SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 16
Downloaden Sie, um offline zu lesen
EGAPE_TXO!
3
EGAPE IKASTOLA
2013-14
3. ZIKLOA
PRENTSA TAILERRA

1
ALBISTEAK MOTZEAN...
EUSKARAREN EGUNA
Euskararen egunean, Abenduak 3an, Egapen hainbat ekintza egin ziren: goizean, lehen
hezkuntzako ikasle guztiak eta guraso batzuk Porrotxen saioa ikusi zuten, eta arratsaldean, berriz, DBHkoekin jolasak egin ziren. Jolasak egindakoan txokolatada bat egon
zen nahi zuenarentzako. Adin guztietako pertsonek ederki pasa zuten eguna.
BERTSO ESKOLAN ETB
Abenduaren hasieran, etbko kazetari batzuk etorri
ziren bertso eskolara grabatzera.Grabaketa hori aste
bat beranduago bota zuten gaueko 22:00etan
etb1eko BERTSO ALDAGELA programan. Bertan
gure lagunak serio-serio ikusi genituen lanean!

AURKIBIDEA
ALBISTEAK
MOTZEAN

2

KIROL BEREZIAK:
Txakurkros

3

NELSON
MANDELA

4

DRONEAK:
zer dira? Zertarako?

5

ESPAZIOKO
BERRIAK:
Gaia teleskopioa

6

ELKARRIZKETA: Alaitz
Vives
LIBURUTEGIKERIAK
FILMAKMUSIKA

7
8
9-10

ELKARRIZKETA: Iker
Hernandez

11

TXISTEAKASMAKIZUNAK

1314

BERTSOLARI TXAPELKETA

DENBORA2 PASAK

12

1516

NEGUKO LEHIAKETA
Neguko lehiaketetan hainbat lehiaketa
egin ziren, haietako bat Gabonetako postalak izan ziren, eta irabazleak:Aloña De
Torres, Gorka Larraioz , Laura Santamaria... izan ziren.
Presentacion de Maria eta Egape ikastolako ikasleak olentzeroak eta jaiotzak
egin, eta gero herri osoko denda eta tabernetan erakusgai egon ziren.

GABON KANTAK
Gabon kantak bi saiotan
egin ziren, elizan. Lehenengo saioa 15:00etan
egin zuten bigarren ziklokoek, eta bigarren
saioa 15:45etan egin zen
hirugarren ziklokoekin.Ekintza onetan
Egape ikastolako ikasleez gainera, Presentacion de Mariakoak ere
parte hartu zuten.
ANDER ETA ONINTZA
EZAGUTZEN AL DUZU TXAKURKROSA?...
Txakurkros pertsona bat txakur batekin, gerritik lotuta korrika egitea da. Batez
ere neguan egiten da.
Txakurkros orain dela 10 urte Espainara ailegatu zen kirol berezia da.
Txakurra-pertsona elkarrekin aritzeak, kirol honi protagonismo berezia ematen
dio.
Pertsonak bere txakurrarekin lotura bat izatea eta naturarekin egotea laguntzen
dizu txakurkrosek.
Orokorrean 5 eta 10 kilometro artean izaten dituzte txakurkros lasterketak.
Lasterketa gehienak egun bateko probak izaten dira, baina badaude gutxi batzuk etapa ezberdinetan lehiatzen direnak.
Txakurkros praktikatzeko arnesa espeziala eta gerrikoa behar dira.
Euskal Herrian badago Euskanikros izeneko taldea, herriz herri ibiltzen dira lasterketak egiten.
Leire Fernandez izan da urte honetako irabazlea.

Leire Fernandez, txakurrarekin korrika.

Leire Fernandez gaztea (Errenteria, 1998) azkarrenetakoa izan da azken frogetan. Bolt txakurrarekin, 9 minutu eta 13 segundoan egin zuen 1.700 metroko ibilbidea.
Handik bueltan pozarren zegoen korrikalari gaztea: «Sentsazio ezberdinak izan nituen
lasterketan, oso proba ezberdina izan zelako. Bero handiegia egin zuen txakurrentzat, eta
antolatzaileek laburtu egin zuten ibilbidea. “Gu bost-zazpi
kilometro egiten ohituta gaude, eta oso ezberdina izan zen
guretzat», esan du Fernandezek.
Fernandezek 15 urte baino ez dauzka, eta maila ikaragarria
ematen ari da mendi zein txakur lasterketetan. Italiatik itzuli
eta astebetera, Espainiako Kopa irabazi zuen Burgosen.
Fernandez beti izan da txakurzalea, eta egunero ateratzen da
haiekin entrenatzera. «Mendira ateratzen gara; aske eramaten
ditut, eta korrika egiteaz gain, hitz egin ere egiten diet. Oso
garrantzitsua da txakurrak pozik egotea».
Lasterketetan parte hartzea oso garrantzitsua da, txakurrak ez daudelako ohituta jende
askoren artean egoten eta beldurtu egiten direlako, adierazi du. Hain zuzen ere, azaroaren 24an izango dute hurrengo proba, Orion (Gipuzkoa). Lasterketa hori Gipuzkoako
ligarako puntuagarria izango da.
ANIMO LEIRE !
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txakurkros
BERRIA.INFO
MIKEL ETA ADRIAN
3
Nelson Mandela 1918ko uztailaren

18an jaio zen eta 2013ko abenduaren
5ean hil zen, Hegoafrikan.

