SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 14
Downloaden Sie, um offline zu lesen
Zintzo Mintzo: Gogoeta prozesua




           2010eko ekaina
1. Sarrera
2010eko maiatza eta ekainean ZINTZO MINTZO euskara-taldeari buruzko
gogoeta-prozesua egin dute elkarteko hainbat kidek Elhuyar Aholkularitzarekin
elkarlanean.
Prozesuaren helburuak honakoak ziren:

•   Ibilbidearen inguruko hausnarketa egitea. Horrekin batera, Elkarteak
    egun bizi duen egoeraren azterketa egin eta diagnostikoa osatzea.
•   Aurrera begira, Elkartearentzako etorkizuna zehaztea; hau da, aurrera
    begirako helburuak eta eragin-eremuak zehaztea.
•   Antolamendua aztertzea eta Zuzendaritza eta lantaldeak berritzea; hau
    da, elkartea biziberritzea.
•   Zintzo Mintzoko partaideen artean talde-izaera indartzea.

Gogoeta-prozesuaren inguruko hainbat argibide eta prozesuak berak eman duen
emaitza jasotzen dira dokumentu honetan. Hasieran agertzen diren zenbait datu
teknikoz gain, bi zati nagusi ditu memoria honen edukiak:
Alde batetik, gogoeta-prozesuaren planteamendu orokorra azaltzen da. Atal
horietan, gogoeta-prozesua bere osoan nola planteatu den ikus daiteke.
Bestetik, prozesuan zehar taldeak egindako gogoetaren eta lanaren emaitza
dugu. Taldeak berak saioetan egindako ekarpena jasotzen da atal horretan, kasu
gehienetan taldeak sortutakoa hitzez hitz islatuz.
Prozesuan parte hartu dutenen zerrenda ondorengoa da:
               Sebas Iturriotz                      Josu Aztiria
               Ritxi Babarro                        Asier Zaldua
               Pello Akizu                          Miren Iturriotz
               Lide Agirrezabal                     Jon Mikel Intsausti
               Gema Lasa                            Gorka Ojanguren
               Juan Luis Aranburu                   Gurutze Mendizabal
               Marian Toledo                        Marijo Etxeberria
               Aitor Lizarazu                       Xabier Barriola
               Marisa Alvarez                       Belen Baztarrika
               Josune Zarandona
Elhuyar Aholkularitzako bi lagunek bideratu dute prozesua:
       Juanjo Perez eta Agurtzane Loidik.
Txosten hau prozesuaren bi saioen memoria da.




                                      3
2. Datu teknikoak
                               1. saioa                        2. saioa

           Data                2010/05/22                     2010/06/05

        Saioaren
        iraupena                     5h                            5h

  Parte-hartzaile
      kopurua                        12*                           15*

* Bideratzaileak sartu gabe.



         3. Prozesuaren planteamendu
                   orokorra
                1. saioa                                2. saioa
•    Norberaren burua aurkeztu.       •       Sarrera: girotzeko teknika.
•    Prozesuarekiko espektatibak      •       Aurrera begirako proposamenak
     eta balioak jaso.                        azaldu.
•    Prozesuaren                      •       Proposamen guztien sintesia egin.
     aurkezpena/azalpena egin.        •       Inplikazioaren diana.
•    Zintzo Mintzo eta Ni.            •       Atsedena.
•    Zintzo Mintzoren ibilbide        •       Inplikazioaren teknika.
     historikoa osatu.                •       Taldea nola osatu?
•    Atsedena.                        •       Aurrera egiteko urratsak zehaztu.
•    Zintzo Mintzoren diagnostikoa    •       Prozesuaren balorazioa egin.
     egin.
•    Etorkizuneko proposamenak
     egiteko bikoteak egin.
•    Saioaren balorazioa egin.




                                          4
4. Emaitza

4.1.- Prozesuaren espektatibak
Saioetan parte hartu duten lagunek prozesu honetatik zer espero duten jaso
dugu. Hauek dira jasotako espektatibak:

Zintzo Mintzoren etorkizuna argitzea
•   Zein bide hartu eta nola.
•   Elkartearen etorkizunaren jarraipen nahia.
•   Gure elkarteak aurrera egiteko bidea urratzea.
•   Etorkizuna birplanteatu euskararena batez ere.
•   Zintzo Mintzok norantz jo behar duen.


Zintzo Mintzoren gaineko hausnarketa
•   Hausnarketa egitea.
•   Abiapuntua jartzea.
•   Ondorioak atera eta bide bat zehaztu.
•   Hausnartu eta eman beharreko pausuak adostu.
•   Elkartearen inguruan bakoitzak ditugun ideiak konpartitu eta ideia horiek
    argitu eta osatu.
•   Ideien zurrunbiloa eta eztabaida egitea.


Egitura bat sortzea
• Herrian euskararen normalizazioan jarraitzeko egitura bat sortzea.
• Antolaketa berri bat sortzea.
• Aurrera egiteko ilusioa izango duen taldea osatzea.




                                       5
4.2.- Prozesuaren balioak
Prozesu honetan lantaldeak kontuan izango dituen balio edo printzipioak
definitu ditugu. Hona hemen aipatutakoak:

Prozesuaren balioak
•   Positiboa, laguntzailea izatea.***
•   Parte-hartzailea, aktiboa eta irekia * izatea.
•   Ahal den neurrian hemen hartzen diren (neurriak) bultzatzea.
•   Iritzi guztiak baliagarriak izatea* : Esan beharreko guztiak esatea.
•   Entzutea *: modu aktiboan errespetuz entzutea.
•   Zama handiak ekiditea.
•   Gogoa, ilusioa.
•   Euskararen aldeko dinamiketan elkarlana bultzatzea.
•   Eten bat egin nahi dut gero indarberrituta berriro ere ekiteko.
    *Balio batzuk behin baino gehiagotan aipatu dituzte



4.3.- Zintzo Mintzoren ibilbide
historikoa
Atal honetan, Zintzo Mintzok 1994tik egun arte egin duen ibilbidea osatu dugu.
Horretarako, lantaldeko kide bakoitzak Zintzo Mintzorekin izandako une
esanguratsu bat adierazi du marrazki baten bidez. Aipatutako une esanguratsu
batzuk positiboak izan dira eta beste batzuk negatiboak.

                Positiboak                                         Negatiboak
Aldizkaria berritu eta atari digitala sortu Hasiera. Sektore askotako jendea
zen. Indarberritu eta ilusioa zegoen zegoen, baina asko kanpoan gelditu
unea zen.                                   ziren. Prozesua herren hasi zen.
Hasieran, zinean bideo-emanaldiak Hasieran giroa ez zen oso egokia izan
eman genituen euskaraz haurrentzat. eta talde-bizipena eta giza-harremanak
                                      ez ziren gehiegi landu.
Erreleboa: espektatibak, zailtasunak.

