SlideShare a Scribd company logo
1 of 18
Download to read offline
Prentsa dossierra
San Telmo Museoaren
Erakusketa iraunkorraren
aurkezpena
2




SAN TELMO MUSEOA. San Telmo Museoak bihar zabalduko du bere erakusketa iraun-
korra, zeinak San Telmo Museoa Euskal Gizarte eta Herritarren Museo izaeraari erantzuten dituna. Erakusketa honek
gizabanakoak gizartean izan duen bilakaera du ardatz, piezen aukeraketa bat eta ikus-entzunezko baliabideak eta
baliabide interaktiboak bateratzen ditu, elkarren artean osagarri direnak euskal gizartearen bilakaeraren inguruan dis-
kurtso bat osatzeko, bere jatorritik, gaur egunera arte.




Gehienbat museoko bildumetan oinarrituz, bere ondare garrantzitsuena osatzen dutenak, baina baita beste museo
eta erakundeen objektu, pieza eta irudiekin ere, erakusketak, sail desberdinetan antolatua, diziplina anitzeko begirada
eskaintzen du, museoa bisitatzen duen pertsona bakoitzak euskal gizartearen inguruko bere ikuspegi propioa, oinarri-
duna eta kritikoa, eraiki ahal izateko gakoak eskaini nahi direlarik.


Museoaren aro berri honetan, erakusketa iraunkorreko aretoak komentuko eraikinean aurkitzen dira gehienbat, nahiz
eta industrializazioari buruz hitz egitean, eraikin berrira igarotzen den, aldi baterako erakusketen gainean kokaturik
dagoen areto argia hartuz. Nabarmendu daiteke, areto honetako pieza ugari azken urteetako eskuraketak direla, urte
horietako oroimena bildu eta erakusteko ondare berrien bilaketa lana egin delarik, enpresa, denda eta partikularrei
esker.
3

                                                          Guztira, erakusketa iraunkorrak 2.100 metro
                                                          koadro hartzen ditu eta lehen bisitatu ezin ziren
                                                          hainbat espazio irabazi dira, besteak beste
                                                          koroa.


                                                          Erakusketa iraunkorrean aurkezten diren piezei
                                                          dagokienean, San Telmok museo eta erakunde
                                                          ugariri bere ekarpena eskertu nahi die euren
                                                          fondoak utzi dizkigutelako.




Ikus-entzunezkoei dagokionez, Morgan Creativos-eko zuzendaritzaren bitartez, Euskal Herriko sortzaile-
en ordezkaritza zabala izango dugu museoko aretoetan. Beraien artean, Eusko Jaurlaritzaren Kimuak
proiektuaren irabazleak daude, Nazioarteko Jaialdi ugaritan parte hartu duten zinemagileak, Donostiako
Zinemaldia barne, zinean eta euskal telebistan lan egiten duten teknikariak, Artelekuko harrobiaren sort-
zaileak, ospe handiko artistak eta baita Malandain Ballet Biarritz bezalako nazioarteko talde ospetsuak ere.
4
Historia eta erronkak




                                                                           HISTORIA ETA ERRONKAK
                                                                           Museora bisita elizan hasten da, monumen-
                                                                           tu-gune bat, non ikus-entzunezko ikuskizun
                                                                           batek eraikinaren bilakaera historikoa hiria-
                                                                           rekin erlazionatuz azaltzen duen, baita ber-
                                                                           tan aurki daitezken elementu bereziak ere:
                                                                           XVI. mendeko hormako margolanak, sort-
                                                                           zaileen kripta, aitorlekuak…,


                                                                           Hori guztia “Komentutik museora” izenbu-
                                                                           rua duen ikus-entzunezko batekin ilustratua,
                                                                           gaur egungo euskal gizarteak aurre egin
                                                                           behar dien erronka desberdinen aurkezpe-
                                                                           nari bide emanaz. Gai hauen aurkezpenak
                                                                           gizabanakoak bere inguruko munduan esku
                                                                           hartzeko eta horrela, bere etorkizunaren
                                                                           eraikuntzan parte hartzeko duen gaitasuna
                                                                           azpimarratzeko helburua du, hausnarketa
                                                                           eta eztabaida sustatzen duen mahai interak-
                                                                           tibo baten bidez.




                        KOMENTUTIK MUSEORA
                        Ikus-entzunezko honetan, San Telmoren bila-
                        kaeraren historia ikus dezakegu, bere sorreratik
                        hasi, XVI. mendean, Idiakez familiaren eskutik,
                        XIX. mendean zehar militarren kuartel gisako
                        erabilerara eta 1932. urtetik aurrera, San Telmo
                        Museoaren egoitza modura berreskuratu arte.
5



          ESPIRITUALSUN ZEINUAK
Zeinuak




                        Euskal herritarrek heriotzaren inguruko errituei eta arbasoen gurtzari eutsi diete mende-
                        etan zehar. Kanposantu eta bideetako hilarriak eta eliza batzuetako argizaiolak gaur
                        egunera arte iritsi dira. San Telmo Museoak bilduma aberats eta ugaria gordetzen du,
                        kultura tradizio honen lekuko.


                        San Telmoko hilarrien bilduma hoberenetako eta osatuenetako bat da, bere kopuru eta
                        ugaritasunagatik. Astroen sinbologia, hain ugaria, kristautasuna baino lehenagokoa da
                        eta ez da berarekin desagertzen. Irudi geometrikoak, sinbolo jentilak eta kristauak inter-
                        pretazio errazagoko elementuekin bateratzen dira.


                        Adibidez, hilarri batzuetan, harriak hartu duen itxura gizatiarrak, edo familiako ezkutuak,
                        hildakoarengana eta bere jatorriarengana bidaltzen gaituzte. ‘Bideetako hilarriek’ heriot-
                        za bortitz bat gertatutako lekua adierazten zuten. Hainbat pieza berezi ere bertan dauz-
                        kagu, hala nola hilarri zaharrenak, erromatar garaikoak.
6



           AZTARNAK MEMORIAN Beste kultura batzuekin topaketa, ingurunera egokitzea, mugak… hain gaur-gaurkoak
           diruditen erronkak gure arbasoen egunerokotasunaren parte izan ziren. Gune honetan Euskal Herriaren eraketa eta garape-
           nean giltzarri izan diren une eta gertaera garrantzitsuen inguruko hausnarketa bat aurkeztu nahi da, historiaurretik XVIII. men-
           dera, eta bere bilakaeran aztarna utzi dutenak.
Aztarnak




                                     Jatorriak. Lehenengo finkatze paleolitikoetatik, duela 150.000 urte, gizakiak bizitza
                                     eta heriotzaren guneak partekatzen ditu. Ingurunera egokitzen da eta eboluzionatzen
                                     du: kobazuloetan bizi da eta kanpoaldean bizi da; bilketa eta ehizan oinarritutako eko-
                                     nomia batetik, beste egitura antolatuago batera igarotzen da, non nekazaritzak duen
                                     garrantzi handiena; bere sentiberatasun espirituala arbasoak ohoratu eta lurperatuz adie-
                                     razten du.



                                 u Bizitza eta heriotzaren lehenengo guneak_ Lurraldean luzaroan iraun duten aztarnategi
                                     eta monumentu megalitikoek gizakiaren presentziaren lekukotasuna ematen dute duela

                                     150.000 urte baino gehiago. Praileaitzeko lepokoa pieza adierazgarrienetako bat da, his-

                                     toriaurreko gizakiak zituen sinesmen aberatsak islatzen dituena.



