SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 25
GREZIAR MUNDUA
11.-GREZIAR MUNDUA
KOKAPENA:Greziar, zibilizazioa Balkanetako
pennintsulako kostetan eta Egeo itsasoko
uharteetan zein Mediterranear itsasertzaren zati
handi batetik zabaldu zen.
POLISAK: Greziarrak herri txiki independentetan
antolatu ziren, autonomoak baina guztizek kultura
lotura: hizkuntza eta erlijioa.
GOBERNUA: Lehen polisak aristokrataz eta lurjabe
handiz osatutako gutxiengo batek gobernatzen
zuen.
Gero gutxiengo horrek “GOBERNU OLIGARKIKOAK”
eratu zituen.
K.a V mendean, ATENASEN sistema politiko berria
nagusitu zen: DEMOKAZIA→ hiritarren gobernua.
K.a IV mendean, Mazedoniako erregeak, Greziar
hiri guztiak bere koroaren mende jarri eta haren
semeak: ALEJANDRO HANDIAK, inperio handi bat
sortu zuen, Greziar kultura hedatuz beste
zibilizazio batzuetarantz.
1.- GREZIAR MUNDUAREN SORRERA
1.1.- INGURUNE FISIKOA:
• Greziar zibilizazioa Balkanetako Penintsulan eta Egeo itsasoko kostaldean sortu zen.
• Erliebe menditsua zen, haran estuak, beraz elkar komunikatzeko zailak
• Klima bero eta lehorrak MEDITERRANEAR erako nekazaritza ekarri zuen
• Greziar gehienak nekazariak ziren; Arrantza garatu zen itsasaldeagatik eta merkataritza joria izan zuten
• Ingurune fisikoak Greziarren zatiketa politikoa erraztu zuen
• POLISA: hiri batek eta inguruko lurraldeak osatuta zegoen, haran zein uharte bakoitzak estatu independente bat sortzen zuen.
1.2.- ZIBILIZAZIO BERA:
• Polis bakoitza independentea izan arren, Greziarrek kultura bera zutela sentitzen zuten, HELADEA, bi zutabetan oinarrituta HIZKUNTZA
eta EERLLIJIOA.
• Denek hizkuntza bera erabiltzen zuten
• ILIADA eta ODISEA poemek (Homero) lehen erregeen balentriak kontatzen zituzten eta greziarren heziketaren oinarria ziren.
• Greziarrek POLITEISTAK ziren, denek jainko-jainkosa berak gurtzen zituzten, hauek hilezkorrak ziren eta ezohizko ahalmenak zituzten.
• Jainko-jainkosak ANTROPOMORFIKOAK ziren, fisikoki eta psikoki gizakien antza zuten: jan, maite, barre, negar edo borroka egiten
zuten.
• OLINPON bizi ziren, mendi sakratuan eta ZEUS zen jainko gorena.
1.3.- LEHEN GREZIARRAK.
• K.a 2000 urte aldera, iparraldetik herri indoeuropar bat iritsi zen Greziako lurraldeetara: AKEARRAK. Herri horri Mizenastar izena eman
zitzaion, hiri garrantzitsuena MIZENAS zelako
• MIZENAS ZIBILIZAZIOA: harresiz inguratutako hirietan bizi ziren; brontzezko armak eta gerrarako gurdiak erabiltzen zituzten;
merkataritza harremanak izan zituzten Asia Txikiarekin
• K.a 1200 urte aldera, Iparraldetik beste herri bat DORIARRAK etorri eta Grezian kokatu ziren.
• Hiri asko konkistatu eta talde nagusi berria izan zen
• Doriarrak estututa, Akear askok Asia Txikiko Kostalderantz jo zuten eta hainbat hiri sortu zituzten
2.- GREZIAR POLISAK
2.1.- POLISA: HIRI ESTATUA
• Greziar mundua, independenteak ziren POLIS izeneko hiri-estatu txikietan zegoen antolatuta.
• POLIS bakoitzak: - hiria bera, herri batzuk eta inguruko lurrak biltzen zituen.
- legeak, dirua, armada eta gobernua ere bazituen.
- bi alde desberdin zituen: AGORA plaza handia, hiriko beheko aldean, non etxebizitzak, dendak eta eraikin
publikoak zituen inguruan
- Goiko aldea: AKROPOLIA arrizkua izanez gero babesteko lekua zen, eta eraikin erlijioso nagusiak bertan
zeuden..
• Beharrezkoa zen Polis baten lurraldea, begi kolpe bakar batez ikusi ahal izatea, defentsa errazteko.
• Kokapen ona izatea, itsasotik eta landatik hurbil, segurtasunagatik eta premiako gaiak eskuratzeko aukeragatik.
2.2.- POLIS ARISTOKRATIKOAK
• Lehen polisetan gobernu OLIGARKIKOA zuten, ARISTOKRATA gutxi batzuek osatua:
-horiek, nekazaritza jabe handiak ziren.
-nekazariak mende zituzten
-gerra elitea osatzen zuten.
• Gainerako, gizonezko hiritarrek, hiriaren armada osatzen zuten eta BATZARREAN bil zitezkeen, haien iritziak entzun egiten
ziren soilik.
• Gobernu mota hori, ez zen inoiz aldatu hiri batzuetan, adb. ESPARTAN.
• K.a VI mendean, GIZARTE MATXINADA larriak gertatu ziren aristokraten boterearen kontra.
2.3.- DEMOKRAZIARAKO EBOLUZIOA:
• Atenas hirian, nekazaritza merkataritza eta eskulangintza garatzearen ondorioz, hiritar askok dirua lortu zuten, hornidura
militarra erosi eta hiriaren defentsan parte hartu zuten (HOPLITAK). Ordainetan, gobernuan esku hartzeko eskatu zuten.
• Politikan, ERREFORMA sozialak eta politikoak egin ziren herriaren alde.
• K.a VI mendean, zenbait erreformatzailek (SOLON), zorren ondoriozko esklabotasuna indargabetu zuten, eta hiritar guztiek
hiriaren gobernuan parte hartzeko eta legearen babesa jasotzeko eskubidea ezarri zuten.
• Erreforma horiek azkenean, gobernu mota berri bat ezartzea ekarri zuten, DEMOKRAZIA → hiritarrei zegokien boterea.
3.- GREZIARREN KOLONIZAZIOAK
3.1.- KOLONIZAZIO ARRAZOIAK
• K.a VIII eta VI mendeen artean Greziako hirietako biztanle ugari Mediterraneo itsasoko eta ITSASO BELTZEKO kostaldera joan ziren.
• Merkatariek horietako lurralde asko ezagutzen zituzten METALAK lortu nahian, bertatik ibiltzen baitziren.
• Nekazariek, lur eskasiagatik, jasaten zuten miseriagatik eta zorregatik eta esklabo bihurtzeko beldurrez, jatorrizko hiriak utzi, alde
egin eta KOLONIAK sortu zituzten, jatorrizko hiriak imitatuz.
• Greziako polisetako gobernuek, migrazio uholde hori antolatu zuten, abantailak ekartzen zizkielako hiriei:
- langabeetatik libratzen ziren
- joaten zirenendako ontziak egitea, diru iturri ona zelako.
3.2 GREZIARREN HEDAPENA:
• Greziarrek, kostaldetik ibili ziren, ontzi arinak erabiliz, produktuak ateratzeko, salerosketan aritzeko eta toki egokien bila.
• Polis berriak, jatorrizko hiriaren (METROPOLIAREN) KOLONIAK ziren; guztiz independenteak izan arren, merkataritza eta kultura
loturak zituzten Metropoliarekin
• Mediterraneoan kokatutako batzuk:MAGNA GREZIA (Sizilia) Italian garrantzitsuenetakoa; MASSAILA (Marsella) eta gero Ekialdera,
• Itsaso Beltzetik hedatu eta kolonia ugari ezarri zituzten.
3.3.- GREZIARRAK IBERIAR PENINTSULAN:
• K.a VII mendean,sortu zituzten lehenengo KOLONIAK
Greziarrek, Iberiar Penintsulako Mediterranear kostal-
dean: RHODE, EMPORION, HEMEROSKOPION eta
MAINAKE izan ziren.
• Kolonietatik merkataritza arrakastatsua ezarri zuten
• Salerosketa produktuen artean: urrea, zilarra, kobrea,
eta eztainua ziren.
• Greziarrek AURRERAPEN handiak ekarri zituzten herri
horietara:
- Mahatsondoak eta olibondoak hedatu.
- Teknika berriak: - tornu zeramikoa
- burdinaren metalurgia
- dirua zein idazkuntza sartu ziren.
4.- ATENASKO DEMOKRAZIA