Ilusioa, aurrera begira.                            Herritarrak urruti, zerbait falta da.
Kantu-afaria: anitza, parte-hartzailea... Merkataritza-plana bideratzen bazkide-
Ekintzarekin asmatu genuen.               ak eta elkarteak zituen espektatibak
                                          betetzeko zailtasuna.
Sorrera, ilusioa, gogoa, esperantz.

Otamotz: sorrera luzea izan arren,
urrats handia izan zen.
Otamotz aldizkaria.
Elkartearen sorrera: kontzientzia, bide
baten hasiera.


                                                6
Bakoitzak bere marrazkia ibilbidean itsatsi du eta ondorengo ondorioak atera
ditugu:

                                                     −   Ibilbidearen hasieran
                                                         hainbat lantalde zeu-
                                                         den eta bakoitzak
                                                         egiteko jakinak zituen;
                                                         gaur egun ez dugu
                                                         horrela lan egiten eta
                                                         antolaketa aldatu egin
                                                         da. Aldaketa hori
                                                         1996tik aurrera eman
                                                         zen.        Lantaldeak
                                                         ahultzen hasi ziren
                                                         eta horrela ez fun-
                                                         tzionatzen jarraitzea
                                                         erabaki genuen.

 − Elkarteak lan-poltsarako balio izan du eta hori positiboa da, hainbat lanbide
   sortu dira haren gerizpean.

 − Elkarteak akuilu lana egin du, ekintzak eta ideiak sortu eta ondoren
   ofizializatu direnean, utzi, “delegatu” egin ditu (gazte-lokala,...)

 − Elkarte-izaera eta talde-izaera sendotzeko eta denon artean konpartitzeko
   bi ekintza besterik ez ditugu egin (afariak) eta behar bada gehiagotan egin
   behar zen.


Ondoren 1994tik 2010 era arteko Zintzo Mintzoren ibilbidea aurkeztu dute
Sebasek eta Josuk.




                                       7
Ibilbidea ardatz hauen arabera berreraiki dugu:
    •    Bazkideak.
    •    Egitura.
    •    Diru-iturriak.
    •    Aisialdia.
    •    Sentsibilizazioa.
    •    Kultur ekintzak.
    •    Hedabideak eta corpusa.




Ondoren taldeka ardatzak aztertu eta hainbat ondorio atera ditugu.


4.4.- Ibilbide historikoaren
ondorioak
Bazkideak, diru-iturriak, egitura

                                              •   Bazkideen artean jende berria
                                                  erakartzea eta biltzea izango
                                                  litzateke erronka.

                                              •   Jende gazteak ez gaitu eza-
                                                  gutzen ez du gugana hurbil-
                                                  tzeko beharra sentitzen. Ba al
                                                  du elkartearen premiarik?

                                              •   Bazkideen     sentsibilizazioa,
                                                  kontzientzia hartzea, hori lan-
                                                  du beharra dago.

•       Finantziazioa/hitzarmenari dagokionez oreka mantendu da. Baina, azke-
        nean, zama bihurtu da. Hedabideak kudeatzeak lan handia suposatu digu.

•       Bazkideak: Elkartea nahi bai, baina konpromiso handiegirik gabe.
        Ekintzetan eta horiek antolatzeko parte-hartzea badago, puntuala.

•       Beste antolaketa-eredu bat behar dugu (lan-banaketa eta pertsonak) Nork
        egin tira? Hor dugu arazorik handiena.

•       Euskaldunengan euskaraz hitz egiteko nahia eta kontzientzia sustatu
        beharra dugu eta horretarako estrategiak zehaztu behar ditugu.

                                        8
Hedabideak eta corpusa

                                                •    Corpusari dagokionean, he-
                                                     rrian zegoen hutsune azpi-
                                                     marragarri bat bete dugu lan
                                                     hori egiterakoan (toponimia
                                                     eta Urretxu Zumarragako
                                                     euskara).

                                                •    Hedabideei       dagokienez,
                                                     nahiz eta berandu jaio
                                                     “gertutasuna” eta egokitzeko
                                                     ahalmena izan ditu aldiz-
                                                     kariak. Hitza sortu zenean
                                                     horretara egokitzen jakin du.

•   Atari digitalak orain arte egindakoa jasotzen lagundu du.


Aisialdia, sentsibilizazio eta kutur ekintzak

                                                •   Asmatu      diren     ekintzak:
                                                    antolaketa erraza eta parte-
                                                    hartze handia izan dutenak
                                                    eta zintzo mintzok berak
                                                    bakarrik antolatu dituenak:
                                                    − Kantu afaria.
                                                    − kandela piztea.
                                                    − bertso eskola.
                                                •   Beste elkarte batzuekin bate-
                                                    ra antolatu ditugunak:
                                                    − Zuberoara irteera.
                                                    − Iñaki Beitia.
                                                    − Mintza laguna.
•   Asmatu ez ditugunak:
    − Beste batzuek antolatutako ekintzak euskaraz izan daitezen eragin.
    − Gazteen sentsibilizazioa lantzen. Hobetzeko esparru handia (eskolak).
    − Aisialdi ekintzak antolatzeko ez da jende berririk izan.
•   Mantendu direnak, zergatik mantendu dira? Lehenbiziko esperientzia
    arrakastatsua izan delako eta talde propioa, independentea sartu delako
    ekintza horretarako.
•   Ibilbidean konstantea da jende berririk ez dagoela. Ideia/ekimen berri gutxi.
    Ideia bera urtero egiteak erre egiten du.
•   Non bukatzen da Zintzo Mintzoren lana eta hasi Udalarena?
•   Ez dugu salaketa-lanik egin (adibidez: Koru lehiaketaren webgunea).
•   Kurtur ekintzek geroz eta lehia handiagoa dute (internet, telebista, kirola...).
•   Kultur ekintzekin ilusioa, gogoa eta esperientzia berriak transmititu behar
    genuke, eta, batzuetan, ez dugu ilusioa eta gogoa transmititzen.
•   Parte-hartzea eskatzen duten ekintzek; hala nola, Iñaki Beitia, Bertso-
    eskola… entzun edo jaso soilik eskatzen dutenak baino arrakastatsuagoak
    dira eta komunitatea sortzen laguntzen dute.
                                         9
Talde handian talde bakoitzak bere ondorioen aurkezpena egin du eta denon
artean hainbat ondorio atera ditugu ardatz bakoitzean:


