SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 10
ELSN-KO
LIBURUTEGIETAN
XAHUPENAK
EGITEKO
GIDALIBURUA
Sarrera
Liburutegi publikoetako zerbitzuei buruz Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak
emandako arauetan esaten denez, xahupena bildumaren kudeaketa politikaren zati bat da,
estu-estu haren garapenari eta mantentze-lanari atxikia.
Aurrez azterketa bat eskatzen du, erabiltzaileen beharrizanak eta itxaropenak kontuan
hartzen dituena, eta bilduma ondo ezagutzea eta prozesua modu profesionalean gauzatzea.
Etengabeko berritzearen ondorioz, xahupena hornigaiak eskuratzea bezain garrantzitsua
izan behar da, beti ere helburu izanda bilduma garrantzitsu, eskuragarri eta, batik bat,
erabilgarria osatzea.
1. Definizioa eta lege-oinarria
Definizioa
Xahupena: bilduma baten ebaluazio kritikoa egiten duen eragiketa teknikoa da, aurrez
aukeratutako aleak erretiratzeko. Bildumaren kudeaketako zereginetako bat da.
Garrantzitsua da ez nahastea xahupena eta funtsaren zati bat tokiz aldatzea (esaterako,
funtsak irakurketa gelatik gordailutegira eramatea).
Onena izango litzateke prozesua aldiro-aldiro egitea, nahiz eta eskuarki horrelako lanak
egiteko egoitza aldaketak edo liburutegiaren automatizazioa baliatzen diren.
Lege-oinarria
Indarrean dagoen lege-oinarri funtsezkoena Espainiako Historia Ondareari buruzko
ekainaren 25eko 16/1985 Legea da, zeinaren 4. artikuluko 3. paragrafoak honela baitio:
“Araudi honetan eta berori garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera, babes berezikotzat jo
behar dira eskuizkribuak, inkunableak eta liburutegietan edo zerbitzu publikoetan
gutxienez hiru ale ez dituzten lanak, bai eta duten garrantziagatik interes kulturaleko
ondasun deklaratu direnak ere edota Espainiako Historia Ondareko Ondasun Higiezinen
Inbentario Orokorrean sartuta daudenak. Funts horiek liburutegiaren inbentario berezi
batean sartu beharko dira.”
Horregatik, Liburutegi Zerbitzutik gomendatzen dugu euskal ondare bibliografikoa osatzen
duten lanen gutxienez hiru ale gordetzea Bilgunea Katalogoa-ren funtsetan:
- EAEren lege-gordailua duten aleak,
- euskarazko aleak
- euskal egilea edo gaia duten aleak.
Hartara, ELSNren barruko liburutegi bakoitzak ardura hartuko du katalogoa erkatzeko eta,
gutxienez hiruna ale ez badaude, xahutzeko den alea gordeko du.
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 2/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
2. Plangintza
Xahutze prozesu batek honako jarduketa-faseak ditu: analisia eta ebaluazio kritikoa,
irizpideak, ondorioak eta, azkenik, xahututako materialaren destinoa finkatzea.
2.1. Analisia
a) Arrazoiak:
- Aleak hondatzea
- Edukia zaharkitzea edo balio zientifikoa galtzea
- Erabilera
- Toki beharra
- Funtsen sarbidea hobetzea
b) Gaia:
Prozesutik kanpo geratuko da, hasiera batean, honako material bibliografikoa:
- bertoko funtsa,
- antzinako funtsa, liburu bitxiak, arraroak eta ale bakarrak (berezko ondare funtsa),
- eta “klasikotzat” jotzen diren literatura lan oinarrizkoak, beti eduki behar direnak,
- bilduma oso baten zatiak eta
- behar-beharrezkotzat jotako espezialitate bateko aleak (eskuliburuak).
Xahutzekoak dira, beraz, hortik kanpoko material bibliografikoak: liburuak, aldizkako
argitalpenak, erreferentzia-lanak, urtekari eta direktorio atzeratuak eta abar.
Dohaintzak direla eta, material guztia ez da interesgarria gure liburutegian gordetzeko, eta,
ondorioz, interesatzen ez zaizkigunak xahutu egingo ditugu, hala dagokionean aldez
aurretik dohaintza-emailea jakitun ipini ondoren.
Funts jakinen kasuan eta dohaintza partikularretan alearen Testua eremuan materialaren
jatorria idatziko dugu:
c) Helburua:
Eragiketa honen helburua honako arrazoietan oinarritzen da: tokia irabaztea, erabilera
areagotzea, edukiak gaurkotzea eta abar.
2.2. Ebaluazio kritikoa
Hauek dira kontuan hartu beharreko bereizgarritasunak:
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 3/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
