SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 6
Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
                                          Alexander Boto

                          Ihoberen Estrategia eta Komunikazioko zuzendaria

                                                                             2012ko uztailaren 17a


Amaitu da Rio+20 Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentzia; nondik norakoak
aztertzeko ordua da, beraz. Bi aste baino gehiago behar izan ditut hausnartzeko, informazioa
biltzeko, nolabaiteko distantzia hartzeko eta jarraian aurkeztuko dizuedan balantze orokorra
egiteko. Konferentziaren egunak biziak eta mugituak izan dira: lan saio luzeak, adierazpen
deitutako dokumentu ugari, aldebiko bilera asko, eta abar. Baina ezinezkoa da konferentzia
horren inguruan mugitzen den guztia barneratzea, bertan izanagatik ere. Aurkeztuko dizuedan
balantzeak alderdi pertsonalak sintetizatzen ditu, konferentzia amaitu ondoren beren balorazioa
aurkeztu duten erakunde askoren alderdiekin nahastuta.


Has gaitezen, bada, itzaletatik. Itzalok auzitan jartzen dute mota horretako gailurrak
antolatzearen ahalegina eta ekimena. Hainbat erakunderen ebaluazioaren arabera, konferentzia
anbizio gutxikoa izan da, eta ez da bat etorri munduak dituen beharrekin. Hona hemen kritika
nagusiak, laburbilduta:


   1. Nazio Batuen egungo sistema aldeaniztunak, estatuen oinarrizko rolean
       oinarritzen denak, zaildu egiten du asmo handiko konpromisoak hartzea eta
       jarduerak egitea. Aldeaniztasuna arazo orokorrak konpontzeko bidea bada ere,
       estatuko gobernuek beren interesak baino ez dituzte defendatu berriro ere, helburu eta
       agenda orokor komun baten mesedetan, batera lan egiteko eta jarduerak zehazteko
       gaitasunik agertu gabe. Amaierako txostenak berak hala dio 20. atalean: «Aitortzen dugu,
       1992az geroztik, aurrerapenak ez direla nahikoak izan». Nazioarteko diplomaziaren
       mekanismo, arau eta errutinak zaharkituta daude, eta ez dira gai etorkizun jasangarria
       lortzeko segurtasunez lan egiteko. Rio+20n inbertitu diren borondate, energia, gaitasun
       eta diruaren emaitza dozenaka paperezko orrialde izan dira; baina, horietan ez dago
       gobernuen funtsezko konpromisorik, eta horietako bakoitzak nahi duen moduan ezar
       ditzake mekanismoak. Prestaketa eztabaidetan, herrialde askok erakunde esparrua
       aldatzea eskatu zuten, indartsuago bilaka zedin. Baina, beste protagonista batzuk aitortu
       eta aurrerapen ñimiñoak egin badira ere, estatuko gobernuetan baino oinarritzen ez den
       eredua ez da aldatu. Ildo horretatik, Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiak tokiko



                                                                                                1
gobernuen rolaren bidea ireki du. Hauxe adierazi du: «Jasangarritasunerako bidea
          munduko udalerrietatik eta hirietatik pasatzen da».

      2. Gizarte erakunde askoren aburuz, amaierako dokumentua makillaje berdea
          besterik ez da. Onartutako dokumentuak ez du konpromiso kuantitatibo zehatzik
          biltzen, ezta horiek lortzeko neurririk, aurrekonturik, arduradunik, eta, batez ere, eperik
          ere. Munduaren egoeraren diagnosian, ez da bildutako erronkak segurtasunez
          konpontzeko mekanismorik zehaztu –pobrezia desagerraraztea eta klima aldaketa–.
          Horra hor kritika irmoena. Jasangarritasuna lortzeko bidean, eskualdeek eta tokiko
          gobernuek duten garrantziari erreferentzia egiten dio aurreneko aldiz. Hala ere, neurri
          eraginkorrak hartzeko eskualdeen, udalerrien eta hirien gaitasuna hobetzeko estatuko
          gobernuen konpromiso nabarmena falta da. Labur esanda, Rio+20tik ateratako
          dokumentua prestatu duten estatuek ez diete erantzun zehatzik eman auzi erabakigarriei,
          zehazki, subsidio gaiztoak desagerrarazteari –esaterako, erregai fosiletarako diru
          laguntzak–. Baina, zein zen konferentziaren xedea? Hauxe da Rio+20n lortutako
          emaitzen inguruan egindako balorazioen arteko errotiko desadostasunaren arrazoi
          nagusia: abiapuntuan, hainbat helburu eta itxaropen zeuden. Hori dela eta, batzuentzako
          arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzako, berriz, porrot biribila. Nazio Batuen iritziz,
          honako hau da konferentziaren helburua, onartutako dokumentuaren 104. atalean
          adierazi legez: «Konferentziaren helburua, garapen jasangarriaren aldeko konpromiso
          politikoa berritzean datzana…». Bistan da herrialde guztiek konpromiso hori berrartu
          dutela, amaierako txostena berrestearen bidez. Oker zebiltzan, beraz, beste helburu
          batzuk zituztenak eta Rio+20k bildutako gobernuek erabaki garrantzitsuak hartzeko
          balioko zuen edo mundu mailako erakunde arkitektura sendoa ezarriko zuen itxaropena
          zutenak.