Bazkideak
• 30 urtetik beherako bazkideak: 1994an, 59 (144 bazkideetatik), %41, egun,
   30 (331 bazkideetatik), % 9 elkartea zahartu egin da. 1994an bataz besteko
   adina 33 urtekoa zen eta gaur egun 46 urtekoa.
• Bazkide leialek horri eutsi diote. Baina kuota ordaintzeaz gain, %95ak ez du
   beste ezer egin, ez du inolako konpromisorik hartu.
• Hutsunerik handiena gazte falta (elkarte askoren arazoa). Zergatik ez dira
   gazteak hurbiltzen? Beste modu batean esanda, zer eskaintzen die Zintzo
   Mintzok gazteei gurera hurbiltzeko? Gazteei bideratutako ekimenak falta
   zaizkigu; esate baterako, sentsibilizazio-ekimenak.
• 1995etik aurrera etorri diren bazkideak “konfundituta” etorri dira. Ez dute
   jarrera aktibo bat erakutsi. Harpidedun/bazkide.
• Zergatik egiten gara bazkide? Kanpainek eragina dute. Esate baterako,
   Bertsozale Elkartearen txapelketen harira jende asko egiten da bazkide;
   mendi-taldeek euren irteerak eta dituzte eta hor ikusten da lotura bat; baina,
   zer eskaintzen du Zintzo Mintzok jendea bazkide egiten animatzeko?
• Euskara oso mundu zabala da eta beste elkarte batzuk ere euskara lantzen
   dute. Euskara elkarteak zerbitzu zehatz bat edo produktu bat behar du?
• Parte-hartzea egon badago, gauza puntualetarako, ez ekimen edo ardura
   egonkorretarako. Tira egite horretan jendea falta da.
• Laburbilduz: fideltasuna dugu, baina aldi berean erregenerazio falta,
   gazteak batez ere; bazkide-kopuru polita dugu, baina aktibotasunik ez eta
   gero eta urrutiago ikusten dute elkartea. Jendeak nahi du Zintzo Mintzo,
   baina konpromisoak hartzerik ez.


Egitura
• Funtzioak birplanteatu egin behar ditugu.
• Esku-artean ditugun proiektuek soilik dedikazio handia eskatzen dute, ez
    dugu tarterik hartu haiengandik aldendu eta haietatik haratago begiratzeko.
• Ezer egitekotan, zuzendaritza-talde indarberritua behar dugu.
• Proiektu zehatzak aurrera ateratzeari ahalegin handia eskaini diegu, baina,
    egun, kolokan daude, ahaleginagatik eta nekatuta gaudelako.
• Helburuak lortzeko baliabideak egokitu genituen; gaur egun, helburuak
    adostu behar ditugu. Egitura ez da oso operatiboa izan.
• Zer nahi dugun adostu behar dugu; jendea falta zaigu hori egiteko.
• Galtzaundi dena ari da planteatzen, mahai gainean jarri dute dena.
• Gaur sortuko bagenu ZM, zein izango litzateke haren egitekoa? Esaterako,
    kultur jarduerez arduratu behar gara, edo hori Udalaren ardura da?
    Erabilera sustatzeko ekimenak bultzatu beharko genituzke, batez ere.
• Emaitza duina da; beste kontu bat da ea hori izan behar den gure egitekoa
    edo horiek diren egungo lehentasunak. Adibidez, zinea euskaraz sustatu
    genuen, horretarako aukerarik ez zegoelako; baina gure helburua izan
    behar da, ekimen horiek autonomia hartzea eta horretan interesa dutenek
    antolatzen jarraitzea. Oso kultur ekintza gutxi egiten ditugu gaur egun,
    beste batzuk egiten dituztelako. Gure egitekoa zaintza izan behar du;
    adibidez; gazte lokalak funtzionatzen du, bai, baina zein hizkuntzatan? Hori
    kontrolatzea eta erabilera bultzatzea izan beharko litzateke gure lana.

                                       10
Hedabideak
•   Egokitzeko ahalmen handia izan du; esaterako, Goierriko Hitza sortu
    zenean.
•   Unerik gozoenak, 2004tik hona.
•   Kostu ekonomiko handia du aldizkariak.
•   ZMrentzat ikurra izan da. Horri esker ezagutzen gaituzte. Oso tresna
    garrantzitsua da; hori behintzat ez litzateke desagertu behar.
•   Atari digitala elkarteak egiten duena argitara emateko balio duen tresna da,
    gaur egun sarean egon beharra dago norbait izatekotan, baina ZM ez dago
    sarean webgune baten bitartez zerbitzu baten bitartez baizik.
•   Une honetan, komunikazio-funtzioa ari gara betetzen. Ona litzateke beste
    batek bideratzea, autonomoa izatea. Aldaketa gainean dago (Udalak argi
    utzi du eskaintza bakarra nahi duela…). Agian, atari digitalak bereari eutsi
    ahal izango dio, baina aldizkariak…



Corpusa
•   Lan handia egin dugu.
•   Hutsunea bete du, egiteko handia zegoen, eta hor dago egindako lana.
•   Didaktizatzeko ahalmen falta. Aurrera begira, elkarteak planteatu egin
    beharko luke (ahotsak).



Aisialdia, sentsibilizazio eta kultur ekintzak
•   Antolaketa errazeko ekimenek eta ekimen masiboek parte-hartze handia
    izan dute.
•   Ez dugu euskararen erabileran eragiten asmatu. Presio/akuilu lan
    handiagoa egin beharko genuke.
•   Batzuetan, lan handia egin dugu, baina ez dugu emaitzarik lortu.
•   Euskara elkartearen egitekoa zein izan behar da, bezeroak aktibatzea?
•   Zer mantendu da? Ekimenarekin asmatu eta gero berezko lan-taldea sortu
    denean.
•   Oro har, ekimen dezente dago herrian eta parte-hartzea ere handia da.
•   Agian, gure egitekoa izan behar da sentsibilizazioan eragitea.
•   Non dago gurea bezalako elkarteen ekarpenaren koska? Guk euskaldun
    moduan bizi ahal izatea; jarrera aktibo hori sustatzeko moduak aktibatu
    behar ditugu, eta ez dugu hori egin. Hor badugu enfoke arazo bat.
•   Non bukatzen da ZMren lana eta non hasten da Udalarena? Eta
    alderantziz.
•   Beste kutur elkarteei egiten duten horretan euskaraz egitera bultzatu
    beharko genituzke eta gure laguntza eskaini beharko genieke horretan. Ez
    salatu, baina bai bultzatu eta sustatu. Nola egingo genuke beste agenteak
    sentsibilizatzeko? Merkataritzako kanpainan estrategia bezeroa aktibatzea
    izan da jabea sentsibilizatzeko. Agian estrategia hori erabili beharko
    genuke.

                                      11
•   Kultur ekimenek gero eta lehiakide handiagoak dituzte. Besteek egiten
    dutenaren diferentea egin beharra. Eskaintza ikaragarri handitu da.
•   Nola heldu herritar euskaldunengana egunerokoan euskaraz bizi daitezen?
•   Kultur eskaintza orok ez du balio; asko kontsumo-kultura, folklorikoak…
    Ezer eskaintzekotan, kalitatea eskaini behar dugu.
•   Adibidez, beste elkarte batek edo Udalak gazteleraz antolatzen dituzten
    ekimenak antolatu beharko genituzke euskaraz, nahiz eta euskararekin
    inolako loturarik ez duten; esate baterako, taila ikastaroa.
•   Zertan gara onak? Parte-hartzea bultzatzen.