- Bilduma: indarrean dagoen garapen-politika, bildumaren tamaina, osaera,
kontserbazio-egoera, aurreikusitako hazkundea, erabilera eta abar.
- Ebaluazio eta kontrol tresnak: funtsean, liburutegiaren katalogoa.
- Gordailua/k: gordetzeko tokiaren tamaina, egungo betetze-maila eta geroko
aurreikuspenak.
- Langileak: lan honetarako erabilgarri dauden giza baliabideak eta denbora
(kronograma bat diseinatzea komeni da).
2.3. Irizpideak
Irizpide objektiboak:
- Alearen antzinatasuna. Lege-gordailua 15 urtez gorakoa duten aleak xahutu ahal
izango dira, etengabe eguneratzen diren materia edo gaietan, informatika kasu.
Urtekari eta memoriei dagokienez, azken bi urteetakoak gordetzea gomendatzen
dugu.
- Errepikapenak (izenburu bera formatu batean zein beste batean egotea, liburu
formatuan eta formatu elektronikoan dauden monografiak adibidez), irisgarritasuna
eta beste liburutegi batzuetan eskuragarri egotea.
- Erabilera-maiztasuna edo mailegatzearen kuantifikazioa (5 urte gutxi gorabehera
erabilia izan gabe egotea beste arrazoi bat gehiago izan daiteke ale bat xahutzeko).
- Alearen aldaketa fisikoak eta hondatzeak.
Irizpide subjektiboak:
- Edukia eguneratzea.
- Erabiltzaileak iradokitzen duen interesa.
- Informazioaren kalitatea (aleak bere gai-esparruan duen garrantzia).
Irizpide materialak:
- Alearen egoera fisikoa.
- Formatua edo dokumentu mota. (Prentsa-txostenak urtean behin, gutxienez, xahutu
behar dira.)
Aplikazio praktikoa
Adituen esanetan, gaien arabera gomendagarria da:
- bost urtetik gorako entziklopediak kentzea
- Filosofian, sistema filosofikoak eta lan historikoak jasotzen dituzten dokumentuak
gordetzea.
- Erlijioan, erlijio ezberdinei buruzko informazioa gordetzea.
- Gizarte Zientzietan, funtsezkoak dira janzkera, folklorea, ohiturak eta usadioak
aztertzen dituzten lanak.
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 4/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
- Zuzenbidean, indarrean ez dagoen legedia kentzea.
- Hizkuntzetan, hiztegi handiak gordetzea.
Hasteko, lehentasunezko atalak ezar daitezke, esate baterako fikzio-lanak, kontsulta-lanak
eta abar, edo SHUren zenbaketa jarraituta.
2.4. Ondorioak
Hauek dira xahutze lanaren ondorio orokorrenak:
- Tokia irabazten da.
- Kontsultarako lekua eta gordetzekoa berregituratu egiten dira.
- Fisikoki hondatuta dauden eta interes handikoak direlako edo ordezkorik ez
dutelako gorde beharreko aleak zaharberritu egiten dira. Halaber, kontserbatzea
merezi duten aldizkako bilduma osoak koadernatzen dira.
- Migrazioak egiten dira beste euskarri batzuetara (adibidez, digitalizazioa).
- Aleak kentzea (fisikoki liburutegiko funtsetatik ateratzen dira).
2.5. Emaitzak
- Bilduma osatzen duen funtsa kontserbatzen da.
- Ale jakin batzuk ordeztu edo zaharberritu egiten dira, barruan zein kanpoan
beharren arabera.
- Xahututako aleak fisikoki kentzen dira. Horien destinoa izan daiteke:
- Lege-gordailua
- ELSNko beste liburutegi batzuk
- liburutegiko erabiltzaileentzako eskaintzak
- trukea beste erakunde batzuekin
- edo, azken batean, alea suntsitzea
2.6. Ebaluazio ondokoa
Hiru adierazle hartzen dira aintzat nagusiki:
- Bildumako zenbat dokumentu xahutzen diren
- Xahutze tasa (xahututako dokumentuen eta liburutegiko bilduma osatzen duten
dokumentu-kopuru osoaren arteko proportzioa)
- Eta, azkenik, eskuratzen direnen eta xahutzen direnen arteko erlazioa
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 5/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
Bukaerakoak
Txosten honen beharra sortu da zeren gaur egun ez baitago babes-plan sistematikorik,
euskarri-aldaketarako politika kooperatiborik edo xahutze-politika antolaturik.
Bukatzeko, laburbilduz, honakoak dira eman beharreko urratsak:
1. Xahutu beharreko dokumentuak aukeratu.
2. Egiaztatu Bilgunearen web orrian www.liburutegiak.euskadi.net/Bilgunea alea ez
dagoela lege-gordailuaren funts bibliografikoaren barruan; horrela bada Liburutegi
Zerbitzura bidaliko baita ondare-funtsean sar dadin.
3. Alea lege-gordailuan badago, lehenik eta behin Euskadiko Liburutegien Sistema