•SOLONEK bultzatuta K.a V mendean, Atenas demokrazia bihurtu zen; hau da, hiritarrek (Demos) gobernatutako hiria.
4.1.- ERAKUNDE DEMOKRATIKOAK:
•BATZARRA edo EKLESIA: Akropoliaren ondoko muinoan (PNIX) biltzen
ziren: -legeei buruzko botoa eman
- aurrekontuak kontrolatu
- gerra deklarazioak erabakitzeko.
•MAGISTRATUAK.
- Batzarrak aukeratutako hiritarrak ziren; herri arazoen ardura zuten.
•ESTRATEGAK→garrantzitsuenak ziren: kanpo politika, eta armada
zuzentzen zuten.
•ARKONTEAK→ zozketaz aukeratuak
auzitegiko zein erlijio zeremonietako buru izaten ziren.
•BESTE ERAKUNDE BATZUK:
•HERRI AUZATEGIAK (HELIEA)→urtero 30 urtetik gorako 6.000 hiritar aukeratuak, JUSTIZIA egiteko.
•BULEA→ zozketaz 500 hiritar aukeratzen zituzten: LEGEAK egiteko eta MAGISTRATUAK kontrolatzeko.
4.2.- DEMOKRAZIA MUGATUA: GIZARTE DESOREKA:
•Atenazko demokrazia oso mugatua zen, HIRITERREK soilik parte hartzen zuten herri arazoetan.
-Adin nagusiko gizon aske guztiek
- aita hiritarra eta ama Atenastarra
- Politikan parte hartzeko eta legearen babesa jasotzeko
eskubidea zuten.
- Ordainetan, Polisa militarki defendatu, zergak ordaindu.
EZ HIRITARREK
-Erabaki politiko eta ekonomiko guztietatik at zeuden.
→ - GINEZEOAN egon eta lan egin, etxeko lanak eta seme-
alabak zaindu.
→ Batez ere ATZERRITAR merkatariak ziren.
→ Ugariak; ez ziren pertsonatzat hartzen.
5.- ATENASEN UNE GORENA
5.1.-PERSIARREN GAINEKO GARAIPENA
• K.a V mendean, Ekialdeko herri batek “Persiarrek”, Asia Txikiko Greziar herriak menderatu zituzten MEDIAR GERRETAN.
• K.a 490an, persiarrak MARATONGO lautadan lehorreratu ziren, baina HOPLITA armada batek atzera egitera behartu zituen.
• Hamar urte geroago, SALAMINAKO itsas borrokan, Atenastarrek berriro garaitu zituzten Persiarrak eta erretiratu ziren Greziatik.
5.2.-ATENAS, GREZIAN NAGUSI
• Persiarren kontra lortutako garaipenaren ondorioz, Atenas nagusi bihurtu zen.
• DELOSEKO LIGA: Atenasek zuzendutako elkartea; Hiriek osatu zuten:
- hiriek zergak ordaindu, Atenasek bildu eta Delosko uhartean gordetzen ziren.
- joritasun handiko aldi bat, hasi ahal izan zuen Atenasek.
• Polis batzuek, Atenasen gehiegikeriazko nagusitasunaz aspertuta, aliantzatik atera nahi izan zutenean, Atenasek ez zien utzi.
• Gainera, ligaren altxorra Atenasera eraman zuen.
• Gainerako polisak beste zerga bat ordaintzera behartu zituen, bere armada eta flota mantentzeko.
• Liga Atenasen INPERIO bihurtua zen.
5.3.- ATENASEN HEGEMONIAREN AMAIERA:
• PELOPONESOKO GERRAK: amaiera eman zion Atenasen hegemonia aldiari.
-Atenas, beste greziar hirien aurka borrokatu baitzen (ESPARTA, ,Korinto…)
• Mende erdi geroago, Mazedoniako erregeak, FILIPOK, ia polis gehienak
menderatuko zituen.
5.4.- ATENASKO AKROPOLIA:
• K.a V mendean, Atenas polis handia bihurtu zen eta nagusitasuna
erakusteko: Hiria edertu eta filosofo eta artistak hartu zituen (PERIKLES)
• AKROPOLIA: lehen Atenastarrak kokatu ziren muinoa zen eta horren inguruan
eraiki zen hiria.
Harresiz inguratuta zegoen, PROPILEO izeneko ate ikaragarri batera eramaten
zuen mailadi batetik sartzen zen.
• PARTENOIA: tenplurik handiena zen, ATENEAri eskainita, hiri babeslea
• Mediar gerretan Persiarrek, Atenas erre ondoren, Atenastarrek berreraiki zuten, harresi handiak jarri zituzten, Akropoliaren
inguruan, eta hau erlijio gune bihurtu zuten.
AKROPOLIA ETA PARTENOIA
• ATENASKO EGUNEROKO BIZITZA:
•ATENAS: Greziar hiri gehienak bezala, harresiz inguratuta zegoen.
Kale estuak, bihurgunetsuak eta usain txarrekoak zituen.
Ez zegoen estoldarik, ez eta zaborra biltzeko sistemarik. Ura urria zen.
•ETXEBIZITZA: Patio nagusi baten inguruan eraiki ohi ziren
Patio horretatik irekitzen ziren geletara sartzeko ateak.
Hormak lasto-buztinezko adreiluzkoak eta egurrezko habez sendotuta zeuden.
Solairu bat edo bi zituzten, material arinez eraikita, horregatik lapurrek errez sar zitezkeen
Gela guztiek patio edo arkupe nagusi batera ematen zuten eta altzari gutxi zituzten.
GINEZEOA: Emakumeentzako zegoen gunea zen, etxe barruan
ANDROIA: Gizonentzako gunea.
•FAMILIA:Aita zen familia burua
- Emakumea: aitaren mende ezkongabea zenean
senarraren mende ezkondu ondoren
seme nagusiaren mende, alargunduz gero
-Gutxi ateratzen zen kanpora eta beti lagunduta izan behar zen
- Erlijio ekitaldi publikoetara joaten zen baina denbora gehiena etxean ematen zuen.
- Seme-alabak amarekin bizi ziren ginezeoan 7 urte bete arte, gero mutikoek heziketa jasotzen zuten eskolan, 18 urterekin
“EFEBOAK” ziren, bi urteko soldadutza egin eta HIRITAR zirela aitortzen zitzaien.
- Neskatoak amarekin jarraitzen zuten, etxeko lanak ikasten.
- ABERATSEK, PEDAGOGO bat zuten, semeen zerbitzuko esklabo bat, ikasten eta berrikusten erakusteko.
•JANTZIA: Gizonezkoek, funtsezko bi atalez osatua: KHITON, lihozko tunika bat, eta HIMATION, berotzeko kapa bat .
Emakumeak: PEPLOS, izeneko tunika, lotzeko gerriko bat eta sorbaldan, bi krisket erabiliz.
Larruzko sandaliak janzten zituzten eta kapelak eguzkitik babesteko.
•ELIKADURA: Herritar gehienak, zerealen semola, ogia, gazta, arraina, barazkiak, arrautzak, olibak, pikuak eta fruta.
Aberatsak dieta zabalagoa zuten, haragia eta arrainarekin.
6.- GREZIA HELENISTIKOA
6.1.- MAZEDONIAKO ERREINUA:
• MAZEDONIA: K.a IV mendean, Greziatik iparraldera lurralde bakartua zen; monarkia batek gobernatua eta nekazaritzari emana.
• FILIPO IIa erregeak, Peloponesoko gerraren ondorioz, armada indartsu bat lortu “FALANGEAK”eta Greziako hiriak konkistatu zituen
K.a 338an.
• ALEXANDRO HANDIAK, Filiporen semeak, Grezia osoa menderatzea lortu zuen eta aitaren tokia hartu K.a 336an, 20 urte zituelarik.
6.2.- ALEXANDROREN INPERIOA:
• Alexandro, Greziar espiritu eta kulturan hezi zuten, Greziako
hiri guztiak batzea lortu zuen eta Greziarren betiko etsaia konkis-
tatzera jo zuen: PERSIAR INPERIOA.
• 334 eta 323 urteen artean 40.000 laguneko armada batekin,
Persiarrak menderatu zituen, e4ta Ekialdetik INDIARA iritsi zen.
• Alexandroren konkistek aberastasun handia ekarri zuten Greziara,
lurralde askoren jabe eginez eta merkataritza bide berriak eraikiz.
• Alexandroren ametsa: INPERIO BAKARRA egin nahi zuen Europatik
Asiara, greziarren hizkuntzan eta kulturan oinarrituta,lurralde
bakoitzak bere egitura sozialak eta politikoak gorde arren.
6.3.- ERREINU HELENISTIKOAK: ALEXANDRIA:
• Alexandroren heriotza goiztiarrak (33 urte), zapuztu egin zuen inperioa sortzeko haren asmoa.
• Hura hil ondoren, INPERIO IKARAGARRI HANDIA hainbat erreinutan zatitu zen: EGIPTO, MAZEDONIA, MESOPOTAMIA… eta
horietako gobernu mota, ekialdekoa izan zen. Monarkak jainkotuak eta autoritarioak nagusitu ziren.