4.5.- Ondorio orokorrak
Hauek dira, beraz, ondorio orokorrak:

Ondorio orokorrak

•   Bazkideak: Bazkide faltarik ez dugu, baina konpromiso-maila txikia dute,
    erregenerazio falta dugu, gazteak.

•   Egitura. Birpentsatu eta lehentasunak ezarri behar ditugu.

•   Diru-iturriak: Hitzarmenak berma dezake konpromisoa dagoen artean.
    Aurrera begira zalantzak ditugu...

•   Hedabideak: Lana eta emaitza positiboak lortu ditugu; etorkizunean
    berrantolatu beharra dago; autonomia...

•   Corpusa: Positiboa, lan txukuna. Aurrera begira lan horrekin jarraitu egin
    beharko genuke.

•   Aisialdia, sentsibilizazioa eta kultur ekintzak: Erabilera da gakoa.
    Eskaintzen den horretan erabilera nola areagotu? Hor egin beharko
    genituzke ahalegin nagusiak.




                                        12
4.6.- Aurrera begirako proposamenak
Talde proposamen hauek egin ditu:

1. taldea:

    •   Etorkizuna:
            - Hedabideei irtenbide egokia.
            - Gaztetxoen bertso-eskolako kudeaketa bermatu.
            - Erabilera areagotzeko egitasmoei arreta.
            - Euskaltzaleak identifikatu eta zerbitzuetan (kirola, kultur
                 elkarteak...) erabilera areagotzeko estrategiak.
    •   Zergatik:
            - Kudeaketa konplexuko egitura/egitasmoetatik xumeagoetara
                 pasatzea: parte-hartze handiagoa, identifikazioa, aurrekontu
                 erraldoirik ez.
    •   Nola:
            - Elkarte berria sortu: “izena aldatu”.
    •   Egitura:
            - Dozena bat laguneko taldea.
    •   Zeintzuk:
            - Gu egituran parte hartzeko prest; zuzendaritzan, ez.

2. taldea:

    •   Sentsibilizazioa, Euskaltzaleak eragile aktibo.
    •   Erabilera-esparru edo proiektu “estrategikoak” (neurtuak).
    •   Bultzatzaile-- eta eragile-lana.
            - Birmoldaketa-proiektu berria.
            - Hedabideek bide autonomoa.

3. taldea:

    AURRERA EGIN BEHAR DA!
    • Arazo nagusia: tira egiteko jendea.
    • Antolaketa berria:
          - Zuzendaritza.
          - Hedabide-taldea.
    • Zuzendaritza aukeratzeko prozedura.
          - Batzuengana zuzenean jo.
          - Bazkideetatik bozketaz aukeratu.
          - Hausnartze-taldetik jendea atera.

4. taldea:

    •   Jendearekiko, gehien bat gazteengana hurbilketa bat egin behar da.
            - Errelebo falta.
    •   Euskararen egoera txarra delako.
    •   Ardurak banatzea.
    •   ?
    •   Denok.

                                       13
5. taldea:
    •   ZMk irautea nahiko genuke.
            - Gure ustez, egitasmo berritarako indarrik ez dugu=Dugunari
               eutsi, herritarron sentsibilizazioan eragin.
    •   Otamotz ez genuke galdu nahi.
    •   Eginkizunen zerrenda osatu. Horren araberako antolaketa egin.
                    o denbora, pertsonak, maiztasuna...

6. taldea:
    •   Sentsibilizazioa.
            - Eragin beharra.
    •   Erabilerak kezka.
    •   Lan-taldeak eratu.
            - Sarea.
    •   Bazkideei lan zehatzak.

Aipatutakoak:
Proposamen guztiak aurkeztutakoan talde handian aipatu zirenak:
•   Berriro hastea izango litzateke? Helburuak eta guztia birplanteatzea? Gauza
    batzuk zehaztuta daude, baina dena birplanteatu beharko litzateke jende
    berria sartu nahi bada, noski orain arte egindakoa ahaztu gabe.
•   Hedabideei dagokionean, nire ustez herri guztietarako irtenbide orokorra
    eman beharko litzaieke bakoitzaren lokaltasuna mantenduz. Denok nahi
    dugu herri aldizkari bat izan, baina horrek dituen mugak zeintzuk diren ikusi
    behar ditugu.
•   Ezin dugu berriro elkarte berri bat egin, helburu berriak eta jende berria bai,
    baina ez elkarte berri bat egin.
•   Funtzioak aldatu dira, lan sozialari ekimen sozialarekin heldu behar zaio.
    Eraginkortasunari begira harreman sozialak landu behar dira eta dinamika
    sozial bati ekin.
•   Hedabideak bere bidea egin behar dute.
•   Baina aldi berean hedabideak bermatu behar ditugu.
•   Hedabideei irtenbide ona eman behar zaie.
•   Daukaguna ezingo genuke galdu.
•   Baina daukaguna ezin dugu dagoenetan mantendu gainerako guztia
    zurrupatzen duelako.
•   Horregatik zehaztu behar dira lehentasunak, ondoren, guk behar bada modu
    batera ikusten dugu, baina ondoren egongo direnak beste era batera ikusten
    dituzte lehentasunak.
•   Zintzo Mintzo sortu baino lehen aldizkari bat sortzen ahalegindu ginen, baina
    ez genuen lortu. Ondoren Zintzo Mintzo sortu ondoren lortu genuen Otamotz
    sortzea eta indartzea, orain jarraitu beharko luke, baina gu ezin gara
    hedabide enpresa bat izan.
•   Zintzo Mintzok proiektu autonomoak egin behar ditu.
•   Hedabideak bermatzekotan beste batzuekin elkarlanean izango da.
•   Sare bat osatu beharko genuke herrian eta elkarlanean asmatu, egiten diren
    ekimenak elkarlanean egin, bakoitzak bereak egitea baino.
•   Talde anitza sortu beharko genuke eta elkarte desberdinetan parte hartu eta
    bertatik eragin.

                                        14
4.7. Zintzo Mintzo, ideia nagusia:
erabakiaren sintesia

Erabakiaren sintesia
Urretxu-Zumarragan euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor baten beharra dago.
Daukaguna birmoldatu egin behar dugu. Motor bat behar dugu, zuzendaritza-
talde berri bat, parte-hartzaile berriak, lehentasunak definitu eta sektore berriak
inplikatuko dituztenak.
Proposamen irekiarekin joan behar gara, jende berriaren inplikazioa lortzeko eta
haien ekarpenei ateak irekita lagata.
Hedabideak eta Gaztetxoen bertso-eskola autonomoak izateko bideak jorratu
behar ditugu, beste eragile batzuekin elkarlanean.
Erabileran eragin beharra dago, kultur jardueratan baino gehiago, gizartean eta
hiztunengan eragina izango duten jardueratan.