Nazionaleko beste liburutegiei eskainiko zaie eta, azken buruan, liburutegien
banaketa-zerrendaren baten esku jarri.
4. Hiru aletan bete “Xahupen zerrenda” izeneko dokumentua (kopia bat udalarentzat,
beste bat Liburutegi Zerbitzuarentzat eta hirugarrena liburutegiarentzat). Zerrendak
udalaren membretea eramango du, eta kopia bakoitzean sinadura eta zigilu
jatorrizkoak ipini beharko dira.
5. Xahupena egin ondoren, bidezko zuzenketak egin beharko dira liburutegiko
katalogo bibliografikoan.
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 6/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
Nola egin xahupena AbsysNet-en
Behin identifikatuz gero zein ale xahutu nahi ditugun, eragiketa horren berri eman behar
dugu katalogo kolektiboan. Bi modu daude aleak xahutzeko:
1) Banaka. Xahutzeko aleak gutxi direnean erabiliko dugu modu hau.
a. Alea katalogoan bilatuko dugu
b. Alearen xehetasunetan “Ale-egoera” aldatuko dugu: C-tik (erabilgarria)
X-ra pasako dugu (xahutua)
2) Xahupen automatikoa. Ale bat baino gehiago xahutu nahi ditugunean erabiliko
dugu modu hau, AbsysNet-ek aukera ematen baitu barra-kodeak irakurrita aleak C
egoeratik (erabilgarria) X-ra pasatzeko (xahutua). Horretarako:
a. Fisikoki banatuko ditugu xahutu nahi ditugun aleak
b. Klik egingo dugu barruan agertzen den
aukeran
c. Barra-kodearen zenbakiak sartuko ditugu, irakurgailu optikoaren bidez
d. Barra-kode bat sartzen dugun bakoitzean, sistemak esango digu izenburu
bati atxikita zenbat ale dauden sukurtsalean, liburutegian eta sare osoan.
e. Baldin xahutu nahi dugun alea izenburu bati atxikitako bakarra bada,
programak galdetuko digu ea erregistroa CANC datu-basera mugitu nahi
dugun. KASU HONETAN EZETZ ESANGO DUGU.
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 7/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 8/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
Erreferentziako bibliografia eta artikuluak
- Carreras, Concepció. "El valor del expurgo". En: Educación y Biblioteca, 50. zk.
(1994), or. 38-39.
- Carreras, Concepció; Permanyer, Elvira: L’esporgada del fons a les bibliotheques
públiques; aproximació a la creació d’un centre de documents obsolets. In: Item 8.
zk. (1991)
- Carrión Gutiérrez, Manuel: Introducción al expurgo. Métodos de expurgo.
Tendencias actuales. Legislación sobre el expurgo en España. In: AABADOM
(1995eko uztaila-iraila), or. 9-17
- El expurgo, una tarea más en la biblioteca. http://absysnet.com/tema/tema29.html
- Gaudet, Françoise y Lieber, Claudine. El expurgo en la biblioteca. Madrid:
ANABAD, 2000.
- Hernández, Hilario: “Las colecciones de las bibliotecas públicas en España.
Informe de situación”. Cap. 5.1: La renovación de las colecciones. Bajas y
expurgos de las BP en España. 2003
- Menos es más o el valor del expurgo, dossier coordinado por Ramón Salaberria.
En: Educación y Biblioteca.
- Muñoz Choclán, Juana Mª: "El 'Plan de Expurgo de Fondos Bibliográficos' de la
Biblioteca Pública Provincial de Sevilla". In: Boletín de la Asociación Andaluza de
Bibliotecarios, 59.. zk. (2000ko ekaina), or. 7-14.
- Programa General de Gestión de la Colección de la Biblioteca de la Universidad
Carlos III de Madrid: Política de expurgo. 2002.
http://www.uc3m.es/uc3m/serv/BIB/ADQ/expurgo8.html
- Pautas sobre los servicios de las bibliotecas públicas. Madrid: Ministerio de
Educación, Cultura y Deporte, 2002.
http://travesia.mcu.es/documentos/pautas_servicios.pdf
- Travesía. El portal en Internet. http://travesia.mcu.es/
- Varela Oriol, Concha: "El expurgo en los fondos bibliográficos". In: Aldeezkaria,
1. zk. (1995eko ekaina), or. 6-17
1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina
Or.: 9/10
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala
Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
XAHUPEN ZERRENDA
LIBURUTEGIA
ARDURADUNA
XAHUPENAREN EGUNA
XAHUTUTAKO ALE KOPURUA
Xahupenaren xehetasunak
EGILEA IZENBURUA URTEA ARRAZOIA DESTINOA
Sinadura eta zigilua Udalaren O.E.
Eguna