                                u    Erromatarrekin topaketak_ I. K.o. mendean lurraldean bizi diren euskal tribu ezberdinak,
                                     beraienaren oso ezaugarri desberdinak dituen kultura batekin harremanetan jartzen dira:

                                     zibilizazio erromatarra.
7

               Babes bila. Erdi Aroko gizarteak otoitz, lan eta gerra egiten dutenei babesa ematen
               die. Aldi nahaspilatsu, kaotiko eta neurrigabea da, non ordena lurretik haratago aurkitze-
               ko itxaropena dagoen, Jainkoa bizitzari zentzua emateko jatorri bakarrean bilakatuz.
               Jauntxo feudalek euskal gizartearen egunerokotasuna kudeatu eta antolatzen dute.
               Gizartea ulertzeko bi moduen artean borroka bat sortzen da, guda eta herribilduen
               sorrera dakarrena, eta beranduago, lurralde historikoen antolaketa


           u   Leinu eta herribilduak_   Esklabo eta agindupekoak, ahaidetasun loturak eta dependent-
               zia pertsonalak, gatazka iraunkorrak eta babesaren bilaketa obsesiboak zeinu dituen pai-
               saia baten aurrean gaude.


           u   Burdingintza_ Euskal Herriko iparraldeko burdinaren ugaritasuna, paisaia oihantsua eta
               klima euritsua lehenengo industriaurreko lantegien kokatze eta garapenerako aproposak
               ziren, hau da, burdinolentzako.


           u   Artoaren iraultza_   Lurraren gogortasunak eta klimak uzta hondatzen zuten maiz,
Aztarnak




               Gaztelako garia inportatzera behartuz. Goseak kalte handiak sortzen zituen eta artoaren
               iritsierak, XVI. mendean, zolu hezera erraz egokitzen zelarik, egoera erabat aldatu zuen.


                                                      *******

               Mundu zabalera begira.                XV. mende bukaeran, Euskal Herrian eragin handia
               izango duen mundura zabaltzea gertatuko da. Pertzepzio berri honek, merkatal, zientzia
               eta aurkikuntza edota konkista interesekin batera, gizarteak itsasoa bestelako begiz ikus-
               tea dakar. Itsasoa ez da soilik arrantzarako lekua edo ingurune arriskutsua, aukeraz bete-
               tako eta neurri handi batean menderatu ahal den esparrua baizik.


           u Balearen atzetik_ Erdi Aroan euskaldunek kostaldea behatzen zuten, balea noiz agertu
               zain. Merkatal bilakaerak eta garraiobideen berrikuntzak baleen atzetik joatea ahalbide-
               tu zuen, distantzia handiak eginaz.


           u   Bide berriak_ Lurralde berrien aurkikuntza eta konkistak lehen etxera begira antolatuta
               zegoen produkzioa kolonien eskariari erantzuteko moldatzea ekarri zuen, Euskal Herriko
               ohiko lanbideak eta ekonomia eraldatuz.
8


                              Ausartu jakitera! Kant-en “Ausartu jakitera!” esaldia lehen Erlijioa eta Sinismena
                              zeuden lekuan Arrazoia eta Zientzia jarri dituen garaiaren adierazle da. Aro berriak,
                              Inkisizioaren neurrigabekeriek adierazten zuten iluntasunaren aldean, aurreraketa eta
                              zientziaren bilakaera dakartza.


                          u Sorginkeria eta Inkisizioa_ Europa osoan hedatutako tolerantzia ezaren eta erlijio gerren
                              testuinguruan, sorginkeriagatik egindako prozesuak ezaugarri paganoak mantentzen
                              dituzten gizarteetan eta emakumeen presentzia publikoa erlijio ofizialak emandakoa
                              baino handiagoa dutenengan gertatzen dira nagusiki.


                          u Jesusen lagundia_ Loiolako Inazio Deun azpeitiarrak Jesusen Lagundia sortu zuen eliza
                              katolikoarentzat oso nahasia zen garai batean. Hala ere, laster izan zituen jarraitzaile
                              asko. Hezkuntza bitartez egindako ebanjelizazioa eta bestearenganako interesa giltzarri
                              izan ziren bere arrakastan.


                          u
Aztarnak




                              Ilustrazioa_ Ilustrazioak, XVIII. mendean Frantzian sortutako mugimendu filosofiko eta
                              kulturalak, arrazoian eta aurrerakuntzan sinisten zuena, garaiko gizartearekiko ikuspuntu
                              kritikoa zuen. Fenomenoak laster gainditu zituen mugak.




                  ZENBAIT PIEZA                                                            INTERAKTIBOAK
           - Praileaitz-eko lepokoa                                               - Itsas bideak: Euskal nabigatzaile-
           - Andrearriaga-ko hilarria                                             ek irekitako edo erabilitako sei bide
           - Ganboatarren armarria                                                aurkezten ditu.
           - San Inazio-ren gogo jardunaren liburua                               - Hiribilduak eta leinuak: hiribil-
           - Burdin produktuak                                                    duak gaur eguneko lurralde histori-
           - Laia bilduma                                                         koak bilakatu ziren.
           - Balearen koipea gordetzeko tina
           - Joaquín Ferrer-en teleskopioa
           - Galeoi maketa                                                                 IKUS-ENTZUNEZKOAK
           - Burukoak
           - Manuel de Larramendi-ren euskarazko lehen gramatika
                                                                                  - Arte parietala
           - Soinekoa
                                                                                  - Gerra eta poesia
           - Diderot-en enziklopedia
                                                                                  - Burdingintzak
           - Boabdil-en ezpata
                                                                                  - Apertura al exterior
           - Filipinetako armak
9



                 MODERNITATEAREN HASIERA XIX eta XX. mendeak eraldaketa handiko garaiak izan ziren euskal gizarte-
                 an, gaur egungo gizartea nola osatzen den ulertzeko gako. Trantsizio aldi bat da non baserri inguruko bizitzatik bizitzeko eredu
                 industrializatu batera iragaten den. Gizarte, familia eta lan antolaketa modura hurbiltzen gara, jarduera ekonomikoetara, egu-
                 neroko bizitzara, ideologia eta aldarrikapenetara, lau arreta guneren bitartez,: “Jendartean bizi”, “Tradizioak bizirik dirau”,
                 “Industrializazioa, aldaketaren eragile” eta “Euskal Artearen 100 urte” eremuetan taldekaturik.
Moder. Hasiera




                                          Tradizioak bizirik dirau.           Baserria, etxe/familia/lurra unitate bezala ulerturik,
                                          XV. mendetik aurrera hedatzen da. Jatorri amerikarreko laboreak (artoa, babarruna,
                                          patata…) ez zuten bere egitura sozial eta ekonomikoa aldatu. Aldaketa handienak
                                          garraioaren eta hirien handitzearekin jazotzen dira: XX. mendean, garia desagertu egi-
                                          ten da, eta sagardoa ia; barazkiak landatzen dira eta animaliak hazi (haragia eta esnea),
                                          merkaturako. Pinuek, papergintzako industria hornitzen zutenak, mendiak estali zituz-
                                          ten.


                                          Gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera mantentzen duten baserriak espe-
                                          zializatu eta mekanizatu egin dira, nahiz eta familia arloko ustiapenak izaten jarraitzen
                                          duten. Bestalde, baserri giroko eta hiriguneko bizimoduen arteko mugak, beti iragazko-
                                          rrak, nahastuagoak daude.
10



                 u   Musika eta dantza_    Euskal Herrian ohiturazko edozein festa edo ospakizun musika,
                     dantza eta dantzaldiekin laguntzen da; askotan, gainera, jatorriz ospatzen ari denak
                     baino garrantzi handiagoa hartzen dute alor hauek, bai erlijioari lotutakoa izan, edo
                     gizarte arloari, nekazaritzan edo urteko zikloei. Edozein modutan, komunitate sentimen-
                     tua indartzen dute eta nortasun zeinu bat osatzen dute. Batzuetan, Donostiako
                     Danborradan bezala, milaka dira zuzenean parte hartzen dutenak.


                 u   Lana eta erronka_ Julio Caro Baroja antropologoak euskal herri-kirolak “lanaren adieraz-
                     pide” bezala definitu zituen. Lanbideek, indar asko, erresistentzia edo abilezia eskatzen
                     zutenak, bereziki, lehiara bide ematen zuten. Lankideen arteko lehiatik, lehiaketa eta
                     apostua sortzen zen: egur mozketa, harri altxaketa, idi-dema, traineru-estropada… Gaur
                     egun, apostuetan oinarritzen jarraitzen da, lehiaketa eta erakustaldia kirol moduan ere
                     arautzen direlarik.


                 u   Baserria eta bere lanbideak_ Euskal baserriak ustiategi txikiak ziren, non baliabide arti-
                     sauekin euren ingurune hurbiletik produktu mota ezberdin ugari lortzen zituzten.
                     Museoko bildumek produkturik oinarrizkoena ere lortzea zein zaila zen islatzen dute:
                     ogia, sagardoa, ikatza, urdaia, maindireak, galtzerdiak, gazta… Orain, lanean jarraitzen
                     duten baserriak produktu bakar batean espezializatu dira eta lanbide asko mekanizatu
                     egin dira edo, besterik gabe, desagertu. Artzaintza, ikazkintza eta arrantza bezalako lan-
Moder. Hasiera




                     bideak eta baserria bera barrutik ezagutzeko aukera ere eskaintzen da erakusketan.


