SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 41
Bertsolaritza
Bertsolaritza GEHIAGO JAKITEKO Bertsolaritza ahoz eta bat-batean egiten den poesia dela esan dezakegu
Bertsolaritza Bertsolaritza ahozkoa dela esan dugu. Baina batzuetan bertsoak idatzi ere egiten dira.  Eta idazten diren bertsoak ez dira bat-batekoak, idazterakoan astiz pentsatzeko aukera dago eta. Baina beldurrik gabe esan dezakegu bertsolaritza ahozko literaturaren atal nagusia dela. ATZERA EGIN
Bertsolaritza SAKONTZEKO BERTSO MOTAK: * KOPLAK * ZORTZIKO TXIKIA *ZORTZIKO NAGUSIA * HAMARREKO TXIKIA * HAMARREKO NAGUSIA
Bertsolaritza BERTSO MOTAK: Koplak ere txikiak eta handiak izan daitezke. Zortzikoak eta Hamarrekoak badira bertsorik normalenak ere, gaur egun hainbat eta hainbat bertso mota ezberdin daude:  zazpi puntukoak, bederatzikoak … eta gero eta mota gehiago sortzen ari dira, bertsolariek doinu berriekin egiten dituztelako bertsoak. Eta, normalean, doinu berri bakoitzeko bertso mota berri bat dugu .  ATZERA EGIN
Bertsolaritza ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
Bertsolaritza
Bertsolaritza KOPLA TXIKIA Maritxu nora zoaz  - - - - - eder galant  hori.   - - - - -  Iturrira Bartolo  - - - - - - - nahi baduzu  etorri.   - - - -  7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba KOPLA  HANDIA Lanestosako neska mutilak  - - - - - horiek dantzari  onak  - - - - - - - - euskal dantzetan izango dira  - - - - Euskal Herriko  onenak.  - - - - - - - - 10 silaba (5 +5) 8 silaba 10 silaba (5+5) 8 silaba Azpimarratuta=oinak, errimak . KANTATU KANTATU
Bertsolaritza Ama begira zazu leihotik  plazara ; ni bezalakorikan plazan bai  ote da .. Gaur goizean jaiki naiz suerte  onean tanke bat topatu dut neure  kafesnean .  Ikusi nuenean  zure ile  latza iruditu zitzaidan (maitea) sorginen  erratza . Elurra teilatuan zakua  lepuan , ibili beharko dugu aurtengo  neguan .
Bertsolaritza Axuri beltza ona duk, baina txuria berriz hobea dantzan ikasi nahi duen horrek nire oinetara begira. Aita semeak tabernan daude ama alabak jokoan (bir) Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik gakoan.
Bertsolaritza Txapelketak sortzen du hainbat  ilusio txapel bakarra eta guztien  desio “ gaur zu zara txapeldun” jende denak  dio baina hainbesteraino nik ez dut  balio. 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba Oinak, errimak:  ilusio, desio, dio  eta  balio. KANTATU ZORTZIKO TXIKIA
Bertsolaritza Xarmangarria zira,  eder eta  gazte ; ene bihotzak ez du zu baizikan  maite . Beste zenbait bezala, ote zera  libre ? Zurekin ezkontzeaz dudarik ez  nuke . Pasaiako plazatik dator  notizia zezen bat izen dela  jenioz  bizia . Kantatutzera noa bistan  ikusia kontsolatzeko triste dagoen  guzia . Behin batian Loiolan erromeria  zan hantxe ikusi nuen  neskatxa bat  plazan : txoria baino ere arinago  dantzan ; huraxe bai polita han politik  bazan !
Bertsolaritza ZORTZIKO HANDIA Zure herrian kantuz izan naiz  lehenbiziko aldiz  aurten .  eta Maritxu, zuk ez dakizu  han zein bihotz fina  duten !  Zure izena kantatu eta  denek txalo jotzen  zuten ,  ia zeloso ipini naute  nola hain maite  zaituzten !  10 (5+5) silaba 8 silaba 10 (5+5) silaba 8 silaba 10 (5+5) silaba 8 silaba 10 (5+5) silaba 8 silaba ,[object Object],KANTATU
Bertsolaritza Loreak udan ihintza bezala maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diotanik ez da munduan beste bat; inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat, bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat. Pello Errota: Ari naizela, ari naizela, hor ikusten det Txirrita, eta zein ez da harrituko gaur gizon hori ikusita? Dudarik gabe egina dio andregaiari bisita: oso dotore etorri zaigu bi alkondara jantzita. Txirrita: Hauxe da lotsa eman didana gizon artera sartuta, edozer gauza esaten degu edan tantokin poztuta; bi alkandora ekarri ditut bat eraztea ahaztuta . Pellok bi nola jantziko ditu bat besterikan ez du ta.
Bertsolaritza 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba Oinak, errimak:   gozoa, osoa, pausoa, zozoa  eta     kapritxoa. KANTATU HAMARREKO TXIKIA Elurra beti izan da  zuri ta  gozoa ,  ta elurretan pasa da  bart gaba  osoa.  Goizen kanpoalderantz  nahi nuen  pausoa,  baina ohean dago  nere aita  zozoa;  ez al duzu beteko  nere  kapritxoa?  (bis
Bertsolaritza Batetikan korrozka bestetik  herrena ohia okupatu du hori da  txarrena ez da pinta kabala honek  dakarrena kantzontzilorik gabe ohean  barrena : pixkat gutxio edan ezazu  hurrena  (bi).
Bertsolaritza Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan  baserrian ; itzal handiko intxaur arbol bat dago gure  atarian ; haren ondotik irtenda noiz nahi maldako  gaztainadian , edo sagarrik onenak jaten luberriko  sagastian , arbol tartian bizitu nintzan gazte denbora  guztian . 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba KANTATU HAMARREKO HANDIA Oinak, errimak:   baserrian, atarian, gaztainadian,  sagastian  eta  guztian.
Bertsolaritza Mutil koxkor bat itsu aurreko zuela aldamenean, gizon buru-soil, bizar-zuri bat bi makuluren gainean, kale ertzean ikusi nuen inora ezin joanean; ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzanean, limosnatxu bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.
Bertsolaritza Ia guriak egin du dadegu zeinek agindu (bir) . Ez oraindik umildu alkarrengana bildu gerra nahi duen guzia berari kendu bizia. Iparragirre abila dela askori diot aditzen, eskola ona eta musika hori hoiekin zerbitzen. Ni ez nauzu ibiltzen kantuz dirua biltzen komeriante moduan… Debalde pesta preparatzen det gogua dedan orduan.
Bertsolaritza BERTSOLARIAK ASPALDIKOAK, KLASIKOAK BUKATZEKO BERTSOLARIA BIOGRAFIA ARGAZKIA JOSE MARI IPARRAGIRRE Klik Klik INDALEZIO BIZKARRONDO “BILINTX” Klik Klik “ XENPELAR” Klik Klik KEPA ENBEITA “URRETXINDORRA” Klik Klik JOSE MANUEL LUJANBIO “TXIRRITA” Klik Klik “ PELLO ERROTA” Klik Klik “ ETXAHUN IRURI” Klik Klik “ UZTAPIDE” Klik Klik “ BASARRI” Klik Klik “ MATTIN” Klik Klik “ XALBADOR Klik Klik “ LAZKAO TXIKI” Klik Klik BALENDIN ENBEITA Klik klik
Bertsolaritza JOSE MARIA IPARRAGIRRE Jose Maria Iparragirre Balerdi  ( Urretxu ,  Gipuzkoa ,  1820 ,  abuztuaren 13a  -  Ezkio-Itsaso ,  1881 ,  apirilaren 6a ) olerkari gipuzkoarra. Bereak dira, besteak beste,  Gernikako Arbola  eta  Agur Euskalerria  kantuak. Biografia Jose Maria Iparragirre Balerdi  Urretxun  ( Gipuzkoa ) jaio zen  1820 . urteko udako egun baten. Kontuan hartuz  Euskal Herriak  pairatu zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak, bere bizitzako 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar izan ziren. Eraldaketa horiek  Erregimen Zaharraren  krisialdiarekin hasten dira,  Gerra Karlistari  hasiera emanez, eta  Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin  amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da; gatazka honek azkenean,  1876 . urtean,  foruen  abolizioa ekarriko du. Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza  Erromantizismoaren  arrakasta garaian izango da. Bere garaikidea zen  Charles Baudelairek   Sentitzeko modu bat  deitu zion erromantizismoari, gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmo gisa aurkezten den sentitzeko modu bat. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz, askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa da bera aurkitzea. Existentziaren motorea eta sortze-arnaserako anbizioa, gauza konkretuetarako baino gehiago. Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatu zuen, eta modu honetan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor.  Bertsolaritza  zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik azpimarragarriena dugu eta bere  Guernicaco Arbola  ereserkia Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu. Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek  Adam Mickiewiczek   Polonian  edo  Alessandro Manzonik   Italian  betetako paper bera egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.