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

Самостоятельное счастье!
Самостоятельное счастье!Самостоятельное счастье!
Самостоятельное счастье!Nataly Bogdanova
 
Lectionline ii domenica del t o anno b
Lectionline ii domenica del t o anno bLectionline ii domenica del t o anno b
Lectionline ii domenica del t o anno bMaike Loes
 
Kozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetem
Kozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetemKozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetem
Kozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetemVioletta Joó
 
Imovie tutorial
Imovie tutorial Imovie tutorial
Imovie tutorial stoliros
 
Lectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno ALectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno AMaike Loes
 
M.press n 11 12
M.press n 11 12M.press n 11 12
M.press n 11 12Maike Loes
 
AERA Adaptation of Health Education Curricula
AERA  Adaptation of Health Education Curricula AERA  Adaptation of Health Education Curricula
AERA Adaptation of Health Education Curricula rmchpe
 
Watch my doc
Watch my docWatch my doc
Watch my docstoliros
 
Sjohnson1 my power point
Sjohnson1 my power pointSjohnson1 my power point
Sjohnson1 my power point41142391
 
Open Service Design at the SDC 2010
Open Service Design at the SDC 2010Open Service Design at the SDC 2010
Open Service Design at the SDC 2010Evangelina Guerra
 
Leading research in technoscience institutttseminar-281010
Leading research in technoscience institutttseminar-281010Leading research in technoscience institutttseminar-281010
Leading research in technoscience institutttseminar-281010NTNU
 
Perlbeginnes 4 keynote
Perlbeginnes 4 keynotePerlbeginnes 4 keynote
Perlbeginnes 4 keynoteazuma satoshi
 
Newmedia biz oa biz sales app_이항녕
Newmedia biz oa biz sales app_이항녕Newmedia biz oa biz sales app_이항녕
Newmedia biz oa biz sales app_이항녕Hang Nyeong Lee
 
Draw oinarrizkoa
Draw oinarrizkoaDraw oinarrizkoa
Draw oinarrizkoaKatalogador
 
26° Domingo del Tiempo Ordinario
26° Domingo del Tiempo Ordinario26° Domingo del Tiempo Ordinario
26° Domingo del Tiempo OrdinarioMaike Loes
 

Andere mochten auch (19)

Самостоятельное счастье!
Самостоятельное счастье!Самостоятельное счастье!
Самостоятельное счастье!
 
Lectionline ii domenica del t o anno b
Lectionline ii domenica del t o anno bLectionline ii domenica del t o anno b
Lectionline ii domenica del t o anno b
 
Kozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetem
Kozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetemKozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetem
Kozma Szilárd: Akinek és aminek az anyagi krízist és a megoldást is köszönhetem
 
Imovie tutorial
Imovie tutorial Imovie tutorial
Imovie tutorial
 
Lectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno ALectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno A
 
M.press n 11 12
M.press n 11 12M.press n 11 12
M.press n 11 12
 
AERA Adaptation of Health Education Curricula
AERA  Adaptation of Health Education Curricula AERA  Adaptation of Health Education Curricula
AERA Adaptation of Health Education Curricula
 
