SlideShare a Scribd company logo
1 of 20
Urtean zehar bada egun
berezi bat denon oso gustukoa,
“Urtebetetze eguna”.
Denok irrika bizian egoten
gara egun hori noiz helduko
zain. Goizean goiz muxuz eta
besarkadaz betetzen gaituzte
eta kantuan esnatzen, oso alai
sentiaraziz.
Ainhoak ere horrela sentitu
nahi du bere bosgarren
urtebetetzean. Baina… ba
al dakizue zer gertatu zaion
gure neskatilari? Bada, hona
hemen, Ainhoari gertatutako
istorio bitxia:
Gaua da, Ainhoaren urtebetetze
bezpera. Gure neskatoaren etxean
urduritasuna nabaria da.
—Ai ama! Ezin naiz geldirik
egon! —dio Ainhoak.
—Lasai, Ainhoa! Dena prest dago
hemen bihar zure urtebetetzea
ospatzeko —dio amak.
—Baina ziur al zaudete? —
galdetzen die Ainhoak.
—Baietz bada! Begira, hemen
daude behar ditugun gauzak:
edalontziak, bizkotxoa, zukuak
eta bost kandela —dio aitak.
—Zoaz ohera behingoz, bihar
mugimendu handiko eguna
izango duzu eta —dio amak.
Eta “Goazen ohera” abestuz
oheratu da Ainhoa.
Goazen ohera,
Ainhoa goazen ohera.
Goazen ohera,
agudo goazen ohera.
(Guantanamera doinua)
Beti bezala, kontatu diote
ipuina bere gurasoek; beti
bezala, itzali diote argia.
Ainhoak Pantxika izeneko
bere panpinari estu-estu
heldu dio eta begiak itxi
ditu.
Asko kostatu zaio lo hartzea
baina azkenean, bere
pentsamendu gozoak lagun,
lo seko gelditu da.
Halako batean, Ainhoaren
ezkerreko belarritxoa esnatu
egin da eta eskuinekoari deitu
dio:
—Aizu! Aizu, Moñoñe! Esna
zaitez.
—Zer gertatzen da, bada? —
erantzun dio Potxolok.
—Tunttuna zara, ala? Bihar
Ainhoaren urtebetetzea da, eta
gogora ezazu iaz zer nolako
tirakadak jasan behar izan
genituen.
—Egia da! Kanpaiak bezala
erabili gintuzten eta tomateak
bezain gorri jarri.
Eta horrela, besterik esan gabe, Ainhoak lo
jarraitzen duen bitartean, logelatik atera
dira biak, eskutik helduta.
Eta han doaz
bidean marmarka
Txiri-txiri, oiñe-
oiñe,
Gure Potxolo eta
Moñoñe.
Eguzkia atera da eta iritsi da goiza.
Gurasoak alabaren logelara sartu dira
“Zorionak zuri” abestuz.
Ainhoak lo jarraitzen du eta musu bat
ematera hurbildu direnean:
—Ene! Baina, zer da hau? Gure alabak
ez du belarririk!!
Ainhoak, harriturik, ikusten du
gurasoek ezpainak mugitzen eta keinu
arraroak egiten dituztela. Gainera,
berak ez du ezer entzuten. Eta
horregatik, bi eskuak belarrietara
eraman eta, izututa, oihuka hasi da:
— Aaaaaa! Hau da hau! Non
daude nire belarriak? Ni
horrela ez noa ikastolara!
Hala eta guztiz ere, lagunengan pentsatuz, buru-
makur, ikastolarako bidea hartu du. Jolastokian,
Eneko eta Aitziber bere bi lagunak urduri daude
Ainhoa noiz agertuko zain.
—Begira! Badator gure Ainhoa! Goazen belarritik
tiratzera! —dio Enekok.
Eta tiratzera doazenean, ohartu dira Ainhoak ez
duela belarririk. Eta haien harridura aurpegia
ikusirik, gertakizun harrigarria kontatzen die gure
lagun Ainhoak.
Ondoren, goibel-goibel, isil-
isilik, hirurak elkarrekin
sartu dira gelara. Gelan
andereñoa eta beste umeak
Ainhoaren zain-zain daude.
Enekok eta Aitziberrek
berokia eta txanoa eranzten
duten bitartean, Ainhoa,
zintzo-zintzo, bere lekuan
eseri da txanoa kendu gabe.
Andereñoa, zoriondu nahian,
muxu bat ematera hurbildu zaio
eta, belarritik tiratzera doala,
galdetu dio:
—Baina, Ainhoa, zer arraio
gertatu da zure belarriekin?
—Aiba! Ez dauka belarririk! —dio
ume batek.
—Egia da! —dio beste batek.
—Sinestezina da! Nolatan gertatu
da hori? —esan du hirugarren
batek.
Gelan zalaparta handia sortu da,
ez dute ezer ulertzen. Enekok,
orduan, gelako beste lagunei
gertatutakoa azaldu die:
—Dirudienez, gaur goizean, esnatu
denean, ez zeukan belarririk.
—Zoritxarrez, ez dakigu non
dauden? —dio Aitziberrek.
Une horretan, atea erdi irekia
zegoela aprobetxatu, eta
Ainhoaren bi belarritxoak
gelara sartu dira eta mahai
baten gainean jarrita, alde
egitearen arrazoiak eman
dizkiete hain harriturik
dauden lagunei.
-Begira, alde batetik, zuek
kanpaiak bezala erabiltzen
gaituzue;
-bestetik, zuen tirakadak
mingarriak dira;
-eta azkenik, urtero-urtero,
gorrituta uzten gaituzue
tomateak bagina bezala. Eta
hori guztia ez dago ondo,
aizue!
Azalpen guztia adi-adi entzun eta gero umeek azkar
asko ulertu dute belarriek esandakoa, eta
aurrerantzean muxu eta tirakada gozo-gozoak