Bertsolaritza Bilintx Izen-abizenak: Bizkarrondo Ureña, Indalezio (izen Osoa: Guillermo Joaquin Indalencio) Izengoitia: Bilintx / Moko Jaiotze data eta lekua: 1831-04-30, Donostia (Alde zaharra) Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1876-07-22, Donostia (Alde zaharra) (Printzipal Antzokia) Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria  BIOGRAFIA Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin (1869) ezkondua. Haurra zelarik, jolasean zebilela erori eta aurpegia itxuraldatua geratu zitzaion; hortik datorkio "Moko" izengoitia. Arzuaga zurgindegian egin zuen lan ; gero Antzoki Zaharraren (Printzipal Antzokia) zaindari edo kontserje izan zen. Liberala zen, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudatu zen II. gerrate Karlistan. 1876ko urtarrilaren 20an, Donostiako bonbaketan zauritu eta handik sei hilabetera hil zen.
Bertsolaritza Xenpelar Izen-abizenak: Petrirena Berrondo, Juan Frantzisko Izengoitia: Xenpelar Jaiotze data eta lekua: 1835-01-12, Errenteria (Senpelarre baserria) Heriotza data eta lekua: 1869-12-08, Errenteria (Madalena kalea) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria  BIOGRAFIA Maria Josefa Retegirekin ezkondu zen. Senperelarre baserria Errenteriako lurretan badago ere, Oiartzundik gertuago dago. Bestalde, zalantzak daude, Xenpelar Oiartzunen edo Errenterian jaioa ote den. Agiri guztietan esaten da Oiartzunen jaio zela. Han bataiatu zuten. Baina, beharbada, gerra bete-betean jaio zelako da hori. Mutil-koxkorra zelarik Egurrola baserrira joan zen morroi, han izeba bat bizi zuelako. Egurrolakoak mandazain ibiltzen ziren garai hartan. Txikia omen zen. 1859an, ezkondu zenean, Errenteriako kalera joan zen bizitzera. 1861ean kalean bizi zen amarekin, arreba Maria Luisa eta beste anaia batekin. Seguru asko Xenpelarrek irakurtzen bai, baina idazten ez zuen jakingo. Gero Malen kalean biziz izan zen. Errenteriako ehun Fabrika Handian lan egin zuen hil arte, ehule. Baztangaz hil zen. 1869ko urrian hasi eta hilbeltza bitartean 30 bat lagun hil ziren gaitz horrekin Errenterian; tartean, Xenpelar eta bere arreba Maria Luisa. Gaixotasun horrekin zeuden erien etxeak itxi egiten zituzten eta otartxo batekin igotzen zitzaizkien behar zituzten gauzak. Urriaren 25ean Xenpelarren emaztea hil zen. Fabrikara joaten segitu zuen Xenpelarrek: bere azken oihal pieza azaroaren 20an kobratu zuen. Abenduran 8an hil zen. Anaia zaintzera joan zen bere arreba Maria Luisa, haurdun bazegoen ere. Anai hil zen egunean berean (abenduaren 8an) Maria Luisak haurra eduki zuen. Behin baztangaz kutsatura zegoen etxe batera sartu ezkero ez zegoen ateratzerik, beraz, Maria Luisak Xenpelarren etxean egingo zuen haurra. Osaba gela batean gorputz eta bestean arreba haur egiteko antsietan. Abenduaren 17an hil zen haurra eta 18an ama.
Bertsolaritza Urretxindorra Izen-abizenak: Enbeita Rementeria, Kepa Izengoitia: Urretxindorra / Karatx Jaiotze data eta lekua: 1878-09-07, Muxika (Areatza) (Usparitxa) (Jeuri baserria) Bizkaia Heriotza data eta lekua: 1942-12-11, Muxika (Areatza) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria  BIOGRAFIA Juan Antonio Enbeita "Txotxojeuri"ren semea. Benita Goiriarekin ezkondu zen (1902); zortzi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne, Itziar eta Deunoro. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Biasterira joaten zen aldi baterako 1919 ezkero. Guda Zibilak Biasterin harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.
Bertsolaritza Txirrita Izen-abizenak: Lujanbio Retegi, Jose Manuel Izengoitia: Txirrita Jaiotze data eta lekua: 1860-08-14, Hernani (Ereñozu) (Latze-zar baserria) Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1936-06-03, Altza (Gazteluene baserria) Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria  BIOGRAFIA Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da. Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena. Goizuetan Maiatzaren 31an saioa zuen. Hamaiketakoan gazta zaharra jan eta "oraintxe 150 kilo eztek gaizki " esan zuen (hauek omen bere azken hitzak) eta ondo ezik eraman zuten Gazteluenera. Bertan hiru egun eman zituen azken arnasa eman artean.
Bertsolaritza Pello Errota Izen-abizenak: Elizegi Maiz, Pedro Jose Izengoitia: Pello Errota Jaiotze data eta lekua: 1840-12-23, Asteasu (Goikoerrota), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1919-02-03, Asteasu (Goikoerrota), Gipuzkoa Mota: Bertsolaria BIOGRAFIA "Pedro Jose Elizegi, Asteasuko Goikoerrotan jaio zen. Errotaria bizibidez.Errekaldetarren antzera, bertsolari familia dira Goikoerrotakoak ere. Pelloren anaia Joan Kruz, gero Oiartzuna ezkondu zena, arreba Sabina, Mikel Anton semea... Bautista eta Antton Kortajarena. Zizurkilgo Joakina Antonia Bengoetxearekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten. Gizon txikia, izugarri bizkor eta bizia; azkar pentsatu eta azkar kantatu, bertso lanean plazan asko luzitzen zuena. Umore eta irria beti ezpainetan, ziria eta eztena bazuen, teste inork adina. Orduko bertsolari guztiekin kantatu zuen, herriz herri, festaz festa, txapelketa, desafioak... dei asko izaten zuen eta sekula ez zuen atzera egin ez kantu lanean eta ez bertso paperak ateratzen. Bizibidez zen bertsolari, horrela etxera behar zuen diru laguntza eramanez. Azpeitiko Euskal Festetako sariaren eta beste askoren irabazle. Hain popularra egin zen, non 1895. urtean amerikano batzuek joanetorri osoa ordainduta Arjentinara eraman zuten hango euskaldunei bertso kantatzera. 78 urterekin hil zen, bere Errotan. Euskaldunon oroimenetik ez da borratuko Pello argiaren irudi sinpatikoa." (DORRONSORO, J. Bertsotan 1789-1936an oinarritua)
Bertsolaritza Piarres BORDAÇARRE (ETXAHUN IRURI) IZEN-DEITURAK  : BORDAÇARRE, Piarres IZENGOITIA  : Etxahun-Iruri SORTEGUNA  : 1908/V/28 LEKUA : IRURI (Xuberoa) HERIOTZE DATA  : 1979/X/01 LEKUA :  IRURI (Xuberoa) OFIZIOA  : laboraria BIZILEKUA  : IRURI (Xuberoa)   MOTA  : bertsu jarriak BIOGRAFIA : Kantu eta pastoral egile xuberotar honek Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak idatzi zituen, besteak beste Agur Zuberoa famatua. Xuberoako antzerki tradizional moldean idatzi zituen 7 pastorala. Piarres Bordazarre izan da urtetan Xuberoak eman duen pastoral egile argi eta hoberena. BERTSU EZAGUNENAK : Agur Zuberoa ,  Ama,  Aurthenko bozkak,  Gure zazpi probentzietako...,  Lagunt eta maita,  Pariseko Chiberoutarer Agur,  Txikito,  Xalbadorri, ....
Bertsolaritza Uztapide Izen-abizenak: Olaizola Urbieta, Manuel Izengoitia: Uztapide Jaiotze data eta lekua: 1909-05-10, Zestoa (Endoia auzoa, Uztapide baserria), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1983-06-08, Oiartzun (Ergoien), Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Inazio Paulo Olaizola (Endoiarra) eta Maria Bizenta Urbieta Azpiazuren (Itziartarra) semea, zortzi senidetan laugarrena. Kontxi Iturain Etxeberriarekin, Krixoxtomo Iturainen alaba, ezkondu zen 1952an Oiartzunen; bi seme izan zituzten, baina aurrenekoa jaiotzean hil zen. Bigarrena, Manuel Olaizola Iturain. 1922 inguruan, 13 urte zituela, urtebeterako Arabako Zurbanora bidali zuten gurasoek erdaraz ikasi zezan; 14 urtez gero, baserri eta mendiko lagintza gehientsuenak probatu zituen: artzantza, karegintza, ikazgintza, egurketa... harik eta fabrikan lanen hasi zen arte. 1935ean hasi zen bertsotan jendaurrean eta 1972an ixildu zen; bertsolari batek eskura dezakeen guztia lortua zuen ordurako. 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izan zen, eta 1936an eta 1960an bigarren. Gerra ondorengo aroan, Basarri eta Lasarterekin batera, bertsolaritzaren izen nagusia izan zen. Bertsotan hizkera garbiko eta arrazoi argikoa izateaz gain, edozein egoeratara moldatzeko aparteko dohaia zuen behatzaile zorrotz honek. Joan den mendeko bertsolaririk maitatuenetako bat, maitatuena ez bada. 1972ko apirilaren 30ean, Donostiako Anoeta pilotalekuan (Atano III.) Argia astekariaren aldeko jaialdi bat burutzen ari zelarik, ahotsik gabe, mutu, geratu zen jaialdi erdian; hala ere, 1972ko maiatzaren 2an, Zestuan, kantatu zuen azkenekoz jendaurrean Lilibe, Basakarte eta Manuel Olaizola "Uztapide II" bere iloba besotakoekin; handik gutxira, maiatzaren 10ean, 63 urte betetzen zituen egunean, tronbosi atake bat jasan zuen eta ez zuen gehiago bertsorik kantatzerik izan. Gizon serioa zen. Kanpoko kontuei buelta asko ematen zizkion eta ez zuen inork molestatzea nahi izaten. Etxean ez zuen bertsotan egiten, bere tabernan ere gutxi.