• Kultura eta hizkuntzak, Greziarrak izaten jarraitu zuten; ERREINU HELENISTIKOAK izenekoak dira.
• ALEXANDRIA: k.A 331 urtean, Niloren deltan, Alexandrok sortu zuen hiria zen.
- Zibilizazio Helenistikoaren sinbolo bihurtu zen.
- Ptolomeo erregeen dinastiak Egiptoko erreinu berriko hiriburu izendatu zuen.
- Greziar moldeko hiria zen, tenpluz eta monumentuz betea.
- ITSASARGI ikaragarria, sekulako liburutegiaren eta portu handiaren ondorioz, Greziar munduko hiririk handiena
bihurtu zen.
- Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko nahasketaren sinbolo ere.
KULTURA KLASIKOAK UTZIRIKOA
• Antzinako Greziarrek eta Erromatarrek sortutako kultura gizadiaren ondare handienetako bat da eta kulturaren oinarria.
• Grezian sortu ziren filosofia, jakintza zientifikoa, kanon artistikoak, Olinpiar jokoak eta, gobernatzeko modu gisa DEMOKRAZIA.
7.- GEZIAR ERLIJIOA
7.1.- GREZIAR PANTEOIA:
• Greziarrek sortutako ERLIJIOAK (politeista) jainko-jainkosen panteoi bat eta mitologia zeuzkan.
• Erlijio horrek,mitoek eta jainko-jainkosek eragin handia izan dute Mendebaldeko arte eta kulturan
• Greziar jainko-jainkosak hilezkorrak ziren eta mendi garaien eta sakratuenean bizi ziren, OLINPO mendian.
• Gizakiak bezala bizi ziren, familiak osatzen zituzten, elkar maite zuten, elkarren aurka borrokatzen ziren, ahalmen izugarriak
zituzten, ez zekiten zer zen gosea, zer nekea…
7.2.-KULTU PRIBATUA ETA KULTU PUBLIKOA:
• Grezian kultu pribatuak oso zeregin garrantzitsua betetzen
zuen, eta familia bakoitzeko aitak zuzentzen zuen, ohikoa zen
tenpluetara joatea, eskaintzak eta sakrifizioak egitera.
• Hiri bakoitza jainko-jainkosa batek babesten zuen, eta hari
KULTU PUBLIKOA egiten zitzaion, sakrifizio eta prozesioekin.
• Kultu PANHELENIKOAK ere zeuden, santutegietan egiten ziren
Kultu ospetsuenak Zeusen ohorez → olinpiar jokoak ziren.
7.3.-ORAKULUAK ETA ZANTZUAK:
• Greziarrak eta Erromatarrak oso superstiziosoak ziren, eta,
edozer garrantzitsu egin baino lehen, jainko-jainkosen nahia
jakin nahi izaten zuten.
• Greziarrek kontsulta egiten zieten ORAKULUEI; PITONISA batek
Apoloren izenean, erantzuten zien. Orakulu garrantzitsueneta-
ko bat Delfosko santutegian zegoen.
8.-KULTURA KLASIKOA
8.1.-PENTSAMENDU ARRAZIONALA:
•Grezia izan zen pentsamendu arrazionalaren sorlekua, fenomeno zailenak giza arrazoiaren bidez azaltzen
ahalegindu ziren.
8.2.- FILOSOFIA, ZIENTZIA ETA ZUZENBIDEA:
•Greziar filosofoak bizitzaren galderei erantzunak bilatzen hasi ziren,
SOKRATES, PLATON eta geroago ARISTOTELES izan ziren Greziar filosofo
handiak, azalpen zientifikoak bilatzen lehenengoak: TALES MILETOKOA,
PITAGORAS eta EUKLIDES, aljebraren eta geometriaren oinarriak finkatu
zituztelako; ARKIMEDES fisikaren aita;HIPOKRATES medikuntzan;ERATOSTENES geografian (munduko mapa
egin zuen), eta astronomian ARISTARKOK, planetek Eguzkiaren inguruan bira egiten zutela ondorioztatu (
HELIOZENTRISMOA)
8.3.-TEATROA:
•Teatroa izan zen greziar –erromatar munduaren literatura sorkari nagusia.
•Bi genero handi ditu: TRAGEDIA eta KOMEDIA.
•TRAGEDIAk sentimenduak, giza gatazkak eta jainko-jainkosen ahalmenaren gainetik, grinen indarra erakusten
zituen.
•KOMEDIAk era satirikoan azaltzen zituen eguneroko bizitzako hainbat alderdi.
•Aktoreek maskarak eta oinetako altuak erabiltzen zituzten.
•Emakumeek ezin zuten antzeztu, eta gizonek egiten zituzten emakumezkoen rolak.
•Tragedia egile nagusiak, greziar jatorrizkoak ziren: ESKILO, SOFOKLES eta EURIPIDES
9.- GREZIAR ARKITEKTURA
• Greziar arkitektoak bizitza kolektiborako edertasun eta perfekzio handiko guneak sortzen ahalegindu ziren, haien tamaina txikia zen;
gizakiaren neurrikoak izan zitezen.
9.1.- ARKITEKTURA BURUDUNA:
• Greziarrek ez zuten ez arkurik, ez gangarik erabili.
• Eraikinen diseinua zutabe bertikalen eta habe horizontalen arteko loturan oinarritzen zen, azken horiei ARKITRABE edo BURUA esaten
zitzaien. Horregatik diogu ARKITRABEDUNA edo BURUDUNA dela.
9.2.-ORDENA ARKITEKTONIKOAK
• Greziarrek edertasuna HARMONIAREKIN eta PROPORTZIONALTASUNAREKIN identifikatzen zuten; eta ORDENAK edo estilo
arkitektonikoak sortu zituzten ( doriarra, joniarra eta korintiarra).
• DORIAR ordena soila zen, zutabe handikoa apaingarririk gabekoa.
• JONIAR ordena liraintasunagatik eta dekorazioaren aberastasu-
nagatik nabarmentzen zen.
Boluta zutabeak dira horren adierazgarri.
• KORINTIAR ordena joniarraren aldaera bat zen, eta AKANTO
HOSTOKO kapitelagatik nabarmentzen zen.
9.3.-TENPLUAK ETA TEATROAK
• TENPLUAK jainko-jainkosak bizi ziren lekua zen eta fededunak
ez ziren haietan sartzen.
• Zeremoniak eta sakrifizioak aire zabalean egiten ziren, tenpluaren
sarreran, ALDARE baten inguruan.
• Oinplano laukizuzena zen, eta erdialdean CELLA zegoen, jainko-
jainkosaren estatua gordetzeko lekua.
Tenpluek inguruan,PERISTILOA zuten zutabedi bat
• Kanpoaldea FRONTOI eta FRISOAN kokatutako eskulturaz
apaintzen zen, kolore biziz margotuta zeuden.
• TEATROAK: dira Greziar garaiko beste eraikuntza publiko handia;
harmailak, maldan egon zitezen, mendi-mazela bat erabiliz eraikitzen
ziren. Harmailek zirkuluerdiko itxura zeukaten,ezin hobeto entzuteko
eta ikusteko. Agertokia eta orkestra alde lauan egoten ziren.
10.- ESKULTURA, ZERAMIKA ETA PINTURA GREZIAN
10.1.-EDERTASUN IDEALAREN BILA:
• Greziar artistek eraikinak eskulturekin apaintzen zituzten.
• Eskulturak harriz, marmolez edo brontzez lantzen ziren, eta kolore biziak izaten zituzten.
• Greziar ESKULTURAK eta PINTURAK edertasun ideala eta mugimendua irudikatu
nahi zituzten. Giza gorputzaren proportzio idealak bilatu zituzten: KANONA.
10.2.- ESKULTURA
• Hiru garai bereiz ditzakegu: ARKAIKOA, KLASIKOA eta HELENISTIKOA.
• GARAI ARKAIKOA:mutilak biluzik KOUROI eta dontzeilak jantzita KORAI
• Beti aurrealdera begira eta aurpegi hieratikoa, erdi irribarretsua.
• GARAI KLASIKOA: K.a V eta IV mendeak.
• Gorputzaren proportzio harmonikoa, bizkortasuna eta mugimendua eman zizkioten
• GARAI HELENISTIKOA: eskulturak kutsu dramatikoagoa hartu zuen, giza emozioak
adierazi nahi zituzten.
• Gorputzak bihurritu, mugimendua nabarmenarazi, eta aurpegiek sentimenduak
erakusten zituzten ( mina, indarra, tentsioa…)
10.3.- ZERAMIKA:
• Greziar buztingileak askotariko objektuak egin zituzten (ontziak gauzak gordetzeko,
jakiak prestatzeko …)
• Piezetako askok PINTURA ederrak zeuzkaten, egoerak irudikatzen zituztenak.
10.4.- PINTURA:
• Greziar erakin asko pinturaz apainduta zeuden, baina gehienak ez dira, kontserbatu.
Greziar mundua
Greziar mundua

