Diese Präsentation wurde erfolgreich gemeldet.
Wir verwenden Ihre LinkedIn Profilangaben und Informationen zu Ihren Aktivitäten, um Anzeigen zu personalisieren und Ihnen relevantere Inhalte anzuzeigen. Sie können Ihre Anzeigeneinstellungen jederzeit ändern.

Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan

32 Aufrufe

Veröffentlicht am

Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua. Urtarrilla 2013 Argituz

Veröffentlicht in: News & Politik
  • Als Erste(r) kommentieren

  • Gehören Sie zu den Ersten, denen das gefällt!

Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan

  1. 1. giza eskubideen aldeko elkartea asociación pro derechos humanos Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua
  2. 2. Argituz irabaz asmorik gabeko giza eskubideen aldeko elkarte bat da, bere xedea, pertsona orok, euskal esparruan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideei buruzko beste nazioarteko arauetan aldarrikatutako giza eskubide guztiak gozatuko dituzten egoera lortzea da. Ikuspegi honek bultzaturik, giza eskubideen aldeko sustapen lanen baitan, Argituz-en xedea osotasun fisiko eta mental eskubidearen, kontzientzia eta adierazpen askatasunaren eta bereizkeriarik ez nozitzea eskubidearen aurkako zapalketa larrienak galarazi eta bukatu asmoz, ikerketa eta ekintza lanak egitea da. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua Erredakzioa / Koordinazioa: Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartea Diseinua: Iñaki Lekuona Maketazioa: Marra Servicios Publicitarios, S.L. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua. By ARGITUZ Giza Eskubideen Aldeko E lkartea. Is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-Lan Eratorririk Gabe 3.0 Unported License.
  3. 3. 05 orrialdea Sarrera 06 orrialdea AURRETIK KONTUAN HARTU BEHARREKOAK Izenburuari buruz Erabilitako moduari buruz Aukeratutako prozesuari buruz Giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidearen araberako balioztatzea Egia jakiteko eskubidea Justiziarako eskubidea Erreparaziorako eskubidea Bereizkeria ez jasateko eskubidea Informazioa eskuratzeko eskubidea Zioen azalpenari buruz Legearen artikuluen azterketa 17 orrialdea AZKEN BALORAZIOA 17 orrialdea GOMENDIOA 17 orrialdea ebaluazioa Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan: Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordainak emateko dekretua
  4. 4. SARRERA Argituz giza eskubideak sustatu eta defen- datzen dituen elkartea da, irabazi asmorik ga- bekoa. Halaber, xedea da euskal esparruan pertsona guztien eskubideak eraginkortasunez gauzatzea, betiere giza eskubideei buruzko na- zioarteko zuzenbidearekin bat etorriz. Helburu horren ildotik, Argituzen zeregina da giza eskubideen kultura sustatu, hedatu eta zabaltzea, eta, batik bat, urratzeak ikertu eta dokumentazioa sortzen du. Era berean, eztabai- da publikoa bultzatu nahi du, ebaluazio zorrotza eta aldian behin ematen dituen gomendioak oi- narritzat hartuta. Horretarako, Argituzek lan egiten du giza es- kubideak urratu diren kasuak argitara ekartzeko eta horiei buruzko dokumentazioa sortzeko, eta gizartearen praxia eta giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidea alderatzen ditu. Hartara, ondorioak atera eta gomendioak ematen ditu, eta horiek egokitzat jotzen dituen foroetara he- larazten ditu, erabakiak hartzen diren foroak le- henetsita. Agintariek giza eskubideen inguruko ebazpenak emandakoan, Argituzek balioztatu egiten ditu, eta, zenbait denbora igarota, eba- luatu ere bai. Hori dela eta, Argituzek uste du beharrezkoa dela “107/2012 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoe- ran izandako giza eskubideen urraketen ondo- rioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten bi- ktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa” aztertzea. Dekretu hori Eusko Jaur- laritzak onetsi zuen 2012ko ekainaren 12an, eta EHAAn argitaratu zen ekainaren 19an. Bestetik, bertan argitaratu eta biharamunean sartu zen indarrean. Analisi hau egiteko, Argituzek zuzenbidearen printzipio orokorrak izan ditu oinarri, zehazki, zein gai izan behar diren legeen xede zehazteko, eta zein gai behar diren dekretuen edo maila txikia- goko xedapenen xede. Dekretuaren testua aur- keztu den bezalaxe aztertzeko, honako hau era- bili da ebaluazio-baremotzat: “Giza eskubideen gaineko nazioarteko arauen ageriko urraketak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak jasan dituzten biktimek erre- kurtsoak jartzeko eta erreparazioa lortzeko du- ten eskubideari buruzko oinarrizko printzipio eta arauak”. Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Na- gusiak onetsi zituen 2005eko abenduaren 16an, 60/147 ebazpenaren bidez. Bestetik, Argituzek beste biktima batzuen eskubideak arautzen di- tuzten beste zenbait dekretu erabili ditu analisia egiteko, besteak beste, Terrorismoaren Biktime- kiko Elkartasunerako urriaren 8ko 32/1999 Le- gea, Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen eta Kalte-ordainen Erregelamendua onesten duen martxoaren 7ko 288/2003 Errege Dekretua, edo berri samarra den irailaren 22ko 29/2011 Legea, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Babes In- tegrala emateari buruzkoa.
