eta errespetatzen jakitea eta
aurreiritzien aurrean jarrera kritikoa garatzea.
8. Zientzien eta ideologien diskurtsoaren oinarrian aurkitzen diren suposaketak adierazteko gai
izatea.
9. Adimen lanetan, informazioa biltzea, zuzeneko behaketa, alderaketa, azterketa, informazio
laburpena eta ebaluazio kritikoa egiten jakitea.
10. Gure gizartean gertatzen diren bidegabekeriak, diskriminazioak, giza eskubideen zapalkuntza,
adierazpen askatasun eza eta abarren aurrean jarrar kritikoa garatzea.
1
11. Gertakariei buruzko eztabaidan, argudiaketan eta azterketan arrazoiketa erabiltzea, gaur
egungo gizartearen errealitatea aztertzeko eta hobeto ulertzeko.
12. Besteen iritziak, jarrera filosofikoak edo sinesmenak, norberaren ikuspuntuak aberasteko,
argitzeko edo frogan jartzeko modu gisa baloratzea.
2 IAZKO MEMORIAREN JARRAIPENA
Iazko memoria kontutan harturik, aurtengo programazioa egitean denboralizazioa kontutan hartu izan
dugu, ikasturte osorako era maila bakoitzerako, edukin guztiak eman ahal izateko edukitzeko asmoz.
Hala ere, nahiz eta aurten gai batzuk berdinak izan, badira ere berriak direnak eta aurten lehenengo
aldiz sartu direnak
3 EDUKIAK / CONTENIDOS
KONTZEPTU EDUKINAK
Filosofiako programazioa batxilergoko lehenengo mailan, ikasleentzako berria ez ezik, baita ere zaila
eta oso luzea da. Errealistak izan nahi badugu, gai guztiak ematea ezina da ikasgaiaren ulermena
helburu badugu behintzat. Beraz, ikasleen berezitasunak eta interesak kontutan hartuz, irakasleak
erabakiko du zeintzuk izan beharko diren klase bakoitzean emango diren gaiak, beti ere kontuan izanik
filosofiak olanteatzen dituen arazoen ikuspegi orokor eta bateratua eman nahi dela. Ikasturtearen eduki
kontzeptualak hurrengo lau bloketan bereiziak daude:
1. Jakintza filosofikoa
• Filosofia, zientzia eta beste jakintza mota batzuk.
• Mitotik logosera: Sokrates aurreko filosofia.
• Munduko filosofiak: India, Txina eta Babilonia-Persia.
2. Gizakia. Pertsona eta gizartea
• Gizakiaren dimentsio biologikoa eta soziokulturala.
• Gizakiaren ikuskera filosofikoak.
3. Filosofia morala eta politikoa
• Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna
• Egungo gizartearen erronka etikoak: zoriona eta justizia.
4. Demokrazia eta herritartasuna
• Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna.
• Demokrazia mediatikoa eta herritartasun kosmopolita.
DENBORALIZAZIOA
EDUKIEN DENBORALIZAZIOA
ORD. 1. Ebaluazioa ORD.
.
2. Ebaluazioa ORD. 3. Ebaluazioa
10
15
10
Filosofia, zientzia eta beste
jakintza mota batzuk.
Mitotik logosera: Sokrates
aurreko filosofia.
Munduko filosofiak: India,
Txina eta Babilonia-Persia
12
9
7
Gizakiaren dimentsio
biologikoa eta
soziokulturala.
Gizakiaren ikuskera
filosofikoak.
Ekintza moralaren
oinarriak: askatasuna
12
9
7
Egungo gizartearen erronka
etikoak: zoriona eta justizia.
Botere politikoaren jatorria eta
zilegitasuna.
Demokrazia mediatikoa eta
herritartasun kosmopolita.
2
PROZEDURAZKO EDUKINAK
Bloke bakoitzean argitzen diren interpretazio desberdinen eszaugarri nagusien identifikazioa eta
kontzeptuen definizioa egiteko, kurtsoan zehar termino filosofikoen hiztegia egingo dute ikasleek.
Bertan, kontzeptu bakoitzaren definizio zehatza eta ulergarria egitea dugu helburu, eta ikasleek ikus
dezaten nola kontzeptu berbera adiera ezberdinak dituen filosofo edota garai ezberdinekiko.
1. Testu iruzkinak egiteko oinarrizko teknikak menperatu beharko dituzte; besteak beste:
testuaren bigarren irakurketa, azpimarraketa, laburpena, eskema, testuan planteatzen den
arazoaren identifikazioa, tesia edo ideia nagusia eta autorearekiko informazioa bilaketa.
2. Gai bakoitzean ikasleak lortutako ulermena neurtzeko azterketa egin beharko dute.
3. Testu liburuan datorren informazioaren gaiaren ulermena lortzeko nahikoa ez denean,
irakasleak klasean beste zehaztasun batzuk emango ditu ikasgaiaren bloga
(http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com) eta beste baliabide digitalak erabiliz. Beraz,
beharrezkoa izango da apunteak hartzeko oinarrizko teknikak menperatzea.
4. Gai filosofikoei buruzko eztabaidetan parte hartzea, datuak emanez, iritziak argudiatuz, ideiak
egiaztatuz eta gainerakoen ekarpenak norberaren gogoetan sartzea.
5. Filosofo batzuen ideiak hobeto ulertzeko asmotan, merezi duenean, bestelako irakurgaiak
gomendatuko zaizkie.
JARRERAZKO EDUKINAK
1. Pentsamendu autonomoa eta kritikoa garatzea.
2. Besteen iritzienganako errespetuzko jarrera irikia izatea.
3. Gizakiaren dimentsio desberdinen eta haien arteko erlazioari eta gaur egungo une historikoari
buruzko gogoeta eta azterketa egiteko interesa izatea.
4. Gizakiaren eboluzio historikoak eta haren jakiteak eta ideiek izan duten garrantzia onartzea eta
prozesu horrek gaur egungo gizartean izan duen eragina baloratzea.
5. Kultura eta azpiegitura guztietan, Euskal Herrikoan bereziki, aurki daitezkeen baloreak aztertu,
benetako elkartasuna, bakea eta onarpenean oinarritutako elkarbizitza baloratuz.
6. Zientziari buruzko gogoeta kritikoa egitea, lotura etikoak, zientziaren gizarte eta ekologi
kostuak eta lorpenak ez baztertzen saiatuz.