emango dituztela agindu diete.
Hori entzun ondoren, gure Potxolo eta gure Moñoñe,
elkarri begiratu eta, keinu bat eginez, prest agertu
dira Ainhoarekin bueltatzeko.
Eta denak, pozaren pozez,
kantatzen hasi dira.
Bertso kantuan ospa dezagun
Ainhoa zure eguna.
Bost urte bete dituzu, ta hau
poza sentitzen duzuna!
Neska jatorra zarenez gero,
denok zaitugu laguna.
Tori, muxu hau zu zarelako
gaurko gure “txapelduna”.
(Pello Joxepe )
Ondoren, Ainhoak eramandako
gauzekin festa handi-handia
ospatu dute.
eta... Egia ala gezurra
Begi bien erdian sudurra!
R ikastaroa – 2003 – Irale-Gasteiz
IRAKASLEAREN GIDA
“Urtebetetze eguna” garrantzitsua da umearen bizitzan. Hala izanik, komenigarria
ikusten dugu ospakizuna opariekin soilik ez ezik, beste eduki eta balore batzuekin ere
lotzea. Besteak beste, honako helburu hauek landu daitezke:
-Pertsona helduen eta lagunen maitasunarekiko jarrera positiboa izan.
-Sentimenduen eta emozioen adierazpena bultzatu.
-Entzuteko jarrera eta besteekiko errespetua garatu.
-Norberaren eta besteen arazoen aurrean konponbide bat bilatzen saiatu.
-Hortzen osasunerako jokabide egokiak eta desegokiak bereizten ikasi.
-Urtebetetzearen egoerarekin lotuta dauden euskarazko hitzak eta mezuak
ulertu eta erabili, ahoz zein idatziz.
-Denboraren kontzeptuaz jabetu: egunak, hilabeteak, urtaroak.
-Norberaren edo besten ekoizpen plastikoekiko interesa eta jarrera baikorra
izan.
Lagungarria izango zaizuelakoan, ipuinaren eta sortutako egoeren inguruan
egon daitezken ekintzak proposatzen dizkizuegu:
1. Urteak betetzen dituen umeak bere jaiotza eguneko
pasadizo edo informazioren bat ekarriko du etxetik: txikitako
argazkiak, gurasoek idatzitako bitxikeriaren bat, eta abar.
Material hau erabiliz, umeak bere txikitako bizipenak adieraziko
ditu.
2. “Urtebetetze eguna” ipuinean gertatzen denaren
aitzakian, ematen diren arazoen irtenbideak landuko ditugu ahoz.
3. Lehendabizi andereñoa izango da ipuin hau
kontatuko duena. Kurtsoan zehar umeak izango dira ipuinaren
kontalariak. Nahi izanez gero, ipuina antzeztu egingo da.
4. Ipuina abiapuntu bezala hartuta, urtebetetzeko
askariari buruz hitz egingo dugu: “urtebetetzetan, zer
jaten dugu”? “Beti jaten al dugu horrela”? Horrelako
galderak eginez hortzen zainketaren gainean hitz egingo dugu.
5. Kartulinaz egindako tren handi bat jarriko dugu orman, egutegi bat
ondoan kokatuz. Trenaren 12 bagoiak urtaroen arabera koloreztatuko
ditugu. Horrela: negua, zuriz; udaberria, berdez; uda, horiz; udazkena,
laranjaz. Bagoi bakoitzean umearen izena eta urtebetetzeko eguna
jarriko ditugu. Honela, umeak, poliki-poliki, zein hilabetetakoak eta
urtarotakoak diren konturatuko dira.
6. Urteak betetzen dituenarentzat gelan egin daitezkeen hainbat
ekintza:
-Enbalatzeko paperean umearen silueta markatu, ondoren
gorputza osatu. Bere lagunek silueta barruan sinatuko dute eta
andereñoaren laguntzaz, edo laguntzarik gabe, mezu bat
idatziko diote. Adibidez: “oso polita zara”, “zure laguna
naiz”
-Umeen aurpegien argazkiak fotokopiatu eta paper batean itsatsi
ilaran. Ume bakoitzak bere buruari gorputza marraztu, eta bere
izena jarriko du irudiaren azpian. Ondoren, goialdean agertuko
den puxikan, olerki, abesti edo mezu bat idatzi denon artean.
Horretaz aparte, irakasleak emandako esaldi zatitu bat
konposatu beharko dute beraiek, eta puxika horretan itsatsi.
-Urteak betetzen dituena azkena izango da, eta bere irudiaren
gainean beste puxika bat agertuko da “eskerrik asko” esaten
duena. Bukatu eta gero, pergamino itxuran bildu eta etxera
eramango du urteak bete dituenak.
-Ikasle bakoitzak marrazki libre bat egin eta bertan “Zorionak”
edo mezu bat idatzi. Marrazki hauekin liburuxka bat osatuko
eta urteak betetzen dituenari emango zaio.
-“Ainhoaren ipuina” fotokopiatu. Binaka edo hirunaka jarrita,
ipuinaren sekuentzia margotuko dute. Gero beraien izena eta
irudi horri dagokion esaldi bat idatziko dute. Marrazki hauekin
ere liburuxka bat egingo zaio.
-Postal bat prestatu. Barrualdean, “Zorionak Asier 5 urte bete
dituzulako” idatzi ondoren, ume bakoitzak sinatu egingo du.
Kanpoaldean, animalia baten irudia ahoan puxika bat duela
ipiniko dugu.
Urtebetetze eguna

