2. Zuzendaritza prozesua
Gobernu funtzioak egitea(instrukzioa),
markatutako helburuak lortzeko dagozkion
irizpideak ezarriz. Horretarako bere eskura
dituen faktore guztiak planifikatu, antolatu,
kudeatu eta kontrolatu beharko ditu.
Ad. Telefonica
Hegoamerikan
3. Zuzendaritzaren lana
Giza baliabideak eta baliabide teknikoak
ahalik eta hoberen konbinatu beharko ditu
helburu batzuk lortzeko.
4. Autoritatea eta erantzukizuna
Autoritatea, aginte eskubidea da,
boterearekin lotuta egoten da eta obeditua
izatekoa.
Autoritateak erantzukizunak esleitzen
ditu eta derrigorrezkoak dira.
Delegazioa: beste bati betebeharra
esleitzeari deritzo. (autoritatea/askatasuna)
Adibidea: banketxeko langilea.
5. Autoritatea eta erantzukizuna
Zuzendaritzak kontrol lan bat egiten du.
Horregatik beharrezkoa da:
– Departamentuak edo sailak sortzea
– Subordinatuen ezagutza maila jakitea
– Zuzendarien gaitasuna
– Pertsonen arteko komunikazioa
8. Planifikazioa
Erreflexio bat suposatzen du:
– Zer helburu lortu nahi ditugu?
– Zenbat baliabide behar ditugu?
– Zer egin behar dugu?
– Nork kontrolatuko du hori?
9. Planak:epe laburra eta epe luzea
Epe laburra: urtebete baino gutxiago
– Askok planifikazio taktikoa deritze
– Epe luzeko planen barruan barneratuta daude
10. Planak:epe laburra eta epe luzea
Epe luzea: 1-5 urte bitartean
Ohikoena plan estrategikoa da. Ekintzak:
– Helburu nagusia zehaztu
– Enpresaren ingurua aztertu
– Enpresako puntu ahul eta sendoak
– 5 urterako helburuak finkatu
– Helburuak lortzeko estrategiak finkatu
21. Lanaren antolakuntza zientifikoa
1. Administrazio zientifikoa: Taylor
2. Funtzio administratiboak: Fayol
3. Giza erlazioen eskola: Mayo
4. Teoria humanista: Maslowen teoria
22. Lanaren antolakuntza zientifikoa
Administrazio zientifikoa: Taylor
– Lana arrazionalizatu (puntu hilak kendu).
– Langileak ez du sormena lantzen
– Errendimenduan oinarritutako soldatak
– Ekoizpen gastuak murriztu
Langileen frustrazioa:monotonia, nekea eta
aspergarria
23. Lanaren antolakuntza zientifikoa
Funtzio administratiboak: Fayol
– Egitura hierarkizatuaren beharra
– Funtzio garrantzitsuena administratiboa da
– Neurriak:
• Lanaren banaketa
• Hierarkia definitua
• Aginte eta erantzukizun arteko oreka
• …
24. Lanaren antolakuntza zientifikoa
Giza erlazioen eskola: Mayo
– Taylorismoaren puntu ahulak konpondu
– Helburua: lana atsegina izatea eta giza
erlazioak landu
– Atsedenaldiak+lana baloratu: errendimendua
– Ondorioak:
• Pizgarriak
• Langilea protagonista
• Gizakia ez da makina bat
25. Lanaren antolakuntza zientifikoa
Teoria humanista: Maslowen teoria
– Giza beharrak progresiboki asetu
5.Autoerrealizazioa
4. Norberestimazioa
3. Behar soziala
2. Segurtasuna
1. Fisiologikoak
26. Antolaketa ereduak
Eredu lineala edo hierarkikoa
Eredu funtzionala
Staff
Batzorde eredua
Matrize eredua
27. Eredu lineala edo hierarkikoa
1. Lineala edo hierarkikoa: langileak euren
kategoriaren arabera antolatuko dira.
29. Staff
Departamentu hau laguntzeko balio du,
baina ez du inongo autoritaterik
antolakuntzaren barnean
Aholkularitza lanak egiten ditu.
Staff=“ideien autoritatea”
Lineal= “aginduen autoritatea”
KONTUZ!Hitz hau ere langileria
definitzeko ere erabiltzen da.
30. Batzorde eredua
Arlo desberdinetako espezialistak batu,
helburu zehatz bat lortzeko.
– Erantzukizuna eta autoritatea elkarbanatua
– Taldea bildu, eztabaidatzeko eta adosteko
– Egitura lineala eta staff-a erabili
– Motelak eta kontserbadoreak izan ohi dira
31. Matrize eredua
Antolaketako alde ezberdinetako
espezialistak batu egiten dira proiektuetarako.
Batez ere, produktu berrien ikerketa/garapena
Aginte bikoitza
– Proiektuko zuzendaritza (horizontala)
– Departamentuko zuzendaritza (bertikala)
Onena: malgutasuna eta arazoei aurre egiteko
gaitasuna
Zailena: leku desberdinetatik datorren jendea
talde lan bakarrean uztartzea
32. Antolakuntza informala
Denboraren joanean, harreman informalak
garatzen dira. Taldeko arauak, rolak,
harreman sozialak eta komunikazio kanal
informalak sortuz.
Zuzendariek guzti honen berri izan behar
dute, erakundearen alde funtziona dezan.
33. Kudeaketa
Enpresa osatzen duten pertsonek
markatutako helburuak lortzeko
beharrezkoak diren lanak egiten saiatzea
36. Zuzendariaren funtzioak
Langileei instrukzioak eman lan metodo
eta prozedura barneratzeko.