Watch my doc
Watch my docWatch my doc
Watch my doc
 
Sjohnson1 my power point
Sjohnson1 my power pointSjohnson1 my power point
Sjohnson1 my power point
 
Open Service Design at the SDC 2010
Open Service Design at the SDC 2010Open Service Design at the SDC 2010
Open Service Design at the SDC 2010
 
Leading research in technoscience institutttseminar-281010
Leading research in technoscience institutttseminar-281010Leading research in technoscience institutttseminar-281010
Leading research in technoscience institutttseminar-281010
 
Tema 10 bio 4º
Tema 10 bio 4ºTema 10 bio 4º
Tema 10 bio 4º
 
Perlbeginnes 4 keynote
Perlbeginnes 4 keynotePerlbeginnes 4 keynote
Perlbeginnes 4 keynote
 
Vlada menshosti
Vlada menshostiVlada menshosti
Vlada menshosti
 
Newmedia biz oa biz sales app_이항녕
Newmedia biz oa biz sales app_이항녕Newmedia biz oa biz sales app_이항녕
Newmedia biz oa biz sales app_이항녕
 
Ba forsvar
Ba forsvarBa forsvar
Ba forsvar
 
Draw oinarrizkoa
Draw oinarrizkoaDraw oinarrizkoa
Draw oinarrizkoa
 
L tthon
L tthonL tthon
L tthon
 
26° Domingo del Tiempo Ordinario
26° Domingo del Tiempo Ordinario26° Domingo del Tiempo Ordinario
26° Domingo del Tiempo Ordinario
 

Ähnlich wie Guia expurgo

Prozedura orokorrak
Prozedura orokorrakProzedura orokorrak
Prozedura orokorrakKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Gral irakasle eskola 2014
Gral irakasle eskola 2014Gral irakasle eskola 2014
Gral irakasle eskola 2014Dokumentatzaile
 
Babelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerakoBabelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerakoLiiide
 
IKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroaIKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroaIKER (UMR 5478)
 

Ähnlich wie Guia expurgo (7)

Prozedura orokorrak
Prozedura orokorrakProzedura orokorrak
Prozedura orokorrak
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Gral irakasle eskola 2014
Gral irakasle eskola 2014Gral irakasle eskola 2014
Gral irakasle eskola 2014
 
Babelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerakoBabelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerako
 
Autoritateak
AutoritateakAutoritateak
Autoritateak
 
IKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroaIKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroa
 

Mehr von Katalogador

Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaKatalogador
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroKatalogador
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaKatalogador
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaKatalogador
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Katalogador
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011Katalogador
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalKatalogador
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereadersKatalogador
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesKatalogador
 
Quick timeversionimprimible
Quick timeversionimprimibleQuick timeversionimprimible
Quick timeversionimprimibleKatalogador
 

Mehr von Katalogador (20)

Marc21
Marc21Marc21
Marc21
 
Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio Loperena
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis panero
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto Bevilacqua
 
Resumen 4.7
Resumen 4.7Resumen 4.7
Resumen 4.7
 
Resumen 4 1
Resumen 4 1Resumen 4 1
Resumen 4 1
 
Brecha digital
Brecha digitalBrecha digital
Brecha digital
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito Legal
 
E-readers
E-readersE-readers
E-readers
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereaders
 
Redes sociales
Redes socialesRedes sociales
Redes sociales
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectables
 
Mapak
MapakMapak
Mapak
 
Material mixto
Material mixtoMaterial mixto
Material mixto
 
Vtesy htasblog
Vtesy htasblogVtesy htasblog
Vtesy htasblog
 
Google docs
Google docsGoogle docs
Google docs
 
Quick timeversionimprimible
Quick timeversionimprimibleQuick timeversionimprimible
Quick timeversionimprimible
 