      3. Ekonomia berdean, dena dago ekiteko eta definitzeko. Ekonomia berdea; hots,
          adimen aurrerapeneko nobedade handia, garapen jasangarria lortzeko funtsezko
          erreminta edo tresna gisa aurkezten dena, eraikitzen ari den kontzeptu hasiberria, irekia,
          lausoa da; maila praktikoan definitzeko eta zehazteko dagoen apustua. Nazio Batuek
                                                           1
          honela definitzen dute ekonomia berdea , modurik oinarrizkoenean: karbono gutxi
          isurtzen duena, baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituena eta gizartean eragiten
          duena. Onartutako dokumentuak adierazten duenez: «Herrialde batzuek, baita garapen
          bidean direnak ere, ekonomia berdeko politikak ikuspuntu inklusiboarekin ezarri dituzte,
          eta esperientzia positiboak izan dituzte…». Hau da, ibilbide kontzeptual motza eta

1
    http://www.unep.org/greeneconomy/Home/tabid/104269/language/fr-FR/Default.aspx



                                                                                                     2
esperientzia     arrakastatsu    zehatz     gutxi   daude    egindako     apustu   estrategikokoa
          arrazoitzeko eta oinarritzeko. Hauxe da tresna horren atzean dagoen argumentu nagusia:
          ekonomiak berde bilakatzea hazkunderako eragozpen ez ezik, enplegu duineko iturria eta
          amaitzen ez den pobrezia desagerrarazteko funtsezko estrategia den hazkunde motor
          berria dela frogatzea. Alemania da ildo horretatik gehien barneratu eta aurreratu duen
                      2
          herrialdea , eta erreferentzia teorikotzat har daiteke bere abiapuntua dela-eta, baita
          erreferentzia praktikotzat ere, baina arretaz.

      4. Hartutako         borondatezko        konpromisoak           horixe    dira,    borondatezkoak.
          Gailurraren alderdirik zehatzenak eta komunikazio hedadura handiena izan dutenak
          borondatezko konpromiso deitutakoak dira. Zerrenda batean jaso eta zehaztu3 diren
          arren, ez da horien jarraipenik egingo, eta ez da zigorrik jarriko horiek ez betetzeagatik
          edo osorik ez betetzeagatik. Gobernuek, enpresek, industriak, finantza erakundeek eta
          gizarte zibilak hartu dituzte konpromisook, eta, kuantifikazio ekonomikoari buruzko
          kalkulua 500.000 milioi dolar baino handiagoa bada ere, Nazio Batuek ez dute zehaztu
          lortutako emaitzak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko eredurik. Egia da Rio+20
          konferentzia egin zenean herrialde asko asaldaketa ekonomikoa jasaten ari zirela, batez
          ere herrialde garatuak, eta, zalantzarik gabe, mundu mailako krisi ekonomiko eta
          finantzario garrantzitsua igarotzeak eragin zuzena izan du hausnarketetan eta gizarte edo
          ingurumen alderdien lehenespen mailan.

      5. Amaierako dokumentuaren hizkuntza nahasia, zehaztugabea eta gogaikarria.
          Dokumentuak ez du argitzen hazkundeak zer rol duen garapen jasangarriari dagokionez.
          24 aldiz aipatzen da hazkunde terminoa konferentziaren harira egindako amaierako
          dokumentuan; horietatik hamabitan, hazkunde ekonomiko jasangarri gisa ageri da.
          Garrantzi eta kontraesan horrek egungo krisi ekonomikoak akordioa negoziatu duten
          herrietan duen pisua islatzen du. Ildo horretatik, dokumentuan dagoeneko ezarritako
          helburuak berresten dira eta dagoeneko hartutako epeak eta konpromisoak berresten
          dira, esaterako, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenean eta produktu kimikoen
          arrazoizko kudeaketan. Konpromiso berri bakar bat dago: kostako eta itsasoko ingurunea
          kaltetzea prebenitzeko, itsas detrituak nabarmen murriztea lortzeko konpromisoa, epe
          zehatza 2025. urtea duena (163. atala).




