Successfully reported this slideshow.
1 
Jolasak 
Egileak: 
Izarne Arrieta 
Ainhoa Artetxe 
Ruben Camarero 
June Diaz 
Maider Elordui 
Joana Karrillo 
Gela: 1S2...
2 
AURKIBIDEA 
Jolasaren Kontzeptua eta Definizioa …………….. 3orr. 
Jolasaren Ezaugarriak ………………………………3-4orr. 
Jolasen Sailk...
Komunikazio Gaitasunaren Garapena 
3 
JOLASAK 
Jolasaren kontzeptua eta definizioa: 
Jolasak gizartearen historia guztian ...
4 
• Jolasak haurrari bere burua irmotzeko aukera ematen dio. 
• Jolasak haurraren prozesu sozializatzailea bultzatzen du....
Jolas Modernoak 
Gaur egun erabiltzen diren jolas gehienak dira, futbola eta saskibaloia adibidez. 
Jolas Tradizionalak 
B...
- Hezitzaileen zeregina: jolas hasi baino lehen hezitzaileak bere rola zein izango den pentsatu behar 
6 
du. 
- Jolasaren...
7 
Jolasak 
Hautatutako jolasak hauek dira: 
1)Ezkutaketa 
Helburuak 
Garapena 
-Mugimenduzko eta adimen estrategiak lantz...
8 
2)TRUKUMEA 
Helburuak 
Garapena 
- Garapen 
psikomotorra 
lantzea: 
oreka, 
malgutasuna… 
- Garapen 
kognitiboa 
lantze...
9 
4) 
Txorro 
morro 
Helburuak 
Garapena 
-­‐Bizitasuna 
lantzea. 
-­‐Oreka 
mantzentzea. 
-­‐Bi 
talde 
osatzen 
dira 
e...
10 
5)SOKA 
SALTO 
Helburuak 
Garapena 
-­‐Mugimen-­‐trebetasunak 
eta 
erritmoa 
lantzea. 
-­‐Pertsona 
bakoitzaren 
eta ...
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA: 
BOIX, T; VICHÉ, M (1990): Animación y gestión cultural. Grupo dissabte, Valentzia. 
CASCÓN,...
Nächste SlideShare
Wird geladen in …5
×

Jolasak: Haur Hezkuntza

3.414 Aufrufe

Veröffentlicht am

Haur Hezkuntzaren jolasak.

Veröffentlicht in: Bildung
  • Als Erste(r) kommentieren

  • Gehören Sie zu den Ersten, denen das gefällt!