7. Informazio lortzeko, testuinguratzeko eta modu kritikoan lantzeko estrategia bat baino gehiago
erabiltzeko joera izatea.
8. Kultura aniztasuna kontuan hartuz, inguruko bizitza sozialean parte hartzera bultzatzea.
OINARRIZKO GAITASUNAK
2. 1. Herritartasunerako gaitasuna
Filosofia eta Herritartasuna irakasgaiak zuzenean laguntzen die ikasleei gizarterako eta
herritartasunerako gaitasuna indartzen, hau da, gizartean jarduteko eta herritar ona izateko gaitasuna
eskuratzen. Hurkoekiko elkarrizketan jardunez ikuspegi pertsonala garatzeari ematen zaio garrantzia,
genero-harreman orekatuak azpimarratuz bereziki, eta giza eskubideak errespetatuz. Horiek dira aipatu
dugun ekarpenaren oinarri nagusiak. Horrez gainera, ikasleek lankidetzan jarduten dute, eta, bakoitza
3
bere izaeratik abiatuta, lotura sozialak eratzen dituzte. Gaitasun hori eskuratzen laguntzen du horrek
guztiak.
2.2. Ikasten ikasteko gaitasuna
Era berean, lankidetzan oinarritutako lanak ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen du, azterketa
sistematikoan eta argudiaketan oinarritutako gogoeta eta balioespen pertsonalarekin batera,
pentsamendua modu zorrotzean erabiltzen ikasten baitute ikasleek, beren eguneroko jarduneko beste
alor batzuetara eramanez hori guztia, dakitenaz jabetuz eta beren gaitasun pertsonalei buruzko ideia
orekatua osatuz, horrela. Ikaskuntza arautzeko gaitasuna ere lantzen da hemen, ikasitakoa
eztabaidetako elkarrizketetan eta lankidetza-lanean landutako irizpideekin erlazionatzeko aukera
ematen zaielako ikasleei.
2.3. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Irakasgai honek norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen du, bakoitzak bere
jarrerak hartzea eta jarrera horiek elkarrizketaren bidez argudiatzea bultzatzen baitu. Balioespenak eta
ekarpenak egin beharrak (ideiak alderatuz, neurtuz, aukeratuz...) eta gauzak ondo argudiatu eta
ikuspegi pertsonala osatu beharrak gogoetan oinarritutako koherentzian bermatutako autonomia
ematen die subjektuei.
2.4 Hizkuntza-komunikazioaren garrantzia
Gehienbat hitzez baliatzen denez, Filosofia eta Herritartasuna irakasgai honek garrantzi handia ematen
dio hizkuntza- komunikazioari. Entzuketan eta erantzunean oinarritzen da irakasgai hau, etengabeko
komunikazioan (ahozkoan nahiz idatzian), alegia. Elkarrizketa da entzuketa-erantzun binomioak
hartzen duen moldea, argudiaketan oinarritutako koherentziari jarraiki. Testu konplexu samarrak
irakurriz ere gaitasun hori landuko da. Azkenik, Filosofiako eta beste ezagutza-alor batzuetako hitzak
eta kontzeptuak ezagutuz eta erabiliz beren lexikoa zabalduko dute ikasleek.
2.5. Informazioa tratatzeko baliabide digitalak
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna ere lantzen da irakasgai honetan,
jakintzaren gizarteak berezkoak dituen informazio-iturri ugariak eta elkarrekintzarako tresna bereziak
erabili behar direlako alor honetan, eta, horretarako, baliabide digitalak ondo erabiltzen jakin beharra
dagoelako. Elkarreragina edo interaktibitatea eta jakintza partekatzea bultzatzen dutenak dauzkagu,
batetik: Web 2.Oko lankidetza-tresnetan oinarritutako sare digital horizontalak (blogak, wikiak, etab.),
alegia. Eta Interneten dagoen informazio guztia irizpide jakin batzuen arabera aukeratzen eta behar
bezala lantzen laguntzen diguten tresnak dauzkagu, bestetik.
Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com
2.6. Arterako eta kulturarako gaitasuna
Azkenik, giza eta arterako eta kulturarako gaitasunean ere sakontzen da hemen, kulturako eta arteko
sorkuntzak hartzen baititu filosofiak bere gogoeten oinarritzat. Filosofiaren erreferentzia bazterrezina
da kultura, orokorrean, eta herritartasuna lantzeari dagokionez, bereziki. Kulturen bat-egitea eta
4
kulturen arteko harremanak lantzen dira bereziki, beste herrialde batzuen kultura- eta arte-
adierazpenekiko errespetua landuz, ondorioz.
Printzipio metodologikoak:
1. Parte hartze printzipioa, gogoeta filosofiko prozesuan parte hartze zuzen gisa ulertua,
ideiak emanez eta, pixkanaka, curriculuma osatzen duten diziplina desberdinetan
jasotako ezagutzak.
2. Ikasketen eraikuntza printzipioa. Gogoeta, ezagutzako egitura berean norbereganaketa
berriak sartzeko eta planteamendu pertsonalen eta ikasketa berrien artean ahalik eta
erlazio kopuru handiena ezartzeko aukera emango duten aurre esperientzietan eta
ezagutzetan oinarritu behar dela esaten duena.
3. Motibazio printzipioa. Plateatzen diren arazo filosofiakoak gaur egungo testuinguru
historikotik hartuak izan beharko dira, eta gazteen interesa pizten duten gatazkak izan
behar dituzte oinarritzat, gazteek beraiek dituzten esperientziatik landu ahal izateko.
4. Malgutasun printzipioa, arazoen planteamenduari, edukien sekuentziazioari eta
eskolako komunitateko kide desberdinek hezkuntza proiektuari egiten dizkiete
ekarpenen artikulazioari eta sartzeari buruzkoa, aipaturiko hezkuntza proiektua, haren
hartzaile izango diren ikasle taldeei egokitu ahal izateko.
Alor honetan egin beharreko lana gogoetaren eta pentsamendu kritikoaren garapenera
bideraturik egon behar da. Horrela, eta aurreko printzipioen isla bezala, ikasgelako taldearekin