More Related Content

What's hot

Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbhGabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbhxabier_ansola
 
Aditzak ariketak
Aditzak ariketakAditzak ariketak
Aditzak ariketakJanire Duro
 
Elkarreraginezko nobela taldekoa
Elkarreraginezko nobela taldekoaElkarreraginezko nobela taldekoa
Elkarreraginezko nobela taldekoagaizka888
 

What's hot (6)

Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbhGabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
Gabonetako bertso lehiaketa 2012 dbh
 
Aditzak ariketak
Aditzak ariketakAditzak ariketak
Aditzak ariketak
 
Garoa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketaGaroa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketa
 
Egunkaria word
Egunkaria wordEgunkaria word
Egunkaria word
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Elkarreraginezko nobela taldekoa
Elkarreraginezko nobela taldekoaElkarreraginezko nobela taldekoa
Elkarreraginezko nobela taldekoa
 

Viewers also liked

Viewers also liked (20)

Euskararen hitz politena
Euskararen hitz politenaEuskararen hitz politena
Euskararen hitz politena
 
Maitasun esaldien lehiaketa
Maitasun esaldien lehiaketaMaitasun esaldien lehiaketa
Maitasun esaldien lehiaketa
 
Josean Artzeren poesia.
Josean Artzeren poesia.Josean Artzeren poesia.
Josean Artzeren poesia.
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Arnaut oihenart
Arnaut oihenartArnaut oihenart
Arnaut oihenart
 
Esaldi lehiaketa
Esaldi lehiaketaEsaldi lehiaketa
Esaldi lehiaketa
 
Tulipan txikia3
Tulipan txikia3Tulipan txikia3
Tulipan txikia3
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ahuntza eta zazpi antxumeak
Ahuntza eta zazpi antxumeakAhuntza eta zazpi antxumeak
Ahuntza eta zazpi antxumeak
 