Fronte Nazionaleko erregimen ultra
eskuindar zuriak sabotaiak eta beste

delitu batzuk egin izana leporatu zion.
27 urte egin zituen kartzelan. Horie-

tako asko Robben Uhartean. 1990

urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarriz-

keta eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika
demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.

Hegoafrikan Madiba bezala ere ezaguna izan zen, Mandelaren kla-

nekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua.

Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean,

1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Ba-

tzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren
18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela.

JUNE GARCIA ETA SAIOA

4
Droneak piloturik gabeko hegazkin
bereziak dira. Jostailuzkoak dirudite baina
beste betebeharetan erabiltzen dituzte,
hala nola gerran, argazkiak atera, ...
Azken egunetan berri harrigarri bat etorri zaigu. Helburu militarra izaten
duten droneak produktuen banaketarako ere balio dutela erakutsi du Jeff
Bezos Amazon enpresa multinazionalaren jabeak.
Zuk enpresa horri edozein eskaria egin eta ordu erdira, produktua
«hegan» iritsiko zaio bezeroari, orain arteko modurik azkarrenean.
Produktuak biltegian jaso eta droneak dagokion helbidera nola garraiatzen duen erakusten duen bideoa jarri dute Amazonen atarian. Ziur dago
Bezos, edo hala ematen du: «Egin egingo da, eta funtzionatuko du, eta,
gainera, oso dibertigarria izango da.
Nola moldatuko dira
droneak zirkulazio handiko lekuetan edo hiri
handietan? Seguru iritsiko al dira produktuak?
Bidean lapurtzeko edo
galtzeko arriskuez ere
ez du adierazpenik
egin, oraingoz, Amazonek. Ikusiko dugu!!
EKAIN ETA AINTZANE
http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-12-03/040/001/droneak_mezulari_lanean.htm
5
2013-ko Abenduaren 19-an Guayana Frantsesa izeneko irla batetik Hego Amerikako iparraldean kokatua dagoena, Gaia izeneko teleskopio bat zeruratu zuten.

James Ephraim Lovelock izan zen Gaia teleskopioaren sortzailea.
Gaia du izena eta Europak duen teleskopiorik aurreratuena da.
Gaia espazio estazio batetik bota zuten.

James Ephraim Lovelock 94 urteko britaniar bat da.

Gaia eguzkiaren inguruan ibiliko da,1,5 milioi kilometro Lurretik urrutiratua.

Esne Bidea ikertu eta 1000 milioien izarren datuak jasoko ditu. Bost urtez ibiliko da espazioan datuak
biltzen eta bi urte barru jasoko dituzte zientzialariek lehendabiziko datuak.

2.030 kiloko satelite berriak espazioan funzionatuko du 0-azpitik 170 gradutara.
Euskal Herriko hiru empresek hartzen dute parte Gaia misioan.

Europear bakoitzari euro bat kostatzen zaio proiektua, guztira 650 miloi euro gutxi gora behera.

http://sociedad.elpais.com/sociedad/2013/12/17/actualidad/1387311908_244267.html
EKAIN ETA AINTZANE

6
ELKARRIZKETA: Alaitz Vives
Alaitz Vives Mendaroan jaio zen, kazetaria, idazlea eta gidoilaria da. Egapera
etorri zen bertso-eskolako jarduna grabatzera, eta Xamoari elkarrizketa egitera.
K2000, etb-rako programak grabatzen
ditu.
1-Nola duzu izena?
-Alaitz, izena dut.
2-Eta zure abizena?
-Vives da, nire abizena.
3-Noiz hasi zinen telebistan?
-Orain dela hamalau bat urte, hasi nintzen telebistan.
4-Non grabatzen duzue?
-Saioak plato-etan, bestela edozein lekutan (ikastola,denda…) edo kalean.
5-Zer zara?
-Kazetaria eta gidoilaria.
6-Zergatik nahi zenuen kazetaria izan?
-Ba, hizkuntza gustatzen zaidalako nahi
nuen izan kazetari.
7-Non bizi zara?
-Elgoibarren bizi naiz.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Alaitzi gure galderak erantzuteagatik eta zorionak
eman ere oso programa polita egin zuelako bertsolaritzaren inguruan.
ANDER EZENARRO ETA OIER DURAN

7
LIBURUTEGIKERIAK...
GALTZAGORRIAK
Kaixo irakur zaleok, urte berri on!
Egin al duzue urte berri honetarako proposamenik. Oso arrunta izaten da hel-

duon artean, urtea bukatzear dagoela, hurrengo urteari begira helburuen zerrenda osatzea; esate baterako: erretzeari uztea, kirol gehiago egitea, soberan
ditudan kilotxoak galtzea…
Pentsatzen dut zuen artean ere horrelako proposamenik egiten duzuela: ikasgai

guztiak gainditzea, gehiago ikastea, gurasoei kasu gehiago egitea, liburu gehiago irakurtzea…
Askotan ez da erraza izaten aldez aurretik planteatutako asmoak betetzea eta
laguntza behar izaten dugu. Gaur, aipatutako zuen zerrendatik helburu bat hartuko dugu hizpide, liburu gehiago irakurtzea, hain zuzen, eta laguntza eske
Galtzagorriengana joko dugu.
Dakizuenez, Euskal mitologian, Prakagorriak edo Galtzagorriak pertsonei eta

gizakiei laguntzen dieten deabru edo iratxo txiki
batzuk
dira.
Baina, pertsonaia mitologikoaz gain, badago beste
mota bateko galtzagorria, liburuak aukeratzerakoan laguntza edo aholkua emango diguna : Galtzagorri elkartea da hori eta bere webgunea www-

.galtzagorri.org. Webgune horretan aurkituko dituzu, besteak beste, irakurketa gidak, liburu iruzkinak, argitalpen berriak eta

abar.

