18. Eta datu hori lortzeko, honako ikerketa hau egin zuen: 18-25 bitarteko Espainiar unibertsitariak batu zituen. Eta erloju iragarki bi prestatu zituen. Erdiei Lehen iragarkia aurkeztu zitzaien, zeinetan, pertsona ezezagun batek hartzen zuen parte eta beste erdiari, Jesus vazquezek, egindako iragarkia erakutsi zitzaien . Baina pertsonaia famatuak gure produktuaren prezioan eragin zuzena izatea nahi badugu, ezinbestekoa da pertsonaia ondo aukeratzea, hau da, markak kontuan hartu behar du zein den bere publikoa eta aukeratzen duen pertsonaia publiko horri zuzentzeko egokia izan behar da. Hala ere, famatuak kontu asko izan behar du zein markarekin erlazionatzen den, izan ere, ezagutu dira hainbat kasu zeinetan, nahiz eta marka irabazten atera den, pertsonaia kaltetuta ikusi den: Ane Igartiburu esaterako. Egoera idealena honako hau litzateke: Pertsonaia arrakastatsu bat eta gure publikoarentzako balore positiboak transmititzen dituenak, gure markarekin kontaktatu nahi izatea da. Hau da, markak deitu beharrean, pertsonaia, bera, gure markarekin lotuta sentitzea eta gurekin lan egin nahi izatea izango litzateke egoerarik onena, baina hau oso kasu gutxitan gertatzen da.