                                       15

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakunaipic
 
I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)
I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)
I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)Irati Abio
 
Aurkezpena elhuyar20120321
Aurkezpena elhuyar20120321Aurkezpena elhuyar20120321
Aurkezpena elhuyar20120321nuki
 
Erakundeentzako boluntariotza-gida
Erakundeentzako boluntariotza-gidaErakundeentzako boluntariotza-gida
Erakundeentzako boluntariotza-gidaErdu
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaEder95
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaEder95
 
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakBake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakIrekia - EJGV
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaizurde
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaizurde
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaizurde
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaizurde
 
Ulertuz presentazioa
Ulertuz presentazioaUlertuz presentazioa
Ulertuz presentazioaizurde
 
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Irekia - EJGV
 

Ähnlich wie Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena (20)

Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
 
I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)
I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)
I. Parte-hartze saioaren emaitzak (2012/12/01)
 
Krisia. proiektua.gaztelupe
Krisia. proiektua.gaztelupe Krisia. proiektua.gaztelupe
Krisia. proiektua.gaztelupe
 
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnakGizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
 
Elkarrizketa
ElkarrizketaElkarrizketa
Elkarrizketa
 
Aurkezpena elhuyar20120321
Aurkezpena elhuyar20120321Aurkezpena elhuyar20120321
Aurkezpena elhuyar20120321
 
Lantaldeak ideiak
Lantaldeak ideiakLantaldeak ideiak
Lantaldeak ideiak
 
Erakundeentzako boluntariotza-gida
Erakundeentzako boluntariotza-gidaErakundeentzako boluntariotza-gida
Erakundeentzako boluntariotza-gida
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
 
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutuaIrakasle funtzioa altxor ezkutua
Irakasle funtzioa altxor ezkutua
 
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakBake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
 
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaaUlertuz presentaaaaaaaaaa
Ulertuz presentaaaaaaaaaa
 
Ulertuz presentazioa
Ulertuz presentazioaUlertuz presentazioa
Ulertuz presentazioa
 
Baliabideak
BaliabideakBaliabideak
Baliabideak
 
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
 
Elkarbizitza 2013
Elkarbizitza 2013Elkarbizitza 2013
Elkarbizitza 2013
 
Batzarra_aurkezpena_2010_03_06
Batzarra_aurkezpena_2010_03_06Batzarra_aurkezpena_2010_03_06
Batzarra_aurkezpena_2010_03_06
 