burutuko den arazoen, egileen eta testuen azterketa, hurrengo puntu hauetan aurre egin ahal
izateko moduan planteaturik egon beharko da:
• Ikerketarekin erlazionaturiko gaitasunak norbereganatzea (informazio iturri
desberdinetan bilatzea, dokumentazioa erabiltzea eta filmak analizatzea).
• Lorturiko datuen antolakuntza (laburpenak, gidoiak, ...).
• Informazio desberdinak aztertzea haien fidagarritasuna egiaztatzeko eta argudiaketa
orokorretan eta objetiboetan oinarritutako planteamendu pertsonala egin ahal izateko.
Beraz, klasean erabiliko diren informazio iturriak ondorengoak izango dira:
• Testuliburua: Filosofia eta herritartasuna, Ibaizabal argitaletxekoa.
• Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com
• Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko lehenengo
saikerari hasiera emanez.
• Ikusentzunezko baliabide desberdinak, hala nola, fikziozko filmak, dokumentalak,
iragarkiak, blogak, sare sozialak, e.a.
5 BALIABIDEAK
• Testuliburua: Filosofia eta herritartasuna, Ibaizabal argitaletxekoa.
• Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com
• Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko lehenengo
saikerari hasiera emanez.
• Ikusentzunezko baliabide desberdinak, hala nola, fikziozko filmak, dokumentalak,
iragarkiak, blogak, sare sozialak, e.a.
5
4 METODOLOGÍA
6
EBALUAZIOA: TRESNAK, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
Ebaluazio irizpideak honako hauek izango dira:
1. Klasera etortzea eta parte hartzea: ulertu ez dutena galdetuz edota norbere iritziaren berri
emanez. Beraz, jarrera aktiboa baloratuko da.
2. Klaseako apunteak egunean lantzea. Argitasuna, egitura eta antolaketa baloratuko dira.
3. Lan eta hariketa pertsonalak modu argian adieraztea, idazkerak behar duen denbora
pentsatzeko erabiliz eta honela norbere iritziak aztertuz aurreiritzien aurrean jarrera kritikoa
izaten saiatzea.
4. Termino filosofikoen hiztegia egitea, kontzeptu bakoitzaren definizioa modu argian adieraziz
eta filosofo bakoitzat ideia hori nola ulertzen duen bereiziz.
5. Tresna metodologikoak erabiltzen jakitea (ahozko eta idatzizko adierazpena, irakurketaren
ulermena, definizioak, sintesia, análisis, arrazonatzeko gaitasuna, e.a.).
6. Debateetan norbere iritzia ematea ahozko argudiaketa zehaztasunez egitea.
Ebaluazio tresnak hauek izango dira:
1. Klasean ikasle bakoitzak egiten duen lana eta bere parte hartzea egunean kontuan hartuko da.
Baloratuko dira ikaslearen: interesa, lana, arrazonatzeko gaitasuna, besteon iritziekiko duen
errespetua, entzuten eta ulertzen dakien, ordena, diziplina eta taldearekiko duen solidaritatea.
Aurreko guztiaren balioa bi puntutakoa izango da, jarrerazko edukiei dagokiona, hain zuzen.
2. Ikasleen lan idatziak, hiztegi lana, irakurketak, eta testu iruzkinak; bai klasean egindakoak
baita etxeko lanak badira ere, eguneroko lanaren berri izateko. Kontzeptuen ulermena ez ezik,
adierazpen argi eta arrazonatua, ariketen aurkezpen garbi, ordenatu eta antolatua ere baloratuko
da.
3. Aurreko ataleko ariketaz gain, klasean hartutako apunteak, kapituluen laburpenak eta
banatutako fotokopiak ere aurkeztu beharko dituzte ebaluaketa bakoitzean. Metodologiazko
errekurtsoen erabilpena eta lanaren aurkezpena prozedurazko balorazioa izango dute.
Aurkezpenari dagokionez, ebaluaketa bakoitzean aurkibide batean zehaztuko dituzte egindako
lan guztiak, eta gai bakoitzaren bukaeran iritzia eman beharko dute. Bertan gaiak planteatzen
dituen arazoetaz hausnarketa pertsonala egin behar dute; hau da, bere iritzia eman.
4. Ebaluaketa bakoitzean azterketa bat egingo da. Ideien adierazpen argia eta kontzeptu nagusiak
bereganatu eta ulertu dituzten baloratuko da. Horretarako, azterketa egiteko izango duten
denbora eta orrialdeak aurretik zehaztuak izango dituzte. Ezin izango dute nahi duten beste
izatea, beraz, ideiak modu argi eta sintetikoan adierazi beharko dituzte.
5. Lan guztien notarekin eta azterketetan ateratako notarekin nota media egingo da, guztira zortzi
puntu lortzea posiblea izanik. Esanda dagoenez, jarrera egokia izanik beste bi puntu lortu
dezakete.
6. Azterketa egiteko ezinbesteko baldintza da ebaluaketa osoan zehar egindako ariketa, lan eta
apunte guztiak aurkeztea. Aurkezten ez badira ezinezkoa da ikasgaia gainditzea nahiz eta
matematikoki bost puntuko emaitza lortu.
KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
Ikasgaiaren blogean aurki daitezke erabiltzen ditugun irizpideak: gogoetak, aurkezpenak, lanak
zuzentzeko.
6
7 BERRESKURAPEN SISTEMA
Ikasleak atal bakoitzean lortu ez dituen helburuak berreskuratu beharko ditu. Honela:
1. Bere jarrera hobetu beharko du hauxe bada bere zailtasuna.
2. Egin edo aurkeztu ez dituen lanak aurkeztu beharko ditu edo modu okerrean egin baditu,
berriro aurkeztu baina modu zuzenago batean.
3. Azterketa ez badu gainditu berreskurapena egin beharko du ebaluaketa bakoitzeko eduki
kontzeptualak gainditzeko.
4. Laburbilduz: jarrerazko edukiak (2 puntu), prozedurazkoak (4 puntu) eta eduki kontzeptualak
(4 puntu) gainditu behar ditu ikasgaia gainditua izateko.
Fecha / Data
2013/06/17
Jefe Departamento/ Saileko Burua:
Andeka Larrea.
7