Bertsolaritza Basarri Izen-abizenak: Eizmendi Manterola, Iñaki Izengoitia: Basarri Jaiotze data eta lekua: 1913-11-27, ,Errezil (Granada baserria), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1999-11-04, Donostia (Eritetxe Probintziala), Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria, Epailea, Gai-jartzailea BIOGRAFIA Sei urterekin Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera joan zen famili osoa. Bertan bizi izan zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; El Diario Vasco) izan zituen bizibide urte askoan; euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak; gerra ostean aintzindari izan zen euskara komunikabideetaratzen eta oso ezaguna eta jarraitua izan zen inguru euskaldunetan berak egiten zuen Gure bordatxotik jardun-saila. Zarauzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak; 87 urte betetzear zituela eraman zuten Donostiako Eritetxe Probintzialera, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa: 1999ko azaroaren 4ko goizeko seiak aldera. Bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra, hogeita bi urterekin jantzi baitzuen Euskal Herriko lehen txapela, 1935ean. Bigarrena, gerra ondoko lehen Txapelketa Nagusian jantzi zuen, 1960an. 1962an, Uztapideren atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, ehun mila pezeta saritzat eskeintzen zituen 1968ko "Piensos Onena" sariketa nagusian parte hartu zuen, baita irabazi ere. Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak...
Bertsolaritza Mattin Treku Mattin   Datu pertsonalak  Izen osoa  Mattin Treku Inarge  Ezizena   Mattin   Jaio   1916ko   azaroaren 11a   Ahetze ,  Lapurdi ( Euskal Herria )  Hil   1981ko   uztailaren 22a  ( Euskal Herria )  Mattin Treku Inarge  ( Ahetze  ( Lapurdi ),  1916ko   azaroaren 11a  -  1981ko   uztailaren 22a ) euskal idazle eta  bertsolaria . Lanak Bertsoa Ahal dena  ( 1971 ,  Auspoa )  Etxe xokotik kantari  ( 1981 ,  Auspoa )  Mattin Trekuren omenezko estatua  Ahetzen
Bertsolaritza Xalbador Izen-abizenak: Aire Etxart, Fernando Izengoitia: Xalbador, Urepeleko Artzaia Jaiotze data eta lekua: 1920-06-19, Urepele (Xalbadorrenea) (Behenafarroa) Heriotza data eta lekua: 1976-11-07, Urepele (Behenafarroa) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Mixel Aire eta Paskalin Etxarten hirugarren senide zaharrena. Anai bat eta lau arreba zituen Xalbadorrek. Leoni Etxebarrenekin ezkondu zen 1943ko urtarrilaren 29an. Seme-alabak: Henriette, Mixel, Daniel, Mari Helena. 16 urte zituela ezagutu zuen gerora bere emaztea izango zena. Urepelen omenaldi handi bat eskeini zioten 1976an; bazkalostean ondoezak eman, bertako eskolako gela batera eraman eta iluntze hartan bertan zendu zen. Bigarren mundu gerratik Hernandorena sendagileak libratu zuen. Donibane Lohitzunen egindako txapelketa munta handiko eguna izan zen berarentzat, bertan ezagutu baitzuen bere lagun handia izango zen Mattin. Xalbadorrek miresten zuen hegoaldeko bertsozaletasuna, bere herrian inoiz kantatu zuen baina bere omenaldian euskal herri guztietik etorritako jendea ikusirik, bat baino gehiago harritu zuen hegoaldekoek Xalbadorri erakutsitako miresmenak. Aita Urepelgoa zen eta ama, aldiz Los Angeles-en sortua. (amaren aita Urepele edo Aldudekoa zen eta amaren ama, aldiz, Aurizberrikoa) Aita Urepelgoa zuen. Ama Los Angeles-en sortua. (Amaren aita Urepel edo Aldudekoa zela uste dugu), eta ama, Aurizberrikoa zen.  Liburu argitaratuak:  Ezin bertzean. 1969  Herria gogoan. 1981  Odolaren mintzoa. 1976
Bertsolaritza Lazkao Txiki , benetako izenez  Joxe Migel Iztueta Kortajarena  ( Lazkao ,  1926ko   irailaren 15a  -  Donostia ,  1993ko   apirilaren 3a )  Gipuzkoa  eta  Euskal Herri  osoko  bertsolaririk  ezagunenetakoa izan zen. 1926ko  irailaren 15ean  jaio zen  Lazkao  udalerriko  Lazkaomendi  auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen,  Zepai  eta  Uztapide  hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten. Umea zela  Espainiako Gerra Zibila  ezagutu zuen. Soldaduzka egitera  Afrikara  joan behar izan zuen bi urterako.  Arabieraz  hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat.  Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile... Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen.  1976an  omenaldi bero bat eskaini zitzaion  Donostian .  Lazkao Txiki k  1943an , hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan,  Basarri  eta  Saiburu  bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun ( 1964 ,  1965 ) eta txapeldunordea izan zen ( 1950 ,  1962 ). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik.  Basarri , Zepai,  Mitxelena , Uztapide,  Xalbador , Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen. Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona bezala maitatua, bere bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan. LAZKAO TXIKI
Bertsolaritza Balendin Enbeita Izen-abizenak: Enbeita Goiria, Balentin Jaiotze data eta lekua: 1906-05-20, Muxika (Areatza) (Usparitxa) (Jeuri baserria), Bizkaia Heriotza data eta lekua: 1986-11-20, Muxika (Areatza) (Zabala-Ormaetxea baserria), Bizkaia Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria  BIOGRAFIA Juan Antonio Enbeita (Txotxojeuri)-ren biloba. Kepa Enbeita "Urretxindorra" eta Benita Goiriaren semea. Klara Ealorekin ezkondua (1935); sei seme-alaba izan zituzten: Kepa Agustin, Abel, Libe, Moises, Xabier, Joseba Andoni eta Jon. Baserrian izandako istripu baten ondorioz zendu zen
Bertsolaritza Argazkian: Jose Maria Iparragirre (1880) Argazkian: Indalenzio Bizkarrondo "Bilintx" (1885) Argazkilaria: Bitoriano Iraolaren marrazkia
Bertsolaritza Argazkian: Kepa Enbeita "Urretxindorra" Argazkilaria: Iturria: XDZ Argazkian: Juan Frantzisko Petrirena "Xenpelar" Argazkilaria: Iturria: XD
Bertsolaritza Argazkian: Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" Eibar, 1930 (1930) Argazkilaria: Indalezio Ojanguren. Iturria: Sendoa Argazkian: Pedro Jose Elizegi "Pello Errota" eta Joxe Bernardo Otaño "Baria" (1925-07-14) Argazkilaria: Iturria: XDZ
Bertsolaritza Argazkian: Piarres Bordazarre "Etxahun-Iruri", Arabarko eta Aguer Argazkilaria: Iturria: Sendoa Argazkian: Uztapide eta Basarri Argazkilaria: Iturria: Sendoa
Bertsolaritza Argazkian: Mattin Treku eta Fernando Aire "Xalbador" Argazkilaria: Iturria: Sendoa Argazkian: Lazkao Txiki, Uztapide eta Basarri (1963) Argazkilaria: Iturria: Sendoa
Bertsolaritza Balendin Enbeita
Bertsolaritza BAINA BERTSOLARITZA, EDO AHOZKO INPROBISAZIOA, EZ DA EUSKAL HERRIRA KOKATZEN BAKAR BAKARRIK. MUNDUKO BESTE TOKI BATZUETAN ERE GORDE DITUZTE GURE BERTSOLARITZAREKIN KONPARA DAITEZKEEN ADIERAZPENAK Ondorengo youtube bideoetan adibide batzuek ikus ditzakezue
Bertsolaritza Palestinako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=aoXwmt4mMaQ Kubako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=FJWynCpfQwc Argentinako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=b_HhJwWc9Os Gazteen RAPak ere bertsoen estiloa du; ikusi bestela bideo hau: http://www.youtube.com/watch?v=1C0H6vs05Qk

