SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 13
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                              Hezkuntza Proiektua




1.- NON GAUDE?
1.1 INGURUNEAREN AZTERKETA
Kanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrilla eskualdeak 485,3 km2-ko azalera du, eta 3.I94
biztanle (…./../..-ko datuak dira). Sei udalerrik osatzen dute eskualdea; 47 herritan
banatzen dira, eta 39 kontzejutan antolatu:




   1.   Arraia-Maeztu. http://www.arraia-maeztu.org/
   2.   Bernedo. http://www.bernedo.org/
   3.   Kanpezu. http://www.campezo.org/
   4.   Harana. http://www.valledearana.net/
   5.   Lagran. http://lagran.org/
   6.   Urizaharra. http://www.penacerrada-urizaharra.com/

Kuadrillaren administrazio egoitza (bulegoak) Kanpezun kokatuta dago.
Arraia-Maeztu eta Urizaharra udalerrietakoak izan ezik (Maeztun eskola dago, eta
Urizaharreko haurrak Gasteizen daude eskolatuta), gainerako udalerrietako ikasleak
Santikurutze Kanpezun dauzkagun egoitzetara etortzen dira, HH, LH eta DBH egitera.
Laburbil dezagun eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa:
        70eko hamarkadaren hasieran, Kanpezuko CP Campezo Yoar eskola publikoa
        inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen; hala, Lehenengo
        Hezkuntzako eskola bilgune bihurtu zela esan genezake. Hamarkadaren
        erdialdean, Harana udalerriko ikasleak ere hasi ziren etortzen; hurbildu ziren
        azkenak, 90eko hamarkadaren hasieran, Bernedoko ikasleak izan ziren.
        1977. urtean, Ibernalo ikastola sortu zen Kanpezun; handik aurrera,
        Mendialdeko haurrek euskaraz jaso izan ahal dute irakaskuntza, eta euskal
        kulturan hezi.
        2004. urtean, batu egin ziren Ibernalo ikastola eta CP Campezo Yoar,
        mendialdeko Haur eta Lehenengo Hezkuntzei erantzun publiko bateratua
        emateko. Halaxe sortu zen CEP Nuestra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI.
        Bigarren Hezkuntzari dagokionez, 75/76 ikasturtean, Lanbide Heziketako
        lehenengo mailako ikasketak (Administrazioa arloa) ezarri ziren CP Campezo
        Yoar eskolaren egoitzan, 24 ikaslerekin. 76/77 ikasturtean, haietako 13k jarraitu

                                            1
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                               Hezkuntza Proiektua
       zuten, baina, 77/78 ikasturtean, itxi egin behar izan zuten, ikasle falta zela eta.
       Horren ondorioz, ez zen egon Bigarren Hezkuntzako ikasketarik Mendialdean
       87/88 ikasturtera arte. Ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako
       Heziketa (IEE/REM: Irakaskuntza Ertainen Erreforma/Reforma de la Enseñanza Media), CP
       Campezo Yoar egoitzan, 3 irakaslerekin eta 14 ikaslerekin. Arazo burokratikoak
       zirela medio, Gasteizko Mendizabala Institutukoen ardurapean geratu zen.
       1995/96 ikasturtean, gaur egungo IES Kanpezu BHIaren DBHrako eraikina
       estreinatu zen 5 irakaslerekin eta 3 talderekin: IEE/REMeko 1. eta 2. mailetako
       talde bana eta Lanbide Heziketako talde bat.
       1996/97 ikasturtean, DBHko 1. eta 2. mailak ezarri ziren, A, B eta D ereduetan.



1.2 HAUR, LEHEN ETA                         DERRIGORREZKO                   BIGARREN
HEZKUNTZAK. ZERBITZUAK


Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaiz, Maeztu,
Bernedo, Navarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze Kanpezu,
Orbiso, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Uribarri Harana, Kontrasta eta Lagran
herrietatik datozkigu. Haiez gain, Nafarroako Zuñiga, Genevilla, Cabredo eta Marañón
herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2011-2012 ikasturte
honetan, 202 ikasle datoz: HHra eta LHra, 147; eta DBHra, 55.

   ● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute
     ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ditugu:

                                                   DISTANTZI       IRTEERA        IKASLE
 HERRIAK
                                                     A (km)         ORDUA        KOPURUA

 URTURI/NAVARRETE/BUJANDA                               18          08:20            9

 LAGRAN/VILLAFRÍA/BERNEDO/MARAÑÓN/
                                                        28          08:15            45
 CABREDO/ GENEVILLA

 KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI HARANA/
                                                        29          08:15            29
 OTEO/ ORBISO/ ZUÑIGA

 APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA                                15          08:25            11


Taulan ikusten denez, guztira 94 ikaslek erabiltzen dute garraioa: HHko, LHko eta
DBHko ikasleen % 47k.

   ● Jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu, garraioa erabiltzen duten ikasleen
     beharrei erantzuteko (ez dago autobusik eguerdian); Kanpezuko bertako
     ikasleek ere, lekua badago, erabil dezakete zerbitzu hau. Jantokia HHko eta
     LHko eraikinean kokatuta dago, eta bi txanda eskaintzen dira: lehenengoa,
     HHko eta LHko ikasleentzat (12:30-13:30); eta bigarrena, DBHko ikasleentzat
     (13:30-14:30). Bataz beste, 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua: ikasleen
     % 67k, hain zuzen ere; haietatik % 88k jasotzen dute diru laguntza zerbitzu
                                            2
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                            Hezkuntza Proiektua
       honetarako. Magui enpresak hornitzen du jantokia lehengaiez, eta, sukaldaria
       daukagunez, bertan prestatzen da jana.
   ● Udalak Zaintza gela zerbitzua eskaintzen du, goizeko 07:00etatik aurrera, Haur
     eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean. Oraingoz, arratsaldean ez da zerbitzu
     hau eskaintzen.
   ● Haurtzaindegi zerbitzua ere udalarena da, eta 0-2 urte bitarteko haurrez
     arduratzen da. Haur eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean kokatuta dago.



1.3 KANPEZU-ARABAKO                        MENDIALDEA           KUADRILLAREN
ZERBITZUAK
Kuadrillak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta merezi du haietako batzuk aipatzea,
gure ikastetxeekin harreman eta eragin zuzena baitute:
   ● Kultura eta Kirolak
       Zerbitzu honek jarduera asko antolatzen ditu, eta HHko eta LHko eskolaz
       kanpoko jardueretarako diru laguntzak eskaini, zentroko Gurasoen
       Elkartearekin koordinatuta. Kontuan izanda ikasle gehienek ikastetxeetan
       bakarrik erabiltzen dutela euskara, eta ikasle askok beren herrietan ez dutela
       eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko aukera handirik, oso
       garrantzizkoak dira zerbitzuak antolatzen dituen eskolaz kanpoko jarduera
       hauek: marrazketa ikastaroak, eskola kirola (futbola, igeriketa, patinatzea,
       eskalada...). Horrez gain, “Gu ere bertsolariÓ egitasmoa jarri dute abian: astean
       behin, bertsolari bat etortzen da ikastetxeetara, LHko 3. zikloko eta DBHko
       ikasleekin bertsolaritza lantzera. Gainera, hainbat gairen inguruko lehiaketak
       ere antolatzen dituzte; adibidez, komiki lehiaketa, SMS lehiaketa, euskararen
       aldeko goiburuen lehiaketa... Bi ikastetxeek Kuadrillako Euskararen Aholku
       Batzordean hartzen dute parte eskualdeko eta udalerriko Euskara Plana (EBPN)
       lantzeko, adostutako helburuen eta jardueren artean urtez urteko
       lehentasunak markatzeko eta gauzatu diren programak baloratzeko.