                 u   Lihoa_ Lihoaren lanketa emakumeen eskuetan egon da ia osotasunean. Berauek erein
                     eta bildu egiten zuten, hari bihurtu arte maneiatzen zuten, eta batzuetan, eurek ehunt-
                     zen zuten. Ia umetatik, beraien arreoa osatzen joaten ziren, ezkonsari eta oinordetzetan
                     harro egoteko arrazoi zena. Gehienetan, taldeka haritzen zuten, denetarik abestu eta
                     kontatzen zen solasaldietan. Lihoari esker, moja, alargun eta ezkongabeek independent-
                     zia ekonomikoaz gozatzen zuten.
11



                     Industria, aldaketaren eragile. 1870. urtearen inguruan hasi zen euskal eko-
                     nomia eraldatzen eta gaur egun bizirik dirauen industrializazio-eredu baterako bidea
                     egiten. Industrializazioak modernizatu egin zuen gizartea. Aldaketa handiak erakarri
                     zituen, bada, gizartean ez ezik, baita kulturan, lan-arloan eta politikan ere; ez, ordea, kri-
                     sialdi sakonak pairatu gabe. Horiek guztiek eragin handia izan zuten herritarren bizimo-
                     duan eta pentsaeran.


                     Eguneroko jendarte-harremanak ere nabarmen aldatu ziren biztanleriak gora egin zue-
                     nean. Izan ere, bilakabide demografikoa estu lotua dago industria-sektoreek, hirigintza-
                     hedapenak, kontsumo-ondasunek, gizarte-mugikortasunak, erdi-mailako klasearen
                     agerpenak, masa-kulturak eta emakumeak eremu publikoan pixkanaka txertatzeko pro-
                     zesuak eragindako bilakabide orokorarrekin.


                 u   Eskuz nahiz makinaz_ XIX. mendean, artisautza-jarduera desagertu gabe, lehen fabrikak
                     eta makinak agertu ziren. Burdinolen krisialdiaren ondorioz, burdinolak birmoldatu eta
                     industriako produkzio-unitate bihurtzeko ahaleginak egin ziren. Pixkanaka, fabrika arti-
                     sau-tailerrari nagusitu zitzaion eta eskuz egindako objektua ez zen bakarra, serie baten
                     barruan produzitutako objektu arrunta baizik.


                 u   Lehen urratsak_ 1841. urtean, Espainiako barne-aduanak desagertu eta kostaldera era-
                     man izana oso mesedegarria izan zitzaion euskal industriari, bertako enpresaburuek
Moder. Hasiera




                     Espainiako merkatuan sal baitzitzaketen beren produktuak.


                 u Alderdi soziala_ Industrializazioaren goreneko uneak hainbat aldaketa ekarri zituen
                     gizartean. Klase kontzientzia, gizarte estamentu berri bat buru zuela, langileena, hain
                     zuzen ere, sakon sartu zen gizarte gero eta aztoratuago batean. Sindikatuak sortu ziren
                     eta grebak ugaritu egin ziren.


                 u   Industria paisaiak_   XIX. mendeko industria-garapenak Euskal Herriko paisaia aldatu
                     zuen. Bizkaian, meatzaritzak Trianoko mendiak eraldatu zituen, eta Bilboko itsasadarra-
                     ren ardatzean industria siderometalurgikoa eta ontzigintza bildu ziren. Gipuzkoan, fabri-
                     kak haranetan finkatu ziren, ibaietatik gertu, beharrezkoa zuten energia aurkitu baitzu-
                     ten bertan. Fabrika haiek tamaina ertaineko eta handiko produkzio-unitateetan espezia-
                     lizatu ziren.
12



                 u   Bigarren industrializazioa_   60ko hamarkadan, hainbat garapen-planek eta atzerriko
                     laguntzek bultzatuta, hazkunde ekonomiko nabarmena izan zen Euskal Herrian.
                     Halaber, immigrazioak eta jaiotza-tasak gora egin zutenez gero, hazkunde demografiko
                     handia izan zen.


                 u   Krisialdia eta industria birmoldaketa_ 1975. urtean, hazkunde ekonomikoa eta industriala
                     amaituta, ordura arteko garapen-eredua zalantzan jarri zuen krisialdia hasi zen. Franco
                     hil ondorengo ezegonkortasun politikoa, petrolioaren krisialdia eta kanpoko lehiakorta-
                     sun handia izan ziren krisialdiaren bereizgarri.


                                                           *******


                     Jendartean bizitzea.             Antzinako Erregimenean ez bezala, iraultza liberalen
                     ondorioz sortutako gizarte modernoan mendekoak hiritar bihurtu ziren, beren eskubide
                     eta betebeharrekin, eta askatasun politikoak baliatzeko bermeak ezarri ziren.


                     Iraultza liberalek eta industria-iraultzak goitik behera aldatu zituzten gizartearen funtsak;
                     gizarte-harremanak, eguneroko bizitza eta elkarbizitzarako guneak erabat eraldatu ziren.
                     Handik aurrera, gizarte modernoa ezin da ulertu honako kontzeptu hauek kontuan hartu
                     gabe: hiritartasuna, sufragioa, subiranotasuna, nazioa, norbanakoa, eskubideak, askata-
Moder. Hasiera




                     sunak, jabetza pribatua, gizarte-klaseak, kapitala, ideologiak, iritzi publikoa.
 Despertar




                 u   Kontrako jarrerak_ Frantsesen aurkako Independentziaren Gerrak liberalismoaren hazia
                     landatu zuen Espainian eta honen emaitza 1812. urteko Konstituzio iraultzailea izan zen.
                     Ideia berriek, Antzinako Erregimena defendatzen zutenen ideia kontserbadoreekin talka
                     egiten zuten.


                 u   Trena_ Modernitatearen ikur bilakatu zen eta Euskal Herrian berebiziko garrantzia izan
                     zuen. Berari esker, herrialdea txikiagoa egiten da, eskualdearen antolatze territoriala
                     bultzatuz eta lantoki berrien kokapena ahalbidetuz.
13



                 u   Topaketa lekuak_ Hiriak hazi egiten dira eta elkarbizitzarako leku berriak eta bizimodu
                     berriak sortzen dira.


                 u   Ideologia aniztasuna_ Lehen Errepublikaren porrotaren ostean, Errestaurazioak (1874-
                     1923) Borbondarrak jarri zituen berriro agintean. Epe honetan ideia monarkikoak, sozia-
                     listak eta nazionalistak daude


                 u   Euskal kultura_ Euskal aniztasuna gizartean eta kulturan ere azaltzen da. Gazteleraz lan
                     egiten duten figura handiekin batera –Miguel de Unamuno edo Ramiro de Maeztu
                     bezala- euskal hizkuntza eta literaturaren berpizkundea ematen da.


                 u   Eskubideen konkista_ Primo de Riveraren kargu uztearen ondoren, 1930eko urtarrilean,
                     Monarkiak irteerarik gabeko kale batean aurkitu zuen bere burua. Krisi hau monarkiaren
                     aurkakoek aprobetxatu zuten eta Errepublika indarrean jartzeko saiatzeko helburuarekin
                     batu.


                 u   Gerra Zibila_   Espainian eman ez ziren bi faktore azaldu ziren Euskal Herrian Gerra
                     Zibilean: autonomikoa eta erlijiosoa. Ideia politiko ezberdinak zituzten katolikoen arteko
                     gatazka ere izan zen: tradizioaren aldekoak (karlistak) eta nazionalistak.


                 u   Isiltasun garaia: klandestinitatea eta erbestea_ Gerra Zibilaren amaierak Francoren dikta-
Moder. Hasiera




                     dura pertsonalistaren etorrera ekarri zuen, eta gizartearen desmobilizaioa eta homoge-
                     neitate politikoaren garaia, erregimenaren irautea ziurtatzeko.


                 u   Belaunaldi zaratatsua_ 1959tik aurrera etapa teknokratiko eta desarrollista bat hasi zen,
                     gerra osteko ekonomia autarkikoa atzean uzten zuena. Industrializazioak eta bilakaera
                     ekonomikoak kanpoko langileak ekarri zituen, euskal gizartearen aniztasuna eta konple-
                     xutasuna areagotuz.
14



                 u   Trantsizioa eta demokrazia_ Francoren heriotzak, 1975ean, trantsizio politikoaren proze-
                     sua ireki zuen, Euskal Herrian bere gailurra 1979an izan zuena, Gernikako Estatutuaren
                     onarpenarekin. Honekin batera, mundu mailan ekonomia jasaten ari zen krisialdiak eta
                     Espainiaren egoera politikoaren eraldaketak gizartean berebiziko konbultsioa eragin
                     zuten.