  5. 5. 6 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 AURRETIK KONTUAN HARTU BEHARREKOAK Izenburuari buruz Argituzek uste du izenburua ez dela aurreko zenbait zirriborrotan proposatutakoak bezain anbiguoa. Dena den, izenburuak akatsetako bat uzten du agerian: gobernuak egin beharreko arintze osoa ez dagokio sufrimendu bidegabeari (gainera, halako kontrajartzea eragiten du, eta badirudi badagoela giza eskubideen urrakete- tan gertatzen den bidezko sufrimendua), baizik eta, besterik gabe, gauzatutako giza eskubideen urraketei. Hori da arindu behar dena, motibazio politikoko indarkeria egon den edo ez aparte ut- zita. Izenburu horrek (eta zioen azalpenak ere, geroago azalduko den legez) transmititzen du lehenengo eta bigarren mailako biktimak daude- la, edota giza eskubideen urraketa batzuk zuri daitezkeela (esaterako, bizitzen ari zen egoera- gatik). Hala ere, ideia biak erabat onartezinak dira giza eskubideak abiapuntutzat hartuta. Ar- gituzen iritziz, guztiz lekuz kanpo dago horrelako izenburu bat, eta proposatzen du giza eskubi- deen urraketak osorik arintzeaz hitz egitea, bes- terik ez. Gainerako mugak dekretuak bere gain hartzen duen epearekin lotuta daude (1960tik eta 1978ra bitartean), eta Euskal Autonomia Er- kidegora mugatuta egotearekin. Horri buruz au- rrerago arituko gara, txosten honetan bertan. Biktimetaz hitz egin beharrean zentzu orokorrean, sufrimendu bidegabeak jasandako emakume eta gizonen artean ezberdinduko genuke. Arrazoia, emakumeek jasan izan duten indarkeria ikusta- raztea da, gizonek jasandakoarengatik ezberdin- duz. Izenburua, azken finean, Dekretuaren edu- kiaren adierazgarri bat da eta beraz nahi eta nahi ez biktimetaz ari denean, espresuki emakumez eta gizonez aritu behar da. Hori dela eta, izen- burua honela geratuko litzateke: “Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoe- ran izandako giza eskubideen urraketen ondo- rioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten gizon eta emakumeak aitortzeko eta biktima horiei or- dainak emateko Dekretua”. Erabilitako moduari buruz Gure ustez, ez da egokia dekretu bat hautatu izana arautzeko modu gisa. Zuzenbidearen itu- rrien hierarkian, gai batzuk, euren garrantzia dela eta, legez baino ezin dira arautu, halabeha- rrez: kontua da gai garrantzitsuenetan ekimena legebiltzarrarena izatea, ez exekutiboarena. Le- gebiltzarra da subiranotasunaren gordetzailea, eta bertatik ateratzen denari zilegitasuna eta garrantzia ematen dio; hortaz, beste maila ba- tean jartzen du. Alegia, legea da, hain zuzen, herri subiranoaren ordezkarien berme politikoa gai zehatz batzuei dagokienez, adibidez, oinarri- zko eskubideekin zerikusia duten gaiak. Falta sumatzen da, ez baitzaio bide horri jarrai- tu, dekretuaren bideari baino. Aldi berean, hautaketa horrek ezbaian jartzen du herritar guztiak berdinak izatea legeen aurrean. ETAren biktimekiko politika bidezko eta beha- rrezkoek beti izan dute halako babes legala, eta lege mailakoa, hain zuzen, nor ziren eta zein oi-
  6. 6. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 7 narrizko eskubide zor zaizkien definitzen zuena. Aurrerago, gobernuek (Espainiako edo EAEko gobernuek, edota hainbat eta hainbat autonomia erkidegokoek) osatu eta garatu egin dute arau- petzeko programa hori, bai dekretuekin bai lege gehiagorekin, esaterako, EAEko legea, 2008koa. Zergatik ez zaio prozedura berari jarraitu kasu honetan? Non dago 1978ko Konstituzioak alda- rrikatzen duen legeen aurreko berdintasuna? Aukeratutako prozesuari buruz Zergatik bi dekretu? Zergatik bereizi giza eskubi- deen urraketak daten arabera? Zaila da ulertzen, are gehiago orain, zalantzak daudenean gober- nuak bigarren dekretua egiteko denbora izango ote duen. Halaber, dekretu hori eta esku artean duguna berdinak izan beharko lirateke defini- zioei eta urraketa berdinetarako eskubideak ezartzeari dagokienez. Hala, dekretu hori idatzi gabe geldituko da, eta, alderatuta, eragindako bidegabekeria onartezina da: legeen aurreko desberdintasuna gertakarien dataren arabera, ez gertakarien euren arabera. Argituzek gomendatzen du denboraren arabe- rako bereizketa baztertzea, ez baitago modurik hori bidezkotzeko giza eskubideei buruzko na- zioarteko zuzenbidearen argitan: giza eskubi- deen urraketa bat ez da gertatu zen urtearen araberakoa, ezta urraketa eragin zuen erregi- menaren demokrazia mailaren araberakoa ere. Genero ikuspuntuari buruz Motibazio politikoko indarkeriari, emakumeen ka- suetan, gehienetan generoan oinarritutako berei- zkeria gehitzen zaio. Erreparazioa helburu duen arau batek, premisa hau abiapuntu izan beharko luke eta emakumeak jasaten dituzten biktimiza- zio mota espezifikoak ekiten saiatu (emakume izateagatik edota modu neurrigabean erasaten dietenak, sexu indarkeria bezala). 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak “Administra- zio-arau edo -egintza bat egiten hasi aurretik, ge- neroaren araberako eragina aurretiaz ebaluatzea- ren betebeharra ezartzen du” (19.1 art.). Nahiz eta legearen agindua argia izan, Argituz kexatu egiten da Dekretu honen elaborazioan genero ikuspegia ez barneratu izana. Emakumeen bik- timizazioaren bereizgarriei arreta ez ipintzearen ondorio gisa – oinarrizko pausua egia jakiteko es- kubidea gauzatzeko -, arauak oztopo larriak ditu sexu indarkeriaren biktimak laguntzak lortzera iritsi daitezen. 2garren artikuluari dagokion ob- serbazio zehatzean aditzera ematen den bezala, “lesio larri eta iraunkorrei” loturiko baldintzak be- reizkeria ondorio hori eragiten dute. Argituzek gomendatzen du Dekretu honen inplementazioak izan ditzakeen berariazko on- dorioak ikustarazi eta, behar bada, arintzeko, ostean egingo dan ebaluazioak genero ikuspe- gia barneratu dezala analisi kategori gisa araua- ren ondorioak baloratzeko. Giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidearen araberako balioztatzea Arestian aipatu legez, “Giza eskubideen gaineko na- zioarteko arauen ageriko urraketak eta nazioarteko