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Mikrobiologia
MikrobiologiaMikrobiologia
Mikrobiologiairibar
 
Gizartefeudala
GizartefeudalaGizartefeudala
Gizartefeudalanarri77
 
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)Ana Espinosa
 
1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.ppt
1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.ppt1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.ppt
1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.pptmalarte
 
Arkitektura Gotikoa
Arkitektura GotikoaArkitektura Gotikoa
Arkitektura Gotikoamfresnillo
 
Pintura erromanikoa
Pintura erromanikoaPintura erromanikoa
Pintura erromanikoaasunasenjo
 
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideakIruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideakMentxu Gandarias
 
GREZIAKO ESKULTURA
GREZIAKO ESKULTURAGREZIAKO ESKULTURA
GREZIAKO ESKULTURAasunasenjo
 
BANDO GERRAK EUSKAL HERRIAN
BANDO GERRAK EUSKAL HERRIANBANDO GERRAK EUSKAL HERRIAN
BANDO GERRAK EUSKAL HERRIANIES F.J.Z. BHI
 
Greziar zibilizazioa garai Klasikoan
Greziar zibilizazioa garai KlasikoanGreziar zibilizazioa garai Klasikoan
Greziar zibilizazioa garai Klasikoanlauaxetaikastola
 
Inperialismo garaia eta Lehen Mundu Gerra
Inperialismo garaia  eta Lehen Mundu GerraInperialismo garaia  eta Lehen Mundu Gerra
Inperialismo garaia eta Lehen Mundu GerraMARIJE AGUILLO
 
Egiptoko jainko eta jainkosak
Egiptoko jainko eta jainkosakEgiptoko jainko eta jainkosak
Egiptoko jainko eta jainkosaklarraberra
 
IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848)
IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848) IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848)
IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848) Ana Espinosa
 

Was ist angesagt? (20)

Mikrobiologia
MikrobiologiaMikrobiologia
Mikrobiologia
 
AURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIAAURKIKUNTZEN GARAIA
AURKIKUNTZEN GARAIA
 
Gizartefeudala
GizartefeudalaGizartefeudala
Gizartefeudala
 
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
 
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
MUNDUKO ESTATUAK (3 DBH)
 
1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.ppt
1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.ppt1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.ppt
1.gaia Erregimen Zaharraren krisia. Gorteak eta Konstituzioa.ppt
 
Arkitektura Gotikoa
Arkitektura GotikoaArkitektura Gotikoa
Arkitektura Gotikoa
 
Aintzinako Erregimena
Aintzinako ErregimenaAintzinako Erregimena
Aintzinako Erregimena
 
Pintura erromanikoa
Pintura erromanikoaPintura erromanikoa
Pintura erromanikoa
 
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideakIruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
Iruzkin historikoa burutzeko jarraibideak
 
GREZIAKO ESKULTURA
GREZIAKO ESKULTURAGREZIAKO ESKULTURA
GREZIAKO ESKULTURA
 
BANDO GERRAK EUSKAL HERRIAN
BANDO GERRAK EUSKAL HERRIANBANDO GERRAK EUSKAL HERRIAN
BANDO GERRAK EUSKAL HERRIAN
 
Greziar zibilizazioa garai Klasikoan
Greziar zibilizazioa garai KlasikoanGreziar zibilizazioa garai Klasikoan
Greziar zibilizazioa garai Klasikoan
 
Goya
GoyaGoya
Goya
 
Inperialismo garaia eta Lehen Mundu Gerra
Inperialismo garaia  eta Lehen Mundu GerraInperialismo garaia  eta Lehen Mundu Gerra
Inperialismo garaia eta Lehen Mundu Gerra
 
Arte erromanikoa
Arte erromanikoaArte erromanikoa
Arte erromanikoa
 
BIGARREN SEKTOREA
BIGARREN SEKTOREABIGARREN SEKTOREA
BIGARREN SEKTOREA
 
Egiptoko jainko eta jainkosak
Egiptoko jainko eta jainkosakEgiptoko jainko eta jainkosak
Egiptoko jainko eta jainkosak
 
Iraultza Liberalak
Iraultza LiberalakIraultza Liberalak
Iraultza Liberalak
 
IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848)
IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848) IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848)
IRAULTZA BURGESAK (1820-1830-1848)
 

Andere mochten auch

Aintzinako Grezia
Aintzinako GreziaAintzinako Grezia
Aintzinako Greziaarranbide
 
C:\Fakepath\Greziarren Bizimodua 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziarren Bizimodua   09 10   RgC:\Fakepath\Greziarren Bizimodua   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziarren Bizimodua 09 10 RgIES F.J.Z. BHI
 
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua Rg
C:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   RgC:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   Rg
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua RgIES F.J.Z. BHI
 
C:\Fakepath\Grezia Osorik 07 08
C:\Fakepath\Grezia   Osorik   07 08C:\Fakepath\Grezia   Osorik   07 08
C:\Fakepath\Grezia Osorik 07 08IES F.J.Z. BHI
 
Erromatar jantziak eta_bitxiak_
Erromatar jantziak eta_bitxiak_Erromatar jantziak eta_bitxiak_
Erromatar jantziak eta_bitxiak_karmele
 
Joku Olinpikoak
Joku OlinpikoakJoku Olinpikoak
Joku Olinpikoakjokin988
 
Mitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa EuskarazMitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa EuskarazRamon Osinaga
 
HISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOS
HISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOSHISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOS
HISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOSmariadoloresaguado
 
Grezia. arkitektura
Grezia. arkitekturaGrezia. arkitektura
Grezia. arkitekturaAxulararte
 
Grezia
GreziaGrezia
GreziaJaime
 
Grezia. eskultura
Grezia. eskulturaGrezia. eskultura
Grezia. eskulturaAxulararte
 
Historia para niños 5 civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)
Historia para niños 5  civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)Historia para niños 5  civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)
Historia para niños 5 civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)Paula Navarrete
 
Elebietan
ElebietanElebietan
ElebietanM A
 

Andere mochten auch (20)

Aintzinako Grezia
Aintzinako GreziaAintzinako Grezia
Aintzinako Grezia
 
Grezia
GreziaGrezia
Grezia
 
C:\Fakepath\Greziarren Bizimodua 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziarren Bizimodua   09 10   RgC:\Fakepath\Greziarren Bizimodua   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziarren Bizimodua 09 10 Rg
 
