01 zer da artea teoria, funtzioa eta merkatua_sarrera gaia_LAURO IKASTOLA
1. SARRERA GAIA: ARTEAREN TEORIA, FUNTZIOA ETA MERKATUA
zer da
ARTEA?
Teoria, Funtzioa
eta Merkatua
ARTEA IDEIEN TRANSFORMAZIOA A
ATAL HONETAN:
Artea-obra mugagaitza da.
Errenasaintza garaian gaur baino errazago
definitzen zen. Orduan arkitektura, eskultura eta
pintura lanek osatzen zuten artea batezere.
Gizartea garatzen joan zen bezala, arte-
produkzioa ere zabaldu egin da. Honela sortu
zaizkigu zinema, bideoa edo informatikaren
bidez egindako artelanak.
Dena dela, gizakiak garai eta kultura
guztietan sortu du artea. Oso zaila da aurkitzea
arte-obrarik gabeko kultura bat. Beraz arteak
oinarrizko funtzio bat betetzen du gizartean.
Lehenbiziko hurbilketa bezala esan
dezakegu artea materia edo ideien
transformazio bat dela objektu, espazio eta
portaera eder edo sakonagoak sortzeko.
Definizio honetan egungo arte kontzeptuala ere
kontutan hartu dugu, horrehatik aipatzen dugu
ideien transformazioa ere.
Gizakia animaliarengandik bereizten
duena kalitate-sena, kalitatearen bilaketa da
hain zuzen. Animaliak desira hutsei jarraikiz
jokatzen du, gizakia berriz bere barneko eta
inguruko arrazoiak ezagutzeko beharra
sentitzen du, ondoren errealitate hauek
kalitatearen bidez aurreratu ahal izateko. Artea
kalitatearen adierazbide zuzenetakoa da:
espazio egokiak, sentikortasuna, komunikazioa,
edertasuna sortzen ditu.
“Eder” hitza ezin daiteke ulertu artean
era tradizional batetan. Ederra ez apaindurazko
zentzuan baizik eta errealitatearen edo egiaren
sakontze bezala. Esate baterako, Goyaren
“Pintura beltzak”: hauen edertasuna gizakiaren
ahuldade, beldul eta bizioak salatzean datza.
Artea Aktibitate bizia da: dinamikoa
eta misteriotsua. Erraz konturatzen gara teknika
batzu menperatzearen gainetik dagoela. Migel
Angel edo Velazquezen inguruan bazeuden
eskolak beraiek adinako teknika lortu zutenak.
Gaur egun, bigarren mailako artista hauen obra
eta aipatutakoena bereiztea nahiko zaila da,
baina historiaren barnean baloratzen
ditugunean kontutan izan behar dugu bere
garaiko gizarteari ez ziotela eman bultzada edo
aurrerapen berdina. Miguel Angel edo Velazquez
bide berriak irekitzen saiatu ziren bitartean,
besteek beren hildotik joatea besterik ez zuten
egin.
Esan dugu artea gizakiaren baliabide
bat dela errealitatea ezagutzeko eta
aurreratzeko. Funtzio hau arte-adierazbide
bakoitzak bere mintzairaren bitartez betetzen
du medio zehatz batzu erabiliz: lerroak, formak,
koloreak, bolumenak, espazioak, fotogramak, …
Hauek edukaitzaileak dira.
Edukina berriz errealitatea da; gizartea
batetan murgildurik bizi da artista eta sortzen
duen obrak bere nortasunaren eta bere
inguruaren errealitatea islatzen digu beti,
artelan hauek figuratiboak nahiz abstraktoak
edo kontzeptualak izan.
1. ARTEAREN TEORIA ETA FUNTZIOA
Plastika Mintegia
Sarrera gaia:
1. Artearen teoria eta funtzioa.
2. Arte-funtzioaren bilakaera
3. Artearen merkatua
4. Abangoardia - mugimenduak
Artea:
Atal honetan artea zer den aztertzen da,
gizakiak dituen sentimenduei aterabide formal
bat dela ikusiko da
2. ZER DA ARTEA?| 2
Esate beterako, karratu huts eta kolore
primarioak soilik erabiltzen dituen
“Neoplastizismoa” abstraktoak bere garaiko
gizartearen errealitate bat adierazten digu:
Lehen gerrate nagusiaren ondoren sortutako
krisiarena. Mugimendu honetako artistek
ikusten nazionalismo itsua eta norberakeriak
kalte handia dakartela. Beraz arte-mintzaira
objektibo eta unibetsal bat sortu behra da:
Forma garbi eta inpertsolanak aukeratzen
dituzte. Honela formalismo horren sustraietan
dagoen errealitate sakona azaltzen zaigu.
