2. Bataio hitza urez egindako garbitzapen
ekintza erlijiosoa da,
normalean kristauterian kidea edo kide
betea legez onartua izatearekin lotua.
Artikulu honetan, batez ere, erritu
honi buruzko kristauen ekanduak eta
sinismenak hartuko dira kontuan,
bereziki bera nori eta nola eman behar
den buruzkoak.
3. Sakramentu honetan Jesusek bere burua -
Gorputz-odolak- eskeintzen du gure alde,
guk ere geure buruak Berari eskeini
diezaizkiogun eta Berarekin bat izan
gaitezen Komunio Santuan eta Bere
Gorputz bakarra den Elizan.
Jaunartze edo Komunio Santu bakoitzak
Kristorekin barne-barnetik elkartzen gaitu,
Bere Gorputzaren partaide biziak bihurtzen
gaitu, Bataioan eta Sendotzan jasotako
graziak berritzen dizkigu eta pekatuaren
kontrako borrokan indartzen gaitu.
4. Bataioaren ondoren, libreki Jainkoaren
seme-alaba bezala bizitzeko aukera egiten
duenak Espiritu Santuaren dohaina
eskatzen du hitzez eta ekintzez Jainkoaren
maitasun eta boterearen lekuko izateko.
Sendotza egiten duena Eliza Katolikoaren
partaide osoa eta erantzulea bihurtzen da.
5. Jainkoa iraindu dugula sentitzen
dugun bakoitzean Berarekin
etengabe adiskidetzen gaituen
sakramentua da.
6. Olio sagaratu batez gaixoaren kopeta eta
eskuak olioztatzen dira, dagozkion otoitzez
lagunduta, gaixoari aringarria, pakea eta
indarra emateko eta Kristorekin barne-
barnetik bat egiteko.
7. Sakramentu honen bidez apezak Espiritu
Santuaren dohain bezala bere anai-
arreben aldeko indar eta misio berezi bat
jasotzen du.
8. Gizon eta emakume batzuek libreki
maitasuna elkarrekin bizi, emankorrak izan
eta, honela, Jainkoaren zeinua bihurtzen
direnean soilik ematen da. Jainkoa eta
Elizaren aurrean egindako ezkon-hitzaren
bidez gauzatzen da. Ezkon-hitz hau
Jainkoak onartu eta zigilatzen du.