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua Rg
C:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   RgC:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   Rg
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua Rg
 
C:\Fakepath\Grezia Osorik 07 08
C:\Fakepath\Grezia   Osorik   07 08C:\Fakepath\Grezia   Osorik   07 08
C:\Fakepath\Grezia Osorik 07 08
 
Erromatar jantziak eta_bitxiak_
Erromatar jantziak eta_bitxiak_Erromatar jantziak eta_bitxiak_
Erromatar jantziak eta_bitxiak_
 
Antzinako greziako familiak
Antzinako greziako familiakAntzinako greziako familiak
Antzinako greziako familiak
 
Jaiak eta joko olinpikoak
Jaiak eta joko olinpikoakJaiak eta joko olinpikoak
Jaiak eta joko olinpikoak
 
Joku Olinpikoak
Joku OlinpikoakJoku Olinpikoak
Joku Olinpikoak
 
Mitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa EuskarazMitologia Klasikoa Euskaraz
Mitologia Klasikoa Euskaraz
 
HISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOS
HISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOSHISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOS
HISTORIA DE LA ANTIGUA GRECIA PARA NIÑOS
 
Grezia. arkitektura
Grezia. arkitekturaGrezia. arkitektura
Grezia. arkitektura
 
Grezia
GreziaGrezia
Grezia
 
Etxea, janaria, bankete
Etxea, janaria, banketeEtxea, janaria, bankete
Etxea, janaria, bankete
 
ERROMA
ERROMAERROMA
ERROMA
 
Grezia. eskultura
Grezia. eskulturaGrezia. eskultura
Grezia. eskultura
 
Historia para niños 5 civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)
Historia para niños 5  civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)Historia para niños 5  civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)
Historia para niños 5 civilización romana (AUTOR DESCONOCIDO)
 
Slideshare
SlideshareSlideshare
Slideshare
 
GREZIA
GREZIAGREZIA
GREZIA
 
Elebietan
ElebietanElebietan
Elebietan
 

Ähnlich wie Greziar mundua

Historia de grecia
Historia de greciaHistoria de grecia
Historia de greciarldemunain
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08IES F.J.Z. BHI
 
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak Rg
C:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   RgC:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   Rg
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak RgIES F.J.Z. BHI
 
11. erroma
11. erroma11. erroma
11. erromaJonKas
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 RgIES F.J.Z. BHI
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 RgIES F.J.Z. BHI
 
Erromatar inperioa
Erromatar inperioaErromatar inperioa
Erromatar inperioamatxutxa
 
170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originala170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originalaInako
 
Erroma burdinibarra
Erroma burdinibarraErroma burdinibarra
Erroma burdinibarramikelmarin
 
Antzinaroa eta erdi aroa nora taus
Antzinaroa eta erdi aroa nora tausAntzinaroa eta erdi aroa nora taus
Antzinaroa eta erdi aroa nora tausLourdes Macicior
 
Historiaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi aroraHistoriaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi arorasaraydelafuente
 

Ähnlich wie Greziar mundua (20)

Hispania Romana
Hispania RomanaHispania Romana
Hispania Romana
 
Erroma
ErromaErroma
Erroma
 
Antzinaroa maider
Antzinaroa maiderAntzinaroa maider
Antzinaroa maider
 
Historia de grecia
Historia de greciaHistoria de grecia
Historia de grecia
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
 
Tema 17 hiriak
Tema 17 hiriakTema 17 hiriak
Tema 17 hiriak
 
Antzinaroa nahia
Antzinaroa nahiaAntzinaroa nahia
Antzinaroa nahia
 
Roma.inguru
Roma.inguruRoma.inguru
Roma.inguru
 
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak Rg
C:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   RgC:\Fakepath\2   M    9  Gaia   Aldaketa Politikoak   Rg
C:\Fakepath\2 M 9 Gaia Aldaketa Politikoak Rg
 
11. erroma
11. erroma11. erroma
11. erroma
 
Antzinaroa bittor
Antzinaroa bittorAntzinaroa bittor
Antzinaroa bittor
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
 
Erromatar inperioa
Erromatar inperioaErromatar inperioa
Erromatar inperioa
 
170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originala170922 erdi aroaren hasiera originala
170922 erdi aroaren hasiera originala
 
Ibaietako zibilizazioak
Ibaietako zibilizazioakIbaietako zibilizazioak
Ibaietako zibilizazioak
 
Erroma burdinibarra
Erroma burdinibarraErroma burdinibarra
Erroma burdinibarra
 
Tema 18 bizimodua
Tema 18 bizimoduaTema 18 bizimodua
Tema 18 bizimodua
 
Antzinaroa eta erdi aroa nora taus
Antzinaroa eta erdi aroa nora tausAntzinaroa eta erdi aroa nora taus
Antzinaroa eta erdi aroa nora taus
 
Historiaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi aroraHistoriaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi arora
 

Mehr von matxutxa

LURRAREN FORMAK
LURRAREN FORMAKLURRAREN FORMAK
LURRAREN FORMAKmatxutxa
 
LURRA IRUDIKATZEA
LURRA IRUDIKATZEALURRA IRUDIKATZEA
LURRA IRUDIKATZEAmatxutxa
 
Lurra, eguzki sistema
Lurra, eguzki sistemaLurra, eguzki sistema
Lurra, eguzki sistemamatxutxa
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorramatxutxa
 
8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurume8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurumematxutxa
 
Euskal herria
Euskal herriaEuskal herria
Euskal herriamatxutxa
 
7. gaia europako klima eta paisaiak
7. gaia  europako klima eta paisaiak7. gaia  europako klima eta paisaiak
7. gaia europako klima eta paisaiakmatxutxa
 
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiakmatxutxa
 
5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima 5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima matxutxa
 

Mehr von matxutxa (9)

LURRAREN FORMAK
LURRAREN FORMAKLURRAREN FORMAK
LURRAREN FORMAK
 
LURRA IRUDIKATZEA
LURRA IRUDIKATZEALURRA IRUDIKATZEA
LURRA IRUDIKATZEA
 
Lurra, eguzki sistema
Lurra, eguzki sistemaLurra, eguzki sistema
Lurra, eguzki sistema
 
Historiaurrea orokorra
Historiaurrea orokorraHistoriaurrea orokorra
Historiaurrea orokorra
 
8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurume8.gaia gizartea eta ingurume
8.gaia gizartea eta ingurume
 
Euskal herria
Euskal herriaEuskal herria
Euskal herria
 
7. gaia europako klima eta paisaiak
7. gaia  europako klima eta paisaiak7. gaia  europako klima eta paisaiak
7. gaia europako klima eta paisaiak
 
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
 
5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima 5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima
 