Guia expurgo

  • 2. Sarrera Liburutegi publikoetako zerbitzuei buruz Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako arauetan esaten denez, xahupena bildumaren kudeaketa politikaren zati bat da, estu-estu haren garapenari eta mantentze-lanari atxikia. Aurrez azterketa bat eskatzen du, erabiltzaileen beharrizanak eta itxaropenak kontuan hartzen dituena, eta bilduma ondo ezagutzea eta prozesua modu profesionalean gauzatzea. Etengabeko berritzearen ondorioz, xahupena hornigaiak eskuratzea bezain garrantzitsua izan behar da, beti ere helburu izanda bilduma garrantzitsu, eskuragarri eta, batik bat, erabilgarria osatzea. 1. Definizioa eta lege-oinarria Definizioa Xahupena: bilduma baten ebaluazio kritikoa egiten duen eragiketa teknikoa da, aurrez aukeratutako aleak erretiratzeko. Bildumaren kudeaketako zereginetako bat da. Garrantzitsua da ez nahastea xahupena eta funtsaren zati bat tokiz aldatzea (esaterako, funtsak irakurketa gelatik gordailutegira eramatea). Onena izango litzateke prozesua aldiro-aldiro egitea, nahiz eta eskuarki horrelako lanak egiteko egoitza aldaketak edo liburutegiaren automatizazioa baliatzen diren. Lege-oinarria Indarrean dagoen lege-oinarri funtsezkoena Espainiako Historia Ondareari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legea da, zeinaren 4. artikuluko 3. paragrafoak honela baitio: “Araudi honetan eta berori garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera, babes berezikotzat jo behar dira eskuizkribuak, inkunableak eta liburutegietan edo zerbitzu publikoetan gutxienez hiru ale ez dituzten lanak, bai eta duten garrantziagatik interes kulturaleko ondasun deklaratu direnak ere edota Espainiako Historia Ondareko Ondasun Higiezinen Inbentario Orokorrean sartuta daudenak. Funts horiek liburutegiaren inbentario berezi batean sartu beharko dira.” Horregatik, Liburutegi Zerbitzutik gomendatzen dugu euskal ondare bibliografikoa osatzen duten lanen gutxienez hiru ale gordetzea Bilgunea Katalogoa-ren funtsetan: - EAEren lege-gordailua duten aleak, - euskarazko aleak - euskal egilea edo gaia duten aleak. Hartara, ELSNren barruko liburutegi bakoitzak ardura hartuko du katalogoa erkatzeko eta, gutxienez hiruna ale ez badaude, xahutzeko den alea gordeko du. 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 2/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 3. 2. Plangintza Xahutze prozesu batek honako jarduketa-faseak ditu: analisia eta ebaluazio kritikoa, irizpideak, ondorioak eta, azkenik, xahututako materialaren destinoa finkatzea. 2.1. Analisia a) Arrazoiak: - Aleak hondatzea - Edukia zaharkitzea edo balio zientifikoa galtzea - Erabilera - Toki beharra - Funtsen sarbidea hobetzea b) Gaia: Prozesutik kanpo geratuko da, hasiera batean, honako material bibliografikoa: - bertoko funtsa, - antzinako funtsa, liburu bitxiak, arraroak eta ale bakarrak (berezko ondare funtsa), - eta “klasikotzat” jotzen diren literatura lan oinarrizkoak, beti eduki behar direnak, - bilduma oso baten zatiak eta - behar-beharrezkotzat jotako espezialitate bateko aleak (eskuliburuak). Xahutzekoak dira, beraz, hortik kanpoko material bibliografikoak: liburuak, aldizkako argitalpenak, erreferentzia-lanak, urtekari eta direktorio atzeratuak eta abar. Dohaintzak direla eta, material guztia ez da interesgarria gure liburutegian gordetzeko, eta, ondorioz, interesatzen ez zaizkigunak xahutu egingo ditugu, hala dagokionean aldez aurretik dohaintza-emailea jakitun ipini ondoren. Funts jakinen kasuan eta dohaintza partikularretan alearen Testua eremuan materialaren jatorria idatziko dugu: c) Helburua: Eragiketa honen helburua honako arrazoietan oinarritzen da: tokia irabaztea, erabilera areagotzea, edukiak gaurkotzea eta abar. 2.2. Ebaluazio kritikoa Hauek dira kontuan hartu beharreko bereizgarritasunak: 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 3/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 4. - Bilduma: indarrean dagoen garapen-politika, bildumaren tamaina, osaera, kontserbazio-egoera, aurreikusitako hazkundea, erabilera eta abar. - Ebaluazio eta kontrol tresnak: funtsean, liburutegiaren katalogoa. - Gordailua/k: gordetzeko tokiaren tamaina, egungo betetze-maila eta geroko aurreikuspenak. - Langileak: lan honetarako erabilgarri dauden giza baliabideak eta denbora (kronograma bat diseinatzea komeni da). 