SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 18
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Liburu honek Bernardo Atxagaren 
aurreko guztiak hartzen ditu bere 
baitan. Irakurleek lehendik ere 
ezagunak zaizkien pertsonaiak eta 
gaiak aurkituko dituzte orrialde 
hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo 
Gizona bere bakardadean bezalako 
liburuen barruan sentituko dira. Aldi 
berean, ordea, berria egingo zaie dena: 
mundu zabalagoa eta sakonagoa 
aurkituko dute, giza esperientziari 
estutik lotzen zaiona. Bernardo 
Atxagak berak elkarrizketa batean 
adierazi zuen bezala: 
«Orain arteko guztia sartu nahi dut 
liburu batean, eta nire idazle bizitzako 
atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. 
Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino 
iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, 
zer-nolako obra idatz dezakedan».
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Nobela honek Bedania izeneko herri 
txiki batean dauden bi baserrien 
historia kontatzen du. Babilonia eta 
Moabe San Juan eta San Antonio 
mendien artean dauden bi baserri dira. 
Horregatik, istorioa bi zatitan 
banatuta dago: batean, Moabeko 
Margarik Lurruspeko Marirekin izaten 
dituen elkarrizketak azaltzen dira, eta, 
bestean, Babilonia baserrian dauden 
gertaerak.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat 
markatu du liburu honek, askoren gogoan 
iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta 
ipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deituko 
genukeen sentimendu batez. Horrela definitu 
zuen Aingeru Epaltzak sentipen hori, argitaratu 
zeneko hamar urte bete zirenean: "Orduko 
lilura, bere horretan zegoen, batere apaldu 
gabe. Lilura, haren orrialdeek ageri duten 
kosmopolitismoak. Lilura, idazkera dotore 
nahastezinak, egilearen ama-hizkeraren eta 
gure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak. 
Lilura, esaldi zehatz neurtuen elkar josketak 
isurtzen duen manierismoak. Lilura, hasi eta 
buka, istorio bakoitza bideratzerakoan 
erakusten duen birtuosismoak". Ipuin-bilduma 
honek sortu dituen laudorio ugariak bezain 
esanguratsua da euskal literatura osoan izan 
duen eragina, Narrazioak irakurri ondoren ezin 
baita berdin idazten jarraitu; beharbada ezingo 
duzu mundua berdin ikusten segitu.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Futbolaren munduan girotutako nobela 
umoretsu eta kritikazkoa idatzi du 
Joan Mari Irigoienek. Eneko Ortegak 
txikitatik eduki du garbi futbolaria 
izan nahi zuela, bazituen dohainak eta 
horretara bultzatzen zuen inguruak 
ere. Arrakasta lortuko du: Reala eta 
Bartzelona, Euskadiko zein Espainiako 
selekzioaren elastikoak jantziko ditu; 
diruarekin batera ospea, emakumeak 
eta beste lortuko ditu, baina baita 
arrakastaren zama ezagutu ere.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu 
batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, 
Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren 
egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz 
babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta 
ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea 
pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila 
abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin 
gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer 
ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu 
Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu 
bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta 
sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere 
gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a 
Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten 
dizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edo 
sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, 
sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen 
abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; 
maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain 
anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika 
ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan 
dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA 
bera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin eta 
mamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Etxe-okupazioak, asanbladak, rock eta punk 
musika emanaldiak, amodioa, drogak, polizia, 
manifestazioak,... baina batez ere Azkoitiko 
gaztetxea da protagonista liburu honetan 
Nikoren eskutik, Xepe gaztearen eskutik, eta 
Pipiren eskutik. Pipi idazlea bera da. 1984-86 
da urte-sasoia.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Carlosen ezkontzan ezagutuko dute 
elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren 
artean gertatutakoa isilpean gorde 
beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin 
ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere 
ahizpari sekretu mingarri bat dauka 
argitzeko; gutun batean idatziz 
kontatuko dio bere egia osoa. Naroa 
ere Mikeli esatera ausartzen ez den 