2
    http://www.bmu.de/files/english/pdf/application/pdf/memorandum_green_economy_en_bf.pdf
3
    http://www.uncsd2012.org/allcommitments.html



                                                                                                         3
Gatozen, orain, argietara; hain zuzen ere, botila erdi beteta ikusarazten diguten eta gailurrak
merezi izan duela pentsarazten diguten alderdietara:

   1. Nazio Batuetako estatu kide guztiek Nahi dugun geroa izeneko amaierako
       dokumentua adostu dute. Dokumentuak garapen jasangarriaren oinarriak eta
       lehentasunak ezartzen ditu, baita hori lortzeko jarraitu beharreko bidea adierazi ere.
       Funtsezko printzipioak berresten dira, oinarrizko konpromisoak berritzen dira eta gidaritza
       berri bat eskaintzen digu. Dokumentua gizarte eta ekonomia garapena eta ingurumen
       ongizatea lortzeko oinarri sendoa da, eta lortutako akordioaren lehentasuna pobrezia
       desagerraraztea da. Gainera, ekintza sorta handitzea eskatzen du: garapen jasangarriari
       buruzko goi mailako foro politikoa sortzea; lehenengo aldiz garapen jasangarriaren
       helburu batzuk finkatzeko prozesua hastea; ekonomia berdea garapen jasangarria
       lortzeko funtsezko tresnatzat jotzen du, Nazio Batuen Ingurumen Programa indartzen du,
       osaera unibertsalaren bitartez –horrek esan nahi du herrialde guztiak direla programa
       horren kide–; enpresa jasangarritasuneko txosten korporatiboak sustatzea; herrialde edo
       eskualde baten ongizatea ebaluatzeko, BPGaz gain, beste adierazle bat lortzeko neurriak
       hartzea; garapen jasangarria finantzako estrategia bat garatzea; eta kontsumo eta
       ekoizpen jasangarriei buruzko programen hamar urteko esparru orokorra onartzea.
       Genero ekitatea hobetzearen, borondatezko konpromisoen eta gizarte zibila barnean
       hartzeko eta zientzia politikan txertatzeko beharraren garrantzia nabarmentzen du. Ban
       Ki-moonek adierazi duenez, «Rio+20k eraikitzeko plataforma sendoa eman digu. Bai eta
       tresnak ere. Has gaitezen lanean».

   2. Parte-hartzaile gehien izan dituen konferentzia da, eta gizarte zibilak ahotsa
       goratu du. 40.000 lagun izan dira Rion antolatutako hainbat ekitalditan, dela ofizialetan,
       dela paraleloetan, dela ez-ofizialetan, eta 50 milioi lagunek parte hartu dute modu batera
       edo bestera plataforma sozialen bitartez; hau da, munduaren etorkizunari buruz inoiz egin
       den hausnarketa topaketarik handiena izan da. Gero eta gehiago dira kapitalismoaren –
       ondasun eta baliabideen kontsumitzaile sutsua– egungo hazkunde eredua auzitan jartzen
       dutenak eta beste eredu batzuk mahai gaineratzen dituztenak; hain zuzen ere, gizarte
       ikuspuntua eta naturako baliabideak babestekoa aintzat hartzen dituztenak. Baliteke
       konferentziaren inguruan sortutako mugimenduak –behetik gorakoa izan da nagusiki, eta
       gizarte zibila oso aktiboa izan da– etorkizunari eta egungo garapen ereduari buruzko
       eztabaida eta bultzadaren hazia erein izana, eta baliteke horrek atzera bueltarik ez izatea
       eta hurrengo urteetan ere aurrera jarraitzea ere. Enpresa liderren belaunaldi berri bat
       enpresaren arrakasta gizarte eta ingurumen gaiekin lotzen hasi da, hauteman



                                                                                                4
daitekeenez. Argi dago gobernuaren aurrerapena munduak behar duena baino
  mantsoagoa dela. Nolanahi ere, beste gailurretan, batez ere Herrien Gailurren, bistakoa
  da dagoeneko gauza asko egin daitezkeela irmo jarduten hasteko: sareak sortzea,
  konpromisoak hartzea, lankidetzan aritzea eta ezagutzak eta jardunbide egokiak
  partekatzea, besteak beste. Ban Ki-moonek adierazi duenez, «Rio de Janeiron
  aldaketarako mundu mailako mugimendu eztabaidaezinaren bilakaera ikusi dugu».

