SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 54
B ERGARAN  G AZTERIA  A RLOA  G ARATZEKO  P ROPOSAMENA BULEGO TEKNIKOA GFA-KO HAUR ETA GAZTEEN SUSTAPEN ATALA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
AURREKOAK HERRIAREN DESKRIPZIOA  HIRITAR GAZTEAK UDALAREN EGITURA GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK 1. AURREDIAGNOSTIKOA 2. ESKU-HARTZE PROPOSAMENA ONDORIO NAGUSIAK ALDAMENEKO HERRIETAN  GAZTE ZERBITZU, EKIPAMENDU  ETA ERAGILE INTERESGARRIAK TXOSTENAREN EGITURA HAUR, NERABE ETA GAZTEEK, ETA GAZTE ERAGILEEK EGINDAKO ESKAERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
1. AURREDIAGNOSTIKOA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
AURREKOAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Bergarako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlana 2005eko abenduan hasi zen eta funtsean hobekuntza egitasmo bat burutzean oinarritu zen. 2007ko azaroaren 19an burutako Jarraipen Batzordean elkarlan prozesu mota berri batean sartzeko aukera eskaini zitzaien Bergarako Udaleko zinegotzi, alkate eta hezkuntza teknikariari.  Udal mailan hausnartu ostean baiezkoa eman zuten. 2008ko otsailaren 15ean bildu ziren Bergarako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bulego Teknikoko ordezkariak, prozesuari hasiera emateko.  Eskaera Proiektuaren sustatzaile teknikoa den hezkuntza teknikariak (Nagore Narbaiza) lagundu du intereseko informatzaileak bilatu eta dokumentazioa identifikatzen. Landa lana 2008/03/04an hasi eta 2008/04/23an bukatu zuen Bulego Teknikoak eta dokumentazioa aztertzeari ekin zitzaion.  Aurrediagnostikoa Aurrediagnostikoaren idazketa eta esku-hartze proposamenaren lanketa apirila-maiatzean egin ondoren, sustatzaile teknikoari eta politikoari aurkeztu zitzaizkien. Planaren aurkezpenak eta kontrasteak aurreikusita daude bai erakunde barruan bai herri mailan. Plana  6 eztabaida saio; Nerabeekin (3), Gazteekin (1), Gurasoekin (1), Ikastetxetako ordezkariekin (1) Bergara.net, gaztesare, eustat, … 9 Elkarrizketa; 2 elkartetako ordezkariei, Udaleko langileei, kale hezitzaileei, GIGko arduradunari, Txolarte taldeko begiraleari, Labegaraietako gazte bati LEHEN MAILAKO ITURRIAK ORAIN ARTEKO PROZESUA Gazteria Arloko diagnostikoa (2006), Bergarako gazte eta nerabeen erralitatea ezagutzeko ikerketa (2003), EBPN,... BIGARREN MAILAKO ITURRIAK WEB ORRIAK: BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HERRIAREN DESKRIPZIOA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Bergara  Debagoienako  eskualdeko  herrietako bat  da eta Euskal Autonomia Erkidegoko erdialdean kokatua dago.  77,05km2tako azalera  izanik, Gipuzkoako bigarren herririk handiena da Bergara.  Mendiz inguratuta  dago, eta material mineral ugari jasotzen duten lur kolubialez inguratuta dago.  Honako herriekin egiten du muga: Antzuola, Arrasate, Azkoitia, Elgeta, Elgoibar, Elorrio, Oñati eta Soraluze . BERGARAKO HERRIA ETA INGURUA Bergara, herriguneaz gain  auzo hauek  osatzen dute: Angiozar, Elorregi, Elosu, Ubera, Murinondo, Basalgo, San Juan, Aldai-Egia, Osintxu   Herri industriala  da, baita zerbitzu hiria ere.  Metalurgia da Bergarako industria jarduera nagusia, eta udalerrian lan egiten duten herritar gehienak bertan ari dira. Halaber, bere historia oparo eta garrantzitsuaren arrastoak kontserbatzen ditu, etxe eta dorre ederrez osaturiko  gune historiko handia eta ikusgarria  da.  Errepidez ongi komunikatua  dago, Eibar-Gasteiz autopista eta Beasain-Durango autobideek inguratzen baitute.  Bestelako garraiobide ei dagokionez  ez  dago aukera askorik, autobus zerbitzuak gerturatzen ditu bergararrak EAEko beste hiriburuetara eta inguruko herrietara.   BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HERRIAREN ARGAZKI SOZIODEMOGRAFIKOA 2008ko urtarrileko INEM-eko datuen arabera, Bergaran  474 pertsona langabetu  daude eta orokorrean emakume eta gizonezkoen artean tasa antzekoa da. Azken urtean  goranzko joera  eman da (populazioaren % 5,15 2006an, % 5,96 2007an). Langabezia  tasarik handiena industria eta zerbitzuen arloan  ematen da.  Gazte langabetu ei (25urtez beherako gazteak) dagokionez, langabetuak populazio osoaren  % 21  dira : 66 gizonezkoak eta 44 emakumezkoak.  2008ko apirileko datuen arabera  14.815 biztanle  ditu Bergarak eta azken urteetan  beheranzko joera  bat ematen ari da.  Gazte biztanleriari  dagokionez, herriko  %27,8  (4124 pertsona) dira haur eta gazteak. Gipuzkoako datuekin alderatuta (%28,30) zertxobait beherago legoke gazte kopuruaren ehunekoa.  Emakumezko eta gizonezkoen kopurua  oso  antzekoa  da, ia %50 bakoitzeko.  Herri euskalduna  da Bergara. 2001eko erroldako datuen arabera  ezagutza maila % 70  da.  Azken kaleko erabilera neurketa 2007an izan da eta  datuek adierazten dutenez  % 44,5 da erabilera  maila. Adin tarteak berezituta, erabilera  maila altuena adierazten dutenak haurrak   (0-14 urte) dira,%60a inguru; eta, ondoren, gazteak (15-24 urte), %52,6 inguru. Sexuen artean ere ezberdintasunak daude adin tarteetan, haur eta gazteengan emakumezkoak izanik erabilera tasa altuagoa dutenak. (iturria, Bergarako Udaleko euskara zerbitzua)  BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
BERGARAKO ZERBITZU ETA EKIPAMENDUAK 1 2 3 4 5 9 10 11 12 6 15 14 13 8 7 16 17 18 19 20 21 22 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
BERGARAKO  HIRITAR GAZTEAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HAURRAK, NERABEAK ETA GAZTEAK.  Datu demografikoak BERGARAKO HAUR, NERABE ETA GAZTEAK Iturria; Udaletxeko errolda, 2008ko apirila Bergaran 4124 inguru haur, nerabe eta gazte bizi dira. Horietatik  1603  inguru  haurrak  dira,  572  inguru  nerabeak  eta  1949  inguru  gazteak . Nesken kopurua mutilena baino baxuagoa da. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Aukera zabala da Bergarakoa. Haurreskolatik hasita unibertsitate ikasketak gauzatzeraino, nahiz eta distantziako unibertsitatearen bidez izan. Sare publiko nahiz kontzertatuan gauzatu daitezke ikasketak.  BERGARAKO HAUR, NERABE ETA GAZTEAK HAURRAK, NERABEAK ETA GAZTEAK. Hezkuntza ibilbidea x 153 487 416 697 671 19 48 Ikaslea kop. (hurbipena) x               unibertsitate ikasketak   x       x     Lanbide Heziketa       x x       Batxilerra       x x x     DBH (12-16)     x   x x     LH (6-11)     x   x x     HH (2-5)         x x x x HH (0-3) UNED Miguel Altuna Institutoa San Martin Ipintza Aranzadi Ikastola Mariaren lagundia Haurreskolak Haurtxoa   BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HAURRAK >11 Astean zehar  Lehen hezkuntzan dauden haurrek eskolaz kanpo arratsaldeak erabat okupatuta dituzte: ingelesa, musika... ez dute jolaserako ia denborarik.  Asteburuetan,  larunbat goizetan askok partiduak dituzte, edo ikastaroren bat. Arratsaldeetan, mutilen kasuan batez ere, pilota partidak izaten dituzte. Neskek denbora libre gehiago izaten dute, askok Jarduneko eskaintzan parte hartzen dute. Topagune nagusiak  ziburuak dauden guneak eta eskoletako patioak dira.  LH1,2 arte gurasoekin batera egoten dira, ziburuetan eta beste elkarguneetan. Familian zentro komertzialetara joateko ohitura areagotzen ari da. Batzuk Hiriguneko ludotekara gerturatzen dira. Lagun taldeak  8 urte ingururekin hasten dira osatzen: eskolaren araberakoak izaten dira eta neska eta mutilak ez dira elkarrekin ibiltzen. 10-11 urterekin finkatzen dira koadrilak, eta normalean eratu bezala jarraitzen dute. Seminarioko futbol zelaian asko elkartzen dira. 9 urtetik aurrera batzuk Jarduneko eskaintzan ere parte hartzen dute.  DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Opor garaian  gurasoekin kanpora ateratzen dira, eta batzuetan aste bukaera pasa ere kanpora joaten dira. Uztailean zehar udaleku irekietan ere parte hartzen dute. Auzoetako errealitatea  bestelakoa da. Astean zehar haur txiki-txikiak dira auzoetan daudenak, behin eskolan daudela herrigunetik ez direlako gau partera arte itzultzen; partikularrak, kirola,... baitute.  Kuadrilak ere herrigunekoak dituzte, beraz bertara jaisten dira asteburuetan. Gurasoekiko independentzia auzoetan herrigunean baino lehenago lortzen dute, plazan,... libre jolasten ibiltzen baitira. Auzoetako kuadrilak ere ezberdin osatzen dira. Belaunaldi ezberdinetako haurrak eta neska eta mutilak ibiltzen dira elkarrekin. Joera galtzen ari den arren auzo batzuetan (Osintxu, Angiozar, Labegaraiak,...) auzoko kuadrila izaten dute. DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
