SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 14
Robie H.Harris
Marrazkilaria:
Michael Emberley
Ez dut inoiz ahaztuko zure neba jaio
berria lehenengo aldiz ikusi zenuen
momentua.
–Oooo! –esan zenuen –. Oooo! –horixe
besterik ez zenuen esan. Baina hari
begira gelditu zinen luzaroan.
Haurtxoak sudurra zimurtu,
doministiku egin eta ahoa zabaldu zuen.
Baina ez zen esnatu.
–Ez daki ezer egiten! –esan zenuen
azkenik –. Hau kakanarrua! A, zer-
nolako sudurtxoa... Lo besterik ez du
egiten. Une baterako esnatuko balitz,
behintzat!
Orduan, atzamarrarekin
sudurra ukitu zenion. Haurtxoa
esnatu egin zen, ahoa zabal-
zabal ireki... eta negarrez hasi
zen. Zuk belarriak estali
zenituen eskuekin.
Amak haurtxoa hartu eta
besoetan kulunkatu zuen.
–Zergatik ez da isiltzen? Ezin
dut jasan zarata hori! Aita,
esaiozu isiltzeko!
Eta salto batean, nire altzora igo zinen.
–Aita, ez zait batere gustatzen haurtxo
hau.
–Baina horri izugarri gustatuko zaio
hain arreba handia izatea –xuxurlatu
nizun nik.
Nire besoetan estutu eta musu bat
eman nizun. Nik nire alaba
kulunkatzen nuen eta zuk zure
hartzatxoa. Atsegin zitzaidan zu nire
besoetan izatea. Nahiz eta haurtxo bat
ez izan.
Handik pixka batera negar egiteari
utzi eta loak hartu zuen txikitxoa.
–Beno aita, ikusi dut! –xuxurlatu
zenidan –. Itzuliko al gara etxera?
Eta horixe egin genuen.
Hurrengo egunean, zu eta biok amaren eta
haurtxoaren bila joan ginen eta etxera ekarri
genituen. Haiek lo kuluxka bat egitera joan ziren;
eta guk, goiza izan arren, gure gustukoa zen
amonak egindako txokolatezko tarta zati eder bat
jan genuen.
–Ni ez naiz inoiz haurtxo hori bezain txikia izan.
–Zu haurtxoa izan zinenean bera bezain txikia
izan zinen –erantzun nizun.
–Ba, nik ez dut gogoratzen hain txikia izan
nintzenik –ekin zenion.
–Munduko haurrik ZORAGARRIENA zinen
–erantzun nizun.
–Baina orain, neska handia zara.
Orain arreba handiena zara.
–Ni ez naiz hain handia! Ez dakizu,
ala? –oihu egin zenuen hartza
besoetan maitekiro estutzen zenuen
bitartean. Eta sudurrean musu
eman zenion.
–Nik ere badut haurtxo bat –esan
zenuen–. Hartza da nire haurtxoa.
Eta zuen haurtxo hori baino askoz
hobea da!
–Zure haurtxoa ederra da benetan!
–erantzun nizun.
–Amatxori erakutsiko diot nire
haurtxoa! –esan eta korrika joan
zinen hari erakustera.
–Begira ama, nire haurtxoa! –esan zenion amari
zure hartzatxoa erakutsiz.
–Atsegin zait zure haurtxoa! –erantzun zuen
amak.
–Zuri gustatzen al zaizu zurea? –galdetu zenion.
–Bai horixe! Denok maite dugu zure nebatxoa
–esan zuen amak–. Zu ere maite zaitugu. Biok
maiteko zaituztegu beti.
Besarkatu eta musu bat eman zizun. Gero
haurtxoari begira-begira geratu zinen eta hauxe
esan zenion amari:
–Zein aspergarria den zure haurtxoa! Gutxienez
zerbait egiten baleki!
