23. Espero daitekeen erabilera -isotropiakoa- (adibidea) Euskararen ezagutza mailaren arabera, espero daitekeen erabilera kalkulatzen da. Hau da, ezagutza hainbestekoa izanik, euskaldunak euskaldunekin elkartzeko ze aukera dagoen aztertzen da (bikotekako, hirukotekako, eta laukotekako elkarrizketetan); alegia, euskaraz hitz egitea estatistikoki zenbatean den posible . Horretarako, gure hipotesian, euskaldunak euskaldunekin elkartzen direnean BETI euskaraz mintzatuko direla suposatuko dugu ; egoera baikorrena, beraz. Hipotesi horri jarraituta, ezagutzaren eta erabileraren arteko erlazioa aztertuko dugu. Adibide bat:
24. Espero daitekeen erabilera -isotropiakoa- (adibidea) Eman dezagun laukote batean (A, B, D, eta C ) hiru elebidun ditugula: A, B, eta D. Laukote horretan euskararen ezagutza % 75ekoa da, lautik hiru baitira euskaraz hitz egiteko gai. Azter dezagun jarraian euskararen erabilera konbinaketak eginaz: EUSKARAZ: AB, AD, BD; ABD GAZTELANIAZ:AC, BC, DC; ABC, BDC eta ADC Ondorioa garbia da: hamaika taldetatik 6 bikote, 4 hirukote eta laukote 1 lau taldetan arituko dira euskaraz 3 bikotetan eta hirukoteko batean . Hau da, taldeen % 36,4ean arituko dira euskaraz .
31. ONDORIO NAGUSIAK (III) 5) Haurren presentzia: eragile garrantzitsua, haurrak presente izanik erabilera nabarmen igotzen da (27 puntu). Haurrak mintzakide direnean (elkarrizketan zuzenean parte hartzean), bereziki haurrak nagusiagoekin, erabilerak nabarmen gora. 2001ean bai haurrak beraien artean, bai haurrak nagusiekin. Haurraren presentzia soilak badu eragina nagusien erabileran (ez 2001ean). 6) Taldearen osaera: adin-talde berekoen artean erabilera maila baxuagoa izan da, taldea adin-talde ezberdineko kideez osatua izatean baino. Haurren eta gazteen arteko elkarrizketetan jaso da erabilerarik altuena, alde handiz.
32. ONDORIO NAGUSIAK (IV) 7) Espero zitekeen erabilera (% 26) kale neurketak jaso duen erabilera erreala baino baxuagoa (% 28). Inguruko herrietan antzeko joera jaso da; Ordizian, Eskoriatzan, ...(ez Urretxun).