SlideShare a Scribd company logo
1 of 68
Download to read offline
QuickTime




QuickTime
QuickTime


Edukien Aurkibidea


Edukien Aurkibidea...................................................................................................2
 Sarrera......................................................................................................................3
 Zer da QuickTime? ..................................................................................................3
 Descargatzea eta instalatzea..................................................................................4
 QuickTimeren ingurunea ......................................................................................15
 QuickTimek irakur ditzakeen artxibo-formatuak ................................................31
 Bideo-artxibo bat zabaltzea eta irakurtzea ..........................................................33
 Bideo-artxibo ugaritan aukeratutako zatiak nahastea........................................42
 Bideoa editatzeko era erreproduzitzeko beste programa batzuk......................67




                                                              2
QuickTime


Sarrera

Gustatuko al litzaizuke hainbat formatutan dauden bideo-artxiboak zabaltzea eta
erreproduzitzea?

Zer iruditzen zaizu hainbat bideo-artxibotan aukeratutako zatiak nahasteko aukera
izatea?

Eta bideo-artxiboetan trantsizioak      gehitu    ahal   izango   bazenitu   klip-irudi
erakargarriagoa egiteko?

Imajina al dezakezu hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izatea? Orain, oso
ezaguna den bideo-edizioko eta erreprodukzioko programetako bat den QuickTime
Payerrekin, oso erraz egin dezakezu.

Hori guztia egin dezakezu QuickTime Player-ekin.


Zer da QuickTime?

QuickTime Applek garatutako multimedia-arkitektura estandarra da; liburutegi multzo
bat eta multimedia-irakurgailu bat (QuickTime Player) biltzen ditu. 7. bertsioan,
irakurgailu hori MPEG-4 estandarrarekin bateragarria da. Pro bertsio bat ere badago,
eta horrek hainbat aukera gehiago ditu: bideoa editatzea eta hainbat formatutara
kodifikatzea, besteak beste, hauetara: AVI, MOV edo MP4. Pro bertsioarekin,
ordenagailuari konektatuta mikrofono batekin audioa grabatu ere egin daiteke. Pro
bertsio hori ordaindu egin behar da. Guk doako bertsioarekin lan egingo dugu.

QuickTime ez da irakurgailu soila, multimedia-sistema osoa baizik, eta Interneten eta
beste gailu batzuetan kalitate handiko edukiak irakurtzeko eta batzuetan
transmititzeko gai da.

QuickTime Player programak, besteak beste, hauek egiteko aukera ematen du:

   o Bideo-formatu ugari erreproduzitzea. Gainera, irudiak eta audio-fitxategiak ere
     zabal ditzakezu

   o Hainbat bideo-artxibo bakar batean nahastea

   o Efektuak sartuta bideo-artxiboak editatzea

   o Bideoen artean trantsizio mota ugari sartzea

   o Pro bertsioan Interneten txertatzea



                                           3
QuickTime


Descargatzea eta instalatzea

Atal honetan, QuickTime Playerren doako bertsioa nola deskargatzen eta instalatzen
den ikusiko duzu. Aurrez aipatu dugun moduan, Pro bertsioak aukera gehiago
eskaintzen ditu, baina ordaindu egin behar da.

Horretarako,       webgune         honetara         sartu       beharko        duzu:
http://www.apple.com/es/quicktime/download/

Deskargatzea eta instalatzea oso erraza da.




Internet Explorer nabigatzailea ireki eta www.apple.como/es/quicktime/download
helbidea sartutakoan, deskarga ditzakegun QuickTime motak ikusi ahal izango
ditugu
QuickTime Player 7.6.5 Windows XP, Windows Vista edo Windows 7rako
Edo QuickTime Player bera, iTunes barne duena
iTunes Applek sortutako programa da, iPodak eta iPhoneak (Applek merkaturatuta,
bideoa eta audioa erreproduzitzeko erabiltzen diren gailuak) sinkronizatzeko, on line
musika erosteko, antolatzeko eta erreproduzitzeko
Lehen aukera utziko dugu aukeratuta
Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu




                                         4
QuickTime




“Doako deskarga” botoia sakatu




                                 5
QuickTime




"Artxibo-deskarga” leihoa zabalduko da
“Gorde” botoia sakatuko dugu




Hemen, instalatzeko artxiboa non gorde nahi dugun zehaztuko dugu
Gure kasuan, mahaigainean gordeko dugu
Gero, “Gorde” botoia sakatuko dugu




                                         6
QuickTime




Artxiboa deskargatu arte itxarongo dugu




Instalazio-prozesua hasteko, “Exekutatu” botoian sakatuko dugu




                                          7
QuickTime




Berriz sakatuko dugu “Exekutatu”




 “Windowserako QuickTime” instalazio-leihoa irekiko da
“Hurrengoa >” sakatu




                                         8
QuickTime




Lizentzia-kontratua onartu eta “Bai” aukeran sakatuko dugu




Mahaigainean zuzeneko sarbideko ikono bat egotea nahi izanez gero, aukera hau
markatuta utziko dugu
Ondoren, "Instalatu" botoia sakatuko dugu




                                         9
QuickTime




QuickTime instalatu arte itxarongo dugu




Instalazioa osatu da
QuickTime irakurgailuari buruzko informazioa irakurtzeko, “Irakurri izeneko artxiboa
ikusi” botoian sakatuko dugu




                                          10
QuickTime




Hemen, QuickTime 7ren inguruko informazio garrantzitsua ikus daiteke
“Itxi” botoia sakatuko dugu




Orain, “Fitxategi motak eta MIME motak konfiguratu” botoian sakatuko dugu




                                        11
QuickTime




Atal honetan, QuickTime hobetsitako irakurgailua izatea nahi dugun fitxategi-
formatuak konfigura ditzakegu
“Itxi” aukeran klik egingo dugu




Azkenik, “Amaitu” botoia sakatuko dugu




                                         12
QuickTime




“Informazio gehiago” atalean sakatuta, QuickTimeri buruzko informazio gehiago
lortuko dugu
 “Pro bertsioa eskuratu orain” botoian klik eginda, Pro bertsiora jo ahal izango dugu.
Pro bertsioa ordaindu egin behar da, eta askoz ere aukera gehiago ditu
Ikastaro honetan doako bertsioarekin lan egingo dugu; beraz, “Ez, eskerrik asko”
aukera sakatuko dugu




Internet Explorerreko “Itxi” botoia sakatuko dugu




                                          13
QuickTime




QuickTime programa zabaltzeko, mahaigaineko zuzeneko sarbideko ikonoan klik
bikoitza egingo dugu




Zorionak! Orain badakizu QuickTime programa nola deskargatu eta nola instalatu
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:




                                       14
QuickTime


QuickTimeren ingurunea

Atal honetan, QuickTime Playerren ingurunea ikusiko dugu. Botoiak eta eskaintzen
dituen aukera garrantzitsuenetako batzuk ikusiko ditugu.

QuickTime konfiguratzeko aukerak Editatu > Hobespenak menuan daude. Bi
bloketan banatuta daude: irakurgailuaren hobespenak eta QuickTimeren
hobespenak.

Horrez gain, bideoak errazago irakurri ahal izateko zuzeneko sarbideko botoi asko
ditu.




