2. Basamortuan zehar, Sinai mendira iritsi ziren.
Moises mendira igo zen Jainkoarekin hitz egitera.
Jainkoa Moisesi mintzatu zitzaion, eta Moisesek
bizitzeko modurik onena erakutsi zion herriari.
3. Hamar agindu eman zizkion, zoriontsu izaten
laguntzeko:
1.- Maita ezazu Jainkoa gauza guztien gainetik.
2.-Ez alferrik erabili Jainkoaren izena.
3.-Ospatu jaiegunak.
4.-Aintzak hartu gurasoak.
5.-Ez inor hil.
6.-Ez ibili haragikerietan.
7.-Ez lapurtu.
8.-Ez egin gezurrezko testigantzarik eta ez esan
gezurrik.
9.-Ez eman lekurik pentsamendu eta desira
lizunei.
10.-Ez irrikatu inoren ondasunak.
4. Aginduak harlauza batzuetan idatzi, eta Itunaren
Kutxan gorde zituzten.
Irteera 20
MAIALEN ETA ADRIANA
Ikasbidea ikastola LH4.B