NERABEAK 12-17 Astean zehar  egiten dutenak ere beste kutsu bat hartzen du;  eskolaz kanpoko ekintzetan ez dute hainbeste denbora ematen eta lagunartean egoteak garrantzia hartzen du. Hala ere entrenamenduetan (mutilak batez ere), musikan, akademia eta abarretan denbora ematen dute.  Asteburuetan , kirolak eta lagunekin egotea berezko garrantzia mantentzen du; baina gurasoekin egoten diren denbora txikitzen doa lagunekin pasatzen dutenarekin alderatuta.   Herrian bertan ibiltzen dira (lehen Elgoibarrera mugitzen ziren) eta laguntaldeetan zentro komertzialetara ere joaten dira, Gasteizera (Boulevar,...). Zenbaitek bertan egiten dute zita, zinera joan, boleran ibili,... Topagune nagusiak  helduen begiradatik kanpo geratzen direnak dira gero eta sarriago; Aranzadiko atzealdea, Ibaiondoko arkupeak,.. 12 urtetatik gora lokal pribatuek ere garrantzia hartzen dute lagunekin egoteko leku propio bezala. Astegunetan, eta asteburuetan egoten dira bertan, eta gainontzeko kuadrilekin ez dute apenas harremanik. 15-16 urterekin lokalaz gain tabernetan ere ibiltzen hasten dira. Gaztetxera ez dira asko gerturatzen.  DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Haurrekin gertatzen den bezala,  nerabeen  arteko harremanak  bakoitzaren eskola zentroak markatzen ditu, baina joera hau adinak gora egin ahala gutxitzen joaten da. DBH hasieran, gatazka batzuk eta zenbait aldaketa gertatzen dira lagun taldeetan eta batez ere nesken artean. Mutilen kasuan, kirolaren inguruko kuadrilak osatzen dira, kasu hauetan ikastetxe ezberdinetakoak nahastuz.  Kontsumo joerak  14 urtetik gora hasten dira.  Tabakoa eta kanabisa kontsumitzen dute eta aste bukaera eta jaiegunetan alkohola. Kontsumoa beste era batzuetan ere islatzen da, telefono mugikorraren erabileran, ... Diru iturri nagusia gurasoak dira eta askok diru kopuru handia erabiltzen dute.  Parte hartzea  ez da batere altua, asko kostatzen zaie antolatzen diren ekintzetan parte hartzea. Kuadrila ezberdinen artean harremana ere mantentzea zaila egiten zaie. Pasibotasuna nabaritzen dute eragile diferenteek. Beraiek ere onartzen dute kexu direla, baina dagoen urrian ere parte hartzen ez dutela .  DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Adin honetatik aurrera gazteen eta gazte taldeen arteko harremanetan ikasitako eskolak ez du jadanik eraginik.  Lagun taldeak osatuta  daude. Koadrila askok lokal propioa daukate eta urte askotan mantentzen dute.  Gazteen artean  joera nagusia   sedentarismoarena  da. Aste bukaeran nahiz astegunetan taberna eta lokaletan egoten dira eta oso gutxi dira  herri dinamizazioan inplikatu eta parte hartzeko joera dutenak, eta gutxi horiek ez dute erreleborik.  Gaztetxearen aukera dago, baina belaunaldietako kontua izaten da. Urte batzuetan erabili eta jende berria sartzen da. Gaur egun, dena den nahiko utzita omen dago. Uda partean, aste bukaera edo eguna kanpoan pasatzeko joera dute, gau partean herrira itzuliz. Gau partean Elgeta, Arrasate eta Durangoko aretoetara  eta inguruko herrietako jaietara ere mugitzen dira. Adin batetik aurrera autoa dutenek mugikortasunean irabazten dute; baina, kontrolak eta bestelakoak direla eta , askotan, herrian geratzen dira.  Etxebizitza alokatzeko joerarik ez  dago, oso garesti daude eta normalean erosi arte bizi dira gurasoen etxean. Gainera oso etxebizitza gutxi dago alokairuan. Gertuko herriko jaietara  ere hurbiltzen dira, baina  joera ere gutxitzen  ari da. Gaueko autobus zerbitzu eskasiak ez die itzultzeko aukera askorik uzten, eta adin bat izan arte ezin dira goizeko autobusera arte gelditu.  GAZTEAK 18-29 DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
UDALAREN EGITURA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
KIROLAK TURISMOA ETA ONDARE HISTORIKOA EUSKARA HEZKUNTZA JARDUERA, KULTUR TALDE, GAZTERIA ETA JAIAK INGURUMENA GOBERNAZIOA GIZARTE ONGIZATEA BASERRI ETA AUZOAK HAZIENDA OBRA ETA HIRIGINTZA DEPARTAMENDUA K UDALAREN EGITURA OSAKETA POLITIKOA EAJ (5) EA (1) ARALAR (3) EAE/ANV (6) PSE-EE (2) BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HEZKUNTZA OBRA ETA HIRIGINTZA KULTURA EUSKARA INGURUMENA OSASUN, ENPLEGU ETA GIZARTE ARAZOAK KIROLA 11 BATZORDE INFORMATZAILE UDALAREN EGITURA HAZIENDA GOBERNAZIO ETA ZERBITZUAK OBRA ETA HIRIGINTZA KULTURA INGURUMENA TURISMO, ONDARE HISTORIKO-ARTISTIKO ETA INFORMATIKA BASERRI AUZOAK UDALEAN DAUDEN ESKUHARTZE INTERESGARRIAK AGENDA 21 EBPN GAZTERIA BATZORDERIK  EZ DAGO BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
SAILA: KULTUR TALDEAK, GAZTERIA,  KULTURA ETA JAIAK Arduradun politikoa:  ENARA MINGEZ  Arloaren arduradun teknikoa: Maider Osa GAZTERIA ZERBITZUA GAZTERIA ARLOA Sorrera: 1991 Gazteria gaien arduradun teknikoa: Nagore Narbaiza (berez hezkuntza teknikaria) Osaketa :  Hezkuntza teknikaria (gazteria gaien  arduraduna), Jardun euskara elkartea,  Kale hezitzaileak, Xipizaro, Kultura batzordeburua “ GAZTERIA  BATZORDEA” Ohiko bilerak : hilabetean behin Izaera : ez da  ohiko  batzorde informatzailea ,  gazteria mailan lan egiten duten eragile ezberdinen arteko  lan mahai bat da  eta egungo   kultura batzordeburuak ere  parte hartzen du. GAZTERIA  aurrekontua Ez dago aurrekontu propiorik,  kulturako  aurrekontuen barruan partida bat dago  gazteei zuzendutako ekintzetara bideratzen dena. 2008rako kopurua :  155.520 €  BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
0 Haurrak Nerabeak Gazteak Gazte helduak 29 HEZIKETA PROZESU BAT ( BALOREAK, OHITURA OSASUNTSUAK, ...) HEZIERA ETA EMANTZIPAZIORAKO BIDEAN LAGUNDU BALIABIDEAK EMANEZ ANTZEMAN BEHAR EZBERDINAK, ERRONKA EZBERDINAK DISEINATU AISI HEZITZAILEA   INFORMAZIOA EMANTZIPAZIOA SUSTAPENA ZERBITZU ETA  EKIPAMENDUEZBERDINAK PROGRAMA  EZBERDINAK
Gazteekin lan egiten duten eragileek (udala barne)  lau programa estrukturalak garatzera  bideratu behar dituzte beren esfortzuak, zerbitzuak eskainiz eta adin – tarte bakoitzari (haurrei, nerabeei, gazteei) metodologia moldatuz. Lau programak garatzeko  tresna  garrantzitsuenetakoak  haur eta gazte   ekipamenduak  dira. GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK Gazteen eskura jartzen den baliabidea da informazioa, gizartean integrazio osoa lortu dezaten eta bizi-proiektu propioa eta autonomoa izan dezaten. Gozamen esperientzia ahalbidetzeaz gain, hezitzaileak diren helburu batzuk lortu nahi dituen eskaintza da, beti ere norbanakoak modu askean aukeratzen badu eta norbere denbora librean garatzen baldin badu. Gazteen adierazpena, ekimena eta gazteen parte-hartzearen bultzatze lana da. Gaztarotik heldutasunerako igaroaldian lehen mailako garrantzia duten bizi-baldintzak hobetzea da. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
EGUNGO EGOERA I nformazioan  gehiengoa GIGarekin lotuta  dago, eta beraz zerbitzuaren hartzaile diren nerabe eta gazteei zuzenduta (%71); jendearen harrera, autokontsulta gunea, boletinen bidalketa , interneta eta informazio panel deszentralizatuak (azken hauek bertatik eguneratzen baitira).  Seme-alaba nerabeak dituzten  gurasoei zuzenduriko zerbitzu bat ere  badago, zalantzak argitzeko aukera ematen duena. Sustapen programan  oinarrituz,  lokal uztea  da jarduera nagusia (kontuan izan behar da udalerrian Gaztetxea, Arrizuriagako lokalak eta entsegu lokalak udalarenak diren ekipamenduak direla).  Lehiaketak eta antzerkia  (danborradako San Martinen errepresentazioa eta ingelesezko antzerkia) daude ondoren eta  egun berezien ospakizuna  azkenik (Pentekosteetako koadrilen egunari egiten dio erreferentzia).  Emantzipazio programari dagokionez,  kale heziketa  programaz gain aipagarria da Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik  lanbide hastapena eta heziketa okupazional ean egiten den lana. Udalak berak Langai zerbitzua eskaintzen du.  Etxebizitzari dagokionez ez dago babes ofizialeko etxebizitzarik, ez eta alokairu sozialerako aukerarik. Aisialdi eskaintza batez ere ume eta haurrei zuzenduta dago, gurasoen parte hartzera zuzendutakoa ere kontuan izanik. aste barruan eta aste bukaeretan dagoen eskaintza orekatua da. Baina eguberriko oporraldiak dira eskaintza kopuru altuena biltzen duten aldia, ondoren, urtean behin gauzatzen diren egun berezien ospakizunek dute lekua. Nerabeen kasuan gauza puntualak  dira beraiei zuzenduriko eskaintza osatzen dutenak, eta  gazteen kasuan ere ez dago aukera askorik. INFORMAZIOA SUSTAPENA AISIA HEZITZAILEA EMANTZIPAZIOA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Zerbitzu, programa eta ekintza ezberdinak garatzeko azpiegiturari deitzen zaio ekipamendua. Haur eta Gazte ekipamenduak Haur eta Gazteria Politika garatzeko  bitartekoak  edo  tresnak  dira. 3 LUDOTEKA GAZTE INFORMAZIO GUNEA Ludotekak ume eta haurrei zuzenduta daude (0-12 urtekoei bat eta 5-16 urtekoei beste biak), nahiz eta bi ludoteken kasuan nerabe batzuk ere erabiltzaile diren.  Herrigunean (‘Bergarako ludoteka’) eta auzoetan (Osintxu eta Angiozar-en) kokatuta daude. Guztira 4 ludotekarik egiten dute lan bertan. Kudeaketaz elkarte bat eta autonomoa den langile bat arduratzen dira. Ludotekak  astelehenetik larunbatera daude zabalik. BERGARAKO GAZTE EKIPAMENDUAK Gazte Informazio Gunea Kultur Etxean dago eta nerabe eta gazteei zuzenduta dago. Bertan Bergarako gazteentzat interesgarria izan daitekeen kultur, heziketa, lanpostu eta abarri buruzko informazioa bilatu, prestatu eta eguneratzen da. Ostegun eta ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan dago zabalik eta informatzaile batek du kudeaketaren ardura. Kokaguneak  ez ditu irisgarritasun baldintzak betetzen. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Goiko Estazioan 7 gela eta biltegi batez osatutako entsegu lokalak daude. Herriko gazteei zuzenduta daude eta bertako musika talde gazteek erabiltzen dute. Kudeaketaz beraiek arduratzen dira. Egoera tamalgarrian daude, baina Udalak aurten entsegu lokalen obrarekin hastea aurreikusten du, berriak eraiki asmoz. Gaztetxea gazteek kudeatutako espazioa da; bertan, asanblada bidez antolatutako ekintzak gauzatzen dira (kontzertuak, liburutegia, ikastaroak, tailerrak...) eta gazteei zuzenduta dagoen arren, herriko nerabeek ere askotan erabiltzen duten espazioa da. Dena den, momentu hauetan nahiko utzita dagoen gunea da.  ENTSEGU LOKALAK GAZTETXEA BERGARAKO GAZTE EKIPAMENDUAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Udalaren zeregin nagusia, zerbitzu-ekipamenduak eskaintzeaz gain,  lankidetza sistema iraunkorra sustatzea  da, herritar gazteekin (0-30) lan egiten duten gainontzeko eragileekin eta gazteekin, bi ideia hauetan oinarritutako  sare-lan bat  egiteko: -  jarraitasuna  (adin-tarte guztiei zuzendutako zerbitzuak egotea -  koherentzia  (zerbitzu horiek guztiak helburu berdinak lortzera bideratuta egon daitezen sustatzea) GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK INFORMAZIOA  AISIA HEZITZAILEA SUSTAPENA  EMANTZIPAZIOA UDALA ELKARTEAK IKASTETXEAK GAZTEAK eta familiak BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