Atal honetan, QuickTimeren ingurunea nolakoa den ikusiko dugu, baita haren botoi
guztiak eta konfigurazioko aukerak ere
Irakurgailua zabaltzeko, mahaigaineko zuzeneko sarbideko ikonoan bi aldiz klik
egingo dugu




                                       15
QuickTime




Erreproduzitzeko kontrol-botoiak ikusteko, bideo-fitxategi bat zabaldu behar da.
Programa instalatzean automatikoki sortutako probako fitxategi bat erabiliko dugu
Aukeratu “Fitxategia” menua




QuickTimeko menuetan, batzuk blokeatuta daudela ikus dezakegu. Ezingo gara
aukera horietara sartu, ordaindu beharreko QuickTime Pro bertsioa izan behar baita
haietara sartzeko
“Fitxategia ireki” sakatuko dugu




                                       16
QuickTime




QuickTimeko direktoriora joateko, lehenengo eta behin “Ordenagailua” aukeran bi
aldiz klik egingo dugu




Gero, “Sistema (C:)” aukeran bi aldiz klik egingo dugu




                                         17
QuickTime




“Programako artxiboak” aukeran egin klik bikoitza




QuickTime bilatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu




                                         18
QuickTime




“QuickTime” karpetan klik bikoitza egingo dugu




"Sample.mov" artxiboa aukeratuko dugu




                                        19
QuickTime




Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu




Bideoa irekitzean, QuickTimeko leihoak bi eremu dituela ikus dezakegu
Hemen ikusiko da bideoa
Eta eremu honetan daude erreprodukzioko kontrolak
Bideoen erreprodukzioko denbora-kontagailua da hau. Honela adierazita dago:
orduak:minutuak:segundoak
Hemen, bideoaren erreprodukzio-aurrerapeneko barra ikus daiteke
Aurrerapen-barrak, modu proportzionalean, editatzen edo erreproduzitzen ari den
kliparen edo filmaren luzera adierazten du

                                      20
QuickTime




Jarraian, QuickTimeren edo irakurgailuaren hobespenak ikusiko ditugu
Hauek dira erreprodukzioa kontrolatzen duten botoiak
Bideoaren hasierara joan
Erreprodukzioko abiadura txikiagotu
Bideoa erreproduzitu eta geldiarazi
Erreprodukzioko abiadura handiagotu
Bideoaren amaierara joan
Azkenik, bideoaren audio-bolumena handiagotu edo txikiagotu dezakegu
Horretarako, “Editatu" menua sakatu behar da




“Hobespenak” aukeratu
                                      21
QuickTime




Azkenik, “Irakurgailuaren hobespenak” aukeran sakatuko dugu




QuickTime Playerren hobespenen leihoa irekiko da
Hemen, filmekin lotutako hainbat aukera egin ditzakegu. Esate baterako, izan
ditzaketen azpitituluak erakustea
“Denbora-kodea” eta “Soinua” ataletan erreprodukzio-denborarekin eta kliparen
soinuarekin lotutako aukerak alda daitezke, hurrenez hurren
 “Pantaila osoa” erlaitzean klikatu




                                       22
QuickTime




Atal honetan, motaren arabera, erreproduzitzen ari den filmaren neurria konfigura
dezakegu
Irakurgailuaren atzealdeko kolorea ere alda dezakegu, eta erreprodukzioko kontrolak
ere konfigura ditzakegu filma pantaila osoan dugunean
 “Baliogabetu” botoian sakatuko dugu




Orain, QuickTimeko hobespenak ikusiko ditugu
Horretarako, “Editatu" menua sakatu behar da




                                        23
QuickTime




“Hobespenak” aukeratu




Eta “QuickTimeko hobespenak” aukeratuko dugu




                                     24
QuickTime




“Erregistratu” erlaitzean ordaindu beharreko QuickTime Pro bertsioa erosi eta instala
dezakegu
Ordaindu beharreko bertsioa erosi nahi baduzu, “QuickTime Pro erosi” botoia sakatu
behar da
Gero, erosketa egindakoan, Applek erregistro-kode bat bidaliko digu posta
elektronikora eta hori erabiliko dugu doako bertsioa erabiltzeari uzteko eta
QuickTime Pro bertsioa instalatzeko
Hemen sartu behar da kodea




Eta gero, Pro bertsioaren instalazioa amaitzeko, “Aplikatu” botoia sakatu behar da


                                         25
QuickTime




“Audioa” erlaitzean sakatuko dugu




Erlaitz honetan irakurgailuko audioa konfiguratuko dugu
Esate baterako, atal honetan ordenagailuan instalatuta dugun soinu-txartelarekin
bateragarria izango den irteera-formatua aukera dezakegu
Normalean, lehenespenez emanda datozen aukerak dira onenak bideoa eta audioa
erreproduzitzeko
Jarraian, “Arakatzailea" erlaitza sakatu behar da




                                       26
QuickTime




QuickTime web-arakatzailearekin lotzen duten bi aukera daude
Lehengoa, web-arakatzailean deskargatzen diren bitartean filmak automatikoki
erreproduzitzeko
Bigarrenak QuickTimeko filmak gordetzeko eta konfigurazioa aldatzeko aukerak
ezkutatzen ditu arakatzailetik
“Eguneratu” atala aukeratuko dugu




Atal honetan, QuickTimeren eguneratzeak eta beste fabrikatzaile batzuen QuickTime
softwarea bila dezakegu
Orain, “Transmisioa” erlaitza aukeratuko dugu

                                       27
QuickTime




Hemen, Interneterako konexioarekin eta QuickTimerekin        lotutako   aukera
garrantzitsuenak aukeratuko ditugu
Jarraian, “Fitxategi motak” atalean sakatuko dugu




Hemen, QuickTime lehenetsitako irakurgailua izatea nahi duzun fitxategi motak
aukeratuko ditugu
QuickTimek ez du uzten aukera gehienak aukeratzen, doako bertsioarekin ari
garelako
Amaitzeko, “Aurreratua” erlaitza aukeratuko dugu



                                     28
QuickTime




Erlaitz honetan, irakurgailuaren aukera aurreratuenak daude
Mesedez, sartu QuickTimeren ikono bat sistemako erretiluan




“Baliogabetu” botoian sakatuko dugu




                                        29
QuickTime




Zorionak! Orain badakizu QuickTimeren lan-ingurunea nolakoa den eta zein diren
konfigurazioko hobespen garrantzitsuenak
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:




                                      30
QuickTime


QuickTimek irakur ditzakeen artxibo-formatuak

Aurretik aipatu dugun moduan, QuickTime Playerrek ez ditu bideo-artxiboak soilik
irakurtzen, audio-artxiboak eta irudiak ere erreproduzitzeko aukera ematen du.
QuickTimek Pro bertsioan (ordaindutakoa) zabal ditzakeen formatu ezagunenak
hauek dira:


   •   Bideo-formatuak: MOV, qt movie, AVI, GIF animatua, 3GP, flash, MPEG-1,2
       eta 3, besteak beste.


   •   Audio-formatuak: AIFF, MIDI, MP3, audio CDa eta WAV, besteak beste


   •   Irudi-formatuak: JPEG, GIF, PNG, BMP (Windowseko bit-mapa), PICT
       (Appleko irudia), PSD (Adobe Photoshop) eta TIFF


Ikastaro honetan bideo-artxiboak bakarrik landuko ditugu.


Jarraian, QuickTimen         doako   bertsioan   erabil   daitezkeen   bideo-formatuak
deskribatuko ditugu.
Batez ere bi formatu dira.


   •   Mov eta qt movie


   •   3GP


   Mov eta qt movie

Applek sortu zituen. QuickTimen filmak ikusteko ohiko formatuak dira; hori da
Macintoshen filmak ikusteko jatorrizko plataforma, baina Windowsen beste
irakurgailu batzuekin ere erabil daitezke.

Mov eta qt formatuak asko zabaldu dira, konpresio handia dutelako, eta normalean,
bideoak grabatzeko gaitasuna duten sakelako telefonoak eta kamera digitalek
formatu hori erabiltzen dutelako.

Plataforma anitzekoa izateaz gain, azken bertsioetan, 3Dko eta errealitate birtualeko
filmekin elkarreragiteko aukera ematen dute.




