1. PLASTIKA ETA IKUS HEZKUNTZA 3 – 3. ebaluazioa
FORMA
Forma batean bereizi daitezke:
Forma pertzeptuala: gure begiek ikusten dutena (ingeradak
zehazten duena)
Egitura forma/konfigurazio-forma: formaren barne egitura
Formaren ezaugarriak dira:
Konfigurazioa: forma “osoa” da ez bakarrik
atal ezberdinen batura, eta nolabaiteko
organizazio maila du. Atalen aldaketak/
alterazioak formaren konfigurazioan eragingo
du, adierazpena/ esangura aldatuz. Forma
ataletan deskonposatzen bada
deskonfiguratuta hautematen da.
Tamainua: formen arteko
harremanaren eta konparazioaren
araberakoa da (handiagoa ala
txikiagoa)
Posizioa: forma batek espazioarekiko/
ikusmen eremuarekiko duen
harremanarekin du zerikusia; forma
honekin harremanatzen dugunean
zehaztu dezakegu posizioa.
2. Formaren pertzepzioan eragiten duten faktoreak dira:
1. Erraztasuna, esfortzu gutxi suposatzen duten irudiak errazago hautematen
dira
2. Esperientziak eta ideien asoziazioek forma bat ala bestea hobeto
hautematen lagunduko dute
3. Forma inguratzen duten elementuek ere eragiten dute formaren
pertzepzioan (kolorea, ehundura, argia…)
4. Elementuaren ordenazioak pertzepzioa trabatu dezake (figura-hondoa
harremanak, irudi anbiguoak…)
Forma onaren legea:
Ez dugu edonola, modu kaotikoan hautematen forma
Adimenak hautemandako datuak hauei egitura eta
ordena ematen dieten arauen arabera antolatzen ditu;
adimenak nahiago ditu forma egituratuak, simetrikoak,
orekatuak, sinpleak, “onak”
Hainbat teoria daude ikusmenaren hautematearen
ikerketetan oinarrituak (Gestalt)
(FORMA aurkezpenean 11. diapositibatik 24.era formaren pertzepzioaren arau nagusi /oinarri
batzuk dituzue, aurreko bi puntuak baldintzatzen dituztenak; irakurri, bestea ulertzeko
lagungarri da; bestalde, ulertu diseinuaren irizpideak neurri handi batean fenomeno honetan
oinarritzen direla; orain arte klasean egin ditugun ariketetarako planteatutako zenbait irizpide
ere)
a. Osotasunaren legea
b. Lege estrukturala
c. Lege dialektikoa / figura-hondoa
d. Kontrastearen legea
e. Kontrastearen legea
f. Itxitura legea
g. Ixte/osatze legea
Prägnanz legea (“forma ona”) Irudien pregnantzia
a. Sinpletasun legea
b. Kontzentrazio /simetria /oreka legea
c. Birkhoff-en printzipioa
d. Jarraikortasun legea
e. Ingeradaren legea
f. Topologia inbariantzia
g. Maskaratze, barneratze, kamuflaia printzipioa
3. Taldekatze legeak:
a. Hurbiltasunaren printzipioa
b. Antzekotasunaren printzipioa
c. Mugimendu koordinatuaren legea
d. Norabide jarraikortasunaren legea
Hierarkizazio printzipioa:
Formak zenbat eta hierarkizatuagoak dituen bere atalak,
kuslearen begirada nagusienetik osagaietara zuzenduz,
pregnanteagoa izango da.
beheko irudian begirada eskuinetik ezkerrera zuzentzen dugu,
eskuineko zirkulua ezkerrekoari gainjarria hautematen delako
Esperientziaren legea:
Formak zenbat eta gehiagotan ikusten
ditugun orduan eta errazago
hautemango ditugu
• Gainera, osotasunak gure esperientziaren
arabera hautematen ditugu.
4. Forma motak: aukeratu irudi bakoitzarentzat egokien zaion kontzeptua:
Sinbolikoak•Forma estilizatuak•Figuratiboa•Abstraktua• Geometriko sinplea•Geometriko
konplexua•2D• 3D• Organikoa• Forma anbiguoak•Forma itxia•Forma irekia• Estruktura –
modulua•Forma simetrikoa• Forma positiboak eta forma negatiboak
5.
6.