gezur batean harrapatuta dago. 
Esan ezin direnei edota esatea komeni 
ez direnei buruzko eleberri honetako 
hiru istorioak ustekabean gurutzatuko 
dira. Eta halabeharrez edo, bizi 
dituzten pertsonaien sekretuak bere 
horretan geratuko dira, ezagutzera 
eman gabe. Izan ere, idazleak berak 
dioen bezala, guztia ezagutzea ez da 
beti ona; gehienetan, ez jakiteak 
babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi 
asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta 
batzuetan, gezurra da egiaren 
aurpegietako bat.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Warner gazte hitler-zale bat da gerra 
aurreko Alemania nazian. Sekretu 
handi bat gordetzen dute bere 
familian, eta sekretu hori ageriko 
egiten denean, ihes egitera behartuta 
egongo da Warner Europan barrena: 
Triestera aurrena, Frantziara gero. 
Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, 
suspensea eta jakin-mina elkar 
txandakatuz darama irakurlea oztopoz-oztopo 
azken liluragarriraino. 
Eleberri honek ez du inor hotz utziko. 
Gogoan iltzatuta geratzekoak dira 
gertatzen diren gauzak, esaten diren 
hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, 
bere orrialdeetan barrena aurkezten 
zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta 
haien historia hunkigarriak.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Ia ezagutzen ez zuen aitonak 
herentzian mendian galdutako etxe bat 
utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, 
ordura arteko bere bizimodu grisa 
eten nahian. Etxean, baina, 
deskubrimendu lazgarri bat egingo du, 
aitonaren iraganaz galdetzera 
behartuko duena. 
Misterioaren sokak Frantziako 
Erresistentziaraino eramango du, II. 
Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka 
urte beranduago Europako hainbat 
lekutan gertaturiko hilketa sorta 
izugarri bat ere harrapatzen du, eta 
bere burua arriskuan egon litekeela 
sentituko du azkenik. 
Bordeleko polizia erretiratu batekin 
saiatuko da Ane korapiloa askatzen, 
eta beste horrenbeste egitera 
gonbidatzen gaitu Alberto Ladron 
Aranak, suspensez eta ustekabez 
beteriko eleberri honetan.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Gaztetxea, rock erradikal taldeak, 
betiko tabernako betiko koadrila, 
prentsa horiko kazetari zuria, poliziak 
eta ertzainak, politiko boteretsu 
bezain ahulak eta prostituta jonkia 
dira Montoiak elkarren artean behin 
eta berriro nahasten eta askatzen 
dituen pertsonaiak, komedia bat 
osatuz. 
Desagertze bat haritzat, tentsio 
uneari egoki eutsiz eta umore onez eta 
ironia zorrotzez lotzen duen istorioa 
da hau: ezaguna zaigun mundu baten 
kronika posibleetako bat. Litekeena. 
Fikzioa baldin bada, errealitateari 
esker baita.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei 
urte izan zitueneko uda. Egunero 
joaten zen itsaslabarrera, bakardade 
bila. Behin, ustekabean, etxe bat 
aurkitu zuen itsaslabarrean. Uda 
hartan, Joanak amodioa ezagutu zuen, 
baina baita misterioa, beldurra eta 
heriotza ere. Horixe da bere 
koadernoan idatzi eta kontatu diguna. 
Horixe da liburu hau. Haur eta Gazte 
literaturako Euskadi Saria 2002.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
'Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. 'Ba 
al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen 
ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez 
nuen ezagutzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoa 
zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, 
etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu 
konpartitu batera joan nintzen bizitzera'. Irribarre egin 
nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren 
amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula 
akordatzen neureez. 'Eta norekin joaten zinen bizitzera, 
jakin ba daiteke?', galdetu nion. 'Nekanerekin. Senarrak 
utzi berria hura ere'. 'Nekanerekin? Ez duzu apenas 
ezagutzen ba'. 'Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina 
badakizu nolakoak diren ametsak', erantzun zidan. Une 
horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu 
nuen Arantza, nola ez. 'Nolako gauzak amesten dituzun, 
neska...', esan nion belarrira'. Nekanek ez zuen txintik 
atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro 
bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu 
zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea. Isilunea ez zen 
oso luzea izan. 'Noiz kontatu behar diozu gure artekoa 
Arantzari?', bota zidan, espero nuen bezala. 'Laster', 
erantzun nion Nekaneri, 'oso laster. Nire azken liburuko 
kontrazaleko ipuina zuzentzen didan bezain laster'.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Literaturarako grinaz, bizipozez 
amodioan, Erresistentzian borrokan, 
kuraiaz presoaldian... Robert Mussche 
idazlearen izaera eskuzabalak zirrara 
sortzen du, baina baita larritasuna ere. 
Kirmen Uriberen bigarren nobela 
1937ko maiatzean abiatzen da, milaka 
haur Santurtziko portutik erbestera 
atera dituztenean.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Gretak bazekien gizonekin zuen harremana 