3. Gobernu azpinazionalen (estatu federatuak, eskualdeak, probintziak eta
  udalerriak) protagonismoa asko indartu da. Onartutako dokumentuaren 42. atalak
  gobernu azpinazionalek garapen jasangarriren arloan duten garrantzia adierazten du
  espresuki lehenengo aldiz: «Tokiko eta azpinazioko mailan egindako ahaleginak eta
  aurrerapenak aitortzen ditugu, bai eta garapen jasangarria lortzeko agintaritza eta
  komunitate horien funtzioak duen garrantzia ere; izan ere, herritarrei eta interesdunei
  parte hartzeko aukera ematen diete eta garapen jasangarriren hiru dimentsioei buruzko
  beharrezko    informazioa   ematen    diete,   besteak   beste».   Kalkuluen     arabera,
  jasangarritasunaren   kudeaketaren   %   80    gobernuon   esku    dago,   eta   gobernu
  azpinazionalak ekonomia eredu berria aktiboki sustatzen ari dira. Eredu berri hori
  inklusiboagoa, berdeagoa eta adimendunagoa da, eta modu orekatuan hartzen ditu
  aintzat ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdiak. Egungo mundu globalizatuan,
  ezberdintasun txikia dago tokiko gobernuen, gobernu federalen eta eskualdeko
  gobernuen artean, eta, beraz, eskualdeen eta hirien rola garrantzi-garrantzitsua da
  jasangarritasuna lortzeko bidean. Christiane Figueres Nazio Batuetako Klima Aldaketari
  buruzko Batzarreko idazkari exekutiboak zera esan nuen horren harira: «Gobernuak geldi
  daude; hortaz, tokiko gobernuak protagonismo eta eragin handiagoa dute». Antzeko
  iritzia du John Griffiths Galesko Ingurumeneko ministroak: «Argi dago eskualde mailan
  azkarrago egin daitekeela aurrera, eskualdeko gobernuak izanik jasangarritasuneko
  benetako lider».

4. Euskadik    azaldutako     esperientziek,     dela   maila   estrategikokoek,      dela
  jarduera zehatzek, oso balorazio onak jaso dituzte. Rio+20ko parte-hartzaile
  gehienek aldarrikatzen den bidea bideragarria dela frogatuko luketen esperientzia
  arrakastatsuak bilatzen zituzten. Euskadin garatutako lanak, nagusiki, EcoEuskadi 2020
  Garapen Jasangarriko Estrategiari eta Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien
  Euskal Sareari lotutakoak, Rion eta Belo Horizonten aurkeztu dituzte, beste foro batzuen
  artean. Hona hemen aurkeztu diren eta beste eskualde eta tokiko administrazio batzuekin
  erkatu diren adibide zehatzetako zenbait: estrategia behetik gora eraikitzeko modua,



                                                                                         5
gizarte   osoaren    parte-hartzearekin,   eta   eragin    berezia   eginez    gazterian;
       jasangarritasunaren hiru dimentsioak –gizartea, ekonomia eta ingurumena– modu
       orekatuan integratzea; ebaluatzeko mekanismo berritzaileak, adierazleen bitartez;
       jasangarritasuna administrazioen plangintzan txertatzeko gidak; eta Udalsarea 21 sarea
       osatzen duten 190 udalerrik baino gehiagok lortutako emaitzak. Oso balorazio positiboak
       jaso dira, eta Euskadi partaide den nazioarteko sareen bitartez esperientziak
       partekatzeko eskaera handia egon da.


Laburbilduz, ikusmira beharko dugu, baldin eta munduko konferentzia honen garrantzia zehaztu
nahi badugu. Batetik, 1992ko Rioko Gailurraren ondorengo erreakzioa egungoaren antzekoa
izan zen. Aski seguru, Rio+20ren garrantzitsuena ez da lortutako akordioaren literaltasuna, epe
ertainera aldaketak lortu behar dituen garapen eredu berri bat lortzeko beharra berritu dela
baizik. Aldaketok ez badira epe ertainera –2014– lortzen, porrota izan dela ondoriozta dezakegu.
Bestetik, aitortu beharra dago egitura aldaketak ez direla negoziazio bizien egunetan gertatzen.
Prozesu kultural luzea da; ezin da Rio+20 bileratik bakarrik etorri. Munduak zera behar du
egoera honetatik ateratzeko eta garapen jasangarriaren arloan aurrera egiteko: denok elkarrekin
eta premiaz jardutea. Beharrezkoa da fronte guztietan jardutea. Norabidea markatuta dago.




                                                                                              6

Weitere ähnliche Inhalte

Andere mochten auch

2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...EcoEuskadi 2020
 
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.EcoEuskadi 2020
 
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?EcoEuskadi 2020
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011EcoEuskadi 2020
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 

Andere mochten auch (6)

2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
 
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
 
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
 
Sostenibilidad es salud
Sostenibilidad es saludSostenibilidad es salud
Sostenibilidad es salud
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
 

Ähnlich wie Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea

BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono... BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...BC3 - Basque Center for Climate Change
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Irekia - EJGV
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaIrekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaIrekia - EJGV
 
Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaIrekia - EJGV
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaSERSO San Viator
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganIrekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Irekia - EJGV
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030Irekia - EJGV
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Irekia - EJGV
 
2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]Udalsarea21
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaE-idazkaritza
 

Ähnlich wie Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea (20)

BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono... BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
BC3 Policy Briefings [2016-01-Edizio berezia] : "Parisko hitzarmena: karbono...
 