                                                          *******

                     Euskal Artearen 100 urte. Areto hau euskal gizartearen XIX. mendetik XX.
                     menderako igarotzea aurkezten duen erakusketa iraunkorraren barne doan atal moduan
                     antolatu da. Bertan, Euskal Herriko 100 urteko jarduera artistikoan zehar ibilbide bat
                     gauzatzen da, Modernitatearen Hasieran Euskal Artearen Kronika moduan aurkeztuaz.
                     Horretarako, bildumako ehun lan inguru aukeratu dira, euskal artearen bilakaera antola-
                     mendu kronologiko baten bitartez islatuz, XIX. mende amaieran hasi eta XX. mende
                     amaiera arte, zehazki, laurogeiko hamarkada arte.


                     Alde batetik, bilduma honek, gure ingurunean bata bestearen jarraian izandako linea,
                     estilo eta mugimendu artistikoak bereiztea ahalbidetzen du. Bestetik, testuinguratze
                     sozial, politiko eta kulturalak euskal arteari berezko nortasuna ematen dioten eragin eta
                     ekarpenak ulertzen laguntzen du.
Moder. Hasiera




                     Lehendik museoan erakusketan aurki zitezkeen egile eta lanei -Irureta, Amárica, Arteta,
                     Ameztoy edo Irazu, esaterako-, eskuraketa eta gordailu berriak gehitu zaizkie orain,
                     jarraian aurkezten direnak, horrela epealdi honetako hainbat tarte hobeto osatuz.
15



                 u   Modernitaterako trantsizioa_ Erakusketa XIX. mende amaierako lan eta autoreekin has-
                     ten da, Euskal Pinturak egingo duen bidea nabarmentzen dutenak. Une hau azaltzeko
                     gakoa diren lanen eskuraketen bidez sendotu ditugu urte hauek: José Echenagusia
                     "Echena"eta Eduardo Zamacois.


                 u   Abangoardiaren finkatzea_ Urte gutxi batzuk geroago, "herri kontzientzia" adierazteko
                     erabiliko den modernitatearen bereganatzea nabaria da. Epe honi Quintín de Torreren
                     lanaren eskuraketak erantzuten dio eta baita Julián Tellaecheren lan baten gordailuak
                     ere.


                 u   Modernitatearen inguruko ideia eta eztabaidak_ Gerra Zibilaren aurreko urteetan nabari
                     da hoberen arte modernoaren ideia eta eztabaiden berrikuntza. Urte hauek, eskuraketei
                     dagokienean, nahiko indartuak izan dira, Jenaro Urrutia, Joaquín Lucarini, Carlos Ribera
                     eta Nicolas Lekuonaren lanekin zehazki.


                 u   60ko hamarkada_ 60ko hamarkada eta Euskal Eskolatik abiatutako berpizte plastikoa,
                     eta zehatzago, Gaur taldearena adierazteko, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio
                     Mendiburu, José Antonio Sistiaga eta Rafael Ruiz Balerdiren lanen gordailuak jaso ditu-
                     gu, baita Jose Luis Zumetaren lan bat eskuratu ere.


                 u   70ko hamarkada_ 70eko hamarkada aurreko belaunaldiko artistekin bizikide izandako
Moder. Hasiera




                     Esther Ferrer-en lan baten eskuraketarekin indartu da. 1940 eta 1950 bitartean jaiotako
                     artista hauek aurrekoekin batera lan egiten dute, baina helburu desberdinekin.


                 u   80ko hamarkada_ Azkenik, 80ko hamarkadako Euskal Eskultura Berriaren autoreen pre-
                     sentzia Txomin Badiola eta CVA taldearen lanen eskuraketarekin osatzen da, baita
                     Angel Badosen bi lanen gordailuarekin ere. Harekin, ibilbide hau ixten dugu, gure era-
                     kusketa nazio mailan eragin handiena izan zuen euskal sorkuntzaren aldiarekin amaituz.
16




                          ZENBAIT PIEZA                     IKUS-ENTZUNEZKOAK               INTERAKTIBOAK

                 - Kutxak                          Tradizioa bizirik dirau          - Euskara
                 - Txalaparta                      - Musika                         - Berpizkunde kulturala
                 - Trainera                        - Euskal dantza
                 - Harrijasotzailearen harria      - Herri kirola
                 - Kaikuak                         - Nekazal munduko testigautzak
                 - Lixiba egitekoa                 - Lihoa
                 - Otarrain nasa                   - Baserria
                 - Uztarriak
                 - Lihoa lantzeko tresnak
                 - Alpargatak                      Industria, aldaketaren
                 - Damaskinatua                    eragilea
                 - Diru kaxa                       - Gipuzkoako paisaiak
                 - Meategiko                       - Langile mugimendua
                 - Planchas                        - 50ko y 60ko gizartea
                 - Gipuzkoan egindako produk-
                 tuak
                                                   Jendartean bizitzea
                 - Seat 600
                                                   - Kontrako jarrerak
                 - 70eko pegatinak
                                                   - Errepublika
                 - Mikel Laboaren kitarra
                                                   - Isiltasun garaia
                 - Kapusaia
                                                   - Belaunaldi zaratatsua
                 - Patricio Echeverría-ko makina
Moder. Hasiera




                                                   - Trantsizioa
17



                     ARTE BILDUMA HISTORIKOA Museoko bilduma historikoa erakusketako gainontzeko sailetatik modu inde-
                     pendentean antolatu da. Berau erakusteko, proposamen historizista bat erabiltzen dugu azpimarratutako eta lehenetsitako
                     izaera dibulgatzailea nabarmentzen duena eta Artearen Historiaren bilakaera aztertzea ahalbidetzen duena. Ehun bat lanen
                     aukeraketaren bidez, gure bildumetan irudikatutako artearen 500 urte baino gehiagotan zehar gauzatzen dugu ibilbidea, bera-
                     ri dagokion jatorriarekin bat eginik, XIX. mendean adierazpide trinko eta ugariena duena.




                                                                   Aurkezten diren lanek, ia bere osotasunean, San Telmo Museoko
                                                                   bilduma osatu dute hasieratik, El Prado Museoko gordailatze asko
                                                                   kontutan harturik, gure bilduma osatu dutenak ia hasieratik. Aldi
                                                                   honetarako ere, El Prado Museoaren laguntza izan dugu berriro,
                                                                   bere bildumaren 10 gordailatze berri baititugu. Horietatik lau XVIII.
Bilduma historikoa




                                                                   mendeko atalean aurkeztuko dira, Andrés Ginés de Aguirre eta
                                                                   Charles Joseph Fliparten lanekin, eta gainontzeko seiak XIX. men-
                                                                   deko eremuan aurkeztuko dira, Carlos de Haesen lanak baitira.
18



                     u   XV. mendea _ XV. mendeko egile ezezaguneko hainbat margolanekin hasten da eta
                         hauen bitartez, Europan garatzen ari zen Pintura Gotikoan murgiltzen gara.


                     u   XVI. mendea _ XVI. mendeko lanen alorrean, Berpizkundera dugu sarbidea Tintoretto,
                         Navarrete el Mudo, Bassano eta Pantoja de la Cruz bezalako artisten lanekin, El
                         Grecoren lanen bitartez Manierismoaren korrontea aurkeztera iritsiz.


                     u   XVII. mendea _ XVII. mendeko lanekin, Barrokoan murgiltzen gara. Aukeratutako obrak
                         medio, beraren partaide izan ziren eskola desberdinetan estilo honek izan zuen trataera
                         aurkezten dugu: Guido Reni, Luca Giordano, David Teniers, José Ribera, Valdés Leal,
                         eta abarren lanak.


                     u   XVIII. mendea _ XVIII. mendea eta Neoklasizismoa Andrés Ginés de Aguirre, Nicolás
                         Largillière, Hubert Robert eta Charles Joseph Flipart-en lanetan irudikatua geratzen da,
                         besteak beste.