Ad: departamentuen arteko komunikazioa
nolakoa izango den
40. Mc Gregor X eta Y teoria
Zuzendariaren estiloa aztertu eta ikusi zuen
estilo hori langileez zuen ikuspegiaren
menpe zegoela. Ikerketa horretatik abiatuta
bi jarrera identifikatu zituen eta hauei X
teoria eta Y teoria izena eman zien.
41. X teoria
X teoriaren arabera, badira pertsonak:
– 1. Lanari nazka diotenak, jasan beharreko gaixotasuna
balitz bezala kontsideratzen dute eta, ondorioz, ahalik
eta gutxiena lan egiten dute.
– 2. Anbiziorik ez dute eta, ondorioz, ez dute
erantzukizunik nahi.
– 3. Norbaitek berari agintzea nahi dute eta ez bere kasa
lan egitea.
– 4. Aldaketarik ez dute nahi eta eredu ezagunak dituzte
gustuko.
42. Y teoria
– Y teoriaren arabera, badira pertsonak:
• 1. Lan egin nahi dute, lanak estimulatzen
ditu eta gustura daude.
• 2. Uste dute lanarekin ematen duten energia
kirola egiten edo jokoan ematen den energia
bezain naturala dela.
• 3. Anbizioa, imajinazioa eta sorkuntza dute.
Bera bakarrik soluzio bila hasten da,
aginduaren zain egon gabe.
• 4. Erantzukizunak nahi dituzte eta bere
lanaren erantzule sentitzen dira.
43. Mc Gregor X eta Y teoria
Beraz, X teoriaren edo Y teoriaren aldekoa
bazara, pertsonak zuzentzeko modu guztiz
desberdina behar duzu.
– Lehenengo langile motak zuzendaritza autoritarioa
behar du
– Bigarrenak, berriz, forma askoz ere malguagoak eta
demokratikoagoak.
Hala ere, kasu hauek muturreko jarrerak dira eta
egoera bakoitzean estilo egokiena aplikatzen da.
(Eta tarteko estilo bat tarteko jarrera duten
langileentzat!).
45. Mc Gregor X eta Y teoria
A eta C puntuak langileen eta zuzendariaren muturreko
jarrerak dira eta B puntua, aldiz, tarteko jarrera. Jarrera
honek zuzendariaren azpian dauden langileak motibatu
beharko lituzke. Horregatik garrantzitsua da:
Erantzukizuna besteengan eskuordetu ahal izatea.
Langileek jakitea zuzendariak zer espero duen bere
lanarengatik eta, ondo egiten duenean, aitortu diezaiotela
Enpresako langileak berziklatu ahal izateko aukerak
ematea.
Soldatak lanarekin eta egindako esfortzuarekin bat
etorri daitezela.
46. Z teoria:OUCHI
Lana betirako izango dela ziurtatzen du, langilea
erretiratu arte.
Langileen ebaluazio eta promozioen artean denbora tarte
handia dago.
Erabakiak hartzerakoan kontsensua erabili ohi dute.
Denen partaidetza bilatu ohi da.
Erantzukizun kolektiboa. Denak dira arrakasta ala
frakasoaren erantzule.
Kontrol informala dago. Normalean langile gazteek ez
dute desadostasunik erakutsiko edo nagusien aurka joko.
Baina, aldi berean, langile hauek ekitaldi sozialak
konpartituko dituzte nagusiekin eta han, gozo-gozo,
desadostasun hori erakutsi dezakete.
Langileak erabat zainduta daude: ekitaldi sozialak,
oporrak taldeka, etxebizitza, garraioa…
48. Kontrol funtzioa
Etorkizuna planifikatu, baliabideak
antolatu eta kudeatu eta erabakiak
betearazi ondoren, zuzendaritzak kontrol
funtzioa erabili behar du.
Aurreikustako helburuak bete dira?
Emaitza errealak eta planifikatutakoa
konparatu behar da.
49. Kontrol funtzionamendua
Kontrola planifikazioan hasten da:
langileei lortu nahi diren helburuak,
prozedurak, arauak eta aurrekontuak
komunikatzean.
Ondoren informazioa jasotzen da.
Emaitzak ebaluatu egin behar dira.
Positiboak badira, ondo goaz. Negatiboak
badira, berriz, arrazoia aztertu beharko
dugu. Neurri zuzentzaileak ezarriko dira.
50. Kontrol teknikak
Auditoria
– Barne auditoria: enpresa barruko kontrol
mekanismoa
– Kanpo auditoria: kanpoko profesional
independenteak egiten dute
– Auditoria operatiboa: enpresaren egitura
globala aztertu.
51. Kontrol teknikak
Aurrekontuaren kontrola: Planifikazioan
operazioaren kostuei eta salmenta diru
sarrerei buruzko zenbaki erlazioa betetzen
dela kontrolatzea
Estatistika: datu historikoak tratatzea,
ondorioak ateratzeko eta aurreikuspenak
egiteko.
52. Kontrolaren eragozpenak
Kostu bat dauka: departamentu
ezberdinak, buruzagiak….
Errepresiboa gerta daiteke. Zenbait
buruzagik gehiegi presionatzen ditu bere
pean dauden langileak eta frustrazioa sor
dezake, antsietatea, tentsioa…
Helburua ahaztu dezake.
Zenbaitetan, informazioa faltsutu daiteke