Jolasak: Haur Hezkuntza

  1. 1. 1 Jolasak Egileak: Izarne Arrieta Ainhoa Artetxe Ruben Camarero June Diaz Maider Elordui Joana Karrillo Gela: 1S20G Ikasturtea:2014/2015 Irakaslea: Asier Romero
  2. 2. 2 AURKIBIDEA Jolasaren Kontzeptua eta Definizioa …………….. 3orr. Jolasaren Ezaugarriak ………………………………3-4orr. Jolasen Sailkapena …………………………………..4orr. Jolas Tradizionalak/ Jolas Modernoak ……………..5orr. Jostailuak ……………………………………………..5orr. Jolasak lantzeko jarraibideak ………………………..5-6orr. Jolasaren Plangintza…………………………………..6orr. Jolasaren Behaketa eta Ebaluazioa …………………..6orr. Jolasaren garrantzia Euskararen eremua ………….....6orr. Jolasa ……………………………………………………7-10orr. Erreferentzia Bibliografikoak………………………….…11orr.
  3. 3. Komunikazio Gaitasunaren Garapena 3 JOLASAK Jolasaren kontzeptua eta definizioa: Jolasak gizartearen historia guztian existitu izan dira, hauek unibertsalak badira ere haurraren adinaren arabera eboluzionatzen joan dira, eta hau horrela izanik ere jolasek bere inguruneko kulturaren araberako ezaugarri desberdinak dituzte. Haurrak jolas egiten du bere gaitasunak, mundua eta ingurua ezagutzeko. Jolasa beharrezko jarduera da gizakiarentzat eta biziki garrantzitsua da arlo sozialean, gizarte-jokabide batzuk entseatzeko aukera ematen baitu; era berean, tresna baliagarria da gaitasun intelektualak, mugitzeko gaitasunak edo gaitasun afektiboak eskuratu eta garatzeko, eta hori guztia atseginez egin behar da, inolako obligaziorik sentitu gabe eta, jarduera orok bezalaxe, denbora eta espazioa eskatzen ditu egin ahal izateko. Jolasaren ezaugarriak: Jolasaren bidez haurrak gauza berriak ikasten ditu, ikertu egiten du, sormenaz gozatzen du, pentsamenduak adierazten ditu, bulkadak eta emozioak kanporatzen ditu, ametsak betetzen ditu eta helduak debekatzen dion guztia egiten du. Jolasak definizio anitz baditu ere, ikerketa gehienek diote jolasak badituela ezaugarri konkretu batzuk: • Jarduera atsegina da. • Jolasak librea, berez sortzen dena eta erabat borondatezkoa izan behar du. • Jolasak berak badu helburu bat. • Jolasa fikziozko errealitate batean egiten da. • Jolas guztiek muga bat dute espazioan eta denboran. • Jolasak jarduera dakar berarekin. • Jolasa haurtzaroari lotutako jarduera bat da. • Jolasa sortzetikoa da. • Jolasaren bitartez, zein eboluzio-etapan dagoen erakusten du haurrak.
  4. 4. 4 • Jolasak haurrari bere burua irmotzeko aukera ematen dio. • Jolasak haurraren prozesu sozializatzailea bultzatzen du. • Jolasak desberdintasunak konpentsatzeko, jendea integratzeko eta errehabilitatzeko funtzioa betetzen du. • Jolasean, materiala ez da ezinbestekoa. Jolas librea berez sortutakoa da, haurrak proposatuta, eta lehen aipatutako ezaugarri guztiak ditu; jolas gidatua berriz, helduak proposatuta sortzen da eta, beraz, ez du askatasunaren eta berezkotasunaren kondizioa betetzen. Jolasen sailkapena: JOLAS MOTAK Jolasa funtsezkoa da haurraren garapen indibidual eta sozialean; horregatik oso garrantzitsua da jolasa haurren eguneroko jarreretan sartzea. Jolasaren bitartez haurrak bere une ebolutiboa erakusten digu. GARATZEN DUTEN ALDERDIAREN ARABERAKO SAILKAPENA 1- Jolas psikomotorrak: Haurrek haren burua esploratzen dute eta debora guztian neurtzen dute egin dezaketena. Jolas horiek hurrengoak dira: • Gorputza ezagutzeko jolasak: haurrek haien gorputz-atal guztiez jabetzeko balio dutenak. • Jolas motorrak: oreka, erlaxazioa, espazioaren antolamendua .... garatzen laguntzen dute. • Jolas sentsorialak: entzumen-, ikusmen-, ukimen, dastamen- eta usaimen-diskriminazioa lantzen dute. • Baldintza fisikoari dagozkion