                     u   XIX. mendea _        XIX. mendea museoko bildumaren aldi adierazgarriena da.
                         Erromantizismoa, Errealismoa eta Inpresionismoa aukeratutako autoreen lanetan daude
                         presente, Carlos de Haes, Martín Rico, Mariano Fortuny edo Joaquín Sorolla nabarmen-
                         duz.
Bilduma historikoa

More Related Content

Similar to San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf

Euskal Arkeologia museoa
Euskal Arkeologia museoaEuskal Arkeologia museoa
Euskal Arkeologia museoaizaspiz
 
Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...
Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...
Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...Planetario de Pamplona
 
Bilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),TelonBilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),TelonMargari León
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpenaxtofs
 
Bilboko eskulturak2
Bilboko eskulturak2Bilboko eskulturak2
Bilboko eskulturak2ainhomika
 
BATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketaBATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketananu373
 
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekinBATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekinnanu373
 
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdfssuser70831a
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaaintzira2005
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianaintzira2005
 
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKIMunduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKIborjaetxabe
 
2.gaia historia
2.gaia historia2.gaia historia
2.gaia historiaaxunurkia
 
Komunikazio lanabesak
Komunikazio lanabesakKomunikazio lanabesak
Komunikazio lanabesaksaraihernaez
 

Similar to San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf (20)

Gela informazioa
Gela informazioaGela informazioa
Gela informazioa
 
Euskal Arkeologia museoa
Euskal Arkeologia museoaEuskal Arkeologia museoa
Euskal Arkeologia museoa
 
Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...
Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...
Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-...
 
Bilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),TelonBilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
 
Artea publicación3
Artea publicación3Artea publicación3
Artea publicación3
 
Exposición Maider Lopéz
Exposición Maider LopézExposición Maider Lopéz
Exposición Maider Lopéz
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
Bilboko eskulturak2
Bilboko eskulturak2Bilboko eskulturak2
Bilboko eskulturak2
 
BATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketaBATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketa
 
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekinBATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
 
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
 
PORTUGAL
PORTUGALPORTUGAL
PORTUGAL
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainian
 
596_aurkezpena1.ppt
596_aurkezpena1.ppt596_aurkezpena1.ppt
596_aurkezpena1.ppt
 
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKIMunduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
 
Arkitektura xix xx
Arkitektura xix xxArkitektura xix xx
Arkitektura xix xx
 
2.gaia historia
2.gaia historia2.gaia historia
2.gaia historia
 
Komunikazio lanabesak
Komunikazio lanabesakKomunikazio lanabesak
Komunikazio lanabesak
 