Zintzo Mintzoren gogoeta-prozesuaren txostena

  • 1. Zintzo Mintzo: Gogoeta prozesua 2010eko ekaina
  • 2. 1. Sarrera 2010eko maiatza eta ekainean ZINTZO MINTZO euskara-taldeari buruzko gogoeta-prozesua egin dute elkarteko hainbat kidek Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean. Prozesuaren helburuak honakoak ziren: • Ibilbidearen inguruko hausnarketa egitea. Horrekin batera, Elkarteak egun bizi duen egoeraren azterketa egin eta diagnostikoa osatzea. • Aurrera begira, Elkartearentzako etorkizuna zehaztea; hau da, aurrera begirako helburuak eta eragin-eremuak zehaztea. • Antolamendua aztertzea eta Zuzendaritza eta lantaldeak berritzea; hau da, elkartea biziberritzea. • Zintzo Mintzoko partaideen artean talde-izaera indartzea. Gogoeta-prozesuaren inguruko hainbat argibide eta prozesuak berak eman duen emaitza jasotzen dira dokumentu honetan. Hasieran agertzen diren zenbait datu teknikoz gain, bi zati nagusi ditu memoria honen edukiak: Alde batetik, gogoeta-prozesuaren planteamendu orokorra azaltzen da. Atal horietan, gogoeta-prozesua bere osoan nola planteatu den ikus daiteke. Bestetik, prozesuan zehar taldeak egindako gogoetaren eta lanaren emaitza dugu. Taldeak berak saioetan egindako ekarpena jasotzen da atal horretan, kasu gehienetan taldeak sortutakoa hitzez hitz islatuz. Prozesuan parte hartu dutenen zerrenda ondorengoa da: Sebas Iturriotz Josu Aztiria Ritxi Babarro Asier Zaldua Pello Akizu Miren Iturriotz Lide Agirrezabal Jon Mikel Intsausti Gema Lasa Gorka Ojanguren Juan Luis Aranburu Gurutze Mendizabal Marian Toledo Marijo Etxeberria Aitor Lizarazu Xabier Barriola Marisa Alvarez Belen Baztarrika Josune Zarandona Elhuyar Aholkularitzako bi lagunek bideratu dute prozesua: Juanjo Perez eta Agurtzane Loidik. Txosten hau prozesuaren bi saioen memoria da. 3
  • 3. 2. Datu teknikoak 1. saioa 2. saioa Data 2010/05/22 2010/06/05 Saioaren iraupena 5h 5h Parte-hartzaile kopurua 12* 15* * Bideratzaileak sartu gabe. 3. Prozesuaren planteamendu orokorra 1. saioa 2. saioa • Norberaren burua aurkeztu. • Sarrera: girotzeko teknika. • Prozesuarekiko espektatibak • Aurrera begirako proposamenak eta balioak jaso. azaldu. • Prozesuaren • Proposamen guztien sintesia egin. aurkezpena/azalpena egin. • Inplikazioaren diana. • Zintzo Mintzo eta Ni. • Atsedena. • Zintzo Mintzoren ibilbide • Inplikazioaren teknika. historikoa osatu. • Taldea nola osatu? • Atsedena. • Aurrera egiteko urratsak zehaztu. • Zintzo Mintzoren diagnostikoa • Prozesuaren balorazioa egin. egin. • Etorkizuneko proposamenak egiteko bikoteak egin. • Saioaren balorazioa egin. 4
  • 4. 4. Emaitza 4.1.- Prozesuaren espektatibak Saioetan parte hartu duten lagunek prozesu honetatik zer espero duten jaso dugu. Hauek dira jasotako espektatibak: Zintzo Mintzoren etorkizuna argitzea • Zein bide hartu eta nola. • Elkartearen etorkizunaren jarraipen nahia. • Gure elkarteak aurrera egiteko bidea urratzea. • Etorkizuna birplanteatu euskararena batez ere. • Zintzo Mintzok norantz jo behar duen. Zintzo Mintzoren gaineko hausnarketa • Hausnarketa egitea. • Abiapuntua jartzea. • Ondorioak atera eta bide bat zehaztu. • Hausnartu eta eman beharreko pausuak adostu. • Elkartearen inguruan bakoitzak ditugun ideiak konpartitu eta ideia horiek argitu eta osatu. • Ideien zurrunbiloa eta eztabaida egitea. Egitura bat sortzea • Herrian euskararen normalizazioan jarraitzeko egitura bat sortzea. • Antolaketa berri bat sortzea. • Aurrera egiteko ilusioa izango duen taldea osatzea. 5
  • 5. 4.2.- Prozesuaren balioak Prozesu honetan lantaldeak kontuan izango dituen balio edo printzipioak definitu ditugu. Hona hemen aipatutakoak: Prozesuaren balioak • Positiboa, laguntzailea izatea.*** • Parte-hartzailea, aktiboa eta irekia * izatea. • Ahal den neurrian hemen hartzen diren (neurriak) bultzatzea. • Iritzi guztiak baliagarriak izatea* : Esan beharreko guztiak esatea. • Entzutea *: modu aktiboan errespetuz entzutea. • Zama handiak ekiditea. • Gogoa, ilusioa. • Euskararen aldeko dinamiketan elkarlana bultzatzea. • Eten bat egin nahi dut gero indarberrituta berriro ere ekiteko. *Balio batzuk behin baino gehiagotan aipatu dituzte 4.3.- Zintzo Mintzoren ibilbide historikoa Atal honetan, Zintzo Mintzok 1994tik egun arte egin duen ibilbidea osatu dugu. Horretarako, lantaldeko kide bakoitzak Zintzo Mintzorekin izandako une esanguratsu bat adierazi du marrazki baten bidez. Aipatutako une esanguratsu batzuk positiboak izan dira eta beste batzuk negatiboak. Positiboak Negatiboak Aldizkaria berritu eta atari digitala sortu Hasiera. Sektore askotako jendea zen. Indarberritu eta ilusioa zegoen zegoen, baina asko kanpoan gelditu unea zen. ziren. Prozesua herren hasi zen. Hasieran, zinean bideo-emanaldiak Hasieran giroa ez zen oso egokia izan eman genituen euskaraz haurrentzat. eta talde-bizipena eta giza-harremanak ez ziren gehiegi landu. Erreleboa: espektatibak, zailtasunak. Ilusioa, aurrera begira. Herritarrak urruti, zerbait falta da. Kantu-afaria: anitza, parte-hartzailea... Merkataritza-plana bideratzen bazkide- Ekintzarekin asmatu genuen. ak eta elkarteak zituen espektatibak betetzeko zailtasuna. Sorrera, ilusioa, gogoa, esperantz. Otamotz: sorrera luzea izan arren, urrats handia izan zen. Otamotz aldizkaria. Elkartearen sorrera: kontzientzia, bide baten hasiera. 6
  • 6. Bakoitzak bere marrazkia ibilbidean itsatsi du eta ondorengo ondorioak atera ditugu: − Ibilbidearen hasieran hainbat lantalde zeu- den eta bakoitzak egiteko jakinak zituen; gaur egun ez dugu horrela lan egiten eta antolaketa aldatu egin da. Aldaketa hori 1996tik aurrera eman zen. Lantaldeak ahultzen hasi ziren eta horrela ez fun- tzionatzen jarraitzea erabaki genuen. − Elkarteak lan-poltsarako balio izan du eta hori positiboa da, hainbat lanbide sortu dira haren gerizpean. − Elkarteak akuilu lana egin du, ekintzak eta ideiak sortu eta ondoren ofizializatu direnean, utzi, “delegatu” egin ditu (gazte-lokala,...) − Elkarte-izaera eta talde-izaera sendotzeko eta denon artean konpartitzeko bi ekintza besterik ez ditugu egin (afariak) eta behar bada gehiagotan egin behar zen. Ondoren 1994tik 2010 era arteko Zintzo Mintzoren ibilbidea aurkeztu dute Sebasek eta Josuk. 7