EGUNGO EGOERA INFORMAZIOA  AISIA HEZITZAILEA SUSTAPENA  EMANTZIPAZIOA UDALA GAZTEAK  (aktoreak eta norbanakoak)  eta familiak Eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa dago, formula ezberdinen bidez (hitzarmenak, diru-laguntzak, lokalak uztea, ekintzetarako laguntza eta babesa, eta abar.  Koordinazio sistema bakarra Gazteria Batzordea  da une hauetan, gazteria mailan lanean dauden eragile batzuek biltzen dituena. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
ALDAMENEKO HERRIETAN GAZTE ZERBITZU, EKIPAMENDU ETA ERAGILE INTERESGARRIAK ARRASATE ELGETA Zerbitzuak eta jarduerak Ekipamenduak 3 LUDOTEKA 3 GAZTELEKU GAZTE INFORMAZIOA; SEXOLOGIA ZERBITZUA GAZTE INFORMAZIO BULEGOA 2 ENTSEGU LOKAL AISIA HEZITZAILEA : ekintza libreak eta bideratuak; ikastaroak eta tailerrak; irteerak; oporraldietako eskaintza berezia, ikuskizunak eta arriskuen kudeaketarako programak. INFORMAZIOA : jendearen harrera, autokontsulta gunea, deszentralizazio panelak, hitzaldiak, eskola programak, buletin elektronikoa, sexologia zerbitzua, Gertutik aldizkaria, informazio antenak,... GAZTETXEA SUSTAPENA :gazte elkarteei zuzenduriko dirulaguntzak, sexmetraia, maketen grabaziorako laguntzak,.. 22.119 1054 LUDOTEKA GAZTETXEA KAFE ANTZOKIA ANTZUOLA GAZTELEKUA GAZTETXEA 2125 Makro ekipamendu baten proiektua abian; bertan LUDOTEKA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HAUR, NERABE ETA GAZTEEK, ETA GAZTE ERAGILEEK EGINDAKO ESKAERAK
Haur nerabe eta gazteek egiten dituzten eskaeren artean batzuk  BERAIEN INTERESEKOAK DIREN HERRIKO BALIABIDEEN EGOKITZAPENERA  zuzenduta daude;   skate parkea handitu, mendi bizikletaz ibiltzeko gunea egokitu, futbol kanpoak baldintza onetan jarri, herriko iturriak konpondu, bidegorria luzatu, Osin eta Amoskibar egokitu, erreka aldera hesiak jarri,... EKIPAMENDU BERRIAK  ere  GUZTIEK  eskatzen dituzte (kanpoko piszinak, padeleko pistak, bolera, auzoetan futbolean aritzeko guneak, zinema, zentro komertziala..), baina  NERABEZAROTIK AURRERA  aisiaz gain  BESTE JARDUERA BATZUEKIN ERE  loturiko eskaintzetarako ekipamenduak ere egokitu eta sortzea eskatzen dute; hala nola, gaztelekua sortu, entsegu lokalak egokitu eta arautegi bat sortu, auditorio bat sortu, erakusketak burutu ahal izateko gune bat izan,… BERAIEN BEHAR ETA GUSTUETARA EGOKITUTAKO ESKAINTZA  ere guztien eskaria da, baina zein eskaintza eta hori gauzatzeko eran aldaketak daude;  Txikienek  buruhandiak jai eta aste bukaeretan, kalean jolas ezberdinak eta aste bukaeretan beraien adinarentzako kontzertuak nahi dituzte. Nerabe eta gazte en artean ezberdinasun handirik ez dago; irteerak, Musika festibalak, Pelikulak plazan, 24 oduko futbito txapelketa, Euskara sustatzeko helburuz kanpoko jendearekin elkartrukaketak, aste bukaeretako eskaintza, erakusketa, hitzaldiak...  Baina adin honetakoek aipaturiko eskaintzan  GAZTEEN INPLIKAZIOA ETA PARTE HARTZEA BULTZATZEA ERE ESKATZEN DUTE  eskaintzan bertan eta hauen antolakuntzan ere. Nerabe batzuk lokaletan ibiltzen diren  KOADRILEN ARTEKO HARREMANA SUSTATZEKO  jarduerak antolatu eta dinamizatzea ere proposatzen dute eta bai nerabe bai gazteek  GAZTERIA   GAIETAN ARDURADUNA DEN ERREFERENTE BAT  beharko litzatekeela diote; teknikari bat, gazte eta udalaren artean bitartekaria den pertsona bat.  AUTOBUS ZERBITZUAK AREAGOTZEA  ere lagun taldean ateratzen diren guztiek eskatzen dute, beste herrietara eta Bergarako auzoetara, batez ere gauean eta jai egunetan. Emantzipatzeko asmotan dauden gazteek  ALOKAIRU SOZIALAK ETA ETXEBIZITZA LORTZEKO LAGUNTZAK  ere  beharko liratekeela diote. HAUR, NERABE ETA GAZTEEN ESKAERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Gurasoak ados daude Haur, nerabe eta gazteen interesetara egokitutako  ESKAINTZA HEZITZAILE ETA ANTOLATU BAT  egon beharko litzatekela aipatzerako orduan, hala nola nerabeentzako espazioa bat, ikastaro eta tailer ezberdinak,… Baina uste dute  GAZTEEI ULERTARAZI  behar zaiela eskatzearekin eta horren ondorioz egiten zaien  ESKAINTZAREKIN BATERA ARDURA HARTZE  batek ere egon behar duela. Egiten den eskaintzan beti ere  HAUR, NERABE ETA GAZTEEN INPLIKAZIOA SUSTATU  beharko litzatekela uste dute eta era berean  GAZTEEN BEHARRAK, PROPOSAMENAK ETA IRITZIAK JASOTZEKO BIDEAK ZABALDU  behar direla. Haur, nerabe eta gazteek zioten bezala herriak eskaintzen dituen berezko  BALIABIDEEN EGOKITZAPENA   eta APROBETXAMENDUA  egon beharko lukeela diote (haurrek erabiltzen dituzten ziburuak, iturriak, biltzeko guneak.. egoera onean jartzea). Herrien arteko  KOMUNIKAZIO SAREA  ere  HOBETU  beharko litzatekeela aipatzen dute (autobusak,...). Azkenik , AUZO EZBERDINETAN ESKAINTZA ZABALTZEA  ere garrantzitsua dela diote ,  auzo bizitza ez galtzeko baliabideak jartzea hain zuzen ere. GURASOEN ESKAERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Eragile guztiek kointziditzen dute haur, nerabe eta gazteentzat aste bukaeretara begira  HEZITZAILEA DEN ESKAINTZA  programatu bat antolatu behar dela aipatzean, eta hauetariko gehienak nerabeentzat  GAZTELEKU EDO GAZTETXOKO  baten beharra ere aipatzen dute. Beste kasuetan bezala eskaintza orotan batez ere  NERABE ETA GAZTEEN INPLIKAZIO MAILA AREAGOTU  behar dela diote.  Honekin batera  BEHAR BEREZIAK DITUZTEN  haur eta gazteak planifikazio eta programazioetan  KONTUAN IZATEA  eta sentsibilizazio kanpainak egitea ere aipatu da. UDALAK GAZTERIARI GARRANTZIA  gehiago ematearen beharra aipatzen dute batzuk; bere  GAZTERIA POLITIKAK DEFINITUZ,  udala eta gazteen arteko bitartekari lana egingo lukeen  GAZTERIA TEKNIKARI EDO ERREFERENTE BAT  izanaz,… Haur, nerabe eta gazteek udala hurrun ikusten dutenez, eta hauen parte hartzea ere sustatu asmoz Udalak  GAZTEENGANA GERTURATZEKO KANALAK   SORTU  beharko lituzkeela aipatzen dute batzuk (foroak, ...). Bestalde, herrian dauden  BALIABIDEAK AREAGOTU  (areto bat, zinema,…sortuz)  ETA DAUDENAK EZAGUTZERA EMAN  eta  IRISGARRITASUNA BERMATZEA  ere aipatu da; esaterako   (eta betebehar gisa)   GIG baldintza onetan eta irisgarria den kokagune batean ezartzea. Baliabideei dagokionez, elkarrizketatu guztiekin kointzidituz komunikazioa hobetu beharra aipatzen dute,  GARRAIO SAREA HOBETU  hain zuzen. Guztiek azaldu dute lokalen gaiarekiko kezka, batzuek  bertako  KOADRILEN ARTEKO HARREMANA SUSTATU  beharko litzatekeela aipatzen dute.  Azkenik, gazteria mailan lan egiten duten  ERAGILE EZBERDINEN ARTEKO KOORDINAZIO BIDEAK SUSTATU  beharko liratekeela aipatu da. HAUR, NERABE ETA GAZTEEKIN LAN EGIN ALA HARREMANA DUTEN ERAGILE EZBERDINEN ESKARIAK (ikastetxeetako langile, udal teknikari, elkarteetako kide,...) BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
ONDORIO NAGUSIAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Bergara  auzoz osaturiko herri  bat da, eta euskalduna. Bizitza gehiena herrigunean egiten den arren, auzo gehienek berezko izaera  bat mantentzen dute. Izaera hori ere haur, nerabe eta gazteen  joera eta ohituretan nabarmentzen da, herrigunekoekin ezberdintzen dira lagun artean ibiltzeko eran, helduekiko harremanetan,... Halaber, auzo izaera hori arriskuan dagoen kontua ere bada. Herrigunean dagoen eskaintza  halere  ez da handia . Informatzaile guztien lehen erantzuna ‘ezer ez dagoela’ da; ez dago aretorik, ez zinemarik, ez gaztelekurik,... Dauden baliabideak ez dira ezagutzen eta batzuk ez dituzte irisgarritasun baldintzak betetzen (liburutegia, GIG,..). Batzuk antolatzen den gutxi horretan ere parte hartzen ez dutela onartzen duten arren, azken urteetan  Udalak herritarren eskaintza areagotzeko askorik egin ez duela pentsatzen da .  ONDORIOAK Nerabe eta gazteen artean  ere  Udalak ‘ahaztuta’ dituenaren sentsazioa  dago. Azken urteotan udalak gazte ekimena ez du bultzatu, eta nerabe eta gazteek beraiei egozten zaien pasibotasun eta parte hartze eza horri egozten diote.  3 2 1 Sentsazioez haratago, Udalak azken urteotan  ez du gazteria arloa bereziki bultzatu.  Gazteria Arloa Kulturaren barneko azpiatal bat da, egitura propiorik ez duena (ez gazteria batzorde, ez aurrekontu propio, ez teknikaririk propiorik), eta bere gazteria polítika ere definiturik ez duena. Ondorioz, orain arte egindakoa ez da marku baten barruan kokatu. Eskaintza garatu izan da, baina norabide jakin bat  izan gabe.  4 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
ONDORIOAK Lokaletara  jotzearen arrazoia beraientzako ‘gune’ bat izatea dela diote nerabe eta gazteek. Joera hau  adinean gero eta lehenago  ematen da.  Halaber eguraldi txarra eta alternatiba faltari aurre egiteko aukera bezala ikusten badituzte ere, ‘moda’ kontua ere badela onartzen dute. Gazteek lokalen erabilerak beraien pasibotasuna areagotu eta elkarren arteko harremanerako negatiboki eragiten duela uste dute. Udalak lokalen erabiltzaile diren koadrilen arteko harremanak sustatuko dituen dinamizazio lan bat bultzatzea ere proposatzen dute. Gazte batzuez gain, lokalen joera gazte eragile eta gurasoak kezkatzen dituen gaia da. Nerabeentzako eskaintza da momentu ezberdinetan egin diren azterketa lanek adierazten dutenez  hutsune handienak dituen arloa;  ez dute ez helburu hezitzailea duen eskaintza jarrairik, ez beraientzako lekurik. Honek ondorio ezberdinak dakartza; besteak beste lokalak hartzeko joera areagotzea, haurrekin egiten den lanari jarraipen bat emateko aukera eza (prozesu bat ahalbidetzea galeraziz),  eta nerabeekin programa konkretuetan lan egiten duten beste eragile batzuek ekipamendu normalizatu bat erabiltzeko aukera eza (kale hezitzaileak esaterako). 6 Orain arte  haurren aisi eskaintza izan da Udalak gehien landu duen eremua ; egun berezietako eskaintzak dituzte, eta Jardunek eskaintzen duen aisi eskaintza jarraia ere. Nahiz eta kasu batetan kokagunea egokiena denik ez den uste, ludotekak ere badaude, herrigune eta auzoetan. Aipatu behar da eskaintza hauetan eta oro har haur, nerabe eta gazteei egiten zaien eskaintzan behar bereziak dituztenek ez dutela ia parte hartzen. 5 7 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