Bat-batean haurtxoa negarrez hasi zen. Eta
zu marmarka hasi zinen:
–Negarti halakoa!
–Gose da –esan nizun–. Horregatik egiten du
negar.
–Bada, ni ere gose naiz! –egin zenuen oihu.
Mahaian eseri ginen eta zuk eta biok
urtutako gazta eta pepinillo sandwicha jan
genuen.
–Haurtxo hau lotsagabe hutsa da! –esan
zenuen–. Nik ez dut ezer zikintzen. Ni gai
naiz bakarrik jateko. Eta hau ez.
Gero, mahaitik altxatu,
haurtxoaren txanoa hartu eta
jantzi egin zenuen. Burugaina
besterik ez zizun tapatzen. Oso estu,
baina sartzen zitzaizun.
–Begira, aita! –egin zenuen oihu
txanoa erakutsiz–. Haurtxo bat
naiz!
–Begira, ama! –oihukatu zenuen
berriro, barrezka eta txanoa
erakutsiz –. Ni naiz etxeko
haurtxoa! Eta batekin nahikoa da!
Geroago, aitona-amonak etorri ziren bisitaldia
egitera, haurtxoak zotina zeukan. Amonak bere
sorbaldan jarri zuen eta zuk kolpetxoak
ematen zenizkion bizkarrean. Korrok egin zuen
haurtxoak. Gero, adurra zeriola jarri zen.
Geroxeago, beste korrokada txiki bat egin
zuen. Ondoren, aitonak fardela nola aldatzen
zion ikusten egon zinen.
–Haurtxo hau txerri hutsa da! Txiza fardelean
egiten du! Nik komunean egiten dut, baina
honek ez daki –esan zenidan.
Haurrak aharrausi egin zuen.
–Begira! –esan zenuen–. Hortz bat bera
ere ez dauka! Eta nik aaaaaaasko ditut!
Eta badakit garbitzen! Eta honek, ez!
Gero, irribarre egin zenion, ireki zenuen
ahoa zabal-zabal eta zure hortz guztiak
erakutsi zenizkion. Orduan haurrak ere
zuk bezain zabal ireki zuen ahoa..., baina
negar egiteko.
–Ni ez nago beti haurtxoa bezala negar
batean! –esan zenuen.
–Egia da, baina hori da arreba nagusia
ZU zarelako –esan nuen nik.
Haurtxoari begira geratu zinen, adi-adi. Eta esan
zenuen:
–Gainera, ni bera baino askoz handiagoa naiz!
–Bai, horixe! Hain handia zara, besoetan ere har
dezakezu! –erantzun nizun.
–Benetan? –galdetu zenuen.
–Jakina! –esan nuen–. Arreba nagusiak oso
indartsuak zarete.
–Egia da, arreba nagusiak handiegiak gara
haurtxoen txanoak eramateko.
Eta erantzi txanoa eta haurtxoari
jantzi zenion.
–Kaixo, nebatxo! –xuxurlatu zenion.
Haurtxoak zure aldera begiratu zuen...
eta utzi egin zion negar egiteari!
Orduan zure magalean jarri nuen
haurtxoa eta kulunkatu egin zenuen.
Hain handia ematen zenuen! Eta
haurtxoa hain txikia zen!
–Zu zeu zara etxeko honetako haurtxoa –
esan zenion belarrira–. Eta batekin
nahikoa dugu.
Gero, musu bat eman zenion sudurtxoan.
Berehala gelditu zen lo zure besoetan.
–Gustuko ditut haurtxo lasaiak –esan
zenuen ahopean.
Eta, handik gutxira, zu ere lo gelditu
zinen.
IRALE – GASTEIZ
PROIEKTUAK 2006
Proiektuaren egileak:
•Bego Arruabarrena
•Nekane Jausoro
•Pili Mtz. de Lagos
Idazlea : Robie H. Harris
Marrazkiak : Michael Emberley
Argitaletxea : Serres
Itzulpena : Bego,Nekane, Pili eta
Pako

