Udazkenean ere, naturak jokabide burutsuak nahi ditu
1. UDAZKENEAN ERE, NATURAK
JOKABIDE BURUTSUAK NAHI DITU!!!
INGURU NATURAL BATEAN MODU EKOLOGIKOAN
JOKATZEAK LAGUNDU EGITEN DU HURA
KONTSERBATZEN ETA IRAUNARAZTEN
2. Udazkena sasoi paregabea da
naturaz gozatzeko. Mendizaleek,
naturazaleek eta igandeetako
txangolariek oso begiko dute
urtaro hau eta erruz mugitzen
dira parke naturaletan,
biosferaren erreserbetan edo
edozein naturgunetan.
Eremu guzti horiek zaintzeko,
arduraz jokatzea dagokigu, eta
ohitura egoki batzuk hartzea.
Naturarekin gozatzea da kontua,
errespetuz beti.
3. OHITURA ONAK:
1-Joan etorriak modu
jasangarrian egin (garraio
publikoan, bizikletan…).
2-Errespetatu beti eremu
naturaletan dauden oharrak
eta arauak.
3-Modu ekologikoan jan
(berrerabiltzeko ontzi eta
bilgarriak erabili).
4. 4-Zaborra behar bazala
tratatu (dena jaso behar
dugu gero sailkatu eta
birziklatzeko).
5-Ura eta energia neurrian
eta egoki erabili (ez
erabili xaboirik mendiko
iturrietan eta ibai eta
errekak zaindu).
6-Ez egin surik.
7-Ez egin trabarik espeziei
eta ez nahasi ingurua
(lasaitasunez eta zaratarik
atera gabe ibili).
5. 8-Ez sartu espezie inbaditzailerik (sekula ez da
eraman behar espezie bat leku batetik
bestera).
9-Salatu ekologiaren kontrako jokabideak
(jarduera batek natura arriskuan jartzen duela
ikusiz gero salatu).