   ● Laguntza Soziala
       Zerbitzu honek garrantzi handiko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin.
       Edozein familiarengan esku hartzen duenean, trukatu egiten dugu informazioa,
       betiere haurraren onura bilatzeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza
       taldearekin behar beste elkarrizketa egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan
       txostenak prestatzeko. Laguntza horietako bat da HHra eta LHra nahiz DBHra
       etortzen den psikologoak eskaintzen duena ere (gure orientatzailearekin
       koordinatuta): astean behin etortzen da HHko eta LHko egoitzara, astearteetan;
       eta DBHko egoitzara, beharren arabera.
       Prebentzio komunitarioko teknikariak –Foru Aldundiko Gizarte Ongizate
       zerbitzuaren agindupean aritzen da–, zentroko zuzendaritza taldearekin eta
       orientazio departamentuarekin elkarlanean eta haiekin koordinatuz, hainbat
       ikastaro eramaten ditu aurrera, betiere edukiak ikasleen adinetara eta
       heldutasun mailara egokituta. Ikastaro hauek antolatzen ditu: droga
       mendetasuna prebenitzea, heziketa afektibo-sexuala, emozioak, taldearen
       presioa, gatazkei aurre hartzea…
                                           3
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                            Hezkuntza Proiektua
       Halaber, informazioa eta aholkua ematen die irakasleei ohitura osasungarriak
       lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material egokiaz, eta hainbat
       gairen gaineko ikus-entzunezko materiala eskaintzen du maileguan hartzeko.
       Familiaren arloan, Guraso Eskola antolatzen du zentroko gurasoen
       elkartearekin lankidetzan, seme-alaben heziketarekin erlazio zuzena duten
       gaiak lantzeko gogoeta espazio gisa.


 Hori guztia kontuan hartuta, erraza da ulertzea ikasleak 18 herritatik jasotzeak arazoak
 ekartzen dituela antolamenduan.

 Irteera guztien ordutegia, esaterako, garraioaren ordutegien pean daude; esaterako,
 ezin dira goizeko 09:00etan baino lehenago hasi eta 16:30ean baino geroago bukatu,
 ikasle askok garraioa behar dutelako etxera itzultzeko, eta garraioa bikoiztu behar
 izateak izugarri garestituko lituzkeelako irteera horiek.

 Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko orduan: ezin da herri
 guztietara iritsi. Herri txikietako ikasleek garraioaren oztopoagatik baldintzaturik dute
 parte hartzea, beti gurasoek jaso behar dutelako umea eta askok ezin dutelako
 ordutegia bete. Ondorioz, ikasleak jarduerarik gabe gelditzen dira.

 Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzetako egoitza Kanpezu herrian kokatuta egon
 arren, mantentze lanak udal guztien ardurapean daude (lau udalerri arabar eta lau
 udalerri nafar). Hori dela eta, batzorde ekonomiko bat eratu da gastuei modu
 bidezkoan aurre egiteko. Batzorde horrek zehazten du zer obra egin egoitzan, eta
 inbertsioen lehentasunak markatzen ditu; eta ikastolara udaleko zenbat haur doazen
 ordaintzen du udal bakoitzak. Antolamendu horrek asko oztopatzen du obrak aurrera
 eramatea, adostasuna lortzeko bilera ugari egin behar izaten direlako.

 Horrez gain, herrietan zahartze tasa handia denez, haurren eta nerabeen kopurua oso
 txikia da. Hala, gerta liteke herri batean ikasle bat edo bi baino ez bizitzea, edo anai-
 arrebak bakarrik. Ikastolako lagunekin erlazionatzeko arazoak izatea dakarkie horrek,
 eta, zenbaitetan, nabaritu egiten da ikasleen harremanetako gaitasunean.

 Gurasoek ere mugatuta dute askotan HHko, LHko eta DBHko egoitzetara etortzea, bizi
 diren herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik –edo, egonez gero, oso
 ordutegi murritza duelako–. Hala, guraso batek etxeko autoa lanera joateko erabiltzen
 badu, besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin biltzeko, semea edo
 alaba jasotzeko –gaixotzen bada–, edo ikuskizunen batean parte hartzeko.

 Lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak nagusiki landa girokoak izan, ikasleen guraso
 gehienek 3. sektorean egiten dute lan. Hurrengo multzoa langabezian daudenek
 osatzen dute. Hirugarrena, 2. sektorean dihardutenek. Azkenik, 1. sektorean lan egiten
 duten gurasoak gutxi batzuk baino ez dira.

 Aipatzekoa da orain arte oso guraso gutxik jakin dutela euskaraz, eta gutxiagok erabili
 dutela; baina, datuek adierazten dutenez, hizkuntza ohiturak aldatuz doaz; gehienbat,

                                           4
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                        Hezkuntza Proiektua
 guraso gazteengan. Horregatik, etxeko hizkuntza gaztelania bada ere,
 elebitasuneranzko pausoak ematen hasi dira familia gazteetan. Etxetik kanpo, euskara
 erabiltzea antolatutako jardueretara eta programetara mugatzen da; hau da, udalek,
 Gurasoen Elkarteek, Kuadrillak, elkarteek… antolatzen dituztenetara.

 Gurasoen Elkarteak –bai Haur eta Lehen Hezkuntzetakoa, bai Derrigorrezko Bigarren
 Hezkuntzakoa– eskolaz kanpoko jarduerez arduratzen dira. Jarduera hauek eskaintzen
 dituzte: igeriketa, futbitoa, patinatzea, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota.
 Zenbait txangotarako eta material didaktikorako diru laguntzak ematen dituzte.

 Kanpezuko eta inguruko herrietako etorkinei dagokienez, honako hauek dira datuak
 biztanleriaren arabera: Kanpezun, % 11; Maeztun, % 4,7; Bernedon, % 7,8; Lagranen,
 % 3,3; Cabredon, % 8,93; Genevillan, % 6,09; Marañonen, % 1,72; eta Haranan, % 0,7.




 Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikasleen % 32 etorkina da, eta Derrigorrezko Bigarren
 Hezkuntzako % 20.




                                           5
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI       Hezkuntza Proiektua




                                           6
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                             Hezkuntza Proiektua
2.- NOR GARA?
1.- Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako gure ikastetxeak Eusko
Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoak dira; beraz, dohaineko
irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusia.

Gure eskola komunitatea laikoa da: guztiz akonfesionala da jarduera osoan, eta, era
berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna.

Gure hezkuntza plurala da: gure herritik abiatu, eta munduaren aniztasunari irekita
dago.

2.- Ikasleak herritar konpetenteak izan daitezen hezi nahi ditugu; hau da, gai izan
daitezen baliabideak erabili eta erabakiak hartzeko, gainerakoen iritziak entzuteko,
aukerak balioesteko, beren burua ezagutzeko eta inguruko errealitatea ezagutzeko,
herritar parte-hartzaileak eta solidarioak izateko, eta emozioak adierazteko eta
neurtzeko.

Gainera, pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, errespetuz beteak eta harremanak
era baketsuan eta eraikitzailean izateko gai izan daitezen hezi nahi ditugu. Hortaz, horri
guztiari lotutako balioak bultzatzen ditugu; besteak beste, elkartasuna, tolerantzia,
berdintasuna, errespetua eta zintzotasuna.

Modu berean, gatazkei aurrea hartzeko heziketa bultzatzen dugu; baita gatazkak era
baketsuan konpontzeko, indarkeria ez erabiltzeko, eta harreman sortzaileak izateko
ere, bizitzako eremu guztietan (familia, eskola eta gizartea).

3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela, eta positiboki baloratzen dugu.
Ingurumena errespetatzea, zaintzea eta zintzoki kudeatzea erreferente nagusiak izan
daitezen nahi dugu gure ikasleek haien arabera jokatzeko, egunero, indibiduo gisa
nahiz gizarteko partaide gisa. Ega Garai eskualde naturaleko lurraldearen zatirik
handiena publikoa da; hau da, herriek berek dute jabetza; gainera, batzar bidezko
kontseiluetan gobernatzen dira gehienak; hori dela eta, garrantzitsua da ikasleak
batzarretako ohiko baliabide eta tresnetan heztea, haiek izango baitira baliabide
publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Horren bitartez, errazago sustatuko
dugu naturarekin harreman handiagoa izatea, tokian tokiko baliabideak erabilita:
ibilaldiak eta paseoak landetan eta mendietan, bide berdea –aukera asko eskain
baitezake– eta gure ingurunearekin harremana duten bestelako hainbat jarduera.

Horregatik, gure asmoa da ikasleek ingurumena baloratzea, eta haren kalitatea
hobetzeko jardueretan parte hartzea, laguntzea eta inplikatzea. Horrez gain, ingurunea
babesten eta zintzoki kudeatzen engaia daitezen nahi dugu, baliabideak ustiatzeko eta
erabiltzeko prozedura ez hondatzaileei lehentasuna emanda.

4.- Eskola publiko inklusiboa izatea dugu helburu, bereizketa eta diskriminazio guztiak
baztertzeko; hona datozen ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea
nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko egoerak zaintzen ditugu.
Horren ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea bai alderdi pertsonalean, bai
akademikoan, eta bai lanbide arloan ere, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen zuzena
egitea, ikasleen beharrei eta arazo bereziei antzematea, kasuan kasuko bidezko
aholkuak emanez eskolatik egoki erantzuteko.