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

Permen no 12 tentang standar pengawas sekolah
Permen no  12 tentang standar pengawas sekolahPermen no  12 tentang standar pengawas sekolah
Permen no 12 tentang standar pengawas sekolah
Rikza Azharona
 
Konstrukcje geometryczne
Konstrukcje geometryczneKonstrukcje geometryczne
Konstrukcje geometryczne
mwswanik
 

Andere mochten auch (17)

Efektifitas variasi jenis puring oskar (codiaeum variegatum
Efektifitas variasi jenis puring oskar (codiaeum variegatumEfektifitas variasi jenis puring oskar (codiaeum variegatum
Efektifitas variasi jenis puring oskar (codiaeum variegatum
 
Biota Tanah
Biota TanahBiota Tanah
Biota Tanah
 
Permenpan dan rb nomor 34 tahun 2014 pranata lab kemetrologian
Permenpan dan rb nomor 34 tahun 2014   pranata lab kemetrologianPermenpan dan rb nomor 34 tahun 2014   pranata lab kemetrologian
Permenpan dan rb nomor 34 tahun 2014 pranata lab kemetrologian
 
Valoración de la asignatura
Valoración de la asignaturaValoración de la asignatura
Valoración de la asignatura
 
Operaciones
OperacionesOperaciones
Operaciones
 
Food Savety
Food SavetyFood Savety
Food Savety
 
Meniti kesempurnaan iman - habib munzir al musawa
Meniti kesempurnaan iman - habib munzir al musawaMeniti kesempurnaan iman - habib munzir al musawa
Meniti kesempurnaan iman - habib munzir al musawa
 
Key concepts
Key conceptsKey concepts
Key concepts
 
Imam bukhari
Imam bukhariImam bukhari
Imam bukhari
 
Permen no 12 tentang standar pengawas sekolah
Permen no  12 tentang standar pengawas sekolahPermen no  12 tentang standar pengawas sekolah
Permen no 12 tentang standar pengawas sekolah
 
Presentazione dell'ente
Presentazione dell'entePresentazione dell'ente
Presentazione dell'ente
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Carta etica
Carta eticaCarta etica
Carta etica
 
Konstrukcje geometryczne
Konstrukcje geometryczneKonstrukcje geometryczne
Konstrukcje geometryczne
 
Kebijakan Publik - Bagian II Implementasi
Kebijakan Publik - Bagian II ImplementasiKebijakan Publik - Bagian II Implementasi
Kebijakan Publik - Bagian II Implementasi
 
Formez laboratorio (Messina) s.barresi-iuc-tari-tasi-imu-09.10.2014
Formez laboratorio (Messina) s.barresi-iuc-tari-tasi-imu-09.10.2014Formez laboratorio (Messina) s.barresi-iuc-tari-tasi-imu-09.10.2014
Formez laboratorio (Messina) s.barresi-iuc-tari-tasi-imu-09.10.2014
 
Bpcl
BpclBpcl
Bpcl
 

Mehr von ignacioaldekoa1 (20)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Tulipan txikia3
Tulipan txikia3Tulipan txikia3
Tulipan txikia3
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 