More from Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 

San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf

  • 1. Prentsa dossierra San Telmo Museoaren Erakusketa iraunkorraren aurkezpena
  • 2. 2 SAN TELMO MUSEOA. San Telmo Museoak bihar zabalduko du bere erakusketa iraun- korra, zeinak San Telmo Museoa Euskal Gizarte eta Herritarren Museo izaeraari erantzuten dituna. Erakusketa honek gizabanakoak gizartean izan duen bilakaera du ardatz, piezen aukeraketa bat eta ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide interaktiboak bateratzen ditu, elkarren artean osagarri direnak euskal gizartearen bilakaeraren inguruan dis- kurtso bat osatzeko, bere jatorritik, gaur egunera arte. Gehienbat museoko bildumetan oinarrituz, bere ondare garrantzitsuena osatzen dutenak, baina baita beste museo eta erakundeen objektu, pieza eta irudiekin ere, erakusketak, sail desberdinetan antolatua, diziplina anitzeko begirada eskaintzen du, museoa bisitatzen duen pertsona bakoitzak euskal gizartearen inguruko bere ikuspegi propioa, oinarri- duna eta kritikoa, eraiki ahal izateko gakoak eskaini nahi direlarik. Museoaren aro berri honetan, erakusketa iraunkorreko aretoak komentuko eraikinean aurkitzen dira gehienbat, nahiz eta industrializazioari buruz hitz egitean, eraikin berrira igarotzen den, aldi baterako erakusketen gainean kokaturik dagoen areto argia hartuz. Nabarmendu daiteke, areto honetako pieza ugari azken urteetako eskuraketak direla, urte horietako oroimena bildu eta erakusteko ondare berrien bilaketa lana egin delarik, enpresa, denda eta partikularrei esker.
  • 3. 3 Guztira, erakusketa iraunkorrak 2.100 metro koadro hartzen ditu eta lehen bisitatu ezin ziren hainbat espazio irabazi dira, besteak beste koroa. Erakusketa iraunkorrean aurkezten diren piezei dagokienean, San Telmok museo eta erakunde ugariri bere ekarpena eskertu nahi die euren fondoak utzi dizkigutelako. Ikus-entzunezkoei dagokionez, Morgan Creativos-eko zuzendaritzaren bitartez, Euskal Herriko sortzaile- en ordezkaritza zabala izango dugu museoko aretoetan. Beraien artean, Eusko Jaurlaritzaren Kimuak proiektuaren irabazleak daude, Nazioarteko Jaialdi ugaritan parte hartu duten zinemagileak, Donostiako Zinemaldia barne, zinean eta euskal telebistan lan egiten duten teknikariak, Artelekuko harrobiaren sort- zaileak, ospe handiko artistak eta baita Malandain Ballet Biarritz bezalako nazioarteko talde ospetsuak ere.
  • 4. 4 Historia eta erronkak HISTORIA ETA ERRONKAK Museora bisita elizan hasten da, monumen- tu-gune bat, non ikus-entzunezko ikuskizun batek eraikinaren bilakaera historikoa hiria- rekin erlazionatuz azaltzen duen, baita ber- tan aurki daitezken elementu bereziak ere: XVI. mendeko hormako margolanak, sort- zaileen kripta, aitorlekuak…, Hori guztia “Komentutik museora” izenbu- rua duen ikus-entzunezko batekin ilustratua, gaur egungo euskal gizarteak aurre egin behar dien erronka desberdinen aurkezpe- nari bide emanaz. Gai hauen aurkezpenak gizabanakoak bere inguruko munduan esku hartzeko eta horrela, bere etorkizunaren eraikuntzan parte hartzeko duen gaitasuna azpimarratzeko helburua du, hausnarketa eta eztabaida sustatzen duen mahai interak- tibo baten bidez. KOMENTUTIK MUSEORA Ikus-entzunezko honetan, San Telmoren bila- kaeraren historia ikus dezakegu, bere sorreratik hasi, XVI. mendean, Idiakez familiaren eskutik, XIX. mendean zehar militarren kuartel gisako erabilerara eta 1932. urtetik aurrera, San Telmo Museoaren egoitza modura berreskuratu arte.
  • 5. 5 ESPIRITUALSUN ZEINUAK Zeinuak Euskal herritarrek heriotzaren inguruko errituei eta arbasoen gurtzari eutsi diete mende- etan zehar. Kanposantu eta bideetako hilarriak eta eliza batzuetako argizaiolak gaur egunera arte iritsi dira. San Telmo Museoak bilduma aberats eta ugaria gordetzen du, kultura tradizio honen lekuko. San Telmoko hilarrien bilduma hoberenetako eta osatuenetako bat da, bere kopuru eta ugaritasunagatik. Astroen sinbologia, hain ugaria, kristautasuna baino lehenagokoa da eta ez da berarekin desagertzen. Irudi geometrikoak, sinbolo jentilak eta kristauak inter- pretazio errazagoko elementuekin bateratzen dira. Adibidez, hilarri batzuetan, harriak hartu duen itxura gizatiarrak, edo familiako ezkutuak, hildakoarengana eta bere jatorriarengana bidaltzen gaituzte. ‘Bideetako hilarriek’ heriot- za bortitz bat gertatutako lekua adierazten zuten. Hainbat pieza berezi ere bertan dauz- kagu, hala nola hilarri zaharrenak, erromatar garaikoak.
  • 6. 6 AZTARNAK MEMORIAN Beste kultura batzuekin topaketa, ingurunera egokitzea, mugak… hain gaur-gaurkoak diruditen erronkak gure arbasoen egunerokotasunaren parte izan ziren. Gune honetan Euskal Herriaren eraketa eta garape- nean giltzarri izan diren une eta gertaera garrantzitsuen inguruko hausnarketa bat aurkeztu nahi da, historiaurretik XVIII. men- dera, eta bere bilakaeran aztarna utzi dutenak. Aztarnak Jatorriak. Lehenengo finkatze paleolitikoetatik, duela 150.000 urte, gizakiak bizitza eta heriotzaren guneak partekatzen ditu. Ingurunera egokitzen da eta eboluzionatzen du: kobazuloetan bizi da eta kanpoaldean bizi da; bilketa eta ehizan oinarritutako eko- nomia batetik, beste egitura antolatuago batera igarotzen da, non nekazaritzak duen garrantzi handiena; bere sentiberatasun espirituala arbasoak ohoratu eta lurperatuz adie- razten du. u Bizitza eta heriotzaren lehenengo guneak_ Lurraldean luzaroan iraun duten aztarnategi eta monumentu megalitikoek gizakiaren presentziaren lekukotasuna ematen dute duela 150.000 urte baino gehiago. Praileaitzeko lepokoa pieza adierazgarrienetako bat da, his- toriaurreko gizakiak zituen sinesmen aberatsak islatzen dituena. u Erromatarrekin topaketak_ I. K.o. mendean lurraldean bizi diren euskal tribu ezberdinak, beraienaren oso ezaugarri desberdinak dituen kultura batekin harremanetan jartzen dira: zibilizazio erromatarra.
  • 7. 7 Babes bila. Erdi Aroko gizarteak otoitz, lan eta gerra egiten dutenei babesa ematen die. Aldi nahaspilatsu, kaotiko eta neurrigabea da, non ordena lurretik haratago aurkitze- ko itxaropena dagoen, Jainkoa bizitzari zentzua emateko jatorri bakarrean bilakatuz. Jauntxo feudalek euskal gizartearen egunerokotasuna kudeatu eta antolatzen dute. Gizartea ulertzeko bi moduen artean borroka bat sortzen da, guda eta herribilduen sorrera dakarrena, eta beranduago, lurralde historikoen antolaketa u Leinu eta herribilduak_ Esklabo eta agindupekoak, ahaidetasun loturak eta dependent- zia pertsonalak, gatazka iraunkorrak eta babesaren bilaketa obsesiboak zeinu dituen pai- saia baten aurrean gaude. u Burdingintza_ Euskal Herriko iparraldeko burdinaren ugaritasuna, paisaia oihantsua eta klima euritsua lehenengo industriaurreko lantegien kokatze eta garapenerako aproposak ziren, hau da, burdinolentzako. u Artoaren iraultza_ Lurraren gogortasunak eta klimak uzta hondatzen zuten maiz, Aztarnak Gaztelako garia inportatzera behartuz. Goseak kalte handiak sortzen zituen eta artoaren iritsierak, XVI. mendean, zolu hezera erraz egokitzen zelarik, egoera erabat aldatu zuen. ******* Mundu zabalera begira. XV. mende bukaeran, Euskal Herrian eragin handia izango duen mundura zabaltzea gertatuko da. Pertzepzio berri honek, merkatal, zientzia eta aurkikuntza edota konkista interesekin batera, gizarteak itsasoa bestelako begiz ikus- tea dakar. Itsasoa ez da soilik arrantzarako lekua edo ingurune arriskutsua, aukeraz bete- tako eta neurri handi batean menderatu ahal den esparrua baizik. u Balearen atzetik_ Erdi Aroan euskaldunek kostaldea behatzen zuten, balea noiz agertu zain. Merkatal bilakaerak eta garraiobideen berrikuntzak baleen atzetik joatea ahalbide- tu zuen, distantzia handiak eginaz. u Bide berriak_ Lurralde berrien aurkikuntza eta konkistak lehen etxera begira antolatuta zegoen produkzioa kolonien eskariari erantzuteko moldatzea ekarri zuen, Euskal Herriko ohiko lanbideak eta ekonomia eraldatuz.