Beraz, aurtengo xedeen artean, zure buruari gehiago irakurtzea jarri badiozu,

eta laguntza behar izanez gero, begiratu bat egin aipatutako webgunean —
www.galtzagorri.org— eta ziur nago zerbait interesgarri aurkituko duzula.
BERENGARIO

8
MUSIKA

OREKA TX
Gaur egun Harkaitz Mtnez de San Vicente eta

Mikel Ugarte dira Oreka Tx taldeko txalaparta-

riak. Baina martxan dituzten ikuskizun ezberdinetan Mixel Ducau, Iñigo Eguia,
Juan Jose Ochandorena eta Amaiur Cajaravillet musikariek osatzen dute taldea.
Oreka Tx, Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak sortu zuten. 1997.ean txalapartari

bikote gisa hasi zirenetik talde eta proiektu desberdinetan ibili dira lanean.
Oreka tx-en musika lasaia eta leuna da, txalapartarekin lan

handia egiten dute hain soinu polita sortzeko.Txalaparta berezia jotzen dute ere, soinu polit eta lasaia lortzeko,xilofonoaren antzera.

Munduan zehar egindako bidaian beste musikari batzuekin edukitako harremanak jasotzen dituzte "Nomadak Tx" pelikula-dokumentalean.

Musika tradizionala abiapuntu, euren lana batik bat berritzailea da.
Dokumentala ikusi gustatuko zaizue!

OLAIA ETA IRATI

9
ZINEA
FROZEN. IZOTZAREN ERREINUA
Erreinua arriskuan dago, Elsak, erreinuaren erreginak, maldizioa duelako.Udara negu bihurtu da eta Ana,
bere ahizpa, dena konpontzeko iparraldeko mendirantz abiatzen da.
Cristove izeneko gizon baten laguntzarekin, bere lagun hoberenarekin
eta Olave, elur panpin adoretsuarekin,
udara berriz ere beroa eta indartsua
izatea lortu behar dute.
tuzte.

Arrisku handiak pasa beharko di-

2013ko azaroaren 29 an estreinatu zen.
Pelikulak ordu 1 eta 42 minutu irauten du.
Estatu Batuetan egina dago,
Hizkuntza askotara itzulia dago,horren ondorioz, miloika pertsonek ikusia dute.
Pelikula honek 4 izar edo gehiako puntuazioa merezi du, ikusteko
gomendagarria da.
Oraindik zinetan dago,ez galdu ikusteko aukera.

IRATI ETA OLAIA

10
ELKARRIZKETA: Iker Hernandez
Iker Hernandez Sanseko
aurrelaria da.
Urnietan
jaioa da eta
19 urte ditu.
Gure eskolan
irakasle izateko praktikak egiten
egon zen. Abenduan elkarrizketatu genuen.

Zein film duzu gustukoen?

Denetik gustuko ditut. Adibidez:Soul Surfer

Zein pertsonai famatu duzu gustokoen?
Messi eta Cristiano Ronaldo

Entrenamenduak gogorrak egiten al zaizkizu?
Udan gehiago.

Zenbat ordu entrenatzen duzu egunean?
Gutxi gorabehera 2 ordu eta Zubietan.

Entrenamenduetan jendearekin ondo era-

Zein izan zen zure gustuko gaia ikastolan?
Matematika izan zen. Baina gero, ira-

maten al zara?

Bai, baina denetik dago.

kasle txar bat izan nuen eta ez zitzaidan

Nola sentitzen zara irabaztean?Eta galtzean?

gehiago gustatu.

Irabaztean poz handia sentitzen dut eta gal-

Noiztik eta zergatik zaude Egapen?

tzean, partidu ona ateratzen bazaizu nahiko

Orain dela hilabete erdi

ondo, baina gaizki egiten baduzu triste.

Nola bururatu zitzaizun irakasle izatea?

Erraza al da 90 minutuak jolasten egotea?

Umeak maite ditudalako eta erakutsi

Bai gehienetan erraz egiten dira..

egin nahi nuelako.

Zer sentitzen duzu hainbeste jende zuri be-

Lehen hezkuntza ikasten ari zinenean ona

gira egotean?

al zinen?

Bihurri samarra.

Asko kostatzen al zaizu Sansen jolas-

tea?

Beste toki edo leku batean bezala.

Zein taldetan ibili zara Sansen baina lehen?

Hasieran, eskola kirolean 9 urterekin

Antiguon eta kadete izatean Errealera
joan nintzen.

Zenbat urterekin hasi zinen Sansen jolasten?

17 urterekin jolastu nuen lehen partidua.

Zein janari duzu gustukoen?

Janari gehiena gustatzen zait.

Zein herrialde duzu gustukoen?
Donostia.

Futbolaz aparte zein da zure zaletasun
handiena.?
11

Lagunekin egotea,zinemara joatea…

Ba, urduriago nago orain. Partiduetan ez zara

konturatzen.

Nola sentitzen zara partiduan gola sartzean?

Poz handia izaten duzu, hori da zure eginkizuna

eta.

Nola sentitzen zara partidu hasieran?
Lasai.