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaAitanaetaAndrea
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakmartasena
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. ctalaia
 
Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiajonecn
 
EUSKAL AHOZKO LITERATURA
EUSKAL AHOZKO LITERATURAEUSKAL AHOZKO LITERATURA
EUSKAL AHOZKO LITERATURAevapielo
 
2 hiruhilabeteko abestiak
2 hiruhilabeteko abestiak2 hiruhilabeteko abestiak
2 hiruhilabeteko abestiaklanborena
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantariamaiaguti
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten daJavierlekuona
 

Was ist angesagt? (15)

Benito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografiaBenito lertxundiren biografia
Benito lertxundiren biografia
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Kopla Zaharrak
Kopla ZaharrakKopla Zaharrak
Kopla Zaharrak
 
Antiguakoama
AntiguakoamaAntiguakoama
Antiguakoama
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
 
Gabriel aresti, kronika
Gabriel aresti, kronikaGabriel aresti, kronika
Gabriel aresti, kronika
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. c
 
Bertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoiaBertsolaritza gidoia
Bertsolaritza gidoia
 
EUSKAL AHOZKO LITERATURA
EUSKAL AHOZKO LITERATURAEUSKAL AHOZKO LITERATURA
EUSKAL AHOZKO LITERATURA
 
Bertso3
Bertso3Bertso3
Bertso3
 
Bebarruko Jardunek
Bebarruko JardunekBebarruko Jardunek
Bebarruko Jardunek
 
2 hiruhilabeteko abestiak
2 hiruhilabeteko abestiak2 hiruhilabeteko abestiak
2 hiruhilabeteko abestiak
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantari
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da
 
Asmakizunak
Asmakizunak Asmakizunak
Asmakizunak
 

Andere mochten auch

Xalbadorren heriotzean
Xalbadorren heriotzeanXalbadorren heriotzean
Xalbadorren heriotzeanmaitez
 
Zer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkai
Zer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkaiZer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkai
Zer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkaitxaroberriz
 
UDAZKEN KOLORETAN
UDAZKEN KOLORETANUDAZKEN KOLORETAN
UDAZKEN KOLORETANzerubide
 
3.zikloa
3.zikloa3.zikloa
3.zikloasua22
 
Taller de podcast y videocast
Taller de podcast y videocastTaller de podcast y videocast
Taller de podcast y videocastToni Solano
 
Educacion e innovacion
Educacion e innovacionEducacion e innovacion
Educacion e innovacionToni Solano
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoagorka azk
 