aterkiekin zuenaren berdin-berdina zela. Haien 
beharra zuen, baina euria ari zuenean bakarrik 
oroitzen zen haiekin. Milaka euritako galdu zituen 
Gretak bere bizitzan. Izan ere, euria ari zuenean 
beti oroitzen zen etxetik guardasola hartzeaz, baina 
kasualitatez norabait sartu eta irteterako ateri 
bazen, ahaztuta uzten zuen beti aterkia. Gizonekin 
berdin-berdina gertatzen zitzaion. Kale txukunak, 
jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... 
Eta eskale zarpai-lak, alkoholiko errukarriak, 
maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor 
Sue-dia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue 
Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin li-buru bat 
egiteko. Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia 
nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari ote 
duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai 
elurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia 
guztiarekin, baita zuritasun horren hustasun 
lazgarriare-kin ere. Alde horretatik, suediarrez ez 
baizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, 
idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen 
digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko 
katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da 
gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara 
goxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozu 
sexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi eta 
noiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarien 
iturri nagusia. Hamazazpi ipuin eta beste 
horrenbeste poemaz osatutako liburua da 
Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik 
bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak 
sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen 
esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko 
loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz 
pieza osatzea. Egunerokotasun eta absurdoaren 
artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri 
honetan, izenik ez duen hiri bateko jende 
anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak 
argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. 
Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea, 
norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka 
luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko 
biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era 
berean, desira ezkutuen ametsa.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil 
eta desagerrarazi egin zituzten. 
Diego Lazkano idazleak gogoan betiko 
txertaturik daramatza bi lagunak, ezin 
ditu oroimenetik uxatu, bi itzal 
haietatik elikatzen ari da hogeitaka 
urtetan, Soto eta Zeberioren ordez 
bizi ote den zalantzarekin, haien ordez 
bizitzea balitz bezala bere 
erantzukizuna. 
Errua, maitasuna, traizioa, sexua, 
indarkeria, lotsa, justizia, 
erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... 
asko dira TWIST nobelako hariak, 
baina denen gainetik nagusitzen da 
adiskidetasunari egindako kantua.
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
Carlosi hala iruditzen zitzaion, 
jendexka haren erresuman ez 
sartzeagatik sartu zela organizazio 
armatu batena adoleszentzia bukatu 
orduko. Bere ikastetxeko kideak 
kanpamenduetara joaten ziren 
bitartean - fraideekin, noski -, beraiek 
- itxuraz ikastetxeko bizimodua egin 
arren beste erresuma aparteko hartan 
zeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikak 
egiten zituzten mendian edo 
Sbinoren klaseetara joaten ziren 
hipodromo bateko bulegoan egin behar 
zuten atrako bat prestatzearren. 
Jakina, berezitasun horrek hegoak 
jartzen zizkien beraien oin eta 
bihotzei...
AZKEN KATALOGAZIOAK 
BATXILERATOAK 
La seducción que despliega el olor es implacable: se 
instala en nosotros y sella su poderío en los tejidos de 
la memoria. Jean-Baptiste Grenouille tiene su marca de 
nacimiento: no despide ningún olor y por ello hace 
temer la presencia de algún demonio. Al mismo tiempo 
posee un don excepcional: un olfato prodigioso que le 
permite percibir todos los olores del mundo. Desde la 
miseria en que nace, abandonado al cuidado de unos 
monjes, Jean-Baptiste Grenouille lucha contra su 
condición y escala posiciones sociales convirtiéndose 
en un afamado perfumista. Crea perfumes capaces de 
hacerle pasar inadvertido o inspirar simpatía, amor, 
compasión... Para obtener estas fórmulas magistrales 
debe asesinar a jóvenes muchachas vírgenes, obtener 
sus fluidos corporales y licuar sus olores íntimos. Su 
arte se convierte en una suprema e inquietante 
prestidigitación. Patrick Süskind, convertido en 
maestro del naturalismo irónico, nos transmite una 
visión ácida y desengañada del hombre en un libro 
repleto de sabiduría olfativa, imaginación y enorme 
amenidad. Su persuasión iguala la de su personaje y nos 
propone una inmersión literaria en el arco iris natural 
de los olores y en los turbadores abismos del espíritu 
humano.