                                           31
QuickTime


   3GPP

Hainbat bitartekotako informazioa gordetzeko (audio eta bideoa) sakelako telefonoek
erabili ohi duten formatua edo multimedia-edukitzailea da. 3GPPk sortutako
(hirugarren belaunaldiari lotutako proiektua) artxiboen formatu hau QuickTime
formatuaren antzekoa da, eta normalean, hirugarren belaunaldiko sakelako
telefonoetan erabili ohi da.

3GP MPEG-4 Part 14 (MP4) formatuaren bertsio erraztua da, eta artxibo horietarako
banda-zabalera eta espazio-eskakizunak murrizteko diseinatuta dago, sakelakoek
gaitasun txikiagoa dutelako.

3GPk bideoa MPEG-4 edo H.263 gisa gorde dezake, eta audioa, AMR-NB edo AAC-
LC gisa.




                                        32
QuickTime


Bideo-artxibo bat zabaltzea eta irakurtzea

Atal honetan, bideo-artxibo bat nola zabaltzen den irakatsiko dizugu, eta gero, klip
hori erreproduzituko dugu.

Gainera, audio- eta bideo-kontrolak ikusteko aukera izango duzu (A/V). Aukera hori
bi zatitan banatuta dago:

   •   Audio-kontrolak. Hemen, audioaren atalak aldatzeko aukera izango duzu,
       esaterako: bolumena, behe-soinuak, goi-soinuak, balantzea eta soinuaren
       tonua.

   •   Bideo-kontrolak. Hemen, bideoaren irudiaren distira, kolorea, kontrastea eta
       tindua aldatu ahal izango dituzu.




Jarraian, QuickTimen bideo-fitxategiak nola ireki eta erreproduzitu ikusiko dugu.
Gainera, audio- eta bideo-aldagai batzuk non alda daitezkeen ikusiko dugu
Horretarako, mov formatuko bi bideo-fitxategi erabiliko ditugu. Gogoan hartu behar
da QuickTimen doako bertsioak mov eta 3GP formatuko bideoak bakarrik irakurtzeko
aukera ematen duela
Bi klik egingo dugu lehenengo Sample.mov bideo-fitxategian




                                        33
QuickTime




Fitxategia erreproduzitzeko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu




Bideoak 4 minutuko iraupena duela ikus dezakegu
QuickTimen inguruneari zegokion atalean ikusi dugun beste modu batez zabalduko
dugu bideo-fitxategi bat
“Fitxategia" menua sakatu behar da




                                        34
QuickTime




“Fitxategia ireki” aukeratuko dugu




Egin klik “Mahaigaina” atalean




                                     35
QuickTime




"Sample2.mov" artxiboa aukeratuko dugu




Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu




                                         36
QuickTime




Ikus daitekeen moduan, beste leiho batean bideo-fitxategi bat zabaldu da
Jarraian, bideoarekin eta audioarekin lotutako arlo batzuk non konfigura daitezkeen
ikusiko dugu
Horretarako, “Leihoa" menua sakatu behar da




Eta “A/V kontrolak erakutsi” aukeran sakatuko dugu




                                        37
QuickTime




Atal honetan, bideoarekin eta audioarekin lotutako aldagai garrantzitsuak konfigura
daitezke
Filmaren distira
Filmaren kolorea
Kontrastea
Eta tindua
Horrez gain, erreprodukzio-abiadura aldatu eta Jog Shuttle erabil daiteke
Jog shuttle bideo-erreprodukzioa aurrerantz eta atzerantz eramateko balio duen
mekanismoa da
Jog Shuttlek nola funtzionatzen duen ikusteko, komeni da, ezer baino lehen,
konfigurazio-leihoa mugitzea QuickTimeren erreprodukzio-ingurunea ikusi ahal
izateko
Eta barra sakatuta mantenduta eta aurrerantz edo atzerantz mugituta, nahi den
moduan
Kasu horretan, audio-aukerak desgaituta egongo dira, bideo horrek ez baitu audiorik
 “Itxi” botoian sakatuko dugu




                                        38
QuickTime




Ireki dugun lehen bideoan jarriko gara, gainean klik eginda




“Leihoa” botoia sakatuko dugu berriro




                                         39
QuickTime




Eta “A/V kontrolak erakutsi” aukeran sakatuko dugu




Bideo honetan gaituta daude audio-aukerak
Bolumena alda dezakegu
Behe-soinuak
Goi-soinuak
Balantzea
Eta tonua aldatu
“Itxi” botoia sakatuko dugu

                                        40
QuickTime




Zorionak! Orain badakizu QuickTimen bideo-artxibo bat nola ireki eta nola
erreproduzitu
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:




                                   41
QuickTime


Bideo-artxibo ugaritan aukeratutako zatiak nahastea

Hemen, QuickTime Playerren bi bideo-artxibo nola nahasten diren ikusiko dugu.
QuickTimen erabiltzeko bideo-efektu batzuk non eta nola deskargatu ere erakutsiko
dizugu, eta horietatik guztietatik, trantsizioa erabiliko dugu.

Efektuen      pakete    hau    webgune     honetara  sartuta lor  dezakezu:
http://developer.apple.com/quicktime/ (bideoan ikusiko dugu), aurrez doan
erregistratuta.




Orain, bi bideo-artxibo bakarrean nola nahastu ikusiko dugu. Aurreko ataletan erabili
ditugun bi adibide-bideoak erabiliko ditugu
Gainera, QuickTimerako efektuen paketea deskargatzen eta trantsizioko efektua
erabiltzen ikasiko dugu
Klik bikoitza egingo dugu “Sample.mov” aukeran




                                         42
QuickTime




Jarraian, filmaren amaierara eramango gaituen botoia sakatuko dugu




Bi artxiboak elkartzeko, “Sample2.mov” bigarren bideoa aukeratuko dugu eta irekita
dugun bideo-erreprodukzioko barraren amaierara arte arrastatuko dugu




                                       43
QuickTime




Bi bideo-fitxategiak bata bestearen atzetik nahastu ditugu: lehenengo Sample.mov,
eta gero, Sample2.mov. Jarraian, emaitza erreproduzituko dugu
Bideoaren hasierara joateko, botoi honetan sakatuko dugu




Eta erreproduzitzeko botoia sakatuko dugu




                                       44
QuickTime




Orain, emaitza gordeko dugu. QuickTImen doako bertsioarekin ari garenez,
gordetzeko modu bakarra dugu
“Fitxategia” menua aukeratuko dugu




Ikus daitekeen moduan, doako bertsioak ez ditu “Gorde” eta “Gorde honela” aukerak
gaituta
Nahasketa gordetzeko dugun modu bakarra programatik bertatik ateratzea da
 “Irten” aukeran sakatuko dugu



                                       45
QuickTime




Bi artxiboen nahasketa gordetzeko aukera emango digun leihoa irekiko da
Gordetzeko botoian sakatuz gero, ireki dugun lehen artxiboa gainidatziko dugu:
Sample.mov
Hau da, hori eginez gero, Sample.mov jatorrizko fitxategia galduko dugu
Bi artxiboen nahasketa gordetzeko, “Gorde” aukeran sakatuko dugu




Sample.mov fitxategian gorde da nahasketa
Emaitza ikusteko, “Sample.mov” artxiboan klik bikoitza egingo dugu



                                        46
QuickTime




Erreproduzitzeko botoia sakatuko dugu




Efektuen pakete bat nola deskargatu eta trantsizioko efektua nola erabili ikusiko
dugu
Klik bikoitza egingo dugu “Internet Explorer” aukeran




                                        47
QuickTime




Helbideen      koadroa     aukeratu    eta   helbide   hau   sartuko   dugu:
http://developer.apple.com/quicktime