Nire nebatxoa

  • 2. Ez dut inoiz ahaztuko zure neba jaio berria lehenengo aldiz ikusi zenuen momentua. –Oooo! –esan zenuen –. Oooo! –horixe besterik ez zenuen esan. Baina hari begira gelditu zinen luzaroan. Haurtxoak sudurra zimurtu, doministiku egin eta ahoa zabaldu zuen. Baina ez zen esnatu. –Ez daki ezer egiten! –esan zenuen azkenik –. Hau kakanarrua! A, zer- nolako sudurtxoa... Lo besterik ez du egiten. Une baterako esnatuko balitz, behintzat!
  • 3. Orduan, atzamarrarekin sudurra ukitu zenion. Haurtxoa esnatu egin zen, ahoa zabal- zabal ireki... eta negarrez hasi zen. Zuk belarriak estali zenituen eskuekin. Amak haurtxoa hartu eta besoetan kulunkatu zuen. –Zergatik ez da isiltzen? Ezin dut jasan zarata hori! Aita, esaiozu isiltzeko!
  • 4. Eta salto batean, nire altzora igo zinen. –Aita, ez zait batere gustatzen haurtxo hau. –Baina horri izugarri gustatuko zaio hain arreba handia izatea –xuxurlatu nizun nik. Nire besoetan estutu eta musu bat eman nizun. Nik nire alaba kulunkatzen nuen eta zuk zure hartzatxoa. Atsegin zitzaidan zu nire besoetan izatea. Nahiz eta haurtxo bat ez izan. Handik pixka batera negar egiteari utzi eta loak hartu zuen txikitxoa. –Beno aita, ikusi dut! –xuxurlatu zenidan –. Itzuliko al gara etxera? Eta horixe egin genuen.
  • 5. Hurrengo egunean, zu eta biok amaren eta haurtxoaren bila joan ginen eta etxera ekarri genituen. Haiek lo kuluxka bat egitera joan ziren; eta guk, goiza izan arren, gure gustukoa zen amonak egindako txokolatezko tarta zati eder bat jan genuen. –Ni ez naiz inoiz haurtxo hori bezain txikia izan. –Zu haurtxoa izan zinenean bera bezain txikia izan zinen –erantzun nizun. –Ba, nik ez dut gogoratzen hain txikia izan nintzenik –ekin zenion. –Munduko haurrik ZORAGARRIENA zinen –erantzun nizun.
  • 6. –Baina orain, neska handia zara. Orain arreba handiena zara. –Ni ez naiz hain handia! Ez dakizu, ala? –oihu egin zenuen hartza besoetan maitekiro estutzen zenuen bitartean. Eta sudurrean musu eman zenion. –Nik ere badut haurtxo bat –esan zenuen–. Hartza da nire haurtxoa. Eta zuen haurtxo hori baino askoz hobea da! –Zure haurtxoa ederra da benetan! –erantzun nizun. –Amatxori erakutsiko diot nire haurtxoa! –esan eta korrika joan zinen hari erakustera.
  • 7. –Begira ama, nire haurtxoa! –esan zenion amari zure hartzatxoa erakutsiz. –Atsegin zait zure haurtxoa! –erantzun zuen amak. –Zuri gustatzen al zaizu zurea? –galdetu zenion. –Bai horixe! Denok maite dugu zure nebatxoa –esan zuen amak–. Zu ere maite zaitugu. Biok maiteko zaituztegu beti. Besarkatu eta musu bat eman zizun. Gero haurtxoari begira-begira geratu zinen eta hauxe esan zenion amari: –Zein aspergarria den zure haurtxoa! Gutxienez zerbait egiten baleki!
  • 8. Bat-batean haurtxoa negarrez hasi zen. Eta zu marmarka hasi zinen: –Negarti halakoa! –Gose da –esan nizun–. Horregatik egiten du negar. –Bada, ni ere gose naiz! –egin zenuen oihu. Mahaian eseri ginen eta zuk eta biok urtutako gazta eta pepinillo sandwicha jan genuen. –Haurtxo hau lotsagabe hutsa da! –esan zenuen–. Nik ez dut ezer zikintzen. Ni gai naiz bakarrik jateko. Eta hau ez.
  • 9. Gero, mahaitik altxatu, haurtxoaren txanoa hartu eta jantzi egin zenuen. Burugaina besterik ez zizun tapatzen. Oso estu, baina sartzen zitzaizun. –Begira, aita! –egin zenuen oihu txanoa erakutsiz–. Haurtxo bat naiz! –Begira, ama! –oihukatu zenuen berriro, barrezka eta txanoa erakutsiz –. Ni naiz etxeko haurtxoa! Eta batekin nahikoa da!
  • 10. Geroago, aitona-amonak etorri ziren bisitaldia egitera, haurtxoak zotina zeukan. Amonak bere sorbaldan jarri zuen eta zuk kolpetxoak ematen zenizkion bizkarrean. Korrok egin zuen haurtxoak. Gero, adurra zeriola jarri zen. Geroxeago, beste korrokada txiki bat egin zuen. Ondoren, aitonak fardela nola aldatzen zion ikusten egon zinen. –Haurtxo hau txerri hutsa da! Txiza fardelean egiten du! Nik komunean egiten dut, baina honek ez daki –esan zenidan. Haurrak aharrausi egin zuen.
  • 11. –Begira! –esan zenuen–. Hortz bat bera ere ez dauka! Eta nik aaaaaaasko ditut! Eta badakit garbitzen! Eta honek, ez! Gero, irribarre egin zenion, ireki zenuen ahoa zabal-zabal eta zure hortz guztiak erakutsi zenizkion. Orduan haurrak ere zuk bezain zabal ireki zuen ahoa..., baina negar egiteko. –Ni ez nago beti haurtxoa bezala negar batean! –esan zenuen. –Egia da, baina hori da arreba nagusia ZU zarelako –esan nuen nik.
  • 12. Haurtxoari begira geratu zinen, adi-adi. Eta esan zenuen: –Gainera, ni bera baino askoz handiagoa naiz! –Bai, horixe! Hain handia zara, besoetan ere har dezakezu! –erantzun nizun. –Benetan? –galdetu zenuen. –Jakina! –esan nuen–. Arreba nagusiak oso indartsuak zarete. –Egia da, arreba nagusiak handiegiak gara haurtxoen txanoak eramateko. Eta erantzi txanoa eta haurtxoari jantzi zenion.
  • 13. –Kaixo, nebatxo! –xuxurlatu zenion. Haurtxoak zure aldera begiratu zuen... eta utzi egin zion negar egiteari! Orduan zure magalean jarri nuen haurtxoa eta kulunkatu egin zenuen. Hain handia ematen zenuen! Eta haurtxoa hain txikia zen! –Zu zeu zara etxeko honetako haurtxoa – esan zenion belarrira–. Eta batekin nahikoa dugu. Gero, musu bat eman zenion sudurtxoan. Berehala gelditu zen lo zure besoetan. –Gustuko ditut haurtxo lasaiak –esan zenuen ahopean. Eta, handik gutxira, zu ere lo gelditu zinen.
  • 14. IRALE – GASTEIZ PROIEKTUAK 2006 Proiektuaren egileak: •Bego Arruabarrena •Nekane Jausoro •Pili Mtz. de Lagos Idazlea : Robie H. Harris Marrazkiak : Michael Emberley Argitaletxea : Serres Itzulpena : Bego,Nekane, Pili eta Pako