  7. 7. 8 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak jasan dituzten biktimek errekurtsoak jartzeko eta erre- parazioa lortzeko duten eskubideari buruzko oinarrizko printzipio eta arauak” Nazio Ba- tuen Erakundearen Biltzar Nagusiak onetsi zituen 2005eko abenduaren 16an, 60/147 ebazpenaren bidez. Horiek xedatzen dutenez, biktima horiek ho- nako eskubide hauek dituzte:  Egia jakiteko eskubidea.  Justiziarako eskubidea.  Erreparaziorako eskubidea.  Bereizkeria ez jasateko eskubidea. Egia jakiteko eskubide Aipatutako Nazio Batuen printzipioen arabera, egia jakiteko eskubideak esan nahi du gertakariak egiaztatzea eta egia oso-osorik jartzea jendau- rrean, betiere horren berri emateak kalte handia- goak edo biktimaren zein inguruko pertsonen eta salaketa jartzen lagundu ziotenen segurtasuna eta interesak kolokan jartzen ez dituzten heinean. Ha- laber, biktimek eta euren ordezkariek eskubidea dute informazioa eskatzeko eta eskuratzeko, bai bi- ktimizazioaren arrazoiei buruz, bai giza eskubideen inguruko nazioarteko arauen urraketa argien eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien arrazoiei eta baldintzei buruz. Ez dirudi dekretu horretako mekanismoak na- hikoa direnik helburu hori erdiesteko, batik bat egoera arintzeko hautatu den bidea gobernu au- tonomiko batek dekretu bat onestea izan delako, eta gobernu horren eskumenak eskasak dira xede horretarako. Aitzitik, beste baliabide bat bilatu beharko lukete legeak onestearen bidez, estatu zein autonomia erkidegoko mailakoak, eta arazo horiei aurre egin eraginkorra izango delako berme handiagoarekin. Aurreko zirribo- rroetan eraileei bermatzen zitzaien ez zela euren izenen berri emango, eta esaldi hau ere aplika- tu zen: “erailearen ohorerako eskubidea babes- tea”. Beraz, hori ikusita, ez zirudien sinesgarria egia ezagutuko zenik Nazio Batuen printzipioek eskatzen dituzten baldintzetan. Onetsitako tes- tua zentzu horretan hobetu da, esaldi desegoki hori desagertu delako. Onetsitako dekretuak ez ditu urraketen eragileak aipatzen, baina zioen azalpenean honako lege honetara igortzen gai- tu: 52/2007 Legea, abenduaren 26koa, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indar- keria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituena, eta haien aldeko neu- rriak ezartzen dituena. Oro har, Oroimen His- torikoaren Lege gisa da ezaguna, eta, aipatu- takoaren harira, badirudi urraketen eragileak tratatzeko modua lege horretan aurreikusitakoa dela. Lege horrek biktimen aitortza mugatua ezartzen du, eta 1. artikuluan definitu, baina bi- ktimei ez die egia jakiteko erabateko eskubidea ematen. Zehazki, lege horrek ez du uzten (araut- zen ez duelako) gizateriaren aurkako krimenen biktimek dituzten hiru eskubideak gauzatzea: egia jakiteko eskubidea (Estatuak ikertzeari uko egin dio, eta ez die biktimei krimenen eragileen izenak ezagutzen utzi), justiziarako eskubidea eta erreparaziorako eskubidea. Legeak ez di- zkie eskubideak “handitzen” biktimei, aldarri- katzen duen bezala, baizik eta mugatu egiten ditu, eta, Amnesty International eta giza es- kubideak defendatzen dituzten beste erakunde
  8. 8. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 9 batzuen txostenen arabera, oztopoak jartzen dizkie nazioarteko zuzenbidearen arauei. Hori dela eta, Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartea beldur da praktikan ez ote den oztopatzen jarraituko biktimek jasandako urraketen erantzu- leen izenak ezagutzea, dekretuak dioena aurreko zirriborroekin alderatuta hobetu den arren. Justiziarako eskubidea Nazio Batuen printzipioen arabera, estatuek honako hau egin behar dute: a) Ezagutzera eman urraketei aurre egiteko eskura dauden baliabide guztiei buruzko informazioa. b) Neurriak hartu biktimei eta euren ordezka- riei jartzen zaizkien oztopoak ahalik eta txikienak izan daitezen, euren intimitatea esku-sartze bidegabeetatik babesteko eta larderia zein errepresalietatik babesteko, prozedura judizial, administratibo edo euren interesei eragiten dien edozein prozedura motaren aurretik eta ondoren. c) Laguntza egokia eman justizia atzitzen saiatzen ari diren biktimei. d) Bitarteko egoki guztiak erabili biktimek urrake- ta horiek direla-eta errekurtsoak jartzeko es- kubidea gauzatu ahal izan dezaten. Berriro ere, gobernu autonomiko baten dekretua ez da nahikoa suertatzen helburu bat erdieste- ko; adibidez, lurralde esparrua mugatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutakoei. Beste gobernu autonomiko batzuek antzeko neurriak hartzen dituzten heinean, akats horiek konpondu ahal izango dira. Dena den, oraingoan ere borondate politiko eza gailendu da, eta erre- parazioa osoa izatea galarazten du. Aitzitik, bes- te biktima batzuen eskubideei hobeto erreparatu zaie ikuspuntu integral horri esker, eta hori esta- tu mailako errege dekretuek eta autonomia mai- lako dekretuek babestutako legeetan oinarritzen da, estatu zein autonomietakoak. Erreparaziorako eskubidea Arestian aipatutako Nazio Batuen printzipioen arabera, erreparaziorako eskubideak honako hau izan behar du bere baitan, besteak beste:  Errehabilitazioa: laguntza mediko eta psiko- logikoa, eta zerbitzu juridiko eta sozialak.  