                                            7
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                            Hezkuntza Proiektua
5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioa
suspertzen dugu. Era berean, euskal kultura ezagutu eta baloratu dezaten ere
ahalegintzen gara. Hori dela eta, euskara da gure irakas-hizkuntza, eta euskara
erabiltzera bultzatzen ditugu ikasleak ikasteko eta komunikatzeko orduan; hala eginez,
normalizazioaren alde jokatzen dugu. Gaztelania LHko 1. ziklotik lantzen da, ikasleak
DBH bukatzean bi hizkuntza ofizialak zuzen erabiltzeko gai izango direla bermatzeko.

Eleaniztasunari dagokionez, ingeles hizkuntza goiz ikasten hastea ezarrita dugu: 4
urterekin hasten dira. Horri guztiari koherentzia emateko, hizkuntza proiektua
diseinatzea dugu datozen ikasturteetarako erronka, hezkuntza proiektu honekin lotura
estua izango duena.

6.- Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira:

    ● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako, ikasketa aktiboa
        bultzatuko dugu, betiere gogoan izanda ikasle bakoitzaren abiapuntua,
        bilakaera, interesak eta erritmoa.
    ● Taldekako nahiz bakarkako lanerako ekimena.
    ● Ikasleek gaitasun nagusiak garatzea, jakintza arloen arteko loturak kontuan
        hartuta.
    ● Arlo guztietan hizkuntza komunikaziorako gaitasuna landuko da bereziki.
    ● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak
        aztertzea eta onartzea...
    ● Haur Hezkuntzatik, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
        gaitasunak bultzatzen dira.
    ● Ikasleekin eta ikasleentzat lan egitea da irakasleen betebeharra. Behar dituzten
        baliabideak eskainiko dizkiete ikasleei, jarrera positiboa eta irekia agertuko
        dute, etengabe prestatu eta elkarlanean jardun, ikasleek konfiantza
        berenganatzeko eta gure proiektuarekin lotura eta koherentzia islatzeko.
7.- Barne antolaera

Gure gobernu organoak, bai kolegiatuak, eta bai kide bakarrekoak ere, legeak arautzen
dituenak dira. Eskola Kontseiluan –Ordezkaritza Organo Gorenean–, gurasoek,
ikasleek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek hartzen dute parte. Lana batzordeen
bidez antolatzen dugu, eta etapa barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa
bultzatzen ditugu (zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta
Jardueren Araudia).

8.- Gure ikastetxearekin interes bateratuak izan litzaketen beste erakundeekiko
harremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udalak, beste ikastetxe
batzuk, Gizarte Zerbitzuak...).

9.- Hezkuntza komunitateko partaide guztien elkarlana bultzatzen dugu.

3.- ZER LORTU NAHI DUGU, ETA NOLA?
3.1 HELBURUAK

                                           8
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                            Hezkuntza Proiektua
Aurreko atalean aipatu den bezala, ikasleek arrakasta akademikoa lortzea da gure
xede nagusietako bat; hau da, ikasle guztiek Derrigorrezko Hezkuntzako titulua lortzea,
titulazio horretaz haraindiko ikasketekin jarraitzeko. Gainera, beste helburu nagusi bat
ere badugu: pertsona mailako arrakasta ere lortzea, mundu justuago bat eraikitzeko
prestakuntza jaso dezaten. Hala, ikastetxean aurrera eramaten diren jarduera guztiak
(antolakuntzazkoak, ikasleei begirakoak, metodologia hobetzekoak, prestakuntzakoak,
familiekin eta kanpoko eragileekin batera egiten direnak...) helburu horiek lortzera
bideratuta daude.

Ikasle bakoitzaren eta guztien beharrak eta ezaugarriak kontuan hartzen ditugu
erantzun egokiak emateko, eta ikaskuntza eta estamentu guztion arteko elkarlana
sustatzen dugu.

Arrakasta akademikoa eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizko
gaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizartean
bizitzen jakiteko ezagutzak, prozedurak, balioak eta jarrerak, herritar aktibo eta
solidario izateko beharko dituztenak. Era berean, bizitza osoan zehar ikasten
jarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu.

Horrela, bai Haur Hezkuntzan, eta bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizko
gaitasunak eskuratu ditzaten lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lantzeak curriculuma
garatzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako zerrendatzen diren
oinarrizko gaitasunak:

           1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
           2. Matematikarako gaitasuna.
           3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko
              gaitasuna (zientzia, teknologia eta osasuna).
           4. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
           5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
           6. Gaitasun kulturala eta artistikoa.
           7. Ikasten ikasteko gaitasuna.
           8. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu zein zeregin garrantzitsua duen eskolak
euskal kultura transmititzeko. Horretarako, euskarri ezin sendoagoa litzateke
euskararen erabilera –bai eskolan, bai harreman pertsonaletan– ohiko bihurtzea.
Beraz, euskara dugu komunikatzeko lehen hizkuntza zentroan, eta ikasteko hizkuntza
nagusia. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak garatzen ditugu, gure gizartea
gero eta eleanitzagoa izanda herritar eleaniztunak behar ditugulako. Hizkuntzekin
batera, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak ere eskaintzen dizkiegu ikasle guztiei.
Bestalde, gure ikasleek ohitura osasungarriak eskuratu ditzaten ere egiten dugu lan:
elikadura orekatua, autoestimua, kirola egiteko ohitura...
Era berean, naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen
iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta garapen iraunkorrarekiko
konpromisoa har dezaten laguntzen diegu, ondasunak birziklatzea, berrerabiltzea,
arduratsu kontsumitzea... praktikan jarrita.
                                           9
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                            Hezkuntza Proiektua
Horiez gain, Mendialdean antolatzen diren jarduera sozio-kulturaletan eta kirol
jardueretan ikasleek, familiek eta irakasleek aktiboki parte hartzea bultzatzen dugu.
Azkenik, ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea-eskola-herria
hirukian sustatzen dela. Ezinbestekoa dugu, beraz, hiru erpinok indartsu uztartzea,
osoko hezkuntza, kalitatezkoa eta bateratua lortzeko Mendialdeko haur eta
gazteentzat.

3.2 ZUTABEAK

•   Ikasleak: Gure lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira: haientzat eta haiekin
    batera egiten dugu lan. Gure xede nagusia da ikasle guztiek arrakasta akademikoa
    eta pertsonala lortzea eskola ibilbidean zehar.
•   Irakasleak: Irakasle guztiek elkarlanean jarduten dute ikastetxeko beste
    estamentuekin ezarritako helburuak betetzeko. Irakasleen estamentua hauek
    osatzen dute: zuzendaritza taldeak, tutoreek, arlokako irakasleek eta laguntzako
    irakasleek (kontsultorea Haur eta Lehen Hezkuntzetan, orientatzailea Bigarren
    Hezkuntzan, Pedagogia Terapeutikoa lantzen duen irakasle espezialista, logopeda,
    atzerriko ikasleentzako hizkuntzen ikaskuntza indartzeko irakasleak…).
•   Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko. Hori dela eta,
    oso garrantzitsua da ikastetxearentzat gurasoen partaidetza, hainbat esparrutan
    (Gurasoen Elkartea, Ordezkaritza Organo Gorena, gelako bilerak...).
•   Irakasle ez diren langileak: Irakaskuntzan zuzenean jarduten ez duten langileak
    izan arren, badute zeregin garrantzizkoa ikasleak heztean: atezaina, autobuseko
    langileak, sukaldekoak eta jantokikoak, garbitzaileak, eskolaz kanpoko begiraleak
    eta IOLP/PROA irakaslea (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa
    de Refuerzo Orientación y Apoyo).
•   Kanpoko eragileak: Mendialdeko teknikoak daude multzo honetan (psikologoa,
    gizarterako arduraduna, kultura eta kirol jardueren arduraduna, euskararen
    normalizaziorako arduraduna, prebentzio komunitarioko arduraduna...). Atal
    honetan, herriko kirol eta kultura taldeak sar genitzake, aldizka baino ez bada ere
    haiekin hartu-emanak ditugu eta.
•   Hezkuntza administrazioa: Ikuskariak eta Berritzeguneak gure ikastetxerako
    izendatu dituen aholkulariak.




