1. Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen
Nazaret herrira, Mariarengana.
Aingeruak esan zion Mariari:
- Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna
zurekin.
Hitz horiek entzutean, Maria ikaratu
egin zen. Aingeruakesan zion:
- Ez beldurtu, Maria. Jainkoak
haurdun geratuko zarela esatera
bidali nau. Seme bat izango duzu eta
Jesus ipiniko diozu izena. Jainkoaren
Semeaizango da.
Mariak esan zionaingeruari:
- Hona hemen Jaunaren mirabea.
Gerta bekit zuk esan bezala.
JAUNAREN IRAGARPENA
2. Maria Isabel lehengusinari bisita egitera joan
zitzaion, herri txiki batean bizi baitzen. Etxera
iritsi zenean, agur esan zion, eta besarkatu
egin zuen. Isabelek hala esan zion orduan
Mariari:
- Jainkoak herriari laguntzea erabaki du, zure
sabeleko haurraren bidez. Bedeinkatua zu
emakume guztien artean. Zorionekoa ni,
Jesusen ama ni ikustera datorrelako! Agur
egin orduko, semea punpaka hasi zait
sabelean, pozaren pozez.
Eta Mariakerantzun zion:
- Jabetzen al zara, Isabel, Jainkoak gu biongan
egin duen mirariaz? Baina nor naiz ni,
Jainkoak horren zeregin garrantzitsua
betetzeko aukeratua izateko? Hark, beti gure
herriari lagundu dion Jainko horrek, nigan
jarri ditu begiak Jesusen ama izateko. Egiaz,
izugarrimaite gaitu Jainkoak.
MARIAK ISABELI IKUSTALDIA EGIN
3. Jose eta Maria Belenera abiatu ziren Erromako
enperadoreak bere menpeko herri guztietako pertsona
guztienizenak jakinnahizituelako.
Bide luzea zen eta Jose kezkatuta zegoen
Mariarengatik.Umea lasterjaiotzekoazen.
Belenera iritsi zirenean, hiria jendez gainezka zegoen.
Ez zegoen logela bakar bat ere hutsik, baina tokiren bat
topatu behar zuten gaua igarotzeko. Toki bakar bat
zegoen libre: abereek lo egiten zuten tokia. Ozta-ozta
iritsi ziren eta berehalaxe jaio zen Mariaren haurra. Ez
zeukaten haurra jartzeko sehaskarik ere, abereei jaten
ematekoaska besterikez.Eta hangeratu zen.
Kanpoan mendi muinoetan ardiak artegietan zeuden.
Ilun zegoen dena, dena lasai. Orduan bat-batean zerua
argitu zen eta aingeru bat agertu zen. Eta horrela esan
zienartzainei:
Berri onak ditut!. Gaur, Belenen, zuen Erregea jaio da.
Zoazte ikustera!Aska bateanaurkituko duzue.
Artzainak lasterka joan ziren Belen aldera. Hantxeaurkitu zuten haur jaioberria, aingeruak esan zien bezalaxe. Artzainek gertatutako
guztia azaldu zieten Mariari eta Joseri. Maria adizegoen. Gau ahaztezina zen. Beti izango zuen gogoan.
Artzainak itzuli ziren haien ardiakgobernatu behar zuten eta. Artzainak kantari, Jainkoari otoizka zihoazen, haien ahots lodiekin:
lehen Gabon-kanta izan zen!
4. Jesús eta beraren ama, Maria, Kanan
egitekoak ziren eztei batzuetara gonbidatu
zituzten. Artean bazkaltzen ari zirela. Ardoa
amaitu egin zela jakin zuen Mariak. Orduan,
Jesusengana hurbildu zen eta honela
esanzion:
-Ez dute ardorik.Amaitu egin zaie.
Jesusek erantzun zion:
- Utzi ni bakean, emakume. Oraindik ez da
etorri nireordua.
Baina Mariak berriz esan zion eta
konbentzitu egin zuen Jesús. Ondoren,
Jesusek amak honelaesan zien zerbitzariei:
-Egin Berak esango dizuen guztia.
Baziren han sei ontzi, eta zerbitzariek urez
bete zituzten. Ondoren, Jesusek ur guztia
ardo bihurtu zuen, eta denek jan-edan
ederra egin zuten.
KANAKO EZTEIAK