More Related Content

Similar to Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaHaizeaSalegi
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoanaiaraZaldua
 
Hezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakHezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakArkaitzMoreno
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuagazgarane
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderakikusi-makusi
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrakibiainsa
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUANaroa96
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUANaroa96
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUANaroa96
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaIkerAbal
 

Similar to Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea) (20)

Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Paulo Freire
Paulo FreirePaulo Freire
Paulo Freire
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Paradigma Ekologikoa
Paradigma EkologikoaParadigma Ekologikoa
Paradigma Ekologikoa
 
Paradigma ekologikoa
Paradigma ekologikoaParadigma ekologikoa
Paradigma ekologikoa
 
Hezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakHezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeak
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretua
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
Ed10 Euskadi Herritartasuna Dbh2
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
 
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUAHEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
HEZKUNTZAREN ALTXOR EZKUTUA
 
Hezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutuaHezkuntza, altxor ezkutua
Hezkuntza, altxor ezkutua
 

More from Andeka

DEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfDEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfAndeka
 
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptxAndeka
 
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)Andeka
 
SoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxSoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxAndeka
 
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)Andeka
 
Sopa de wuhan
Sopa de wuhan Sopa de wuhan
Sopa de wuhan Andeka
 
Marx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docxMarx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docxAndeka
 
Búsqueda avanzada
Búsqueda avanzadaBúsqueda avanzada
Búsqueda avanzadaAndeka
 
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakProiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakAndeka
 
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)Andeka
 
Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3Andeka
 
Espeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoakEspeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoakAndeka
 
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)Andeka
 
Laburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideakLaburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideakAndeka
 
Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak Andeka
 
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderakFilosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderakAndeka
 
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeakFilosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeakAndeka
 
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)Andeka
 
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)Andeka
 
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)Andeka
 

More from Andeka (20)

DEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfDEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdf
 
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
 
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
 
SoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxSoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptx
 
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
 
Sopa de wuhan
Sopa de wuhan Sopa de wuhan
Sopa de wuhan
 
Marx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docxMarx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docx
 
Búsqueda avanzada
Búsqueda avanzadaBúsqueda avanzada
Búsqueda avanzada
 
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakProiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
 
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)
 
Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3
 
Espeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoakEspeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoak
 
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
 
Laburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideakLaburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideak
 
Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak
 
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderakFilosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
 
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeakFilosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
Filosofiaren historia gaitegiaren epigrafeak
 