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
BC3 Policy Briefings: [2015-01] Lima COP 20: Beste urrats txiki bat Pariseran...
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
 
Bizi Berri III Plana
Bizi Berri III PlanaBizi Berri III Plana
Bizi Berri III Plana
 
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko TxostenaEuskadiko GGKE - 2009ko Txostena
Euskadiko GGKE - 2009ko Txostena
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
 
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
Eusko Jaurlaritzaren jarduera Plana erlijioa aitzakiatzat hartzen duen nazioa...
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 
NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
 
2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]2013rako13iragarpen[1]
2013rako13iragarpen[1]
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Kepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektuaKepa sakolegiren proiektua
Kepa sakolegiren proiektua
 

Mehr von EcoEuskadi 2020

Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20EcoEuskadi 2020
 
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoHechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoEcoEuskadi 2020
 
Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoEcoEuskadi 2020
 
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosRío+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosEcoEuskadi 2020
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020EcoEuskadi 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleEcoEuskadi 2020
 
La participación deja huella
La participación deja huellaLa participación deja huella
La participación deja huellaEcoEuskadi 2020
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011EcoEuskadi 2020
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa EcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEcoEuskadi 2020
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011EcoEuskadi 2020
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoEcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEcoEuskadi 2020
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...EcoEuskadi 2020
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...EcoEuskadi 2020
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011EcoEuskadi 2020
 
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011EcoEuskadi 2020
 
Conclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosConclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosEcoEuskadi 2020
 

Mehr von EcoEuskadi 2020 (20)

Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20
 
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoHechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
 
Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander Boto
 
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosRío+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
 
Partaidetza txostena
Partaidetza txostenaPartaidetza txostena
Partaidetza txostena
 
La participación deja huella
La participación deja huellaLa participación deja huella
La participación deja huella
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social Vasco
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
 
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
 
Conclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosConclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros Participativos
 

Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea

  • 1. Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea Alexander Boto Ihoberen Estrategia eta Komunikazioko zuzendaria 2012ko uztailaren 17a Amaitu da Rio+20 Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentzia; nondik norakoak aztertzeko ordua da, beraz. Bi aste baino gehiago behar izan ditut hausnartzeko, informazioa biltzeko, nolabaiteko distantzia hartzeko eta jarraian aurkeztuko dizuedan balantze orokorra egiteko. Konferentziaren egunak biziak eta mugituak izan dira: lan saio luzeak, adierazpen deitutako dokumentu ugari, aldebiko bilera asko, eta abar. Baina ezinezkoa da konferentzia horren inguruan mugitzen den guztia barneratzea, bertan izanagatik ere. Aurkeztuko dizuedan balantzeak alderdi pertsonalak sintetizatzen ditu, konferentzia amaitu ondoren beren balorazioa aurkeztu duten erakunde askoren alderdiekin nahastuta. Has gaitezen, bada, itzaletatik. Itzalok auzitan jartzen dute mota horretako gailurrak antolatzearen ahalegina eta ekimena. Hainbat erakunderen ebaluazioaren arabera, konferentzia anbizio gutxikoa izan da, eta ez da bat etorri munduak dituen beharrekin. Hona hemen kritika nagusiak, laburbilduta: 1. Nazio Batuen egungo sistema aldeaniztunak, estatuen oinarrizko rolean oinarritzen denak, zaildu egiten du asmo handiko konpromisoak hartzea eta jarduerak egitea. Aldeaniztasuna arazo orokorrak konpontzeko bidea bada ere, estatuko gobernuek beren interesak baino ez dituzte defendatu berriro ere, helburu eta agenda orokor komun baten mesedetan, batera lan egiteko eta jarduerak zehazteko gaitasunik agertu gabe. Amaierako txostenak berak hala dio 20. atalean: «Aitortzen dugu, 1992az geroztik, aurrerapenak ez direla nahikoak izan». Nazioarteko diplomaziaren mekanismo, arau eta errutinak zaharkituta daude, eta ez dira gai etorkizun jasangarria lortzeko segurtasunez lan egiteko. Rio+20n inbertitu diren borondate, energia, gaitasun eta diruaren emaitza dozenaka paperezko orrialde izan dira; baina, horietan ez dago gobernuen funtsezko konpromisorik, eta horietako bakoitzak nahi duen moduan ezar ditzake mekanismoak. Prestaketa eztabaidetan, herrialde askok erakunde esparrua aldatzea eskatu zuten, indartsuago bilaka zedin. Baina, beste protagonista batzuk aitortu eta aurrerapen ñimiñoak egin badira ere, estatuko gobernuetan baino oinarritzen ez den eredua ez da aldatu. Ildo horretatik, Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiak tokiko 1
  • 2. gobernuen rolaren bidea ireki du. Hauxe adierazi du: «Jasangarritasunerako bidea munduko udalerrietatik eta hirietatik pasatzen da». 2. Gizarte erakunde askoren aburuz, amaierako dokumentua makillaje berdea besterik ez da. Onartutako dokumentuak ez du konpromiso kuantitatibo zehatzik biltzen, ezta horiek lortzeko neurririk, aurrekonturik, arduradunik, eta, batez ere, eperik ere. Munduaren egoeraren diagnosian, ez da bildutako erronkak segurtasunez konpontzeko mekanismorik zehaztu –pobrezia desagerraraztea eta klima aldaketa–. Horra hor kritika irmoena. Jasangarritasuna lortzeko bidean, eskualdeek eta tokiko gobernuek duten garrantziari erreferentzia egiten dio aurreneko aldiz. Hala ere, neurri eraginkorrak hartzeko eskualdeen, udalerrien eta hirien gaitasuna hobetzeko estatuko gobernuen konpromiso nabarmena falta da. Labur esanda, Rio+20tik ateratako dokumentua prestatu duten estatuek ez diete erantzun zehatzik eman auzi erabakigarriei, zehazki, subsidio gaiztoak desagerrarazteari –esaterako, erregai fosiletarako diru laguntzak–. Baina, zein zen konferentziaren xedea? Hauxe da Rio+20n lortutako emaitzen inguruan egindako balorazioen arteko errotiko desadostasunaren arrazoi nagusia: abiapuntuan, hainbat helburu eta itxaropen zeuden. Hori dela eta, batzuentzako arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzako, berriz, porrot biribila. Nazio Batuen iritziz, honako hau da konferentziaren helburua, onartutako dokumentuaren 104. atalean adierazi legez: «Konferentziaren helburua, garapen jasangarriaren aldeko konpromiso politikoa berritzean datzana…». Bistan da herrialde guztiek konpromiso hori berrartu dutela, amaierako txostena berrestearen bidez. Oker zebiltzan, beraz, beste helburu batzuk zituztenak eta Rio+20k bildutako gobernuek erabaki garrantzitsuak hartzeko balioko zuen edo mundu mailako erakunde arkitektura sendoa ezarriko zuen itxaropena zutenak. 3. Ekonomia berdean, dena dago ekiteko eta definitzeko. Ekonomia berdea; hots, adimen aurrerapeneko nobedade handia, garapen jasangarria lortzeko funtsezko erreminta edo tresna gisa aurkezten dena, eraikitzen ari den kontzeptu hasiberria, irekia, lausoa da; maila praktikoan definitzeko eta zehazteko dagoen apustua. Nazio Batuek 1 honela definitzen dute ekonomia berdea , modurik oinarrizkoenean: karbono gutxi isurtzen duena, baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituena eta gizartean eragiten duena. Onartutako dokumentuak adierazten duenez: «Herrialde batzuek, baita garapen bidean direnak ere, ekonomia berdeko politikak ikuspuntu inklusiboarekin ezarri dituzte, eta esperientzia positiboak izan dituzte…». Hau da, ibilbide kontzeptual motza eta 1 http://www.unep.org/greeneconomy/Home/tabid/104269/language/fr-FR/Default.aspx 2
