SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 80
KONPOSIZIOA
AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. Elementuen antolaketa
3. Enkoadraketa
- Formatuak
- Ikusangeluak
- Planoak
4. Argia
5. Ehundura
6. Lerroak
7. Erritmoa
8. Formak
9. Kolorea
SARRERA
Konposizioan kontuan hartu behar dugun lehenengo ideia hau da:
argazki-kamerek eta giza begiek ez dute gauza bera hautematen.
Eszena edo egoera baten aurrean kamerek ez dakite bereizten zer
den garrantzitsua eta zer ez, eta zer fokuratu, zer enkoadratu behar
duten.
Argazki-kamera batek ez du espaziorik eta bolumenik
diskriminatzen; harentzat dena neutroa da. Zergatik gertatzen da
hori?
Argazki-kamera baten ikus-eremua bi dimentsiokoa delako.
Gizakiok, aldiz, eszena baten aurrean badakigu bereizten zer
fokuratu nahi dugun, zer enkoadratu nahi dugun eta zer ez. Izan
ere, gizakiok adimentsuak izateaz gain, hiru dimentsioko ikus-
eremua daukagu. Beraz, errealitate konplexu bat antzematen dugu.
Errealitate hori irudikatu nahi dugunean, konposizio on bat lortu
behar dugu. Horretarako argazkian ikus-elementu guztiak (formak,
lerroak, erritmoak, ehundurak, tonuak...) ondo antolatu behar ditugu.
Elementu horiek hautatu eta kontrolatu behar ditugu konposizioan.
ELEMENTUEN ANTOLAKETA
Konposizioaren elementurik garrantzitsuenak hauek dira:
- Enkoadraketa eta formatua
- Argia (argi gogorra, argi leuna eta lausoa, argiaren norabidea...)
- Tonua (argazkiaren giroa mugatzen du, eta irudiaren interesa
zentratzen du)
- Lerroak eta formak (irudiaren eszena indartzen dute)
- Erritmoa (konposizio bati dinamismoa ematen dio)
- Forma
ENKOADRATZEA
Fotografiatzen den eszena zatiaren aukeratzeari enkoadratzea edo
enkuadraketa deitzen zaio. Enkoadratzearen formatuak irudiaren
konposizioan eragina du, aldatzen duelako argazkiaren ikuspuntua;
eta ondorioz, sentsazioa.
Formatu bakoitzak sentsazio
diferenteak sortzen ditu
Formatu horizontalak oreka eta lasaitasuna adierazten du, eta, oro
har, egokia da paisaiak egiteko.
Formatu horizontala
Formatu bertikalak
indarra eta tinkotasuna
transmititzen du, eta
aproposa da
erretratuentzat.
Formatu
bertikala
Formatu zeiharrak bizitasuna eta dinamismoa komunikatzen du, eta
egoera konkretuetan erabiltzen da.
Formatu
zeiharrak
Angeluak
Ikusangelu batek eszenaren zati
bat mugatzen du, eta eszenaren
beste espazioa angelutik kanpo
geratzen da.
Kontrapikatua
Argazkigintzan, hautatutako eszenaren ikuseremuaren arabera
sailkatzen dira angeluak.
Enkoadratzean erabiltzen diren angeluen planorik ezagunenak hauek
dira: plano normala edo horizontala, plano pikatua, kontrapikatua,
plano zenitala eta nadir-planoa.
Kontrapikatua
Angelu normala edo horizontala
Argazkia hartzen da objektuaren ikuspuntu horizontaletik, hau da,
argazkilaria objektuaren aurrean kokatzen da.
Angelu normala edo horizontala
Angelu normala edo horizontala
Angelu pikatua
Eszena bat
fotografiatzen ari
garenean,
argazkilaria
objektua baino
altuago kokatzen
da; argazkia goitik
behera hartzen
da.
Pikatua
Angelu kontrapikatua
Hemen alderantziz
gertatzen da.
Argazkilariaren
ikuseremua objektuaren
azpitik dago, beraz,
argazkiak behetik gorantz
egiten da.
Plano zenitala
Argazkiaren
angelua
objektuaren
bertikaletik
hartuta dago, hau
da, ikusangelua
gainean dago.
Zenitala
Nadir-angelua
Plano horretan
behe-behean
kokatzen da
argazkilaria, eta
argazkia gorantz
egiten da.
Nadir-angelua
Plano fotografikoen motak
eszena zehatz baten arabera
Argazkigintzan, eszena zehatz bat nabarmendu nahi dugunean, planoaz ari
gara.
Lehen plano hurbila
Plano fotografikoak
Planoak modu honetan sailkatzen dira:
- plano panoramikoa
- plano osoa
- plano amerikarra
- plano ertaina
- lehen planoa
- lehen plano hurbila
- zehaztasun-planoa
Plano panoramikoa
Eszena handi bat
hartzen.
Pertsonaiak ez
dira agertzen edo
ingurunearekin
bat egiten dute.
Plano osoa
Eskenatoki bat
da, non
pertsona osoa
jartzen dugun.
Plano amerikarra
Figura belaunetatik
mozten da.
Plano ertaina
Plano horretan
pertsona gerritik
mozten da.
Plano ertain-motza
Pertsona bat
bularretik mozten da.
Lehen planoa
Klabikulatik gora
ikusten den
argazkia da.
Lehen plano hurbila
Kokotxatik bekokira
ateratzen da argazkia.
Zehaztasun-planoa
Objektu edo
espazio zehatz
batean finkatzen
da.
ARGIA
Argazkigintzaren oinarrizko materiala argia da; horregatik
interesatzen zaigu ezagutzea argiaren eragina objektuetan.
Argia honela sailkatzen da: argi naturala eta artifiziala. Horien