OTSOA ETA 7 ANTXUMEAK
OTSOA ETA 7 ANTXUMEAKOTSOA ETA 7 ANTXUMEAK
OTSOA ETA 7 ANTXUMEAK
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Otsoa etorri da! 1
Otsoa etorri da! 1Otsoa etorri da! 1
Otsoa etorri da! 1
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Nire esaldiak
Nire  esaldiakNire  esaldiak
Nire esaldiak
 
Tren polit bat
Tren polit bat Tren polit bat
Tren polit bat
 
Pinta, gure behia
Pinta, gure behia Pinta, gure behia
Pinta, gure behia
 

Similar to Urtebetetze eguna (20)

Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperak
 
2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK
2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK
2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK
 
Abestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur HezkuntzaAbestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur Hezkuntza
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Trukeme. Ekintza proposamena Zibaren Eguna ospatzeko
Trukeme. Ekintza proposamena Zibaren Eguna ospatzekoTrukeme. Ekintza proposamena Zibaren Eguna ospatzeko
Trukeme. Ekintza proposamena Zibaren Eguna ospatzeko
 
Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 
Txutxumutxuka otsaila
Txutxumutxuka otsailaTxutxumutxuka otsaila
Txutxumutxuka otsaila
 
Matematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerakMatematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerak
 
Udazkena eta matematika
Udazkena eta matematikaUdazkena eta matematika
Udazkena eta matematika
 
Udazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikastenUdazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikasten
 
Power point udazkena
Power point udazkenaPower point udazkena
Power point udazkena
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
2.A- 2 eta 7 orrialdeak (2)
2.A- 2 eta 7 orrialdeak (2)2.A- 2 eta 7 orrialdeak (2)
2.A- 2 eta 7 orrialdeak (2)
 
2013ko URRIA
2013ko URRIA2013ko URRIA
2013ko URRIA
 
Ibilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoaIbilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoa
 
Aitormen eskutuak
Aitormen eskutuakAitormen eskutuak
Aitormen eskutuak
 

More from ignacioaldekoa1

More from ignacioaldekoa1 (14)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Belea eta emakumea td
Belea eta emakumea tdBelea eta emakumea td
Belea eta emakumea td
 
Arturo eta klementina
Arturo eta klementinaArturo eta klementina
Arturo eta klementina
 