3.3 TRESNAK:DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOA
ETA EBALUAZIOA

A) DOKUMENTUAK
A.1) EPE LUZERAKO DOKUMENTUAK

Hezkuntza Proiektua: Ikastetxe osorako dokumentu markoa da, gure nortasuna eta
ezaugarriak argi geratzen dira bertan, eta ildo estrategikoak markatzen ditu.
                                           10
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                          Hezkuntza Proiektua
Ikasketa Proiektua (Ikastetxeko Curriculum Proiektua): Ikasleek maila bakoitzean zer
helburu, gaitasun, eta eduki lortu/eskuratu behar dituzten zehazten du. Bertan,
ebaluazio irizpideak ere agertzen dira, bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren
metodologia oinarriak ere.
AJA/ROF: Ikastetxea nola antolatu eta partaide guztiok nola jokatu behar dugun
arautzen du.
Bizikidetza Plana: Eguneroko harremanetan sortu litezkeen arazoei nola aurrea hartu,
egoki bideratu eta arautu ezartzen du.
Harrera Plana: Irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara integratzen
laguntzeko baliabideak eta estrategiak eskaintzen ditu.
Hizkuntza Proiektua: Ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapen
izan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataera
bateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.
Tutoretza Plana: Tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta antolatzen ditu: zer gai
landuko diren eta zer jarduera egingo diren tutoretza saioetan (autoestimua, ohitura
osasungarriak, sexu heziketa, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...).


A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAK

Urteko plana: Ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten ditu, eta
helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun azaldu. Horretaz gain, arlo bakoitzean
egiten diren programazioak txertatzen dira.
Hobekuntza Plana: Datorren ikasturtetik aurrera, dokumentu hau Urteko Planarekin
batera joango da. Ikastetxeak zer premia dituen zehazten du, eta lau arlotan bilatzen
erantzunak: antolaera, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formazioa, eta hezkuntza
komunitatea (senideekin eta bestelako eragileekin egiten den lana).
Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean
idatzitakoa baloratzeko. Dokumentu hau datorren ikasturteko Urteko Plana idazteko
oinarria izango da.




B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAK

B1) OROKORRAK

Hizkuntza Normalizatzeko Programa: Euskara erabiltzea sustatzeko estrategiak
koordinatzen ditu ikastetxeko adar guztiekin lan eginda (irakasleak, irakasle ez diren
langileak, ikasleak eta gurasoak). Gela barruko jarduerak dinamizatzen dira programa
honen bitartez, eta gelaz kanpoko zenbaitetan ere parte hartzen dugu. Euskara
(ahozkoa zein idatzizkoa) bultzatzeko edozein ekimen interesgarriri buruzko
informazioa ere bideratzen da programa honekin.
                                           11
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                            Hezkuntza Proiektua
Agenda 21: Programa honek arreta gune bat proposatzen digu: ingurumena ezagutzea
eta babestea, eta haren garapen iraunkorra; hau da, nola ustiatu eta erabili baliabideak
modu egokian, etorkizuneko belaunaldietakoek disfruta ditzaten… Ikasturte
bakoitzean, gai jakin baten gainean lan egiten dugu (ura, birziklatzea, energiak...),
elkarren artean.

Heldutasun Teknologikoa: Teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehazten
dugu programa honetan. Hobetzeko pausoak zelan eman diseinatzen dugu, eta
ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da.



B2) IKASLEEN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKOAK
HBSP/PREE (Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua / Proyecto de Refuerzo
Educativo Específico): Curriculum atzerapena edo ikasteko arazoak dituzten ikasleei
eskola ordutegiaren barruan laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden
ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lortzea bermatzen du.
Kultura artekotasuna: Ikastetxeko eta eskualdeko kultura aniztasunari erreparatzeko
programa. Aniztasun hori lantzeko materialak eta jarduerak sortzen eta antolatzen
ditugu ikastetxe osorako programa honetan.
IOLP/PROA (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa de Refuerzo
Orientación y Apoyo): Ikasten laguntzeko premia duten ikasleentzako programa.
Eskolaz kanpoko orduetan garatzen da, ikastetxe barruan bada ere.



C) IRAKASLEEN FORMAZIOA
Irakaskuntzan aritzeak etengabe prestatzea dakar: irakasleek mota guztietako tresnak
eta pedagogiak ezagutu behar dituzte ikasleei beren heziketa prozesu osoan laguntza
egokia emateko. Formatzeko, irakasleek lanaldiko zenbait ordu dituzte; zuzendaritzak
proposatu, eta klaustroak berretsi egiten du formazio egitasmo hori. Hezkuntza Sailak
ere hainbat ikastaro eskaintzen ditu ordutegitik kanpo (berritzeguneen eta Garatu
planaren bitartez).




D) EBALUAZIOA


Kalitatezko irakaskuntzak etengabe ebaluatu behar ditu ikas-irakasteko bideak,
ikastetxeak ezarritako helburuak lor ditzan beharrezko doitze neurriak hartzeko.
Etapaz etapa, hona hemen xehetasunak:
Haur Hezkuntzan, bi ebaluazio egiten dira, eta familia guztiekin egiten dira bilerak
haien berri emateko (txostena ere helarazten diegu). Etapa honen bukaeran
ebaluatzen da ea lortu dituzten ikasleek garatu beharreko gaitasunak.


                                           12
CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI                           Hezkuntza Proiektua
Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa formatiboa da batez ere; hau da, aztertzen da ikasle
bakoitza zer egoeratan dagoen ikasketei dagokienez, eta zehazten da zer arlotan
hobetu dezakeen bere garapenean. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten
dira, eta, ebaluazioen berri emateko, txostenak helarazten zaizkie gurasoei eta
elkarrizketak egiten dira haiekin. Ikasleek ziklo bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer
gaitasun garatu behar dituzten zehaztuta dagoenez, ziklo bakoitzaren bukaeran
aztertzen da ea ikasleek gaitasun horiek behar den neurrian garatu dituzten eta
hurrengo ziklora edo etapara pasa daitezkeen.
Bigarren Hezkuntzan, ikasturte bakoitzean 3 ebaluazio tarte daude, gehi ikasturte
bukaerako ebaluazio orokorra. Guztietan nabariena ikasturte bukaerako ebaluazioa da:
gogoeta bateratua egiten dute irakasle guztiek ikusteko ikasle bakoitzak noraino
erdietsi dituen ezarritako helburuak, eta baloratzen da hurrengo mailara pasatzeko
gaitasun eta jakintza nahikoak eskuratu dituen, betiere ikasturte hasieran ezarritako
irizpideak kontuan hartuta.
Baina, egiatan, ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluazioaz gain (ikasle bakoitza
ikasturte hasieran zer egoeratan dagoen zehazten du), ikasleen eguneroko
behaketetan oinarritzen dugu gure lana, prozesu etengabe horrek ematen baitigu
ikasle bakoitzaren progresioaren berri, eta, hala, programazioa moldatzeko eta talde
osoaren erritmoari egokitzeko aukera.
Hainbat ebaluazio tresna erabiltzen ditugu: galdetegiak, ahozko eta idatzizko probak,
ikasleek –bai taldeka, bai banaka– ekoitzitako lanak, aurkezpenak, eguneroko
behaketa…
Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendik
aurrera, bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta
Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Ikasleak eskuratzen ari diren gaitasunen inguruko
informazioa ematen digu. Informazio hori ikastetxean bertan ikusten ditugun
emaitzekin alderatu, eta, ateratzen ditugun ondorioekin, Hobekuntza Plana idazten
dugu, eta Urteko Planean txertatu.
Irakasleei dagokienez, etengabean ebaluatu behar dute beren lana, ikasleen
ezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den Urteko
Memorian ebaluatzen dugu ikasturte bakoitzean egindako lana: ikasturte hasieran
Urteko Planean ezarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu, eta hurrengo
ikasturterako zer hobetu behar den argitzen da.




Bukatzeko: Ikas-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du:
irakaskuntzaren eragilea da. Horrela, irakasleen prestakuntza eta ikerkuntzarako
baliabide bihurtzen da ebaluazioa, eta, berari esker, gure lana garatu eta hobetzeko
bide bat daukagu.