barruan, argi gogorraren eta leunaren artean bereizten da. Guk azken
bi horiek hartuko ditugu kontuan.
Argi gogorra
Egun eguzkitsuetan argi gogorra izaten da, eta argi mota horrek
objektuen itzalak asko markatzen ditu; horren ondorioz, xehetasunak
galtzen dira.
Argi hori egokia da objektuen ehundurak eta formak nabarmentzeko.
Argi leuna eta lausotua
Lanbroak eta hodeiek argi hori sortzen dute. Argi mota horrekin
objektuen formak eta itzalak lausotzen dira.
Egokia da eszena konplexuak fotografiatzeko, eszena baten
zehaztasunak desagertzen direlako.
Argiaren norabidea eta kalitatea
Argiaren norabidea eta kalitatea ere garrantzitsuak dira
konposiziorako, kontrasteak sortzen dituztelako.
EHUNDURA
Ehundurak objektu baten azalaren ezaugarriak erakusten ditu.
Ehundurak argazkiari errealismoa eta nortasuna komunikatzen
dizkio. Batzuetan, ehundura konposizio baten gaia ere izan daiteke.
Objektuen ehundurak fotografiatzeko, gertutik atera behar ditugu
argazkiak.
Argiaren norabidea garrantzitsua da ehundurak hautemateko.
LERROAK
Lerroek irudiak estrukturatzen dituzte, eta argazki baten planoak eta
eremuak batzen dituzte. Lerroak argazkien ardatzak dira, eta gure
begiak puntu batetik bestera eramaten dituzte azaleran zehar.
Lerroen antolamenduak irudiei hainbat erritmo-sentsazio
komunikatzen dizkie. Lerro izurtuek edo lerro horizontalek ez dute
sentsazio berbera transmititzen.
Lerro horizontalek oreka eta lasaitasuna adierazten dituzte.
Lerro bertikalek indarra eta tinkotasuna komunikatzen dituzte.
Lerro zeiharrek dinamismoa transmititzen dute.
Lerro izurtuek mugimendu-
sentsazioa sortzen dute.
ERRITMOA
Erritmoaren kontzeptua
definitu beharko bagenu,
erritmoa lerroen eta
formen errepikapena dela
esango genuke .
Erritmo-sentsazioa edozein lekutan aurkitzen da: paisaian, hirian,
zinean, futbol-zelaian...
Zenbait kasutan
erritmoa
konposizio baten
gai nagusi
bihurtzen da, baina
normalena da
argazkietan
bigarren mailako
elementua izatea.
Erritmoak balio du konposizioaren espazio-planoak batzeko, eta gure
arreta erakartzeko.
Bukatzeko, argazki baten enkoadratzeak eta angeluen ikuspuntuek
erritmo-sentsazioa areagotzen dute.
FORMA
Forma irudiaren oinarrizko elementu bat da; formari esker objektuak
bereizten ditugu.
Formek, lerroek bezala, konposizioa estrukturatzen dute, eta
behatzailearen begirada gidatzen dute argazkian zehar.
Fotografian forma bi dimentsioko elementua izan arren, argiaren
tonuak hiru dimentsioko itxura eman diezaioke.
Formak hondo lau eta kontrastatu batean kokatzen baditugu, gehiago
nabarmentzen dira.
Eszena batean, elementu asko kokatzen baditugu inolako estruktura
eta erritmorik gabe, gehienetan interesik gabeko argazki bat aterako
zaigu.
KOLOREA
Oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira, eta horiek konbinatuz
beste koloreak sortzen dira.
Argazkigintzan, pinturan bezala, koloreak beroen eta hotzen artean
banatzen dira.
Urdina, ziana eta berdea kolore hotzak dira, ziur aski, izotzarekin eta
neguarekin erlazionatzen ditugulako.
Gorria, horia eta magenta kolore beroak dira, suarekin eta udarekin
lotzen ditugulako.
Kolore hotzak
Kolore beroak
KOLORE KONTRASTATUAK
Konposizioan, kontrasteak garrantzitsuak dira, batez ere,
kolore hotzen eta beroen arteko aldeak areagotu nahi
ditugunean.
Ulertzeko ideia horren garrantzia, imajina dezakegu
beheko argazkia zuri-beltzez: dena gris koloreko masa
bihurtuko litzateke, interes handirik gabekoa.
KOLORE HARMONIKOAK
Koloreak, konposizio batean erlazionatuak daudenean, harmoniaren
sentsazioa sortzen dute, batez ere, tonu motelak badira.
KOLORE MOTELAK
Argazkigintzan, kolore motelek aseek baino joko gehiago ematen
dute, hobeto egokitzen direlako giro eta espazio diferenteetan
fotografiak egiteko.
KOLORE ASETUAK
Konposizioan,
kolorearen
asetasunak
indarra
transmititzen du
gogo-aldartean
edo
sentimenduetan.
Koloreen kopuruaren sinplifikazioa
Irudi batean, kolore-kopurua murrizteak sinplifika dezake
konposizioa, indar gehiago komunikatuz. Adibidez, paisaiaren
fotografian, eguraldiaren aldaketak sor ditzake egoera hoberenak;
lanbroak, lainoak eta euriak koloreen paleta murrizten dute, irudia
sinplifikatuz.
Zuria eta beltza
Zuri-beltzez egindako argazkiak ez dira kolorerik gabeko irudi
soilak. Argazki horiek, modu esplizituan, tonalitatearen, formaren
eta ehunduraren ezaugarriak erakusten dituzte.
Argazkigintza - Konposizioa