Urtebetetze eguna

  • 1.
  • 2. Urtean zehar bada egun berezi bat denon oso gustukoa, “Urtebetetze eguna”. Denok irrika bizian egoten gara egun hori noiz helduko zain. Goizean goiz muxuz eta besarkadaz betetzen gaituzte eta kantuan esnatzen, oso alai sentiaraziz. Ainhoak ere horrela sentitu nahi du bere bosgarren urtebetetzean. Baina… ba al dakizue zer gertatu zaion gure neskatilari? Bada, hona hemen, Ainhoari gertatutako istorio bitxia:
  • 3. Gaua da, Ainhoaren urtebetetze bezpera. Gure neskatoaren etxean urduritasuna nabaria da. —Ai ama! Ezin naiz geldirik egon! —dio Ainhoak. —Lasai, Ainhoa! Dena prest dago hemen bihar zure urtebetetzea ospatzeko —dio amak. —Baina ziur al zaudete? — galdetzen die Ainhoak. —Baietz bada! Begira, hemen daude behar ditugun gauzak: edalontziak, bizkotxoa, zukuak eta bost kandela —dio aitak. —Zoaz ohera behingoz, bihar mugimendu handiko eguna izango duzu eta —dio amak.
  • 4. Eta “Goazen ohera” abestuz oheratu da Ainhoa. Goazen ohera, Ainhoa goazen ohera. Goazen ohera, agudo goazen ohera. (Guantanamera doinua) Beti bezala, kontatu diote ipuina bere gurasoek; beti bezala, itzali diote argia. Ainhoak Pantxika izeneko bere panpinari estu-estu heldu dio eta begiak itxi ditu. Asko kostatu zaio lo hartzea baina azkenean, bere pentsamendu gozoak lagun, lo seko gelditu da.
  • 5. Halako batean, Ainhoaren ezkerreko belarritxoa esnatu egin da eta eskuinekoari deitu dio: —Aizu! Aizu, Moñoñe! Esna zaitez. —Zer gertatzen da, bada? — erantzun dio Potxolok. —Tunttuna zara, ala? Bihar Ainhoaren urtebetetzea da, eta gogora ezazu iaz zer nolako tirakadak jasan behar izan genituen. —Egia da! Kanpaiak bezala erabili gintuzten eta tomateak bezain gorri jarri.
  • 6. Eta horrela, besterik esan gabe, Ainhoak lo jarraitzen duen bitartean, logelatik atera dira biak, eskutik helduta. Eta han doaz bidean marmarka Txiri-txiri, oiñe- oiñe, Gure Potxolo eta Moñoñe.
  • 7. Eguzkia atera da eta iritsi da goiza. Gurasoak alabaren logelara sartu dira “Zorionak zuri” abestuz. Ainhoak lo jarraitzen du eta musu bat ematera hurbildu direnean: —Ene! Baina, zer da hau? Gure alabak ez du belarririk!! Ainhoak, harriturik, ikusten du gurasoek ezpainak mugitzen eta keinu arraroak egiten dituztela. Gainera, berak ez du ezer entzuten. Eta horregatik, bi eskuak belarrietara eraman eta, izututa, oihuka hasi da: — Aaaaaa! Hau da hau! Non daude nire belarriak? Ni horrela ez noa ikastolara!
  • 8. Hala eta guztiz ere, lagunengan pentsatuz, buru- makur, ikastolarako bidea hartu du. Jolastokian, Eneko eta Aitziber bere bi lagunak urduri daude Ainhoa noiz agertuko zain. —Begira! Badator gure Ainhoa! Goazen belarritik tiratzera! —dio Enekok. Eta tiratzera doazenean, ohartu dira Ainhoak ez duela belarririk. Eta haien harridura aurpegia ikusirik, gertakizun harrigarria kontatzen die gure lagun Ainhoak.
  • 9. Ondoren, goibel-goibel, isil- isilik, hirurak elkarrekin sartu dira gelara. Gelan andereñoa eta beste umeak Ainhoaren zain-zain daude. Enekok eta Aitziberrek berokia eta txanoa eranzten duten bitartean, Ainhoa, zintzo-zintzo, bere lekuan eseri da txanoa kendu gabe.
  • 10. Andereñoa, zoriondu nahian, muxu bat ematera hurbildu zaio eta, belarritik tiratzera doala, galdetu dio: —Baina, Ainhoa, zer arraio gertatu da zure belarriekin? —Aiba! Ez dauka belarririk! —dio ume batek. —Egia da! —dio beste batek. —Sinestezina da! Nolatan gertatu da hori? —esan du hirugarren batek. Gelan zalaparta handia sortu da, ez dute ezer ulertzen. Enekok, orduan, gelako beste lagunei gertatutakoa azaldu die: —Dirudienez, gaur goizean, esnatu denean, ez zeukan belarririk. —Zoritxarrez, ez dakigu non dauden? —dio Aitziberrek.
  • 11. Une horretan, atea erdi irekia zegoela aprobetxatu, eta Ainhoaren bi belarritxoak gelara sartu dira eta mahai baten gainean jarrita, alde egitearen arrazoiak eman dizkiete hain harriturik dauden lagunei. -Begira, alde batetik, zuek kanpaiak bezala erabiltzen gaituzue; -bestetik, zuen tirakadak mingarriak dira; -eta azkenik, urtero-urtero, gorrituta uzten gaituzue tomateak bagina bezala. Eta hori guztia ez dago ondo, aizue!