Indikatibo oraina
Indikatibo orainaIndikatibo oraina
Indikatibo orainagaraikoa
 
Guía para elaborar una secuencia didáctica
Guía para elaborar una secuencia didácticaGuía para elaborar una secuencia didáctica
Guía para elaborar una secuencia didácticaAna Basterra
 

Andere mochten auch (14)

Xalbadorren heriotzean
Xalbadorren heriotzeanXalbadorren heriotzean
Xalbadorren heriotzean
 
Zer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkai
Zer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkaiZer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkai
Zer da bertsolaritza_cristina_ander_a_arkai
 
Musikapptx
MusikapptxMusikapptx
Musikapptx
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
UDAZKEN KOLORETAN
UDAZKEN KOLORETANUDAZKEN KOLORETAN
UDAZKEN KOLORETAN
 
3.zikloa
3.zikloa3.zikloa
3.zikloa
 
Taller de podcast y videocast
Taller de podcast y videocastTaller de podcast y videocast
Taller de podcast y videocast
 
Educacion e innovacion
Educacion e innovacionEducacion e innovacion
Educacion e innovacion
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Indikatibo oraina
Indikatibo orainaIndikatibo oraina
Indikatibo oraina
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
 
Guía para elaborar una secuencia didáctica
Guía para elaborar una secuencia didácticaGuía para elaborar una secuencia didáctica
Guía para elaborar una secuencia didáctica
 
Powerpoint
PowerpointPowerpoint
Powerpoint
 
THIRST
THIRSTTHIRST
THIRST
 

Ähnlich wie Bertsolaritza

Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariakmartasena
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeakmartasena
 
Autobiografia lehen saio markatzailea
Autobiografia   lehen saio markatzaileaAutobiografia   lehen saio markatzailea
Autobiografia lehen saio markatzaileaidoialariz
 
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia   lehen saio markatzailea x. amurizaAutobiografia   lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amurizaidoialariz
 
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Otsolar
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsadibermusik
 
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni EgañaIgnacio Gorrotxategi López
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakalgogo
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoakkhgv
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakDieziratii
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundeagaraikidea
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundeaguestb9804
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraSagarra19
 
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari mototsBizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari mototsMarkel Muñiz
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Maitan2
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batmanlus
 
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahunaeziah
 

Ähnlich wie Bertsolaritza (20)

Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariak
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeak
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Autobiografia lehen saio markatzailea
Autobiografia   lehen saio markatzaileaAutobiografia   lehen saio markatzailea
Autobiografia lehen saio markatzailea
 
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia   lehen saio markatzailea x. amurizaAutobiografia   lehen saio markatzailea x. amuriza
Autobiografia lehen saio markatzailea x. amuriza
 
262_udaberriko festa.ppt
262_udaberriko festa.ppt262_udaberriko festa.ppt
262_udaberriko festa.ppt
 
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsa
 
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña2012 ahoa bete hots   5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
2012 ahoa bete hots 5 bertsoak eta erregistroak - Andoni Egaña
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -Baladak
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurtera
 
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari mototsBizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
Bizipoza pirritx, porrotx eta mari motots
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
 
Pierre topet etxahun
Pierre topet etxahunPierre topet etxahun
Pierre topet etxahun
 