Bestalde
edukitzaileak eta edukina
oso elkarloturik doaz.
Elkarrekiko eragina
zuzena denez, bien arteko
banaketa artifiziala da.
Goyarengan adibidez ikus
dezakegu era garbian
tratamendu ezberdin bat
ematen diela gorteko
enkargu ofizialei eta bere
fantasiarako sortutako
artelanei. Hauen
pintzeladak oso askeak dira eta formek
desitxuraketa gogora bat jasatzen dute. Lan
ofizialek berriz teknika askoz birfinguagoa
azaltzen digute.
XX. menderarte idatzi diren arte-
historiek oso gutxi sakondu dute artean. Datuak
biltzen dituzte batipat eta sarritan pasadizo
bitxiak ere. Esate baterako Michel Angeloren
“Sixtoren kapera” ko artelanak aztertzean
eskeintzen den jakintza era honetakoa da:
zenbat denbora eman zuen obra hau egiten,
materialetan gastatutako kopurua, ze irudiak
azaltzen diren eta zenbat aldiz edo nola jantzita,
nork egin zuen kontratua eta abar …
Era honetan historiak ez du
interpretatzen obraren kontextua ezta
artistaren behar edo nahiak ere. Bestalde
egungo historiak baditu joera biziotsu batzu;
bere kontzepzioa zentralista eta mekaniko egia
da gehienetan:
Europar artea beste kulturetako
arteen gainetik jartzen da.
Kultura ezberdinetan sortzen diren
artelanak ez dira erlazionatzen (Afrika,
Ekialdia,…)
Arte nagusien (arkitektura, eskultura
eta pintura) ondoan dauden arte
erabilgarriak (altzarien diseinua,
keramika, tapiza, …) baztertu eta
ahaztu egiten dira.
Artelana ale bakarra izatearekin
parekatzen da. Beraz, egungi masa
baliabideak (kartela, komikia,
telebista, …) arte purutzt ez dira
hartzen.
Arte historiak artelanaren sorrera, bere
kontextu sozial eta ekonomikoa, beste
obratatik jasotako eraginak eta ondoren
sortuko dituenak aztertu behar ditu
metodologia baten bidez nahiz eta jakin
objetibitate osoa ezin daitekeela lortu.
Honela sarritan gertatu da artista edo
estilo bati buruzko balorazioa aldatu egin
dela. Esate baterako Neoklasizismoko
garaian (XVIII. Mendearen bigarren
erdialdea eta XIX.aren hasiera) estetika
klasikoa bakarrik miresten denez,
Errenasantza bukaeran sortutako
Manierismoa eta Barrokoa gaitzesten dira.
XX. Mendeak ostera klasizismaren aurka
joan eta Manierismoa eta barrokoa
birbaloratu ditu.
Bere metodologia eratzeko eta
osatzeko artearen historis beste
ezagutzaz laguntza da:
Ikonografia: irudiak aztertzen
ditut; esate baterako
amabirjinaren tratemendua estilo
ezberdinetan zehar, …
Soziologia: artealanaren
ingurunea ikertzen du; nortzu
diren artisten bezeroak, …
Psikologia: artista edo ikuslearen
motibazioak aurkitzen saiatzen da,
…
Estadistika: aztertuz adibidez
zenbat aldiz azaltzen den gai bat
etab,…
ARTEAREN HISTORIA ETA METODOLOGIA
Jarraipena
Espainiakoerregenerretratua, 17 ¿???
Frantzisko Goya.
Saturno bere sema
jaten,Pinturabeltzak, 18 ¿?
Frantzisko Goya.
Sixtorenkapera, Miguel Angel, 14??