Zeinen kontra egin zaizu zailena jolastea?
Ez dakit. Zailena zure burua mantentzea da.
Zenbat gol sartu dituzu ligan?

Aurten zazpi gol.

Zenbatgarren postuan dago Sanse?

13. postuan.

Ze postutan jolasten duzu?
Aurrelaria naiz.

Partidu bat jokatzera, nora joan zara urru-

tien?

Koreara.

Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik.
Zorte on!

AINARA ETA IRATI
Bertso txapelketan hainbat bertsolarik hartzen dute parte. Gure irakasle Alaia
Martin, finalerdiraino iritsi zen, pena ez iristea finalera baina hala ere Alaia pozik geratu zen bere lanarekin.
Hau izan zen bertso txapelketako finalaren emaitza:
Bertso txapelketan hainbat bertsolariek hartzen
SAILKAPENA Barakaldo-BEC

Amets Arzallus 1737.50
Maialen Lujan1686.50
bio
Igor Elortza

1164.00

Aitor Mendiluze 1155.00
Aitor Sarriegi

1099.00

leraino iritsi zen, pena ez iristea finalera baina
ala ere Alaia pozik geratu zen bere lanarekin.
Hau izan zen bertso txapelketako finalaren
emaitza:

Finala

1106.00

Unai Iturriaga

dute parte.Gure irakasle Alaia Martin, semifina-

Beñat Gaztelu1099.00
mendi
Sustrai Colina

1082.50

Kanporaketak hainbat herritan egon ziren, adibidez: Oiartzunen, Amasa-Villabona, Elizondo,
Legazpi…
Finala, berriz, BEC-en izan zen han Amets Ar-

zallusek irabazi zuen taulan agertzen den bezela, hemendik lau urtetara Amets
egongo da itxaroten. Unai Iturriagak esan zuen ez
zela inoiz gehiago bertso txapelketara aurkeztuko
nahiko zaharra zela eta hogei urtez jarraian egon
dela finalean.
ANDER EZENARRO
12
TXISTE ETA ASMAKIZUNAK
1- Bixentek, New Yorken
zegoela, telebista, erosi
zuen
familiari ekartzeko.
-Han, zuen Euskal Herrian, ez al dago
telebistarik ala?galdetu zion saltzaileak.
-Bai, noski; baino
askoz politagoak
dira hemengo programak.

4- iIkasle batek oso ortografia txarra
zuen, eta Lengoaiako irakasleak esan
zion aspertuta :
- Zalantza duzunean, zuk hiztegian
begiratu beti.
-Baina, jauna,
nik sekula ez
dut zalantzarik
izaten!

2- - Duela gutxi –zioen gaixo egon berri batek
–Ebakuntza egin zidaten eta medikuak
esponja utzi zidan
barruan.
-Jo, hori da hori! esan zion lagunak –
.Eta min handia
eman al dizu?
5– Jaietako barraketan, negar batean
-Ez, minik batere
ari da umetxoa. Goardiak hurbildu eta
ez; baina egarria… kristorena!
galdetzen dio:
-Zer gertazen zauzu txiki?Galdu egin
al zara?
3– Lasterketa batean:
-Ez, jauna, ez. Aita da galdu dena.
-Aita, zergatik doaz korrika bizian gizon horiek?
-Lehenengoari saria ematen diotelako.
-Orduan zergatik egiten dute gainerakoek ere korri?

Saioa eta June
Garcíá

13
ASMAKIZUNAK...
1- Lehen etxea du parra
gero ahoan ederra,
baina gehiegi hartu
eta seguru mozkorra.

2- Eguzkia nora
zapiak hara;
ni ere orduan kanpora
hotza baitut odola.

3– Gozo-gozoa naiz
babarrun artean bero,
asko zatitzen banauzu
negar egingo duzu gero.

4- Gauza ederra da
egon nahi baduzu esna;
lo egiteko, ordea,
hobe asko ez hartzea.

5– Letra luze-luzea
Argal-argala ere bai
Lau aldiz leloa Luis
Hau ezin baduzu asmatu.

6.– Haizea nora
Hostoak hara,
Baita ni ere
Horretarako nago eta.

SAIOA

14
DENBORAPASAK
HIZKI ZOPA HONETAN EUROPAKO 20 HIRIBURU
EZKUTATU DITUGU. AURKITUKO AL ZENITUZKE?

SUDOKU HAUEK ASMATZEKO GAI AL
ZARA?

15
( http://4.bp.blogspot.com/_Ae3pBYWNlU/R7sXc3LPy3I/
AAAAAAAAACM/EZMNXCJXqY4/s400/
laberinto.gif)

LABIRINTOAN GALDU GABE
SARTU ETA ATERA EGITEKO GAI
AL ZARA?

7 DESBERDINTASUNAK AURKI ITZAZU:
http://static.betazeta.com/
www.fayerwayer.com/
up/2009/12/7diferencias2432x570.png-TIK HARTUTA

16

Weitere ähnliche Inhalte

Was ist angesagt?

Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)beitza
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)beitza
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)beitza
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)beitza
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)beitza
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)beitza
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)beitza
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)beitza
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)beitza
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria megakotilak6a
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)beitza
 

Was ist angesagt? (17)

Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)
 
Egape txo!1 (17 18)
Egape txo!1 (17  18)Egape txo!1 (17  18)
Egape txo!1 (17 18)
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 

Ähnlich wie Egape TXO !3 (20)

On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_probaAiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 
ITSASOA
ITSASOAITSASOA
ITSASOA
 
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAKEUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK
EUSKAL HERRIKO IÑAUTERIAK
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
246_korrika(zernola).ppt
246_korrika(zernola).ppt246_korrika(zernola).ppt
246_korrika(zernola).ppt
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Elxalde bhi normaproiektu
Elxalde bhi normaproiektuElxalde bhi normaproiektu
Elxalde bhi normaproiektu
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)
 
Nafarroa behera
Nafarroa beheraNafarroa behera
Nafarroa behera
 

Mehr von Anjaritoi Urnieta (20)

EGAPE Matrikulazioa 2018
EGAPE Matrikulazioa  2018EGAPE Matrikulazioa  2018
EGAPE Matrikulazioa 2018
 
EGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOAEGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOA
 
Egape 50
Egape 50 Egape 50
Egape 50
 
EGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLAEGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLA
 
EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015
 
ZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARAZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARA
 
Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
 
Musika eta internet2013
Musika eta internet2013Musika eta internet2013
Musika eta internet2013
 
On off 5
On off 5On off 5
On off 5
 
On off-4
On off-4On off-4
On off-4
 
On off 3
On off 3On off 3
On off 3
 
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
 
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVALOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
 