Asetasuna: biktimen eta eurekin harreman estua duten pertsonen duintasuna eta izen ona berrezartzen duten adierazpen ofiziala edo erabaki judiziala; gertatutakoa aitort- zea eta erantzukizunak onartzea bere gain hartzen dituen barkamen publikoa; urrake- ten eragileei zehapen judizialak edo adminis- tratiboak ezartzea; biktimei oroitzapen eki- taldiak eta omenaldiak egitea.  Errepikatuko ez delako bermeak, honako hauek barne: botere judizialaren inde- pendentzia indartzea; giza eskubideen in- guruko heziketa, eta legea bete behar du- ten funtzionarioei zein indar armatuetako
  9. 9. 10 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 eta segurtasunekoei gai horren inguruko gaitasunak ematea; jokabide kodeak eta arau etikoak behatzea sustatzea, bereziki funtzionario publikoek nazioarteko arauak bultzatzea; gatazka sozialak prebenitze- ra, zaintzera eta konpontzera bideratutako mekanismoak sustatzea; giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen ageriko urrake- tak eta zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak erraztu edo eragozten ez dituzten le- geak berrikustea eta aldatzea.  Lehengoratzea: ahal den guztietan, biktima- ren egoera lehengoratu behar da, urraketa gertatu zen aurreko egoerara, alegia.  Kalte-ordaina egokia eta proportzionala iza- tea, urraketaren larritasun maila oinarritzat hartuta. Izan ere, aintzat hartu behar dira urraketaren ondoriozko kalte ekonomiko eba- luagarri guztiak. Argituz kezkatuta dago Eusko Jaurlaritzaren de- kretuak ez dituelako espezifikoki aipatzen laguntza mediko eta psikologikoa, eta ez du aitortza neurri nahikorik sartu, biktimen duintasuna, izen ona eta eskubideak berrezartzeari begira. Halaber, ez dago urraketak berriro jazoko ez direlako berme nahi- korik (Eusko Jaurlaritzaren eskumenak ez dira na- hikoak gabezia horri aurre egiteko), eta, kalte-or- dainei dagokienez, ez du errespetatzen justiziaren aurrean berdinak izan behar dugula ezartzen duen printzipioa, batik bat kategoria antzekoetako giza eskubideen urraketen biktimentzat egindako legee- kin alderatuta. Bereizkeria ez jasateko eskubidea Nazio Batuen oinarrizko printzipio eta arauen aplikazioa eta interpretazioa bat etorriko dira, salbuespenik gabe, giza eskubideei buruzko na- zioarteko arauekin eta nazioarteko zuzenbide hu- manitarioarekin, eta ez da inola ere bereizkeria onartuko, mota eta arrazoia zeinahi direla ere. Argituzek uste du bereizkeria argia, agerikoa eta mingarria jazo dela giza eskubideen urraketa oso larrien biktimen artean, eta eragilearen na- hiz, batzuetan, biktimaren nortasunaren arabe- rakoa da. Hortaz, bistan da “urraketa berdina, eskubide berdinak” printzipio unibertsala ez dela betetzen. Era berean, bereizkeria jazotzen da geratu- takoaren data zein den oinarritzat hartuta. Aurreko epigrafe batean iradoki dan bezala, ze- harkako bereizkeria ere egon zitekeen genero arrazoiengatik. Informazioa eskuratzeko eskubidea Aipatutako Nazio Batuen printzipioek ezartzen dute estatuek publiko orokorrari informazioa he- larazteko bitartekoak ebatzi behar dituztela. Ez publiko orokorrari baino ez, baizik eta, berezi- ki, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen ageriko urraketen eta nazioarteko zuzenbidea- ren urraketa larrien biktimei. Hartara, oinarrizko printzipio eta arauetan jasota dauden eskubide eta baliabideen berri eman behar zaie, eta bikti- mek eskura ditzaketen zerbitzu juridiko, mediko,
  10. 10. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 11 psikologiko, sozial edota administratibo guztien berri ere bai. Gure ustez, dekretuak egun dioe- nak ez du bermatzen biktimek behar den hei- nean atzituko dituztela baliabide horiek. Gauzak horrela, Argituzek uste du dekretu-proie- ktuak muturreko hobekuntzak behar dituela, Nazio Batuek horrelako egoeretarako ezarritako nazioarteko gutxienekoekin bat egin dezan. Ha- laber, nazioarteko printzipioak badaude- la aintzat hartuta, Argituzek Eusko Jaurlaritza bultzatu nahi du nazioarteko ereduei jarraituz hasi duen aitortza ildoarekin jarraitzera. Bide horri ekiteko lehen urratsa dekretua ho- betzea litzateke, jada aipatu ditugun eta ondo- ren zehaztuko ditugun ildoei jarraikiz. Zioen azalpenari buruz Zioen azalpenak testuingurua azaldu eta horretan kokatzen du dekretua, eta, bestetik, dekretuaren oinarrian dagoen eta dekretua interpretatzeko era- bili behar den filosofiaren berri ematen du. Zioen azalpenak oso ondo azaldu eta bertan kokatzen du zein testuingurutan sortu zen dekre- tua, bai eta Legebiltzarraren legez besteko propo- samenetik eratorritako erreparazio erabakia ere. Argituzek oso modu positiboan balioztatu zuen dekretuaren aurreko zirriborroetako bat, keme- nez aipatzen baitzen (nahiz eta hitzaurrean baino ez egin) torturak giza eskubideen ageriko urrake- ta direla. Hala, elkarteak dekretuaren idazleak animatu zituen kemen hori dekretu osoan zehar aplikatzera, Argituzek Eusko Jaurlaritzari aurkez- tu zizkion alegazioetan. Tamalez, Eusko Jaurla- ritzak onetsitako eta EHAAn argitaratuko behin betiko idazkuntzan aipamen hori ez zegoen. Era berean, lehen aipatutako