SlideShare ist ein Scribd-Unternehmen logo
1 von 46
GABRIEL ARESTI
HAURTZAROA ,[object Object],[object Object]
[object Object],FAMILIA Arestiren aita Bilboko udaletxean zinegotzi izan zen: Gabino Aresti Zugazaga. Aitaren familia  Zornotzakoa zen , euskalduna , (aiton-amonak, izeko-osabak,  guztiak). Berak umetan euskara bazekien arren gero galdu egin zuen, Gabriel Arestik aitaz hitz egitean “euskaldun galdua” zela dio eta aitaren izaerari buruz horrela dio:  “Aita autoritarioa genuen, dezimononikoa,  politikan ere, horietakoa zen”…  Ama: Asun Segurola y Maiz , Karrantzakoa,  familia  erabat erdalduna. Migraziodunak ziren eta.  “ Berri-on ekarleari albiriste” poeman horrela dio  G. A-k.: “ Bizkaiko andrea. (…) lanaren alaba/ eta langileon ama.
GARAIA ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
GIZONAREN AHOA   Ez zazue tapa gizonaren ahoa. Defendi dadin.  Hainbeste bidegabe egin zaio azken ehun mila urte honetan...  Orain, besoak indar-gabeturik ditu,  burua erdi-bitan;  ez diozue kopetan adarrik ernacen uci;  ebaki dizkiozue eskuak, ez dezan ezpatarik astin.  Hor daca.  Ezin defendi diteke indarrez.  Bakar-bakar-bakarrikan geracen zaio hica.  Baina ez zazue,  baina ez zazue,  baina ez zazue, ez zazue tapa gizonaren ahoa.  Hicaz balia dadin,  hicaz zerbica dadin.  Honela konpreni dezazuen zertarako jaiocen den mundura.  Ez, ez zazue tapa gizonaren ahoa.(3)
ESKOLA GARAIA ,[object Object],[object Object],[object Object]
Andres Sopeñak “El florido Pensil” liburuan frankismo garaiko eskoletako memoriak ondo bilduta ditu.
[object Object],[object Object]
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
Gabrielek “La poesia“ izeneko olerki batean aipatzen ditu garai hartako kontuak. La poesia Lejanos años,cuando mozo. Viejo Bilbao de la posgerra. Camisa azul, Santiago, y cierra España. Y hambre. Y un sollozo. Misa latina en San Vicente. Ora pro nobis cada noche. El cielo azul es un derroche. Y el pueblo, ingenuo e inocente. Primero yo me refugiaba en mi tristeza estremecida; tras la pestaña humedecida surgía ya mi estirpe brava. Pero entretanto, yo sufría de tanta histeria concertada, y como alondra en la alborada, me refugié en la poesía.
Albiako Sabin etxea: lehen eta gaur
BILBOKO KALEAK “ Bilbaoko kaleak gora eta behera errekatik mendira, batzuk artezak,  gehienak zeiharrak lurra estali da etxez eta gizonez, gizonak leku batetik bestera eramateko makinez, bizioz eta bekatuz, karitatez eta krimenez,..  Garbia zen hiria, baina natura erasotu edo indarrez hartu du gizonak, bere lukurreria, zekenkeria eta handinahia asetzeko. Industrializazioak bortxatu egin du bizi garen lurra, teknologia eta makinen alde jokatuz.  Kapitalismo  latzaren aurrean gaude eta diruak dakarren ondorioa aurrean dugu, bizioak, krimenak, esplotazioa,…, hau da, herriaren eta hiriaren  gizatasuna galdu du Bilbok.
HARAKOA ETA HONAKOA / ABERATSAK ETA LANGILERIA. HARAKOA: “ Zuek niri gogora  ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egin nahi izan nuen  eta inoiz egin ez dudana Autonomia Adiskidetasuna Bakea, Libertadea Foruak, maite ditudan gauzak…. Alde honetan agertzen da  Arestiren itxaropena eta bere ametsa .  Kaleen izen unibertsalak  berreskuratzen ditu berarentzat.  Berak  Autonomia, adiskidetasuna, foruak … erabiltzen ditu kontzeptu modura,  galdu duguna adierazteko . Nahi baduzue jarri Elkartasuna, askatasuna, batasuna, … Berba hauekin  berarentzat  oinarrizkoa  dena adierazten delako:  herri, gizarte eta gizaki bakoitzak dituen eskubideak . Beraz, edozeinek merezi dugu denon errespetua. Izen unibertsalak kontzeptu orokorrak biltzen ditu eta hor denok sartzen gara inor baztertu gabe. Hori bai, izen unibertsalek zentzua dute, gizarte euskalduna kontuan hartzen badute. Bere ametsa, Bilboko iragana errespetatzea eta etorkizuna askatasunez erabakitzea izango litzateke oraingoan.  Baina ez Bilbok bakarrik, herri osoak, Euskal Herriak duen eskubidea bere etorkizuna askatasunez bizitzeko. Autonomia kalea Askatasuna kalea
HONAKOA: “ Urkijo ministroa Gardoki Kardenala, Mazarredo Almirantea Egia jenerala Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan gizonak kaleak, kale motzak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik…” Baina harakoak, honakoa dauka eta oraingoan beste kale batzuen izenak dauzkagu poeman, aurrekoak hustu egiten dituztenak.  Izen INDIBIDUALAK ,  banakakoak,  propioak dira hauek.. Kale hauek  gorrotatzen ditu poderearen seinale direlako , eleizan, gizartean, politikan, ekonomian…pertsonaia hauek bere pentsakeran herriaren kalterako izan dira.  Bitxia da benetan, aukeratzen dituen pertsonaiak nortzuk diren, nire ustez sinbolotzat hartuak:  dirua   Arrikibar ,  erlijioa   Gardoki   kardenala, politika   Urkijo ministroa,  ejertzitoa    Mazarredo eta Egia. Izen hauek  Bilboko goi burguesia, espainar zalea, adierazteko erabiltzen ditu.  Izen indibiduala kale batean gorrotagarria  da berarentzat, gizon batzuren agintea edo hegemonia markatzeko direlako.  ( Bilboko alkateak egin duena.../ izen maskulinoak) .  Giza taldea da garrantzitsua eta ez norbera bakarrik. Baina, ez hori bakarrik,  izen indibiduala jartzea  kale bati  arriskutsua  izan daiteke,  izena desbirtuatzen delako . Edonork ezin du erabili izen hori, ze zikindu egin daiteke, edo aprobetxatu, edo bere ideologiaren aurka joan, edo bere izaera bigundu edo gogortu (Xavier Mendiguren)… Urkijo ministroa (1779) Gardoki enbaxadorea XVIII Mazarredo almirantea (1745-1812) Egia jenerala N. Arrikibar /1714-1779)
“ Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati nire izenik eman dezaiotela. (eztut nahi bizargile hordi(mozkorti) batek esan dezala: Ni Arestin bizi naiz, anaiaren koinata nagusiarekin. Badakizu. Manigua) batzutan esan zaharrak erratzen dira. Pentsatzen dut nire izena nire izana dela,  eta ez naizela ezer ezpada  nire izena. Baina, bere nahia ez da errespetatu, hainbat kalek Bilbon, Barakaldon, Santurtzin, Trapagaranen, Andoainen, Donostian…hainbat ikastetxek Bilbon, Otxarkoagan, (euskaltegi), Mexikon bertan ere, Guadalupen…bere izena daramate. Beraz,  Arestik burua altxatuko balu…..  G.Aresti institutua G. Aresti kalea
“ Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizatzeko euskararen salbazioa baina hemen geratzen naiz, kale arte honetan milagro baten zai, egunero bizarra kentzeari uzteko nahikoa kurajerik ez baitdut.” Beste kezka nagusi bat Arestirentzat:  Nahikotuta dago Bilborekin . Bilbo  ez da Euskal Herrian modernitate, zikinkeriaren eta burgesen handinahien hiria baizik . Nahikotuta dagoenean badakizue “Centro Galegora” edo Gorbeiara doa. Oraingoan  Gorbeiara ,  han dagoelako euskal sustraia eta giro euskalduna . Handik hasiko du berak bere iraultza  (hori bai berak bakarrik antza, ez dago hemen egozentrismo kutsua?). Gorbeia garbia da eta euskalduna, hori bai, primitiboa edo basatia, baina Euskal Herria.
ARESTI ETA FAMILIA ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],1968
Meli: “¿Qué me atrajo de él? Pues era un hombre de gustar, alto, fuerte y con unos ojos preciosos y muy amable. Todo eso y veinticuatro años.... (....) Tenía un carácter muy fuerte, pero si tenía que pedir perdón, lo hacía sin ningún problema. Y por encima de todo era un hombre de firmes convicciones y de un profundo sentido ético. Tal vez por eso resultaba, a veces, enérgico y apasionado. Y polémico.Por otro lado tenía un gran sentido del humor. (.....) Nuestra casa era un continuo ir y venir de gente. Y muchas tertulias, conversaciones..... Las tertulias no eran expresamente literarias, pero siempre se acababa hablando de literatura y política. Siempre había mucha gente en casa.” Astelenetan  beharreko neska lagunek igandeko gora-beherez hitz egiten omen zuten, ia zinemara joanak al ziren nobioekin..... Melik bere igande arrastietaz, La Granja tabernan ematen zituenetaz, hitzegiten zuen,Don Martin apaiza eta bere Gabrielek poesia eta politikaz zituzten diskuzioetaz.   Gure neskatilak paineluak erregalatu zizkion, Valle Inclán eta León Feliperen libururen bat eta Jesusen bihotzaren medaila bat ere. Gure maitaleak 1960ko urriaren 10ean ezkondu ziren, Bilboko La Inmaculada elizan. Ezteietan lagun bi izan ziren: Irigoien eta Andoni Kaiero.Ezkon bidaian ere lagunak izan zituzten hurbil: lehenengo Gabriel Celayaren etxean egon eta gerotxoago Telesforo Monzonen etxera abiatu ziren eta hara non agertzen dan Telesforo zaldun arropaz jantzirik, ahaztu ezinezkoa Melirentzat! Bidaitxo honen ostean gure ezkon berriak Arestitarren etxera joan ziren bizitzera, Barroeta Aldamar kalera, gure Gabriel jaio zeneko etxera........... Gure istorioaren abiapuntura.
Makina bat ordu lapurtu zizkien Arestik bai familiakoei eta bai Meliri ere bere lanak sortzeko........ Meli:  “ Nire Aitaren Etxea  larunbat arratsalde baten idatzi zuen, eta normalean, ordu biak arte egoten zan afalostean, idazmakinari eraginez”   Izan zuen aurretik bai Arestik bihotza apurtu zion beste nobia bat, Felipe Arresebeitiaren familiakoa, familia abertzalea, neska errubia ta begi urdinduna, Karmel aldizkarian idatzitako poemaren bat berari zuzendua ere izan liteke...................... Baina bere neska Meli izan zan, dudarik gabe, Basurtuko Melitxu,  Espainiako andrea, nire aitaren  exearen habea......
Aresti eta artea Museoaren aurrera gatoz, toki eta paraje hauetara  sarritan etortzen baitzen Aresti gurea paseatzera.   Aresti hobeto ulertzeko Museoaren jatorriari begiratu behar diogu,  ekimenari zein egoitzaren kokapenari. XIX. mendeko bukaerako Bilbok izan zuen ekonomia gorakada handiaren ondorioz, arte alorreko ekimen askok argia ikusi zuen  orduko handikien bultzada eta laguntzari esker, kolekziorako grina handituz doala. XX. mendearen hasieran, museo baten behar izana aurreikusten zen, arte ekimen(ekoizpena) handiari irteera emateko:  lehenengo arte modernoaren erakusketak (1900-1910), artista euskaldunen lehenengo elkarte arautua (Asociación de Artistas Vascos)(1911). 1908tik aurrera adostasun batera heldu baziren ere, ez zioten irtenbiderik eman 1914.enera arte. 1908an bilduko zen Bilboko museoaren Patronatuaren Lehen batzarra, hau da, museoaren gidaritza hartuko zuten gizon elkartearen batzarra, eta sei urte beranduago (1914an) Atxuriko ospitale zaharrean,  Bastida arkitektoak lan eta ofizioen eskola  bihurturikoan, museoaren hasierako gelak jarri zituzten. Urte horietan museoari egin zitzaizkion opariak hainbeste handitu ziren;  dirudienez, handikien izen ona eta lustrea hartzeko bide baitziren. Gizon prestu horien artean  Laureano Jado  dugu
Atxuriko egoitza laster geratu zitzaizkien txiki, eta 1917an arkitektoen batzorde bat eraturik aurreproiektuen lehiaketa deitu zuten ,  inori eman gabe geratu zena. Lorenzo Hurtado de Saratxok 1922, Diputazioaren bitartez, Arte Modernoaren Museoa sortzea lortu zuen. Hasieran musika kontserbatorioa eta inprenta zeuden toki berean jarri zen  Gerraondoko Jose Felix Lekerika Bilboko alkateak (1938-1939) kultura ekimen bizien alde jokatu zuen , eta, ondorioz,  Arte Ederretako Museoa eta  Museo Modernoa  egoitza berean bil zitezen  lortu zuen, hori bai ,Losadak, Saratxok eta beste gizon handikiren laguntzaz. Gonzalo Cardenas eta  Fernando Urrutia  arkitektoen eskuetan utzi bazuten hasieran proeiktua, bukatu  Egenio Mº Aginagak  egin zuen eta, hortaz, Bilboko Arte Ederretako eta arte Modernoaren Museoak  1945ean zabaldu zituen bere ateak  lehenengoz, Bilboko alkate Joakin Zuzagoitia Azcorraren agintaritzapean. Gerora ere, izango ditu museo horrek espazio arazoak ,eta horien konpontze aldera, 1970an  ezagutuko du hegal berriaren luzamendua.. Azkenik, Guggemheim-ak sortutako zurrunbiloren gerizpean,  beste handitze-lan bat egin diote 2001ean   Baina, Gabriel Arestiri ez zitzaion aberats handiki horien Bilbo gustatzen,
Ekonomia ondo doanean, dena ondo doa, eta arte munduan ere islatzen da ongialdi ekonomikoa. Honetan ere Bilbo ez da salbuespena. a)Boom ekonomiko nagusiak: XIX-XX eta Gerra Zibilaren ostekoa b)Boom-aren  isla arte munduan. Zer-nolako gizartea dago gerra ostean Bilbon?: A) Bertako burges handinahiek  euren burua goraipatzeko artea erabili eta bultzatu egiten zuten, dohaintzan emandako artelanen bidez. (Jado eta konpania) B) Langileria , neurri handian, kanpotik etorria, hutsaren hurrengoa zen. Hau guztia dela eta Bilbo bi edo: 1.- Bilbo Ikusgarria , (Abando, Zabalgunea eta Getxo) 2.- Bilbo Ikusgaitza , ikusgaitza burges handikien BEGIETARAKO BEHINTZAT (Bilboren ingurumarietan sortu eta epidemia baten moduan zabaltzen dena: hau da,  txabolismoa  Uretamendin, La Peñan, Otxarkoagan, Itsasadarraren ezkerraldean; baita Abandon bertan ere. Txabola gauez eraikiz gero legaltzat hartzen zituzten eta ezin eraitsi.  Diote 30 mila txabola izatera  heldu zela Bilbo 50-60 hamarkadetan. Franco bisitan Bilboratu zen industria ikustera eta asaldatu egin zen ikusita zein punturaino zabaldua zen txabolismoa. Bilboko   txabolak  50-60.  hamarkadan.wmv