DIAGNOSIA
DIAGNOSIADIAGNOSIA
DIAGNOSIA
 
ESKUPROGRAMA
ESKUPROGRAMAESKUPROGRAMA
ESKUPROGRAMA
 
Antton jauregi
Antton jauregiAntton jauregi
Antton jauregi
 
Antzezleak
AntzezleakAntzezleak
Antzezleak
 

Egape TXO !3

  • 2. ALBISTEAK MOTZEAN... EUSKARAREN EGUNA Euskararen egunean, Abenduak 3an, Egapen hainbat ekintza egin ziren: goizean, lehen hezkuntzako ikasle guztiak eta guraso batzuk Porrotxen saioa ikusi zuten, eta arratsaldean, berriz, DBHkoekin jolasak egin ziren. Jolasak egindakoan txokolatada bat egon zen nahi zuenarentzako. Adin guztietako pertsonek ederki pasa zuten eguna. BERTSO ESKOLAN ETB Abenduaren hasieran, etbko kazetari batzuk etorri ziren bertso eskolara grabatzera.Grabaketa hori aste bat beranduago bota zuten gaueko 22:00etan etb1eko BERTSO ALDAGELA programan. Bertan gure lagunak serio-serio ikusi genituen lanean! AURKIBIDEA ALBISTEAK MOTZEAN 2 KIROL BEREZIAK: Txakurkros 3 NELSON MANDELA 4 DRONEAK: zer dira? Zertarako? 5 ESPAZIOKO BERRIAK: Gaia teleskopioa 6 ELKARRIZKETA: Alaitz Vives LIBURUTEGIKERIAK FILMAKMUSIKA 7 8 9-10 ELKARRIZKETA: Iker Hernandez 11 TXISTEAKASMAKIZUNAK 1314 BERTSOLARI TXAPELKETA DENBORA2 PASAK 12 1516 NEGUKO LEHIAKETA Neguko lehiaketetan hainbat lehiaketa egin ziren, haietako bat Gabonetako postalak izan ziren, eta irabazleak:Aloña De Torres, Gorka Larraioz , Laura Santamaria... izan ziren. Presentacion de Maria eta Egape ikastolako ikasleak olentzeroak eta jaiotzak egin, eta gero herri osoko denda eta tabernetan erakusgai egon ziren. GABON KANTAK Gabon kantak bi saiotan egin ziren, elizan. Lehenengo saioa 15:00etan egin zuten bigarren ziklokoek, eta bigarren saioa 15:45etan egin zen hirugarren ziklokoekin.Ekintza onetan Egape ikastolako ikasleez gainera, Presentacion de Mariakoak ere parte hartu zuten. ANDER ETA ONINTZA
  • 3. EZAGUTZEN AL DUZU TXAKURKROSA?... Txakurkros pertsona bat txakur batekin, gerritik lotuta korrika egitea da. Batez ere neguan egiten da. Txakurkros orain dela 10 urte Espainara ailegatu zen kirol berezia da. Txakurra-pertsona elkarrekin aritzeak, kirol honi protagonismo berezia ematen dio. Pertsonak bere txakurrarekin lotura bat izatea eta naturarekin egotea laguntzen dizu txakurkrosek. Orokorrean 5 eta 10 kilometro artean izaten dituzte txakurkros lasterketak. Lasterketa gehienak egun bateko probak izaten dira, baina badaude gutxi batzuk etapa ezberdinetan lehiatzen direnak. Txakurkros praktikatzeko arnesa espeziala eta gerrikoa behar dira. Euskal Herrian badago Euskanikros izeneko taldea, herriz herri ibiltzen dira lasterketak egiten. Leire Fernandez izan da urte honetako irabazlea. Leire Fernandez, txakurrarekin korrika. Leire Fernandez gaztea (Errenteria, 1998) azkarrenetakoa izan da azken frogetan. Bolt txakurrarekin, 9 minutu eta 13 segundoan egin zuen 1.700 metroko ibilbidea. Handik bueltan pozarren zegoen korrikalari gaztea: «Sentsazio ezberdinak izan nituen lasterketan, oso proba ezberdina izan zelako. Bero handiegia egin zuen txakurrentzat, eta antolatzaileek laburtu egin zuten ibilbidea. “Gu bost-zazpi kilometro egiten ohituta gaude, eta oso ezberdina izan zen guretzat», esan du Fernandezek. Fernandezek 15 urte baino ez dauzka, eta maila ikaragarria ematen ari da mendi zein txakur lasterketetan. Italiatik itzuli eta astebetera, Espainiako Kopa irabazi zuen Burgosen. Fernandez beti izan da txakurzalea, eta egunero ateratzen da haiekin entrenatzera. «Mendira ateratzen gara; aske eramaten ditut, eta korrika egiteaz gain, hitz egin ere egiten diet. Oso garrantzitsua da txakurrak pozik egotea». Lasterketetan parte hartzea oso garrantzitsua da, txakurrak ez daudelako ohituta jende askoren artean egoten eta beldurtu egiten direlako, adierazi du. Hain zuzen ere, azaroaren 24an izango dute hurrengo proba, Orion (Gipuzkoa). Lasterketa hori Gipuzkoako ligarako puntuagarria izango da. ANIMO LEIRE ! http://eu.wikipedia.org/wiki/Txakurkros BERRIA.INFO MIKEL ETA ADRIAN 3
  • 4. Nelson Mandela 1918ko uztailaren 18an jaio zen eta 2013ko abenduaren 5ean hil zen, Hegoafrikan. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan. Horie- tako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarriz- keta eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen. Hegoafrikan Madiba bezala ere ezaguna izan zen, Mandelaren kla- nekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua. Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean, 1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Ba- tzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela. JUNE GARCIA ETA SAIOA 4
  • 5. Droneak piloturik gabeko hegazkin bereziak dira. Jostailuzkoak dirudite baina beste betebeharetan erabiltzen dituzte, hala nola gerran, argazkiak atera, ... Azken egunetan berri harrigarri bat etorri zaigu. Helburu militarra izaten duten droneak produktuen banaketarako ere balio dutela erakutsi du Jeff Bezos Amazon enpresa multinazionalaren jabeak. Zuk enpresa horri edozein eskaria egin eta ordu erdira, produktua «hegan» iritsiko zaio bezeroari, orain arteko modurik azkarrenean. Produktuak biltegian jaso eta droneak dagokion helbidera nola garraiatzen duen erakusten duen bideoa jarri dute Amazonen atarian. Ziur dago Bezos, edo hala ematen du: «Egin egingo da, eta funtzionatuko du, eta, gainera, oso dibertigarria izango da. Nola moldatuko dira droneak zirkulazio handiko lekuetan edo hiri handietan? Seguru iritsiko al dira produktuak? Bidean lapurtzeko edo galtzeko arriskuez ere ez du adierazpenik egin, oraingoz, Amazonek. Ikusiko dugu!! EKAIN ETA AINTZANE http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-12-03/040/001/droneak_mezulari_lanean.htm 5
