1. 1
EUSKAL NAZIONALISMOA XXI. MENDEAN master ofiziala
UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailak
eta Politika eta Administrazio Zientzien sailak antolatua
-- Ikerketara bideratutako masterra (Nazionalismoa XXI. Mendean
Doktoretza Programarako sarrera zuzena)
-- Ikasgaiak euskaraz emango dira, oro har (batzuetan gaztelaniaz)
-- Sartzeko baldintza: lizentziatua edo diplomatua izatea
-- 60 kreditu ECTS (48 beharrezko, eta 12 Master Amaierako Lana)
-- Gutxienez 30 kreditutan matrikulatu behar da
-- Prezioa: 29,27 € kreditu bakoitzeko. (UPV-EHUren 4. esperimentaltasun-
gradua).
-- Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira; arratsaldez, 16etatik
20etara; iraila-maiatza bitartean. Gizarte eta Komunikazio Zientzien
Fakultatean (Leioa-Bizkaia)
Aurkezpena
Master honen helburu nagusia da ikaslea nazionalismoaz eta,
zehatzago, euskal nazionalismoaz kalitatezko ikerkuntza egiteko
gaitzea. Ezinbestean, helburu horrekin batera datoz gogoeta teorikoari
eta jardun enpirikoari dagozkionak.
Gogoeta teorikoari dagokionez, abiapuntua da nazionalismoa
identitatea zehazteko prozesu sozial zaharra eta berria dela, aldi berean.
Horrexegatik, estatu modernoaren sorkuntzari lotua, lehenik, eta
2. 2
gerora, globalizatu eta kulturalki anitz diren egungo gizarteen markoan
aztertuko dira nazionalismoa eta mugimendu nazionalistak. Hartara,
euskal nazionalismoa ere zaharra eta berria da. Jatorrietara joko dugu,
hortaz, XXI. mendera arte izan duen bilakaera historikoaz jabetzeko. Eta,
hain zuzen ere, azken garapen horri erreparatuko diogu bereziki, euskal
gizartearen arlo desberdinetan darabilen jarduna aztertuz: kulturan,
hizkuntzan, ekonomian, politikan, … Eskubide politikoen ezarpena dela,
hezkuntza sistemaren euskalduntzea dela, edota gizartearen kultura
aniztasuna dela, besteak beste, euskal nazionalismoaren eragile
politiko, sozial eta sindikalek etengabe kaleratzen dituzte gizartearen
kudeaketari –esangura zabalean ulertuta– dagozkion hainbat
proposamen. Ekinbide horren nondik norakoetan sakontzea izango da
gogoeta teoriko honen funtsezko osagaia.
Ikerkuntza lanari ekiteko jardun enpirikoan trebatzea, bestalde,
ezinbestekoa dirudi. Hori dela eta, hasieratik bertatik, gizarte-ikerketa
metodoak izango dira aztergai garrantzitsu bat. Hartara, ikerketa
teknika kualitatibo eta kuantitatiboak erabiltzen gaitu beharko da
ikaslea, hala nola, datu sekundarioen iturrien erabilera, diskurtsoaren
analisia, behaketa eta elkarrizketak, besteak beste.
Gogoeta teoriko eta enpiriko horiek guztiak bideratzeko, halaber,
nazioarteko, espainiar eta frantziar estatuetako, eta Euskal Herriko
esparru akademikoan diharduten sona handiko ikertzaileak egongo dira.
Oro har, Gizarte eta Giza Zientzien esparruak — Musika, literatura,
filosofia, ekonomia, psikologia, historia, soziologia, zientzia politikoa…—
abiaburu izan dituen ikaslearentzat doktore-tesia egiteko sarrera izan
daiteke masterra, esaterako, honako ikerketa-ildo ezberdinetan:
Nazionalismo konparatuak.
Nazionalismoa, ekintza kolektiboa, identitatea, hizkunza.
Nazionalismoa globalizazioaren aroan: immigrazioa eta kultura-
aniztasuna.
Nazionalismoa esparru politikoan: eragile politikoak,
gatazka politikoak, autodeterminazioa.
3. 3
HELBURUAK
1. Nazionalismoaren ikerketa berezitua ahalbidetuko dioten
tresna teorikoak eta enpirikoak eskaini ikasleari. Hainbat diziplinaren
ikuspegiak biltzen dituen azterketa-ildoetan trebatu ikaslea.