Bilbon,   arte munduan edo giroan bi joera ziren nagusi:   ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
SOUVENIR D’ESPAGNE POUR MESDEMOISELLES SOLANJE ET HELENA GEREZIAGA Hau da Bilbo, esan zuen gizonak. Kapela zuria zeraman gizonak, eta Hau da Bilbo, esan zuen. Hau da Pinturaren museoa, esan zenuten. Peut-être, esan nuen,,ez dakit. Ez nekien. Ta zer? Ez naiz lotsatzen. Zergatik burjesa egonen da Museo honetan izenez, laudorioz, (Halako konteak eman zuen pintura hau), pilotuaren eta marineruaren izenak hilobi baten gainean ez daudenean? Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik. Deustuko Eskola. Jesuitena. Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek. Ijitoak, esan nuen lotsaturik. Urrutian entzuten zen trumoia. Grekoa. Goia Gabriel Aresti, (Harri eta Herri)1963 Aresti ez dago ados museoak erakusten duen Bilbo burgesarekin, eta lotsa ere bada andereñoak inguruko txasbolismoari erreparatzen diotenean. Poema honen bidez,  salaketa bikoitza egiten du Arestik : batetik,  burgesiak herriari kentzen dion protagonismoa ; eta bestetik,  herriak sufritzen duen miseriari bizkarra emanda bizi da burgesia handiuste hori  nahiz haren lepotik aberasten ari den.
HARITZA ETA HARRIA « 1985ean, Gabriel Aresti hil eta hamar urtera , hain goiz desagertutako poeta bilbotarraren obra gogoratzeko asmotan» jardunaldi artistiko eta literarioak antolatu zituzten  Mintza Barullo elkartekoek .  Antolatzaileek ez zuten nahi omenaldia ekitaldi sentimental hutsala izatea, guztiz kontrakoa, horren bidez  Arestiren “radikalismoa ” nabarmendu nahi zuten , euskararik gabeko Bilbo  eremu lehor harekiko radikalismo maitagarria. Eta horrez gain,  euskararen alde zein gizakien askatasunaren alde egin zituen ahaleginak gogoratu. Omenaldiari bukaera emateko,  Bilboko Arte Ederretako museoaren aurrean haritz bat landatu zuten   Arestiren ohoretan . Gorbeian berez sortutako haritz bat, euskara galdua zuen Bilbora ekarria, eta apurka apurka indarrez gora egindakoa  Eta ondoan harria . Poeta batek landutako harria, poema bat soinean.  Zuhaitza eta harria. Oroitarrian zizelkatuta Gabrielek igandeetan Arte Ederretako museo inguruan egin ohi zuen paseoren baten  idatzitako olerkia poetaren autodefinizio hau:: “ Irrintzi gorri batekin  estaldu nituen  egunaren eta gauaren  ate meharrak. Sega zorrotz batekin ebaki nituen pagadiaren  azken lukurreriak.  Teneza gogor batekin  atera nituen debekazaleen  aginak. Gero hil  nintzen”
Abandoibarraren zabaltzeri lotutako lanak direla tartean, handik egun gutxitara, haritzaren eta harriaren tokian hutsune handi bi besterik ez zeuden, eta sustrai-zatiak airean, lur nahasiaren gainean ahaztuta”. Bilboko udaleko Mendi eta Lorategi Zaintzako zuzendariordeak eman ei du haiek kentzeko agindua. “Haritza Amezola parkean birlandatuta aurkitu zuten, toki apartatu batean, aintzira baten bazterrean, sokaz loturik eta makila sendoz inguraturik (lurrean eusteko nonbait). .  Behin obrak amaituta, Gabrielen lagunek haritza birlandatu nahi izan zuten atzo, eta ekitaldi xume bezain beroa prestatu zuten horretarako. ”., Gabrielen alaba Nerea Arestik, poetaren izena daraman Santutxuko eskolako ikasle bik eta  Bilboko alkateak,  Iñaki  Azkunak  birlandatu zuten hiru urtetan deserroturik egondako haritza antolatzaileek nahi izan duten legez, lehen izandako tokitik ahal bezain hurbil. Jarraian, alkateak plaka bat eskaini zion idazlearen alabari, haritz aurrean jarritako plakan irakur daitekeen olerki bera zeramana.
EUSKAL HARRIA      Zerutik erori gabeko  harria,  ongi labratua,  maisu trebe txit trebe eta habil batek  landua,  oinarri,  gilzarri,  zimentarria,  (adoratzen zaitugu),  (ez zara eroriko),  (mila urte inguru da),  (euskaldunen artean),  arbolaren itsura emandako  harria,  ajola gabean landatu hindugun  itoginaren azpian,  eta ur-tantak  jan hau.  Hi,  arbola,  euskal harria.        © Gabriel Aresti Errolanen harria
ZORROTZAKO PORTUAN , LANEAN Gorbata gabeko Bilbo langile hori ondo ezagutu zuen Arestik eta Gabrielen poesia irakurtzerakoan, behingoan nabaritzen da nola traspasatu zuen bere poesietara bere lanpostuetatik ezagutu zuen mundua: “ Liburu hau euskaldun dirudunek izerdia eta bizi-modua zurrupatzen dieten euskaldun langileei eskaintzen diet; bereziki “ikastola” izeneko euskal eskoletan lan-kontraturik gabe eta lan-segurantzarik gabe gizonaren eskubideak euskara noble batez euskaldun haurrei irakasteagatik bere jornal merkeak arriskuan jartzen dituzten maistrei” Harrizko herri hau (1970). LUR   Lanpostuak .  1956an Zorrotzako portuan izan zuen bere lehen kontadore lanpostua , egurra inportatzen zuen Compañía vasco-Africana enpresan. Langile mundua ez ezik “benetako” euskara ere ezagutu zuen, Arratiatik eta beste eskualdeetatik hara joandako langile euskaldunen ahotik.  1960.an Zorrotzako portua utzi egiten du, eta Laudiora pasatzen da , lanera. Hemen “jefe de sección” kategoriarekin egiten du lan eta  idazteko denbora gehiago lortzen du . Bere ugazabaren batek poeta eta erreboluzionario zela nonbait entzutean ez zuen hain gustura ikusten eta alde egin zezan ez omen zioten soldatarik igotzen   “ Egunero Laudioko kanpandorrea ikusten dudanean, fabriketako tximiniekin konparatzen dut, eta ikusten dut eztela hain gora, diruak fedeak baino gorago  igotzen baitu.” (…) 1965.ean Laudioko lanpostu utzi  eta Bilboko  Larraskitun  hasten da lanean  Evers etxean . Utzi hau ere eta  gero Eibarrera, geroago Boluetara, Barakaldora, “ Zorrotzako portuan aldarrika”
MILITANTZIA POLITIKOA Aresti  gizon ideologiduna  zen, dudarik ez,  kontzientzia politikoduna . Akaso bere kontzientzia zuztarrek langileen munduan, Zorrotzako edo Laudioko langileekin ikusi eta ikasitakoan errotu baino lehen, indarra bazuten berez, aspalditik agian. Baina bere lan ibilbidean zuztarrak indartzeko aukerak izan zituen eta  bizipen horiek ere bere poesian eta izakeran islatu ziren.  Bere ingurutik  arnasten zuen gizakia zen eta zapaldutakoen ziren gizakiengandik jasotzen zuen odola.  Odola bera poesian islatzen zuen , mailuz eta barrenaz harria kolpatzen duen langileriaren bertsoa zen Aresti.  Nola edo hala zaila da  zehaztea nork markatu zuen gehiago Arestiren poesia,  Zelaiak eta Oterok konkordiako mintzakideek – Otero kasuan oso lagun mina-  edo  Gillen eta Antonen  amaigabeko zerraldi sutsuak. Bere garaiko intelektual komunista ohi batzuekin lotzen saiatu ziren batzuk, bere irudia txikitzeko asmoz, eta “ españolista” etiketa jarri zioten , baina bere idatz lanetan oinarrituz, agertzen den Aresti  etiketazioaren maltzurkeriaren gainetik egon da . Arestiren kezkek gainditu egin dute beti alderdikeriaren joera.  Alderdi komunistaren eragina jaso zuela, garaiko testuinguruan ulertu behar dugu,  Frankismoari oposizioko  militante asko bezala. Lagunen artean baziren komunistak bai,  baina lagun zerrenda zabala zen. Bertan Euskal Herriko kultura eta hizkuntza defenditzen zituzten asko sartu ahal ziren. Hauekin, besteekiko bezalaxe, modu kritikoan diferentziak  bazituen ere.