                                           13

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Was ist angesagt? (6)

Zerbitzuak
ZerbitzuakZerbitzuak
Zerbitzuak
 
Ate irekiak 2020
Ate irekiak 2020Ate irekiak 2020
Ate irekiak 2020
 
Boleti´n n31 euskera-1
Boleti´n n31 euskera-1Boleti´n n31 euskera-1
Boleti´n n31 euskera-1
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
 
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11
 

Andere mochten auch

2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster Vertical
2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster Vertical2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster Vertical
2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster VerticalScott Fleurant
 
보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획
보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획
보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획Mihyun L. Orbanes
 
молодежь и культура
молодежь и культурамолодежь и культура
молодежь и культураyuricheva_olga
 
โครงงาน
โครงงานโครงงาน
โครงงานthidaratn
 
презентація до уроку тканини
презентація до уроку тканинипрезентація до уроку тканини
презентація до уроку тканиниpolyna19
 
June Newsletter
June NewsletterJune Newsletter
June Newslettermnwild
 
Brochure presentación Soluciones Kreativas
Brochure presentación Soluciones KreativasBrochure presentación Soluciones Kreativas
Brochure presentación Soluciones Kreativaskarinacoachsevilla
 

Andere mochten auch (10)

El reciclaje
El reciclajeEl reciclaje
El reciclaje
 
168_burua dantzan.doc
168_burua dantzan.doc168_burua dantzan.doc
168_burua dantzan.doc
 
2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster Vertical
2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster Vertical2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster Vertical
2014 OCB Pine Tree State ~ Small Poster Vertical
 
보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획
보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획
보스턴지역 산업동향(2014.05)벤처캐피탈산업기획
 
молодежь и культура
молодежь и культурамолодежь и культура
молодежь и культура
 
โครงงาน
โครงงานโครงงาน
โครงงาน
 
презентація до уроку тканини
презентація до уроку тканинипрезентація до уроку тканини
презентація до уроку тканини
 
June Newsletter
June NewsletterJune Newsletter
June Newsletter
 
990_basoen garrantzia.ppt
990_basoen garrantzia.ppt990_basoen garrantzia.ppt
990_basoen garrantzia.ppt
 
Brochure presentación Soluciones Kreativas
Brochure presentación Soluciones KreativasBrochure presentación Soluciones Kreativas
Brochure presentación Soluciones Kreativas
 

Ähnlich wie Ibernalo zuzenketa

Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Irekia - EJGV
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)iralekontsultazerbitzua
 
Leisane Haurren Etxea
Leisane Haurren EtxeaLeisane Haurren Etxea
Leisane Haurren EtxeaSaioa Santos
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)iralekontsultazerbitzua
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16LARRAUL
 
Gurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpenaGurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpenasaioa22
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Irekia - EJGV
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiakIGARZON002
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasdunaMaider1233
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Arangoya euskara - 2016
Arangoya   euskara - 2016Arangoya   euskara - 2016
Arangoya euskara - 2016lucilalarraga
 
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, BiharEuskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, BiharEHIGE
 

Ähnlich wie Ibernalo zuzenketa (20)

Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
 
Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
 
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Ikastolen ikasturte hasieraren ekitaldia
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa gurea)
 
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
Urteko plana sarrera  (zuzenketa)Urteko plana sarrera  (zuzenketa)
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
 
Leisane Haurren Etxea
Leisane Haurren EtxeaLeisane Haurren Etxea
Leisane Haurren Etxea
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
 
Plazak eskatzea jatorrizkoa
Plazak eskatzea jatorrizkoaPlazak eskatzea jatorrizkoa
Plazak eskatzea jatorrizkoa
 
Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016Eskolara buelta 2016
Eskolara buelta 2016
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Gurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpenaGurosoentzako aurkpezpena
Gurosoentzako aurkpezpena
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiak
 
Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasduna
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
 
Arangoya euskara - 2016
Arangoya   euskara - 2016Arangoya   euskara - 2016
Arangoya euskara - 2016
 
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, BiharEuskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar
 

