1. 10. ASTEA. OTSAILAK 1 / 5
Aste honetan zehar lan gehiena 5.mailako
ikasleek eman didate. Izan ere, gai berriarekin hasi
ziren bai matematikan eta baita Ingurunean ere.
Matematikari dagokionez, kontrol txiki bat izan
dute aste honen amaieran. Horregatik, buru
belarri jardun gara matematikak lantzen. Nahiko
ondo harrapatu zuten aurreko astean nondik nora
zioan gaia eta aste honetan egin dugun lanarekin
kontrola primeran egin dute. Izugarrizko
satisfazioa izan da niretzat bi haur hauek
matematika gainditu dutela jakitea. Izan ere, ez
dira oso abilak matematiketan eta nire laguntzaz
haurrera atera dutela jakiteak egundoko poza
eman dit. Inguruneari dagokionez indarra gaiari
ekin diogu. Honetarako liburuaren laguntzaz eta
liburuak berak haur berezientzat ematen duen
egokitzapenaz baliatuta beraientzako apunteak
sortzen jardun naiz guztia argiago eta errazago
izan dadin beraientzat. Apunte hauen galdera
erantzunen bitartez izan dira eta zenbakiekin
ordenatuta, guztia bisualago izan dadin.
Honetaz gain ospakizun asko izan dira
aste honetan. Alde batetik San Blas eguna ospatu
dugu, haurrek San Blas opilak ekarri zituzten
eskolara eta atseden aldiaren aurretik aretoan
bildu gara otoitz egin, abestiak abestu eta opilak
ur bedeinkatuaz bedeinkatzeko. Ostegunean berriz
Santa Ageda ospakizuna izan da. Honetarako haur
guztiak makila, zapia eta baserritar txapela ekarri
dute. Hainbat ikaslek koplak abestu dituzte beste
gainontzeko ikasleek makila jo eta kopla amaierak
kantatzen zituzten bitartean.
2. Azkenik Ostiralean Inauteriak ospatzen
hasi gara, izan ere Azpeitian ere ohitura handia
dago inauteriak ospatzeko. Beraz ostiral
arratsaldean haurrak mozorrotuta etorri dira
eskolara eta taldeka abesten eta dantzan jardun
dira. Irakasleei dagokienez kirolari jantzita etorri
behar izan dugu, nire kasuan tenislari neska
jantzita etorri naiz. Oso arratsalde polita igaro
dugu haur guztiak oso ondo pasa dutela uste dut
bakoitza bere paperean sartuta zegoelarik.
Azpeitiak astelehena eta asteartea jai
egingo ditugula aipatuko dut. Izan ere, Igandean
txikiteo elegante eguna izaten da eta Azkoitiar
eta Azpeitiar gehienok trajez jantzita bazkaldu
eta parrandara ateratzen gara. Astelehenean
berriz inauteri eguna izaten da eta jende guztia
mozorrotuta ateratzen da kalera. Gogo handia
dut Azpeitiko kaleetan haurrak dotore jantzita
eta mozorrotuta ikusteko. Beraiek ere ilusio
handia izaten bai dute egun hauek iristeko.