2. Nazionalismoari buruzko ikerketa sustatu eta finkatu
EHUn; jakintza arlo horretan espezialistak sortu eta ikertzaileen arteko
harremanak bideratu.
3. Kalitatezko doktore-tesiak eta ikerketa-proiektu
lehiakorrak bultzatu.
4. Nazionalismoari buruzko auziak eta gatazkak ulertu ahal
izateko ezagutza hedatu, komunitate zientifikoan ez ezik, gizartean ere.
IKERKETARAKO AUKERAK
Master honek sarrera zuzena eskaintzen du doktoretza tesia
egiteko
Tesia egiteko aukerak soziologian, politika zientzian,
antropologian, psikologian, zuzenbidean, pedagogian, historian,
geografian, musikologian, artean, filosofian, ekonomian, komunikazio
zientzietan eta beste jakintza arlo batzuetan
EBALUAKETA
Masterrean dauden ikasleen ebaluazioa honako ebaluazio-tresna
eta ebaluazio-irizpideen arabera egingo da:
Ebaluazio-tresnak:
1. Ikaslearen bertaratze-kontrola eskoletara
2. Ikasleak egindako ariketa idatziak irakasgai bakoitzeko
3. Ikaslearen partaidetzaren behaketa eskoletan
4. 4
Ebaluazio-irizpideak:
1. Masterraren eskoletara bertaratzea: ikasleari % 80ko
gutxieneko asistentzia eskatuko zaio
2. Irakasgaiei buruzko galderak lantzea idatzizko ariketa baten
bitartez. Masterrean zazpi irakasgai daudenez, klaseetan landutako gai
nagusiei buruzko zazpi ariketa labur eskatuko dira guztira. Eta hauxe
hartuko da aintzat:
- landutako gaiei buruz bildutako informazioa antolatzea eta
egituratzea
- landutako gaien garapen egokia
- erantzunen zuzentasuna
3. Partaidetzarako prestasuna eta partaidetzaren maiztasuna
eskoletan.
HELBIDEAK-INFORMAZIOA
(http://www.euskalnazionalismoa.ehu.es)
ZABALO BILBAO, JULEN 945013313 julen.zabalo@ehu.es
ZUBIAGA GARATE, MARIO 946015214 mario.zubiaga@ehu.es
BARRENETXEA, MAITE (idazkaria) 946015477
mariateresa.barrenechea@ehu.es
5. 5
IRAKASGAIAK ETA IRAKASLEAK 2013-14
1. ikasgaia: Herritik naziora: diziplinarteko azterketa konparatua
2. Ikasgaia: Nazionalismoak konparaturik
Julen Zabalo
Sarrera / Mintegia
Ulises Moulines
Filosofia eta nazionalismoa
Iñaki Zabaleta Gorrotxategi
Ilustrazioa, erromantizismoa: aldaketak pentsaeran, kontzeptu berriak…
Daniele Conversi
Nazionalismoa: jatorria eta bilakaera
Ramón Maiz
Nazionalismo ereduak: esperientzia historikoak. State Building; Nation building
Mario Zubiaga
Nazioa ekintza kolektibo gisa aztertzeko tresnak
Hector Lopez Bofill
Eskubide indibidual eta kolektiboak
Txoli Mateos
Komunitatea eta nazionalismoa
Peio Lozano
Nazioa eta lurraldea: lurraldearen garrantzia nazionalismoan
Xabier Itzaina
Erlijioa eta nazionalismoa Ipar Euskal Herrian
Mila Amurrio
Nazioa eta generoa
Aintzane Camara
Nazionalismoa eta kultura adierazpenak: musika
Jon Kortazar
Literatura eta nazioa
Ander Iturriotz
Nazioa eta beronen errepresentazio sinbolikoa
Xosé Manoel Seixas
Espainiar nazionalismoa
??????????????
Frantziar nazionalismoa
Asier Blas
Ekialdeko Europa
Fermí Rubiralta
Kataluniako eta Galiziako nazionalismoak, euskal nazionalismoaren errereferentziarekin, XX. mendean.
6. 6
3. Ikasgaia: Euskal nazionalismoaren jatorria eta bilakaera: prospekzio teoriko-
praktikoak
Mikel Aizpuru
Euskal nazionalismoaren bilakaera historikoa: aurre-nazionalismoa, euskal nazionalismoaren sorrera eta
bilakaera I.