Greziar mundua

  • 2. 11.-GREZIAR MUNDUA KOKAPENA:Greziar, zibilizazioa Balkanetako pennintsulako kostetan eta Egeo itsasoko uharteetan zein Mediterranear itsasertzaren zati handi batetik zabaldu zen. POLISAK: Greziarrak herri txiki independentetan antolatu ziren, autonomoak baina guztizek kultura lotura: hizkuntza eta erlijioa. GOBERNUA: Lehen polisak aristokrataz eta lurjabe handiz osatutako gutxiengo batek gobernatzen zuen. Gero gutxiengo horrek “GOBERNU OLIGARKIKOAK” eratu zituen. K.a V mendean, ATENASEN sistema politiko berria nagusitu zen: DEMOKAZIA→ hiritarren gobernua. K.a IV mendean, Mazedoniako erregeak, Greziar hiri guztiak bere koroaren mende jarri eta haren semeak: ALEJANDRO HANDIAK, inperio handi bat sortu zuen, Greziar kultura hedatuz beste zibilizazio batzuetarantz.
  • 3. 1.- GREZIAR MUNDUAREN SORRERA 1.1.- INGURUNE FISIKOA: • Greziar zibilizazioa Balkanetako Penintsulan eta Egeo itsasoko kostaldean sortu zen. • Erliebe menditsua zen, haran estuak, beraz elkar komunikatzeko zailak • Klima bero eta lehorrak MEDITERRANEAR erako nekazaritza ekarri zuen • Greziar gehienak nekazariak ziren; Arrantza garatu zen itsasaldeagatik eta merkataritza joria izan zuten • Ingurune fisikoak Greziarren zatiketa politikoa erraztu zuen • POLISA: hiri batek eta inguruko lurraldeak osatuta zegoen, haran zein uharte bakoitzak estatu independente bat sortzen zuen. 1.2.- ZIBILIZAZIO BERA: • Polis bakoitza independentea izan arren, Greziarrek kultura bera zutela sentitzen zuten, HELADEA, bi zutabetan oinarrituta HIZKUNTZA eta EERLLIJIOA. • Denek hizkuntza bera erabiltzen zuten • ILIADA eta ODISEA poemek (Homero) lehen erregeen balentriak kontatzen zituzten eta greziarren heziketaren oinarria ziren. • Greziarrek POLITEISTAK ziren, denek jainko-jainkosa berak gurtzen zituzten, hauek hilezkorrak ziren eta ezohizko ahalmenak zituzten. • Jainko-jainkosak ANTROPOMORFIKOAK ziren, fisikoki eta psikoki gizakien antza zuten: jan, maite, barre, negar edo borroka egiten zuten. • OLINPON bizi ziren, mendi sakratuan eta ZEUS zen jainko gorena. 1.3.- LEHEN GREZIARRAK. • K.a 2000 urte aldera, iparraldetik herri indoeuropar bat iritsi zen Greziako lurraldeetara: AKEARRAK. Herri horri Mizenastar izena eman zitzaion, hiri garrantzitsuena MIZENAS zelako • MIZENAS ZIBILIZAZIOA: harresiz inguratutako hirietan bizi ziren; brontzezko armak eta gerrarako gurdiak erabiltzen zituzten; merkataritza harremanak izan zituzten Asia Txikiarekin • K.a 1200 urte aldera, Iparraldetik beste herri bat DORIARRAK etorri eta Grezian kokatu ziren. • Hiri asko konkistatu eta talde nagusi berria izan zen • Doriarrak estututa, Akear askok Asia Txikiko Kostalderantz jo zuten eta hainbat hiri sortu zituzten
  • 4.
  • 5. 2.- GREZIAR POLISAK 2.1.- POLISA: HIRI ESTATUA • Greziar mundua, independenteak ziren POLIS izeneko hiri-estatu txikietan zegoen antolatuta. • POLIS bakoitzak: - hiria bera, herri batzuk eta inguruko lurrak biltzen zituen. - legeak, dirua, armada eta gobernua ere bazituen. - bi alde desberdin zituen: AGORA plaza handia, hiriko beheko aldean, non etxebizitzak, dendak eta eraikin publikoak zituen inguruan - Goiko aldea: AKROPOLIA arrizkua izanez gero babesteko lekua zen, eta eraikin erlijioso nagusiak bertan zeuden.. • Beharrezkoa zen Polis baten lurraldea, begi kolpe bakar batez ikusi ahal izatea, defentsa errazteko. • Kokapen ona izatea, itsasotik eta landatik hurbil, segurtasunagatik eta premiako gaiak eskuratzeko aukeragatik. 2.2.- POLIS ARISTOKRATIKOAK • Lehen polisetan gobernu OLIGARKIKOA zuten, ARISTOKRATA gutxi batzuek osatua: -horiek, nekazaritza jabe handiak ziren. -nekazariak mende zituzten -gerra elitea osatzen zuten. • Gainerako, gizonezko hiritarrek, hiriaren armada osatzen zuten eta BATZARREAN bil zitezkeen, haien iritziak entzun egiten ziren soilik. • Gobernu mota hori, ez zen inoiz aldatu hiri batzuetan, adb. ESPARTAN. • K.a VI mendean, GIZARTE MATXINADA larriak gertatu ziren aristokraten boterearen kontra. 2.3.- DEMOKRAZIARAKO EBOLUZIOA: • Atenas hirian, nekazaritza merkataritza eta eskulangintza garatzearen ondorioz, hiritar askok dirua lortu zuten, hornidura militarra erosi eta hiriaren defentsan parte hartu zuten (HOPLITAK). Ordainetan, gobernuan esku hartzeko eskatu zuten. • Politikan, ERREFORMA sozialak eta politikoak egin ziren herriaren alde. • K.a VI mendean, zenbait erreformatzailek (SOLON), zorren ondoriozko esklabotasuna indargabetu zuten, eta hiritar guztiek hiriaren gobernuan parte hartzeko eta legearen babesa jasotzeko eskubidea ezarri zuten. • Erreforma horiek azkenean, gobernu mota berri bat ezartzea ekarri zuten, DEMOKRAZIA → hiritarrei zegokien boterea.
  • 6.
  • 7. 3.- GREZIARREN KOLONIZAZIOAK 3.1.- KOLONIZAZIO ARRAZOIAK • K.a VIII eta VI mendeen artean Greziako hirietako biztanle ugari Mediterraneo itsasoko eta ITSASO BELTZEKO kostaldera joan ziren. • Merkatariek horietako lurralde asko ezagutzen zituzten METALAK lortu nahian, bertatik ibiltzen baitziren. • Nekazariek, lur eskasiagatik, jasaten zuten miseriagatik eta zorregatik eta esklabo bihurtzeko beldurrez, jatorrizko hiriak utzi, alde egin eta KOLONIAK sortu zituzten, jatorrizko hiriak imitatuz. • Greziako polisetako gobernuek, migrazio uholde hori antolatu zuten, abantailak ekartzen zizkielako hiriei: - langabeetatik libratzen ziren - joaten zirenendako ontziak egitea, diru iturri ona zelako. 3.2 GREZIARREN HEDAPENA: • Greziarrek, kostaldetik ibili ziren, ontzi arinak erabiliz, produktuak ateratzeko, salerosketan aritzeko eta toki egokien bila. • Polis berriak, jatorrizko hiriaren (METROPOLIAREN) KOLONIAK ziren; guztiz independenteak izan arren, merkataritza eta kultura loturak zituzten Metropoliarekin • Mediterraneoan kokatutako batzuk:MAGNA GREZIA (Sizilia) Italian garrantzitsuenetakoa; MASSAILA (Marsella) eta gero Ekialdera, • Itsaso Beltzetik hedatu eta kolonia ugari ezarri zituzten. 3.3.- GREZIARRAK IBERIAR PENINTSULAN: • K.a VII mendean,sortu zituzten lehenengo KOLONIAK Greziarrek, Iberiar Penintsulako Mediterranear kostal- dean: RHODE, EMPORION, HEMEROSKOPION eta MAINAKE izan ziren. • Kolonietatik merkataritza arrakastatsua ezarri zuten • Salerosketa produktuen artean: urrea, zilarra, kobrea, eta eztainua ziren. • Greziarrek AURRERAPEN handiak ekarri zituzten herri horietara: - Mahatsondoak eta olibondoak hedatu. - Teknika berriak: - tornu zeramikoa - burdinaren metalurgia - dirua zein idazkuntza sartu ziren.