  • 3. esperientzia arrakastatsu zehatz gutxi daude egindako apustu estrategikokoa arrazoitzeko eta oinarritzeko. Hauxe da tresna horren atzean dagoen argumentu nagusia: ekonomiak berde bilakatzea hazkunderako eragozpen ez ezik, enplegu duineko iturria eta amaitzen ez den pobrezia desagerrarazteko funtsezko estrategia den hazkunde motor berria dela frogatzea. Alemania da ildo horretatik gehien barneratu eta aurreratu duen 2 herrialdea , eta erreferentzia teorikotzat har daiteke bere abiapuntua dela-eta, baita erreferentzia praktikotzat ere, baina arretaz. 4. Hartutako borondatezko konpromisoak horixe dira, borondatezkoak. Gailurraren alderdirik zehatzenak eta komunikazio hedadura handiena izan dutenak borondatezko konpromiso deitutakoak dira. Zerrenda batean jaso eta zehaztu3 diren arren, ez da horien jarraipenik egingo, eta ez da zigorrik jarriko horiek ez betetzeagatik edo osorik ez betetzeagatik. Gobernuek, enpresek, industriak, finantza erakundeek eta gizarte zibilak hartu dituzte konpromisook, eta, kuantifikazio ekonomikoari buruzko kalkulua 500.000 milioi dolar baino handiagoa bada ere, Nazio Batuek ez dute zehaztu lortutako emaitzak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko eredurik. Egia da Rio+20 konferentzia egin zenean herrialde asko asaldaketa ekonomikoa jasaten ari zirela, batez ere herrialde garatuak, eta, zalantzarik gabe, mundu mailako krisi ekonomiko eta finantzario garrantzitsua igarotzeak eragin zuzena izan du hausnarketetan eta gizarte edo ingurumen alderdien lehenespen mailan. 5. Amaierako dokumentuaren hizkuntza nahasia, zehaztugabea eta gogaikarria. Dokumentuak ez du argitzen hazkundeak zer rol duen garapen jasangarriari dagokionez. 24 aldiz aipatzen da hazkunde terminoa konferentziaren harira egindako amaierako dokumentuan; horietatik hamabitan, hazkunde ekonomiko jasangarri gisa ageri da. Garrantzi eta kontraesan horrek egungo krisi ekonomikoak akordioa negoziatu duten herrietan duen pisua islatzen du. Ildo horretatik, dokumentuan dagoeneko ezarritako helburuak berresten dira eta dagoeneko hartutako epeak eta konpromisoak berresten dira, esaterako, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenean eta produktu kimikoen arrazoizko kudeaketan. Konpromiso berri bakar bat dago: kostako eta itsasoko ingurunea kaltetzea prebenitzeko, itsas detrituak nabarmen murriztea lortzeko konpromisoa, epe zehatza 2025. urtea duena (163. atala). 2 http://www.bmu.de/files/english/pdf/application/pdf/memorandum_green_economy_en_bf.pdf 3 http://www.uncsd2012.org/allcommitments.html 3
  • 4. Gatozen, orain, argietara; hain zuzen ere, botila erdi beteta ikusarazten diguten eta gailurrak merezi izan duela pentsarazten diguten alderdietara: 1. Nazio Batuetako estatu kide guztiek Nahi dugun geroa izeneko amaierako dokumentua adostu dute. Dokumentuak garapen jasangarriaren oinarriak eta lehentasunak ezartzen ditu, baita hori lortzeko jarraitu beharreko bidea adierazi ere. Funtsezko printzipioak berresten dira, oinarrizko konpromisoak berritzen dira eta gidaritza berri bat eskaintzen digu. Dokumentua gizarte eta ekonomia garapena eta ingurumen ongizatea lortzeko oinarri sendoa da, eta lortutako akordioaren lehentasuna pobrezia desagerraraztea da. Gainera, ekintza sorta handitzea eskatzen du: garapen jasangarriari buruzko goi mailako foro politikoa sortzea; lehenengo aldiz garapen jasangarriaren helburu batzuk finkatzeko prozesua hastea; ekonomia berdea garapen jasangarria lortzeko funtsezko tresnatzat jotzen du, Nazio Batuen Ingurumen Programa indartzen du, osaera unibertsalaren bitartez –horrek esan nahi du herrialde guztiak direla programa horren kide–; enpresa jasangarritasuneko txosten korporatiboak sustatzea; herrialde edo eskualde baten ongizatea ebaluatzeko, BPGaz gain, beste adierazle bat lortzeko neurriak hartzea; garapen jasangarria finantzako estrategia bat garatzea; eta kontsumo eta ekoizpen jasangarriei buruzko programen hamar urteko esparru orokorra onartzea. Genero ekitatea hobetzearen, borondatezko konpromisoen eta gizarte zibila barnean hartzeko eta zientzia politikan txertatzeko beharraren garrantzia nabarmentzen du. Ban Ki-moonek adierazi duenez, «Rio+20k eraikitzeko plataforma sendoa eman digu. Bai eta tresnak ere. Has gaitezen lanean». 