  • 8. 8 Ausartu jakitera! Kant-en “Ausartu jakitera!” esaldia lehen Erlijioa eta Sinismena zeuden lekuan Arrazoia eta Zientzia jarri dituen garaiaren adierazle da. Aro berriak, Inkisizioaren neurrigabekeriek adierazten zuten iluntasunaren aldean, aurreraketa eta zientziaren bilakaera dakartza. u Sorginkeria eta Inkisizioa_ Europa osoan hedatutako tolerantzia ezaren eta erlijio gerren testuinguruan, sorginkeriagatik egindako prozesuak ezaugarri paganoak mantentzen dituzten gizarteetan eta emakumeen presentzia publikoa erlijio ofizialak emandakoa baino handiagoa dutenengan gertatzen dira nagusiki. u Jesusen lagundia_ Loiolako Inazio Deun azpeitiarrak Jesusen Lagundia sortu zuen eliza katolikoarentzat oso nahasia zen garai batean. Hala ere, laster izan zituen jarraitzaile asko. Hezkuntza bitartez egindako ebanjelizazioa eta bestearenganako interesa giltzarri izan ziren bere arrakastan. u Aztarnak Ilustrazioa_ Ilustrazioak, XVIII. mendean Frantzian sortutako mugimendu filosofiko eta kulturalak, arrazoian eta aurrerakuntzan sinisten zuena, garaiko gizartearekiko ikuspuntu kritikoa zuen. Fenomenoak laster gainditu zituen mugak. ZENBAIT PIEZA INTERAKTIBOAK - Praileaitz-eko lepokoa - Itsas bideak: Euskal nabigatzaile- - Andrearriaga-ko hilarria ek irekitako edo erabilitako sei bide - Ganboatarren armarria aurkezten ditu. - San Inazio-ren gogo jardunaren liburua - Hiribilduak eta leinuak: hiribil- - Burdin produktuak duak gaur eguneko lurralde histori- - Laia bilduma koak bilakatu ziren. - Balearen koipea gordetzeko tina - Joaquín Ferrer-en teleskopioa - Galeoi maketa IKUS-ENTZUNEZKOAK - Burukoak - Manuel de Larramendi-ren euskarazko lehen gramatika - Arte parietala - Soinekoa - Gerra eta poesia - Diderot-en enziklopedia - Burdingintzak - Boabdil-en ezpata - Apertura al exterior - Filipinetako armak
  • 9. 9 MODERNITATEAREN HASIERA XIX eta XX. mendeak eraldaketa handiko garaiak izan ziren euskal gizarte- an, gaur egungo gizartea nola osatzen den ulertzeko gako. Trantsizio aldi bat da non baserri inguruko bizitzatik bizitzeko eredu industrializatu batera iragaten den. Gizarte, familia eta lan antolaketa modura hurbiltzen gara, jarduera ekonomikoetara, egu- neroko bizitzara, ideologia eta aldarrikapenetara, lau arreta guneren bitartez,: “Jendartean bizi”, “Tradizioak bizirik dirau”, “Industrializazioa, aldaketaren eragile” eta “Euskal Artearen 100 urte” eremuetan taldekaturik. Moder. Hasiera Tradizioak bizirik dirau. Baserria, etxe/familia/lurra unitate bezala ulerturik, XV. mendetik aurrera hedatzen da. Jatorri amerikarreko laboreak (artoa, babarruna, patata…) ez zuten bere egitura sozial eta ekonomikoa aldatu. Aldaketa handienak garraioaren eta hirien handitzearekin jazotzen dira: XX. mendean, garia desagertu egi- ten da, eta sagardoa ia; barazkiak landatzen dira eta animaliak hazi (haragia eta esnea), merkaturako. Pinuek, papergintzako industria hornitzen zutenak, mendiak estali zituz- ten. Gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera mantentzen duten baserriak espe- zializatu eta mekanizatu egin dira, nahiz eta familia arloko ustiapenak izaten jarraitzen duten. Bestalde, baserri giroko eta hiriguneko bizimoduen arteko mugak, beti iragazko- rrak, nahastuagoak daude.
  • 10. 10 u Musika eta dantza_ Euskal Herrian ohiturazko edozein festa edo ospakizun musika, dantza eta dantzaldiekin laguntzen da; askotan, gainera, jatorriz ospatzen ari denak baino garrantzi handiagoa hartzen dute alor hauek, bai erlijioari lotutakoa izan, edo gizarte arloari, nekazaritzan edo urteko zikloei. Edozein modutan, komunitate sentimen- tua indartzen dute eta nortasun zeinu bat osatzen dute. Batzuetan, Donostiako Danborradan bezala, milaka dira zuzenean parte hartzen dutenak. u Lana eta erronka_ Julio Caro Baroja antropologoak euskal herri-kirolak “lanaren adieraz- pide” bezala definitu zituen. Lanbideek, indar asko, erresistentzia edo abilezia eskatzen zutenak, bereziki, lehiara bide ematen zuten. Lankideen arteko lehiatik, lehiaketa eta apostua sortzen zen: egur mozketa, harri altxaketa, idi-dema, traineru-estropada… Gaur egun, apostuetan oinarritzen jarraitzen da, lehiaketa eta erakustaldia kirol moduan ere arautzen direlarik. u Baserria eta bere lanbideak_ Euskal baserriak ustiategi txikiak ziren, non baliabide arti- sauekin euren ingurune hurbiletik produktu mota ezberdin ugari lortzen zituzten. Museoko bildumek produkturik oinarrizkoena ere lortzea zein zaila zen islatzen dute: ogia, sagardoa, ikatza, urdaia, maindireak, galtzerdiak, gazta… Orain, lanean jarraitzen duten baserriak produktu bakar batean espezializatu dira eta lanbide asko mekanizatu egin dira edo, besterik gabe, desagertu. Artzaintza, ikazkintza eta arrantza bezalako lan- Moder. Hasiera bideak eta baserria bera barrutik ezagutzeko aukera ere eskaintzen da erakusketan. u Lihoa_ Lihoaren lanketa emakumeen eskuetan egon da ia osotasunean. Berauek erein eta bildu egiten zuten, hari bihurtu arte maneiatzen zuten, eta batzuetan, eurek ehunt- zen zuten. Ia umetatik, beraien arreoa osatzen joaten ziren, ezkonsari eta oinordetzetan harro egoteko arrazoi zena. Gehienetan, taldeka haritzen zuten, denetarik abestu eta kontatzen zen solasaldietan. Lihoari esker, moja, alargun eta ezkongabeek independent- zia ekonomikoaz gozatzen zuten.
  • 11. 11 Industria, aldaketaren eragile. 1870. urtearen inguruan hasi zen euskal eko- nomia eraldatzen eta gaur egun bizirik dirauen industrializazio-eredu baterako bidea egiten. Industrializazioak modernizatu egin zuen gizartea. Aldaketa handiak erakarri zituen, bada, gizartean ez ezik, baita kulturan, lan-arloan eta politikan ere; ez, ordea, kri- sialdi sakonak pairatu gabe. Horiek guztiek eragin handia izan zuten herritarren bizimo- duan eta pentsaeran. Eguneroko jendarte-harremanak ere nabarmen aldatu ziren biztanleriak gora egin zue- nean. Izan ere, bilakabide demografikoa estu lotua dago industria-sektoreek, hirigintza- hedapenak, kontsumo-ondasunek, gizarte-mugikortasunak, erdi-mailako klasearen agerpenak, masa-kulturak eta emakumeak eremu publikoan pixkanaka txertatzeko pro- zesuak eragindako bilakabide orokorarrekin. u Eskuz nahiz makinaz_ XIX. mendean, artisautza-jarduera desagertu gabe, lehen fabrikak eta makinak agertu ziren. Burdinolen krisialdiaren ondorioz, burdinolak birmoldatu eta industriako produkzio-unitate bihurtzeko ahaleginak egin ziren. Pixkanaka, fabrika arti- sau-tailerrari nagusitu zitzaion eta eskuz egindako objektua ez zen bakarra, serie baten barruan produzitutako objektu arrunta baizik. u Lehen urratsak_ 1841. urtean, Espainiako barne-aduanak desagertu eta kostaldera era- man izana oso mesedegarria izan zitzaion euskal industriari, bertako enpresaburuek Moder. Hasiera Espainiako merkatuan sal baitzitzaketen beren produktuak. u Alderdi soziala_ Industrializazioaren goreneko uneak hainbat aldaketa ekarri zituen gizartean. Klase kontzientzia, gizarte estamentu berri bat buru zuela, langileena, hain zuzen ere, sakon sartu zen gizarte gero eta aztoratuago batean. Sindikatuak sortu ziren eta grebak ugaritu egin ziren. u Industria paisaiak_ XIX. mendeko industria-garapenak Euskal Herriko paisaia aldatu zuen. Bizkaian, meatzaritzak Trianoko mendiak eraldatu zituen, eta Bilboko itsasadarra- ren ardatzean industria siderometalurgikoa eta ontzigintza bildu ziren. Gipuzkoan, fabri- kak haranetan finkatu ziren, ibaietatik gertu, beharrezkoa zuten energia aurkitu baitzu- ten bertan. Fabrika haiek tamaina ertaineko eta handiko produkzio-unitateetan espezia- lizatu ziren.
  • 12. 12 u Bigarren industrializazioa_ 60ko hamarkadan, hainbat garapen-planek eta atzerriko laguntzek bultzatuta, hazkunde ekonomiko nabarmena izan zen Euskal Herrian. Halaber, immigrazioak eta jaiotza-tasak gora egin zutenez gero, hazkunde demografiko handia izan zen. u Krisialdia eta industria birmoldaketa_ 1975. urtean, hazkunde ekonomikoa eta industriala amaituta, ordura arteko garapen-eredua zalantzan jarri zuen krisialdia hasi zen. Franco hil ondorengo ezegonkortasun politikoa, petrolioaren krisialdia eta kanpoko lehiakorta- sun handia izan ziren krisialdiaren bereizgarri. ******* Jendartean bizitzea. Antzinako Erregimenean ez bezala, iraultza liberalen ondorioz sortutako gizarte modernoan mendekoak hiritar bihurtu ziren, beren eskubide eta betebeharrekin, eta askatasun politikoak baliatzeko bermeak ezarri ziren. Iraultza liberalek eta industria-iraultzak goitik behera aldatu zituzten gizartearen funtsak; gizarte-harremanak, eguneroko bizitza eta elkarbizitzarako guneak erabat eraldatu ziren. Handik aurrera, gizarte modernoa ezin da ulertu honako kontzeptu hauek kontuan hartu gabe: hiritartasuna, sufragioa, subiranotasuna, nazioa, norbanakoa, eskubideak, askata- Moder. Hasiera sunak, jabetza pribatua, gizarte-klaseak, kapitala, ideologiak, iritzi publikoa. Despertar u Kontrako jarrerak_ Frantsesen aurkako Independentziaren Gerrak liberalismoaren hazia landatu zuen Espainian eta honen emaitza 1812. urteko Konstituzio iraultzailea izan zen. Ideia berriek, Antzinako Erregimena defendatzen zutenen ideia kontserbadoreekin talka egiten zuten. u Trena_ Modernitatearen ikur bilakatu zen eta Euskal Herrian berebiziko garrantzia izan zuen. Berari esker, herrialdea txikiagoa egiten da, eskualdearen antolatze territoriala bultzatuz eta lantoki berrien kokapena ahalbidetuz.