GABRIEL ARESTI  EAN ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
BASURTON MELIREKIN Gabrielek  Meli Esteban , bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, eta, Melirekin batera,  Basurto.  Meli,  “Basurtuko piku melatua ” Arestiren hitzetan, bertakoa delako, tren geltoki ingurunetakoa. Ezkonberriak bertako kale batean, General Davilan, bizitzen jarri ziren eta aurrerantzean auzoa sarri agertuko da Arestiren lanetan eta Gabriel eta Meli inguru hartan ibiliak ziren Karamelo eta kobeta mendixketan. Arestik zenbait  lehiaketatan “Jon Basurtu” ezizena  ere erabili zuen.
1975.eko Apirilean Santi Onaindiak Deustuan ikusten duenenean heriotzaren aieruak nabaritzen dizkio:  “ Ezagun zituen arpegian gaixoak egin urratsak. Ean eta, izan zan aize egoki billa, osasun billa, baina ez zedukan osabiderik.Etzuen nai iltzerik, ala ere, maite bait zituan bereak eta euskera” Gabrielen osasuna gero eta makalagoa da. Baja hartzen du eta 1975. urteko maiatzaren 27an operatzen du Rey Baltarrek Basurton. Ekainaren bostean berrogeita bat urte zituelarik, hil zen, insufizientzia hepatiko batek joa. Gabrielen osasuna gero eta makalagoa da. Baja hartzen du, eta 1975. urteko maiatzaren 27an operatzen du Rey Baltarrek Basurton. Ekainaren bostean berrogeita bat urte zituelarik, hil zen, insufizientzia hepatiko batek jota. HERIOTZA
ARESTI : EUSKARA  ETA  EUSKALTZAINDIA ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],Lehen euskera putzu sakon eta ilun bat zen, eta zuek denok, ordukook, ur gazi bat atera zenuzten  handik nekez
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
POESIA  : Dena den Arestiren arlo bereziena poesia izan zen.  Euskal poesia klasiko eta zaharkituaren lekuan, Gabrielek, bestelako balioak, kezka biziagoak eta forma hurbilagoak, euskera ulergarriago eta praktikoan  aurkeztu zituen ,  euskeraz mintzatzea eta idaztea ez zela atzerakoia aldarrikatuz . Bere poesiaren arrakasta hura ikusita  garai hartako  kantari ospetsuenek  berehala jarri zieten musika Gabrielen poemei TEATRO  : teatro lanak ere idatzi zituen ELEBERRI  : bakarra “ Mundu munduan” ARTIKULUAK  : aldizkarietan  “ Zeruko  Argian” LUR EDITORIALA  : sortzaileetariko bat, euskal literaturak aurrera egiteko.  Saizarbitoria, Kintana, Urretabizkaia, Sarasola, Haranburu... Arestiren eraginez , euskarari eman zion modernitateari esker ( ordurarte museoko)  gero eta lagun gehiago hasi zen euskera ikasten  , gure hizkuntzaz arduratzen, prentsa bera ere. Arestiren obra argitaratu arte euskal literatura eta oro har euskal kultura osoa, zerbait baserritar, atzeratu, liluragabetzat kontsideraturik zegoen kaletar “ikasien” artean.  Arestik bere obrarekin argi erakutsi zuen euskara gai zela goi mailako literatura egiteko   eta aldi berean herrikoia,  berak elebidun argitaratzen zituen liburuek ederki frogatzen zutenez.
GABRIEL ARESTI, EUSKALTZAIN   ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
[object Object],[object Object],[object Object]
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
GABRIEL ARESTI-JORGE OTEIZA ,[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
Q  -l- Egunen batean Jurgi Oteitzarekin otsaba bana txakolin gorri Arrankudiagako edanen dugu, eta orduan hura ere kenduko didate, eztadin inoiz munduan egon poeta bat ni bezain bakarra. (...) Poetak bi klasetan berezi dira orain artean: Prestuak eta doilorrak. Orain artean, diot, bai, orain artean  prestuek egia esan dute beti, eta doilorrek gezurra. Baina orain egia esatea ez da nahikoa, orain arrazoia defenditu behar da, eta orain harmak dira gezurra eta egia. (...) Nik eztakit Jurgi Oteitza defenditu behar dudan  edo Jurgi Oteitzak ni defenditu behar nauen, ezpaitidate esan nor den  bietatik emazurtzago. (...) Egia da Oteitzaren eskultura eztudala nik konprenitzen, baina ni eskolarik gabeko gizon bat naiz, eta hori ezta harritzekoa. baina Jurgi Oteitzak nire poesia konprenituko du, dudarik gabe gauza errezagorik ezpaita inoiz gizonaren eskutikan  atera. Jurgi Oteitzaren eskultura konprenitzeko bista luzearen behar da baina nire poesia konprenitzeko ezta behar belarri zorrotzen agian harek listoentzat eskulpitzen zuelako eta nik tontoentzat eskribitzen dudalako. (…) Jurgi Oteitza ezpaita gizon bat, Jurgi Oteitza gizonago bat baita; azken bolada honetan pentsamentura ekarri naute hura profeta bat dela. Antigoalean profetak harrika hiltzen zituzten. Gaur egunean arbuioz, desamodioz eta desprezioz. Nik eztakit nola Jurgi Oteitzak agoantatu duen  orain artean  hainbeste desprezio.
[object Object],[object Object],[object Object]
[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object],[object Object]
NIRE AITAREN ETXEA Nire aitaren etxea  defendituko dut.  Otsoen kontra,  sikatearen kontra,  lukurreriaren kontra,  justiziaren kontra,  defenditu  eginen dut  nire aitaren etxea.  Galduko ditut  aziendak,  soloak,  pinudiak;  galduko ditut  korrituak,  errentak,  interesak,  baina nire aitaren etxea defendituko dut.   Harmak kenduko dizkidate,  eta eskuarekin defendituko dut  nire aitaren etxea;  eskuak ebakiko dizkidate,  eta besoarekin defendituko dut  nire aitaren etxea;  besorik gabe,  sorbaldik gabe,  bularrik gabe  utziko naute,  eta arimarekin defendituko dut  nire aitaren etxea.  Ni hilen naiz,  nire arima galduko da,  nire askazia galduko da,  baina nire aitaren etxeak  iraunen du  zutik.        © Gabriel Aresti
EGIA BAT ESATEAGATIK Egia bat esateagatik,  alabak  hil behar bazaizkit,  andrea  bortxatu behar badidate,  etxea  lurrarekin  berdindu behar bazait;  Egia bat esateagatik,  ebaki behar badidate  nik eskribitzen  dudan  eskua,  nik kantatzen  dudan  mihina;   Egia bat esateagatik,  nire izena  kenduko badute  euskal literaturaren  urrezko  orrietatik,  inoiz,  inola,  inun  eznaiz  isilduko.        © Gabriel Aresti