Josu Txueka
Euskal nazionalismoaren bilakaera historikoa: aurre-nazionalismoa, euskal nazionalismoaren sorrera eta
bilakaera II
Iñaki Lasagabaster
Euskal nazionalismoaren erakundetze ereduak
Igor Ahedo
Euskal Nazionalismoaren osaketa politikoa: Ideologiak eta eragileak (foruzaletasunetik, abertzaletasunera)
Julen Zabalo
Euskal Nazionalismoaren nazio ereduak
Jokin Apalategi
Herria eta Nazioa
Ander Iturriotz
Mintegia
4. ikasgaia: Euskal nazionalismoa gaur egun
Efraim Nimni
Irlandako nazionalismoa
Efraim Nimni
Kebekeko nazionalismoa
Asier Blas
Mendebaldeko Alderdi independentisten hauteskunde indar desberdina azaltzen laguntzeko faktoreak
Salvador Martí
Indigenismoa eta tribalismoa
Igor Filibi
Nazionalismo globalak (inperioa, panarabismoa, sionismoa…)
Juanan Barrenetxea
Estatu Batuen nazionalismoa
Txoli Mateos
Herritartasuna, immigrazioa eta kultur aniztasuna
Mintegia
Iñaki Barzena
Euskal nazionalismoa eta gizarte mugimendu berriak
7. 7
5. ikasgaia: Kultura eta hizkuntza euskal nazionalismoan
6. ikasgaia: Egungo eztabaidak euskal nazionalismoaren barruan
Mario Zubiaga
Nazio Eraikuntza politikoa XXI. mendean
Jule Goikoetxea
Euskal herrigintza (demos building) garaikidea
Jon Sarasua
Nazio eraikuntza autoeraketaren bidetik
Igor Filibi
Iñaki Soto
Gatazka bortitza Euskal Herrian
Eduardo Apodaka
Euskal nazio identitatea
Adrian Zelaia
Euskal Herriko Subiranotasun Ekonomikoa, Lehiakortasuna eta Gizarte Eredua
Eguzki Urteaga
Hauteskunde soziologia Euskal Herrian
Ander Iturriotz
Nazionalismo etnolinguistikoa eta nazionalismo kulturala: Txillardegi eta Azurmendi
Iñaki Martinez de Luna
Hizkuntzaren gizarte egoera eta bilakaera Euskal Herrian
Ane Larrinaga
Euskal kultura-esparruaren eraikuntza
Mintegia
Josu Amezaga
Euskarazko industria kulturala: hedabideak, zinea, musika-merkatua…
Fito Bornaetxea
Euskal kultura-esparruaren dibertsifikazioa I: literatura esparruaren eraikuntza: ahozkotasuna
Iratxe Retolaza
Euskal kultura-esparruaren dibertsifikazioa I: literatura esparruaren eraikuntza: literatura
Ismael Manterola
Euskal kultura-esparruaren dibertsifikazioa II: beste adierazpen kultural batzuk: artea
8. 8
Berrikuntza politikoa eta nazionalismoa
Ramon Zallo
Kultura, Nazio Eraikuntza eta Subiranotasuna Euskal Herrian
Iñigo Urrutia
Estatugintzarako tresna juridiko berriak
Juan Jose Ibarretxe
Euskal Herria, giza garapen iraunkorraren ahalbide
Jose Ramon Bengoetxea
Euskal nazionalismoaren aukerak Europako markoan
Imanol Esnaola
Euskal Herriaren etorkizuna nazio gisa ikuspegi sozioekonomikotik
Peio Lozano
Lurralde antolamendua
Xabier Aierdi
Globalizazioa, posnazionalismoa eta kosmopolitismoa
Bego Bilbao / Karmele Perez Urraza / Gurutze Ezkurdia
Hezkuntza eta nazio identitatea: euskal curriculuma
7. Ikasgaia:. Metodoa, helburu eta bitartekoen arteko lotura
Marta Luxan
Ikerketa prozesuaren inguruko hausnarketa; datu iturriak eta adierazleak
Asier Blas
Ikerketa prozesua: teoria, hipotesiak, operazionalizazioa eta datuen ustiaketaren arteko harremanak
Josu Txueka
Teknika kualititatiboak: Ahozko historia
Aitzpea Leizaola
Teknika kualititatiboak: Behaketa partehartzailea
Patxi Juaristi
Teknika kualititatiboak: Sakoneko elkarrizketa; Eztabaida taldeak eta Delphi teknika
Alazne Aiestaran
Eduki analisia: Framing metodoa
Santi Urrutia
Irudiaren analisia soziologiaren ikuspegitik
Mintegia