  • 13. 13 u Topaketa lekuak_ Hiriak hazi egiten dira eta elkarbizitzarako leku berriak eta bizimodu berriak sortzen dira. u Ideologia aniztasuna_ Lehen Errepublikaren porrotaren ostean, Errestaurazioak (1874- 1923) Borbondarrak jarri zituen berriro agintean. Epe honetan ideia monarkikoak, sozia- listak eta nazionalistak daude u Euskal kultura_ Euskal aniztasuna gizartean eta kulturan ere azaltzen da. Gazteleraz lan egiten duten figura handiekin batera –Miguel de Unamuno edo Ramiro de Maeztu bezala- euskal hizkuntza eta literaturaren berpizkundea ematen da. u Eskubideen konkista_ Primo de Riveraren kargu uztearen ondoren, 1930eko urtarrilean, Monarkiak irteerarik gabeko kale batean aurkitu zuen bere burua. Krisi hau monarkiaren aurkakoek aprobetxatu zuten eta Errepublika indarrean jartzeko saiatzeko helburuarekin batu. u Gerra Zibila_ Espainian eman ez ziren bi faktore azaldu ziren Euskal Herrian Gerra Zibilean: autonomikoa eta erlijiosoa. Ideia politiko ezberdinak zituzten katolikoen arteko gatazka ere izan zen: tradizioaren aldekoak (karlistak) eta nazionalistak. u Isiltasun garaia: klandestinitatea eta erbestea_ Gerra Zibilaren amaierak Francoren dikta- Moder. Hasiera dura pertsonalistaren etorrera ekarri zuen, eta gizartearen desmobilizaioa eta homoge- neitate politikoaren garaia, erregimenaren irautea ziurtatzeko. u Belaunaldi zaratatsua_ 1959tik aurrera etapa teknokratiko eta desarrollista bat hasi zen, gerra osteko ekonomia autarkikoa atzean uzten zuena. Industrializazioak eta bilakaera ekonomikoak kanpoko langileak ekarri zituen, euskal gizartearen aniztasuna eta konple- xutasuna areagotuz.
  • 14. 14 u Trantsizioa eta demokrazia_ Francoren heriotzak, 1975ean, trantsizio politikoaren proze- sua ireki zuen, Euskal Herrian bere gailurra 1979an izan zuena, Gernikako Estatutuaren onarpenarekin. Honekin batera, mundu mailan ekonomia jasaten ari zen krisialdiak eta Espainiaren egoera politikoaren eraldaketak gizartean berebiziko konbultsioa eragin zuten. ******* Euskal Artearen 100 urte. Areto hau euskal gizartearen XIX. mendetik XX. menderako igarotzea aurkezten duen erakusketa iraunkorraren barne doan atal moduan antolatu da. Bertan, Euskal Herriko 100 urteko jarduera artistikoan zehar ibilbide bat gauzatzen da, Modernitatearen Hasieran Euskal Artearen Kronika moduan aurkeztuaz. Horretarako, bildumako ehun lan inguru aukeratu dira, euskal artearen bilakaera antola- mendu kronologiko baten bitartez islatuz, XIX. mende amaieran hasi eta XX. mende amaiera arte, zehazki, laurogeiko hamarkada arte. Alde batetik, bilduma honek, gure ingurunean bata bestearen jarraian izandako linea, estilo eta mugimendu artistikoak bereiztea ahalbidetzen du. Bestetik, testuinguratze sozial, politiko eta kulturalak euskal arteari berezko nortasuna ematen dioten eragin eta ekarpenak ulertzen laguntzen du. Moder. Hasiera Lehendik museoan erakusketan aurki zitezkeen egile eta lanei -Irureta, Amárica, Arteta, Ameztoy edo Irazu, esaterako-, eskuraketa eta gordailu berriak gehitu zaizkie orain, jarraian aurkezten direnak, horrela epealdi honetako hainbat tarte hobeto osatuz.
  • 15. 15 u Modernitaterako trantsizioa_ Erakusketa XIX. mende amaierako lan eta autoreekin has- ten da, Euskal Pinturak egingo duen bidea nabarmentzen dutenak. Une hau azaltzeko gakoa diren lanen eskuraketen bidez sendotu ditugu urte hauek: José Echenagusia "Echena"eta Eduardo Zamacois. u Abangoardiaren finkatzea_ Urte gutxi batzuk geroago, "herri kontzientzia" adierazteko erabiliko den modernitatearen bereganatzea nabaria da. Epe honi Quintín de Torreren lanaren eskuraketak erantzuten dio eta baita Julián Tellaecheren lan baten gordailuak ere. u Modernitatearen inguruko ideia eta eztabaidak_ Gerra Zibilaren aurreko urteetan nabari da hoberen arte modernoaren ideia eta eztabaiden berrikuntza. Urte hauek, eskuraketei dagokienean, nahiko indartuak izan dira, Jenaro Urrutia, Joaquín Lucarini, Carlos Ribera eta Nicolas Lekuonaren lanekin zehazki. u 60ko hamarkada_ 60ko hamarkada eta Euskal Eskolatik abiatutako berpizte plastikoa, eta zehatzago, Gaur taldearena adierazteko, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, José Antonio Sistiaga eta Rafael Ruiz Balerdiren lanen gordailuak jaso ditu- gu, baita Jose Luis Zumetaren lan bat eskuratu ere. u 70ko hamarkada_ 70eko hamarkada aurreko belaunaldiko artistekin bizikide izandako Moder. Hasiera Esther Ferrer-en lan baten eskuraketarekin indartu da. 1940 eta 1950 bitartean jaiotako artista hauek aurrekoekin batera lan egiten dute, baina helburu desberdinekin. u 80ko hamarkada_ Azkenik, 80ko hamarkadako Euskal Eskultura Berriaren autoreen pre- sentzia Txomin Badiola eta CVA taldearen lanen eskuraketarekin osatzen da, baita Angel Badosen bi lanen gordailuarekin ere. Harekin, ibilbide hau ixten dugu, gure era- kusketa nazio mailan eragin handiena izan zuen euskal sorkuntzaren aldiarekin amaituz.
  • 16. 16 ZENBAIT PIEZA IKUS-ENTZUNEZKOAK INTERAKTIBOAK - Kutxak Tradizioa bizirik dirau - Euskara - Txalaparta - Musika - Berpizkunde kulturala - Trainera - Euskal dantza - Harrijasotzailearen harria - Herri kirola - Kaikuak - Nekazal munduko testigautzak - Lixiba egitekoa - Lihoa - Otarrain nasa - Baserria - Uztarriak - Lihoa lantzeko tresnak - Alpargatak Industria, aldaketaren - Damaskinatua eragilea - Diru kaxa - Gipuzkoako paisaiak - Meategiko - Langile mugimendua - Planchas - 50ko y 60ko gizartea - Gipuzkoan egindako produk- tuak Jendartean bizitzea - Seat 600 - Kontrako jarrerak - 70eko pegatinak - Errepublika - Mikel Laboaren kitarra - Isiltasun garaia - Kapusaia - Belaunaldi zaratatsua - Patricio Echeverría-ko makina Moder. Hasiera - Trantsizioa
  • 17. 17 ARTE BILDUMA HISTORIKOA Museoko bilduma historikoa erakusketako gainontzeko sailetatik modu inde- pendentean antolatu da. Berau erakusteko, proposamen historizista bat erabiltzen dugu azpimarratutako eta lehenetsitako izaera dibulgatzailea nabarmentzen duena eta Artearen Historiaren bilakaera aztertzea ahalbidetzen duena. Ehun bat lanen aukeraketaren bidez, gure bildumetan irudikatutako artearen 500 urte baino gehiagotan zehar gauzatzen dugu ibilbidea, bera- ri dagokion jatorriarekin bat eginik, XIX. mendean adierazpide trinko eta ugariena duena. Aurkezten diren lanek, ia bere osotasunean, San Telmo Museoko bilduma osatu dute hasieratik, El Prado Museoko gordailatze asko kontutan harturik, gure bilduma osatu dutenak ia hasieratik. Aldi honetarako ere, El Prado Museoaren laguntza izan dugu berriro, bere bildumaren 10 gordailatze berri baititugu. Horietatik lau XVIII. Bilduma historikoa mendeko atalean aurkeztuko dira, Andrés Ginés de Aguirre eta Charles Joseph Fliparten lanekin, eta gainontzeko seiak XIX. men- deko eremuan aurkeztuko dira, Carlos de Haesen lanak baitira.
  • 18. 18 u XV. mendea _ XV. mendeko egile ezezaguneko hainbat margolanekin hasten da eta hauen bitartez, Europan garatzen ari zen Pintura Gotikoan murgiltzen gara. u XVI. mendea _ XVI. mendeko lanen alorrean, Berpizkundera dugu sarbidea Tintoretto, Navarrete el Mudo, Bassano eta Pantoja de la Cruz bezalako artisten lanekin, El Grecoren lanen bitartez Manierismoaren korrontea aurkeztera iritsiz. u XVII. mendea _ XVII. mendeko lanekin, Barrokoan murgiltzen gara. Aukeratutako obrak medio, beraren partaide izan ziren eskola desberdinetan estilo honek izan zuen trataera aurkezten dugu: Guido Reni, Luca Giordano, David Teniers, José Ribera, Valdés Leal, eta abarren lanak. u XVIII. mendea _ XVIII. mendea eta Neoklasizismoa Andrés Ginés de Aguirre, Nicolás Largillière, Hubert Robert eta Charles Joseph Flipart-en lanetan irudikatua geratzen da, besteak beste. u XIX. mendea _ XIX. mendea museoko bildumaren aldi adierazgarriena da. Erromantizismoa, Errealismoa eta Inpresionismoa aukeratutako autoreen lanetan daude presente, Carlos de Haes, Martín Rico, Mariano Fortuny edo Joaquín Sorolla nabarmen- duz. Bilduma historikoa