ONDORIOAK Orain arte gazteria arloari udalak dedikazio handirik eskaini ez diola uste bada ere azken urteko udal  korporazio aldaketan herritarrek badute  nolabaiteko  espektatiba . Mugimendua dagoenaren inpresioa dute, auzoetako koordinazio guneak berreskuratzen ari dira, eta haur, nerabe eta gazteek beraientzako eskaintza ere lantzeko asmoa badagoela sentitzen dute.  Entsegu lokalen berrikuntza honetarako bertako erabiltzaile diren gazteekin harremana badago, baina orokorrean  gazte eta Udalaren arteko komunikazioa eta elkar ulertzea mugatua  da. Haur, nerabe eta batez ere gazteek ez dute Udala gertuko eragile bezala ikusten, eta hurbildu nahia badute ere ez dakite nora jo dezaketen. Udala eta gazteen arteko koordinazio kanalak eraikitzea beharrezkoa ikusten dute bai gazteek, bai gurasoek bai eta hauekin lanean dauden eragile ezberdinek. 9 10 Gazteentzako eskaintzari  dagokionez orain arte  lokal uztean oinarritu  da batez ere eskaintza, eta ez dira etxebizitza gaiak, gazte proiektuak garatzeko diru laguntza ildoak etab. garatu. Gaztetxea badago, baina herriko gazte  batzuk  bakarrik erabiltzen dute. Momentu honetan Gaztetxea ez dago oso zainduta eta ez dago proiektu indartsurik. Entsegu lokalak ere badaude, baina egoera oso txarrean daude.  Arautegirik ez dute eta musika talde guztientzako lekurik ez dute bermatzen. Dena den, une honetan entsegu lokalak berrikuntza bidean daude. 8 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
ESKU-HARTZE PROPOSAMENA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
ESKU-HARTZE PROPOSAMENA IKUSPEGIA EGITEKOA 3 urte barru Bergarako Udalak gazteria politiketan lan egiteko marku teorikoa  eta estruktura bat izango ditu, eta lan dinamika propio eta sustengarri bat garatuko du. Batetik bere haur, nerabe eta gazte politikak definituta izango ditu. Bestetik, gazteria arloan lan egiteko beharrezkoa den udal estruktura (aurrekontu propioa, batzordea eta gazteria teknikaria) eta udal zerbitzu eta ekipamendu sarea garatuta izango du. Azkenik, gazteria arloan bere kabuz lan egiteko ezagutza eta dinamika propioa sortuta izango du. Udalak, toki mailako erakunde publiko den heinean herritar ororen behar eta interesei erantzuten die. Honela, haur, nerabe eta gazteen eta hauekin zuzeneko harremana duten eragileen (guraso, elkarte,..) behar eta eskariei ere erantzuna eman behar die, beraien heziketa eta emantzipazio prozesuan lagungarri izango zaizkien aukerak izango dituztela bermatuz. Honetarako, gazteria politikak definitu eta beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide material eta espazialak jarri beharko ditu eta era berean baliabide eta zerbitzu ezberdinen arteko koordinazio bideak sortu eta sustatu.  BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HELBURU OROKORRAK LAN ILDOAK Udal mailan gazteria sailean gazteria politika marku batean lan egingo dela bermatu Herriko haur, nerabe eta gazteen heziketa prozesua erraztuko duten informazioa, aisi hezitzailea, sustapena eta emantzipazio programetan oinarrituriko eskaintza eta zerbitzuak garatu.   Udal Informazio programa landu  Udalak haur, nerabe eta gazteei zuzenduriko eskaintza bideratuko duen arlo propio eta estrukturatua izateko bideak sortu. Udalak herriko haur, nerabe eta gazteekin landu nahi den politikaren norabidea markatuko duen marko ideologikoa definitu. Udal Aisi hezitzailea programa landu Udal Sustapen programa landu Udal Emantzipazio programa landu ESKU-HARTZE PROPOSAMENA 4 programak garatzeko ekipamendu sarea sortu Haur, nerabe eta gazteei zuzenduriko zerbitzu eta ekipamenduetan beraien parte hartzea bideratu BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HELBURU OROKORRAK LAN ILDOAK ESKU-HARTZE PROPOSAMENA Haur, nerabe eta gazteek gizarteratzeko aukera berdinak izan, ezberdinak direnekin bizi izaten ikasi eta euskal nortasuna bere egitea bermatu.   Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako zerbitzu nahiz jardueretan genero ikuspegia, hizkuntza normalkuntza eta elkarbizitza zeharlerro gisa landu. Haur, nerabe eta gazteekin lotutako gaietan lanean diharduten eragile ezberdinek norabide eta irizpide komun batzuekin lan egitea sustatu Herri mailan haur, nerabe eta gazteria esparruan lan egiten duten eragile ezberdinen arteko koordinazio esparruak sortu  Lurralde mailan gazteria teknikari ezberdinen arteko koordinazio sarean parte hartu Gazteria arloaren garapenean etengabeko hobekuntzarako sistemak eta tresnak ezarri.   Haur, nerabe eta gazteria arloan kudeaketa aurreratua sustatu; planifikazioa, difusioa eta ebaluazioa Haur, nerabe eta gazteen ekimen, iritzi eta proposamenak jasotzeko kanalak sortu BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
Proposatzen den  esku-hartzea epe ertain-luzekoa  da, hau da, esku-hartze prozesu hau 3 urtean zehar garatzea da asmoa.  Urtero-urtero helburu hauetatik abiatuta, urteko lan-proposamen bat diseinatuko du Udalak. Ondoren 2008-09 urteko lan-proposamena aurkezten da. Bertan lan-ildo bakoitza garatzeko ekintzak zehazten dira, epe motzera jorratu daitekeenaren ikuspegia izatea ahalbidetuz. Ekintza guztiak zehaztutako lan-ildoetan kokatuta daude eta lan-ildo horren helburuak lortzeko bide izan daitezkeelakoan proposatzen dira. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
2008 ETA 2009RAKO  LAN-PROPOSAMENA   BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
HELBURU ZEHATZA ,[object Object],ILDO ESTRATEGIKOEN DOKUMENTUA SOZIALIZATU; UDAL MAILAN ETA HERRI MAILAN  UDALAK HAUR, NERABE ETA GAZTE POLITIKEN ILDO ESTRATEGIKOAK DEFINITZEN DITUEN DOKUMENTUA IDATZI. UDALAK HERRIKO HAUR, NERABE ETA GAZTEEKIN LANDU NAHI DEN POLITIKAREN NORABIDEA MARKATUKO DUEN MARKO IDEOLOGIKOA DEFINITU. 1.1. LAN ILDOA EKINTZAK 1.1.1 1.1.2 BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA 1. HELBURU OROKORRA:   UDAL MAILAN GAZTERIA SAILEAN GAZTERIA POLITIKA MARKU BATEAN LAN EGINGO DELA BERMATU BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA HELBURU ZEHATZAK ,[object Object],[object Object],GAZTERIA AURREKONTU PROPIOA SORTU ETA FINKATU GAZTERIA BATZORDE PROPIOA SORTU GAZTERIA TEKNIKARI GISA DIHARDUEN HEZKUNTZA TEKNIKARIAREN FORMAZIO JARRAIA AHALBIDETZEKO URTEKO PLANGINTZA EGIN. UDALAK HAUR, NERABE ETA GAZTEEI ZUZENDUTAKO ESKAINTZA BIDERATUKO DUEN ARLO PROPIO ETA ESTRUKTURATUA IZATEKO BIDEAK SORTU. 1.2 LAN ILDOA EKINTZAK 1.2.1. 1.2.2. 1.2.3. GAZTERIA TEKNIKARI GISA DIHARDUEN HEZKUNTZA TEKNIKARIAREN FUNTZIOAK JASO ETA ZEHAZTU 1.2.4. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
2. HELBURU OROKORRA: HERRIKO HAUR, NERABE ETA GAZTEEN HEZIERA PROZESUA ERRAZTUKO DUTEN INFORMAZIOA, AISIA HEZITZAILEA, SUSTAPENA ETA EMANTZIPAZIO PROGRAMETAN OINARRITURIKO ESKAINTZA ETA ZERBITZUAK GARATU.   BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA UDAL AISI HEZITZAILEA PROGRAMA LANDU 2.1. LAN ILDOA HELBURU ZEHATZA ,[object Object],EKINTZAK EKIPAMENDUAREN KOKAGUNEA ADOSTU GAZTELEKU PROIEKTUA LANDU 2.1.1 2.1.3 EKIPAMENDUAREN KUDEAKETA MOTA ADOSTU ETA BEHARREZKO PROZESUA ABIAN JARRI 2.1.5  EKIPAMENDUAREN EGOKITZAPEN LANAK BURUTU 2.1.4 GAZTELEKU PROIEKTUAREN INGURUAN NERABEEN IRITZIA JASO 2.1.2 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA UDAL INFORMAZIO PROGRAMA LANDU 2.2. LAN ILDOA HELBURU ZEHATZA ,[object Object],KOKAGUNE BERRIA AURKITU EKINTZAK 2.2.1 GIG PROIEKTUA BERRAZTERTU 2.2.1 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA SUSTAPEN PROGRAMA LANDU HELBURU ZEHATZAK ,[object Object],[object Object],2.3. LAN ILDOA NERABE ETA GAZTEEKIN ADOSTUTAKO ENTSEGU LOKALEN FUNTZIONAMENDUAREN INGURUKO ARAUTEGI BAT SORTU ENTSEGU LOKALEN OBREN JARRAIPENA EGIN EKINTZAK 2.3.1. 2.3.2. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
3. HAUR, NERABE ETA GAZTEEK GIZARTERATZEKO AUKERA BERDINAK IZAN, EZBERDINAK DIRENEKIN BIZI IZATEN IKASI ETA EUSKAL NORTASUNA BERE EGITEA BERMATU.   3.1. LAN ILDOA HAUR, NERABE ETA GAZTEEI ZUZENDUTAKO ZERBITZU NAHIZ JARDUERETAN GENERO IKUSPEGIA, HIZKUNTZA NORMALKUNTZA ETA ELKARBIZITZA ZEHARLERRO GISA LANDU. HELBURU ZEHATZA ,[object Object],[object Object],[object Object],HIZKUNTZA NORMALIZAZIORAKO BIDEAK ERRAZTU PLANIFIKAZIOAN GENERO BERDINTASUNA LANTZEKO BURUTUKO DIREN EKINTZAK ZEHAZTU EKINTZAK 3.1.1. JATORRI ETA EGOERA EZBERDINETAKO HAUR, NERABE ETA GAZTEEN BEHARRAK KONTUAN IZAN ETA IRISGARRITASUNA BERMATU 3.1.2. 3.1.3. BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
4.1. LAN ILDOA HAUR, NERABE ETA GAZTERIA GAIETARAKO INTERESEKOAK IZAN DAITEZKEN KOORDINAZIO GUNE ETA BIDE IRAUNKORRAK SORTU 4. HELBURU OROKORRA:  HAUR, NERABE ETA GAZTEEKIN HARREMANDURIKO GAIETAN LANEAN DIHARDUTEN ERAGILE EZBERDINEK NORABIDE ETA IRIZPIDE KOMUN BATZUEKIN LAN EGITEA SUSTATU HELBURU ZEHATZA ,[object Object],[object Object],EGUNGO GAZTERIA BATZORDEAREN FUNTZIONAMENDUA AZTERTU EKINTZAK 4.1.1. BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA EGUNGO GAZTERIA BATZORDEAREN FUNTZIONAMENDUA EGOKITU 4.1.2. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
5.1. LAN ILDOA HAUR ETA GAZTERIA ARLOAN KUDEAKETA AURRERATUA SUSTATU: PLANIFIKAZIOA, DIFUSIOA ETA EBALUAZIOA 5. HELBURU OROKORRA: GAZTERIA ARLOAREN GARAPENEAN ETENGABEKO HOBEKUNTZARAKO SISTEMAK ETA LANABESAK EZARRI HELBURU ZEHATZA ,[object Object],[object Object],[object Object],PLANEAN AGERTZEN DIREN EKINTZEN DIFUSIOA NOLA GAUZATUKO DEN ZEHAZTU PLANEAN AGERTZEN DIREN EKINTZEN PLANIFIKAZIO ZEHATZA LANDU EKINTZAK 5.1.1. 5.1.2. PLANEAN AGERTZEN DIREN EKINTZEN EBALUAZIOA BURUTU 5.1.3. BERGARAKO 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
2008RAKO KRONOGRAMA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
2008-09RAKO KRONOGRAMA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie Bergara Gazteria plangintza

Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkestaEuskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkestaIrekia - EJGV
 
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistemaZergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistemabashirlazahar
 
Euskara elkartea sortuz
Euskara elkartea sortuzEuskara elkartea sortuz
Euskara elkartea sortuzJoxe Rojas
 
Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14eirure_
 
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal HerrianGaindegia Hirumugarrieta
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaekthuhezi
 
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019Irekia - EJGV
 
Anboto Ikastola
Anboto IkastolaAnboto Ikastola
Anboto Ikastolamaitelorza
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 

Ähnlich wie Bergara Gazteria plangintza (13)

518 interneterako
518 interneterako518 interneterako
518 interneterako
 
Bizi bizi 14-17
Bizi bizi 14-17Bizi bizi 14-17
Bizi bizi 14-17
 
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkestaEuskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
 
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistemaZergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
Zergatik da horren eraginkorra finlandiako hezkuntza sistema
 
Euskara elkartea sortuz
Euskara elkartea sortuzEuskara elkartea sortuz
Euskara elkartea sortuz
 
Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14Aurkezpena gurasoak 13 14
Aurkezpena gurasoak 13 14
 
2 fitxa harribitxiak
2 fitxa harribitxiak2 fitxa harribitxiak
2 fitxa harribitxiak
 
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
20 udalerri bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin Euskal Herrian
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
Euskadiko Gazteen Panoramika 2019
 
Erreportajea dna
Erreportajea dnaErreportajea dna
Erreportajea dna
 
Anboto Ikastola
Anboto IkastolaAnboto Ikastola
Anboto Ikastola
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 