  • 8. 4.- ATENASKO DEMOKRAZIA •SOLONEK bultzatuta K.a V mendean, Atenas demokrazia bihurtu zen; hau da, hiritarrek (Demos) gobernatutako hiria. 4.1.- ERAKUNDE DEMOKRATIKOAK: •BATZARRA edo EKLESIA: Akropoliaren ondoko muinoan (PNIX) biltzen ziren: -legeei buruzko botoa eman - aurrekontuak kontrolatu - gerra deklarazioak erabakitzeko. •MAGISTRATUAK. - Batzarrak aukeratutako hiritarrak ziren; herri arazoen ardura zuten. •ESTRATEGAK→garrantzitsuenak ziren: kanpo politika, eta armada zuzentzen zuten. •ARKONTEAK→ zozketaz aukeratuak auzitegiko zein erlijio zeremonietako buru izaten ziren. •BESTE ERAKUNDE BATZUK: •HERRI AUZATEGIAK (HELIEA)→urtero 30 urtetik gorako 6.000 hiritar aukeratuak, JUSTIZIA egiteko. •BULEA→ zozketaz 500 hiritar aukeratzen zituzten: LEGEAK egiteko eta MAGISTRATUAK kontrolatzeko. 4.2.- DEMOKRAZIA MUGATUA: GIZARTE DESOREKA: •Atenazko demokrazia oso mugatua zen, HIRITERREK soilik parte hartzen zuten herri arazoetan. -Adin nagusiko gizon aske guztiek - aita hiritarra eta ama Atenastarra - Politikan parte hartzeko eta legearen babesa jasotzeko eskubidea zuten. - Ordainetan, Polisa militarki defendatu, zergak ordaindu. EZ HIRITARREK -Erabaki politiko eta ekonomiko guztietatik at zeuden. → - GINEZEOAN egon eta lan egin, etxeko lanak eta seme- alabak zaindu. → Batez ere ATZERRITAR merkatariak ziren. → Ugariak; ez ziren pertsonatzat hartzen.
  • 9. 5.- ATENASEN UNE GORENA 5.1.-PERSIARREN GAINEKO GARAIPENA • K.a V mendean, Ekialdeko herri batek “Persiarrek”, Asia Txikiko Greziar herriak menderatu zituzten MEDIAR GERRETAN. • K.a 490an, persiarrak MARATONGO lautadan lehorreratu ziren, baina HOPLITA armada batek atzera egitera behartu zituen. • Hamar urte geroago, SALAMINAKO itsas borrokan, Atenastarrek berriro garaitu zituzten Persiarrak eta erretiratu ziren Greziatik. 5.2.-ATENAS, GREZIAN NAGUSI • Persiarren kontra lortutako garaipenaren ondorioz, Atenas nagusi bihurtu zen. • DELOSEKO LIGA: Atenasek zuzendutako elkartea; Hiriek osatu zuten: - hiriek zergak ordaindu, Atenasek bildu eta Delosko uhartean gordetzen ziren. - joritasun handiko aldi bat, hasi ahal izan zuen Atenasek. • Polis batzuek, Atenasen gehiegikeriazko nagusitasunaz aspertuta, aliantzatik atera nahi izan zutenean, Atenasek ez zien utzi. • Gainera, ligaren altxorra Atenasera eraman zuen. • Gainerako polisak beste zerga bat ordaintzera behartu zituen, bere armada eta flota mantentzeko. • Liga Atenasen INPERIO bihurtua zen. 5.3.- ATENASEN HEGEMONIAREN AMAIERA: • PELOPONESOKO GERRAK: amaiera eman zion Atenasen hegemonia aldiari. -Atenas, beste greziar hirien aurka borrokatu baitzen (ESPARTA, ,Korinto…) • Mende erdi geroago, Mazedoniako erregeak, FILIPOK, ia polis gehienak menderatuko zituen. 5.4.- ATENASKO AKROPOLIA: • K.a V mendean, Atenas polis handia bihurtu zen eta nagusitasuna erakusteko: Hiria edertu eta filosofo eta artistak hartu zituen (PERIKLES) • AKROPOLIA: lehen Atenastarrak kokatu ziren muinoa zen eta horren inguruan eraiki zen hiria. Harresiz inguratuta zegoen, PROPILEO izeneko ate ikaragarri batera eramaten zuen mailadi batetik sartzen zen. • PARTENOIA: tenplurik handiena zen, ATENEAri eskainita, hiri babeslea • Mediar gerretan Persiarrek, Atenas erre ondoren, Atenastarrek berreraiki zuten, harresi handiak jarri zituzten, Akropoliaren inguruan, eta hau erlijio gune bihurtu zuten.
  • 11. • ATENASKO EGUNEROKO BIZITZA: •ATENAS: Greziar hiri gehienak bezala, harresiz inguratuta zegoen. Kale estuak, bihurgunetsuak eta usain txarrekoak zituen. Ez zegoen estoldarik, ez eta zaborra biltzeko sistemarik. Ura urria zen. •ETXEBIZITZA: Patio nagusi baten inguruan eraiki ohi ziren Patio horretatik irekitzen ziren geletara sartzeko ateak. Hormak lasto-buztinezko adreiluzkoak eta egurrezko habez sendotuta zeuden. Solairu bat edo bi zituzten, material arinez eraikita, horregatik lapurrek errez sar zitezkeen Gela guztiek patio edo arkupe nagusi batera ematen zuten eta altzari gutxi zituzten. GINEZEOA: Emakumeentzako zegoen gunea zen, etxe barruan ANDROIA: Gizonentzako gunea. •FAMILIA:Aita zen familia burua - Emakumea: aitaren mende ezkongabea zenean senarraren mende ezkondu ondoren seme nagusiaren mende, alargunduz gero -Gutxi ateratzen zen kanpora eta beti lagunduta izan behar zen - Erlijio ekitaldi publikoetara joaten zen baina denbora gehiena etxean ematen zuen. - Seme-alabak amarekin bizi ziren ginezeoan 7 urte bete arte, gero mutikoek heziketa jasotzen zuten eskolan, 18 urterekin “EFEBOAK” ziren, bi urteko soldadutza egin eta HIRITAR zirela aitortzen zitzaien. - Neskatoak amarekin jarraitzen zuten, etxeko lanak ikasten. - ABERATSEK, PEDAGOGO bat zuten, semeen zerbitzuko esklabo bat, ikasten eta berrikusten erakusteko. •JANTZIA: Gizonezkoek, funtsezko bi atalez osatua: KHITON, lihozko tunika bat, eta HIMATION, berotzeko kapa bat . Emakumeak: PEPLOS, izeneko tunika, lotzeko gerriko bat eta sorbaldan, bi krisket erabiliz. Larruzko sandaliak janzten zituzten eta kapelak eguzkitik babesteko. •ELIKADURA: Herritar gehienak, zerealen semola, ogia, gazta, arraina, barazkiak, arrautzak, olibak, pikuak eta fruta. Aberatsak dieta zabalagoa zuten, haragia eta arrainarekin.
  • 12.
  • 13. 6.- GREZIA HELENISTIKOA 6.1.- MAZEDONIAKO ERREINUA: • MAZEDONIA: K.a IV mendean, Greziatik iparraldera lurralde bakartua zen; monarkia batek gobernatua eta nekazaritzari emana. • FILIPO IIa erregeak, Peloponesoko gerraren ondorioz, armada indartsu bat lortu “FALANGEAK”eta Greziako hiriak konkistatu zituen K.a 338an. • ALEXANDRO HANDIAK, Filiporen semeak, Grezia osoa menderatzea lortu zuen eta aitaren tokia hartu K.a 336an, 20 urte zituelarik. 6.2.- ALEXANDROREN INPERIOA: • Alexandro, Greziar espiritu eta kulturan hezi zuten, Greziako hiri guztiak batzea lortu zuen eta Greziarren betiko etsaia konkis- tatzera jo zuen: PERSIAR INPERIOA. • 334 eta 323 urteen artean 40.000 laguneko armada batekin, Persiarrak menderatu zituen, e4ta Ekialdetik INDIARA iritsi zen. • Alexandroren konkistek aberastasun handia ekarri zuten Greziara, lurralde askoren jabe eginez eta merkataritza bide berriak eraikiz. • Alexandroren ametsa: INPERIO BAKARRA egin nahi zuen Europatik Asiara, greziarren hizkuntzan eta kulturan oinarrituta,lurralde bakoitzak bere egitura sozialak eta politikoak gorde arren. 6.3.- ERREINU HELENISTIKOAK: ALEXANDRIA: • Alexandroren heriotza goiztiarrak (33 urte), zapuztu egin zuen inperioa sortzeko haren asmoa. • Hura hil ondoren, INPERIO IKARAGARRI HANDIA hainbat erreinutan zatitu zen: EGIPTO, MAZEDONIA, MESOPOTAMIA… eta horietako gobernu mota, ekialdekoa izan zen. Monarkak jainkotuak eta autoritarioak nagusitu ziren. • Kultura eta hizkuntzak, Greziarrak izaten jarraitu zuten; ERREINU HELENISTIKOAK izenekoak dira. • ALEXANDRIA: k.A 331 urtean, Niloren deltan, Alexandrok sortu zuen hiria zen. - Zibilizazio Helenistikoaren sinbolo bihurtu zen. - Ptolomeo erregeen dinastiak Egiptoko erreinu berriko hiriburu izendatu zuen. - Greziar moldeko hiria zen, tenpluz eta monumentuz betea. - ITSASARGI ikaragarria, sekulako liburutegiaren eta portu handiaren ondorioz, Greziar munduko hiririk handiena bihurtu zen. - Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko nahasketaren sinbolo ere.