jolasak: giharrak oro har indartzen laguntzen dute. Lehen 6 urtetan, mugimendu jolasak dira nagusi horrela gorputz eskemaz jabetu eta beraien buruaren irudia eratzen dute. 2- Jolas Kognitiboak: abstrakziora eta sormenera daraman pentsamendua garatzeko jolasak. Bi motatakoak izan daitezke: • Manipulazio-jolasak: honen artean eraikuntza-jolasa aurkitzen da, pentsamendu abstraktua estimulatzen dute. • Esplorazio- edo aurkikuntza-jolasa: objektuekin harremanetan dauden jolasak dira. • Beste jolas mota batzuk: arreta- eta oroimen-jolasak, irudimen-jolasak eta hizkuntza-jolasak. 3- Jolas sozialak: taldean egiten diren jarduera ludikoak dira. 4- Jolas afektibo-emozionalak: • Rol-jokoek edo jolas dramatikoek haurrari egoera pertsonal jakin batzuk onartzen eta menderatzen lagun diezaiokete. • Autoestima-jolasek norbanakoari den bezalakoa izateaz pozik sentitzen eta bee burua onartzen laguntzen diote.
  5. 5. Jolas Modernoak Gaur egun erabiltzen diren jolas gehienak dira, futbola eta saskibaloia adibidez. Jolas Tradizionalak Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmitituriko jokoak dira. Materiak sinpleak erabiltzen dira eta ez dute arau finkorik izaten, oinarri bat bakarrik dute abiapuntu. Jostailuak Jostailua jolasteko objektutzat ikusi behar da, helduak fabrikatua nahiz haurrak berak landua edo naturalki lortua, nahierara jolasteko aukera bultzatzen duena, gaitasunak garatzen dituena eta sormena eta irudimena sustatzen dituena beti eta jolasa bera aberasten duena. JOSTAILUAK SAILKATZEKO IRIZPIDEAK: 5 • Sustatzen duten garapen- arloaren araberako sailkapena: Sustatzen duten garapena Jostailu mota Motrizitatea larria---------------------------- Motrizitate xehea----------------------------- Trizikloak, punteria jolasak, patinak Eraikuntza jokoak, panpinak janztea eta eranztea eta abar. Soziabilizazioa Imitazioa jolasak( ibilgailuak, sukaldetxoak,,dendak, medikuak eta abar.) mahai jokoak … Adimena Gauzak elkarrekin lotu, bereizi, formak eta koloreak bereizi, memorizatu, hausnartu … Sormena eta irudimena Imitazio jokoak, adierazpenekoak, esku-lanak, mozorroak … Afektibitatea Pelutxe panpinak, haurrengan atxikimendu sentimenduak sortzen dituzten pertsonai edo objektu mota guztiak … Hizkuntza Txotxongiloak, adierazpen-jokoak, kaseteak … Jolasak Lantzeko Jarraibidea ZER ALDERDI HARTU BEHAR DUGU KONTUAN JOLAS BAT LANTZEKO ORDUAN? Jolas bat lantzeko alderdi hauek hartu behar dira kontuan: jolas horrekin lortu nahi diren helburuak zehaztea, jolasari izena ematea, Adimena, partaide kopurua eta denbora Jolasaren azalpena: - Aurkezteko modua:garbia eta zuzena.Jolas motaren arabera istoriotxo bat kontatu daiteke.
  6. 6. - Hezitzaileen zeregina: jolas hasi baino lehen hezitzaileak bere rola zein izango den pentsatu behar 6 du. - Jolasaren garapena: jolasa zelan egiten den, zeintzuk diren jolasaren helburuak, arauak eta abar. - Jolasaren amaieran: jolasa amaitutzat emateko behar den egoera adierazi behar da. Jolasaren lekua:barneko edo kanpoko jolasa. Baliabide materialak. Ebaluazioa: Alderdi horiek guztiak kontuan hartuta, komeni da jolasaren fitxa bat egitea, item guztiak jasoko dituena. Jolasaren Plangintza Jolas bat planifikatzerakoan, garrantzitsua da ekintza orokor batzuk egitea, kontuan hartu behar direnak jolas saio bat programatzeko garaian. 1-Jolas aukeratzea: partaideen ezaugarriak(adina, espazioa eta abar.), espazioaren eta materialaren ezaugarriak, testuinguru soziokulturala, asmoa eta lortu beharreko helburuak eta abar. 2-Girotzea, giro berezia sortu beharko da, elementu motibatzaileekin. Adibidez, aurpegia margotzea, mozorroak jartzea, musika erabiltzea eta abar. 3-Aurkezpena. Argi eta garbi azaldu. 