  • 7. Ibilbidea ardatz hauen arabera berreraiki dugu: • Bazkideak. • Egitura. • Diru-iturriak. • Aisialdia. • Sentsibilizazioa. • Kultur ekintzak. • Hedabideak eta corpusa. Ondoren taldeka ardatzak aztertu eta hainbat ondorio atera ditugu. 4.4.- Ibilbide historikoaren ondorioak Bazkideak, diru-iturriak, egitura • Bazkideen artean jende berria erakartzea eta biltzea izango litzateke erronka. • Jende gazteak ez gaitu eza- gutzen ez du gugana hurbil- tzeko beharra sentitzen. Ba al du elkartearen premiarik? • Bazkideen sentsibilizazioa, kontzientzia hartzea, hori lan- du beharra dago. • Finantziazioa/hitzarmenari dagokionez oreka mantendu da. Baina, azke- nean, zama bihurtu da. Hedabideak kudeatzeak lan handia suposatu digu. • Bazkideak: Elkartea nahi bai, baina konpromiso handiegirik gabe. Ekintzetan eta horiek antolatzeko parte-hartzea badago, puntuala. • Beste antolaketa-eredu bat behar dugu (lan-banaketa eta pertsonak) Nork egin tira? Hor dugu arazorik handiena. • Euskaldunengan euskaraz hitz egiteko nahia eta kontzientzia sustatu beharra dugu eta horretarako estrategiak zehaztu behar ditugu. 8
  • 8. Hedabideak eta corpusa • Corpusari dagokionean, he- rrian zegoen hutsune azpi- marragarri bat bete dugu lan hori egiterakoan (toponimia eta Urretxu Zumarragako euskara). • Hedabideei dagokienez, nahiz eta berandu jaio “gertutasuna” eta egokitzeko ahalmena izan ditu aldiz- kariak. Hitza sortu zenean horretara egokitzen jakin du. • Atari digitalak orain arte egindakoa jasotzen lagundu du. Aisialdia, sentsibilizazio eta kutur ekintzak • Asmatu diren ekintzak: antolaketa erraza eta parte- hartze handia izan dutenak eta zintzo mintzok berak bakarrik antolatu dituenak: − Kantu afaria. − kandela piztea. − bertso eskola. • Beste elkarte batzuekin bate- ra antolatu ditugunak: − Zuberoara irteera. − Iñaki Beitia. − Mintza laguna. • Asmatu ez ditugunak: − Beste batzuek antolatutako ekintzak euskaraz izan daitezen eragin. − Gazteen sentsibilizazioa lantzen. Hobetzeko esparru handia (eskolak). − Aisialdi ekintzak antolatzeko ez da jende berririk izan. • Mantendu direnak, zergatik mantendu dira? Lehenbiziko esperientzia arrakastatsua izan delako eta talde propioa, independentea sartu delako ekintza horretarako. • Ibilbidean konstantea da jende berririk ez dagoela. Ideia/ekimen berri gutxi. Ideia bera urtero egiteak erre egiten du. • Non bukatzen da Zintzo Mintzoren lana eta hasi Udalarena? • Ez dugu salaketa-lanik egin (adibidez: Koru lehiaketaren webgunea). • Kurtur ekintzek geroz eta lehia handiagoa dute (internet, telebista, kirola...). • Kultur ekintzekin ilusioa, gogoa eta esperientzia berriak transmititu behar genuke, eta, batzuetan, ez dugu ilusioa eta gogoa transmititzen. • Parte-hartzea eskatzen duten ekintzek; hala nola, Iñaki Beitia, Bertso- eskola… entzun edo jaso soilik eskatzen dutenak baino arrakastatsuagoak dira eta komunitatea sortzen laguntzen dute. 9
  • 9. Talde handian talde bakoitzak bere ondorioen aurkezpena egin du eta denon artean hainbat ondorio atera ditugu ardatz bakoitzean: Bazkideak • 30 urtetik beherako bazkideak: 1994an, 59 (144 bazkideetatik), %41, egun, 30 (331 bazkideetatik), % 9 elkartea zahartu egin da. 1994an bataz besteko adina 33 urtekoa zen eta gaur egun 46 urtekoa. • Bazkide leialek horri eutsi diote. Baina kuota ordaintzeaz gain, %95ak ez du beste ezer egin, ez du inolako konpromisorik hartu. • Hutsunerik handiena gazte falta (elkarte askoren arazoa). Zergatik ez dira gazteak hurbiltzen? Beste modu batean esanda, zer eskaintzen die Zintzo Mintzok gazteei gurera hurbiltzeko? Gazteei bideratutako ekimenak falta zaizkigu; esate baterako, sentsibilizazio-ekimenak. • 1995etik aurrera etorri diren bazkideak “konfundituta” etorri dira. Ez dute jarrera aktibo bat erakutsi. Harpidedun/bazkide. • Zergatik egiten gara bazkide? Kanpainek eragina dute. Esate baterako, Bertsozale Elkartearen txapelketen harira jende asko egiten da bazkide; mendi-taldeek euren irteerak eta dituzte eta hor ikusten da lotura bat; baina, zer eskaintzen du Zintzo Mintzok jendea bazkide egiten animatzeko? • Euskara oso mundu zabala da eta beste elkarte batzuk ere euskara lantzen dute. Euskara elkarteak zerbitzu zehatz bat edo produktu bat behar du? • Parte-hartzea egon badago, gauza puntualetarako, ez ekimen edo ardura egonkorretarako. Tira egite horretan jendea falta da. • Laburbilduz: fideltasuna dugu, baina aldi berean erregenerazio falta, gazteak batez ere; bazkide-kopuru polita dugu, baina aktibotasunik ez eta gero eta urrutiago ikusten dute elkartea. Jendeak nahi du Zintzo Mintzo, baina konpromisoak hartzerik ez. Egitura • Funtzioak birplanteatu egin behar ditugu. • Esku-artean ditugun proiektuek soilik dedikazio handia eskatzen dute, ez dugu tarterik hartu haiengandik aldendu eta haietatik haratago begiratzeko. • Ezer egitekotan, zuzendaritza-talde indarberritua behar dugu. • Proiektu zehatzak aurrera ateratzeari ahalegin handia eskaini diegu, baina, egun, kolokan daude, ahaleginagatik eta nekatuta gaudelako. • Helburuak lortzeko baliabideak egokitu genituen; gaur egun, helburuak adostu behar ditugu. Egitura ez da oso operatiboa izan. • Zer nahi dugun adostu behar dugu; jendea falta zaigu hori egiteko. • Galtzaundi dena ari da planteatzen, mahai gainean jarri dute dena. • Gaur sortuko bagenu ZM, zein izango litzateke haren egitekoa? Esaterako, kultur jarduerez arduratu behar gara, edo hori Udalaren ardura da? Erabilera sustatzeko ekimenak bultzatu beharko genituzke, batez ere. • Emaitza duina da; beste kontu bat da ea hori izan behar den gure egitekoa edo horiek diren egungo lehentasunak. Adibidez, zinea euskaraz sustatu genuen, horretarako aukerarik ez zegoelako; baina gure helburua izan behar da, ekimen horiek autonomia hartzea eta horretan interesa dutenek antolatzen jarraitzea. Oso kultur ekintza gutxi egiten ditugu gaur egun, beste batzuk egiten dituztelako. Gure egitekoa zaintza izan behar du; adibidez; gazte lokalak funtzionatzen du, bai, baina zein hizkuntzatan? Hori kontrolatzea eta erabilera bultzatzea izan beharko litzateke gure lana. 10
  • 10. Hedabideak • Egokitzeko ahalmen handia izan du; esaterako, Goierriko Hitza sortu zenean. • Unerik gozoenak, 2004tik hona. • Kostu ekonomiko handia du aldizkariak. • ZMrentzat ikurra izan da. Horri esker ezagutzen gaituzte. Oso tresna garrantzitsua da; hori behintzat ez litzateke desagertu behar. • Atari digitala elkarteak egiten duena argitara emateko balio duen tresna da, gaur egun sarean egon beharra dago norbait izatekotan, baina ZM ez dago sarean webgune baten bitartez zerbitzu baten bitartez baizik. • Une honetan, komunikazio-funtzioa ari gara betetzen. Ona litzateke beste batek bideratzea, autonomoa izatea. Aldaketa gainean dago (Udalak argi utzi du eskaintza bakarra nahi duela…). Agian, atari digitalak bereari eutsi ahal izango dio, baina aldizkariak… Corpusa • Lan handia egin dugu. • Hutsunea bete du, egiteko handia zegoen, eta hor dago egindako lana. • Didaktizatzeko ahalmen falta. Aurrera begira, elkarteak planteatu egin beharko luke (ahotsak). Aisialdia, sentsibilizazio eta kultur ekintzak • Antolaketa errazeko ekimenek eta ekimen masiboek parte-hartze handia izan dute. • Ez dugu euskararen