  • 12. Azalpen guztia adi-adi entzun eta gero umeek azkar asko ulertu dute belarriek esandakoa, eta aurrerantzean muxu eta tirakada gozo-gozoak emango dituztela agindu diete. Hori entzun ondoren, gure Potxolo eta gure Moñoñe, elkarri begiratu eta, keinu bat eginez, prest agertu dira Ainhoarekin bueltatzeko.
  • 13. Eta denak, pozaren pozez, kantatzen hasi dira. Bertso kantuan ospa dezagun Ainhoa zure eguna. Bost urte bete dituzu, ta hau poza sentitzen duzuna! Neska jatorra zarenez gero, denok zaitugu laguna. Tori, muxu hau zu zarelako gaurko gure “txapelduna”. (Pello Joxepe )
  • 14. Ondoren, Ainhoak eramandako gauzekin festa handi-handia ospatu dute. eta... Egia ala gezurra Begi bien erdian sudurra!
  • 15. R ikastaroa – 2003 – Irale-Gasteiz
  • 16. IRAKASLEAREN GIDA “Urtebetetze eguna” garrantzitsua da umearen bizitzan. Hala izanik, komenigarria ikusten dugu ospakizuna opariekin soilik ez ezik, beste eduki eta balore batzuekin ere lotzea. Besteak beste, honako helburu hauek landu daitezke: -Pertsona helduen eta lagunen maitasunarekiko jarrera positiboa izan. -Sentimenduen eta emozioen adierazpena bultzatu. -Entzuteko jarrera eta besteekiko errespetua garatu. -Norberaren eta besteen arazoen aurrean konponbide bat bilatzen saiatu. -Hortzen osasunerako jokabide egokiak eta desegokiak bereizten ikasi. -Urtebetetzearen egoerarekin lotuta dauden euskarazko hitzak eta mezuak ulertu eta erabili, ahoz zein idatziz. -Denboraren kontzeptuaz jabetu: egunak, hilabeteak, urtaroak. -Norberaren edo besten ekoizpen plastikoekiko interesa eta jarrera baikorra izan.
  • 17. Lagungarria izango zaizuelakoan, ipuinaren eta sortutako egoeren inguruan egon daitezken ekintzak proposatzen dizkizuegu: 1. Urteak betetzen dituen umeak bere jaiotza eguneko pasadizo edo informazioren bat ekarriko du etxetik: txikitako argazkiak, gurasoek idatzitako bitxikeriaren bat, eta abar. Material hau erabiliz, umeak bere txikitako bizipenak adieraziko ditu. 2. “Urtebetetze eguna” ipuinean gertatzen denaren aitzakian, ematen diren arazoen irtenbideak landuko ditugu ahoz. 3. Lehendabizi andereñoa izango da ipuin hau kontatuko duena. Kurtsoan zehar umeak izango dira ipuinaren kontalariak. Nahi izanez gero, ipuina antzeztu egingo da. 4. Ipuina abiapuntu bezala hartuta, urtebetetzeko askariari buruz hitz egingo dugu: “urtebetetzetan, zer jaten dugu”? “Beti jaten al dugu horrela”? Horrelako galderak eginez hortzen zainketaren gainean hitz egingo dugu.
  • 18. 5. Kartulinaz egindako tren handi bat jarriko dugu orman, egutegi bat ondoan kokatuz. Trenaren 12 bagoiak urtaroen arabera koloreztatuko ditugu. Horrela: negua, zuriz; udaberria, berdez; uda, horiz; udazkena, laranjaz. Bagoi bakoitzean umearen izena eta urtebetetzeko eguna jarriko ditugu. Honela, umeak, poliki-poliki, zein hilabetetakoak eta urtarotakoak diren konturatuko dira. 6. Urteak betetzen dituenarentzat gelan egin daitezkeen hainbat ekintza: -Enbalatzeko paperean umearen silueta markatu, ondoren gorputza osatu. Bere lagunek silueta barruan sinatuko dute eta andereñoaren laguntzaz, edo laguntzarik gabe, mezu bat idatziko diote. Adibidez: “oso polita zara”, “zure laguna naiz” -Umeen aurpegien argazkiak fotokopiatu eta paper batean itsatsi ilaran. Ume bakoitzak bere buruari gorputza marraztu, eta bere izena jarriko du irudiaren azpian. Ondoren, goialdean agertuko den puxikan, olerki, abesti edo mezu bat idatzi denon artean. Horretaz aparte, irakasleak emandako esaldi zatitu bat konposatu beharko dute beraiek, eta puxika horretan itsatsi.
  • 19. -Urteak betetzen dituena azkena izango da, eta bere irudiaren gainean beste puxika bat agertuko da “eskerrik asko” esaten duena. Bukatu eta gero, pergamino itxuran bildu eta etxera eramango du urteak bete dituenak. -Ikasle bakoitzak marrazki libre bat egin eta bertan “Zorionak” edo mezu bat idatzi. Marrazki hauekin liburuxka bat osatuko eta urteak betetzen dituenari emango zaio. -“Ainhoaren ipuina” fotokopiatu. Binaka edo hirunaka jarrita, ipuinaren sekuentzia margotuko dute. Gero beraien izena eta irudi horri dagokion esaldi bat idatziko dute. Marrazki hauekin ere liburuxka bat egingo zaio. -Postal bat prestatu. Barrualdean, “Zorionak Asier 5 urte bete dituzulako” idatzi ondoren, ume bakoitzak sinatu egingo du. Kanpoaldean, animalia baten irudia ahoan puxika bat duela ipiniko dugu.