Ibernalo zuzenketa

  • 1. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 1.- NON GAUDE? 1.1 INGURUNEAREN AZTERKETA Kanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrilla eskualdeak 485,3 km2-ko azalera du, eta 3.I94 biztanle (…./../..-ko datuak dira). Sei udalerrik osatzen dute eskualdea; 47 herritan banatzen dira, eta 39 kontzejutan antolatu: 1. Arraia-Maeztu. http://www.arraia-maeztu.org/ 2. Bernedo. http://www.bernedo.org/ 3. Kanpezu. http://www.campezo.org/ 4. Harana. http://www.valledearana.net/ 5. Lagran. http://lagran.org/ 6. Urizaharra. http://www.penacerrada-urizaharra.com/ Kuadrillaren administrazio egoitza (bulegoak) Kanpezun kokatuta dago. Arraia-Maeztu eta Urizaharra udalerrietakoak izan ezik (Maeztun eskola dago, eta Urizaharreko haurrak Gasteizen daude eskolatuta), gainerako udalerrietako ikasleak Santikurutze Kanpezun dauzkagun egoitzetara etortzen dira, HH, LH eta DBH egitera. Laburbil dezagun eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa: 70eko hamarkadaren hasieran, Kanpezuko CP Campezo Yoar eskola publikoa inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen; hala, Lehenengo Hezkuntzako eskola bilgune bihurtu zela esan genezake. Hamarkadaren erdialdean, Harana udalerriko ikasleak ere hasi ziren etortzen; hurbildu ziren azkenak, 90eko hamarkadaren hasieran, Bernedoko ikasleak izan ziren. 1977. urtean, Ibernalo ikastola sortu zen Kanpezun; handik aurrera, Mendialdeko haurrek euskaraz jaso izan ahal dute irakaskuntza, eta euskal kulturan hezi. 2004. urtean, batu egin ziren Ibernalo ikastola eta CP Campezo Yoar, mendialdeko Haur eta Lehenengo Hezkuntzei erantzun publiko bateratua emateko. Halaxe sortu zen CEP Nuestra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI. Bigarren Hezkuntzari dagokionez, 75/76 ikasturtean, Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak (Administrazioa arloa) ezarri ziren CP Campezo Yoar eskolaren egoitzan, 24 ikaslerekin. 76/77 ikasturtean, haietako 13k jarraitu 1
  • 2. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua zuten, baina, 77/78 ikasturtean, itxi egin behar izan zuten, ikasle falta zela eta. Horren ondorioz, ez zen egon Bigarren Hezkuntzako ikasketarik Mendialdean 87/88 ikasturtera arte. Ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako Heziketa (IEE/REM: Irakaskuntza Ertainen Erreforma/Reforma de la Enseñanza Media), CP Campezo Yoar egoitzan, 3 irakaslerekin eta 14 ikaslerekin. Arazo burokratikoak zirela medio, Gasteizko Mendizabala Institutukoen ardurapean geratu zen. 1995/96 ikasturtean, gaur egungo IES Kanpezu BHIaren DBHrako eraikina estreinatu zen 5 irakaslerekin eta 3 talderekin: IEE/REMeko 1. eta 2. mailetako talde bana eta Lanbide Heziketako talde bat. 1996/97 ikasturtean, DBHko 1. eta 2. mailak ezarri ziren, A, B eta D ereduetan. 1.2 HAUR, LEHEN ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAK. ZERBITZUAK Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaiz, Maeztu, Bernedo, Navarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze Kanpezu, Orbiso, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Uribarri Harana, Kontrasta eta Lagran herrietatik datozkigu. Haiez gain, Nafarroako Zuñiga, Genevilla, Cabredo eta Marañón herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2011-2012 ikasturte honetan, 202 ikasle datoz: HHra eta LHra, 147; eta DBHra, 55. ● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ditugu: DISTANTZI IRTEERA IKASLE HERRIAK A (km) ORDUA KOPURUA URTURI/NAVARRETE/BUJANDA 18 08:20 9 LAGRAN/VILLAFRÍA/BERNEDO/MARAÑÓN/ 28 08:15 45 CABREDO/ GENEVILLA KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI HARANA/ 29 08:15 29 OTEO/ ORBISO/ ZUÑIGA APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA 15 08:25 11 Taulan ikusten denez, guztira 94 ikaslek erabiltzen dute garraioa: HHko, LHko eta DBHko ikasleen % 47k. ● Jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu, garraioa erabiltzen duten ikasleen beharrei erantzuteko (ez dago autobusik eguerdian); Kanpezuko bertako ikasleek ere, lekua badago, erabil dezakete zerbitzu hau. Jantokia HHko eta LHko eraikinean kokatuta dago, eta bi txanda eskaintzen dira: lehenengoa, HHko eta LHko ikasleentzat (12:30-13:30); eta bigarrena, DBHko ikasleentzat (13:30-14:30). Bataz beste, 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua: ikasleen % 67k, hain zuzen ere; haietatik % 88k jasotzen dute diru laguntza zerbitzu 2
  • 3. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua honetarako. Magui enpresak hornitzen du jantokia lehengaiez, eta, sukaldaria daukagunez, bertan prestatzen da jana. ● Udalak Zaintza gela zerbitzua eskaintzen du, goizeko 07:00etatik aurrera, Haur eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean. Oraingoz, arratsaldean ez da zerbitzu hau eskaintzen. ● Haurtzaindegi zerbitzua ere udalarena da, eta 0-2 urte bitarteko haurrez arduratzen da. Haur eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean kokatuta dago. 1.3 KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEA KUADRILLAREN ZERBITZUAK Kuadrillak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta merezi du haietako batzuk aipatzea, gure ikastetxeekin harreman eta eragin zuzena baitute: ● Kultura eta Kirolak Zerbitzu honek jarduera asko antolatzen ditu, eta HHko eta LHko eskolaz kanpoko jardueretarako diru laguntzak eskaini, zentroko Gurasoen Elkartearekin koordinatuta. Kontuan izanda ikasle gehienek ikastetxeetan bakarrik erabiltzen dutela euskara, eta ikasle askok beren herrietan ez dutela eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko aukera handirik, oso garrantzizkoak dira zerbitzuak antolatzen dituen eskolaz kanpoko jarduera hauek: marrazketa ikastaroak, eskola kirola (futbola, igeriketa, patinatzea, eskalada...). Horrez gain, “Gu ere bertsolariÓ egitasmoa jarri dute abian: astean behin, bertsolari bat etortzen da ikastetxeetara, LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleekin bertsolaritza lantzera. Gainera, hainbat gairen inguruko lehiaketak ere antolatzen dituzte; adibidez, komiki lehiaketa, SMS lehiaketa, euskararen aldeko goiburuen lehiaketa... Bi ikastetxeek Kuadrillako Euskararen Aholku Batzordean hartzen dute parte eskualdeko eta udalerriko Euskara Plana (EBPN) lantzeko, adostutako helburuen eta jardueren artean urtez urteko lehentasunak markatzeko eta gauzatu diren programak baloratzeko. ● Laguntza Soziala Zerbitzu honek garrantzi handiko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin. Edozein familiarengan esku hartzen duenean, trukatu egiten dugu informazioa, betiere haurraren onura bilatzeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar beste elkarrizketa egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan txostenak prestatzeko. Laguntza horietako bat da HHra eta LHra nahiz DBHra etortzen den psikologoak eskaintzen duena ere (gure orientatzailearekin koordinatuta): astean behin etortzen da HHko eta LHko egoitzara, astearteetan; eta DBHko egoitzara, beharren arabera. Prebentzio komunitarioko teknikariak –Foru Aldundiko Gizarte Ongizate zerbitzuaren agindupean aritzen da–, zentroko zuzendaritza taldearekin eta orientazio departamentuarekin elkarlanean eta haiekin koordinatuz, hainbat ikastaro eramaten ditu aurrera, betiere edukiak ikasleen adinetara eta heldutasun mailara egokituta. Ikastaro hauek antolatzen ditu: droga mendetasuna prebenitzea, heziketa afektibo-sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazkei aurre hartzea… 3
  • 4. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Halaber, informazioa eta aholkua ematen die irakasleei ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material egokiaz, eta hainbat gairen gaineko ikus-entzunezko materiala eskaintzen du maileguan hartzeko. Familiaren arloan, Guraso Eskola antolatzen du zentroko gurasoen elkartearekin lankidetzan, seme-alaben heziketarekin erlazio zuzena duten gaiak lantzeko gogoeta espazio gisa. Hori guztia kontuan hartuta, erraza da ulertzea ikasleak 18 herritatik jasotzeak arazoak ekartzen dituela antolamenduan. Irteera guztien ordutegia, esaterako, garraioaren ordutegien pean daude; esaterako, ezin dira goizeko 09:00etan baino lehenago hasi eta 16:30ean baino geroago bukatu, ikasle askok garraioa behar dutelako etxera itzultzeko, eta garraioa bikoiztu behar izateak izugarri garestituko lituzkeelako irteera horiek. Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko orduan: ezin da herri guztietara iritsi. Herri txikietako ikasleek garraioaren oztopoagatik baldintzaturik dute parte hartzea, beti gurasoek jaso behar dutelako umea eta askok ezin dutelako ordutegia bete. Ondorioz, ikasleak jarduerarik gabe gelditzen dira. Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzetako egoitza Kanpezu herrian kokatuta egon arren, mantentze lanak udal guztien ardurapean daude (lau udalerri arabar eta lau udalerri nafar). Hori dela eta, batzorde ekonomiko bat eratu da gastuei modu bidezkoan aurre egiteko. Batzorde horrek zehazten du zer obra egin egoitzan, eta inbertsioen lehentasunak markatzen ditu; eta ikastolara udaleko zenbat haur doazen ordaintzen du udal bakoitzak. Antolamendu horrek asko oztopatzen du obrak aurrera eramatea, adostasuna lortzeko bilera ugari egin behar izaten direlako. Horrez gain, herrietan zahartze tasa handia denez, haurren eta nerabeen kopurua oso txikia da. Hala, gerta liteke herri batean ikasle bat edo bi baino ez bizitzea, edo anai- arrebak bakarrik. Ikastolako lagunekin erlazionatzeko arazoak izatea dakarkie horrek, eta, zenbaitetan, nabaritu egiten da ikasleen harremanetako gaitasunean. Gurasoek ere mugatuta dute askotan HHko, LHko eta DBHko egoitzetara etortzea, bizi diren herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik –edo, egonez gero, oso ordutegi murritza duelako–. Hala, guraso batek etxeko autoa lanera joateko erabiltzen badu, besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin biltzeko, semea edo alaba jasotzeko –gaixotzen bada–, edo ikuskizunen batean parte hartzeko. Lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak nagusiki landa girokoak izan, ikasleen guraso gehienek 3. sektorean egiten dute lan. Hurrengo multzoa langabezian daudenek osatzen dute. Hirugarrena, 2. sektorean dihardutenek. Azkenik, 1. sektorean lan egiten duten gurasoak gutxi batzuk baino ez dira. Aipatzekoa da orain arte oso guraso gutxik jakin dutela euskaraz, eta gutxiagok erabili dutela; baina, datuek adierazten dutenez, hizkuntza ohiturak aldatuz doaz; gehienbat, 4