zirriborroko zioen azalpenak aurrerago justifikatzen zuen bi dekre- tu egotea testuingurua oinarritzat hartuta (ar- gudio hori zeharo onartezina da giza eskubideen ikuspuntutik). Halaber, bitan aipatzen zuen ETA (nahiz eta dekretuaren xedea ez izan), eta dekre- tu honek bere gain hartzen dituen biktimak era- gin dituzten erakundeak aipatzea ahazten zuen (GAL, ATE, ANE, BVE, Triple A, etab.). Horre- zaz landa, ez zion aurre egiten dekretuarentzat garrantzitsua den gai bati: Estatuak ezezkoa ema- ten du eta justiziari oztopoak jartzen dizkio giza eskubideen hainbeste urraketen aurrean. Horren haritik, Argituzek, bere arrazoibideetan, Eusko Jaurlaritzari zioen azalpena balia zezala eskatu zion, “urraketa berdina, eskubide berdi- nak” nazioarteko printzipioa finkatzeko, egia ja- kiteko, justiziarako eta erreparaziorako eskubi- deak modu garbi eta irmoz aldarrikatzeko eta urraketa horien aurrean estatuak duen jarrera permisiboa zalantzan jartzeko . Horrela, errepa- razio morala eskuratzeko eta egia jakiteko es- kubideen gauzatzea abiaraziko luke. Azkenean onetsitako testuko zioen azalpenak ez du ETAren inolako aipamenik egiten, nahiz eta GAL, ATE, ANE, BVE, Triple A eta abar aipatu gabe segitzen duten, ezta segurtasun indarren ekintzen ondorioz gertatutako giza eskubideen urraketen biktimak zehazten ere. Denak biltzen ditun honako kontzeptu honen pean:_ “Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitar-
  11. 11. 12 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 tean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak”. Definizio orokor horrek, praktikan, dekretuak sortutako Balorazio Batzordearen esku uzten du zein pertsona sartuko den ala ez dekretuaren eraginpean finkatzeko erabaki politikoa. Legearen artikuluen azterketa Hori esanda, proposatutako legearen artikuluen azterketa zehatzak ondorengo balorazio eta go- mendioak egitera eraman gaitu: 1) 1.1 artikulua: helburua, gutxienez, urraketen arabera eta Oroimen Historikoaren Legean eta terrorismoaren biktimen legeetan ezarri- tako antzeko jarraibideekin definitu beharko litzateke. Adibide zehatz bat jartzearren: zer- gatik Oroimen Historikoaren Legearen baitan dauden biktimei onartzen zaie aitortuak izate- ko eskubidea (mugatua eta urria) eta dekretu honen baitan biktimen aitortzaren inguruan ez da ezer onartzen? Dekretuaren aurreko idazlanak 1968raino egiten zuten atzera. Argituzek, beste gauza askoren artean, dekretuaren irismena 1960ra egin zezala atzera gomendatu zuen, eta, zo- rionez, gertatu da. Hala eta guztiz ere, ezin justifikatuzko 1978ko muga ezabatzeko Argi- tuzen gomendioa ez zen aintzat hartua izan. Beraien eskubideak urratu ziren garaiaren ara- bera biktimei bidegabekeriarik ez burutzearren, Argituzek denborazko mugak ezabatzea eska- tu zuen. 2) 1.2 artikulua: adierazpen eta osoko errepa- razio honen irismenaren motiboa dekretuak aurreko atalean zehaztutako biktima horien sufrimenduak eragindako bidegabekeriaren aitormena da, betiere Eusko Jaurlaritzaren eskumenen barruan. Aurreko zirriborroen idazlanetan, halaber, hobekuntza gertatu da, bertan “elkartasun soziala, bizikidetzari ekar- pena eta zuzenbidezko estatuaren legitimiza- zioari” buruz hitz egiten zela. Aurreko idazlan horretan, erreparazioa zuzenbidezko estatua legezkotzat jotzeko modu bat zela argi eta garbi ematen zen aditzera, nahiz eta ezin duen inoiz izan estatuak buruturiko ekintzen- gatik emandako ordaina estatua legezkotzat agertzeko modua, ezta soilik biktimari elkar- tasuna adierazteko modu bat ere. Aitzitik, esta- tuak bere izenean edo ordezkarien bidez gau- zatutako ekintzetan erantzukizuna hartzearen parte behar du izan. Horregatik, Argituzek lehen artikulu honetan jadanik urraketen egi- leak aipatzea premiatzen zuen. Bere arrazoibi- deetan, Argituzek adierazten zuen aipatutako onarpena izan behar zela egia jakiteko, justi- ziarako eta erreparaziorako eskubideak ber- matzeko borondatearen emaitza. Kontua da, aurrerago ikusiko den bezala, dekretua soilik kalte-ordainak emateko dekretu gisa gera- tuko dela. 3) 2.artikulua: Argituzek positiboki balioztatzen du bere gomendioetako bati jarraitu izana, hots, bizitzaren aurkako atentatuez aritzeko gomendioari. Aitzitik, elkartearen gomendioa osotasun fisiko eta psikikorako eskubidearen urraketak ere baitan hartzeko zen, lesio la- rri eta iraunkorrak geratzen diren neurrian
  12. 12. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 13 bakarrik izan baitira aintzat hartuak. Indarke- riaren tipologia definitzerakoan kontuan eduki behar litzateke ere emakume eta gizonezkoek jasaten dituzten indarkeri mota ezberdinak. Dekretuaren laguntzak “lesio larri eta iraunko- rrei” murriztea – Gizarte Segurantzako bare- moetara eginiko igorpenarekin – eskuraezi- nak egiten ditu sexu indarkeriaren biktima diren emakume gehienentzat. Indarkeri mota honetako ondorioak ikaragarrizko larriak izan daitezke, baina ez dituzte berekin Dekretuan aipatutako ondorioen lau kategoriak. Halaber, muga hau 3. artikuluaren idazkerara hedatu da. 2.2. artikuluari dagokionez, bera- riaz sufrimenduak objetiboki definitzea positi- boki baloratzen dugu. Dena den, nahasmen- du oso larria dago: “sufrimendu bidegabeen” definizioa arrastoekin (heriotza, baliaezintasun handia, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor partziala eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak) geratu diren pertsonei eman beharreko