“Joan” botoia sakatu




                                        48
QuickTime




Applen deskarga-orrialdea agertuko da, zehazki, QuickTimena
Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran hainbat klik egingo dugu




                                       49
QuickTime




"QuickTime Tools" estekan sakatuko dugu




Webgune honetan QuickTimerako hainbat tresna deskarga daitezke
Desplazamendu-barran sakatuko dugu




                                      50
QuickTime




"Legacy Windows QuickTime Tools" estekan sakatuko dugu




Tresnak deskargatu ahal izateko, ezinbestekoa da erregistratzea
Desplazamendu-barran sakatuko dugu




                                        51
QuickTime




“sign up” estekan sakatuta, doan erregistra gaitezke




Orrialde honetan erregistratu gaitezke. Horretarako, datu pertsonalak sartu behar
dira
Datu pertsonalak sartutakoan “Jarraitu” botoian sakatuko dugu, erregistro-prozesua
amaitzeko
Jarraian, mezu bat iritsiko zaigu posta elektronikora, kontua behar bezala sortu dela
berresteko
 “Atzera” botoian sakatuko dugu


                                         52
QuickTime




“Apple ID” testu-koadroa aukeratu eta erabiltzaile-izena sartuko dugu




“Password” testu-eremua aukeratuko dugu gero, eta pasahitza idatziko dugu




                                         53
QuickTime




Eta “Login” botoia sakatu




Orain, “Legacy Windows QT Tools (Zip)” estekan sakatuta, tresna deskarga
dezakegu




                                   54
QuickTime




“Gorde” botoia sakatu




Gordetzeko, kasu honetan mahaigainean, “Gorde” botoian sakatuko dugu




                                      55
QuickTime




Deskargatu arte itxaron eta “Ireki” botoian sakatuko dugu




Fitxategi mota hau irekitzeko, Winzip programa instalatuta izan behar da
Winzip erabiltzeko oso erraza da, fitxategiak azkar konprimatzen eta
deskonprimitzen ditu, eta diskoan espazioa aurrezteko aukera ematen du
Instalatuta   ez     baldin    badago,    helbide   honetan      deskarga     daiteke:
http://www.winzip.com/downwz.htm
“MakeEffectMovie.zip” aukeratuko dugu, hori erabiliko baitugu trantsizioak egiteko



                                         56
QuickTime




Gero, aukeratutakoa deskonprimitzeko, “Extract” botoian klik egingo dugu




Azkenik, mahaigainean deskonprimitzeko, “Extract” botoia sakatuko dugu




                                        57
QuickTime




“Itxi” botoia sakatuko dugu




Berriz “Itxi” botoia sakatuko dugu




                                     58
QuickTime




Aurrez nahastu dugun bideoa itxiko dugu




Winzip fitxategiak zuzenean zabaldu edo nahi den karpetan deskonprimi ditzakegu
Kasu honetan, zuzenean QuickTimerako efektuak dituen Winzip fitxategia zabalduko
dugu
"MakeEffectMovie.zip" fitxategian bi aldiz klik egingo dugu




                                          59
QuickTime




QuickTimen efektuak erabiltzeko, “MakeEffectMovie.exe” fitxategian bi aldiz klik
egingo dugu




Kasu honetan, bi bideoren arteko trantsizioetan oinarrituko gara
Trantsizio batek bi bideo-artxibo nahasteko balio du, bietako bat dotoretzeko
efekturen batekin ager dadin. Egingo dugun adibidean hobeto ikusiko dugu
Trantsizioa egiteko, bi bideo-artxiborekin lan egin behar da
Lehen fitxategia aukeratuko dugu, esaterako, “Sample2.mov”



                                       60
QuickTime




Eta “Ireki” sakatuko dugu




Orain, bigarren bideo-fitxategia aukeratuko dugu. Kasu honetan, “Sample2.mov”
aukeratuko dugu berriz




                                     61
QuickTime




Eta “Ireki” aukeran sakatuko dugu




Trantsizioek bideoko filma hastean hainbat efektu sortzeko balio dute; hor aplikatu
ohi da trantsizioa
Zer trantsizio mota erabil ditzakegun ikusteko, Trantsizioak ataleko “+” sakatuko
dugu




                                        62
QuickTime




Esaterako, “Leherketa” trantsizioa aukeratuko dugu




Atal honetan, trantsizioaren hainbat atal alda ditzakegu. Guk lehenetsita ageri
direnak utziko ditugu
Hemen, bideoari aplikatutako trantsizioa nola geratuko den ikus daiteke
“Onartu” botoia sakatuko dugu




                                        63
QuickTime




Trantsizioa duen bideo-fitxategi berrirako nahi dugun izena idatziko dugu. Izenak
.mov luzapenarekin amaitu beharko du
“Gorde” botoia sakatu




Eta bideo-fitxategia mahaigainean sortu da
“Itxi” botoia sakatuko dugu




                                        64
QuickTime




Emaitza nola geratu den ikusiko dugu
Klik bikoitza egingo dugu “Transizioa.mov” aukeran




Bideoaren trantsizioa nola geratu den ikusteko, erreproduzitzeko botoian sakatuko
dugu




                                        65
QuickTime




Zorionak! Orain badakizu bi bideo-fitxategi nola nahastu eta trantsizioa nola erabili
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:




                                           66
QuickTime


Bideoa editatzeko era erreproduzitzeko beste programa batzuk

Bideoa editatzeko eta erreproduzitzeko beste programa mota batzuk ere badaude. Bi
taldetan banatuko ditugu: alde batetik, bideo-irakurgailuak, eta bestetik, bideo-
editoreak.

Bideoa erreproduzitzeko programak




 VLC Media Player

http://www.videolan.org/vlc/




     Real Player

http://spain.real.com/realplayer/




      BS Player

http://www.bsplayer.org




                                       67
QuickTime



Bideoa editatzeko programak




  Windows Movie Maker

http://windowsmoviemaker.es-2010.com/es/




     AVS Video Editor

http://www.avs4you.com/es/




     Adobe Premier

http://www.adobe.com/es/products/premiere/




                                       68

More Related Content

Viewers also liked

ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7
ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7
ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7ai17
 
Representation Presentation Sample
Representation Presentation SampleRepresentation Presentation Sample
Representation Presentation Samplestoliros
 
V3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ Networking
V3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ NetworkingV3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ Networking
V3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ Networkingsocialmediamid
 
A Top NS Men in Singapore Polytechnic
A Top NS Men in Singapore PolytechnicA Top NS Men in Singapore Polytechnic
A Top NS Men in Singapore PolytechnicSerene Leong
 
Why collectivise?
Why collectivise?Why collectivise?
Why collectivise?mhill52
 
Home Rule: The Case for Blue Island
Home Rule: The Case for Blue IslandHome Rule: The Case for Blue Island
Home Rule: The Case for Blue Islandourhomeourfuture
 
Dasar pakatan rakyat
Dasar pakatan rakyatDasar pakatan rakyat
Dasar pakatan rakyatpakatanrakyat
 
Trabajo informatica camping
Trabajo informatica campingTrabajo informatica camping
Trabajo informatica campingjuanortegaperez
 
Survival Skills Screenplay
Survival Skills ScreenplaySurvival Skills Screenplay
Survival Skills Screenplaystoliros
 
Terzo sogno missionario
Terzo sogno missionarioTerzo sogno missionario
Terzo sogno missionarioMaike Loes
 

Viewers also liked (19)

Mantra rus
Mantra rusMantra rus
Mantra rus
 
ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7
ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7
ฉันเหมือนใคร สุขศึกษา ม.1 7
 
Representation Presentation Sample
Representation Presentation SampleRepresentation Presentation Sample
Representation Presentation Sample
 
V3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ Networking
V3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ NetworkingV3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ Networking
V3+ Caltech+ M I T+ Enterprise+ Forum+ + Social+ Networking
 
Marxism
MarxismMarxism
Marxism
 
Would you...
Would you...Would you...
Would you...
 