Weitere ähnliche Inhalte

Ähnlich wie Gabriel Aresti 2

PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1Sagarra19
 
Ikas Unitate Multimedia
Ikas Unitate MultimediaIkas Unitate Multimedia
Ikas Unitate Multimediagorrire
 
Euskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel ArestiEuskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel ArestiFernando Unknow
 
Euskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel ArestiEuskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel Arestigaraikidea
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirrexabieransola
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritzamartasena
 
Sabino arana.
Sabino arana.Sabino arana.
Sabino arana.Sagarra19
 
Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariakmartasena
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaJoxe
 
Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2garaikidea
 
Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2guestb9804
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenMaite Goñi
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAnboto Komunikabideak
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1xabieransola
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakDieziratii
 
Ahozko Literatura
Ahozko LiteraturaAhozko Literatura
Ahozko Literaturamartasena
 

Ähnlich wie Gabriel Aresti 2 (20)

Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1
 
Ikas Unitate Multimedia
Ikas Unitate MultimediaIkas Unitate Multimedia
Ikas Unitate Multimedia
 
Gernika2
Gernika2Gernika2
Gernika2
 
Euskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel ArestiEuskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
 
Euskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel ArestiEuskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
Euskal Literatura Modernoa Gabriel Aresti
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 
Betsolaritza
BetsolaritzaBetsolaritza
Betsolaritza
 
Sabino arana.
Sabino arana.Sabino arana.
Sabino arana.
 
Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariak
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
 
Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2
 
Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2
 
Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2
 
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzenGerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1
 
Kanposantu literarioak
Kanposantu literarioakKanposantu literarioak
Kanposantu literarioak
 
Ahozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -BaladakAhozko euskal literarura -Baladak
Ahozko euskal literarura -Baladak
 
