Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Korrika 17ren unitate didaktikoa_sinopsia[1]
1. UNITATE DIDAKTIKOA
Unitate didaktikoa Euskal Herriko Ikastola eta ikastetxe guztietan banatuko da.
Bere helburua euskararen erabilera sustatzea eta indartzea da. AEK-k antolatutako
Korrika ekimenaren zergatiaz eta beharraz ere ohartarazi gura du. Horretarako,
Korrika 17ren mezua, kanta eta bideoklipa ditu, eta Korrika Txikirako prestaketa
egitera gonbidatzen dira adin-talde guztiak. Horrez gain, jarduera desberdinak
dituzte unitate didaktikoan, adin tarteen araberakoak:
-Haur Hezkuntzan edo Ama Eskolan lantzeko
Ipuina
Margotzeko marrazkiak
Eskulanak: lekukoa eta petoa egiteko
-6-8 urtekoekin lantzeko
Ipuina
Margotzeko marrazkiak
Bloga
Eskulanak: lekukoa eta petoa. Hauetan euskararen inguruko konpromisoak
idaztea.
Korrika 17ren ibilbidea, egunez egun jarraitzeko
-8-10 urtekoekin lantzeko
Ipuinaren ilustrazioak eta piktogramak
Ipuinaren kontaketa irudi bidez
Bloga
Eskulanak: lekukoa eta petoa
Korrika 17ren ibilbidea, egunez egun jarraitzeko
-10-12 urtekoekin lantzeko
Ipuina: kidetze plangintza jarraituta ikasleak ipuinkontalari eta antzezle
Bloga
Baietz asmatu!
Korrika 17ren ibilbidea, egunez egun jarraitzeko
-12-18 urtekoekin lantzeko
Euskalakari bloga
Euskalaklip
Baietz asmatu!
Korrika 17ri buruz komunikabideetan agertzen dena aztertu eta zabaldu.
Ipuina: kidetze plangintza jarraituta ikasleak ipuinkontalari eta antzezle bihurtu.