Bertsolaritza

  • 2. Bertsolaritza GEHIAGO JAKITEKO Bertsolaritza ahoz eta bat-batean egiten den poesia dela esan dezakegu
  • 3. Bertsolaritza Bertsolaritza ahozkoa dela esan dugu. Baina batzuetan bertsoak idatzi ere egiten dira. Eta idazten diren bertsoak ez dira bat-batekoak, idazterakoan astiz pentsatzeko aukera dago eta. Baina beldurrik gabe esan dezakegu bertsolaritza ahozko literaturaren atal nagusia dela. ATZERA EGIN
  • 4. Bertsolaritza SAKONTZEKO BERTSO MOTAK: * KOPLAK * ZORTZIKO TXIKIA *ZORTZIKO NAGUSIA * HAMARREKO TXIKIA * HAMARREKO NAGUSIA
  • 5. Bertsolaritza BERTSO MOTAK: Koplak ere txikiak eta handiak izan daitezke. Zortzikoak eta Hamarrekoak badira bertsorik normalenak ere, gaur egun hainbat eta hainbat bertso mota ezberdin daude: zazpi puntukoak, bederatzikoak … eta gero eta mota gehiago sortzen ari dira, bertsolariek doinu berriekin egiten dituztelako bertsoak. Eta, normalean, doinu berri bakoitzeko bertso mota berri bat dugu . ATZERA EGIN
  • 6.
  • 8. Bertsolaritza KOPLA TXIKIA Maritxu nora zoaz - - - - - eder galant hori. - - - - - Iturrira Bartolo - - - - - - - nahi baduzu etorri. - - - - 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba KOPLA HANDIA Lanestosako neska mutilak - - - - - horiek dantzari onak - - - - - - - - euskal dantzetan izango dira - - - - Euskal Herriko onenak. - - - - - - - - 10 silaba (5 +5) 8 silaba 10 silaba (5+5) 8 silaba Azpimarratuta=oinak, errimak . KANTATU KANTATU
  • 9. Bertsolaritza Ama begira zazu leihotik plazara ; ni bezalakorikan plazan bai ote da .. Gaur goizean jaiki naiz suerte onean tanke bat topatu dut neure kafesnean . Ikusi nuenean zure ile latza iruditu zitzaidan (maitea) sorginen erratza . Elurra teilatuan zakua lepuan , ibili beharko dugu aurtengo neguan .
  • 10. Bertsolaritza Axuri beltza ona duk, baina txuria berriz hobea dantzan ikasi nahi duen horrek nire oinetara begira. Aita semeak tabernan daude ama alabak jokoan (bir) Berriz ikusi beharko dugu behi gizena auzoan, berriro ere ez da faltako trapu zaharrik gakoan.
  • 11. Bertsolaritza Txapelketak sortzen du hainbat ilusio txapel bakarra eta guztien desio “ gaur zu zara txapeldun” jende denak dio baina hainbesteraino nik ez dut balio. 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba Oinak, errimak: ilusio, desio, dio eta balio. KANTATU ZORTZIKO TXIKIA
  • 12. Bertsolaritza Xarmangarria zira, eder eta gazte ; ene bihotzak ez du zu baizikan maite . Beste zenbait bezala, ote zera libre ? Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke . Pasaiako plazatik dator notizia zezen bat izen dela jenioz bizia . Kantatutzera noa bistan ikusia kontsolatzeko triste dagoen guzia . Behin batian Loiolan erromeria zan hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan : txoria baino ere arinago dantzan ; huraxe bai polita han politik bazan !
  • 13.
  • 14. Bertsolaritza Loreak udan ihintza bezala maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diotanik ez da munduan beste bat; inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat, bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat. Pello Errota: Ari naizela, ari naizela, hor ikusten det Txirrita, eta zein ez da harrituko gaur gizon hori ikusita? Dudarik gabe egina dio andregaiari bisita: oso dotore etorri zaigu bi alkondara jantzita. Txirrita: Hauxe da lotsa eman didana gizon artera sartuta, edozer gauza esaten degu edan tantokin poztuta; bi alkandora ekarri ditut bat eraztea ahaztuta . Pellok bi nola jantziko ditu bat besterikan ez du ta.
  • 15. Bertsolaritza 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba 7 silaba 6 silaba Oinak, errimak: gozoa, osoa, pausoa, zozoa eta kapritxoa. KANTATU HAMARREKO TXIKIA Elurra beti izan da zuri ta gozoa , ta elurretan pasa da bart gaba osoa. Goizen kanpoalderantz nahi nuen pausoa, baina ohean dago nere aita zozoa; ez al duzu beteko nere kapritxoa? (bis
  • 16. Bertsolaritza Batetikan korrozka bestetik herrena ohia okupatu du hori da txarrena ez da pinta kabala honek dakarrena kantzontzilorik gabe ohean barrena : pixkat gutxio edan ezazu hurrena (bi).
  • 17. Bertsolaritza Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan baserrian ; itzal handiko intxaur arbol bat dago gure atarian ; haren ondotik irtenda noiz nahi maldako gaztainadian , edo sagarrik onenak jaten luberriko sagastian , arbol tartian bizitu nintzan gazte denbora guztian . 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba 10 silaba (5 + 5) 8 silaba KANTATU HAMARREKO HANDIA Oinak, errimak: baserrian, atarian, gaztainadian, sagastian eta guztian.
  • 18. Bertsolaritza Mutil koxkor bat itsu aurreko zuela aldamenean, gizon buru-soil, bizar-zuri bat bi makuluren gainean, kale ertzean ikusi nuen inora ezin joanean; ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzanean, limosnatxu bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.
  • 19. Bertsolaritza Ia guriak egin du dadegu zeinek agindu (bir) . Ez oraindik umildu alkarrengana bildu gerra nahi duen guzia berari kendu bizia. Iparragirre abila dela askori diot aditzen, eskola ona eta musika hori hoiekin zerbitzen. Ni ez nauzu ibiltzen kantuz dirua biltzen komeriante moduan… Debalde pesta preparatzen det gogua dedan orduan.
  • 20. Bertsolaritza BERTSOLARIAK ASPALDIKOAK, KLASIKOAK BUKATZEKO BERTSOLARIA BIOGRAFIA ARGAZKIA JOSE MARI IPARRAGIRRE Klik Klik INDALEZIO BIZKARRONDO “BILINTX” Klik Klik “ XENPELAR” Klik Klik KEPA ENBEITA “URRETXINDORRA” Klik Klik JOSE MANUEL LUJANBIO “TXIRRITA” Klik Klik “ PELLO ERROTA” Klik Klik “ ETXAHUN IRURI” Klik Klik “ UZTAPIDE” Klik Klik “ BASARRI” Klik Klik “ MATTIN” Klik Klik “ XALBADOR Klik Klik “ LAZKAO TXIKI” Klik Klik BALENDIN ENBEITA Klik klik
  • 21. Bertsolaritza JOSE MARIA IPARRAGIRRE Jose Maria Iparragirre Balerdi ( Urretxu , Gipuzkoa , 1820 , abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso , 1881 , apirilaren 6a ) olerkari gipuzkoarra. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak. Biografia Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun ( Gipuzkoa ) jaio zen 1820 . urteko udako egun baten. Kontuan hartuz Euskal Herriak pairatu zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak, bere bizitzako 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar izan ziren. Eraldaketa horiek Erregimen Zaharraren krisialdiarekin hasten dira, Gerra Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da; gatazka honek azkenean, 1876 . urtean, foruen abolizioa ekarriko du. Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta garaian izango da. Bere garaikidea zen Charles Baudelairek Sentitzeko modu bat deitu zion erromantizismoari, gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmo gisa aurkezten den sentitzeko modu bat. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz, askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa da bera aurkitzea. Existentziaren motorea eta sortze-arnaserako anbizioa, gauza konkretuetarako baino gehiago. Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatu zuen, eta modu honetan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor. Bertsolaritza zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu. Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek Adam Mickiewiczek Polonian edo Alessandro Manzonik Italian betetako paper bera egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.