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

La luz en la fotografía
La luz en la fotografíaLa luz en la fotografía
La luz en la fotografíaJanAlonso
 
Irudien pertzepzioa eta irakurketa
Irudien pertzepzioa eta irakurketaIrudien pertzepzioa eta irakurketa
Irudien pertzepzioa eta irakurketa951961
 
2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisual
2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisual2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisual
2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisualTwistedteacher
 
Tipos de ángulos
Tipos de ángulosTipos de ángulos
Tipos de ángulosluciadg
 
39. Corbes tècniques i corbes còniques
39. Corbes tècniques i corbes còniques39. Corbes tècniques i corbes còniques
39. Corbes tècniques i corbes còniquesircalgim_
 
Lenguaje audiovisual y foto 3º eso
Lenguaje audiovisual y foto 3º esoLenguaje audiovisual y foto 3º eso
Lenguaje audiovisual y foto 3º esoSonia A. Alzola
 
Iso aperture shutter speed tech
Iso aperture shutter speed techIso aperture shutter speed tech
Iso aperture shutter speed techchristimothy12
 
Photography Composition Elements & Principles
Photography Composition Elements & Principles Photography Composition Elements & Principles
Photography Composition Elements & Principles Mujeeb Riaz
 
Punt de vista, angulació i plans
Punt de vista, angulació i plansPunt de vista, angulació i plans
Punt de vista, angulació i plansIngrid Brosman
 