Ahozko Literatura
Ahozko LiteraturaAhozko Literatura
Ahozko Literatura
 

Gabriel Aresti 2

  • 2.
  • 3.
  • 4.
  • 5. GIZONAREN AHOA Ez zazue tapa gizonaren ahoa. Defendi dadin. Hainbeste bidegabe egin zaio azken ehun mila urte honetan... Orain, besoak indar-gabeturik ditu, burua erdi-bitan; ez diozue kopetan adarrik ernacen uci; ebaki dizkiozue eskuak, ez dezan ezpatarik astin. Hor daca. Ezin defendi diteke indarrez. Bakar-bakar-bakarrikan geracen zaio hica. Baina ez zazue, baina ez zazue, baina ez zazue, ez zazue tapa gizonaren ahoa. Hicaz balia dadin, hicaz zerbica dadin. Honela konpreni dezazuen zertarako jaiocen den mundura. Ez, ez zazue tapa gizonaren ahoa.(3)
  • 6.
  • 7. Andres Sopeñak “El florido Pensil” liburuan frankismo garaiko eskoletako memoriak ondo bilduta ditu.
  • 8.
  • 9.
  • 10. Gabrielek “La poesia“ izeneko olerki batean aipatzen ditu garai hartako kontuak. La poesia Lejanos años,cuando mozo. Viejo Bilbao de la posgerra. Camisa azul, Santiago, y cierra España. Y hambre. Y un sollozo. Misa latina en San Vicente. Ora pro nobis cada noche. El cielo azul es un derroche. Y el pueblo, ingenuo e inocente. Primero yo me refugiaba en mi tristeza estremecida; tras la pestaña humedecida surgía ya mi estirpe brava. Pero entretanto, yo sufría de tanta histeria concertada, y como alondra en la alborada, me refugié en la poesía.
  • 11. Albiako Sabin etxea: lehen eta gaur
  • 12. BILBOKO KALEAK “ Bilbaoko kaleak gora eta behera errekatik mendira, batzuk artezak, gehienak zeiharrak lurra estali da etxez eta gizonez, gizonak leku batetik bestera eramateko makinez, bizioz eta bekatuz, karitatez eta krimenez,.. Garbia zen hiria, baina natura erasotu edo indarrez hartu du gizonak, bere lukurreria, zekenkeria eta handinahia asetzeko. Industrializazioak bortxatu egin du bizi garen lurra, teknologia eta makinen alde jokatuz. Kapitalismo latzaren aurrean gaude eta diruak dakarren ondorioa aurrean dugu, bizioak, krimenak, esplotazioa,…, hau da, herriaren eta hiriaren gizatasuna galdu du Bilbok.
  • 13. HARAKOA ETA HONAKOA / ABERATSAK ETA LANGILERIA. HARAKOA: “ Zuek niri gogora ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egin nahi izan nuen eta inoiz egin ez dudana Autonomia Adiskidetasuna Bakea, Libertadea Foruak, maite ditudan gauzak…. Alde honetan agertzen da Arestiren itxaropena eta bere ametsa . Kaleen izen unibertsalak berreskuratzen ditu berarentzat. Berak Autonomia, adiskidetasuna, foruak … erabiltzen ditu kontzeptu modura, galdu duguna adierazteko . Nahi baduzue jarri Elkartasuna, askatasuna, batasuna, … Berba hauekin berarentzat oinarrizkoa dena adierazten delako: herri, gizarte eta gizaki bakoitzak dituen eskubideak . Beraz, edozeinek merezi dugu denon errespetua. Izen unibertsalak kontzeptu orokorrak biltzen ditu eta hor denok sartzen gara inor baztertu gabe. Hori bai, izen unibertsalek zentzua dute, gizarte euskalduna kontuan hartzen badute. Bere ametsa, Bilboko iragana errespetatzea eta etorkizuna askatasunez erabakitzea izango litzateke oraingoan. Baina ez Bilbok bakarrik, herri osoak, Euskal Herriak duen eskubidea bere etorkizuna askatasunez bizitzeko. Autonomia kalea Askatasuna kalea
  • 14. HONAKOA: “ Urkijo ministroa Gardoki Kardenala, Mazarredo Almirantea Egia jenerala Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan gizonak kaleak, kale motzak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik…” Baina harakoak, honakoa dauka eta oraingoan beste kale batzuen izenak dauzkagu poeman, aurrekoak hustu egiten dituztenak. Izen INDIBIDUALAK , banakakoak, propioak dira hauek.. Kale hauek gorrotatzen ditu poderearen seinale direlako , eleizan, gizartean, politikan, ekonomian…pertsonaia hauek bere pentsakeran herriaren kalterako izan dira. Bitxia da benetan, aukeratzen dituen pertsonaiak nortzuk diren, nire ustez sinbolotzat hartuak: dirua  Arrikibar , erlijioa  Gardoki kardenala, politika  Urkijo ministroa, ejertzitoa  Mazarredo eta Egia. Izen hauek Bilboko goi burguesia, espainar zalea, adierazteko erabiltzen ditu. Izen indibiduala kale batean gorrotagarria da berarentzat, gizon batzuren agintea edo hegemonia markatzeko direlako. ( Bilboko alkateak egin duena.../ izen maskulinoak) . Giza taldea da garrantzitsua eta ez norbera bakarrik. Baina, ez hori bakarrik, izen indibiduala jartzea kale bati arriskutsua izan daiteke, izena desbirtuatzen delako . Edonork ezin du erabili izen hori, ze zikindu egin daiteke, edo aprobetxatu, edo bere ideologiaren aurka joan, edo bere izaera bigundu edo gogortu (Xavier Mendiguren)… Urkijo ministroa (1779) Gardoki enbaxadorea XVIII Mazarredo almirantea (1745-1812) Egia jenerala N. Arrikibar /1714-1779)
  • 15. “ Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati nire izenik eman dezaiotela. (eztut nahi bizargile hordi(mozkorti) batek esan dezala: Ni Arestin bizi naiz, anaiaren koinata nagusiarekin. Badakizu. Manigua) batzutan esan zaharrak erratzen dira. Pentsatzen dut nire izena nire izana dela, eta ez naizela ezer ezpada nire izena. Baina, bere nahia ez da errespetatu, hainbat kalek Bilbon, Barakaldon, Santurtzin, Trapagaranen, Andoainen, Donostian…hainbat ikastetxek Bilbon, Otxarkoagan, (euskaltegi), Mexikon bertan ere, Guadalupen…bere izena daramate. Beraz, Arestik burua altxatuko balu….. G.Aresti institutua G. Aresti kalea
  • 16. “ Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizatzeko euskararen salbazioa baina hemen geratzen naiz, kale arte honetan milagro baten zai, egunero bizarra kentzeari uzteko nahikoa kurajerik ez baitdut.” Beste kezka nagusi bat Arestirentzat: Nahikotuta dago Bilborekin . Bilbo ez da Euskal Herrian modernitate, zikinkeriaren eta burgesen handinahien hiria baizik . Nahikotuta dagoenean badakizue “Centro Galegora” edo Gorbeiara doa. Oraingoan Gorbeiara , han dagoelako euskal sustraia eta giro euskalduna . Handik hasiko du berak bere iraultza (hori bai berak bakarrik antza, ez dago hemen egozentrismo kutsua?). Gorbeia garbia da eta euskalduna, hori bai, primitiboa edo basatia, baina Euskal Herria.
  • 17.
  • 18. Meli: “¿Qué me atrajo de él? Pues era un hombre de gustar, alto, fuerte y con unos ojos preciosos y muy amable. Todo eso y veinticuatro años.... (....) Tenía un carácter muy fuerte, pero si tenía que pedir perdón, lo hacía sin ningún problema. Y por encima de todo era un hombre de firmes convicciones y de un profundo sentido ético. Tal vez por eso resultaba, a veces, enérgico y apasionado. Y polémico.Por otro lado tenía un gran sentido del humor. (.....) Nuestra casa era un continuo ir y venir de gente. Y muchas tertulias, conversaciones..... Las tertulias no eran expresamente literarias, pero siempre se acababa hablando de literatura y política. Siempre había mucha gente en casa.” Astelenetan beharreko neska lagunek igandeko gora-beherez hitz egiten omen zuten, ia zinemara joanak al ziren nobioekin..... Melik bere igande arrastietaz, La Granja tabernan ematen zituenetaz, hitzegiten zuen,Don Martin apaiza eta bere Gabrielek poesia eta politikaz zituzten diskuzioetaz. Gure neskatilak paineluak erregalatu zizkion, Valle Inclán eta León Feliperen libururen bat eta Jesusen bihotzaren medaila bat ere. Gure maitaleak 1960ko urriaren 10ean ezkondu ziren, Bilboko La Inmaculada elizan. Ezteietan lagun bi izan ziren: Irigoien eta Andoni Kaiero.Ezkon bidaian ere lagunak izan zituzten hurbil: lehenengo Gabriel Celayaren etxean egon eta gerotxoago Telesforo Monzonen etxera abiatu ziren eta hara non agertzen dan Telesforo zaldun arropaz jantzirik, ahaztu ezinezkoa Melirentzat! Bidaitxo honen ostean gure ezkon berriak Arestitarren etxera joan ziren bizitzera, Barroeta Aldamar kalera, gure Gabriel jaio zeneko etxera........... Gure istorioaren abiapuntura.