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1OarsoaldekoAEK
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkinaEibarko Liburutegia
 
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustrahausnartzen
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanOarsoaldekoAEK
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribemarikorta
 
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaHarkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaEibarko Liburutegia
 

Was ist angesagt? (11)

Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
 
Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018
 
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajanIrakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsaHarkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
 

Andere mochten auch

Andere mochten auch (6)

Peru eta Eneko
Peru eta EnekoPeru eta Eneko
Peru eta Eneko
 
APLICO LO APRENDIDO
APLICO LO APRENDIDOAPLICO LO APRENDIDO
APLICO LO APRENDIDO
 
Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: HerriakMihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
 
E Beam Interact V2 2 V F
E Beam Interact V2 2 V FE Beam Interact V2 2 V F
E Beam Interact V2 2 V F
 
Eh ko pertsonaiak
Eh ko pertsonaiakEh ko pertsonaiak
Eh ko pertsonaiak
 
Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0
 

Ähnlich wie Katalogazioak batx 1

Ähnlich wie Katalogazioak batx 1 (20)

Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Lh4 c01
Lh4 c01Lh4 c01
Lh4 c01
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
Sariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioaSariak dbh narrazioa
Sariak dbh narrazioa
 
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak  - Recomendaciones para el veranoUdarako gomendioak  - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
 
Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]
 

Mehr von xabieransola

Liburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturreLiburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturrexabieransola
 
Liburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturreLiburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturrexabieransola
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezxabieransola
 
Irail urriko liburu gustukoenak
Irail urriko  liburu gustukoenakIrail urriko  liburu gustukoenak
Irail urriko liburu gustukoenakxabieransola
 
Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1xabieransola
 
Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-xabieransola
 
Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-xabieransola
 
Ikasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenakIkasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenakxabieransola
 
Maiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenakMaiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenakxabieransola
 
Musika elektronikoa
Musika elektronikoaMusika elektronikoa
Musika elektronikoaxabieransola
 
Musika aintzinaroan
Musika aintzinaroanMusika aintzinaroan
Musika aintzinaroanxabieransola
 
Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)xabieransola
 
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)xabieransola
 

Mehr von xabieransola (20)

Liburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturreLiburutegi gida arreiturre
Liburutegi gida arreiturre
 
Liburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturreLiburutegiko gida arreiturre
Liburutegiko gida arreiturre
 
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ezAzaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
Azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
Irail urriko liburu gustukoenak
Irail urriko  liburu gustukoenakIrail urriko  liburu gustukoenak
Irail urriko liburu gustukoenak
 
Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1Katalogazioak dbh 1
Katalogazioak dbh 1
 
Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-Liburutegikogidaarreiturrep p-
Liburutegikogidaarreiturrep p-
 
Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-Liburutegikogidaezenarrop p-
Liburutegikogidaezenarrop p-
 
Hasiera
HasieraHasiera
Hasiera
 
Ikasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenakIkasturteko gustukoenak
Ikasturteko gustukoenak
 
Maiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenakMaiatzeko gustukoenak
Maiatzeko gustukoenak
 
Rock
RockRock
Rock
 
Musika erdi aroan
Musika erdi aroanMusika erdi aroan
Musika erdi aroan
 
Musika elektronikoa
Musika elektronikoaMusika elektronikoa
Musika elektronikoa
 
Musika aintzinaroan
Musika aintzinaroanMusika aintzinaroan
Musika aintzinaroan
 
Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)Klasizismoa (mikel garcia abad)
Klasizismoa (mikel garcia abad)
 
Klasizismoa
KlasizismoaKlasizismoa
Klasizismoa
 
Jazz
JazzJazz
Jazz
 
Heavy metal
Heavy metalHeavy metal
Heavy metal
 
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
Hard rock eta heavy metal( presentazioa)
 
Erromantizismoa
ErromantizismoaErromantizismoa
Erromantizismoa
 

Katalogazioak batx 1

  • 1. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala: «Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin-mina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan».
  • 2. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Nobela honek Bedania izeneko herri txiki batean dauden bi baserrien historia kontatzen du. Babilonia eta Moabe San Juan eta San Antonio mendien artean dauden bi baserri dira. Horregatik, istorioa bi zatitan banatuta dago: batean, Moabeko Margarik Lurruspeko Marirekin izaten dituen elkarrizketak azaltzen dira, eta, bestean, Babilonia baserrian dauden gertaerak.
  • 3. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deituko genukeen sentimendu batez. Horrela definitu zuen Aingeru Epaltzak sentipen hori, argitaratu zeneko hamar urte bete zirenean: "Orduko lilura, bere horretan zegoen, batere apaldu gabe. Lilura, haren orrialdeek ageri duten kosmopolitismoak. Lilura, idazkera dotore nahastezinak, egilearen ama-hizkeraren eta gure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak. Lilura, esaldi zehatz neurtuen elkar josketak isurtzen duen manierismoak. Lilura, hasi eta buka, istorio bakoitza bideratzerakoan erakusten duen birtuosismoak". Ipuin-bilduma honek sortu dituen laudorio ugariak bezain esanguratsua da euskal literatura osoan izan duen eragina, Narrazioak irakurri ondoren ezin baita berdin idazten jarraitu; beharbada ezingo duzu mundua berdin ikusten segitu.
  • 4. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Futbolaren munduan girotutako nobela umoretsu eta kritikazkoa idatzi du Joan Mari Irigoienek. Eneko Ortegak txikitatik eduki du garbi futbolaria izan nahi zuela, bazituen dohainak eta horretara bultzatzen zuen inguruak ere. Arrakasta lortuko du: Reala eta Bartzelona, Euskadiko zein Espainiako selekzioaren elastikoak jantziko ditu; diruarekin batera ospea, emakumeak eta beste lortuko ditu, baina baita arrakastaren zama ezagutu ere.
  • 5. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten dizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edo sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin eta mamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua.
  • 6. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Etxe-okupazioak, asanbladak, rock eta punk musika emanaldiak, amodioa, drogak, polizia, manifestazioak,... baina batez ere Azkoitiko gaztetxea da protagonista liburu honetan Nikoren eskutik, Xepe gaztearen eskutik, eta Pipiren eskutik. Pipi idazlea bera da. 1984-86 da urte-sasoia.
  • 7. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu mingarri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago. Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.
  • 8. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Warner gazte hitler-zale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero. Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspensea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz-oztopo azken liluragarriraino. Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.
  • 9. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik. Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan.
  • 10. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Gaztetxea, rock erradikal taldeak, betiko tabernako betiko koadrila, prentsa horiko kazetari zuria, poliziak eta ertzainak, politiko boteretsu bezain ahulak eta prostituta jonkia dira Montoiak elkarren artean behin eta berriro nahasten eta askatzen dituen pertsonaiak, komedia bat osatuz. Desagertze bat haritzat, tentsio uneari egoki eutsiz eta umore onez eta ironia zorrotzez lotzen duen istorioa da hau: ezaguna zaigun mundu baten kronika posibleetako bat. Litekeena. Fikzioa baldin bada, errealitateari esker baita.
  • 11. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte izan zitueneko uda. Egunero joaten zen itsaslabarrera, bakardade bila. Behin, ustekabean, etxe bat aurkitu zuen itsaslabarrean. Uda hartan, Joanak amodioa ezagutu zuen, baina baita misterioa, beldurra eta heriotza ere. Horixe da bere koadernoan idatzi eta kontatu diguna. Horixe da liburu hau. Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria 2002.