kalte-ordainekin nahastea. Onar- tezina den nahasmendu horrek biktima izan diren pertsona asko eta asko dekretu honen estalduratik at uzten ditu (egia jakiteko, jus- tiziarako, erreparaziorako, jasandako kalteen onarpena izateko eskubiderik gabe, kasu). Hori dela eta, etorkizuneko lege ekimenetan, zein jokabide izan behar diren kalte-ordain- duak eta sufrimenduak nahastuko ez dituen idazkera desberdina beharko litzateke. Horre- gatik Argituzek “giza eskubideen urraketaz (edo hausturaz)” hitz egiteko beharra azpi- marratzen jarraitzen du eta ez sufrimenduez. Nolanahi ere, aipatzen diren lesioak hala fisi- koak nola psikologikoak direla zehaztea na- hitaezkoa da, 32/1999 Legearen (“kalte fisi- ko edo psikofisikoak”1 ) edo 288/2033 Errege Dekretuaren (“gorputzeko kalteak bai fisi- koak bai psikofisikoak”2 ) edo 22/2011 Legea- ren (“kalte fisiko edo psikofisikoengatik kal- te-ordaina”3 ) ildo beretik. Etorkizunean egin ezean, gure ustez, konparaziozko bidegabe- keria onartezinari eustea litzateke, eta giza eskubideen filosofiaren guztiz kontrakoa. 4) 4. artikulua: dekretua aplikatuko den eremua egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurral- dera mugatzen da, edo lurralde horretatik kanpo kaltetua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean helbideraturik dagoenean. Euskal Autonomia Erkidegotik at gertatutako giza eskubideen urraketak kanpoan uzten dira, Eusko Jaurlaritzak ez baitu eskumenik barruti horretatik kanpo. Eta hori jarraitutako prozeduraren ondorio zuzena da: Euskal Au- tonomia Erkidegoko gobernuaren dekretua, eta ez estatuko legea autonomia erkidegoko legearekin osatua. Hemen ere ondorio prak- tikoa zera da, legearen aurrean herritarrek eduki beharreko berdintasuna urratzen dela. Biktima eta urraketa zein den, eta penintsu- lako zein tokitan gertatu den, dekretuak bere barnean hartuko du ala ez. Halaber, legearen aurreko berdintasunaren printzipioa urratzen da, adibidez, ETAren biktimek jasandako kal- teen onarpena eta ordaina jasotzeko neurriak atzitu ditzaketelako biktimizazioa non gertatu den axola gabe. Hori zuzena da, eta dekretu 1 6.1 artikulua. 2 Erregelamenduaren 1.2 a artikulua. 3 I. Eranskina.
  13. 13. 14 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 honen eraginpean dauden biktimentzat ho- rrela izan beharko luke. 5) 5. artikulua: dekretuak aurreikusitakoak zuzenduko dituen jarduketa printzipio oroko- rrak artikulu honetan daude jasota: funtsezko giza eskubideen babesa; biktimei tratamen- dua eta ordaina ematea; eta, erakundeen al- detik, biktimak aitortzeko, biktimon ohorea berrezartzeko eta haiei ordain morala emate- ko politika publikoak sustatzea. Dekretuaren aurreko bertsioetan jadanik Argituzek kezka agertzen zuen dekretuan aurreikusitako jar- duerek “zuzenbidezko estatua legezkotzat jotzeko” balio zezaketelako, eta inolako kasu- tan egileen datu pertsonalik ez zela eman be- har nabarmendu zelako, besteak beste. Egia, justizia eta ordaina aitortu eta emateko jar- duerek inoiz ezin dituzte estatu batek buru- tutako eta biktimak eragin dituen ekintzak legezkotzat jo. Eta egia ezagutzeak erantzu- kizunak eranstea esan nahi du, eta ezinezkoa da egileak nor izan ziren jakin gabe. Argituzi ardura sortzen dio onetsitako dekretu honen baitan printzipio horien idazkera orokor eta anbiguoak egiatan ezer aldatu ez izana eragin dezakeela. Kezkatzen du Argituz ere, Dekretu hau gidatzen duen printzipioen artean emakume eta gizonen arteko berdintasuna ez aurkitzea, zeren eta, aurretik kontuan hartu bekarrekoetan agertzen dan bezala, honako hau zeharkako printzipio bat denez, Dekretu guztia zeharkatu behar du. 6) Dekretuaren gainerakoan Balorazio Batzor- dearen funtzionamendua eta kalte-ordainak ematerakoan komisioak aplikatuko dituen baremoak zehatz-mehatz deskribatzen dira Hona hemen Argituzek aztertutako alderdiak: a) Balorazio Batzordea: Onetsitako dekretuan deskribatu den bezala, botere publikoen praktika administratiboan ohiko balorazio batzordea da. Argituzen irit- ziz, mota honetako batzorde batek biktimek dituzten egia jakiteko, justiziarako eta erre- paraziorako eskubideak nekez bete ditzake. Mota honetako batzorde batek egiaz hel- buru hauek bete ahal izateko, ez du mende- kotasunik izan behar, eta bere eginkizunak dekretuan onartuak izan diren bezala bai- no askoz harago joan behar dira, adibidez, arautzen duen dekretuan bertan ikerkuntza eginkizunak ere aitortu. Independentea izateko, aipatutako batzor- deak, gainera, ez du organikoki gobernu ba- ten parte izan behar eta bere buruan ezin da gobernuko partaide den inor egon. Gaur egungo konfigurazioan batzordearen buru Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzen- dari kargua duen pertsona dago eta bere be- tebehar nagusiena dagozkion kalte-ordainak ezartzea da, eta bere ikerketa lana dekretuak finkatutako baremoen arabera kalte-ordain horiek ezartzeko beharrezkoa denera mugat- zen ditu. Argituzek analisi honen ondorengo atalean aztertzen ditu baremook. Batzordearen konposaketari dagokionez, gure ustez osatzen duten emakume eta gizo- nen kopuruan oreka bat ahalbidetu beharko litzateke. Komenigarria litzateke ere batzor- de hori genero gaietan aditua den pertsona