A Top NS Men in Singapore Polytechnic
A Top NS Men in Singapore PolytechnicA Top NS Men in Singapore Polytechnic
A Top NS Men in Singapore Polytechnic
 
Why collectivise?
Why collectivise?Why collectivise?
Why collectivise?
 
Gbi
GbiGbi
Gbi
 
Creacos intro
Creacos introCreacos intro
Creacos intro
 
Febbraio
FebbraioFebbraio
Febbraio
 
Home Rule: The Case for Blue Island
Home Rule: The Case for Blue IslandHome Rule: The Case for Blue Island
Home Rule: The Case for Blue Island
 
Organ donation (Kerala)
Organ donation (Kerala)Organ donation (Kerala)
Organ donation (Kerala)
 
Dasar pakatan rakyat
Dasar pakatan rakyatDasar pakatan rakyat
Dasar pakatan rakyat
 
Trabajo informatica camping
Trabajo informatica campingTrabajo informatica camping
Trabajo informatica camping
 
Survival Skills Screenplay
Survival Skills ScreenplaySurvival Skills Screenplay
Survival Skills Screenplay
 
Gbi
GbiGbi
Gbi
 
Pati alegre (fil eminimizer)
Pati alegre (fil eminimizer)Pati alegre (fil eminimizer)
Pati alegre (fil eminimizer)
 
Terzo sogno missionario
Terzo sogno missionarioTerzo sogno missionario
Terzo sogno missionario
 

More from Katalogador

Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaKatalogador
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroKatalogador
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaKatalogador
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Katalogador
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 EuKatalogador
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011Katalogador
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalKatalogador
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereadersKatalogador
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesKatalogador
 

More from Katalogador (20)

Marc21
Marc21Marc21
Marc21
 
Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio Loperena
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis panero
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto Bevilacqua
 
Resumen 4.7
Resumen 4.7Resumen 4.7
Resumen 4.7
 
Resumen 4 1
Resumen 4 1Resumen 4 1
Resumen 4 1
 
Brecha digital
Brecha digitalBrecha digital
Brecha digital
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 Eu
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito Legal
 
E-readers
E-readersE-readers
E-readers
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereaders
 
Redes sociales
Redes socialesRedes sociales
Redes sociales
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectables
 