erabileran eragiten asmatu. Presio/akuilu lan handiagoa egin beharko genuke. • Batzuetan, lan handia egin dugu, baina ez dugu emaitzarik lortu. • Euskara elkartearen egitekoa zein izan behar da, bezeroak aktibatzea? • Zer mantendu da? Ekimenarekin asmatu eta gero berezko lan-taldea sortu denean. • Oro har, ekimen dezente dago herrian eta parte-hartzea ere handia da. • Agian, gure egitekoa izan behar da sentsibilizazioan eragitea. • Non dago gurea bezalako elkarteen ekarpenaren koska? Guk euskaldun moduan bizi ahal izatea; jarrera aktibo hori sustatzeko moduak aktibatu behar ditugu, eta ez dugu hori egin. Hor badugu enfoke arazo bat. • Non bukatzen da ZMren lana eta non hasten da Udalarena? Eta alderantziz. • Beste kutur elkarteei egiten duten horretan euskaraz egitera bultzatu beharko genituzke eta gure laguntza eskaini beharko genieke horretan. Ez salatu, baina bai bultzatu eta sustatu. Nola egingo genuke beste agenteak sentsibilizatzeko? Merkataritzako kanpainan estrategia bezeroa aktibatzea izan da jabea sentsibilizatzeko. Agian estrategia hori erabili beharko genuke. 11
  • 11. Kultur ekimenek gero eta lehiakide handiagoak dituzte. Besteek egiten dutenaren diferentea egin beharra. Eskaintza ikaragarri handitu da. • Nola heldu herritar euskaldunengana egunerokoan euskaraz bizi daitezen? • Kultur eskaintza orok ez du balio; asko kontsumo-kultura, folklorikoak… Ezer eskaintzekotan, kalitatea eskaini behar dugu. • Adibidez, beste elkarte batek edo Udalak gazteleraz antolatzen dituzten ekimenak antolatu beharko genituzke euskaraz, nahiz eta euskararekin inolako loturarik ez duten; esate baterako, taila ikastaroa. • Zertan gara onak? Parte-hartzea bultzatzen. 4.5.- Ondorio orokorrak Hauek dira, beraz, ondorio orokorrak: Ondorio orokorrak • Bazkideak: Bazkide faltarik ez dugu, baina konpromiso-maila txikia dute, erregenerazio falta dugu, gazteak. • Egitura. Birpentsatu eta lehentasunak ezarri behar ditugu. • Diru-iturriak: Hitzarmenak berma dezake konpromisoa dagoen artean. Aurrera begira zalantzak ditugu... • Hedabideak: Lana eta emaitza positiboak lortu ditugu; etorkizunean berrantolatu beharra dago; autonomia... • Corpusa: Positiboa, lan txukuna. Aurrera begira lan horrekin jarraitu egin beharko genuke. • Aisialdia, sentsibilizazioa eta kultur ekintzak: Erabilera da gakoa. Eskaintzen den horretan erabilera nola areagotu? Hor egin beharko genituzke ahalegin nagusiak. 12
  • 12. 4.6.- Aurrera begirako proposamenak Talde proposamen hauek egin ditu: 1. taldea: • Etorkizuna: - Hedabideei irtenbide egokia. - Gaztetxoen bertso-eskolako kudeaketa bermatu. - Erabilera areagotzeko egitasmoei arreta. - Euskaltzaleak identifikatu eta zerbitzuetan (kirola, kultur elkarteak...) erabilera areagotzeko estrategiak. • Zergatik: - Kudeaketa konplexuko egitura/egitasmoetatik xumeagoetara pasatzea: parte-hartze handiagoa, identifikazioa, aurrekontu erraldoirik ez. • Nola: - Elkarte berria sortu: “izena aldatu”. • Egitura: - Dozena bat laguneko taldea. • Zeintzuk: - Gu egituran parte hartzeko prest; zuzendaritzan, ez. 2. taldea: • Sentsibilizazioa, Euskaltzaleak eragile aktibo. • Erabilera-esparru edo proiektu “estrategikoak” (neurtuak). • Bultzatzaile-- eta eragile-lana. - Birmoldaketa-proiektu berria. - Hedabideek bide autonomoa. 3. taldea: AURRERA EGIN BEHAR DA! • Arazo nagusia: tira egiteko jendea. • Antolaketa berria: - Zuzendaritza. - Hedabide-taldea. • Zuzendaritza aukeratzeko prozedura. - Batzuengana zuzenean jo. - Bazkideetatik bozketaz aukeratu. - Hausnartze-taldetik jendea atera. 4. taldea: • Jendearekiko, gehien bat gazteengana hurbilketa bat egin behar da. - Errelebo falta. • Euskararen egoera txarra delako. • Ardurak banatzea. • ? • Denok. 13
  • 13. 5. taldea: • ZMk irautea nahiko genuke. - Gure ustez, egitasmo berritarako indarrik ez dugu=Dugunari eutsi, herritarron sentsibilizazioan eragin. • Otamotz ez genuke galdu nahi. • Eginkizunen zerrenda osatu. Horren araberako antolaketa egin. o denbora, pertsonak, maiztasuna... 6. taldea: • Sentsibilizazioa. - Eragin beharra. • Erabilerak kezka. • Lan-taldeak eratu. - Sarea. • Bazkideei lan zehatzak. Aipatutakoak: Proposamen guztiak aurkeztutakoan talde handian aipatu zirenak: • Berriro hastea izango litzateke? Helburuak eta guztia birplanteatzea? Gauza batzuk zehaztuta daude, baina dena birplanteatu beharko litzateke jende berria sartu nahi bada, noski orain arte egindakoa ahaztu gabe. • Hedabideei dagokionean, nire ustez herri guztietarako irtenbide orokorra eman beharko litzaieke bakoitzaren lokaltasuna mantenduz. Denok nahi dugu herri aldizkari bat izan, baina horrek dituen mugak zeintzuk diren ikusi behar ditugu. • Ezin dugu berriro elkarte berri bat egin, helburu berriak eta jende berria bai, baina ez elkarte berri bat egin. • Funtzioak aldatu dira, lan sozialari ekimen sozialarekin heldu behar zaio. Eraginkortasunari begira harreman sozialak landu behar dira eta dinamika sozial bati ekin. • Hedabideak bere bidea egin behar dute. • Baina aldi berean hedabideak bermatu behar ditugu. • Hedabideei irtenbide ona eman behar zaie. • Daukaguna ezingo genuke galdu. • Baina daukaguna ezin dugu dagoenetan mantendu gainerako guztia zurrupatzen duelako. • Horregatik zehaztu behar dira lehentasunak, ondoren, guk behar bada modu batera ikusten dugu, baina ondoren egongo direnak beste era batera ikusten dituzte lehentasunak. • Zintzo Mintzo sortu baino lehen aldizkari bat sortzen ahalegindu ginen, baina ez genuen lortu. Ondoren Zintzo Mintzo sortu ondoren lortu genuen Otamotz sortzea eta indartzea, orain jarraitu beharko luke, baina gu ezin gara hedabide enpresa bat izan. • Zintzo Mintzok proiektu autonomoak egin behar ditu. • Hedabideak bermatzekotan beste batzuekin elkarlanean izango da. • Sare bat osatu beharko genuke herrian eta elkarlanean asmatu, egiten diren ekimenak elkarlanean egin, bakoitzak bereak egitea baino. • Talde anitza sortu beharko genuke eta elkarte desberdinetan parte hartu eta bertatik eragin. 14
  • 14. 4.7. Zintzo Mintzo, ideia nagusia: erabakiaren sintesia Erabakiaren sintesia Urretxu-Zumarragan euskaltzale-talde antolatu eta eraginkor baten beharra dago. Daukaguna birmoldatu egin behar dugu. Motor bat behar dugu, zuzendaritza- talde berri bat, parte-hartzaile berriak, lehentasunak definitu eta sektore berriak inplikatuko dituztenak. Proposamen irekiarekin joan behar gara, jende berriaren inplikazioa lortzeko eta haien ekarpenei ateak irekita lagata. Hedabideak eta Gaztetxoen bertso-eskola autonomoak izateko bideak jorratu behar ditugu, beste eragile batzuekin elkarlanean. Erabileran eragin beharra dago, kultur jardueratan baino gehiago, gizartean eta hiztunengan eragina izango duten jardueratan. 15