1. Egun honeetan,eskolan gauza askotaz ohartu naz eta ez dot ulertzen.
Zergaitik da nesken kolorea larroxa ala morea eta mutilen kolorea gorria
ala urdina?
Zergaitik neskak soinketako orduan taldean alkarregaz dagozanean
besarkatxen eta mosuak emoten hasten dira eta ostera mutilak ostekoak
ematen?
Zergaitik mutilak eskolan denbora librean futbolera jokatzen dabe eta
neskak panpinetara ala zelai erreetara?
Zergaitik neskak etxean mutilek baino gehiago laguntzen dabe gurasoei?
Zergaitik neskak ule luzea eroaten dabe eta mutilek zergaitik eroaten dabe
ule laburra?
Zergaitik neskak atzazalak pintatzen dabez eta mutilek zergaitik ez dabez
pintatzen?
Zergaitik neskak poltsak eroaten dabez normalean eta zergaitik mutilak
gordetzen dabe dena poltsikoetan?
Zergaitik neskak mutilek baino errespetu gehiago daukie? adibidez:neskak
ez dabe puskerrik botatzen ezta korroskadarik ostera mutil batzuk bai
Zergaitik mutilak mueble bat aldatu behar danean zergaitik egiten dabe
beti gauza horrek?
Zergaitik neskak mutilei jotzen badeutse ez da gertatzen ezer eta mutilek
neskeei zeozer egiten badeutze munduaren amaiera da?
Zergaitik neskak zeozer entzuten dabenean gauean zergaitik joan behar
dira beti mutilak ikustera?
Zergaitik neskak,adibidez:kastilo batean bizi dira eta zergaitik joan behar
dira mutilak berarengana hainbeste borroka egiten berari erreskatatzeko?