Mapak
MapakMapak
Mapak
 
Material mixto
Material mixtoMaterial mixto
Material mixto
 

Quick timeimprimatzekobertzioa

  • 2. QuickTime Edukien Aurkibidea Edukien Aurkibidea...................................................................................................2 Sarrera......................................................................................................................3 Zer da QuickTime? ..................................................................................................3 Descargatzea eta instalatzea..................................................................................4 QuickTimeren ingurunea ......................................................................................15 QuickTimek irakur ditzakeen artxibo-formatuak ................................................31 Bideo-artxibo bat zabaltzea eta irakurtzea ..........................................................33 Bideo-artxibo ugaritan aukeratutako zatiak nahastea........................................42 Bideoa editatzeko era erreproduzitzeko beste programa batzuk......................67 2
  • 3. QuickTime Sarrera Gustatuko al litzaizuke hainbat formatutan dauden bideo-artxiboak zabaltzea eta erreproduzitzea? Zer iruditzen zaizu hainbat bideo-artxibotan aukeratutako zatiak nahasteko aukera izatea? Eta bideo-artxiboetan trantsizioak gehitu ahal izango bazenitu klip-irudi erakargarriagoa egiteko? Imajina al dezakezu hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izatea? Orain, oso ezaguna den bideo-edizioko eta erreprodukzioko programetako bat den QuickTime Payerrekin, oso erraz egin dezakezu. Hori guztia egin dezakezu QuickTime Player-ekin. Zer da QuickTime? QuickTime Applek garatutako multimedia-arkitektura estandarra da; liburutegi multzo bat eta multimedia-irakurgailu bat (QuickTime Player) biltzen ditu. 7. bertsioan, irakurgailu hori MPEG-4 estandarrarekin bateragarria da. Pro bertsio bat ere badago, eta horrek hainbat aukera gehiago ditu: bideoa editatzea eta hainbat formatutara kodifikatzea, besteak beste, hauetara: AVI, MOV edo MP4. Pro bertsioarekin, ordenagailuari konektatuta mikrofono batekin audioa grabatu ere egin daiteke. Pro bertsio hori ordaindu egin behar da. Guk doako bertsioarekin lan egingo dugu. QuickTime ez da irakurgailu soila, multimedia-sistema osoa baizik, eta Interneten eta beste gailu batzuetan kalitate handiko edukiak irakurtzeko eta batzuetan transmititzeko gai da. QuickTime Player programak, besteak beste, hauek egiteko aukera ematen du: o Bideo-formatu ugari erreproduzitzea. Gainera, irudiak eta audio-fitxategiak ere zabal ditzakezu o Hainbat bideo-artxibo bakar batean nahastea o Efektuak sartuta bideo-artxiboak editatzea o Bideoen artean trantsizio mota ugari sartzea o Pro bertsioan Interneten txertatzea 3
  • 4. QuickTime Descargatzea eta instalatzea Atal honetan, QuickTime Playerren doako bertsioa nola deskargatzen eta instalatzen den ikusiko duzu. Aurrez aipatu dugun moduan, Pro bertsioak aukera gehiago eskaintzen ditu, baina ordaindu egin behar da. Horretarako, webgune honetara sartu beharko duzu: http://www.apple.com/es/quicktime/download/ Deskargatzea eta instalatzea oso erraza da. Internet Explorer nabigatzailea ireki eta www.apple.como/es/quicktime/download helbidea sartutakoan, deskarga ditzakegun QuickTime motak ikusi ahal izango ditugu QuickTime Player 7.6.5 Windows XP, Windows Vista edo Windows 7rako Edo QuickTime Player bera, iTunes barne duena iTunes Applek sortutako programa da, iPodak eta iPhoneak (Applek merkaturatuta, bideoa eta audioa erreproduzitzeko erabiltzen diren gailuak) sinkronizatzeko, on line musika erosteko, antolatzeko eta erreproduzitzeko Lehen aukera utziko dugu aukeratuta Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu 4
  • 6. QuickTime "Artxibo-deskarga” leihoa zabalduko da “Gorde” botoia sakatuko dugu Hemen, instalatzeko artxiboa non gorde nahi dugun zehaztuko dugu Gure kasuan, mahaigainean gordeko dugu Gero, “Gorde” botoia sakatuko dugu 6
  • 7. QuickTime Artxiboa deskargatu arte itxarongo dugu Instalazio-prozesua hasteko, “Exekutatu” botoian sakatuko dugu 7
  • 8. QuickTime Berriz sakatuko dugu “Exekutatu” “Windowserako QuickTime” instalazio-leihoa irekiko da “Hurrengoa >” sakatu 8
  • 9. QuickTime Lizentzia-kontratua onartu eta “Bai” aukeran sakatuko dugu Mahaigainean zuzeneko sarbideko ikono bat egotea nahi izanez gero, aukera hau markatuta utziko dugu Ondoren, "Instalatu" botoia sakatuko dugu 9
  • 10. QuickTime QuickTime instalatu arte itxarongo dugu Instalazioa osatu da QuickTime irakurgailuari buruzko informazioa irakurtzeko, “Irakurri izeneko artxiboa ikusi” botoian sakatuko dugu 10
  • 11. QuickTime Hemen, QuickTime 7ren inguruko informazio garrantzitsua ikus daiteke “Itxi” botoia sakatuko dugu Orain, “Fitxategi motak eta MIME motak konfiguratu” botoian sakatuko dugu 11
  • 12. QuickTime Atal honetan, QuickTime hobetsitako irakurgailua izatea nahi dugun fitxategi- formatuak konfigura ditzakegu “Itxi” aukeran klik egingo dugu Azkenik, “Amaitu” botoia sakatuko dugu 12
  • 13. QuickTime “Informazio gehiago” atalean sakatuta, QuickTimeri buruzko informazio gehiago lortuko dugu “Pro bertsioa eskuratu orain” botoian klik eginda, Pro bertsiora jo ahal izango dugu. Pro bertsioa ordaindu egin behar da, eta askoz ere aukera gehiago ditu Ikastaro honetan doako bertsioarekin lan egingo dugu; beraz, “Ez, eskerrik asko” aukera sakatuko dugu Internet Explorerreko “Itxi” botoia sakatuko dugu 13
  • 14. QuickTime QuickTime programa zabaltzeko, mahaigaineko zuzeneko sarbideko ikonoan klik bikoitza egingo dugu Zorionak! Orain badakizu QuickTime programa nola deskargatu eta nola instalatu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia: 14
  • 15. QuickTime QuickTimeren ingurunea Atal honetan, QuickTime Playerren ingurunea ikusiko dugu. Botoiak eta eskaintzen dituen aukera garrantzitsuenetako batzuk ikusiko ditugu. QuickTime konfiguratzeko aukerak Editatu > Hobespenak menuan daude. Bi bloketan banatuta daude: irakurgailuaren hobespenak eta QuickTimeren hobespenak. Horrez gain, bideoak errazago irakurri ahal izateko zuzeneko sarbideko botoi asko ditu. Atal honetan, QuickTimeren ingurunea nolakoa den ikusiko dugu, baita haren botoi guztiak eta konfigurazioko aukerak ere Irakurgailua zabaltzeko, mahaigaineko zuzeneko sarbideko ikonoan bi aldiz klik egingo dugu 15
  • 16. QuickTime Erreproduzitzeko kontrol-botoiak ikusteko, bideo-fitxategi bat zabaldu behar da. Programa instalatzean automatikoki sortutako probako fitxategi bat erabiliko dugu Aukeratu “Fitxategia” menua QuickTimeko menuetan, batzuk blokeatuta daudela ikus dezakegu. Ezingo gara aukera horietara sartu, ordaindu beharreko QuickTime Pro bertsioa izan behar baita haietara sartzeko “Fitxategia ireki” sakatuko dugu 16
  • 17. QuickTime QuickTimeko direktoriora joateko, lehenengo eta behin “Ordenagailua” aukeran bi aldiz klik egingo dugu Gero, “Sistema (C:)” aukeran bi aldiz klik egingo dugu 17
  • 18. QuickTime “Programako artxiboak” aukeran egin klik bikoitza QuickTime bilatzeko, desplazamenduko barran klik egingo dugu 18
  • 19. QuickTime “QuickTime” karpetan klik bikoitza egingo dugu "Sample.mov" artxiboa aukeratuko dugu 19
  • 20. QuickTime Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu Bideoa irekitzean, QuickTimeko leihoak bi eremu dituela ikus dezakegu Hemen ikusiko da bideoa Eta eremu honetan daude erreprodukzioko kontrolak Bideoen erreprodukzioko denbora-kontagailua da hau. Honela adierazita dago: orduak:minutuak:segundoak Hemen, bideoaren erreprodukzio-aurrerapeneko barra ikus daiteke Aurrerapen-barrak, modu proportzionalean, editatzen edo erreproduzitzen ari den kliparen edo filmaren luzera adierazten du 20
