4. Tximeleta bere etxera ere joan zen, baina bapatean, ideia bat bururatu zitzaion: paseo bat ematea. Zelaira urten zuenean, harrituta gelditu zen bere lagunak elkarrekin jolasten zeudelako eta berari etxera joan behar zirela esan ziotelako.
5. Oso triste jarri zen berarekin ez zutelako egon nahi konturatu egin zenean. Orduan bere paseoa ematen jarraitu zuen. Halako batean konturatu zen bere hanketan mantxa ilun bat itsatsita zuela. Tximeletak ez zekien hori bere itzala zela.
6. Oso bildurtuta zegoela, handik alde egitea erabaki zuen, baina pixka bat mugitzen zenean itzala bere atzetik jarraitzen zuen. Tximeletak ez zekien zer egin, edozein tokira joanda beti itzala berarekin zegoen. Asko pentsatu gabe, korrika hasi zen. Tximista bezain azkarrago hegan egin zuen atzeraka begiratu gabe. Izerditan blai bukatu zuen handik honera ibili ondoren eta gelditu zenean, itzalak bere ondoan jarraitzen zuen.
7. Azkenean tximeleta itzalari begira jarri zen eta orduantxe konturatu zen ez zela triste eta bakarrik sentituko eta lagunak egin ziren. Tximeleta eta itzala egunero parkera joaten ziren jolastera.
8. Egun batean jolasten zeuden bitartean, tximeletaren lagunak azaldu ziren eta tximeletari esan zioten oso gaizki portatu zirela berarekin eta handik aurrera beraren lagunak izango zirela eta inoiz ere ez zutela berriro ere bakarrik utziko.
9. ...Eta hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila. Debako plazan.