  • 19. Makina bat ordu lapurtu zizkien Arestik bai familiakoei eta bai Meliri ere bere lanak sortzeko........ Meli: “ Nire Aitaren Etxea larunbat arratsalde baten idatzi zuen, eta normalean, ordu biak arte egoten zan afalostean, idazmakinari eraginez” Izan zuen aurretik bai Arestik bihotza apurtu zion beste nobia bat, Felipe Arresebeitiaren familiakoa, familia abertzalea, neska errubia ta begi urdinduna, Karmel aldizkarian idatzitako poemaren bat berari zuzendua ere izan liteke...................... Baina bere neska Meli izan zan, dudarik gabe, Basurtuko Melitxu, Espainiako andrea, nire aitaren exearen habea......
  • 20. Aresti eta artea Museoaren aurrera gatoz, toki eta paraje hauetara sarritan etortzen baitzen Aresti gurea paseatzera. Aresti hobeto ulertzeko Museoaren jatorriari begiratu behar diogu, ekimenari zein egoitzaren kokapenari. XIX. mendeko bukaerako Bilbok izan zuen ekonomia gorakada handiaren ondorioz, arte alorreko ekimen askok argia ikusi zuen orduko handikien bultzada eta laguntzari esker, kolekziorako grina handituz doala. XX. mendearen hasieran, museo baten behar izana aurreikusten zen, arte ekimen(ekoizpena) handiari irteera emateko: lehenengo arte modernoaren erakusketak (1900-1910), artista euskaldunen lehenengo elkarte arautua (Asociación de Artistas Vascos)(1911). 1908tik aurrera adostasun batera heldu baziren ere, ez zioten irtenbiderik eman 1914.enera arte. 1908an bilduko zen Bilboko museoaren Patronatuaren Lehen batzarra, hau da, museoaren gidaritza hartuko zuten gizon elkartearen batzarra, eta sei urte beranduago (1914an) Atxuriko ospitale zaharrean, Bastida arkitektoak lan eta ofizioen eskola bihurturikoan, museoaren hasierako gelak jarri zituzten. Urte horietan museoari egin zitzaizkion opariak hainbeste handitu ziren; dirudienez, handikien izen ona eta lustrea hartzeko bide baitziren. Gizon prestu horien artean Laureano Jado dugu
  • 21. Atxuriko egoitza laster geratu zitzaizkien txiki, eta 1917an arkitektoen batzorde bat eraturik aurreproiektuen lehiaketa deitu zuten , inori eman gabe geratu zena. Lorenzo Hurtado de Saratxok 1922, Diputazioaren bitartez, Arte Modernoaren Museoa sortzea lortu zuen. Hasieran musika kontserbatorioa eta inprenta zeuden toki berean jarri zen Gerraondoko Jose Felix Lekerika Bilboko alkateak (1938-1939) kultura ekimen bizien alde jokatu zuen , eta, ondorioz, Arte Ederretako Museoa eta Museo Modernoa egoitza berean bil zitezen lortu zuen, hori bai ,Losadak, Saratxok eta beste gizon handikiren laguntzaz. Gonzalo Cardenas eta Fernando Urrutia arkitektoen eskuetan utzi bazuten hasieran proeiktua, bukatu Egenio Mº Aginagak egin zuen eta, hortaz, Bilboko Arte Ederretako eta arte Modernoaren Museoak 1945ean zabaldu zituen bere ateak lehenengoz, Bilboko alkate Joakin Zuzagoitia Azcorraren agintaritzapean. Gerora ere, izango ditu museo horrek espazio arazoak ,eta horien konpontze aldera, 1970an ezagutuko du hegal berriaren luzamendua.. Azkenik, Guggemheim-ak sortutako zurrunbiloren gerizpean, beste handitze-lan bat egin diote 2001ean Baina, Gabriel Arestiri ez zitzaion aberats handiki horien Bilbo gustatzen,
  • 22. Ekonomia ondo doanean, dena ondo doa, eta arte munduan ere islatzen da ongialdi ekonomikoa. Honetan ere Bilbo ez da salbuespena. a)Boom ekonomiko nagusiak: XIX-XX eta Gerra Zibilaren ostekoa b)Boom-aren isla arte munduan. Zer-nolako gizartea dago gerra ostean Bilbon?: A) Bertako burges handinahiek euren burua goraipatzeko artea erabili eta bultzatu egiten zuten, dohaintzan emandako artelanen bidez. (Jado eta konpania) B) Langileria , neurri handian, kanpotik etorria, hutsaren hurrengoa zen. Hau guztia dela eta Bilbo bi edo: 1.- Bilbo Ikusgarria , (Abando, Zabalgunea eta Getxo) 2.- Bilbo Ikusgaitza , ikusgaitza burges handikien BEGIETARAKO BEHINTZAT (Bilboren ingurumarietan sortu eta epidemia baten moduan zabaltzen dena: hau da, txabolismoa Uretamendin, La Peñan, Otxarkoagan, Itsasadarraren ezkerraldean; baita Abandon bertan ere. Txabola gauez eraikiz gero legaltzat hartzen zituzten eta ezin eraitsi. Diote 30 mila txabola izatera heldu zela Bilbo 50-60 hamarkadetan. Franco bisitan Bilboratu zen industria ikustera eta asaldatu egin zen ikusita zein punturaino zabaldua zen txabolismoa. Bilboko txabolak 50-60. hamarkadan.wmv
  • 23.
  • 24. SOUVENIR D’ESPAGNE POUR MESDEMOISELLES SOLANJE ET HELENA GEREZIAGA Hau da Bilbo, esan zuen gizonak. Kapela zuria zeraman gizonak, eta Hau da Bilbo, esan zuen. Hau da Pinturaren museoa, esan zenuten. Peut-être, esan nuen,,ez dakit. Ez nekien. Ta zer? Ez naiz lotsatzen. Zergatik burjesa egonen da Museo honetan izenez, laudorioz, (Halako konteak eman zuen pintura hau), pilotuaren eta marineruaren izenak hilobi baten gainean ez daudenean? Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik. Deustuko Eskola. Jesuitena. Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek. Ijitoak, esan nuen lotsaturik. Urrutian entzuten zen trumoia. Grekoa. Goia Gabriel Aresti, (Harri eta Herri)1963 Aresti ez dago ados museoak erakusten duen Bilbo burgesarekin, eta lotsa ere bada andereñoak inguruko txasbolismoari erreparatzen diotenean. Poema honen bidez, salaketa bikoitza egiten du Arestik : batetik, burgesiak herriari kentzen dion protagonismoa ; eta bestetik, herriak sufritzen duen miseriari bizkarra emanda bizi da burgesia handiuste hori nahiz haren lepotik aberasten ari den.
  • 25. HARITZA ETA HARRIA « 1985ean, Gabriel Aresti hil eta hamar urtera , hain goiz desagertutako poeta bilbotarraren obra gogoratzeko asmotan» jardunaldi artistiko eta literarioak antolatu zituzten Mintza Barullo elkartekoek . Antolatzaileek ez zuten nahi omenaldia ekitaldi sentimental hutsala izatea, guztiz kontrakoa, horren bidez Arestiren “radikalismoa ” nabarmendu nahi zuten , euskararik gabeko Bilbo eremu lehor harekiko radikalismo maitagarria. Eta horrez gain, euskararen alde zein gizakien askatasunaren alde egin zituen ahaleginak gogoratu. Omenaldiari bukaera emateko, Bilboko Arte Ederretako museoaren aurrean haritz bat landatu zuten Arestiren ohoretan . Gorbeian berez sortutako haritz bat, euskara galdua zuen Bilbora ekarria, eta apurka apurka indarrez gora egindakoa Eta ondoan harria . Poeta batek landutako harria, poema bat soinean. Zuhaitza eta harria. Oroitarrian zizelkatuta Gabrielek igandeetan Arte Ederretako museo inguruan egin ohi zuen paseoren baten idatzitako olerkia poetaren autodefinizio hau:: “ Irrintzi gorri batekin estaldu nituen egunaren eta gauaren ate meharrak. Sega zorrotz batekin ebaki nituen pagadiaren azken lukurreriak. Teneza gogor batekin atera nituen debekazaleen aginak. Gero hil nintzen”
  • 26. Abandoibarraren zabaltzeri lotutako lanak direla tartean, handik egun gutxitara, haritzaren eta harriaren tokian hutsune handi bi besterik ez zeuden, eta sustrai-zatiak airean, lur nahasiaren gainean ahaztuta”. Bilboko udaleko Mendi eta Lorategi Zaintzako zuzendariordeak eman ei du haiek kentzeko agindua. “Haritza Amezola parkean birlandatuta aurkitu zuten, toki apartatu batean, aintzira baten bazterrean, sokaz loturik eta makila sendoz inguraturik (lurrean eusteko nonbait). . Behin obrak amaituta, Gabrielen lagunek haritza birlandatu nahi izan zuten atzo, eta ekitaldi xume bezain beroa prestatu zuten horretarako. ”., Gabrielen alaba Nerea Arestik, poetaren izena daraman Santutxuko eskolako ikasle bik eta  Bilboko alkateak,  Iñaki  Azkunak birlandatu zuten hiru urtetan deserroturik egondako haritza antolatzaileek nahi izan duten legez, lehen izandako tokitik ahal bezain hurbil. Jarraian, alkateak plaka bat eskaini zion idazlearen alabari, haritz aurrean jarritako plakan irakur daitekeen olerki bera zeramana.