4- Arauak barneratzea. 5-Jolasa egitea. Ez dugu ahaztu behar haurrak direla jolasaren protagonistak. 6-Ebaluazioa. Haurrek beraien bizipen pertsonalak komenta ditzaten, jolasak espero ziren helburuak bete dituen ala ez baloratu ahal izateko. Hezitzaileak partaideen behaketa egin behar du jolasa egiten den bitartean. Jolasen behaketa eta ebaluaketa Jolasen bitartez hezitzailea haur bakoitza behatu eta ebaluatu ditzake. Behaketa informazioa jasotzeko metodo zientifiko gisa Behaketa informazioa jasotzeko tresnatzat hartuko dugu. Bi multzotan sailka ditzakegu: • Zuzeneko behaketa: Hezitzaileak egunero hezkuntza-jardueran egiten duena da. • Zeharkako behaketa: informazioa jaso eta ondoren erabiltzeko gorde den informazioa da. Jolasaren Garrantzia Euskararen Eremuan Jolasak, euskararen eremuan ere eragiten du. Ezinbesteko garrantzia dute hizkuntzaren normalizazioan. Alde batetik hizkuntza baten ezagutza prozesuetan ematen diren hiru ardatz nagusiak betetzen dituelako: motibazioa, ezagutza eta erabilera, eta beste alde batetik transmisioa ahalbidetzen duelako. Horrez gain haurrak euren artean edo beste edozeinekin euskaraz erlazionatzeak dakar jolasak eta hizkuntza honek gozatzeko ere balio duela demostratzen da, euskara oharkabean barneratuz.
  7. 7. 7 Jolasak Hautatutako jolasak hauek dira: 1)Ezkutaketa Helburuak Garapena -Mugimenduzko eta adimen estrategiak lantzea. -Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua garatzea. Jolasari hasiera eman aurretik, zotz egiteko jolas baten bidez aukeratuko da bete nor izango den. Jokalari hori pareta baten kontra jarriko da, besoekin begiak estalita. Beste jokalari guztiak paretatik hamar bat metrora jarriko dira jolasa hasteko. Horien helburua paretaraino iristea izango da. Betetzen dagoenak "bat, bi, hiru, eguzki" esango du eta bira emango du beste jokalariei begiratzeko. Beste guztiak aurrera mugituko dira, bete denak "bat, bi, hiru, eguzki" esaten duen bitartean. Baina esaldia bukatutakoan gelditu egin beharko dira, betetzen dagoenak mugitzen ikus ez ditzan. Mugitzen ikusiz gero atzera itzuli beharko dute. Paretara iritsitakoan "eguzki!" esan beharko dute, eta pareta ukitu. Denak paretaraino iritsi direnean, betetzen dagoenari hatzetatik helduko diote. Horrek "eguzki!" esango du eta hori entzundakoan beste guztiek korrika alde egingo dute. Bidean bete denak norbait harrapatuko balu, azken hori bete izango da hurrengo txandan. Partaide kopurua Adina Gutxienez 2 (hobe gehiago) 3 urtetik aurrera Materiala Espazioa Ezer ez Edozein
  8. 8. 8 2)TRUKUMEA Helburuak Garapena - Garapen psikomotorra lantzea: oreka, malgutasuna… - Garapen kognitiboa lantzea: zenbakiak aipatzea, zenbakien jarraipena jakitzea… Harri edo egur tako bat bota behar da lehenengo zenbakira eta oin batekin saltoka ibilbide guztia egin behar da. Bueltan, “bat” zenbakia dagoen laukiko harria hartu eta kanpora salto egin behar da. Zenbaki guztiekin berdina egingo da. Partaide kopurua Adina -­‐Nahi beste. 5 urtetik aurrera Materiala Espazioa - Klarionak, lurra margozteko. - Harri txiki bat kide bakoitzarentzako. - Toki zabal batean, itxia zein irekia. 3)Ping pong pilota Helburuak Garapena -­‐Psikomotrizitatea lantzea. -­‐Oroimena lantzea. -­‐Konfiantza hartzea. -­‐Lotsa baratzea. -­‐Lankidetza aritzea. -­‐Ondo pasatzea. -­‐Denok korruan jarriko gara eta bat erdian geratuko da. Erdian dagoena saltoka hasiko da eta abestiak dioen bezala norbait ukitzen duenean bestea ere saltoka hasiko da. Horrela denok saltoka hasi arte. Abestia: “Ni ping pong pilota naiz, Ta salto, salto, salto, Saltoka ari naiz. Ukitzen bazaitut. Salto!!!” Ping pong pilota bideoa Partaide kopurua Adina -­‐Nahi beste. 3 urtetik aurrera Materiala Espazioa -­‐Ezer ez. -­‐Leku irekia eta zabala.
