2. Karga elektrikoak
• Inguruko objektu
guztiek dituzte karga
elektrikoak; bai gure
gorputzak bai urrun-
urruneko izarrek.
• Bi motatako karga
elektrikoak daude:
karga elektriko
positiboak eta karga
elektriko negatiboak.
3. Nola kargatzen dira gorputzak?
Inguruko objektu guztiek karga positibo eta karga negatibo
kantitate bera dute; hori dela eta, elektrikoki neutroak direla
esaten dugu.
Baina karga negatiboak oso erraz pasa daitezke gorputz batetik
bestera. Esate baterako, hori gertatzen da bolaluma bat zapi
baten bidez igurztean.
Hortaz:
● Gorputz batek karga negatiboak galtzen baditu, karga
positibo gehiago ditu karga negatibo baino. Positiboki kargatuta
geratzen da.
● Gorputz batek karga negatiboak hartzen baditu, karga
negatibo gehiago ditu karga positibo baino. Negatiboki kargatuta
geratzen da
4. KARGA ELEKTRIKOEN ARTEKO
INDARRAK
Mota bereko karga elektrikoek
elkar aldaratzen dute. Hau da, bi
objektuk karga positiboa edo karga
negatiboa badute, elkarrengandik
urruntzen dira.
Karga desberdineko objektuek,
aldiz, elkar erakartzen dute.
Hortaz, negatiboki kargatutako
objektu batek eta positiboki
kargatutako beste batek elkar
erakartzen dute
¿Qué es la electricidad?
5. IMANAK ETA MAGNETISMOA
Iman esaten zaie burdinaz eta beste metal
batzuez egindako objektuak erakartzen
dituzten objektuei.
Imanak zenbait objektu erakartzeko gai dira,
eta propietate horri magnetismo deitzen da.
Bi mota daude:iman naturalak (magnetita) eta
iman artifizialak dira.
Iman guztiek bi eremu dituzte: ipar polo
magnetikoa eta hego polo magnetikoa. Eremu
bakoitza kolore baten bidez adierazten da.
Bideoa: El magnetismo
6. Bi iman elkarrengana hurbiltzean, elkar erakartzen edo
aldaratzen dute:
● Kontrako poloak aurrez aurre ipiniz gero, imanek elkar
erakartzen dute.
● Polo berdinak aurrez aurre ipiniz gero, imanek elkar
aldaratzen dute.
Lurrak iman erraldoi baten gisa jokatzen du. Lurraren polo
magnetikoak Ipar polotik eta Hego polotik hurbil daude.
Elektroimana korronte elektrikoa garraiatzen duen burdinazko
edo altxairuzko objektua da.
Bideo: El mundo de Beakman. Electroimanes.
7. Simulación de una brújula
Bideo: ¿Por qué la aguja de una
brújula marca el norte?
8. KORRONTE ELEKTRIKOA
Korronte elektrikoa karga elektrikoek material
batean zehar egiten duten higidura ordenatua
da. Karga horiek negatiboak dira.
Kargek energia
elektrikoa garraiatzen
dute argia, higidura
edota beroa lortzeko.
Zenbat eta karga
gehiago higitu, hainbat
eta intentsitate
handiago.
10. Hori ez gertatzeko, materialak
daude.
Material guztiek ez dute berdin
eroaten korronte elektrikoa. Bi
motatako materialak daude:
Material eroaleak: korronte
elektrikoa ondo eroaten dute.
Adibidez: kobreak eta metalak.
Material isolatzaileak :
korronte elektrikoa ez dute
ondo eroaten. Adibidez: goma,
plastikoa edota zura.
12. ZIRKUITO ELEKTRIKOAK
Zirkuitu elektrikoak elkarren artean konektatutako
hainbat elementuz osatuta daude.
Sorgailua: korronte elektrikoa sortzen du. Pilak
Kableak: korronte elektrikoa transmititzen du.
13. Bonbillak: korronte elektrikoa bihurtzen
dute.
Etengailua: beraren bidez kontrolatzen da
noiz higitzen den korrontea eta noiz ez.
Korrontea higitzeko zirkuitoa
itxita egon behar da; osagai
guztiak konektatuta.
14.
15. SORGAILUAK
• Pilak: sorgailu bakunenak dira eta agortu egiten dira.
• Bateriak: karga daitezke.
• Zelula edo panel fotovoltaikoak: argia korronte elektrikoa
bihurtzen dute.
• Alternadoreak eta dinamoak: tresna batek birak eginda
sortzen dute korronte elektrikoa.
SARE ELEKTRIKOA
Tresna elektriko askok sare elektrikora konektatzen dira,
entxufearen bidez.
Etengailua sakatzean, korronte elektrikoa zirkuituan zehar
higitzen da eta tresna funtzionatzen da.
Hormako entxufeak, normalean, bi zulo ditu; zulo batetik
ateratzen dira eta bestetik sartzen dira karga elektrikoak.