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
 
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
 
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
 

Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)

  • 1. IES San Adrian BHI GAIA MATERIA FILOSOFIA ETA HERRITARTASUNA BATX. BATX. 1 X BATX. 2 SAILA DEPARTAMENTO FILOSOFIA ASTEKO ORDUAK 3 Iraupena 96 ordu 1 ARLOAREN HELBURUAK Batxilergoko ikasleen adina kontuan izanik, filosofia ikasgaiaren helburua ikaslearen heldutasun prozesuan lagungarri izatea da, ikaslea persona kritiko, ireki, arduratsu eta bere ingurunearekiko arduradun gisa gara dadin. Beraz, Filosofiaren inguruan egiten den lana, ezagutzak transmititzeko bide bilakatzeaz gain, ordenaturiko gogoetarako, orientaziorako, munduaren argiketarako eta gaur egun dituen arazoen ulerkuntzarako bide da, batez ere. Beste alde batetik, azpimarratu egin behar da Filosofiak, gizakiaren existentziaren galderei erantzun globalak eman nahi dizkiela, bere dimentsio guztietan: ezagutzaren, ekintzaren, etikaren, politikaren, justiziaren … dimentsioetan, alegia. Eta azterketa horretan hartzen du gogoeta filosofikoak veste inon baino gaurkotasun gehiago; gure gizartean gertatzen ari diren kontaezinezko aldaketa guztiei buruz argitasunarekin, sentsibilitatearekin, garai jakin bat gaindituko duten erantzun unibertsalak aurkitzeko borondatearekin eta ezagutzako esparru desberdinak osatzen dituzten ekintzen artean gertatzen diren erlazioen ezagutzarekin eghin behar zaie aurre. Edozien gaietaz pentsatzen edo hitz egiten dugunean filosofatzen ari garela kontuan izanik, filosofía beraien bizitza eta ingurugiroa ulertzen lagunduko dien ikasgaia bezala ulertu behar da. Ondorengoak izango ditu helburu: 1. Ikasleak bere pentsatzeko estilo pertsonala garatzea eta bere pentsaera modu argi, koherente batez azaltzeko gaitasuna lortzea. 2. Filosofaren ikuspegitik, jakintza, ezagutza, errealitatea, gizakia, ekintza eta gizarteak sortzen dituen arazo garrantzitsuenak ulertzea. 3. Erantzun filosofiko garrantzitsuenak ulertzen, deskribatzen eta elkarlotzen jakitea. 4. Gogoetarako jakinmina eta interesa erakustea historiaren testuingurutik. 5. Filosofiak erabiltzen duen lexiko berezia ulertzea, eta definitzen eta erabiltzen jakitea. 6. Testu filosofikoak ulertu, kritikatu eta erlazionatzeko gai izatea. 7. Gure gizartean aurki daitezkeen iritrzi ezberdinak ulertzen eta errespetatzen jakitea eta aurreiritzien aurrean jarrera kritikoa garatzea. 8. Zientzien eta ideologien diskurtsoaren oinarrian aurkitzen diren suposaketak adierazteko gai izatea. 9. Adimen lanetan, informazioa biltzea, zuzeneko behaketa, alderaketa, azterketa, informazio laburpena eta ebaluazio kritikoa egiten jakitea. 10. Gure gizartean gertatzen diren bidegabekeriak, diskriminazioak, giza eskubideen zapalkuntza, adierazpen askatasun eza eta abarren aurrean jarrar kritikoa garatzea. 1
  • 2. 11. Gertakariei buruzko eztabaidan, argudiaketan eta azterketan arrazoiketa erabiltzea, gaur egungo gizartearen errealitatea aztertzeko eta hobeto ulertzeko. 12. Besteen iritziak, jarrera filosofikoak edo sinesmenak, norberaren ikuspuntuak aberasteko, argitzeko edo frogan jartzeko modu gisa baloratzea. 2 IAZKO MEMORIAREN JARRAIPENA Iazko memoria kontutan harturik, aurtengo programazioa egitean denboralizazioa kontutan hartu izan dugu, ikasturte osorako era maila bakoitzerako, edukin guztiak eman ahal izateko edukitzeko asmoz. Hala ere, nahiz eta aurten gai batzuk berdinak izan, badira ere berriak direnak eta aurten lehenengo aldiz sartu direnak 3 EDUKIAK / CONTENIDOS KONTZEPTU EDUKINAK Filosofiako programazioa batxilergoko lehenengo mailan, ikasleentzako berria ez ezik, baita ere zaila eta oso luzea da. Errealistak izan nahi badugu, gai guztiak ematea ezina da ikasgaiaren ulermena helburu badugu behintzat. Beraz, ikasleen berezitasunak eta interesak kontutan hartuz, irakasleak erabakiko du zeintzuk izan beharko diren klase bakoitzean emango diren gaiak, beti ere kontuan izanik filosofiak olanteatzen dituen arazoen ikuspegi orokor eta bateratua eman nahi dela. Ikasturtearen eduki kontzeptualak hurrengo lau bloketan bereiziak daude: 1. Jakintza filosofikoa • Filosofia, zientzia eta beste jakintza mota batzuk. • Mitotik logosera: Sokrates aurreko filosofia. • Munduko filosofiak: India, Txina eta Babilonia-Persia. 2. Gizakia. Pertsona eta gizartea • Gizakiaren dimentsio biologikoa eta soziokulturala. • Gizakiaren ikuskera filosofikoak. 