2. Parte-hartzaile gehien izan dituen konferentzia da, eta gizarte zibilak ahotsa goratu du. 40.000 lagun izan dira Rion antolatutako hainbat ekitalditan, dela ofizialetan, dela paraleloetan, dela ez-ofizialetan, eta 50 milioi lagunek parte hartu dute modu batera edo bestera plataforma sozialen bitartez; hau da, munduaren etorkizunari buruz inoiz egin den hausnarketa topaketarik handiena izan da. Gero eta gehiago dira kapitalismoaren – ondasun eta baliabideen kontsumitzaile sutsua– egungo hazkunde eredua auzitan jartzen dutenak eta beste eredu batzuk mahai gaineratzen dituztenak; hain zuzen ere, gizarte ikuspuntua eta naturako baliabideak babestekoa aintzat hartzen dituztenak. Baliteke konferentziaren inguruan sortutako mugimenduak –behetik gorakoa izan da nagusiki, eta gizarte zibila oso aktiboa izan da– etorkizunari eta egungo garapen ereduari buruzko eztabaida eta bultzadaren hazia erein izana, eta baliteke horrek atzera bueltarik ez izatea eta hurrengo urteetan ere aurrera jarraitzea ere. Enpresa liderren belaunaldi berri bat enpresaren arrakasta gizarte eta ingurumen gaiekin lotzen hasi da, hauteman 4
  • 5. daitekeenez. Argi dago gobernuaren aurrerapena munduak behar duena baino mantsoagoa dela. Nolanahi ere, beste gailurretan, batez ere Herrien Gailurren, bistakoa da dagoeneko gauza asko egin daitezkeela irmo jarduten hasteko: sareak sortzea, konpromisoak hartzea, lankidetzan aritzea eta ezagutzak eta jardunbide egokiak partekatzea, besteak beste. Ban Ki-moonek adierazi duenez, «Rio de Janeiron aldaketarako mundu mailako mugimendu eztabaidaezinaren bilakaera ikusi dugu». 3. Gobernu azpinazionalen (estatu federatuak, eskualdeak, probintziak eta udalerriak) protagonismoa asko indartu da. Onartutako dokumentuaren 42. atalak gobernu azpinazionalek garapen jasangarriren arloan duten garrantzia adierazten du espresuki lehenengo aldiz: «Tokiko eta azpinazioko mailan egindako ahaleginak eta aurrerapenak aitortzen ditugu, bai eta garapen jasangarria lortzeko agintaritza eta komunitate horien funtzioak duen garrantzia ere; izan ere, herritarrei eta interesdunei parte hartzeko aukera ematen diete eta garapen jasangarriren hiru dimentsioei buruzko beharrezko informazioa ematen diete, besteak beste». Kalkuluen arabera, jasangarritasunaren kudeaketaren % 80 gobernuon esku dago, eta gobernu azpinazionalak ekonomia eredu berria aktiboki sustatzen ari dira. Eredu berri hori inklusiboagoa, berdeagoa eta adimendunagoa da, eta modu orekatuan hartzen ditu aintzat ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdiak. Egungo mundu globalizatuan, ezberdintasun txikia dago tokiko gobernuen, gobernu federalen eta eskualdeko gobernuen artean, eta, beraz, eskualdeen eta hirien rola garrantzi-garrantzitsua da jasangarritasuna lortzeko bidean. Christiane Figueres Nazio Batuetako Klima Aldaketari buruzko Batzarreko idazkari exekutiboak zera esan nuen horren harira: «Gobernuak geldi daude; hortaz, tokiko gobernuak protagonismo eta eragin handiagoa dute». Antzeko iritzia du John Griffiths Galesko Ingurumeneko ministroak: «Argi dago eskualde mailan azkarrago egin daitekeela aurrera, eskualdeko gobernuak izanik jasangarritasuneko benetako lider». 4. Euskadik azaldutako esperientziek, dela maila estrategikokoek, dela jarduera zehatzek, oso balorazio onak jaso dituzte. Rio+20ko parte-hartzaile gehienek aldarrikatzen den bidea bideragarria dela frogatuko luketen esperientzia arrakastatsuak bilatzen zituzten. Euskadin garatutako lanak, nagusiki, EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarriko Estrategiari eta Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareari lotutakoak, Rion eta Belo Horizonten aurkeztu dituzte, beste foro batzuen artean. Hona hemen aurkeztu diren eta beste eskualde eta tokiko administrazio batzuekin erkatu diren adibide zehatzetako zenbait: estrategia behetik gora eraikitzeko modua, 5
  • 6. gizarte osoaren parte-hartzearekin, eta eragin berezia eginez gazterian; jasangarritasunaren hiru dimentsioak –gizartea, ekonomia eta ingurumena– modu orekatuan integratzea; ebaluatzeko mekanismo berritzaileak, adierazleen bitartez; jasangarritasuna administrazioen plangintzan txertatzeko gidak; eta Udalsarea 21 sarea osatzen duten 190 udalerrik baino gehiagok lortutako emaitzak. Oso balorazio positiboak jaso dira, eta Euskadi partaide den nazioarteko sareen bitartez esperientziak partekatzeko eskaera handia egon da. Laburbilduz, ikusmira beharko dugu, baldin eta munduko konferentzia honen garrantzia zehaztu nahi badugu. Batetik, 1992ko Rioko Gailurraren ondorengo erreakzioa egungoaren antzekoa izan zen. Aski seguru, Rio+20ren garrantzitsuena ez da lortutako akordioaren literaltasuna, epe ertainera aldaketak lortu behar dituen garapen eredu berri bat lortzeko beharra berritu dela baizik. Aldaketok ez badira epe ertainera –2014– lortzen, porrota izan dela ondoriozta dezakegu. Bestetik, aitortu beharra dago egitura aldaketak ez direla negoziazio bizien egunetan gertatzen. Prozesu kultural luzea da; ezin da Rio+20 bileratik bakarrik etorri. Munduak zera behar du egoera honetatik ateratzeko eta garapen jasangarriaren arloan aurrera egiteko: denok elkarrekin eta premiaz jardutea. Beharrezkoa da fronte guztietan jardutea. Norabidea markatuta dago. 6