2.3. Irizpideak Irizpide objektiboak: - Alearen antzinatasuna. Lege-gordailua 15 urtez gorakoa duten aleak xahutu ahal izango dira, etengabe eguneratzen diren materia edo gaietan, informatika kasu. Urtekari eta memoriei dagokienez, azken bi urteetakoak gordetzea gomendatzen dugu. - Errepikapenak (izenburu bera formatu batean zein beste batean egotea, liburu formatuan eta formatu elektronikoan dauden monografiak adibidez), irisgarritasuna eta beste liburutegi batzuetan eskuragarri egotea. - Erabilera-maiztasuna edo mailegatzearen kuantifikazioa (5 urte gutxi gorabehera erabilia izan gabe egotea beste arrazoi bat gehiago izan daiteke ale bat xahutzeko). - Alearen aldaketa fisikoak eta hondatzeak. Irizpide subjektiboak: - Edukia eguneratzea. - Erabiltzaileak iradokitzen duen interesa. - Informazioaren kalitatea (aleak bere gai-esparruan duen garrantzia). Irizpide materialak: - Alearen egoera fisikoa. - Formatua edo dokumentu mota. (Prentsa-txostenak urtean behin, gutxienez, xahutu behar dira.) Aplikazio praktikoa Adituen esanetan, gaien arabera gomendagarria da: - bost urtetik gorako entziklopediak kentzea - Filosofian, sistema filosofikoak eta lan historikoak jasotzen dituzten dokumentuak gordetzea. - Erlijioan, erlijio ezberdinei buruzko informazioa gordetzea. - Gizarte Zientzietan, funtsezkoak dira janzkera, folklorea, ohiturak eta usadioak aztertzen dituzten lanak. 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 4/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 5. - Zuzenbidean, indarrean ez dagoen legedia kentzea. - Hizkuntzetan, hiztegi handiak gordetzea. Hasteko, lehentasunezko atalak ezar daitezke, esate baterako fikzio-lanak, kontsulta-lanak eta abar, edo SHUren zenbaketa jarraituta. 2.4. Ondorioak Hauek dira xahutze lanaren ondorio orokorrenak: - Tokia irabazten da. - Kontsultarako lekua eta gordetzekoa berregituratu egiten dira. - Fisikoki hondatuta dauden eta interes handikoak direlako edo ordezkorik ez dutelako gorde beharreko aleak zaharberritu egiten dira. Halaber, kontserbatzea merezi duten aldizkako bilduma osoak koadernatzen dira. - Migrazioak egiten dira beste euskarri batzuetara (adibidez, digitalizazioa). - Aleak kentzea (fisikoki liburutegiko funtsetatik ateratzen dira). 2.5. Emaitzak - Bilduma osatzen duen funtsa kontserbatzen da. - Ale jakin batzuk ordeztu edo zaharberritu egiten dira, barruan zein kanpoan beharren arabera. - Xahututako aleak fisikoki kentzen dira. Horien destinoa izan daiteke: - Lege-gordailua - ELSNko beste liburutegi batzuk - liburutegiko erabiltzaileentzako eskaintzak - trukea beste erakunde batzuekin - edo, azken batean, alea suntsitzea 2.6. Ebaluazio ondokoa Hiru adierazle hartzen dira aintzat nagusiki: - Bildumako zenbat dokumentu xahutzen diren - Xahutze tasa (xahututako dokumentuen eta liburutegiko bilduma osatzen duten dokumentu-kopuru osoaren arteko proportzioa) - Eta, azkenik, eskuratzen direnen eta xahutzen direnen arteko erlazioa 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 5/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 6. Bukaerakoak Txosten honen beharra sortu da zeren gaur egun ez baitago babes-plan sistematikorik, euskarri-aldaketarako politika kooperatiborik edo xahutze-politika antolaturik. Bukatzeko, laburbilduz, honakoak dira eman beharreko urratsak: 1. Xahutu beharreko dokumentuak aukeratu. 2. Egiaztatu Bilgunearen web orrian www.liburutegiak.euskadi.net/Bilgunea alea ez dagoela lege-gordailuaren funts bibliografikoaren barruan; horrela bada Liburutegi Zerbitzura bidaliko baita ondare-funtsean sar dadin. 