3. Filosofia morala eta politikoa • Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna • Egungo gizartearen erronka etikoak: zoriona eta justizia. 4. Demokrazia eta herritartasuna • Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna. • Demokrazia mediatikoa eta herritartasun kosmopolita. DENBORALIZAZIOA EDUKIEN DENBORALIZAZIOA ORD. 1. Ebaluazioa ORD. . 2. Ebaluazioa ORD. 3. Ebaluazioa 10 15 10 Filosofia, zientzia eta beste jakintza mota batzuk. Mitotik logosera: Sokrates aurreko filosofia. Munduko filosofiak: India, Txina eta Babilonia-Persia 12 9 7 Gizakiaren dimentsio biologikoa eta soziokulturala. Gizakiaren ikuskera filosofikoak. Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna 12 9 7 Egungo gizartearen erronka etikoak: zoriona eta justizia. Botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna. Demokrazia mediatikoa eta herritartasun kosmopolita. 2
  • 3. PROZEDURAZKO EDUKINAK Bloke bakoitzean argitzen diren interpretazio desberdinen eszaugarri nagusien identifikazioa eta kontzeptuen definizioa egiteko, kurtsoan zehar termino filosofikoen hiztegia egingo dute ikasleek. Bertan, kontzeptu bakoitzaren definizio zehatza eta ulergarria egitea dugu helburu, eta ikasleek ikus dezaten nola kontzeptu berbera adiera ezberdinak dituen filosofo edota garai ezberdinekiko. 1. Testu iruzkinak egiteko oinarrizko teknikak menperatu beharko dituzte; besteak beste: testuaren bigarren irakurketa, azpimarraketa, laburpena, eskema, testuan planteatzen den arazoaren identifikazioa, tesia edo ideia nagusia eta autorearekiko informazioa bilaketa. 2. Gai bakoitzean ikasleak lortutako ulermena neurtzeko azterketa egin beharko dute. 3. Testu liburuan datorren informazioaren gaiaren ulermena lortzeko nahikoa ez denean, irakasleak klasean beste zehaztasun batzuk emango ditu ikasgaiaren bloga (http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com) eta beste baliabide digitalak erabiliz. Beraz, beharrezkoa izango da apunteak hartzeko oinarrizko teknikak menperatzea. 4. Gai filosofikoei buruzko eztabaidetan parte hartzea, datuak emanez, iritziak argudiatuz, ideiak egiaztatuz eta gainerakoen ekarpenak norberaren gogoetan sartzea. 5. Filosofo batzuen ideiak hobeto ulertzeko asmotan, merezi duenean, bestelako irakurgaiak gomendatuko zaizkie. JARRERAZKO EDUKINAK 1. Pentsamendu autonomoa eta kritikoa garatzea. 2. Besteen iritzienganako errespetuzko jarrera irikia izatea. 3. Gizakiaren dimentsio desberdinen eta haien arteko erlazioari eta gaur egungo une historikoari buruzko gogoeta eta azterketa egiteko interesa izatea. 4. Gizakiaren eboluzio historikoak eta haren jakiteak eta ideiek izan duten garrantzia onartzea eta prozesu horrek gaur egungo gizartean izan duen eragina baloratzea. 5. Kultura eta azpiegitura guztietan, Euskal Herrikoan bereziki, aurki daitezkeen baloreak aztertu, benetako elkartasuna, bakea eta onarpenean oinarritutako elkarbizitza baloratuz. 6. Zientziari buruzko gogoeta kritikoa egitea, lotura etikoak, zientziaren gizarte eta ekologi kostuak eta lorpenak ez baztertzen saiatuz. 7. Informazio lortzeko, testuinguratzeko eta modu kritikoan lantzeko estrategia bat baino gehiago erabiltzeko joera izatea. 8. Kultura aniztasuna kontuan hartuz, inguruko bizitza sozialean parte hartzera bultzatzea. OINARRIZKO GAITASUNAK 2. 1. Herritartasunerako gaitasuna Filosofia eta Herritartasuna irakasgaiak zuzenean laguntzen die ikasleei gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna indartzen, hau da, gizartean jarduteko eta herritar ona izateko gaitasuna eskuratzen. Hurkoekiko elkarrizketan jardunez ikuspegi pertsonala garatzeari ematen zaio garrantzia, genero-harreman orekatuak azpimarratuz bereziki, eta giza eskubideak errespetatuz. Horiek dira aipatu dugun ekarpenaren oinarri nagusiak. Horrez gainera, ikasleek lankidetzan jarduten dute, eta, bakoitza 3