  • 22. Bertsolaritza Bilintx Izen-abizenak: Bizkarrondo Ureña, Indalezio (izen Osoa: Guillermo Joaquin Indalencio) Izengoitia: Bilintx / Moko Jaiotze data eta lekua: 1831-04-30, Donostia (Alde zaharra) Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1876-07-22, Donostia (Alde zaharra) (Printzipal Antzokia) Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin (1869) ezkondua. Haurra zelarik, jolasean zebilela erori eta aurpegia itxuraldatua geratu zitzaion; hortik datorkio "Moko" izengoitia. Arzuaga zurgindegian egin zuen lan ; gero Antzoki Zaharraren (Printzipal Antzokia) zaindari edo kontserje izan zen. Liberala zen, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudatu zen II. gerrate Karlistan. 1876ko urtarrilaren 20an, Donostiako bonbaketan zauritu eta handik sei hilabetera hil zen.
  • 23. Bertsolaritza Xenpelar Izen-abizenak: Petrirena Berrondo, Juan Frantzisko Izengoitia: Xenpelar Jaiotze data eta lekua: 1835-01-12, Errenteria (Senpelarre baserria) Heriotza data eta lekua: 1869-12-08, Errenteria (Madalena kalea) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Maria Josefa Retegirekin ezkondu zen. Senperelarre baserria Errenteriako lurretan badago ere, Oiartzundik gertuago dago. Bestalde, zalantzak daude, Xenpelar Oiartzunen edo Errenterian jaioa ote den. Agiri guztietan esaten da Oiartzunen jaio zela. Han bataiatu zuten. Baina, beharbada, gerra bete-betean jaio zelako da hori. Mutil-koxkorra zelarik Egurrola baserrira joan zen morroi, han izeba bat bizi zuelako. Egurrolakoak mandazain ibiltzen ziren garai hartan. Txikia omen zen. 1859an, ezkondu zenean, Errenteriako kalera joan zen bizitzera. 1861ean kalean bizi zen amarekin, arreba Maria Luisa eta beste anaia batekin. Seguru asko Xenpelarrek irakurtzen bai, baina idazten ez zuen jakingo. Gero Malen kalean biziz izan zen. Errenteriako ehun Fabrika Handian lan egin zuen hil arte, ehule. Baztangaz hil zen. 1869ko urrian hasi eta hilbeltza bitartean 30 bat lagun hil ziren gaitz horrekin Errenterian; tartean, Xenpelar eta bere arreba Maria Luisa. Gaixotasun horrekin zeuden erien etxeak itxi egiten zituzten eta otartxo batekin igotzen zitzaizkien behar zituzten gauzak. Urriaren 25ean Xenpelarren emaztea hil zen. Fabrikara joaten segitu zuen Xenpelarrek: bere azken oihal pieza azaroaren 20an kobratu zuen. Abenduran 8an hil zen. Anaia zaintzera joan zen bere arreba Maria Luisa, haurdun bazegoen ere. Anai hil zen egunean berean (abenduaren 8an) Maria Luisak haurra eduki zuen. Behin baztangaz kutsatura zegoen etxe batera sartu ezkero ez zegoen ateratzerik, beraz, Maria Luisak Xenpelarren etxean egingo zuen haurra. Osaba gela batean gorputz eta bestean arreba haur egiteko antsietan. Abenduaren 17an hil zen haurra eta 18an ama.
  • 24. Bertsolaritza Urretxindorra Izen-abizenak: Enbeita Rementeria, Kepa Izengoitia: Urretxindorra / Karatx Jaiotze data eta lekua: 1878-09-07, Muxika (Areatza) (Usparitxa) (Jeuri baserria) Bizkaia Heriotza data eta lekua: 1942-12-11, Muxika (Areatza) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Juan Antonio Enbeita "Txotxojeuri"ren semea. Benita Goiriarekin ezkondu zen (1902); zortzi seme-alaba izan zituzten: Bixenta, Balentin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne, Itziar eta Deunoro. Abertzalea eta errepublika garaian mitinez mitin ibilitakoa. Osasun txarrekoa, Biasterira joaten zen aldi baterako 1919 ezkero. Guda Zibilak Biasterin harrapatu zuen (1936-1937); baserrira oso gaixorik itzuli zen eta ez zen bere onera gehiago etorri.
  • 25. Bertsolaritza Txirrita Izen-abizenak: Lujanbio Retegi, Jose Manuel Izengoitia: Txirrita Jaiotze data eta lekua: 1860-08-14, Hernani (Ereñozu) (Latze-zar baserria) Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1936-06-03, Altza (Gazteluene baserria) Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da. Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena. Goizuetan Maiatzaren 31an saioa zuen. Hamaiketakoan gazta zaharra jan eta "oraintxe 150 kilo eztek gaizki " esan zuen (hauek omen bere azken hitzak) eta ondo ezik eraman zuten Gazteluenera. Bertan hiru egun eman zituen azken arnasa eman artean.
  • 26. Bertsolaritza Pello Errota Izen-abizenak: Elizegi Maiz, Pedro Jose Izengoitia: Pello Errota Jaiotze data eta lekua: 1840-12-23, Asteasu (Goikoerrota), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1919-02-03, Asteasu (Goikoerrota), Gipuzkoa Mota: Bertsolaria BIOGRAFIA "Pedro Jose Elizegi, Asteasuko Goikoerrotan jaio zen. Errotaria bizibidez.Errekaldetarren antzera, bertsolari familia dira Goikoerrotakoak ere. Pelloren anaia Joan Kruz, gero Oiartzuna ezkondu zena, arreba Sabina, Mikel Anton semea... Bautista eta Antton Kortajarena. Zizurkilgo Joakina Antonia Bengoetxearekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten. Gizon txikia, izugarri bizkor eta bizia; azkar pentsatu eta azkar kantatu, bertso lanean plazan asko luzitzen zuena. Umore eta irria beti ezpainetan, ziria eta eztena bazuen, teste inork adina. Orduko bertsolari guztiekin kantatu zuen, herriz herri, festaz festa, txapelketa, desafioak... dei asko izaten zuen eta sekula ez zuen atzera egin ez kantu lanean eta ez bertso paperak ateratzen. Bizibidez zen bertsolari, horrela etxera behar zuen diru laguntza eramanez. Azpeitiko Euskal Festetako sariaren eta beste askoren irabazle. Hain popularra egin zen, non 1895. urtean amerikano batzuek joanetorri osoa ordainduta Arjentinara eraman zuten hango euskaldunei bertso kantatzera. 78 urterekin hil zen, bere Errotan. Euskaldunon oroimenetik ez da borratuko Pello argiaren irudi sinpatikoa." (DORRONSORO, J. Bertsotan 1789-1936an oinarritua)
  • 27. Bertsolaritza Piarres BORDAÇARRE (ETXAHUN IRURI) IZEN-DEITURAK : BORDAÇARRE, Piarres IZENGOITIA : Etxahun-Iruri SORTEGUNA : 1908/V/28 LEKUA : IRURI (Xuberoa) HERIOTZE DATA : 1979/X/01 LEKUA :  IRURI (Xuberoa) OFIZIOA : laboraria BIZILEKUA : IRURI (Xuberoa)   MOTA : bertsu jarriak BIOGRAFIA : Kantu eta pastoral egile xuberotar honek Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak idatzi zituen, besteak beste Agur Zuberoa famatua. Xuberoako antzerki tradizional moldean idatzi zituen 7 pastorala. Piarres Bordazarre izan da urtetan Xuberoak eman duen pastoral egile argi eta hoberena. BERTSU EZAGUNENAK : Agur Zuberoa , Ama, Aurthenko bozkak, Gure zazpi probentzietako..., Lagunt eta maita, Pariseko Chiberoutarer Agur, Txikito, Xalbadorri, ....
  • 28. Bertsolaritza Uztapide Izen-abizenak: Olaizola Urbieta, Manuel Izengoitia: Uztapide Jaiotze data eta lekua: 1909-05-10, Zestoa (Endoia auzoa, Uztapide baserria), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1983-06-08, Oiartzun (Ergoien), Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Inazio Paulo Olaizola (Endoiarra) eta Maria Bizenta Urbieta Azpiazuren (Itziartarra) semea, zortzi senidetan laugarrena. Kontxi Iturain Etxeberriarekin, Krixoxtomo Iturainen alaba, ezkondu zen 1952an Oiartzunen; bi seme izan zituzten, baina aurrenekoa jaiotzean hil zen. Bigarrena, Manuel Olaizola Iturain. 1922 inguruan, 13 urte zituela, urtebeterako Arabako Zurbanora bidali zuten gurasoek erdaraz ikasi zezan; 14 urtez gero, baserri eta mendiko lagintza gehientsuenak probatu zituen: artzantza, karegintza, ikazgintza, egurketa... harik eta fabrikan lanen hasi zen arte. 1935ean hasi zen bertsotan jendaurrean eta 1972an ixildu zen; bertsolari batek eskura dezakeen guztia lortua zuen ordurako. 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izan zen, eta 1936an eta 1960an bigarren. Gerra ondorengo aroan, Basarri eta Lasarterekin batera, bertsolaritzaren izen nagusia izan zen. Bertsotan hizkera garbiko eta arrazoi argikoa izateaz gain, edozein egoeratara moldatzeko aparteko dohaia zuen behatzaile zorrotz honek. Joan den mendeko bertsolaririk maitatuenetako bat, maitatuena ez bada. 1972ko apirilaren 30ean, Donostiako Anoeta pilotalekuan (Atano III.) Argia astekariaren aldeko jaialdi bat burutzen ari zelarik, ahotsik gabe, mutu, geratu zen jaialdi erdian; hala ere, 1972ko maiatzaren 2an, Zestuan, kantatu zuen azkenekoz jendaurrean Lilibe, Basakarte eta Manuel Olaizola "Uztapide II" bere iloba besotakoekin; handik gutxira, maiatzaren 10ean, 63 urte betetzen zituen egunean, tronbosi atake bat jasan zuen eta ez zuen gehiago bertsorik kantatzerik izan. Gizon serioa zen. Kanpoko kontuei buelta asko ematen zizkion eta ez zuen inork molestatzea nahi izaten. Etxean ez zuen bertsotan egiten, bere tabernan ere gutxi.
