1. GIZA-EBOLUZIOA
Irakurri diapositibetan dagoen informazioa
eta gero erantzun ariketetan agertzen diren
galderak.
Irakurtzen zoazen bitartean saiatu
eboluzio-zuhaitz bat egiten (bukaeran
konparatu zuk egindakoa eta azken
diapositiban agertzen dena)
2. GIZA_EBOLUZIOA: SARRERA
Gaur egun dauzkagun datuekin jakin daiteke gizakiak izan
duen eboluzio lerroa.
Zuhaitzetan bizi zen ugaztun txiki batetik abiatuta
(PURGATORIUS izenekoa) sortuko dira Primateak, Europa eta
Amerikan zehar hedatuz.
Duela 35 milioi urte aldaketa klimatiko handia gertatu zen
Afrikan; horren ondorioz oihanak murriztu ziren, paisai
zabalagoak sortuz: sabanak (belardi zabalak eta zuhaitz
txikiak).
Zuhaitzak desagertzean, lurrera jaistera behartuta egon
ziren janaria bilatzeko; horren ondorioz, gero eta lurrean
hobeto mugitzen ziren indibiduoak sortu ziren.
3. Lurrera jaistean, aldaketak gertatu ziren elikaduran:
sustraiak eta haziak (fruituak baino gogorragoak) jaten
zituzten indibiduoak hortzeria indartsua garatuz:
PARANTROPO eta AUSTRALOPITHECUSen eboluzio
lerroa sortu zen.
Bestalde, haragia jaten hasten ziren beste hominido
batzuk sortu ziren (hasieran sarraskijaleak, gero
ehiztariak): Australopithecus africanus, eta ondoren
Homo generokoak.
Lurrean ibiltzeak oso arriskutsua zen (harraparien eskura
gelditzen ziren); harrapariak hobeki ikusteko zutitzen hasi
ziren, HANKABIKOA bilakatuz (bi hanken gainean
ibiltzen): Australopithecus anamensis(duela 3,5 milioi
urte).Hankabikoa baina landare jalea zen oraindik. Bere
ondorengo hominido guztiak hankabikoak izango dira.
4. Bipedismoak gainera, eskuak libre izatea dakar:
gauzak manipulatzeko ahalmena du (harriak,
makilak,..) eta tresnerien erabilera abantaila
izango da.
Gauzak manipulatzeak adimen handiagoa
eskatzen du; GARUNA handitzen hasten da eta
ondorioz gaitasun gehiago lortuko dira:
EMOZIOAK ADIERAZI, HITZ EGIN ETA
KOMUNIKATZEKO gaitasuna.
Homo habilis-en hasiko dira eraldaketak eta
Homo sapiens-en (gure espezie) bilakatuko da.
6. GIZA_EBOLUZIOA: HOMINIDOAK
- Lehenengo hominidoak Etiopian aurkitutako fosilak dira:
Ardipithecus ramidus:
Duela 4,4 milioi urte zuhaitzetan bizi zen eta hostoak eta
fruituak jaten zituen txinpantze mota bat zen.
Zuhaitzetatik jaistera behartu zenean, hominido bi talde
sortu ziren:
- - Australopithecus afarensis: lurreko sustraiak eta
haziak jaten zituen (hostoak eta fruituak baino
gogorragoak), Ardipithecusak baino hortzeria indartsuagoa
zuen.
- - Australopithecus anamensis : sabanan zehar
mugitzen zen eta haragi hondarrak jaten zituen.
- Australopithecusak Afrika ekialdean zehar zabaldu ziren,
bereziki RIFT haranean eta inguruetan, bi eboluzio-lerro
emanez:
7. - 1. Paranthropus boisei (Australopithecus)
eta Paranthropus robustus (Australopithecus):
Tamaina handiko hominidoak ziren,
landare jaleak, garezurra oso handia
masaileko giharrak oso sendoak haziak eta
sustrai gogorrak murtxikatzeko.
- 2. Australopithecus africanus lerroa:
arinago, ehiztaria eta haragijalea zen.
Homo generoan eboluzionatuko duena da.
8. HOMINIDOAK: HOMO GENEROKOAK
Lehenengoa Homo habilis da: ezaugarri nagusia da tresnak
egiteko gai zela materialak manipulatuz.
Garunak izugarrizko garapena jasan zuen eta gure espeziea sortu
arte eboluzionatu zuen.
Homo habilis sabanako ehiztaria izan zen eta ez zen Afrikatik inoiz
irten.
Eboluzioz, Homo ergaster sortu zen eta honen eboluzioz, Homo
erectus.
Homo ergaster, Afrikatik irten zen lehena izan zen Europara
Gibraltarretik eta Kaukasotik iritsiz. Sua erabiltzen hasi zen.
Homo erectus
Asian izugarri zabalduko da, baita Europa eta Afrikatik
desagertzen denean ere. Homo erectusak tresna landuagoak
sortuko ditu eta sua kontrolatuko du, bizitzarako lagungarria
izango dena.
9. GIZA_EBOLUZIOA: GIZA_ESPEZIEA
Homo ergasterrek Afrikan eboluzionatuko du
Burgosko Atapuercan aurkitu den espezie berri
batean:
Homo antecessor: Afrikan sortu zen eta
handik Europara mugitu zen, bi kontinenteetan
bi eboluzio lerro ezberdin jarraituz:
1. Europan, Homo antecessorretik, Homo
heidelbergensis sortu zen, eta honen
eboluzioz, Homo neanderthalensis espeziea.
Homo neanderthalensis glaziazio garaian sortu
zen.
Lehenengo gizakia izan zen: ehiztari bikaina,
seme-alabak eta agureak zaintzen
zituen eta tresna onak ekoiztu zituen.
10. 2. Afrikan, klima arraz ezberdina izanik,
Homo antecessorretik Homo sapiens (gure
espeziea) sortu zen.
Milaka urte gutxi batzuetan kontinente
guztietan sakabanatuko da, ekosistema
guztietara egokituz, elkarrekin bizi ziren
gainontzeko espezien gainetik nagusituz
(Homo erectus, Asian eta Homo
neanderthalensis, Europan). Iberiar
penintsularen hego aldean aurkitzen dira
Neanderthalen azken aztarnak.
11. 2. ARIKETA :GIZA EBOLUZIOA2
3.ARIKETA. GIZA EBOLUZIOA3