2. Makrogaitasunak
Pertsonen arteko harreman
eraginkorrak sortzea, hitzezko
komunikazioaren, hitzik gabeko
komunikazioaren eta komunikazio
idatziaren bidez, komunikazio
prozesuen hastapen teorikoak
eta metodologikoak erabilita.
Hedabideen egiturak eta errealitate
soziokomunikatiboa ezagutzea.
3. Makrogaitasunak
Sortu
Mezuak sortzea eta ekoiztea,
diskurtsoak eta testuak aztertzea,
baita hizkuntza bakoitzak
komunikatzaileari eskaintzen
dizkion aukerak ere. Gidoiak,
mezuak eta edukiak hainbat
euskarritan prestatzea, duten
xedea ere kontuan hartuta.
4. Makrogaitasunak
Barneko eta kanpoko komunikazioa
kudeatzea, Enpresen Zuzendaritzako
eta Antolaketako hastapenak eta
Publizitatearenak eta Harreman
Publikoenak, komunikazioko beharren
diagnostikoa egiteko eta edozein
erakunde motarentzat komunikazioko
estrategia egokiak diseinatzeko aukera
emango duten metodologiak eta
ikerketako teknikak erabiliz.
6. Makrogaitasunak
Gizarte errealitatearen ikuspegi
humanista sustatzea eta gizarte
zuzentasunaren, berdintasunaren,
aniztasuna sustatzearen, demokrazia
bultzatzearen edo giza eskubideak
errespetatzearen balioak garatzea,
besteren artean.
7. Makrogaitasunak
Titulazioan landutako gaitasunetan
maila aurreratuagoa erakustea.
Karreran eskuratutako jakiteak eta
trebetasunak lanbideko benetako
egoeretara eramatea, lanbideko
errutinak zein diren jakinik.
Ikasketetan eskuratutako ideiak,
jakiteak eta esperientziak modu
koherentean eta behar bezala
argudiatuta prestatzea eta igortzea.