  14. 14. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 15 batek aholkatzea, nahiz eta ez izan Batzor- deko partaide era formal batean. b) Erabilitako baremoak: Dekretuan, onetsi den izan den eran, baremo hauek erabili dira: a) Heriotzagatik: 135.000 euro. b) Baliaezintasun handiagatik: 390.000 euro. c) Ezintasun iraunkor absolutuagatik: 95.000 euro. d) Ezintasun iraunkor osoagatik: 45.000 euro. e) Ezintasun iraunkor partzialagatik: 35.000 euro. f) Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorren- gatik, apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Agin- duan ezarritako kopuruen arabera. g) Oro har, dekretu honetan ezarritako konpentsazioak ez dira bateragarriak bi- ktimek gertakari berengatik jaso dituz- ten edo jaso ditzaketen beste laguntza batzuekin. Halere, gertakari beragatik dagoeneko jaso bada hemen aurreikusi- takoa baino ordain ekonomiko txikiagoren bat, biktimak badu jasotako kopuruaren (behar bezala eguneratua) eta hemen au- rreikusitakoaren arteko aldea jasotzeko eskubidea. Gaur egun indarrean den bezalako kalte-or- dainak eman besterik ez duen egiten dekretu bat gutxiegi dela erabat azpimarratu nahi du Argituzek, nazioarteko zuzenbidean aurrei- kusitako egia jakiteko, justiziarako eta erre- paraziorako eginbeharrak betetzeko. Aurreko idazlanetan erabilitako baremoa Ibilgai- lu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibi- lari eta Aseguruari buruzko Legean ezarritakoa zela garbi geratzen zen. Horrek jada orain dela denbora asko ikusten zen akatsetako bat erre- pikatzen du: Amnesty Internationalek 2004ko txosten batean jadanik nabarmentzen zuen. Ez du euskarririk giza eskubideei buruzko nazioar- teko zuzenbidean eta arazoak errepikatzen dira. Tortura bezalako dolozko ekintzetarako ibilgai- luen istripuetan aplikatzen den baremoa era- biltzea, beste gauza batzuen artean, Espainiak sinatu eta berretsitako Torturaren Aurkako Kon- bentzioaren kontrakoa da. Baremo horren erabi- leraren berariazko aipamena desagertu egin da onartutako dekretutik, baina aurreikusten diren kopuruak aurreko idazlanetan erabilitakoen ber- dinak direnez, Argituzek egiaz praktikan ezer al- datu ez den eta baremo hori erabiltzen jarraituko den beldurra du. Benetan irizpidea aldatu ez den froga zera da, dekretuaren atal honen arabera (10.5 artiku- lua) baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Aginduan eza- rritako kopuruen arabera indemnizatuko direla. Argituzek egiaztatu ahal izan duenez, apirilaren 18ko TAS/1040/2005 Aginduak baliaezintasunik gabeko behin betiko lesio, mutilazio edo itxura- gabetasunagatik eman beharreko kalte-ordai- nen kopuruak horrenbestean eguneratzen ditu (2005/04/22ko EAO). Esate baterako, Mutualita- te Judizial Orokorrak lan istripu edo gaixotasun profesionalen ondorioz funtzionario mutualistek
  15. 15. 16 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 ezintasun iraunkorra izatera iritsi gabe baina funtzionarioaren osotasun fisikoan gutxiagotze bat dakarren lesio, mutilazio edo itxuragabeta- sunagatik aitortzen dien kalte-ordainak horren- bestean finkatzeko erabiltzen den baremoa da. Hortaz, ekintza dolosoak indemnizatzeko istri- puetarako aurreikusitako baremo bat erabiltzen jarraitzen da. Gainera, aipatutako kalte-ordainak ez dira heltzen, ezta urrutitik ere, irailaren 22ko 29/2011 legean, Terrorismoaren Biktimei Aitor- pena eta Babes Integrala emateari buruzkoan, ezarritakoetara. Azken horrek honako zenbateko hauek ezartzen ditu: heriotzagatik 250.000 €, baliaezintasun handiagatik 500.000 €, ezinta- sun iraunkor absolutuagatik 180.000 €, ezinta- sun iraunkor osoagatik 100.000 € eta ezintasun iraunkor partzialagatik 75.000 €. Beste irain bat gehiagotzat hartu besterik ez dago. Lesioak jadanik ez dira zirkulazioko baremoare- kin neurtzen, baizik eta lan istripuetarako Gi- zarte Segurantzarekin. Beraz, atal hau aldatu beharko litzateke4 . Gainera, martxoaren 7ko 288/2003 Errege De- kretuak, Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen eta Kalte-ordainen Erregelamenduak, bere 8. ar- tikuluan beste baremo hauek ezartzen ditu: Ordainaren zenbatekoa ondorengo arau hauek erabiliz zehaztuko da: 1. Aldi baterako ezintasuna gertatuz gero, jaso 4 Ikus 288/2003 Errege Dekretua. beharreko kopurua indarrean den eguneko gutxieneko soldataren bikoitzaren balioki- dea izango da, kaltetua egoera horretan egongo den denbora bitartean, gehienez 18 hilabeteko mugarekin. Helburu horreta- rako, aldi baterako ezintasuna ulertuko da ekintza terrorista batekin kausazko lotura zuzena edo eratorria duen lesio, gaixotasun edo istripuaren ondorioz gertatua dena, bi- ktimak osasun laguntza jaso eta bere ohiko jarduera edo ekintza profesionalean jardu- teko ezindua dagoen bitartean. Dagokion ordaina finkatzeko, atal hone- tako lehen paragrafoan adierazitakoaren irizpide berberari jarraituko zaio, erlazio administratibo edo lan erlazioaren baitan zerbitzu profesionalik burutzen ari ez eta aldi baterako ezintasuna izan eta ohiko bizitza garatzeko ezinduak geratzen diren pertsonen kasuetan. Kaltetua, egoera honetan dagoen den- boran zehar, gutxieneko soldataren se- gidako iraunaldiak emanez gero, soldata horiek iraunaldi bakoitzaren denboraren arabera aplikatuko dira. 2. Baliaezintasunik gabeko behin betiko lesio, mutilazio edo itxuragabetasunik gertatuz gero, jaso beharreko kopuruak gaixotasun profesional edo lan istripuetatik eratorri- tako baliaezintasunik gabeko behin betiko lesio, mutilazio edo itxuragabetasunen kal- te-ordainen zenbatekoen gainean Gizarte Segurantzaren araudiaren aplikazioaren ondorioz ateratzen den baremoaren arabe- ra finkatuko dira.