  • 14.
  • 15. KULTURA KLASIKOAK UTZIRIKOA • Antzinako Greziarrek eta Erromatarrek sortutako kultura gizadiaren ondare handienetako bat da eta kulturaren oinarria. • Grezian sortu ziren filosofia, jakintza zientifikoa, kanon artistikoak, Olinpiar jokoak eta, gobernatzeko modu gisa DEMOKRAZIA. 7.- GEZIAR ERLIJIOA 7.1.- GREZIAR PANTEOIA: • Greziarrek sortutako ERLIJIOAK (politeista) jainko-jainkosen panteoi bat eta mitologia zeuzkan. • Erlijio horrek,mitoek eta jainko-jainkosek eragin handia izan dute Mendebaldeko arte eta kulturan • Greziar jainko-jainkosak hilezkorrak ziren eta mendi garaien eta sakratuenean bizi ziren, OLINPO mendian. • Gizakiak bezala bizi ziren, familiak osatzen zituzten, elkar maite zuten, elkarren aurka borrokatzen ziren, ahalmen izugarriak zituzten, ez zekiten zer zen gosea, zer nekea… 7.2.-KULTU PRIBATUA ETA KULTU PUBLIKOA: • Grezian kultu pribatuak oso zeregin garrantzitsua betetzen zuen, eta familia bakoitzeko aitak zuzentzen zuen, ohikoa zen tenpluetara joatea, eskaintzak eta sakrifizioak egitera. • Hiri bakoitza jainko-jainkosa batek babesten zuen, eta hari KULTU PUBLIKOA egiten zitzaion, sakrifizio eta prozesioekin. • Kultu PANHELENIKOAK ere zeuden, santutegietan egiten ziren Kultu ospetsuenak Zeusen ohorez → olinpiar jokoak ziren. 7.3.-ORAKULUAK ETA ZANTZUAK: • Greziarrak eta Erromatarrak oso superstiziosoak ziren, eta, edozer garrantzitsu egin baino lehen, jainko-jainkosen nahia jakin nahi izaten zuten. • Greziarrek kontsulta egiten zieten ORAKULUEI; PITONISA batek Apoloren izenean, erantzuten zien. Orakulu garrantzitsueneta- ko bat Delfosko santutegian zegoen.
  • 16. 8.-KULTURA KLASIKOA 8.1.-PENTSAMENDU ARRAZIONALA: •Grezia izan zen pentsamendu arrazionalaren sorlekua, fenomeno zailenak giza arrazoiaren bidez azaltzen ahalegindu ziren. 8.2.- FILOSOFIA, ZIENTZIA ETA ZUZENBIDEA: •Greziar filosofoak bizitzaren galderei erantzunak bilatzen hasi ziren, SOKRATES, PLATON eta geroago ARISTOTELES izan ziren Greziar filosofo handiak, azalpen zientifikoak bilatzen lehenengoak: TALES MILETOKOA, PITAGORAS eta EUKLIDES, aljebraren eta geometriaren oinarriak finkatu zituztelako; ARKIMEDES fisikaren aita;HIPOKRATES medikuntzan;ERATOSTENES geografian (munduko mapa egin zuen), eta astronomian ARISTARKOK, planetek Eguzkiaren inguruan bira egiten zutela ondorioztatu ( HELIOZENTRISMOA) 8.3.-TEATROA: •Teatroa izan zen greziar –erromatar munduaren literatura sorkari nagusia. •Bi genero handi ditu: TRAGEDIA eta KOMEDIA. •TRAGEDIAk sentimenduak, giza gatazkak eta jainko-jainkosen ahalmenaren gainetik, grinen indarra erakusten zituen. •KOMEDIAk era satirikoan azaltzen zituen eguneroko bizitzako hainbat alderdi. •Aktoreek maskarak eta oinetako altuak erabiltzen zituzten. •Emakumeek ezin zuten antzeztu, eta gizonek egiten zituzten emakumezkoen rolak. •Tragedia egile nagusiak, greziar jatorrizkoak ziren: ESKILO, SOFOKLES eta EURIPIDES
  • 17. 9.- GREZIAR ARKITEKTURA • Greziar arkitektoak bizitza kolektiborako edertasun eta perfekzio handiko guneak sortzen ahalegindu ziren, haien tamaina txikia zen; gizakiaren neurrikoak izan zitezen. 9.1.- ARKITEKTURA BURUDUNA: • Greziarrek ez zuten ez arkurik, ez gangarik erabili. • Eraikinen diseinua zutabe bertikalen eta habe horizontalen arteko loturan oinarritzen zen, azken horiei ARKITRABE edo BURUA esaten zitzaien. Horregatik diogu ARKITRABEDUNA edo BURUDUNA dela. 9.2.-ORDENA ARKITEKTONIKOAK • Greziarrek edertasuna HARMONIAREKIN eta PROPORTZIONALTASUNAREKIN identifikatzen zuten; eta ORDENAK edo estilo arkitektonikoak sortu zituzten ( doriarra, joniarra eta korintiarra). • DORIAR ordena soila zen, zutabe handikoa apaingarririk gabekoa. • JONIAR ordena liraintasunagatik eta dekorazioaren aberastasu- nagatik nabarmentzen zen. Boluta zutabeak dira horren adierazgarri. • KORINTIAR ordena joniarraren aldaera bat zen, eta AKANTO HOSTOKO kapitelagatik nabarmentzen zen. 9.3.-TENPLUAK ETA TEATROAK • TENPLUAK jainko-jainkosak bizi ziren lekua zen eta fededunak ez ziren haietan sartzen. • Zeremoniak eta sakrifizioak aire zabalean egiten ziren, tenpluaren sarreran, ALDARE baten inguruan. • Oinplano laukizuzena zen, eta erdialdean CELLA zegoen, jainko- jainkosaren estatua gordetzeko lekua. Tenpluek inguruan,PERISTILOA zuten zutabedi bat • Kanpoaldea FRONTOI eta FRISOAN kokatutako eskulturaz apaintzen zen, kolore biziz margotuta zeuden. • TEATROAK: dira Greziar garaiko beste eraikuntza publiko handia; harmailak, maldan egon zitezen, mendi-mazela bat erabiliz eraikitzen ziren. Harmailek zirkuluerdiko itxura zeukaten,ezin hobeto entzuteko eta ikusteko. Agertokia eta orkestra alde lauan egoten ziren.
  • 18.
  • 19.
  • 20.
  • 21.
  • 22.
  • 23. 10.- ESKULTURA, ZERAMIKA ETA PINTURA GREZIAN 10.1.-EDERTASUN IDEALAREN BILA: • Greziar artistek eraikinak eskulturekin apaintzen zituzten. • Eskulturak harriz, marmolez edo brontzez lantzen ziren, eta kolore biziak izaten zituzten. • Greziar ESKULTURAK eta PINTURAK edertasun ideala eta mugimendua irudikatu nahi zituzten. Giza gorputzaren proportzio idealak bilatu zituzten: KANONA. 10.2.- ESKULTURA • Hiru garai bereiz ditzakegu: ARKAIKOA, KLASIKOA eta HELENISTIKOA. • GARAI ARKAIKOA:mutilak biluzik KOUROI eta dontzeilak jantzita KORAI • Beti aurrealdera begira eta aurpegi hieratikoa, erdi irribarretsua. • GARAI KLASIKOA: K.a V eta IV mendeak. • Gorputzaren proportzio harmonikoa, bizkortasuna eta mugimendua eman zizkioten • GARAI HELENISTIKOA: eskulturak kutsu dramatikoagoa hartu zuen, giza emozioak adierazi nahi zituzten. • Gorputzak bihurritu, mugimendua nabarmenarazi, eta aurpegiek sentimenduak erakusten zituzten ( mina, indarra, tentsioa…) 10.3.- ZERAMIKA: • Greziar buztingileak askotariko objektuak egin zituzten (ontziak gauzak gordetzeko, jakiak prestatzeko …) • Piezetako askok PINTURA ederrak zeuzkaten, egoerak irudikatzen zituztenak. 10.4.- PINTURA: • Greziar erakin asko pinturaz apainduta zeuden, baina gehienak ez dira, kontserbatu.