  • 29. Bertsolaritza Basarri Izen-abizenak: Eizmendi Manterola, Iñaki Izengoitia: Basarri Jaiotze data eta lekua: 1913-11-27, ,Errezil (Granada baserria), Gipuzkoa Heriotza data eta lekua: 1999-11-04, Donostia (Eritetxe Probintziala), Gipuzkoa Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria, Epailea, Gai-jartzailea BIOGRAFIA Sei urterekin Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera joan zen famili osoa. Bertan bizi izan zen bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; El Diario Vasco) izan zituen bizibide urte askoan; euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak; gerra ostean aintzindari izan zen euskara komunikabideetaratzen eta oso ezaguna eta jarraitua izan zen inguru euskaldunetan berak egiten zuen Gure bordatxotik jardun-saila. Zarauzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak; 87 urte betetzear zituela eraman zuten Donostiako Eritetxe Probintzialera, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa: 1999ko azaroaren 4ko goizeko seiak aldera. Bertsolaritzari dagokionez, bertsotan oso gazterik jo zuen gailurra, hogeita bi urterekin jantzi baitzuen Euskal Herriko lehen txapela, 1935ean. Bigarrena, gerra ondoko lehen Txapelketa Nagusian jantzi zuen, 1960an. 1962an, Uztapideren atzetik bigarren gelditu zenean, txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen. Hala ere, ehun mila pezeta saritzat eskeintzen zituen 1968ko "Piensos Onena" sariketa nagusian parte hartu zuen, baita irabazi ere. Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak...
  • 30. Bertsolaritza Mattin Treku Mattin Datu pertsonalak Izen osoa Mattin Treku Inarge Ezizena Mattin Jaio 1916ko azaroaren 11a Ahetze , Lapurdi ( Euskal Herria ) Hil 1981ko uztailaren 22a ( Euskal Herria ) Mattin Treku Inarge ( Ahetze ( Lapurdi ), 1916ko azaroaren 11a - 1981ko uztailaren 22a ) euskal idazle eta bertsolaria . Lanak Bertsoa Ahal dena ( 1971 , Auspoa ) Etxe xokotik kantari ( 1981 , Auspoa ) Mattin Trekuren omenezko estatua Ahetzen
  • 31. Bertsolaritza Xalbador Izen-abizenak: Aire Etxart, Fernando Izengoitia: Xalbador, Urepeleko Artzaia Jaiotze data eta lekua: 1920-06-19, Urepele (Xalbadorrenea) (Behenafarroa) Heriotza data eta lekua: 1976-11-07, Urepele (Behenafarroa) Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Mixel Aire eta Paskalin Etxarten hirugarren senide zaharrena. Anai bat eta lau arreba zituen Xalbadorrek. Leoni Etxebarrenekin ezkondu zen 1943ko urtarrilaren 29an. Seme-alabak: Henriette, Mixel, Daniel, Mari Helena. 16 urte zituela ezagutu zuen gerora bere emaztea izango zena. Urepelen omenaldi handi bat eskeini zioten 1976an; bazkalostean ondoezak eman, bertako eskolako gela batera eraman eta iluntze hartan bertan zendu zen. Bigarren mundu gerratik Hernandorena sendagileak libratu zuen. Donibane Lohitzunen egindako txapelketa munta handiko eguna izan zen berarentzat, bertan ezagutu baitzuen bere lagun handia izango zen Mattin. Xalbadorrek miresten zuen hegoaldeko bertsozaletasuna, bere herrian inoiz kantatu zuen baina bere omenaldian euskal herri guztietik etorritako jendea ikusirik, bat baino gehiago harritu zuen hegoaldekoek Xalbadorri erakutsitako miresmenak. Aita Urepelgoa zen eta ama, aldiz Los Angeles-en sortua. (amaren aita Urepele edo Aldudekoa zen eta amaren ama, aldiz, Aurizberrikoa) Aita Urepelgoa zuen. Ama Los Angeles-en sortua. (Amaren aita Urepel edo Aldudekoa zela uste dugu), eta ama, Aurizberrikoa zen. Liburu argitaratuak: Ezin bertzean. 1969 Herria gogoan. 1981 Odolaren mintzoa. 1976
  • 32. Bertsolaritza Lazkao Txiki , benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena ( Lazkao , 1926ko irailaren 15a - Donostia , 1993ko apirilaren 3a ) Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen. 1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen, Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten. Umea zela Espainiako Gerra Zibila ezagutu zuen. Soldaduzka egitera Afrikara joan behar izan zuen bi urterako. Arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat. Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile... Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen. 1976an omenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian . Lazkao Txiki k 1943an , hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz plazan, Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun ( 1964 , 1965 ) eta txapeldunordea izan zen ( 1950 , 1962 ). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Basarri , Zepai, Mitxelena , Uztapide, Xalbador , Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen. Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona bezala maitatua, bere bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan. LAZKAO TXIKI
  • 33. Bertsolaritza Balendin Enbeita Izen-abizenak: Enbeita Goiria, Balentin Jaiotze data eta lekua: 1906-05-20, Muxika (Areatza) (Usparitxa) (Jeuri baserria), Bizkaia Heriotza data eta lekua: 1986-11-20, Muxika (Areatza) (Zabala-Ormaetxea baserria), Bizkaia Mota: Bertso-jartzailea, Bertsolaria BIOGRAFIA Juan Antonio Enbeita (Txotxojeuri)-ren biloba. Kepa Enbeita "Urretxindorra" eta Benita Goiriaren semea. Klara Ealorekin ezkondua (1935); sei seme-alaba izan zituzten: Kepa Agustin, Abel, Libe, Moises, Xabier, Joseba Andoni eta Jon. Baserrian izandako istripu baten ondorioz zendu zen
  • 34. Bertsolaritza Argazkian: Jose Maria Iparragirre (1880) Argazkian: Indalenzio Bizkarrondo "Bilintx" (1885) Argazkilaria: Bitoriano Iraolaren marrazkia
  • 35. Bertsolaritza Argazkian: Kepa Enbeita "Urretxindorra" Argazkilaria: Iturria: XDZ Argazkian: Juan Frantzisko Petrirena "Xenpelar" Argazkilaria: Iturria: XD
  • 36. Bertsolaritza Argazkian: Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" Eibar, 1930 (1930) Argazkilaria: Indalezio Ojanguren. Iturria: Sendoa Argazkian: Pedro Jose Elizegi "Pello Errota" eta Joxe Bernardo Otaño "Baria" (1925-07-14) Argazkilaria: Iturria: XDZ
  • 37. Bertsolaritza Argazkian: Piarres Bordazarre "Etxahun-Iruri", Arabarko eta Aguer Argazkilaria: Iturria: Sendoa Argazkian: Uztapide eta Basarri Argazkilaria: Iturria: Sendoa
  • 38. Bertsolaritza Argazkian: Mattin Treku eta Fernando Aire "Xalbador" Argazkilaria: Iturria: Sendoa Argazkian: Lazkao Txiki, Uztapide eta Basarri (1963) Argazkilaria: Iturria: Sendoa
  • 40. Bertsolaritza BAINA BERTSOLARITZA, EDO AHOZKO INPROBISAZIOA, EZ DA EUSKAL HERRIRA KOKATZEN BAKAR BAKARRIK. MUNDUKO BESTE TOKI BATZUETAN ERE GORDE DITUZTE GURE BERTSOLARITZAREKIN KONPARA DAITEZKEEN ADIERAZPENAK Ondorengo youtube bideoetan adibide batzuek ikus ditzakezue
  • 41. Bertsolaritza Palestinako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=aoXwmt4mMaQ Kubako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=FJWynCpfQwc Argentinako “bertsolariak” ikusteko egin klik hemen: http://www.youtube.com/watch?v=b_HhJwWc9Os Gazteen RAPak ere bertsoen estiloa du; ikusi bestela bideo hau: http://www.youtube.com/watch?v=1C0H6vs05Qk