  • 21. QuickTime Jarraian, QuickTimeren edo irakurgailuaren hobespenak ikusiko ditugu Hauek dira erreprodukzioa kontrolatzen duten botoiak Bideoaren hasierara joan Erreprodukzioko abiadura txikiagotu Bideoa erreproduzitu eta geldiarazi Erreprodukzioko abiadura handiagotu Bideoaren amaierara joan Azkenik, bideoaren audio-bolumena handiagotu edo txikiagotu dezakegu Horretarako, “Editatu" menua sakatu behar da “Hobespenak” aukeratu 21
  • 22. QuickTime Azkenik, “Irakurgailuaren hobespenak” aukeran sakatuko dugu QuickTime Playerren hobespenen leihoa irekiko da Hemen, filmekin lotutako hainbat aukera egin ditzakegu. Esate baterako, izan ditzaketen azpitituluak erakustea “Denbora-kodea” eta “Soinua” ataletan erreprodukzio-denborarekin eta kliparen soinuarekin lotutako aukerak alda daitezke, hurrenez hurren “Pantaila osoa” erlaitzean klikatu 22
  • 23. QuickTime Atal honetan, motaren arabera, erreproduzitzen ari den filmaren neurria konfigura dezakegu Irakurgailuaren atzealdeko kolorea ere alda dezakegu, eta erreprodukzioko kontrolak ere konfigura ditzakegu filma pantaila osoan dugunean “Baliogabetu” botoian sakatuko dugu Orain, QuickTimeko hobespenak ikusiko ditugu Horretarako, “Editatu" menua sakatu behar da 23
  • 24. QuickTime “Hobespenak” aukeratu Eta “QuickTimeko hobespenak” aukeratuko dugu 24
  • 25. QuickTime “Erregistratu” erlaitzean ordaindu beharreko QuickTime Pro bertsioa erosi eta instala dezakegu Ordaindu beharreko bertsioa erosi nahi baduzu, “QuickTime Pro erosi” botoia sakatu behar da Gero, erosketa egindakoan, Applek erregistro-kode bat bidaliko digu posta elektronikora eta hori erabiliko dugu doako bertsioa erabiltzeari uzteko eta QuickTime Pro bertsioa instalatzeko Hemen sartu behar da kodea Eta gero, Pro bertsioaren instalazioa amaitzeko, “Aplikatu” botoia sakatu behar da 25
  • 26. QuickTime “Audioa” erlaitzean sakatuko dugu Erlaitz honetan irakurgailuko audioa konfiguratuko dugu Esate baterako, atal honetan ordenagailuan instalatuta dugun soinu-txartelarekin bateragarria izango den irteera-formatua aukera dezakegu Normalean, lehenespenez emanda datozen aukerak dira onenak bideoa eta audioa erreproduzitzeko Jarraian, “Arakatzailea" erlaitza sakatu behar da 26
  • 27. QuickTime QuickTime web-arakatzailearekin lotzen duten bi aukera daude Lehengoa, web-arakatzailean deskargatzen diren bitartean filmak automatikoki erreproduzitzeko Bigarrenak QuickTimeko filmak gordetzeko eta konfigurazioa aldatzeko aukerak ezkutatzen ditu arakatzailetik “Eguneratu” atala aukeratuko dugu Atal honetan, QuickTimeren eguneratzeak eta beste fabrikatzaile batzuen QuickTime softwarea bila dezakegu Orain, “Transmisioa” erlaitza aukeratuko dugu 27
  • 28. QuickTime Hemen, Interneterako konexioarekin eta QuickTimerekin lotutako aukera garrantzitsuenak aukeratuko ditugu Jarraian, “Fitxategi motak” atalean sakatuko dugu Hemen, QuickTime lehenetsitako irakurgailua izatea nahi duzun fitxategi motak aukeratuko ditugu QuickTimek ez du uzten aukera gehienak aukeratzen, doako bertsioarekin ari garelako Amaitzeko, “Aurreratua” erlaitza aukeratuko dugu 28
  • 29. QuickTime Erlaitz honetan, irakurgailuaren aukera aurreratuenak daude Mesedez, sartu QuickTimeren ikono bat sistemako erretiluan “Baliogabetu” botoian sakatuko dugu 29
  • 30. QuickTime Zorionak! Orain badakizu QuickTimeren lan-ingurunea nolakoa den eta zein diren konfigurazioko hobespen garrantzitsuenak Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia: 30
  • 31. QuickTime QuickTimek irakur ditzakeen artxibo-formatuak Aurretik aipatu dugun moduan, QuickTime Playerrek ez ditu bideo-artxiboak soilik irakurtzen, audio-artxiboak eta irudiak ere erreproduzitzeko aukera ematen du. QuickTimek Pro bertsioan (ordaindutakoa) zabal ditzakeen formatu ezagunenak hauek dira: • Bideo-formatuak: MOV, qt movie, AVI, GIF animatua, 3GP, flash, MPEG-1,2 eta 3, besteak beste. • Audio-formatuak: AIFF, MIDI, MP3, audio CDa eta WAV, besteak beste • Irudi-formatuak: JPEG, GIF, PNG, BMP (Windowseko bit-mapa), PICT (Appleko irudia), PSD (Adobe Photoshop) eta TIFF Ikastaro honetan bideo-artxiboak bakarrik landuko ditugu. Jarraian, QuickTimen doako bertsioan erabil daitezkeen bideo-formatuak deskribatuko ditugu. Batez ere bi formatu dira. • Mov eta qt movie • 3GP Mov eta qt movie Applek sortu zituen. QuickTimen filmak ikusteko ohiko formatuak dira; hori da Macintoshen filmak ikusteko jatorrizko plataforma, baina Windowsen beste irakurgailu batzuekin ere erabil daitezke. Mov eta qt formatuak asko zabaldu dira, konpresio handia dutelako, eta normalean, bideoak grabatzeko gaitasuna duten sakelako telefonoak eta kamera digitalek formatu hori erabiltzen dutelako. Plataforma anitzekoa izateaz gain, azken bertsioetan, 3Dko eta errealitate birtualeko filmekin elkarreragiteko aukera ematen dute. 31
  • 32. QuickTime 3GPP Hainbat bitartekotako informazioa gordetzeko (audio eta bideoa) sakelako telefonoek erabili ohi duten formatua edo multimedia-edukitzailea da. 3GPPk sortutako (hirugarren belaunaldiari lotutako proiektua) artxiboen formatu hau QuickTime formatuaren antzekoa da, eta normalean, hirugarren belaunaldiko sakelako telefonoetan erabili ohi da. 3GP MPEG-4 Part 14 (MP4) formatuaren bertsio erraztua da, eta artxibo horietarako banda-zabalera eta espazio-eskakizunak murrizteko diseinatuta dago, sakelakoek gaitasun txikiagoa dutelako. 3GPk bideoa MPEG-4 edo H.263 gisa gorde dezake, eta audioa, AMR-NB edo AAC- LC gisa. 32
  • 33. QuickTime Bideo-artxibo bat zabaltzea eta irakurtzea Atal honetan, bideo-artxibo bat nola zabaltzen den irakatsiko dizugu, eta gero, klip hori erreproduzituko dugu. Gainera, audio- eta bideo-kontrolak ikusteko aukera izango duzu (A/V). Aukera hori bi zatitan banatuta dago: • Audio-kontrolak. Hemen, audioaren atalak aldatzeko aukera izango duzu, esaterako: bolumena, behe-soinuak, goi-soinuak, balantzea eta soinuaren tonua. • Bideo-kontrolak. Hemen, bideoaren irudiaren distira, kolorea, kontrastea eta tindua aldatu ahal izango dituzu. Jarraian, QuickTimen bideo-fitxategiak nola ireki eta erreproduzitu ikusiko dugu. Gainera, audio- eta bideo-aldagai batzuk non alda daitezkeen ikusiko dugu Horretarako, mov formatuko bi bideo-fitxategi erabiliko ditugu. Gogoan hartu behar da QuickTimen doako bertsioak mov eta 3GP formatuko bideoak bakarrik irakurtzeko aukera ematen duela Bi klik egingo dugu lehenengo Sample.mov bideo-fitxategian 33
  • 34. QuickTime Fitxategia erreproduzitzeko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu Bideoak 4 minutuko iraupena duela ikus dezakegu QuickTimen inguruneari zegokion atalean ikusi dugun beste modu batez zabalduko dugu bideo-fitxategi bat “Fitxategia" menua sakatu behar da 34
  • 35. QuickTime “Fitxategia ireki” aukeratuko dugu Egin klik “Mahaigaina” atalean 35
  • 36. QuickTime "Sample2.mov" artxiboa aukeratuko dugu Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu 36
  • 37. QuickTime Ikus daitekeen moduan, beste leiho batean bideo-fitxategi bat zabaldu da Jarraian, bideoarekin eta audioarekin lotutako arlo batzuk non konfigura daitezkeen ikusiko dugu Horretarako, “Leihoa" menua sakatu behar da Eta “A/V kontrolak erakutsi” aukeran sakatuko dugu 37
  • 38. QuickTime Atal honetan, bideoarekin eta audioarekin lotutako aldagai garrantzitsuak konfigura daitezke Filmaren distira Filmaren kolorea Kontrastea Eta tindua Horrez gain, erreprodukzio-abiadura aldatu eta Jog Shuttle erabil daiteke Jog shuttle bideo-erreprodukzioa aurrerantz eta atzerantz eramateko balio duen mekanismoa da Jog Shuttlek nola funtzionatzen duen ikusteko, komeni da, ezer baino lehen, konfigurazio-leihoa mugitzea QuickTimeren erreprodukzio-ingurunea ikusi ahal izateko Eta barra sakatuta mantenduta eta aurrerantz edo atzerantz mugituta, nahi den moduan Kasu horretan, audio-aukerak desgaituta egongo dira, bideo horrek ez baitu audiorik “Itxi” botoian sakatuko dugu 38