  • 5. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua guraso gazteengan. Horregatik, etxeko hizkuntza gaztelania bada ere, elebitasuneranzko pausoak ematen hasi dira familia gazteetan. Etxetik kanpo, euskara erabiltzea antolatutako jardueretara eta programetara mugatzen da; hau da, udalek, Gurasoen Elkarteek, Kuadrillak, elkarteek… antolatzen dituztenetara. Gurasoen Elkarteak –bai Haur eta Lehen Hezkuntzetakoa, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa– eskolaz kanpoko jarduerez arduratzen dira. Jarduera hauek eskaintzen dituzte: igeriketa, futbitoa, patinatzea, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota. Zenbait txangotarako eta material didaktikorako diru laguntzak ematen dituzte. Kanpezuko eta inguruko herrietako etorkinei dagokienez, honako hauek dira datuak biztanleriaren arabera: Kanpezun, % 11; Maeztun, % 4,7; Bernedon, % 7,8; Lagranen, % 3,3; Cabredon, % 8,93; Genevillan, % 6,09; Marañonen, % 1,72; eta Haranan, % 0,7. Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikasleen % 32 etorkina da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako % 20. 5
  • 6. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 6
  • 7. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 2.- NOR GARA? 1.- Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako gure ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoak dira; beraz, dohaineko irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusia. Gure eskola komunitatea laikoa da: guztiz akonfesionala da jarduera osoan, eta, era berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna. Gure hezkuntza plurala da: gure herritik abiatu, eta munduaren aniztasunari irekita dago. 2.- Ikasleak herritar konpetenteak izan daitezen hezi nahi ditugu; hau da, gai izan daitezen baliabideak erabili eta erabakiak hartzeko, gainerakoen iritziak entzuteko, aukerak balioesteko, beren burua ezagutzeko eta inguruko errealitatea ezagutzeko, herritar parte-hartzaileak eta solidarioak izateko, eta emozioak adierazteko eta neurtzeko. Gainera, pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, errespetuz beteak eta harremanak era baketsuan eta eraikitzailean izateko gai izan daitezen hezi nahi ditugu. Hortaz, horri guztiari lotutako balioak bultzatzen ditugu; besteak beste, elkartasuna, tolerantzia, berdintasuna, errespetua eta zintzotasuna. Modu berean, gatazkei aurrea hartzeko heziketa bultzatzen dugu; baita gatazkak era baketsuan konpontzeko, indarkeria ez erabiltzeko, eta harreman sortzaileak izateko ere, bizitzako eremu guztietan (familia, eskola eta gizartea). 3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela, eta positiboki baloratzen dugu. Ingurumena errespetatzea, zaintzea eta zintzoki kudeatzea erreferente nagusiak izan daitezen nahi dugu gure ikasleek haien arabera jokatzeko, egunero, indibiduo gisa nahiz gizarteko partaide gisa. Ega Garai eskualde naturaleko lurraldearen zatirik handiena publikoa da; hau da, herriek berek dute jabetza; gainera, batzar bidezko kontseiluetan gobernatzen dira gehienak; hori dela eta, garrantzitsua da ikasleak batzarretako ohiko baliabide eta tresnetan heztea, haiek izango baitira baliabide publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Horren bitartez, errazago sustatuko dugu naturarekin harreman handiagoa izatea, tokian tokiko baliabideak erabilita: ibilaldiak eta paseoak landetan eta mendietan, bide berdea –aukera asko eskain baitezake– eta gure ingurunearekin harremana duten bestelako hainbat jarduera. Horregatik, gure asmoa da ikasleek ingurumena baloratzea, eta haren kalitatea hobetzeko jardueretan parte hartzea, laguntzea eta inplikatzea. Horrez gain, ingurunea babesten eta zintzoki kudeatzen engaia daitezen nahi dugu, baliabideak ustiatzeko eta erabiltzeko prozedura ez hondatzaileei lehentasuna emanda. 4.- Eskola publiko inklusiboa izatea dugu helburu, bereizketa eta diskriminazio guztiak baztertzeko; hona datozen ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko egoerak zaintzen ditugu. Horren ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea bai alderdi pertsonalean, bai akademikoan, eta bai lanbide arloan ere, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen zuzena egitea, ikasleen beharrei eta arazo bereziei antzematea, kasuan kasuko bidezko aholkuak emanez eskolatik egoki erantzuteko. 7
  • 8. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioa suspertzen dugu. Era berean, euskal kultura ezagutu eta baloratu dezaten ere ahalegintzen gara. Hori dela eta, euskara da gure irakas-hizkuntza, eta euskara erabiltzera bultzatzen ditugu ikasleak ikasteko eta komunikatzeko orduan; hala eginez, normalizazioaren alde jokatzen dugu. Gaztelania LHko 1. ziklotik lantzen da, ikasleak DBH bukatzean bi hizkuntza ofizialak zuzen erabiltzeko gai izango direla bermatzeko. Eleaniztasunari dagokionez, ingeles hizkuntza goiz ikasten hastea ezarrita dugu: 4 urterekin hasten dira. Horri guztiari koherentzia emateko, hizkuntza proiektua diseinatzea dugu datozen ikasturteetarako erronka, hezkuntza proiektu honekin lotura estua izango duena. 6.- Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira: ● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako, ikasketa aktiboa bultzatuko dugu, betiere gogoan izanda ikasle bakoitzaren abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa. ● Taldekako nahiz bakarkako lanerako ekimena. ● Ikasleek gaitasun nagusiak garatzea, jakintza arloen arteko loturak kontuan hartuta. ● Arlo guztietan hizkuntza komunikaziorako gaitasuna landuko da bereziki. ● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak aztertzea eta onartzea... ● Haur Hezkuntzatik, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunak bultzatzen dira. ● Ikasleekin eta ikasleentzat lan egitea da irakasleen betebeharra. Behar dituzten baliabideak eskainiko dizkiete ikasleei, jarrera positiboa eta irekia agertuko dute, etengabe prestatu eta elkarlanean jardun, ikasleek konfiantza berenganatzeko eta gure proiektuarekin lotura eta koherentzia islatzeko. 7.- Barne antolaera Gure gobernu organoak, bai kolegiatuak, eta bai kide bakarrekoak ere, legeak arautzen dituenak dira. Eskola Kontseiluan –Ordezkaritza Organo Gorenean–, gurasoek, ikasleek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek hartzen dute parte. Lana batzordeen bidez antolatzen dugu, eta etapa barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa bultzatzen ditugu (zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta Jardueren Araudia). 8.- Gure ikastetxearekin interes bateratuak izan litzaketen beste erakundeekiko harremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udalak, beste ikastetxe batzuk, Gizarte Zerbitzuak...). 9.- Hezkuntza komunitateko partaide guztien elkarlana bultzatzen dugu. 3.- ZER LORTU NAHI DUGU, ETA NOLA? 3.1 HELBURUAK 8
  • 9. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Aurreko atalean aipatu den bezala, ikasleek arrakasta akademikoa lortzea da gure xede nagusietako bat; hau da, ikasle guztiek Derrigorrezko Hezkuntzako titulua lortzea, titulazio horretaz haraindiko ikasketekin jarraitzeko. Gainera, beste helburu nagusi bat ere badugu: pertsona mailako arrakasta ere lortzea, mundu justuago bat eraikitzeko prestakuntza jaso dezaten. Hala, ikastetxean aurrera eramaten diren jarduera guztiak (antolakuntzazkoak, ikasleei begirakoak, metodologia hobetzekoak, prestakuntzakoak, familiekin eta kanpoko eragileekin batera egiten direnak...) helburu horiek lortzera bideratuta daude. Ikasle bakoitzaren eta guztien beharrak eta ezaugarriak kontuan hartzen ditugu erantzun egokiak emateko, eta ikaskuntza eta estamentu guztion arteko elkarlana sustatzen dugu. Arrakasta akademikoa eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizko gaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizartean bizitzen jakiteko ezagutzak, prozedurak, balioak eta jarrerak, herritar aktibo eta solidario izateko beharko dituztenak. Era berean, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu. Horrela, bai Haur Hezkuntzan, eta bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizko gaitasunak eskuratu ditzaten lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lantzeak curriculuma garatzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako zerrendatzen diren oinarrizko gaitasunak: 1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. 2. Matematikarako gaitasuna. 3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna (zientzia, teknologia eta osasuna). 4. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. 5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. 6. Gaitasun kulturala eta artistikoa. 7. Ikasten ikasteko gaitasuna. 8. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu zein zeregin garrantzitsua duen eskolak euskal kultura transmititzeko. Horretarako, euskarri ezin sendoagoa litzateke euskararen erabilera –bai eskolan, bai harreman pertsonaletan– ohiko bihurtzea. Beraz, euskara dugu komunikatzeko lehen hizkuntza zentroan, eta ikasteko hizkuntza nagusia. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak garatzen ditugu, gure gizartea gero eta eleanitzagoa izanda herritar eleaniztunak behar ditugulako. Hizkuntzekin batera, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak ere eskaintzen dizkiegu ikasle guztiei. Bestalde, gure ikasleek ohitura osasungarriak eskuratu ditzaten ere egiten dugu lan: elikadura orekatua, autoestimua, kirola egiteko ohitura... Era berean, naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa har dezaten laguntzen diegu, ondasunak birziklatzea, berrerabiltzea, arduratsu kontsumitzea... praktikan jarrita. 9
