1. UrDuRiTaSuNa eta iNtSeGuRiTaTea.
Horiek dira nigan momentu honetan barne barnean dauden bi emozio.
LaSaiTaSuNa, berriz, urrunean sentitzen dut poliki-poliki eta motel-motel
nigana hurbiltzen...
Tripetan korapilo txiki ta estu bat daukat. Urduritasunaren seinale? zergatik ote?
Egia da emozioak gorputzean sentitzen ditugula, bai sentitu. Baina batzuetan emozioak alde razionalera
pasatzearen beharra daukagu; ulertzeko, kokatzeko, gauzak onartzeko, aldatzeko, hobetzeko,... azken finean
norberak bere burua hobeto ezagutzeko. Hori da, orain eta hemen egiten saiatuko naizela. Gorputzean
sentitzen dudana alde arrazionalera pasatzea.
Urduritasuna, intseguritatearen ondorioa dela uste dut. Ikasgaiarekiko dudan intseguritateak agian,
urduritasuna sentitzera eraman nau. Bere lehenengo hegaldia den eta lurra hartu ezin duen txori txiki bat
bezala sentitzen naiz, oraindik, hegan egiten ongi ez dakiena. Oraintxe gela honen gainetik hegaka nabil, nire
tokia non dagoen topatu barik.
2. Bidaia laburra izan da.
Intentsua ere izan dela esatea gustatuko litzaidake, baina ez dut horrela sentitu. Galduta nagoenaren
zentzazioa daukat, hiru hile pasa dira eta jakintzak puntu batean handitu baditut ere, maila teorikoan geratu
naizela uste dut (beharbada, filosofatzeko nire jarrerak horra eramaten nauelako gehienetan).
Praktikotasuna aurrera eramatea oso zaila egiten zait. IKT-ak zer diren, zertarako erabiltzen ditugun, nola
erabiltzen ditugu, nora garamatzate, … bezalako galderek inbaditzen naute. Hauek izugarri interesatzen
naute, uste baitut irakasle bezala jarrera kritikoa eduki eta zabaldu behar dugula, arlo honetan ere.
LaSaiTaSuNa, nigana heldu da…
tripetako urduritasuna, gutxika
desagertzen ari da.
http://www.youtube.com/watch?v=kMKv7QJbRsw
Leire Jimenez Litago