  • 39. QuickTime Ireki dugun lehen bideoan jarriko gara, gainean klik eginda “Leihoa” botoia sakatuko dugu berriro 39
  • 40. QuickTime Eta “A/V kontrolak erakutsi” aukeran sakatuko dugu Bideo honetan gaituta daude audio-aukerak Bolumena alda dezakegu Behe-soinuak Goi-soinuak Balantzea Eta tonua aldatu “Itxi” botoia sakatuko dugu 40
  • 41. QuickTime Zorionak! Orain badakizu QuickTimen bideo-artxibo bat nola ireki eta nola erreproduzitu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia: 41
  • 42. QuickTime Bideo-artxibo ugaritan aukeratutako zatiak nahastea Hemen, QuickTime Playerren bi bideo-artxibo nola nahasten diren ikusiko dugu. QuickTimen erabiltzeko bideo-efektu batzuk non eta nola deskargatu ere erakutsiko dizugu, eta horietatik guztietatik, trantsizioa erabiliko dugu. Efektuen pakete hau webgune honetara sartuta lor dezakezu: http://developer.apple.com/quicktime/ (bideoan ikusiko dugu), aurrez doan erregistratuta. Orain, bi bideo-artxibo bakarrean nola nahastu ikusiko dugu. Aurreko ataletan erabili ditugun bi adibide-bideoak erabiliko ditugu Gainera, QuickTimerako efektuen paketea deskargatzen eta trantsizioko efektua erabiltzen ikasiko dugu Klik bikoitza egingo dugu “Sample.mov” aukeran 42
  • 43. QuickTime Jarraian, filmaren amaierara eramango gaituen botoia sakatuko dugu Bi artxiboak elkartzeko, “Sample2.mov” bigarren bideoa aukeratuko dugu eta irekita dugun bideo-erreprodukzioko barraren amaierara arte arrastatuko dugu 43
  • 44. QuickTime Bi bideo-fitxategiak bata bestearen atzetik nahastu ditugu: lehenengo Sample.mov, eta gero, Sample2.mov. Jarraian, emaitza erreproduzituko dugu Bideoaren hasierara joateko, botoi honetan sakatuko dugu Eta erreproduzitzeko botoia sakatuko dugu 44
  • 45. QuickTime Orain, emaitza gordeko dugu. QuickTImen doako bertsioarekin ari garenez, gordetzeko modu bakarra dugu “Fitxategia” menua aukeratuko dugu Ikus daitekeen moduan, doako bertsioak ez ditu “Gorde” eta “Gorde honela” aukerak gaituta Nahasketa gordetzeko dugun modu bakarra programatik bertatik ateratzea da “Irten” aukeran sakatuko dugu 45
  • 46. QuickTime Bi artxiboen nahasketa gordetzeko aukera emango digun leihoa irekiko da Gordetzeko botoian sakatuz gero, ireki dugun lehen artxiboa gainidatziko dugu: Sample.mov Hau da, hori eginez gero, Sample.mov jatorrizko fitxategia galduko dugu Bi artxiboen nahasketa gordetzeko, “Gorde” aukeran sakatuko dugu Sample.mov fitxategian gorde da nahasketa Emaitza ikusteko, “Sample.mov” artxiboan klik bikoitza egingo dugu 46
  • 47. QuickTime Erreproduzitzeko botoia sakatuko dugu Efektuen pakete bat nola deskargatu eta trantsizioko efektua nola erabili ikusiko dugu Klik bikoitza egingo dugu “Internet Explorer” aukeran 47
  • 48. QuickTime Helbideen koadroa aukeratu eta helbide hau sartuko dugu: http://developer.apple.com/quicktime “Joan” botoia sakatu 48
  • 49. QuickTime Applen deskarga-orrialdea agertuko da, zehazki, QuickTimena Web orrian nabigatzeko, desplazamenduko barran hainbat klik egingo dugu 49
  • 50. QuickTime "QuickTime Tools" estekan sakatuko dugu Webgune honetan QuickTimerako hainbat tresna deskarga daitezke Desplazamendu-barran sakatuko dugu 50
  • 51. QuickTime "Legacy Windows QuickTime Tools" estekan sakatuko dugu Tresnak deskargatu ahal izateko, ezinbestekoa da erregistratzea Desplazamendu-barran sakatuko dugu 51
  • 52. QuickTime “sign up” estekan sakatuta, doan erregistra gaitezke Orrialde honetan erregistratu gaitezke. Horretarako, datu pertsonalak sartu behar dira Datu pertsonalak sartutakoan “Jarraitu” botoian sakatuko dugu, erregistro-prozesua amaitzeko Jarraian, mezu bat iritsiko zaigu posta elektronikora, kontua behar bezala sortu dela berresteko “Atzera” botoian sakatuko dugu 52
  • 53. QuickTime “Apple ID” testu-koadroa aukeratu eta erabiltzaile-izena sartuko dugu “Password” testu-eremua aukeratuko dugu gero, eta pasahitza idatziko dugu 53
  • 54. QuickTime Eta “Login” botoia sakatu Orain, “Legacy Windows QT Tools (Zip)” estekan sakatuta, tresna deskarga dezakegu 54
  • 55. QuickTime “Gorde” botoia sakatu Gordetzeko, kasu honetan mahaigainean, “Gorde” botoian sakatuko dugu 55
  • 56. QuickTime Deskargatu arte itxaron eta “Ireki” botoian sakatuko dugu Fitxategi mota hau irekitzeko, Winzip programa instalatuta izan behar da Winzip erabiltzeko oso erraza da, fitxategiak azkar konprimatzen eta deskonprimitzen ditu, eta diskoan espazioa aurrezteko aukera ematen du Instalatuta ez baldin badago, helbide honetan deskarga daiteke: http://www.winzip.com/downwz.htm “MakeEffectMovie.zip” aukeratuko dugu, hori erabiliko baitugu trantsizioak egiteko 56
  • 57. QuickTime Gero, aukeratutakoa deskonprimitzeko, “Extract” botoian klik egingo dugu Azkenik, mahaigainean deskonprimitzeko, “Extract” botoia sakatuko dugu 57
  • 58. QuickTime “Itxi” botoia sakatuko dugu Berriz “Itxi” botoia sakatuko dugu 58
  • 59. QuickTime Aurrez nahastu dugun bideoa itxiko dugu Winzip fitxategiak zuzenean zabaldu edo nahi den karpetan deskonprimi ditzakegu Kasu honetan, zuzenean QuickTimerako efektuak dituen Winzip fitxategia zabalduko dugu "MakeEffectMovie.zip" fitxategian bi aldiz klik egingo dugu 59
  • 60. QuickTime QuickTimen efektuak erabiltzeko, “MakeEffectMovie.exe” fitxategian bi aldiz klik egingo dugu Kasu honetan, bi bideoren arteko trantsizioetan oinarrituko gara Trantsizio batek bi bideo-artxibo nahasteko balio du, bietako bat dotoretzeko efekturen batekin ager dadin. Egingo dugun adibidean hobeto ikusiko dugu Trantsizioa egiteko, bi bideo-artxiborekin lan egin behar da Lehen fitxategia aukeratuko dugu, esaterako, “Sample2.mov” 60
  • 61. QuickTime Eta “Ireki” sakatuko dugu Orain, bigarren bideo-fitxategia aukeratuko dugu. Kasu honetan, “Sample2.mov” aukeratuko dugu berriz 61
  • 62. QuickTime Eta “Ireki” aukeran sakatuko dugu Trantsizioek bideoko filma hastean hainbat efektu sortzeko balio dute; hor aplikatu ohi da trantsizioa Zer trantsizio mota erabil ditzakegun ikusteko, Trantsizioak ataleko “+” sakatuko dugu 62
  • 63. QuickTime Esaterako, “Leherketa” trantsizioa aukeratuko dugu Atal honetan, trantsizioaren hainbat atal alda ditzakegu. Guk lehenetsita ageri direnak utziko ditugu Hemen, bideoari aplikatutako trantsizioa nola geratuko den ikus daiteke “Onartu” botoia sakatuko dugu 63
  • 64. QuickTime Trantsizioa duen bideo-fitxategi berrirako nahi dugun izena idatziko dugu. Izenak .mov luzapenarekin amaitu beharko du “Gorde” botoia sakatu Eta bideo-fitxategia mahaigainean sortu da “Itxi” botoia sakatuko dugu 64
  • 65. QuickTime Emaitza nola geratu den ikusiko dugu Klik bikoitza egingo dugu “Transizioa.mov” aukeran Bideoaren trantsizioa nola geratu den ikusteko, erreproduzitzeko botoian sakatuko dugu 65
  • 66. QuickTime Zorionak! Orain badakizu bi bideo-fitxategi nola nahastu eta trantsizioa nola erabili Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia: 66
  • 67. QuickTime Bideoa editatzeko era erreproduzitzeko beste programa batzuk Bideoa editatzeko eta erreproduzitzeko beste programa mota batzuk ere badaude. Bi taldetan banatuko ditugu: alde batetik, bideo-irakurgailuak, eta bestetik, bideo- editoreak. Bideoa erreproduzitzeko programak VLC Media Player http://www.videolan.org/vlc/ Real Player http://spain.real.com/realplayer/ BS Player http://www.bsplayer.org 67
  • 68. QuickTime Bideoa editatzeko programak Windows Movie Maker http://windowsmoviemaker.es-2010.com/es/ AVS Video Editor http://www.avs4you.com/es/ Adobe Premier http://www.adobe.com/es/products/premiere/ 68