  • 10. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Horiez gain, Mendialdean antolatzen diren jarduera sozio-kulturaletan eta kirol jardueretan ikasleek, familiek eta irakasleek aktiboki parte hartzea bultzatzen dugu. Azkenik, ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea-eskola-herria hirukian sustatzen dela. Ezinbestekoa dugu, beraz, hiru erpinok indartsu uztartzea, osoko hezkuntza, kalitatezkoa eta bateratua lortzeko Mendialdeko haur eta gazteentzat. 3.2 ZUTABEAK • Ikasleak: Gure lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira: haientzat eta haiekin batera egiten dugu lan. Gure xede nagusia da ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola ibilbidean zehar. • Irakasleak: Irakasle guztiek elkarlanean jarduten dute ikastetxeko beste estamentuekin ezarritako helburuak betetzeko. Irakasleen estamentua hauek osatzen dute: zuzendaritza taldeak, tutoreek, arlokako irakasleek eta laguntzako irakasleek (kontsultorea Haur eta Lehen Hezkuntzetan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia Terapeutikoa lantzen duen irakasle espezialista, logopeda, atzerriko ikasleentzako hizkuntzen ikaskuntza indartzeko irakasleak…). • Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ikastetxearentzat gurasoen partaidetza, hainbat esparrutan (Gurasoen Elkartea, Ordezkaritza Organo Gorena, gelako bilerak...). • Irakasle ez diren langileak: Irakaskuntzan zuzenean jarduten ez duten langileak izan arren, badute zeregin garrantzizkoa ikasleak heztean: atezaina, autobuseko langileak, sukaldekoak eta jantokikoak, garbitzaileak, eskolaz kanpoko begiraleak eta IOLP/PROA irakaslea (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa de Refuerzo Orientación y Apoyo). • Kanpoko eragileak: Mendialdeko teknikoak daude multzo honetan (psikologoa, gizarterako arduraduna, kultura eta kirol jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, prebentzio komunitarioko arduraduna...). Atal honetan, herriko kirol eta kultura taldeak sar genitzake, aldizka baino ez bada ere haiekin hartu-emanak ditugu eta. • Hezkuntza administrazioa: Ikuskariak eta Berritzeguneak gure ikastetxerako izendatu dituen aholkulariak. 3.3 TRESNAK:DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOA ETA EBALUAZIOA A) DOKUMENTUAK A.1) EPE LUZERAKO DOKUMENTUAK Hezkuntza Proiektua: Ikastetxe osorako dokumentu markoa da, gure nortasuna eta ezaugarriak argi geratzen dira bertan, eta ildo estrategikoak markatzen ditu. 10
  • 11. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Ikasketa Proiektua (Ikastetxeko Curriculum Proiektua): Ikasleek maila bakoitzean zer helburu, gaitasun, eta eduki lortu/eskuratu behar dituzten zehazten du. Bertan, ebaluazio irizpideak ere agertzen dira, bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren metodologia oinarriak ere. AJA/ROF: Ikastetxea nola antolatu eta partaide guztiok nola jokatu behar dugun arautzen du. Bizikidetza Plana: Eguneroko harremanetan sortu litezkeen arazoei nola aurrea hartu, egoki bideratu eta arautu ezartzen du. Harrera Plana: Irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara integratzen laguntzeko baliabideak eta estrategiak eskaintzen ditu. Hizkuntza Proiektua: Ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapen izan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataera bateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu. Tutoretza Plana: Tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta antolatzen ditu: zer gai landuko diren eta zer jarduera egingo diren tutoretza saioetan (autoestimua, ohitura osasungarriak, sexu heziketa, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...). A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAK Urteko plana: Ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten ditu, eta helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun azaldu. Horretaz gain, arlo bakoitzean egiten diren programazioak txertatzen dira. Hobekuntza Plana: Datorren ikasturtetik aurrera, dokumentu hau Urteko Planarekin batera joango da. Ikastetxeak zer premia dituen zehazten du, eta lau arlotan bilatzen erantzunak: antolaera, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formazioa, eta hezkuntza komunitatea (senideekin eta bestelako eragileekin egiten den lana). Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean idatzitakoa baloratzeko. Dokumentu hau datorren ikasturteko Urteko Plana idazteko oinarria izango da. B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAK B1) OROKORRAK Hizkuntza Normalizatzeko Programa: Euskara erabiltzea sustatzeko estrategiak koordinatzen ditu ikastetxeko adar guztiekin lan eginda (irakasleak, irakasle ez diren langileak, ikasleak eta gurasoak). Gela barruko jarduerak dinamizatzen dira programa honen bitartez, eta gelaz kanpoko zenbaitetan ere parte hartzen dugu. Euskara (ahozkoa zein idatzizkoa) bultzatzeko edozein ekimen interesgarriri buruzko informazioa ere bideratzen da programa honekin. 11
  • 12. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Agenda 21: Programa honek arreta gune bat proposatzen digu: ingurumena ezagutzea eta babestea, eta haren garapen iraunkorra; hau da, nola ustiatu eta erabili baliabideak modu egokian, etorkizuneko belaunaldietakoek disfruta ditzaten… Ikasturte bakoitzean, gai jakin baten gainean lan egiten dugu (ura, birziklatzea, energiak...), elkarren artean. Heldutasun Teknologikoa: Teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehazten dugu programa honetan. Hobetzeko pausoak zelan eman diseinatzen dugu, eta ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da. B2) IKASLEEN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKOAK HBSP/PREE (Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua / Proyecto de Refuerzo Educativo Específico): Curriculum atzerapena edo ikasteko arazoak dituzten ikasleei eskola ordutegiaren barruan laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lortzea bermatzen du. Kultura artekotasuna: Ikastetxeko eta eskualdeko kultura aniztasunari erreparatzeko programa. Aniztasun hori lantzeko materialak eta jarduerak sortzen eta antolatzen ditugu ikastetxe osorako programa honetan. IOLP/PROA (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa de Refuerzo Orientación y Apoyo): Ikasten laguntzeko premia duten ikasleentzako programa. Eskolaz kanpoko orduetan garatzen da, ikastetxe barruan bada ere. C) IRAKASLEEN FORMAZIOA Irakaskuntzan aritzeak etengabe prestatzea dakar: irakasleek mota guztietako tresnak eta pedagogiak ezagutu behar dituzte ikasleei beren heziketa prozesu osoan laguntza egokia emateko. Formatzeko, irakasleek lanaldiko zenbait ordu dituzte; zuzendaritzak proposatu, eta klaustroak berretsi egiten du formazio egitasmo hori. Hezkuntza Sailak ere hainbat ikastaro eskaintzen ditu ordutegitik kanpo (berritzeguneen eta Garatu planaren bitartez). D) EBALUAZIOA Kalitatezko irakaskuntzak etengabe ebaluatu behar ditu ikas-irakasteko bideak, ikastetxeak ezarritako helburuak lor ditzan beharrezko doitze neurriak hartzeko. Etapaz etapa, hona hemen xehetasunak: Haur Hezkuntzan, bi ebaluazio egiten dira, eta familia guztiekin egiten dira bilerak haien berri emateko (txostena ere helarazten diegu). Etapa honen bukaeran ebaluatzen da ea lortu dituzten ikasleek garatu beharreko gaitasunak. 12
  • 13. CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa formatiboa da batez ere; hau da, aztertzen da ikasle bakoitza zer egoeratan dagoen ikasketei dagokienez, eta zehazten da zer arlotan hobetu dezakeen bere garapenean. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten dira, eta, ebaluazioen berri emateko, txostenak helarazten zaizkie gurasoei eta elkarrizketak egiten dira haiekin. Ikasleek ziklo bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer gaitasun garatu behar dituzten zehaztuta dagoenez, ziklo bakoitzaren bukaeran aztertzen da ea ikasleek gaitasun horiek behar den neurrian garatu dituzten eta hurrengo ziklora edo etapara pasa daitezkeen. Bigarren Hezkuntzan, ikasturte bakoitzean 3 ebaluazio tarte daude, gehi ikasturte bukaerako ebaluazio orokorra. Guztietan nabariena ikasturte bukaerako ebaluazioa da: gogoeta bateratua egiten dute irakasle guztiek ikusteko ikasle bakoitzak noraino erdietsi dituen ezarritako helburuak, eta baloratzen da hurrengo mailara pasatzeko gaitasun eta jakintza nahikoak eskuratu dituen, betiere ikasturte hasieran ezarritako irizpideak kontuan hartuta. Baina, egiatan, ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluazioaz gain (ikasle bakoitza ikasturte hasieran zer egoeratan dagoen zehazten du), ikasleen eguneroko behaketetan oinarritzen dugu gure lana, prozesu etengabe horrek ematen baitigu ikasle bakoitzaren progresioaren berri, eta, hala, programazioa moldatzeko eta talde osoaren erritmoari egokitzeko aukera. Hainbat ebaluazio tresna erabiltzen ditugu: galdetegiak, ahozko eta idatzizko probak, ikasleek –bai taldeka, bai banaka– ekoitzitako lanak, aurkezpenak, eguneroko behaketa… Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendik aurrera, bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Ikasleak eskuratzen ari diren gaitasunen inguruko informazioa ematen digu. Informazio hori ikastetxean bertan ikusten ditugun emaitzekin alderatu, eta, ateratzen ditugun ondorioekin, Hobekuntza Plana idazten dugu, eta Urteko Planean txertatu. Irakasleei dagokienez, etengabean ebaluatu behar dute beren lana, ikasleen ezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den Urteko Memorian ebaluatzen dugu ikasturte bakoitzean egindako lana: ikasturte hasieran Urteko Planean ezarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu, eta hurrengo ikasturterako zer hobetu behar den argitzen da. Bukatzeko: Ikas-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du: irakaskuntzaren eragilea da. Horrela, irakasleen prestakuntza eta ikerkuntzarako baliabide bihurtzen da ebaluazioa, eta, berari esker, gure lana garatu eta hobetzeko bide bat daukagu. 13