Bergara Gazteria plangintza

  • 1. B ERGARAN G AZTERIA A RLOA G ARATZEKO P ROPOSAMENA BULEGO TEKNIKOA GFA-KO HAUR ETA GAZTEEN SUSTAPEN ATALA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 2. AURREKOAK HERRIAREN DESKRIPZIOA HIRITAR GAZTEAK UDALAREN EGITURA GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK 1. AURREDIAGNOSTIKOA 2. ESKU-HARTZE PROPOSAMENA ONDORIO NAGUSIAK ALDAMENEKO HERRIETAN GAZTE ZERBITZU, EKIPAMENDU ETA ERAGILE INTERESGARRIAK TXOSTENAREN EGITURA HAUR, NERABE ETA GAZTEEK, ETA GAZTE ERAGILEEK EGINDAKO ESKAERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 3. 1. AURREDIAGNOSTIKOA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 4. AURREKOAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 5. Bergarako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlana 2005eko abenduan hasi zen eta funtsean hobekuntza egitasmo bat burutzean oinarritu zen. 2007ko azaroaren 19an burutako Jarraipen Batzordean elkarlan prozesu mota berri batean sartzeko aukera eskaini zitzaien Bergarako Udaleko zinegotzi, alkate eta hezkuntza teknikariari. Udal mailan hausnartu ostean baiezkoa eman zuten. 2008ko otsailaren 15ean bildu ziren Bergarako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bulego Teknikoko ordezkariak, prozesuari hasiera emateko. Eskaera Proiektuaren sustatzaile teknikoa den hezkuntza teknikariak (Nagore Narbaiza) lagundu du intereseko informatzaileak bilatu eta dokumentazioa identifikatzen. Landa lana 2008/03/04an hasi eta 2008/04/23an bukatu zuen Bulego Teknikoak eta dokumentazioa aztertzeari ekin zitzaion. Aurrediagnostikoa Aurrediagnostikoaren idazketa eta esku-hartze proposamenaren lanketa apirila-maiatzean egin ondoren, sustatzaile teknikoari eta politikoari aurkeztu zitzaizkien. Planaren aurkezpenak eta kontrasteak aurreikusita daude bai erakunde barruan bai herri mailan. Plana 6 eztabaida saio; Nerabeekin (3), Gazteekin (1), Gurasoekin (1), Ikastetxetako ordezkariekin (1) Bergara.net, gaztesare, eustat, … 9 Elkarrizketa; 2 elkartetako ordezkariei, Udaleko langileei, kale hezitzaileei, GIGko arduradunari, Txolarte taldeko begiraleari, Labegaraietako gazte bati LEHEN MAILAKO ITURRIAK ORAIN ARTEKO PROZESUA Gazteria Arloko diagnostikoa (2006), Bergarako gazte eta nerabeen erralitatea ezagutzeko ikerketa (2003), EBPN,... BIGARREN MAILAKO ITURRIAK WEB ORRIAK: BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 6. HERRIAREN DESKRIPZIOA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 7. Bergara Debagoienako eskualdeko herrietako bat da eta Euskal Autonomia Erkidegoko erdialdean kokatua dago. 77,05km2tako azalera izanik, Gipuzkoako bigarren herririk handiena da Bergara. Mendiz inguratuta dago, eta material mineral ugari jasotzen duten lur kolubialez inguratuta dago. Honako herriekin egiten du muga: Antzuola, Arrasate, Azkoitia, Elgeta, Elgoibar, Elorrio, Oñati eta Soraluze . BERGARAKO HERRIA ETA INGURUA Bergara, herriguneaz gain auzo hauek osatzen dute: Angiozar, Elorregi, Elosu, Ubera, Murinondo, Basalgo, San Juan, Aldai-Egia, Osintxu Herri industriala da, baita zerbitzu hiria ere. Metalurgia da Bergarako industria jarduera nagusia, eta udalerrian lan egiten duten herritar gehienak bertan ari dira. Halaber, bere historia oparo eta garrantzitsuaren arrastoak kontserbatzen ditu, etxe eta dorre ederrez osaturiko gune historiko handia eta ikusgarria da. Errepidez ongi komunikatua dago, Eibar-Gasteiz autopista eta Beasain-Durango autobideek inguratzen baitute. Bestelako garraiobide ei dagokionez ez dago aukera askorik, autobus zerbitzuak gerturatzen ditu bergararrak EAEko beste hiriburuetara eta inguruko herrietara. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 8. HERRIAREN ARGAZKI SOZIODEMOGRAFIKOA 2008ko urtarrileko INEM-eko datuen arabera, Bergaran 474 pertsona langabetu daude eta orokorrean emakume eta gizonezkoen artean tasa antzekoa da. Azken urtean goranzko joera eman da (populazioaren % 5,15 2006an, % 5,96 2007an). Langabezia tasarik handiena industria eta zerbitzuen arloan ematen da. Gazte langabetu ei (25urtez beherako gazteak) dagokionez, langabetuak populazio osoaren % 21 dira : 66 gizonezkoak eta 44 emakumezkoak. 2008ko apirileko datuen arabera 14.815 biztanle ditu Bergarak eta azken urteetan beheranzko joera bat ematen ari da. Gazte biztanleriari dagokionez, herriko %27,8 (4124 pertsona) dira haur eta gazteak. Gipuzkoako datuekin alderatuta (%28,30) zertxobait beherago legoke gazte kopuruaren ehunekoa. Emakumezko eta gizonezkoen kopurua oso antzekoa da, ia %50 bakoitzeko. Herri euskalduna da Bergara. 2001eko erroldako datuen arabera ezagutza maila % 70 da. Azken kaleko erabilera neurketa 2007an izan da eta datuek adierazten dutenez % 44,5 da erabilera maila. Adin tarteak berezituta, erabilera maila altuena adierazten dutenak haurrak (0-14 urte) dira,%60a inguru; eta, ondoren, gazteak (15-24 urte), %52,6 inguru. Sexuen artean ere ezberdintasunak daude adin tarteetan, haur eta gazteengan emakumezkoak izanik erabilera tasa altuagoa dutenak. (iturria, Bergarako Udaleko euskara zerbitzua) BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 9. BERGARAKO ZERBITZU ETA EKIPAMENDUAK 1 2 3 4 5 9 10 11 12 6 15 14 13 8 7 16 17 18 19 20 21 22 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 10. BERGARAKO HIRITAR GAZTEAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 11. HAURRAK, NERABEAK ETA GAZTEAK. Datu demografikoak BERGARAKO HAUR, NERABE ETA GAZTEAK Iturria; Udaletxeko errolda, 2008ko apirila Bergaran 4124 inguru haur, nerabe eta gazte bizi dira. Horietatik 1603 inguru haurrak dira, 572 inguru nerabeak eta 1949 inguru gazteak . Nesken kopurua mutilena baino baxuagoa da. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 12. Aukera zabala da Bergarakoa. Haurreskolatik hasita unibertsitate ikasketak gauzatzeraino, nahiz eta distantziako unibertsitatearen bidez izan. Sare publiko nahiz kontzertatuan gauzatu daitezke ikasketak. BERGARAKO HAUR, NERABE ETA GAZTEAK HAURRAK, NERABEAK ETA GAZTEAK. Hezkuntza ibilbidea x 153 487 416 697 671 19 48 Ikaslea kop. (hurbipena) x               unibertsitate ikasketak   x       x     Lanbide Heziketa       x x       Batxilerra       x x x     DBH (12-16)     x   x x     LH (6-11)     x   x x     HH (2-5)         x x x x HH (0-3) UNED Miguel Altuna Institutoa San Martin Ipintza Aranzadi Ikastola Mariaren lagundia Haurreskolak Haurtxoa   BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 13. HAURRAK >11 Astean zehar Lehen hezkuntzan dauden haurrek eskolaz kanpo arratsaldeak erabat okupatuta dituzte: ingelesa, musika... ez dute jolaserako ia denborarik. Asteburuetan, larunbat goizetan askok partiduak dituzte, edo ikastaroren bat. Arratsaldeetan, mutilen kasuan batez ere, pilota partidak izaten dituzte. Neskek denbora libre gehiago izaten dute, askok Jarduneko eskaintzan parte hartzen dute. Topagune nagusiak ziburuak dauden guneak eta eskoletako patioak dira. LH1,2 arte gurasoekin batera egoten dira, ziburuetan eta beste elkarguneetan. Familian zentro komertzialetara joateko ohitura areagotzen ari da. Batzuk Hiriguneko ludotekara gerturatzen dira. Lagun taldeak 8 urte ingururekin hasten dira osatzen: eskolaren araberakoak izaten dira eta neska eta mutilak ez dira elkarrekin ibiltzen. 10-11 urterekin finkatzen dira koadrilak, eta normalean eratu bezala jarraitzen dute. Seminarioko futbol zelaian asko elkartzen dira. 9 urtetik aurrera batzuk Jarduneko eskaintzan ere parte hartzen dute. DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 14. Opor garaian gurasoekin kanpora ateratzen dira, eta batzuetan aste bukaera pasa ere kanpora joaten dira. Uztailean zehar udaleku irekietan ere parte hartzen dute. Auzoetako errealitatea bestelakoa da. Astean zehar haur txiki-txikiak dira auzoetan daudenak, behin eskolan daudela herrigunetik ez direlako gau partera arte itzultzen; partikularrak, kirola,... baitute. Kuadrilak ere herrigunekoak dituzte, beraz bertara jaisten dira asteburuetan. Gurasoekiko independentzia auzoetan herrigunean baino lehenago lortzen dute, plazan,... libre jolasten ibiltzen baitira. Auzoetako kuadrilak ere ezberdin osatzen dira. Belaunaldi ezberdinetako haurrak eta neska eta mutilak ibiltzen dira elkarrekin. Joera galtzen ari den arren auzo batzuetan (Osintxu, Angiozar, Labegaraiak,...) auzoko kuadrila izaten dute. DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 15. NERABEAK 12-17 Astean zehar egiten dutenak ere beste kutsu bat hartzen du; eskolaz kanpoko ekintzetan ez dute hainbeste denbora ematen eta lagunartean egoteak garrantzia hartzen du. Hala ere entrenamenduetan (mutilak batez ere), musikan, akademia eta abarretan denbora ematen dute. Asteburuetan , kirolak eta lagunekin egotea berezko garrantzia mantentzen du; baina gurasoekin egoten diren denbora txikitzen doa lagunekin pasatzen dutenarekin alderatuta. Herrian bertan ibiltzen dira (lehen Elgoibarrera mugitzen ziren) eta laguntaldeetan zentro komertzialetara ere joaten dira, Gasteizera (Boulevar,...). Zenbaitek bertan egiten dute zita, zinera joan, boleran ibili,... Topagune nagusiak helduen begiradatik kanpo geratzen direnak dira gero eta sarriago; Aranzadiko atzealdea, Ibaiondoko arkupeak,.. 12 urtetatik gora lokal pribatuek ere garrantzia hartzen dute lagunekin egoteko leku propio bezala. Astegunetan, eta asteburuetan egoten dira bertan, eta gainontzeko kuadrilekin ez dute apenas harremanik. 15-16 urterekin lokalaz gain tabernetan ere ibiltzen hasten dira. Gaztetxera ez dira asko gerturatzen. DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 16. Haurrekin gertatzen den bezala, nerabeen arteko harremanak bakoitzaren eskola zentroak markatzen ditu, baina joera hau adinak gora egin ahala gutxitzen joaten da. DBH hasieran, gatazka batzuk eta zenbait aldaketa gertatzen dira lagun taldeetan eta batez ere nesken artean. Mutilen kasuan, kirolaren inguruko kuadrilak osatzen dira, kasu hauetan ikastetxe ezberdinetakoak nahastuz. Kontsumo joerak 14 urtetik gora hasten dira. Tabakoa eta kanabisa kontsumitzen dute eta aste bukaera eta jaiegunetan alkohola. Kontsumoa beste era batzuetan ere islatzen da, telefono mugikorraren erabileran, ... Diru iturri nagusia gurasoak dira eta askok diru kopuru handia erabiltzen dute. Parte hartzea ez da batere altua, asko kostatzen zaie antolatzen diren ekintzetan parte hartzea. Kuadrila ezberdinen artean harremana ere mantentzea zaila egiten zaie. Pasibotasuna nabaritzen dute eragile diferenteek. Beraiek ere onartzen dute kexu direla, baina dagoen urrian ere parte hartzen ez dutela . DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 17. Adin honetatik aurrera gazteen eta gazte taldeen arteko harremanetan ikasitako eskolak ez du jadanik eraginik. Lagun taldeak osatuta daude. Koadrila askok lokal propioa daukate eta urte askotan mantentzen dute. Gazteen artean joera nagusia sedentarismoarena da. Aste bukaeran nahiz astegunetan taberna eta lokaletan egoten dira eta oso gutxi dira herri dinamizazioan inplikatu eta parte hartzeko joera dutenak, eta gutxi horiek ez dute erreleborik. Gaztetxearen aukera dago, baina belaunaldietako kontua izaten da. Urte batzuetan erabili eta jende berria sartzen da. Gaur egun, dena den nahiko utzita omen dago. Uda partean, aste bukaera edo eguna kanpoan pasatzeko joera dute, gau partean herrira itzuliz. Gau partean Elgeta, Arrasate eta Durangoko aretoetara eta inguruko herrietako jaietara ere mugitzen dira. Adin batetik aurrera autoa dutenek mugikortasunean irabazten dute; baina, kontrolak eta bestelakoak direla eta , askotan, herrian geratzen dira. Etxebizitza alokatzeko joerarik ez dago, oso garesti daude