  • 6. 2013-ko Abenduaren 19-an Guayana Frantsesa izeneko irla batetik Hego Amerikako iparraldean kokatua dagoena, Gaia izeneko teleskopio bat zeruratu zuten. James Ephraim Lovelock izan zen Gaia teleskopioaren sortzailea. Gaia du izena eta Europak duen teleskopiorik aurreratuena da. Gaia espazio estazio batetik bota zuten. James Ephraim Lovelock 94 urteko britaniar bat da. Gaia eguzkiaren inguruan ibiliko da,1,5 milioi kilometro Lurretik urrutiratua. Esne Bidea ikertu eta 1000 milioien izarren datuak jasoko ditu. Bost urtez ibiliko da espazioan datuak biltzen eta bi urte barru jasoko dituzte zientzialariek lehendabiziko datuak. 2.030 kiloko satelite berriak espazioan funzionatuko du 0-azpitik 170 gradutara. Euskal Herriko hiru empresek hartzen dute parte Gaia misioan. Europear bakoitzari euro bat kostatzen zaio proiektua, guztira 650 miloi euro gutxi gora behera. http://sociedad.elpais.com/sociedad/2013/12/17/actualidad/1387311908_244267.html EKAIN ETA AINTZANE 6
  • 7. ELKARRIZKETA: Alaitz Vives Alaitz Vives Mendaroan jaio zen, kazetaria, idazlea eta gidoilaria da. Egapera etorri zen bertso-eskolako jarduna grabatzera, eta Xamoari elkarrizketa egitera. K2000, etb-rako programak grabatzen ditu. 1-Nola duzu izena? -Alaitz, izena dut. 2-Eta zure abizena? -Vives da, nire abizena. 3-Noiz hasi zinen telebistan? -Orain dela hamalau bat urte, hasi nintzen telebistan. 4-Non grabatzen duzue? -Saioak plato-etan, bestela edozein lekutan (ikastola,denda…) edo kalean. 5-Zer zara? -Kazetaria eta gidoilaria. 6-Zergatik nahi zenuen kazetaria izan? -Ba, hizkuntza gustatzen zaidalako nahi nuen izan kazetari. 7-Non bizi zara? -Elgoibarren bizi naiz. Eskerrak eman nahi dizkiogu Alaitzi gure galderak erantzuteagatik eta zorionak eman ere oso programa polita egin zuelako bertsolaritzaren inguruan. ANDER EZENARRO ETA OIER DURAN 7
  • 8. LIBURUTEGIKERIAK... GALTZAGORRIAK Kaixo irakur zaleok, urte berri on! Egin al duzue urte berri honetarako proposamenik. Oso arrunta izaten da hel- duon artean, urtea bukatzear dagoela, hurrengo urteari begira helburuen zerrenda osatzea; esate baterako: erretzeari uztea, kirol gehiago egitea, soberan ditudan kilotxoak galtzea… Pentsatzen dut zuen artean ere horrelako proposamenik egiten duzuela: ikasgai guztiak gainditzea, gehiago ikastea, gurasoei kasu gehiago egitea, liburu gehiago irakurtzea… Askotan ez da erraza izaten aldez aurretik planteatutako asmoak betetzea eta laguntza behar izaten dugu. Gaur, aipatutako zuen zerrendatik helburu bat hartuko dugu hizpide, liburu gehiago irakurtzea, hain zuzen, eta laguntza eske Galtzagorriengana joko dugu. Dakizuenez, Euskal mitologian, Prakagorriak edo Galtzagorriak pertsonei eta gizakiei laguntzen dieten deabru edo iratxo txiki batzuk dira. Baina, pertsonaia mitologikoaz gain, badago beste mota bateko galtzagorria, liburuak aukeratzerakoan laguntza edo aholkua emango diguna : Galtzagorri elkartea da hori eta bere webgunea www- .galtzagorri.org. Webgune horretan aurkituko dituzu, besteak beste, irakurketa gidak, liburu iruzkinak, argitalpen berriak eta abar. Beraz, aurtengo xedeen artean, zure buruari gehiago irakurtzea jarri badiozu, eta laguntza behar izanez gero, begiratu bat egin aipatutako webgunean — www.galtzagorri.org— eta ziur nago zerbait interesgarri aurkituko duzula. BERENGARIO 8
  • 9. MUSIKA OREKA TX Gaur egun Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte dira Oreka Tx taldeko txalaparta- riak. Baina martxan dituzten ikuskizun ezberdinetan Mixel Ducau, Iñigo Eguia, Juan Jose Ochandorena eta Amaiur Cajaravillet musikariek osatzen dute taldea. Oreka Tx, Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak sortu zuten. 1997.ean txalapartari bikote gisa hasi zirenetik talde eta proiektu desberdinetan ibili dira lanean. Oreka tx-en musika lasaia eta leuna da, txalapartarekin lan handia egiten dute hain soinu polita sortzeko.Txalaparta berezia jotzen dute ere, soinu polit eta lasaia lortzeko,xilofonoaren antzera. Munduan zehar egindako bidaian beste musikari batzuekin edukitako harremanak jasotzen dituzte "Nomadak Tx" pelikula-dokumentalean. Musika tradizionala abiapuntu, euren lana batik bat berritzailea da. Dokumentala ikusi gustatuko zaizue! OLAIA ETA IRATI 9
  • 10. ZINEA FROZEN. IZOTZAREN ERREINUA Erreinua arriskuan dago, Elsak, erreinuaren erreginak, maldizioa duelako.Udara negu bihurtu da eta Ana, bere ahizpa, dena konpontzeko iparraldeko mendirantz abiatzen da. Cristove izeneko gizon baten laguntzarekin, bere lagun hoberenarekin eta Olave, elur panpin adoretsuarekin, udara berriz ere beroa eta indartsua izatea lortu behar dute. tuzte. Arrisku handiak pasa beharko di- 2013ko azaroaren 29 an estreinatu zen. Pelikulak ordu 1 eta 42 minutu irauten du. Estatu Batuetan egina dago, Hizkuntza askotara itzulia dago,horren ondorioz, miloika pertsonek ikusia dute. Pelikula honek 4 izar edo gehiako puntuazioa merezi du, ikusteko gomendagarria da. Oraindik zinetan dago,ez galdu ikusteko aukera. IRATI ETA OLAIA 10