  • 4. bere izaeratik abiatuta, lotura sozialak eratzen dituzte. Gaitasun hori eskuratzen laguntzen du horrek guztiak. 2.2. Ikasten ikasteko gaitasuna Era berean, lankidetzan oinarritutako lanak ikasten ikasteko gaitasuna garatzen laguntzen du, azterketa sistematikoan eta argudiaketan oinarritutako gogoeta eta balioespen pertsonalarekin batera, pentsamendua modu zorrotzean erabiltzen ikasten baitute ikasleek, beren eguneroko jarduneko beste alor batzuetara eramanez hori guztia, dakitenaz jabetuz eta beren gaitasun pertsonalei buruzko ideia orekatua osatuz, horrela. Ikaskuntza arautzeko gaitasuna ere lantzen da hemen, ikasitakoa eztabaidetako elkarrizketetan eta lankidetza-lanean landutako irizpideekin erlazionatzeko aukera ematen zaielako ikasleei. 2.3. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Irakasgai honek norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna lantzen du, bakoitzak bere jarrerak hartzea eta jarrera horiek elkarrizketaren bidez argudiatzea bultzatzen baitu. Balioespenak eta ekarpenak egin beharrak (ideiak alderatuz, neurtuz, aukeratuz...) eta gauzak ondo argudiatu eta ikuspegi pertsonala osatu beharrak gogoetan oinarritutako koherentzian bermatutako autonomia ematen die subjektuei. 2.4 Hizkuntza-komunikazioaren garrantzia Gehienbat hitzez baliatzen denez, Filosofia eta Herritartasuna irakasgai honek garrantzi handia ematen dio hizkuntza- komunikazioari. Entzuketan eta erantzunean oinarritzen da irakasgai hau, etengabeko komunikazioan (ahozkoan nahiz idatzian), alegia. Elkarrizketa da entzuketa-erantzun binomioak hartzen duen moldea, argudiaketan oinarritutako koherentziari jarraiki. Testu konplexu samarrak irakurriz ere gaitasun hori landuko da. Azkenik, Filosofiako eta beste ezagutza-alor batzuetako hitzak eta kontzeptuak ezagutuz eta erabiliz beren lexikoa zabalduko dute ikasleek. 2.5. Informazioa tratatzeko baliabide digitalak Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna ere lantzen da irakasgai honetan, jakintzaren gizarteak berezkoak dituen informazio-iturri ugariak eta elkarrekintzarako tresna bereziak erabili behar direlako alor honetan, eta, horretarako, baliabide digitalak ondo erabiltzen jakin beharra dagoelako. Elkarreragina edo interaktibitatea eta jakintza partekatzea bultzatzen dutenak dauzkagu, batetik: Web 2.Oko lankidetza-tresnetan oinarritutako sare digital horizontalak (blogak, wikiak, etab.), alegia. Eta Interneten dagoen informazio guztia irizpide jakin batzuen arabera aukeratzen eta behar bezala lantzen laguntzen diguten tresnak dauzkagu, bestetik. Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com 2.6. Arterako eta kulturarako gaitasuna Azkenik, giza eta arterako eta kulturarako gaitasunean ere sakontzen da hemen, kulturako eta arteko sorkuntzak hartzen baititu filosofiak bere gogoeten oinarritzat. Filosofiaren erreferentzia bazterrezina da kultura, orokorrean, eta herritartasuna lantzeari dagokionez, bereziki. Kulturen bat-egitea eta 4
  • 5. kulturen arteko harremanak lantzen dira bereziki, beste herrialde batzuen kultura- eta arte- adierazpenekiko errespetua landuz, ondorioz. Printzipio metodologikoak: 1. Parte hartze printzipioa, gogoeta filosofiko prozesuan parte hartze zuzen gisa ulertua, ideiak emanez eta, pixkanaka, curriculuma osatzen duten diziplina desberdinetan jasotako ezagutzak. 2. Ikasketen eraikuntza printzipioa. Gogoeta, ezagutzako egitura berean norbereganaketa berriak sartzeko eta planteamendu pertsonalen eta ikasketa berrien artean ahalik eta erlazio kopuru handiena ezartzeko aukera emango duten aurre esperientzietan eta ezagutzetan oinarritu behar dela esaten duena. 3. Motibazio printzipioa. Plateatzen diren arazo filosofiakoak gaur egungo testuinguru historikotik hartuak izan beharko dira, eta gazteen interesa pizten duten gatazkak izan behar dituzte oinarritzat, gazteek beraiek dituzten esperientziatik landu ahal izateko. 4. Malgutasun printzipioa, arazoen planteamenduari, edukien sekuentziazioari eta eskolako komunitateko kide desberdinek hezkuntza proiektuari egiten dizkiete ekarpenen artikulazioari eta sartzeari buruzkoa, aipaturiko hezkuntza proiektua, haren hartzaile izango diren ikasle taldeei egokitu ahal izateko. Alor honetan egin beharreko lana gogoetaren eta pentsamendu kritikoaren garapenera bideraturik egon behar da. Horrela, eta aurreko printzipioen isla bezala, ikasgelako taldearekin burutuko den arazoen, egileen eta testuen azterketa, hurrengo puntu hauetan aurre egin ahal izateko moduan planteaturik egon beharko da: • Ikerketarekin erlazionaturiko gaitasunak norbereganatzea (informazio iturri desberdinetan bilatzea, dokumentazioa erabiltzea eta filmak analizatzea). • Lorturiko datuen antolakuntza (laburpenak, gidoiak, ...). • Informazio desberdinak aztertzea haien fidagarritasuna egiaztatzeko eta argudiaketa orokorretan eta objetiboetan oinarritutako planteamendu pertsonala egin ahal izateko. Beraz, klasean erabiliko diren informazio iturriak ondorengoak izango dira: • Testuliburua: Filosofia eta herritartasuna, Ibaizabal argitaletxekoa. • Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com • Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko lehenengo saikerari hasiera emanez. • Ikusentzunezko baliabide desberdinak, hala nola, fikziozko filmak, dokumentalak, iragarkiak, blogak, sare sozialak, e.a. 5 BALIABIDEAK • Testuliburua: Filosofia eta herritartasuna, Ibaizabal argitaletxekoa. • Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com • Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko lehenengo saikerari hasiera emanez. • Ikusentzunezko baliabide desberdinak, hala nola, fikziozko filmak, dokumentalak, iragarkiak, blogak, sare sozialak, e.a. 5 4 METODOLOGÍA