eta normalean erosi arte bizi dira gurasoen etxean. Gainera oso etxebizitza gutxi dago alokairuan. Gertuko herriko jaietara ere hurbiltzen dira, baina joera ere gutxitzen ari da. Gaueko autobus zerbitzu eskasiak ez die itzultzeko aukera askorik uzten, eta adin bat izan arte ezin dira goizeko autobusera arte gelditu. GAZTEAK 18-29 DESKRIPZIO KUALITATIBOA: GAZTEEN JOERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 18. UDALAREN EGITURA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 19. KIROLAK TURISMOA ETA ONDARE HISTORIKOA EUSKARA HEZKUNTZA JARDUERA, KULTUR TALDE, GAZTERIA ETA JAIAK INGURUMENA GOBERNAZIOA GIZARTE ONGIZATEA BASERRI ETA AUZOAK HAZIENDA OBRA ETA HIRIGINTZA DEPARTAMENDUA K UDALAREN EGITURA OSAKETA POLITIKOA EAJ (5) EA (1) ARALAR (3) EAE/ANV (6) PSE-EE (2) BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 20. HEZKUNTZA OBRA ETA HIRIGINTZA KULTURA EUSKARA INGURUMENA OSASUN, ENPLEGU ETA GIZARTE ARAZOAK KIROLA 11 BATZORDE INFORMATZAILE UDALAREN EGITURA HAZIENDA GOBERNAZIO ETA ZERBITZUAK OBRA ETA HIRIGINTZA KULTURA INGURUMENA TURISMO, ONDARE HISTORIKO-ARTISTIKO ETA INFORMATIKA BASERRI AUZOAK UDALEAN DAUDEN ESKUHARTZE INTERESGARRIAK AGENDA 21 EBPN GAZTERIA BATZORDERIK EZ DAGO BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 21. SAILA: KULTUR TALDEAK, GAZTERIA, KULTURA ETA JAIAK Arduradun politikoa: ENARA MINGEZ Arloaren arduradun teknikoa: Maider Osa GAZTERIA ZERBITZUA GAZTERIA ARLOA Sorrera: 1991 Gazteria gaien arduradun teknikoa: Nagore Narbaiza (berez hezkuntza teknikaria) Osaketa : Hezkuntza teknikaria (gazteria gaien arduraduna), Jardun euskara elkartea, Kale hezitzaileak, Xipizaro, Kultura batzordeburua “ GAZTERIA BATZORDEA” Ohiko bilerak : hilabetean behin Izaera : ez da ohiko batzorde informatzailea , gazteria mailan lan egiten duten eragile ezberdinen arteko lan mahai bat da eta egungo kultura batzordeburuak ere parte hartzen du. GAZTERIA aurrekontua Ez dago aurrekontu propiorik, kulturako aurrekontuen barruan partida bat dago gazteei zuzendutako ekintzetara bideratzen dena. 2008rako kopurua : 155.520 € BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 22. GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 23. 0 Haurrak Nerabeak Gazteak Gazte helduak 29 HEZIKETA PROZESU BAT ( BALOREAK, OHITURA OSASUNTSUAK, ...) HEZIERA ETA EMANTZIPAZIORAKO BIDEAN LAGUNDU BALIABIDEAK EMANEZ ANTZEMAN BEHAR EZBERDINAK, ERRONKA EZBERDINAK DISEINATU AISI HEZITZAILEA INFORMAZIOA EMANTZIPAZIOA SUSTAPENA ZERBITZU ETA EKIPAMENDUEZBERDINAK PROGRAMA EZBERDINAK
  • 24. Gazteekin lan egiten duten eragileek (udala barne) lau programa estrukturalak garatzera bideratu behar dituzte beren esfortzuak, zerbitzuak eskainiz eta adin – tarte bakoitzari (haurrei, nerabeei, gazteei) metodologia moldatuz. Lau programak garatzeko tresna garrantzitsuenetakoak haur eta gazte ekipamenduak dira. GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK Gazteen eskura jartzen den baliabidea da informazioa, gizartean integrazio osoa lortu dezaten eta bizi-proiektu propioa eta autonomoa izan dezaten. Gozamen esperientzia ahalbidetzeaz gain, hezitzaileak diren helburu batzuk lortu nahi dituen eskaintza da, beti ere norbanakoak modu askean aukeratzen badu eta norbere denbora librean garatzen baldin badu. Gazteen adierazpena, ekimena eta gazteen parte-hartzearen bultzatze lana da. Gaztarotik heldutasunerako igaroaldian lehen mailako garrantzia duten bizi-baldintzak hobetzea da. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 25. EGUNGO EGOERA I nformazioan gehiengoa GIGarekin lotuta dago, eta beraz zerbitzuaren hartzaile diren nerabe eta gazteei zuzenduta (%71); jendearen harrera, autokontsulta gunea, boletinen bidalketa , interneta eta informazio panel deszentralizatuak (azken hauek bertatik eguneratzen baitira). Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoei zuzenduriko zerbitzu bat ere badago, zalantzak argitzeko aukera ematen duena. Sustapen programan oinarrituz, lokal uztea da jarduera nagusia (kontuan izan behar da udalerrian Gaztetxea, Arrizuriagako lokalak eta entsegu lokalak udalarenak diren ekipamenduak direla). Lehiaketak eta antzerkia (danborradako San Martinen errepresentazioa eta ingelesezko antzerkia) daude ondoren eta egun berezien ospakizuna azkenik (Pentekosteetako koadrilen egunari egiten dio erreferentzia). Emantzipazio programari dagokionez, kale heziketa programaz gain aipagarria da Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik lanbide hastapena eta heziketa okupazional ean egiten den lana. Udalak berak Langai zerbitzua eskaintzen du. Etxebizitzari dagokionez ez dago babes ofizialeko etxebizitzarik, ez eta alokairu sozialerako aukerarik. Aisialdi eskaintza batez ere ume eta haurrei zuzenduta dago, gurasoen parte hartzera zuzendutakoa ere kontuan izanik. aste barruan eta aste bukaeretan dagoen eskaintza orekatua da. Baina eguberriko oporraldiak dira eskaintza kopuru altuena biltzen duten aldia, ondoren, urtean behin gauzatzen diren egun berezien ospakizunek dute lekua. Nerabeen kasuan gauza puntualak dira beraiei zuzenduriko eskaintza osatzen dutenak, eta gazteen kasuan ere ez dago aukera askorik. INFORMAZIOA SUSTAPENA AISIA HEZITZAILEA EMANTZIPAZIOA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 26. Zerbitzu, programa eta ekintza ezberdinak garatzeko azpiegiturari deitzen zaio ekipamendua. Haur eta Gazte ekipamenduak Haur eta Gazteria Politika garatzeko bitartekoak edo tresnak dira. 3 LUDOTEKA GAZTE INFORMAZIO GUNEA Ludotekak ume eta haurrei zuzenduta daude (0-12 urtekoei bat eta 5-16 urtekoei beste biak), nahiz eta bi ludoteken kasuan nerabe batzuk ere erabiltzaile diren. Herrigunean (‘Bergarako ludoteka’) eta auzoetan (Osintxu eta Angiozar-en) kokatuta daude. Guztira 4 ludotekarik egiten dute lan bertan. Kudeaketaz elkarte bat eta autonomoa den langile bat arduratzen dira. Ludotekak astelehenetik larunbatera daude zabalik. BERGARAKO GAZTE EKIPAMENDUAK Gazte Informazio Gunea Kultur Etxean dago eta nerabe eta gazteei zuzenduta dago. Bertan Bergarako gazteentzat interesgarria izan daitekeen kultur, heziketa, lanpostu eta abarri buruzko informazioa bilatu, prestatu eta eguneratzen da. Ostegun eta ostiral arratsaldeetan eta larunbat goizetan dago zabalik eta informatzaile batek du kudeaketaren ardura. Kokaguneak ez ditu irisgarritasun baldintzak betetzen. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 27. Goiko Estazioan 7 gela eta biltegi batez osatutako entsegu lokalak daude. Herriko gazteei zuzenduta daude eta bertako musika talde gazteek erabiltzen dute. Kudeaketaz beraiek arduratzen dira. Egoera tamalgarrian daude, baina Udalak aurten entsegu lokalen obrarekin hastea aurreikusten du, berriak eraiki asmoz. Gaztetxea gazteek kudeatutako espazioa da; bertan, asanblada bidez antolatutako ekintzak gauzatzen dira (kontzertuak, liburutegia, ikastaroak, tailerrak...) eta gazteei zuzenduta dagoen arren, herriko nerabeek ere askotan erabiltzen duten espazioa da. Dena den, momentu hauetan nahiko utzita dagoen gunea da. ENTSEGU LOKALAK GAZTETXEA BERGARAKO GAZTE EKIPAMENDUAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 28. Udalaren zeregin nagusia, zerbitzu-ekipamenduak eskaintzeaz gain, lankidetza sistema iraunkorra sustatzea da, herritar gazteekin (0-30) lan egiten duten gainontzeko eragileekin eta gazteekin, bi ideia hauetan oinarritutako sare-lan bat egiteko: - jarraitasuna (adin-tarte guztiei zuzendutako zerbitzuak egotea - koherentzia (zerbitzu horiek guztiak helburu berdinak lortzera bideratuta egon daitezen sustatzea) GAZTERIA ARLOAREN HELBURU OROKORRAK INFORMAZIOA AISIA HEZITZAILEA SUSTAPENA EMANTZIPAZIOA UDALA ELKARTEAK IKASTETXEAK GAZTEAK eta familiak BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 29. EGUNGO EGOERA INFORMAZIOA AISIA HEZITZAILEA SUSTAPENA EMANTZIPAZIOA UDALA GAZTEAK (aktoreak eta norbanakoak) eta familiak Eragileen arteko elkarlana eta koordinazioa dago, formula ezberdinen bidez (hitzarmenak, diru-laguntzak, lokalak uztea, ekintzetarako laguntza eta babesa, eta abar. Koordinazio sistema bakarra Gazteria Batzordea da une hauetan, gazteria mailan lanean dauden eragile batzuek biltzen dituena. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 30. ALDAMENEKO HERRIETAN GAZTE ZERBITZU, EKIPAMENDU ETA ERAGILE INTERESGARRIAK ARRASATE ELGETA Zerbitzuak eta jarduerak Ekipamenduak 3 LUDOTEKA 3 GAZTELEKU GAZTE INFORMAZIOA; SEXOLOGIA ZERBITZUA GAZTE INFORMAZIO BULEGOA 2 ENTSEGU LOKAL AISIA HEZITZAILEA : ekintza libreak eta bideratuak; ikastaroak eta tailerrak; irteerak; oporraldietako eskaintza berezia, ikuskizunak eta arriskuen kudeaketarako programak. INFORMAZIOA : jendearen harrera, autokontsulta gunea, deszentralizazio panelak, hitzaldiak, eskola programak, buletin elektronikoa, sexologia zerbitzua, Gertutik aldizkaria, informazio antenak,... GAZTETXEA SUSTAPENA :gazte elkarteei zuzenduriko dirulaguntzak, sexmetraia, maketen grabaziorako laguntzak,.. 22.119 1054 LUDOTEKA GAZTETXEA KAFE ANTZOKIA ANTZUOLA GAZTELEKUA GAZTETXEA 2125 Makro ekipamendu baten proiektua abian; bertan LUDOTEKA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 31. HAUR, NERABE ETA GAZTEEK, ETA GAZTE ERAGILEEK EGINDAKO ESKAERAK
  • 32. Haur nerabe eta gazteek egiten dituzten eskaeren artean batzuk BERAIEN INTERESEKOAK DIREN HERRIKO BALIABIDEEN EGOKITZAPENERA zuzenduta daude; skate parkea handitu, mendi bizikletaz ibiltzeko gunea egokitu, futbol kanpoak baldintza onetan jarri, herriko iturriak konpondu, bidegorria luzatu, Osin eta Amoskibar egokitu, erreka aldera hesiak jarri,... EKIPAMENDU BERRIAK ere GUZTIEK eskatzen dituzte (kanpoko piszinak, padeleko pistak, bolera, auzoetan futbolean aritzeko guneak, zinema, zentro komertziala..), baina NERABEZAROTIK AURRERA aisiaz gain BESTE JARDUERA BATZUEKIN ERE loturiko eskaintzetarako ekipamenduak ere egokitu eta sortzea eskatzen dute; hala nola, gaztelekua sortu, entsegu lokalak egokitu eta arautegi bat sortu, auditorio bat sortu, erakusketak burutu ahal izateko gune bat izan,… BERAIEN BEHAR ETA GUSTUETARA EGOKITUTAKO ESKAINTZA ere guztien eskaria da, baina zein eskaintza eta hori gauzatzeko eran aldaketak daude; Txikienek buruhandiak jai eta aste bukaeretan, kalean jolas ezberdinak eta aste bukaeretan beraien adinarentzako kontzertuak nahi dituzte. Nerabe eta gazte en artean ezberdinasun handirik ez dago; irteerak, Musika festibalak, Pelikulak plazan, 24 oduko futbito txapelketa, Euskara sustatzeko helburuz kanpoko jendearekin elkartrukaketak, aste bukaeretako eskaintza, erakusketa, hitzaldiak... Baina adin honetakoek aipaturiko eskaintzan GAZTEEN INPLIKAZIOA ETA PARTE HARTZEA BULTZATZEA ERE ESKATZEN DUTE eskaintzan bertan eta hauen antolakuntzan ere. Nerabe batzuk lokaletan ibiltzen diren KOADRILEN ARTEKO HARREMANA SUSTATZEKO jarduerak antolatu eta dinamizatzea ere proposatzen dute eta bai nerabe bai gazteek GAZTERIA GAIETAN ARDURADUNA DEN ERREFERENTE BAT beharko litzatekeela diote; teknikari bat, gazte eta udalaren artean bitartekaria den pertsona bat. AUTOBUS ZERBITZUAK AREAGOTZEA ere lagun taldean ateratzen diren guztiek eskatzen dute, beste herrietara eta Bergarako auzoetara, batez ere gauean eta jai egunetan. Emantzipatzeko asmotan dauden gazteek ALOKAIRU SOZIALAK ETA ETXEBIZITZA LORTZEKO LAGUNTZAK ere beharko liratekeela diote. HAUR, NERABE ETA GAZTEEN ESKAERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 33. Gurasoak ados daude Haur, nerabe eta gazteen interesetara egokitutako ESKAINTZA HEZITZAILE ETA ANTOLATU BAT egon beharko litzatekela aipatzerako orduan, hala nola nerabeentzako espazioa bat, ikastaro eta tailer ezberdinak,… Baina uste