Lectura de una imagen fija
Lectura de una imagen fijaLectura de una imagen fija
Lectura de una imagen fija12348756
 
Portrait photography
Portrait photographyPortrait photography
Portrait photographyPeo Gho Min
 
Iluminacion fotografica
Iluminacion fotograficaIluminacion fotografica
Iluminacion fotograficaA+R Asociados
 
Shot sizes/ Camera angles/ Camera movement
Shot sizes/ Camera angles/ Camera movementShot sizes/ Camera angles/ Camera movement
Shot sizes/ Camera angles/ Camera movementsabah27
 
Best Macro photography Tips and Ideas
Best Macro photography Tips and IdeasBest Macro photography Tips and Ideas
Best Macro photography Tips and IdeasDreamsDiary
 

Was ist angesagt? (20)

La luz en la fotografía
La luz en la fotografíaLa luz en la fotografía
La luz en la fotografía
 
Irudien pertzepzioa eta irakurketa
Irudien pertzepzioa eta irakurketaIrudien pertzepzioa eta irakurketa
Irudien pertzepzioa eta irakurketa
 
2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisual
2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisual2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisual
2º ESO EPV Tema 2.lenguaje audiovisual
 
Estilo artistikoak
Estilo artistikoakEstilo artistikoak
Estilo artistikoak
 
Tipos de ángulos
Tipos de ángulosTipos de ángulos
Tipos de ángulos
 
39. Corbes tècniques i corbes còniques
39. Corbes tècniques i corbes còniques39. Corbes tècniques i corbes còniques
39. Corbes tècniques i corbes còniques
 
Argazkigintza
ArgazkigintzaArgazkigintza
Argazkigintza
 
Aperture
ApertureAperture
Aperture
 
Leading lines examples
Leading lines examplesLeading lines examples
Leading lines examples
 
Lenguaje audiovisual y foto 3º eso
Lenguaje audiovisual y foto 3º esoLenguaje audiovisual y foto 3º eso
Lenguaje audiovisual y foto 3º eso
 
Iso aperture shutter speed tech
Iso aperture shutter speed techIso aperture shutter speed tech
Iso aperture shutter speed tech
 
Photography Composition Elements & Principles
Photography Composition Elements & Principles Photography Composition Elements & Principles
Photography Composition Elements & Principles
 
Punt de vista, angulació i plans
Punt de vista, angulació i plansPunt de vista, angulació i plans
Punt de vista, angulació i plans
 
Lectura de una imagen fija
Lectura de una imagen fijaLectura de una imagen fija
Lectura de una imagen fija
 
Portrait photography
Portrait photographyPortrait photography
Portrait photography
 
Iluminacion fotografica
Iluminacion fotograficaIluminacion fotografica
Iluminacion fotografica
 
Shot sizes/ Camera angles/ Camera movement
Shot sizes/ Camera angles/ Camera movementShot sizes/ Camera angles/ Camera movement
Shot sizes/ Camera angles/ Camera movement
 
Komikia
KomikiaKomikia
Komikia
 
áNgulo normal
áNgulo normaláNgulo normal
áNgulo normal
 
Best Macro photography Tips and Ideas
Best Macro photography Tips and IdeasBest Macro photography Tips and Ideas
Best Macro photography Tips and Ideas
 

Andere mochten auch

Andere mochten auch (7)

Argazkigintza
ArgazkigintzaArgazkigintza
Argazkigintza
 
Irudien Funtzioak
Irudien FuntzioakIrudien Funtzioak
Irudien Funtzioak
 
KONPOSIZIOA II
KONPOSIZIOA IIKONPOSIZIOA II
KONPOSIZIOA II
 
Cámara FotográFica Digital Compacta
Cámara FotográFica Digital CompactaCámara FotográFica Digital Compacta
Cámara FotográFica Digital Compacta
 
Konposizioa
KonposizioaKonposizioa
Konposizioa
 
Partes De Una CáMara Digital Compacta
Partes De Una CáMara Digital CompactaPartes De Una CáMara Digital Compacta
Partes De Una CáMara Digital Compacta
 
La luz
La luzLa luz
La luz
 

Argazkigintza - Konposizioa