3. Alea lege-gordailuan badago, lehenik eta behin Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko beste liburutegiei eskainiko zaie eta, azken buruan, liburutegien banaketa-zerrendaren baten esku jarri. 4. Hiru aletan bete “Xahupen zerrenda” izeneko dokumentua (kopia bat udalarentzat, beste bat Liburutegi Zerbitzuarentzat eta hirugarrena liburutegiarentzat). Zerrendak udalaren membretea eramango du, eta kopia bakoitzean sinadura eta zigilu jatorrizkoak ipini beharko dira. 5. Xahupena egin ondoren, bidezko zuzenketak egin beharko dira liburutegiko katalogo bibliografikoan. 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 6/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 7. Nola egin xahupena AbsysNet-en Behin identifikatuz gero zein ale xahutu nahi ditugun, eragiketa horren berri eman behar dugu katalogo kolektiboan. Bi modu daude aleak xahutzeko: 1) Banaka. Xahutzeko aleak gutxi direnean erabiliko dugu modu hau. a. Alea katalogoan bilatuko dugu b. Alearen xehetasunetan “Ale-egoera” aldatuko dugu: C-tik (erabilgarria) X-ra pasako dugu (xahutua) 2) Xahupen automatikoa. Ale bat baino gehiago xahutu nahi ditugunean erabiliko dugu modu hau, AbsysNet-ek aukera ematen baitu barra-kodeak irakurrita aleak C egoeratik (erabilgarria) X-ra pasatzeko (xahutua). Horretarako: a. Fisikoki banatuko ditugu xahutu nahi ditugun aleak b. Klik egingo dugu barruan agertzen den aukeran c. Barra-kodearen zenbakiak sartuko ditugu, irakurgailu optikoaren bidez d. Barra-kode bat sartzen dugun bakoitzean, sistemak esango digu izenburu bati atxikita zenbat ale dauden sukurtsalean, liburutegian eta sare osoan. e. Baldin xahutu nahi dugun alea izenburu bati atxikitako bakarra bada, programak galdetuko digu ea erregistroa CANC datu-basera mugitu nahi dugun. KASU HONETAN EZETZ ESANGO DUGU. 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 7/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 8. 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 8/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 9. Erreferentziako bibliografia eta artikuluak - Carreras, Concepció. "El valor del expurgo". En: Educación y Biblioteca, 50. zk. (1994), or. 38-39. - Carreras, Concepció; Permanyer, Elvira: L’esporgada del fons a les bibliotheques públiques; aproximació a la creació d’un centre de documents obsolets. In: Item 8. zk. (1991) - Carrión Gutiérrez, Manuel: Introducción al expurgo. Métodos de expurgo. Tendencias actuales. Legislación sobre el expurgo en España. In: AABADOM (1995eko uztaila-iraila), or. 9-17 - El expurgo, una tarea más en la biblioteca. http://absysnet.com/tema/tema29.html - Gaudet, Françoise y Lieber, Claudine. El expurgo en la biblioteca. Madrid: ANABAD, 2000. - Hernández, Hilario: “Las colecciones de las bibliotecas públicas en España. Informe de situación”. Cap. 5.1: La renovación de las colecciones. Bajas y expurgos de las BP en España. 2003 - Menos es más o el valor del expurgo, dossier coordinado por Ramón Salaberria. En: Educación y Biblioteca. - Muñoz Choclán, Juana Mª: "El 'Plan de Expurgo de Fondos Bibliográficos' de la Biblioteca Pública Provincial de Sevilla". In: Boletín de la Asociación Andaluza de Bibliotecarios, 59.. zk. (2000ko ekaina), or. 7-14. - Programa General de Gestión de la Colección de la Biblioteca de la Universidad Carlos III de Madrid: Política de expurgo. 2002. http://www.uc3m.es/uc3m/serv/BIB/ADQ/expurgo8.html - Pautas sobre los servicios de las bibliotecas públicas. Madrid: Ministerio de Educación, Cultura y Deporte, 2002. http://travesia.mcu.es/documentos/pautas_servicios.pdf - Travesía. El portal en Internet. http://travesia.mcu.es/ - Varela Oriol, Concha: "El expurgo en los fondos bibliográficos". In: Aldeezkaria, 1. zk. (1995eko ekaina), or. 6-17 1. bertsioa Sortze-data: 2005eko ekaina Or.: 9/10 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi
  • 10. XAHUPEN ZERRENDA LIBURUTEGIA ARDURADUNA XAHUPENAREN EGUNA XAHUTUTAKO ALE KOPURUA Xahupenaren xehetasunak EGILEA IZENBURUA URTEA ARRAZOIA DESTINOA Sinadura eta zigilua Udalaren O.E. Eguna