dute GAZTEEI ULERTARAZI behar zaiela eskatzearekin eta horren ondorioz egiten zaien ESKAINTZAREKIN BATERA ARDURA HARTZE batek ere egon behar duela. Egiten den eskaintzan beti ere HAUR, NERABE ETA GAZTEEN INPLIKAZIOA SUSTATU beharko litzatekela uste dute eta era berean GAZTEEN BEHARRAK, PROPOSAMENAK ETA IRITZIAK JASOTZEKO BIDEAK ZABALDU behar direla. Haur, nerabe eta gazteek zioten bezala herriak eskaintzen dituen berezko BALIABIDEEN EGOKITZAPENA eta APROBETXAMENDUA egon beharko lukeela diote (haurrek erabiltzen dituzten ziburuak, iturriak, biltzeko guneak.. egoera onean jartzea). Herrien arteko KOMUNIKAZIO SAREA ere HOBETU beharko litzatekeela aipatzen dute (autobusak,...). Azkenik , AUZO EZBERDINETAN ESKAINTZA ZABALTZEA ere garrantzitsua dela diote , auzo bizitza ez galtzeko baliabideak jartzea hain zuzen ere. GURASOEN ESKAERAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 34. Eragile guztiek kointziditzen dute haur, nerabe eta gazteentzat aste bukaeretara begira HEZITZAILEA DEN ESKAINTZA programatu bat antolatu behar dela aipatzean, eta hauetariko gehienak nerabeentzat GAZTELEKU EDO GAZTETXOKO baten beharra ere aipatzen dute. Beste kasuetan bezala eskaintza orotan batez ere NERABE ETA GAZTEEN INPLIKAZIO MAILA AREAGOTU behar dela diote. Honekin batera BEHAR BEREZIAK DITUZTEN haur eta gazteak planifikazio eta programazioetan KONTUAN IZATEA eta sentsibilizazio kanpainak egitea ere aipatu da. UDALAK GAZTERIARI GARRANTZIA gehiago ematearen beharra aipatzen dute batzuk; bere GAZTERIA POLITIKAK DEFINITUZ, udala eta gazteen arteko bitartekari lana egingo lukeen GAZTERIA TEKNIKARI EDO ERREFERENTE BAT izanaz,… Haur, nerabe eta gazteek udala hurrun ikusten dutenez, eta hauen parte hartzea ere sustatu asmoz Udalak GAZTEENGANA GERTURATZEKO KANALAK SORTU beharko lituzkeela aipatzen dute batzuk (foroak, ...). Bestalde, herrian dauden BALIABIDEAK AREAGOTU (areto bat, zinema,…sortuz) ETA DAUDENAK EZAGUTZERA EMAN eta IRISGARRITASUNA BERMATZEA ere aipatu da; esaterako (eta betebehar gisa) GIG baldintza onetan eta irisgarria den kokagune batean ezartzea. Baliabideei dagokionez, elkarrizketatu guztiekin kointzidituz komunikazioa hobetu beharra aipatzen dute, GARRAIO SAREA HOBETU hain zuzen. Guztiek azaldu dute lokalen gaiarekiko kezka, batzuek bertako KOADRILEN ARTEKO HARREMANA SUSTATU beharko litzatekeela aipatzen dute. Azkenik, gazteria mailan lan egiten duten ERAGILE EZBERDINEN ARTEKO KOORDINAZIO BIDEAK SUSTATU beharko liratekeela aipatu da. HAUR, NERABE ETA GAZTEEKIN LAN EGIN ALA HARREMANA DUTEN ERAGILE EZBERDINEN ESKARIAK (ikastetxeetako langile, udal teknikari, elkarteetako kide,...) BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 35. ONDORIO NAGUSIAK BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 36. Bergara auzoz osaturiko herri bat da, eta euskalduna. Bizitza gehiena herrigunean egiten den arren, auzo gehienek berezko izaera bat mantentzen dute. Izaera hori ere haur, nerabe eta gazteen joera eta ohituretan nabarmentzen da, herrigunekoekin ezberdintzen dira lagun artean ibiltzeko eran, helduekiko harremanetan,... Halaber, auzo izaera hori arriskuan dagoen kontua ere bada. Herrigunean dagoen eskaintza halere ez da handia . Informatzaile guztien lehen erantzuna ‘ezer ez dagoela’ da; ez dago aretorik, ez zinemarik, ez gaztelekurik,... Dauden baliabideak ez dira ezagutzen eta batzuk ez dituzte irisgarritasun baldintzak betetzen (liburutegia, GIG,..). Batzuk antolatzen den gutxi horretan ere parte hartzen ez dutela onartzen duten arren, azken urteetan Udalak herritarren eskaintza areagotzeko askorik egin ez duela pentsatzen da . ONDORIOAK Nerabe eta gazteen artean ere Udalak ‘ahaztuta’ dituenaren sentsazioa dago. Azken urteotan udalak gazte ekimena ez du bultzatu, eta nerabe eta gazteek beraiei egozten zaien pasibotasun eta parte hartze eza horri egozten diote. 3 2 1 Sentsazioez haratago, Udalak azken urteotan ez du gazteria arloa bereziki bultzatu. Gazteria Arloa Kulturaren barneko azpiatal bat da, egitura propiorik ez duena (ez gazteria batzorde, ez aurrekontu propio, ez teknikaririk propiorik), eta bere gazteria polítika ere definiturik ez duena. Ondorioz, orain arte egindakoa ez da marku baten barruan kokatu. Eskaintza garatu izan da, baina norabide jakin bat izan gabe. 4 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 37. ONDORIOAK Lokaletara jotzearen arrazoia beraientzako ‘gune’ bat izatea dela diote nerabe eta gazteek. Joera hau adinean gero eta lehenago ematen da. Halaber eguraldi txarra eta alternatiba faltari aurre egiteko aukera bezala ikusten badituzte ere, ‘moda’ kontua ere badela onartzen dute. Gazteek lokalen erabilerak beraien pasibotasuna areagotu eta elkarren arteko harremanerako negatiboki eragiten duela uste dute. Udalak lokalen erabiltzaile diren koadrilen arteko harremanak sustatuko dituen dinamizazio lan bat bultzatzea ere proposatzen dute. Gazte batzuez gain, lokalen joera gazte eragile eta gurasoak kezkatzen dituen gaia da. Nerabeentzako eskaintza da momentu ezberdinetan egin diren azterketa lanek adierazten dutenez hutsune handienak dituen arloa; ez dute ez helburu hezitzailea duen eskaintza jarrairik, ez beraientzako lekurik. Honek ondorio ezberdinak dakartza; besteak beste lokalak hartzeko joera areagotzea, haurrekin egiten den lanari jarraipen bat emateko aukera eza (prozesu bat ahalbidetzea galeraziz), eta nerabeekin programa konkretuetan lan egiten duten beste eragile batzuek ekipamendu normalizatu bat erabiltzeko aukera eza (kale hezitzaileak esaterako). 6 Orain arte haurren aisi eskaintza izan da Udalak gehien landu duen eremua ; egun berezietako eskaintzak dituzte, eta Jardunek eskaintzen duen aisi eskaintza jarraia ere. Nahiz eta kasu batetan kokagunea egokiena denik ez den uste, ludotekak ere badaude, herrigune eta auzoetan. Aipatu behar da eskaintza hauetan eta oro har haur, nerabe eta gazteei egiten zaien eskaintzan behar bereziak dituztenek ez dutela ia parte hartzen. 5 7 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 38. ONDORIOAK Orain arte gazteria arloari udalak dedikazio handirik eskaini ez diola uste bada ere azken urteko udal korporazio aldaketan herritarrek badute nolabaiteko espektatiba . Mugimendua dagoenaren inpresioa dute, auzoetako koordinazio guneak berreskuratzen ari dira, eta haur, nerabe eta gazteek beraientzako eskaintza ere lantzeko asmoa badagoela sentitzen dute. Entsegu lokalen berrikuntza honetarako bertako erabiltzaile diren gazteekin harremana badago, baina orokorrean gazte eta Udalaren arteko komunikazioa eta elkar ulertzea mugatua da. Haur, nerabe eta batez ere gazteek ez dute Udala gertuko eragile bezala ikusten, eta hurbildu nahia badute ere ez dakite nora jo dezaketen. Udala eta gazteen arteko koordinazio kanalak eraikitzea beharrezkoa ikusten dute bai gazteek, bai gurasoek bai eta hauekin lanean dauden eragile ezberdinek. 9 10 Gazteentzako eskaintzari dagokionez orain arte lokal uztean oinarritu da batez ere eskaintza, eta ez dira etxebizitza gaiak, gazte proiektuak garatzeko diru laguntza ildoak etab. garatu. Gaztetxea badago, baina herriko gazte batzuk bakarrik erabiltzen dute. Momentu honetan Gaztetxea ez dago oso zainduta eta ez dago proiektu indartsurik. Entsegu lokalak ere badaude, baina egoera oso txarrean daude. Arautegirik ez dute eta musika talde guztientzako lekurik ez dute bermatzen. Dena den, une honetan entsegu lokalak berrikuntza bidean daude. 8 BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 39. ESKU-HARTZE PROPOSAMENA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 40. ESKU-HARTZE PROPOSAMENA IKUSPEGIA EGITEKOA 3 urte barru Bergarako Udalak gazteria politiketan lan egiteko marku teorikoa eta estruktura bat izango ditu, eta lan dinamika propio eta sustengarri bat garatuko du. Batetik bere haur, nerabe eta gazte politikak definituta izango ditu. Bestetik, gazteria arloan lan egiteko beharrezkoa den udal estruktura (aurrekontu propioa, batzordea eta gazteria teknikaria) eta udal zerbitzu eta ekipamendu sarea garatuta izango du. Azkenik, gazteria arloan bere kabuz lan egiteko ezagutza eta dinamika propioa sortuta izango du. Udalak, toki mailako erakunde publiko den heinean herritar ororen behar eta interesei erantzuten die. Honela, haur, nerabe eta gazteen eta hauekin zuzeneko harremana duten eragileen (guraso, elkarte,..) behar eta eskariei ere erantzuna eman behar die, beraien heziketa eta emantzipazio prozesuan lagungarri izango zaizkien aukerak izango dituztela bermatuz. Honetarako, gazteria politikak definitu eta beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide material eta espazialak jarri beharko ditu eta era berean baliabide eta zerbitzu ezberdinen arteko koordinazio bideak sortu eta sustatu. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 41. HELBURU OROKORRAK LAN ILDOAK Udal mailan gazteria sailean gazteria politika marku batean lan egingo dela bermatu Herriko haur, nerabe eta gazteen heziketa prozesua erraztuko duten informazioa, aisi hezitzailea, sustapena eta emantzipazio programetan oinarrituriko eskaintza eta zerbitzuak garatu. Udal Informazio programa landu Udalak haur, nerabe eta gazteei zuzenduriko eskaintza bideratuko duen arlo propio eta estrukturatua izateko bideak sortu. Udalak herriko haur, nerabe eta gazteekin landu nahi den politikaren norabidea markatuko duen marko ideologikoa definitu. Udal Aisi hezitzailea programa landu Udal Sustapen programa landu Udal Emantzipazio programa landu ESKU-HARTZE PROPOSAMENA 4 programak garatzeko ekipamendu sarea sortu Haur, nerabe eta gazteei zuzenduriko zerbitzu eta ekipamenduetan beraien parte hartzea bideratu BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 42. HELBURU OROKORRAK LAN ILDOAK ESKU-HARTZE PROPOSAMENA Haur, nerabe eta gazteek gizarteratzeko aukera berdinak izan, ezberdinak direnekin bizi izaten ikasi eta euskal nortasuna bere egitea bermatu. Haur, nerabe eta gazteei zuzendutako zerbitzu nahiz jardueretan genero ikuspegia, hizkuntza normalkuntza eta elkarbizitza zeharlerro gisa landu. Haur, nerabe eta gazteekin lotutako gaietan lanean diharduten eragile ezberdinek norabide eta irizpide komun batzuekin lan egitea sustatu Herri mailan haur, nerabe eta gazteria esparruan lan egiten duten eragile ezberdinen arteko koordinazio esparruak sortu Lurralde mailan gazteria teknikari ezberdinen arteko koordinazio sarean parte hartu Gazteria arloaren garapenean etengabeko hobekuntzarako sistemak eta tresnak ezarri. Haur, nerabe eta gazteria arloan kudeaketa aurreratua sustatu; planifikazioa, difusioa eta ebaluazioa Haur, nerabe eta gazteen ekimen, iritzi eta proposamenak jasotzeko kanalak sortu BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 43. Proposatzen den esku-hartzea epe ertain-luzekoa da, hau da, esku-hartze prozesu hau 3 urtean zehar garatzea da asmoa. Urtero-urtero helburu hauetatik abiatuta, urteko lan-proposamen bat diseinatuko du Udalak. Ondoren 2008-09 urteko lan-proposamena aurkezten da. Bertan lan-ildo bakoitza garatzeko ekintzak zehazten dira, epe motzera jorratu daitekeenaren ikuspegia izatea ahalbidetuz. Ekintza guztiak zehaztutako lan-ildoetan kokatuta daude eta lan-ildo horren helburuak lortzeko bide izan daitezkeelakoan proposatzen dira. BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 44. 2008 ETA 2009RAKO LAN-PROPOSAMENA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 45.
  • 46.
  • 47.
  • 48.
  • 49.
  • 50.
  • 51.
  • 52.
  • 53. 2008RAKO KRONOGRAMA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA
  • 54. 2008-09RAKO KRONOGRAMA BERGARAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMEN TEKNIKOA