  • 11. ELKARRIZKETA: Iker Hernandez Iker Hernandez Sanseko aurrelaria da. Urnietan jaioa da eta 19 urte ditu. Gure eskolan irakasle izateko praktikak egiten egon zen. Abenduan elkarrizketatu genuen. Zein film duzu gustukoen? Denetik gustuko ditut. Adibidez:Soul Surfer Zein pertsonai famatu duzu gustokoen? Messi eta Cristiano Ronaldo Entrenamenduak gogorrak egiten al zaizkizu? Udan gehiago. Zenbat ordu entrenatzen duzu egunean? Gutxi gorabehera 2 ordu eta Zubietan. Entrenamenduetan jendearekin ondo era- Zein izan zen zure gustuko gaia ikastolan? Matematika izan zen. Baina gero, ira- maten al zara? Bai, baina denetik dago. kasle txar bat izan nuen eta ez zitzaidan Nola sentitzen zara irabaztean?Eta galtzean? gehiago gustatu. Irabaztean poz handia sentitzen dut eta gal- Noiztik eta zergatik zaude Egapen? tzean, partidu ona ateratzen bazaizu nahiko Orain dela hilabete erdi ondo, baina gaizki egiten baduzu triste. Nola bururatu zitzaizun irakasle izatea? Erraza al da 90 minutuak jolasten egotea? Umeak maite ditudalako eta erakutsi Bai gehienetan erraz egiten dira.. egin nahi nuelako. Zer sentitzen duzu hainbeste jende zuri be- Lehen hezkuntza ikasten ari zinenean ona gira egotean? al zinen? Bihurri samarra. Asko kostatzen al zaizu Sansen jolas- tea? Beste toki edo leku batean bezala. Zein taldetan ibili zara Sansen baina lehen? Hasieran, eskola kirolean 9 urterekin Antiguon eta kadete izatean Errealera joan nintzen. Zenbat urterekin hasi zinen Sansen jolasten? 17 urterekin jolastu nuen lehen partidua. Zein janari duzu gustukoen? Janari gehiena gustatzen zait. Zein herrialde duzu gustukoen? Donostia. Futbolaz aparte zein da zure zaletasun handiena.? 11 Lagunekin egotea,zinemara joatea… Ba, urduriago nago orain. Partiduetan ez zara konturatzen. Nola sentitzen zara partiduan gola sartzean? Poz handia izaten duzu, hori da zure eginkizuna eta. Nola sentitzen zara partidu hasieran? Lasai. Zeinen kontra egin zaizu zailena jolastea? Ez dakit. Zailena zure burua mantentzea da. Zenbat gol sartu dituzu ligan? Aurten zazpi gol. Zenbatgarren postuan dago Sanse? 13. postuan. Ze postutan jolasten duzu? Aurrelaria naiz. Partidu bat jokatzera, nora joan zara urru- tien? Koreara. Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik. Zorte on! AINARA ETA IRATI
  • 12. Bertso txapelketan hainbat bertsolarik hartzen dute parte. Gure irakasle Alaia Martin, finalerdiraino iritsi zen, pena ez iristea finalera baina hala ere Alaia pozik geratu zen bere lanarekin. Hau izan zen bertso txapelketako finalaren emaitza: Bertso txapelketan hainbat bertsolariek hartzen SAILKAPENA Barakaldo-BEC Amets Arzallus 1737.50 Maialen Lujan1686.50 bio Igor Elortza 1164.00 Aitor Mendiluze 1155.00 Aitor Sarriegi 1099.00 leraino iritsi zen, pena ez iristea finalera baina ala ere Alaia pozik geratu zen bere lanarekin. Hau izan zen bertso txapelketako finalaren emaitza: Finala 1106.00 Unai Iturriaga dute parte.Gure irakasle Alaia Martin, semifina- Beñat Gaztelu1099.00 mendi Sustrai Colina 1082.50 Kanporaketak hainbat herritan egon ziren, adibidez: Oiartzunen, Amasa-Villabona, Elizondo, Legazpi… Finala, berriz, BEC-en izan zen han Amets Ar- zallusek irabazi zuen taulan agertzen den bezela, hemendik lau urtetara Amets egongo da itxaroten. Unai Iturriagak esan zuen ez zela inoiz gehiago bertso txapelketara aurkeztuko nahiko zaharra zela eta hogei urtez jarraian egon dela finalean. ANDER EZENARRO 12
  • 13. TXISTE ETA ASMAKIZUNAK 1- Bixentek, New Yorken zegoela, telebista, erosi zuen familiari ekartzeko. -Han, zuen Euskal Herrian, ez al dago telebistarik ala?galdetu zion saltzaileak. -Bai, noski; baino askoz politagoak dira hemengo programak. 4- iIkasle batek oso ortografia txarra zuen, eta Lengoaiako irakasleak esan zion aspertuta : - Zalantza duzunean, zuk hiztegian begiratu beti. -Baina, jauna, nik sekula ez dut zalantzarik izaten! 2- - Duela gutxi –zioen gaixo egon berri batek –Ebakuntza egin zidaten eta medikuak esponja utzi zidan barruan. -Jo, hori da hori! esan zion lagunak – .Eta min handia eman al dizu? 5– Jaietako barraketan, negar batean -Ez, minik batere ari da umetxoa. Goardiak hurbildu eta ez; baina egarria… kristorena! galdetzen dio: -Zer gertazen zauzu txiki?Galdu egin al zara? 3– Lasterketa batean: -Ez, jauna, ez. Aita da galdu dena. -Aita, zergatik doaz korrika bizian gizon horiek? -Lehenengoari saria ematen diotelako. -Orduan zergatik egiten dute gainerakoek ere korri? Saioa eta June Garcíá 13
  • 14. ASMAKIZUNAK... 1- Lehen etxea du parra gero ahoan ederra, baina gehiegi hartu eta seguru mozkorra. 2- Eguzkia nora zapiak hara; ni ere orduan kanpora hotza baitut odola. 3– Gozo-gozoa naiz babarrun artean bero, asko zatitzen banauzu negar egingo duzu gero. 4- Gauza ederra da egon nahi baduzu esna; lo egiteko, ordea, hobe asko ez hartzea. 5– Letra luze-luzea Argal-argala ere bai Lau aldiz leloa Luis Hau ezin baduzu asmatu. 6.– Haizea nora Hostoak hara, Baita ni ere Horretarako nago eta. SAIOA 14
  • 15. DENBORAPASAK HIZKI ZOPA HONETAN EUROPAKO 20 HIRIBURU EZKUTATU DITUGU. AURKITUKO AL ZENITUZKE? SUDOKU HAUEK ASMATZEKO GAI AL ZARA? 15
  • 16. ( http://4.bp.blogspot.com/_Ae3pBYWNlU/R7sXc3LPy3I/ AAAAAAAAACM/EZMNXCJXqY4/s400/ laberinto.gif) LABIRINTOAN GALDU GABE SARTU ETA ATERA EGITEKO GAI AL ZARA? 7 DESBERDINTASUNAK AURKI ITZAZU: http://static.betazeta.com/ www.fayerwayer.com/ up/2009/12/7diferencias2432x570.png-TIK HARTUTA 16