7. Formaren esanahiak:
Forma organikoak: naturarekin erlazionatu ohi ditugu; berotasuna,
samurtasuna, naturaltasuna, desordena, berezkotasuna…
adierazteko erabili daitezke.
Laukia, karratua … bezalako forma geometrikoek:
(poligonoak, poliedroak) hoztasuna, seriotasuna, ordena,
egonkortasuna… ren zentzua izan dezakete.
Forma geometriko biribilek (esfera, elipsea,
zirkulua…): (esfera, elipsea, zirkulua…)
mugimendua, malgutasuna, grazia…
adierazten dute.
8. LERROA
Lerroaren funtzioak:
o Informatzailea eta deskriptiboa: Objektu baten bolumena (3D/erliebe
efektuak) eta forma deskribatzeko, objektuaren informazioa
trasmititzeko erabili daiteke.
o Antolatzailea: Espazioan marrazkiak edo elementu grafikoak kokatzeko
edo antolatzeko balio du. Lerroaren bidez espazioa banatu daiteke
eremu ezberdinak sortzeko, norabideak seinalatu ditzake, ikusizko
erritmoak sortu daitezke marrazkiari dinamismoa emanez…
o Adierazkorra: Sentsazioak, ideiak, kontzeptuak… adierazi ditzake.
Mugimenduaren ideia komunikatzen duten lerroak marra zinetikoak
deitzen dira.
9. • Ezaugarrien arabera sailka daitezke:
– Zuzenak (bertikalak, horizontalak , zeiharrak , zig-zagean) ala Kurbatuak
– Geometrikoak alaorganikoak/gestualak
– Lodiak ala finak
– Uniformeak ala modulatuak
Lerroak ezaugarrien eta testuinguruaren arabera era askotako espresio
psikologikoak, esanahiak, konnotazioak, adierazten dizkigu:
o Lerro horizontala: Lasaitasuna, baretasuna, deskantsua, oreka,
gelditasuna, egonkortasuna…
o Lerro bertikala: Indarra, goratasuna-oreka-egonkortasuna,
espiritualtasuna, sendotasuna, irmotasuna, dotoretasuna, aktibitatea…
o Lerro zeiharra: Dinamismoa, sakontasuna, urruntasuna, desoreka…
o Zig-zag lerroa: Indarra, dinamismoa, agresibitatea, ezbaia,
kontraesana…
o Irudi batek lerro mota ezberdinak konbinatuta izan ditzake, sentsazio
ezberdinak sortuz: Horizontalak eta bertikalak konbinatuta sentsazio
dramatiko negatiboak eragin ditzake…
10. • Giro harmoniatsuak sortzeko, bolumenak itxuratzeko, ehundurak sortzeko,
planoak zehazteko, objektu nagusiaren presentzia nabarmentzeko/leuntzeko,
espresioak definitzeko… erabili daiteke lerroa. Lerroak espresio plastikoan
garrantzia du; artelan askotan lerroa da obraren ardatz nagusi.
PLANOA
• Bi lerro bertikal paralelo bi lerro horizontal paraleloz ebakiz planoa eraikitzen da
• Konposizio batean planu ezberdinak bilduz 3D efektuak, erliebe efektuak,
urruntasun/sakontasuna… eragin ditzake planuak
Planoaren adierazkortasuna:
– Plano horizontalak baretasun, lasaitasun sentsazioak eragiten ditu ; zoruarekin
lotzen dugu egitura plastikoan oinarria, euskarria ala zeruertza bailitzan.
Horizontaltasuna nagusi den konposizioetan irudi gehienak erdiko eta beheko
aldean biltzen dira.
– Lerroarekin bezala, oreka, izpirituaren goratzea (elementuak zerurantz igotzen
direlako sentsazioa)... eragiten ditu plano bertikalak; goratasun handikoa
denean bere baitara bildu nahi gaituela dirudi (askotan lehen planoan).
11. KOLOREA
Kolorearen esanahia. Lotu itzazu ezkerreko kontzeptuak eskuinean topatuko
dituzun azalpenen artean egokienarekin.
Kolore konnotatzailea kolorearen hautematean sortzen diren
sentsazioak eta emozioak dira.
Kolore sinbolikoa kolorearengandik hautematen dugun
balore subjektiboa izango da, balore
psikologiko eta sinbolikoak dituena.
Kolore psikologikoa kodifikazioa da, fenomeno kulturala.
Kultura desberdinetan koloreen
esanahi sinbolikoa desberdina izan
daiteke.