  • 27. EUSKAL HARRIA   Zerutik erori gabeko harria, ongi labratua, maisu trebe txit trebe eta habil batek landua, oinarri, gilzarri, zimentarria, (adoratzen zaitugu), (ez zara eroriko), (mila urte inguru da), (euskaldunen artean), arbolaren itsura emandako harria, ajola gabean landatu hindugun itoginaren azpian, eta ur-tantak jan hau. Hi, arbola, euskal harria.     © Gabriel Aresti Errolanen harria
  • 28. ZORROTZAKO PORTUAN , LANEAN Gorbata gabeko Bilbo langile hori ondo ezagutu zuen Arestik eta Gabrielen poesia irakurtzerakoan, behingoan nabaritzen da nola traspasatu zuen bere poesietara bere lanpostuetatik ezagutu zuen mundua: “ Liburu hau euskaldun dirudunek izerdia eta bizi-modua zurrupatzen dieten euskaldun langileei eskaintzen diet; bereziki “ikastola” izeneko euskal eskoletan lan-kontraturik gabe eta lan-segurantzarik gabe gizonaren eskubideak euskara noble batez euskaldun haurrei irakasteagatik bere jornal merkeak arriskuan jartzen dituzten maistrei” Harrizko herri hau (1970). LUR Lanpostuak . 1956an Zorrotzako portuan izan zuen bere lehen kontadore lanpostua , egurra inportatzen zuen Compañía vasco-Africana enpresan. Langile mundua ez ezik “benetako” euskara ere ezagutu zuen, Arratiatik eta beste eskualdeetatik hara joandako langile euskaldunen ahotik. 1960.an Zorrotzako portua utzi egiten du, eta Laudiora pasatzen da , lanera. Hemen “jefe de sección” kategoriarekin egiten du lan eta idazteko denbora gehiago lortzen du . Bere ugazabaren batek poeta eta erreboluzionario zela nonbait entzutean ez zuen hain gustura ikusten eta alde egin zezan ez omen zioten soldatarik igotzen “ Egunero Laudioko kanpandorrea ikusten dudanean, fabriketako tximiniekin konparatzen dut, eta ikusten dut eztela hain gora, diruak fedeak baino gorago igotzen baitu.” (…) 1965.ean Laudioko lanpostu utzi eta Bilboko Larraskitun hasten da lanean Evers etxean . Utzi hau ere eta gero Eibarrera, geroago Boluetara, Barakaldora, “ Zorrotzako portuan aldarrika”
  • 29. MILITANTZIA POLITIKOA Aresti gizon ideologiduna zen, dudarik ez, kontzientzia politikoduna . Akaso bere kontzientzia zuztarrek langileen munduan, Zorrotzako edo Laudioko langileekin ikusi eta ikasitakoan errotu baino lehen, indarra bazuten berez, aspalditik agian. Baina bere lan ibilbidean zuztarrak indartzeko aukerak izan zituen eta bizipen horiek ere bere poesian eta izakeran islatu ziren. Bere ingurutik arnasten zuen gizakia zen eta zapaldutakoen ziren gizakiengandik jasotzen zuen odola. Odola bera poesian islatzen zuen , mailuz eta barrenaz harria kolpatzen duen langileriaren bertsoa zen Aresti. Nola edo hala zaila da zehaztea nork markatu zuen gehiago Arestiren poesia, Zelaiak eta Oterok konkordiako mintzakideek – Otero kasuan oso lagun mina- edo Gillen eta Antonen amaigabeko zerraldi sutsuak. Bere garaiko intelektual komunista ohi batzuekin lotzen saiatu ziren batzuk, bere irudia txikitzeko asmoz, eta “ españolista” etiketa jarri zioten , baina bere idatz lanetan oinarrituz, agertzen den Aresti etiketazioaren maltzurkeriaren gainetik egon da . Arestiren kezkek gainditu egin dute beti alderdikeriaren joera. Alderdi komunistaren eragina jaso zuela, garaiko testuinguruan ulertu behar dugu, Frankismoari oposizioko militante asko bezala. Lagunen artean baziren komunistak bai, baina lagun zerrenda zabala zen. Bertan Euskal Herriko kultura eta hizkuntza defenditzen zituzten asko sartu ahal ziren. Hauekin, besteekiko bezalaxe, modu kritikoan diferentziak bazituen ere.
  • 30.
  • 31.
  • 32. BASURTON MELIREKIN Gabrielek Meli Esteban , bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, eta, Melirekin batera, Basurto. Meli, “Basurtuko piku melatua ” Arestiren hitzetan, bertakoa delako, tren geltoki ingurunetakoa. Ezkonberriak bertako kale batean, General Davilan, bizitzen jarri ziren eta aurrerantzean auzoa sarri agertuko da Arestiren lanetan eta Gabriel eta Meli inguru hartan ibiliak ziren Karamelo eta kobeta mendixketan. Arestik zenbait lehiaketatan “Jon Basurtu” ezizena ere erabili zuen.
  • 33. 1975.eko Apirilean Santi Onaindiak Deustuan ikusten duenenean heriotzaren aieruak nabaritzen dizkio: “ Ezagun zituen arpegian gaixoak egin urratsak. Ean eta, izan zan aize egoki billa, osasun billa, baina ez zedukan osabiderik.Etzuen nai iltzerik, ala ere, maite bait zituan bereak eta euskera” Gabrielen osasuna gero eta makalagoa da. Baja hartzen du eta 1975. urteko maiatzaren 27an operatzen du Rey Baltarrek Basurton. Ekainaren bostean berrogeita bat urte zituelarik, hil zen, insufizientzia hepatiko batek joa. Gabrielen osasuna gero eta makalagoa da. Baja hartzen du, eta 1975. urteko maiatzaren 27an operatzen du Rey Baltarrek Basurton. Ekainaren bostean berrogeita bat urte zituelarik, hil zen, insufizientzia hepatiko batek jota. HERIOTZA
  • 34.
  • 35.
  • 36. POESIA : Dena den Arestiren arlo bereziena poesia izan zen. Euskal poesia klasiko eta zaharkituaren lekuan, Gabrielek, bestelako balioak, kezka biziagoak eta forma hurbilagoak, euskera ulergarriago eta praktikoan aurkeztu zituen , euskeraz mintzatzea eta idaztea ez zela atzerakoia aldarrikatuz . Bere poesiaren arrakasta hura ikusita garai hartako kantari ospetsuenek berehala jarri zieten musika Gabrielen poemei TEATRO : teatro lanak ere idatzi zituen ELEBERRI : bakarra “ Mundu munduan” ARTIKULUAK : aldizkarietan “ Zeruko Argian” LUR EDITORIALA : sortzaileetariko bat, euskal literaturak aurrera egiteko. Saizarbitoria, Kintana, Urretabizkaia, Sarasola, Haranburu... Arestiren eraginez , euskarari eman zion modernitateari esker ( ordurarte museoko) gero eta lagun gehiago hasi zen euskera ikasten , gure hizkuntzaz arduratzen, prentsa bera ere. Arestiren obra argitaratu arte euskal literatura eta oro har euskal kultura osoa, zerbait baserritar, atzeratu, liluragabetzat kontsideraturik zegoen kaletar “ikasien” artean. Arestik bere obrarekin argi erakutsi zuen euskara gai zela goi mailako literatura egiteko eta aldi berean herrikoia, berak elebidun argitaratzen zituen liburuek ederki frogatzen zutenez.
  • 37.
  • 38.
  • 39.
  • 40.
  • 41.
  • 42. Q -l- Egunen batean Jurgi Oteitzarekin otsaba bana txakolin gorri Arrankudiagako edanen dugu, eta orduan hura ere kenduko didate, eztadin inoiz munduan egon poeta bat ni bezain bakarra. (...) Poetak bi klasetan berezi dira orain artean: Prestuak eta doilorrak. Orain artean, diot, bai, orain artean prestuek egia esan dute beti, eta doilorrek gezurra. Baina orain egia esatea ez da nahikoa, orain arrazoia defenditu behar da, eta orain harmak dira gezurra eta egia. (...) Nik eztakit Jurgi Oteitza defenditu behar dudan edo Jurgi Oteitzak ni defenditu behar nauen, ezpaitidate esan nor den bietatik emazurtzago. (...) Egia da Oteitzaren eskultura eztudala nik konprenitzen, baina ni eskolarik gabeko gizon bat naiz, eta hori ezta harritzekoa. baina Jurgi Oteitzak nire poesia konprenituko du, dudarik gabe gauza errezagorik ezpaita inoiz gizonaren eskutikan atera. Jurgi Oteitzaren eskultura konprenitzeko bista luzearen behar da baina nire poesia konprenitzeko ezta behar belarri zorrotzen agian harek listoentzat eskulpitzen zuelako eta nik tontoentzat eskribitzen dudalako. (…) Jurgi Oteitza ezpaita gizon bat, Jurgi Oteitza gizonago bat baita; azken bolada honetan pentsamentura ekarri naute hura profeta bat dela. Antigoalean profetak harrika hiltzen zituzten. Gaur egunean arbuioz, desamodioz eta desprezioz. Nik eztakit nola Jurgi Oteitzak agoantatu duen orain artean hainbeste desprezio.
  • 43.
  • 44.
  • 45. NIRE AITAREN ETXEA Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik.     © Gabriel Aresti
  • 46. EGIA BAT ESATEAGATIK Egia bat esateagatik, alabak hil behar bazaizkit, andrea bortxatu behar badidate, etxea lurrarekin berdindu behar bazait; Egia bat esateagatik, ebaki behar badidate nik eskribitzen dudan eskua, nik kantatzen dudan mihina; Egia bat esateagatik, nire izena kenduko badute euskal literaturaren urrezko orrietatik, inoiz, inola, inun eznaiz isilduko.     © Gabriel Aresti