  9. 9. 9 4) Txorro morro Helburuak Garapena -­‐Bizitasuna lantzea. -­‐Oreka mantzentzea. -­‐Bi talde osatzen dira eta jolaskide bat aukeratzen da amarena egin dezan.Amak jolasaren zaindaria da. Zein talde egongo den behean eta zein goian erabakitzeko, zozketa egingo da. Beheko taldekideak ilaran jarriko dira. Ilarakako lehenengoak burua eta besoak amaren belaunen parean jarriko ditu, eta atzetik doazenek burua aurrekoaren hanka artean jarriko dute. Gero, beste taldeko kideek salto egingo dute, makurtuta daudenen gainetik. -­‐ Salto egiterakoan erortzen badira edo ez erortzeko ahaleginean hankak astoen azpian biltzen badituzte, jolasa galduko dute. -­‐ Guztiak ilarararen gainean jartzea lortzen dutenean salto egin duen lehenak honako galdera hau egingo die azpian daudenei: “Txorro morro, piko, tallo, ke?” -­‐Hitz bakoitza hatz bati dagokio: Txorro behatz txikiari, morro nagiari, piko luzeari, tallo erakusleari eta ke lodiari. -­‐ Beraz, galdera egitearekin batera jolaskideak behatzetako bat aukeratu beharko du. Azpian daudenek zein behatz aukeratu duen asmatu beharko dute libre geratzeko. Partaide kopurua Adina 5 pertsonatik aurrerako bi talde. 6-­‐7 urtetik aurrerako pertsonentzat. Materiala Espazioa Ez da objeturik behar. -­‐Leku nahiko zabala.
  10. 10. 10 5)SOKA SALTO Helburuak Garapena -­‐Mugimen-­‐trebetasunak eta erritmoa lantzea. -­‐Pertsona bakoitzaren eta taldearen ahalegina balioestea eta errespetatzea: talde lanean jardutea, proposatutako jarduerak aurrera eramateko. -­‐Jolas honetan bi lagunen artean eragingo diote sokari, buelta osoak emanez. -­‐ Jolas honen gakoa ahalik eta salto gehien ematea da. Beraz, zenbat eta salto gehiago egin, alegia, zenbat eta zaharrago ezkondu, hainbat hobe. Ondorengo abesti hau kantatzen da jolastu bitartean. “Aita, ama, Zenbat urterekin ezkonduko naiz; txikia naiz eta ez dakit…. 1, 2, 3, 4, 5,…” Partaide kopurua Adina Gutxienez 5 (hobe gehiago) 4 urtetik aurrera. Materiala Espazioa -­‐Soka. -­‐Kalean jolasteko aproposa da, baina gela zabal batean ere egin daieteke, gelak nahiko altuera badu.
  11. 11. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA: BOIX, T; VICHÉ, M (1990): Animación y gestión cultural. Grupo dissabte, Valentzia. CASCÓN, P. eta beste zenbait (1971): Ocio y sociedad de clases. Fontanella. Bartzelona. COORDINACIÓ CATALANA DE COLONIAS, CASALS I CLUBS D´ESPLAI (2000): Per educar en I´esplai. L´animación d´activitats de lleure infantil i juvenil, Claret, Badalona. DE BORJA, M: RAJADELL, N; ROVIERA, m. ; viladés, M. A.(1994): Les ludoteques catalanes. Estudi d’una realitat, Universitat de Barcelona, Divisió de Ciències de l’Educació, Bartzelona. DE BORJA, M. (1980) El juego infantil. Organización de las ludotecas, Oikos-tau, Bartzelona. Garagordobil Landazabal Maite (2006): 4-12urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sarmen jolasak. Ibaizabal. LÓPEZ, M.; VILLEGAS; J.(1999): Organización de las ludotecas, Editorials CCS, Madril. PARCERISA, A (1988): Colónies escolars. Organització, activitats i recursos, Col·lecció el llapis, Ed Graó, BArtelona. PUIG, J. M; TRILLA, J. (1996): La pedagogía del ocio, Laertes, Psicopedagogia, Bartzelona. SUSPERREGI X. (2005) Betiko jolasak. Oiartzungo jolasak. URTXINTXA ESKOLA. (2010) 2. Edizioa. Katramila goizetik gauerako abesti-jolasak. 11

×