  • 6. 6 EBALUAZIOA: TRESNAK, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK Ebaluazio irizpideak honako hauek izango dira: 1. Klasera etortzea eta parte hartzea: ulertu ez dutena galdetuz edota norbere iritziaren berri emanez. Beraz, jarrera aktiboa baloratuko da. 2. Klaseako apunteak egunean lantzea. Argitasuna, egitura eta antolaketa baloratuko dira. 3. Lan eta hariketa pertsonalak modu argian adieraztea, idazkerak behar duen denbora pentsatzeko erabiliz eta honela norbere iritziak aztertuz aurreiritzien aurrean jarrera kritikoa izaten saiatzea. 4. Termino filosofikoen hiztegia egitea, kontzeptu bakoitzaren definizioa modu argian adieraziz eta filosofo bakoitzat ideia hori nola ulertzen duen bereiziz. 5. Tresna metodologikoak erabiltzen jakitea (ahozko eta idatzizko adierazpena, irakurketaren ulermena, definizioak, sintesia, análisis, arrazonatzeko gaitasuna, e.a.). 6. Debateetan norbere iritzia ematea ahozko argudiaketa zehaztasunez egitea. Ebaluazio tresnak hauek izango dira: 1. Klasean ikasle bakoitzak egiten duen lana eta bere parte hartzea egunean kontuan hartuko da. Baloratuko dira ikaslearen: interesa, lana, arrazonatzeko gaitasuna, besteon iritziekiko duen errespetua, entzuten eta ulertzen dakien, ordena, diziplina eta taldearekiko duen solidaritatea. Aurreko guztiaren balioa bi puntutakoa izango da, jarrerazko edukiei dagokiona, hain zuzen. 2. Ikasleen lan idatziak, hiztegi lana, irakurketak, eta testu iruzkinak; bai klasean egindakoak baita etxeko lanak badira ere, eguneroko lanaren berri izateko. Kontzeptuen ulermena ez ezik, adierazpen argi eta arrazonatua, ariketen aurkezpen garbi, ordenatu eta antolatua ere baloratuko da. 3. Aurreko ataleko ariketaz gain, klasean hartutako apunteak, kapituluen laburpenak eta banatutako fotokopiak ere aurkeztu beharko dituzte ebaluaketa bakoitzean. Metodologiazko errekurtsoen erabilpena eta lanaren aurkezpena prozedurazko balorazioa izango dute. Aurkezpenari dagokionez, ebaluaketa bakoitzean aurkibide batean zehaztuko dituzte egindako lan guztiak, eta gai bakoitzaren bukaeran iritzia eman beharko dute. Bertan gaiak planteatzen dituen arazoetaz hausnarketa pertsonala egin behar dute; hau da, bere iritzia eman. 4. Ebaluaketa bakoitzean azterketa bat egingo da. Ideien adierazpen argia eta kontzeptu nagusiak bereganatu eta ulertu dituzten baloratuko da. Horretarako, azterketa egiteko izango duten denbora eta orrialdeak aurretik zehaztuak izango dituzte. Ezin izango dute nahi duten beste izatea, beraz, ideiak modu argi eta sintetikoan adierazi beharko dituzte. 5. Lan guztien notarekin eta azterketetan ateratako notarekin nota media egingo da, guztira zortzi puntu lortzea posiblea izanik. Esanda dagoenez, jarrera egokia izanik beste bi puntu lortu dezakete. 6. Azterketa egiteko ezinbesteko baldintza da ebaluaketa osoan zehar egindako ariketa, lan eta apunte guztiak aurkeztea. Aurkezten ez badira ezinezkoa da ikasgaia gainditzea nahiz eta matematikoki bost puntuko emaitza lortu. KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK Ikasgaiaren blogean aurki daitezke erabiltzen ditugun irizpideak: gogoetak, aurkezpenak, lanak zuzentzeko. 6
  • 7. 7 BERRESKURAPEN SISTEMA Ikasleak atal bakoitzean lortu ez dituen helburuak berreskuratu beharko ditu. Honela: 1. Bere jarrera hobetu beharko du hauxe bada bere zailtasuna. 2. Egin edo aurkeztu ez dituen lanak aurkeztu beharko ditu edo modu okerrean egin baditu, berriro aurkeztu baina modu zuzenago batean. 3. Azterketa ez badu gainditu berreskurapena egin beharko du ebaluaketa bakoitzeko eduki kontzeptualak gainditzeko. 4. Laburbilduz: jarrerazko edukiak (2 puntu), prozedurazkoak (4 puntu) eta eduki kontzeptualak (4 puntu) gainditu behar ditu ikasgaia gainditua izateko. Fecha / Data 2013/06/17 Jefe Departamento/ Saileko Burua: Andeka Larrea. 7