  16. 16. Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 17 3. Lanerako ezintasuna eragiten duten lesioak gertatuz gero, jaso beharreko kopurua gor- putzeko kalteak finkatzen diren egunean in- darrean den gutxieneko soldatari buruzkoa izango da, eta ezintasun mailaren menpe egongo da, eskala honen arabera: a. Ezintasun iraunkor partziala: 50 hileroko. b. Ezintasun iraunkor osoa: 70 hileroko. c. Ezintasun iraunkor absolutua: 100 hileroko. d. Baliaezintasun handia: 140 hileroko5 . 4. Heriotzaren kasuan, ordainketa hura ger- tatzen den egunean indarrean den gu- txieneko soldataren halako 1306 hileroko izango da, lesioen aurretiko ordainketen kasuetan izan ezik 5. artikuluan 3. atalean xedatutakora egongo dela, eta dagokion kenketa burutuko dela. 5. Artikulu honen 2, 3 eta 4. arauetan ezarri- tako ordainketei, aldi baterako ezintasunari dagokionak gehituko dira, azken kontzep- tu horregatik gehienez ere indarrean den gutxieneko soldataren 18 hileroko izango dela. 6. Aurreko 3 eta 4 arauak aplikatuz gero ate- ratzen diren kopuruei, ekonomikoki bikti- maren menpe dauden seme-alaba edo ja- sotako adingabe bakoitzeko lanbide arteko gutxieneko soldataren 20 hilerokori dago- 5 Hurrenez hurren, 2012an 32.070 €, 44.898 €, 64.140 € eta 89.796 €-ren baliokide direla. 6 83.382 €-ren baliokide dela. kion kopuru finko bat gehituko da. 7. Aurreko arauak aplikatuz gero ateratzen di- ren kopuruak, biktimaren zailtasun edo pre- mia bereziko egoera pertsonala, familiakoa, ekonomikoa eta profesionala kontutan iza- nik, %30eraino handitu ahal izango dira. Era berean, 32/1999 legeak7 edo 22/2011 le- geak8 egiten duten modura, kalte-ordain ho- riek zergak ordaintzetik libre dauden erren- tak direla zehaztu beharko litzateke. Egungo dekretuan horretatik ez da ezer jaso. Argituzek horren desberdinak diren kalte-or- dainak mantentzeak “urraketa berdinak, es- kubide berdinak” (eta ordainketa berdina ere beraz) printzipioa urratzen duela eta bikti- mentzat bereizkeria dakarrela ulertzen du, eta, hartara, dekretuaren sinesgarritasuna erabat gutxitzen du. 7 13. artikulua. 8 16. artikulua.
  17. 17. 18 Analisi eta gomendioak ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren inguruan:... argituz 2012 AZKEN BALORAZIOA Gomendio zehatz guztiez gain, eta nahiz eta pertsona batzuek dekretu hau izatea ezer ez iza- tea baino hobe dela uste duten, Argituzek uste du dekretuak:  ez duela bermatzen “urraketa berdinak, eskubide berdinak” oinarrizko arauaren aplikazioa.  ez duela betetzen “bereizkeriarik ez” printzi- pioa(denboraren aldetik behinik behin, 1978 urtetik aurrerako biktima guztiak estaldura gabe utziz).  ez duela betetzen biktimak aipatutako ordai- nak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko Nazio Batuen Erakundeak ezarritako oinarrizko arauen zati handi batean.  Legeak agindutako genero eraginaren az- terketa ez da egin Hori dela eta, Argituzek bere kezka agertu eta honako hau gomendatzen du: gomendioa Legegintzaldi berrian egoera hau zuzendu dadin, eta azterketa honetan aipatutako nazioarteko estandarretara egokitu. EBALUAZIOA Hainbat erabaki politikoek nahiz eta ez dirudi sexistak, eta ez aurreikusi edota ez nahi izan, eragin ezberdina izan dezakete emakume eta gi- zonen artean, hori dela eta beharrezkoa izango da arauaren osteko ebaluazio bat egitea genero eraginaren ikuspegitik, jakiteko ia modu zuze- nean jokatu dan eginiko esku-hartzean, araua- ren bereizkeria ondorioak neutralizatuak geratu direlarik. Txosten honen hitzaurrean zehazten den beza- la, Argituzek hau bezalako araudiak aztertu on- doren, gomendioak ematen ditu. Txosten honek hainbat kontsiderazio eta gomendio bat du, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidean oinarri- tuak guztiak. Denbora tarte bat igarotakoan, Argituzek biktimen kontuetan politika publikoen ebaluazioa egingo du; eta motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei dagokienez, gure elkarteak legegintzaldi berrian hasitako ekintzen emaitzak ebaluatzerakoan gomendio hauek kontutan izan- go ditu. Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrila.

×