  • 12. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK 'Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. 'Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera'. Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. 'Eta norekin joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?', galdetu nion. 'Nekanerekin. Senarrak utzi berria hura ere'. 'Nekanerekin? Ez duzu apenas ezagutzen ba'. 'Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu nolakoak diren ametsak', erantzun zidan. Une horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. 'Nolako gauzak amesten dituzun, neska...', esan nion belarrira'. Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea. Isilunea ez zen oso luzea izan. 'Noiz kontatu behar diozu gure artekoa Arantzari?', bota zidan, espero nuen bezala. 'Laster', erantzun nion Nekaneri, 'oso laster. Nire azken liburuko kontrazaleko ipuina zuzentzen didan bezain laster'.
  • 13. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Literaturarako grinaz, bizipozez amodioan, Erresistentzian borrokan, kuraiaz presoaldian... Robert Mussche idazlearen izaera eskuzabalak zirrara sortzen du, baina baita larritasuna ere. Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean.
  • 14. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Gretak bazekien gizonekin zuen harremana aterkiekin zuenaren berdin-berdina zela. Haien beharra zuen, baina euria ari zuenean bakarrik oroitzen zen haiekin. Milaka euritako galdu zituen Gretak bere bizitzan. Izan ere, euria ari zuenean beti oroitzen zen etxetik guardasola hartzeaz, baina kasualitatez norabait sartu eta irteterako ateri bazen, ahaztuta uzten zuen beti aterkia. Gizonekin berdin-berdina gertatzen zitzaion. Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale zarpai-lak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Sue-dia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin li-buru bat egiteko. Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari ote duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai elurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia guztiarekin, baita zuritasun horren hustasun lazgarriare-kin ere. Alde horretatik, suediarrez ez baizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez.
  • 15. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara goxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozu sexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi eta noiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarien iturri nagusia. Hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako liburua da Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz pieza osatzea. Egunerokotasun eta absurdoaren artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri honetan, izenik ez duen hiri bateko jende anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea, norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era berean, desira ezkutuen ametsa.
  • 16. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira TWIST nobelako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.
  • 17. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batena adoleszentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamenduetara joaten ziren bitartean - fraideekin, noski -, beraiek - itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikak egiten zituzten mendian edo Sbinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...
  • 18. AZKEN KATALOGAZIOAK BATXILERATOAK La seducción que despliega el olor es implacable: se instala en nosotros y sella su poderío en los tejidos de la memoria. Jean-Baptiste Grenouille tiene su marca de nacimiento: no despide ningún olor y por ello hace temer la presencia de algún demonio. Al mismo tiempo posee un don excepcional: un olfato prodigioso que le permite percibir todos los olores del mundo. Desde la miseria en que nace, abandonado al cuidado de unos monjes, Jean-Baptiste Grenouille lucha contra su condición y escala posiciones sociales convirtiéndose en un afamado perfumista. Crea perfumes capaces de hacerle pasar inadvertido o inspirar simpatía, amor, compasión... Para obtener estas fórmulas magistrales debe asesinar a jóvenes muchachas vírgenes, obtener sus fluidos corporales y licuar sus olores íntimos. Su arte se convierte en una suprema e inquietante prestidigitación. Patrick Süskind, convertido en maestro del naturalismo irónico, nos transmite una visión ácida y desengañada del hombre en un libro repleto de sabiduría olfativa, imaginación y enorme amenidad. Su persuasión iguala la de su personaje y nos propone una inmersión literaria en el arco iris natural de los olores y en los turbadores abismos del espíritu humano.